You are on page 1of 8

LARRUAZALA

SARRERA
1. FUNTZIOAK
2. LARRUAZALAREN EGITURA
I. EPIDERMISA
II. DERMISA
III. HIPODERMISA
3. LARRUAZALAREN KOLOREA
4. LARRUAZALAREN ORGANO ERANTZIAK
I. ILEAK
II. AZAZKALAK
III. IZERDI GURUINAK
IV. GANTZ GURUINAK
5. UKIMEN-ERREZEPTOREAK
6. PATOLOGIA ETA PREBENTZIO ARAUAK
I. ZAURIAK
II. DERMATITISA
III. AKNEA
IV. MINBIZIA
V. ALOPEZIA ANDROGENIKOA
SARRERA

Larruazala gorputzaren organo nagusia da eta bere pisua gorputzaren pisuaren %16a
suposatzen du (9 kg edo gehiago pertsona heldu gehienetan). Azalera 2 m 2 da eta lodiera
aldakorra, 0, 5 mm eta 3 mm artean.

1. FUNTZIOAK
Nahiz eta bere oinarrizko funtzioa babestea izan, beste honako funtzio ezberdin hauek
ere betetzen ditu:

a. Babesa. Mekanikoa: Zaurietatik, ingurunearekin kontaktuan dauden zonaldeetan,


batez ere (esku-ahurrak, oin-zola, kailuak…), immunitatea, bakterioen infekzioetatik
hezi fisikoa eratuz, iragaztezina eta pH zerbait azidoarekin kaltegarria beraientzat
eta. eta izpi ultramoreetatik melanina pigmentuaren bidez.
b. Gorputzaren tenperatura erregulatzea. Izerdi guruinek botatzen duten ura
lurruntzean beroa galtzen da , odol-hodiak basokonstrikzioa eginez (beroa
mantentzeko) edo basodilatazioa (beroa galtzeko, freskatzeko) eta ehun adiposoa
eta ilea isolatzaileak dira.
c. Likido trukea. Alde batetik deshidrataziotik babesten gaitu (uraren galera
saihesten), batez ere kanpo-geruza keratinosoa. Hezi fisiko da eta ingurune
lehorretatik isolatzen gaitu. Bestaldetik,likidoa galtzen dugu izerdia jariatuz.
d. Sentikortasuna: tenperatura, ukimena, presioa eta mina jaso dezaketen amaiera
nerbiosoak larruazalean kokatzen dira.
e. D bitaminaren sintesia: dietan hartutako konposatuetatik, besteak beste
kolesterola, argi ultramoreen bidez, D3 bitamina bihurtzen dira.
f. Iraizketa izerdia plasmaren iragazketa prozesuaren bidez sortzen da, bere
konposizioa gernuaren antzekoa da.
2. LARRUAZALAREN EGITURA
Larruazala bi geruzaz osaturiko organo xafladuna (laua eta pluriestratifikatua) da:
epidermisa, kanpokoa eta mehea eta dermisa, barnekoa eta lodiena.
Bi geruza horien azpian beste ehun eta organoekin lotzeko trantsiziozko beste
geruza bat dago, hipodermisa.

a. EPIDERMISA
 Geruza basala: etengabe bikoizten. Zelula kubikoak geruza bakarrean. Hor
melanozitoak (melanina sortzaileak) kokatzen dira. Sortzen diren heinean zelula
batzuk azalerantz zuzentzen dira eta beste batzuk dermiserantz guruinak eta ile-
folikuluak eratzeko
 Geruza arantzatsua. Luzapen zitoplasmatiko espinosoen ezker elkar-totuak dauden
zelulak.
 Geruza granulosoa. Zelula lauez osatuta. Keratinazko bikorrak dituzte, barruko
geruzak lesioetatik eta inbasio mikrobiarretatik babesteko.
 Geruza luzidoa. Keratina ugarikoa. Larruazala lodia den tokietan bakarrik (esku-
ahurra eta oin-zoletan, esterako).
 Geruza korneoa. Kanpoko geruza keratinizatua eta etengabe ezkatatzen dena.
Zelula lau hilek osatuta.

b.
b.
b.
b.
b.
b.
b.
b.
b.
DERMISA
Zuntz elastikoen eta kolageno-sare fin batez osatutako ehun konjuntiboak eratzen
du. Zelula gutxi ditu eta bere lodiera aldakorra da: esku-ahurretan, oin-zolan, lodia eta
betazaletan, eskroto, zakilean, berriz, mehea. Dermisean odol-hodiak, nerbioak,
guruinak eta ile folikuluak agertzen dira. Dermisa da larruazalari elastikotasuna eta
indarra ematen diona. Bi geruzatan bana daiteke:
 Geruza papilarra: papila konektibo ugarien bidez lotzen da epidermisarekin.
 Geruza erretikularra: elkarrekin nahasten diren zuntzez osatuta dago

c. HIPODERMISA edo larruazalpeko ehun zelularra


Beste bi geruzen azpian dago eta ehun konjuntiboz eta gantzez osatuta dago.
Gorputzaren atalaren edo elikaduraren arabera, adipozito gehiago edo gutxiago
agertzen dira.
Ehun honen gantzak isolatzaile termiko bezala jarduten du, erreserba energetikoa
da eta beheko organoak babesten ditu kolpeen kontra.

3. LARRUAZALAREN
KOLOREA
Larruazalari kolore ezberdinak ematen dizkioten hiru pigmentu daude:
 Melanina batez ere, epidermisean agertzen da eta larruazalaren kolorea
ezberdina izango da melanina kopuruaren arabera. Arraza ezberdinen artean dauden
larruazal kolore ezberdinak melanozitoek duten melanina kopuruaren menpe daude.
Melanina tirosina aminoazidotik sortzen da izpi ultramoreen bitartez, eta horrexegatik,
eguzkitan ibiltzeak larruazala belztu egiten du.
 Europako eta Ipar Amerikako arraza kaukasiarretako gizaki batzuengan
epidermisa ia gardena da, melanina gutxi baitu, eta kolore gorrixka hartzen du,
kapilarretan agertzen den odol kantitatearen arabera. Kolore hau hemoglobinari
dagokio.
 Karotenoa kolore hori-laranja duen pigmentua da. A bitaminaren
prekurtsorea da eta ekialde urruneko herrialdeetan populazioaren geruza korneoan
agertzen da, larruazalari kolore horixka ematen diolarik.

4. LARRUAZALAREN ORGANO ERANTZIAK


a. ILEAK

Beraien funtzio nagusia babestea


da. Buruko ileek zaurietatik, eguzki
izpiez eta beroa galtzetik babesten
dute. Betileek argitik eta gorputz
arrotzetatik babesten dute…
Ileak berritze prozesuan daude
beti eta egunero pertsona heldu batek
70-100 inguru ile galtzen ditu.
Ileak zelula hilen eta
keratinizatuen zutabeak dira, eta
ilearen zurtoina eratzen dute.
Azalaren barnealdean kokatzen den
atal eta dermisera heltzen dena
ilearen-sustraia deitzen da. Ilearen
sustraia inguratuz ile-folikulua agertzen da. Folikulu bakoitzaren behealdean egitura
zabalago bat dago, ilearen erraboila, eta honek bere alde sakonean ile-papila izeneko
egitura dauka. Ile-papila odol-hodi ugari dituen ehun konektiboz osatuta dago, ilea
elikatzeko.
Ile gehienetan ilearen muskulu zutitzailea dago. Bere eginkizuna ileak zutitzea da
(“oilo-ipurdia” jartzea).

b. AZAZKALAK
Gogorki lotuta dauden epidermiseko zelula kerazinizatuz osatutako plakak dira.
Hatzetako eta behatzetako alde distalak eta dortsalak eratzen dituzte. Ertz askea,
gorputza eta sustraia dira bere atal nagusiak. Sustraia larruazalaren azpian kokatuta
dago eta ez da ikusten.
Gorputzaren behealdean egitura zurixka lunula deritzo, eta sustraiaren hasieran
epidermiseko tolestura bat agertzen da, kutikula.
Azazkalek duten funtzioa hatzen puntak babestea eta objektu txikiak hartzen
laguntzea da. Azazkalak bizitza osoan zehar hazten dira, 1mm asteko gutxi gorabehera.

c. IZERDI GURUINAK
Larruazalean guruin exokrino mota desberdinak agertzen dira, baino
ugariena izerdi guruinak dira. Bi motatakoak daude:
i. Ekrinak: ugarienak dira eta gorputz osoan agertzen dira, esku-ahurretan
eta oin-zoletan batez ere. Jariaketa garden, urtsu bat ekoizten dute (ura,
gantz eta hondakin sustantzia ezberdinez osaturik ) eta epidermiseko
geruza korneoan agertzen den izerdi-poro baten bidez kanporatua da.
ii. Apokrinak: besapeetan, pubisean, eskrotoan eta titiko areolan agertzen
dira. Jariaketako atala hipodermisean kokatzen da eta iraizpen-hodia ile-
folikuluetan zabaltzen da. Guruin hauen jariaketa likatsuagoa izaten da
eta usain sexualekin erlazionatuta dago.

d. GANTZ GURUINAK
Sortzen duten jariakina gantzez, proteinaz,
kolesterolez eta gatzez osatuta dago. Ile sustraietatik
gertu kokatzen dira eta ile folikuluan isurtzen dute.
Substantzia oliotsu honek larruazala leundu eta
inpermeabilizatu egiten du eta ilea distiratsua uzten du.
5. UKIMEN-ERREZEPTOREAK
Ukimen-errezeptoreak beroa, hotza, presioa, forma, mugimendua eta ukimena
nabari daitezkeen gainerako estimuluak gureganatzea ahalbidetzen dute.
Batzuk oso bakunak dira, epidermisaren geruza basalaren zelulen artean
adarkatzen diren babespen gabeko nerbio-bukaerak soilik. Min-hartzaileak dira batez
ere.
Beste batzuetan nerbio-bukaerak forma ezberdinak hartzen dituzten kapsulen
barruan aurkitzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:
i. Pacini-korpuskuluak. Handienak dira(2-3 mm). Presio-hartzaileak dira eta gantz-
panikiluan egoten dira. Muskulu eta erraietan ere egon daitezke.
ii. Krause korpuskuluak edo erraboila- korpuskuluak. Hotz-hartzaileak dira eta forma
biribildua dute.
iii. Meissner-korpuskuluak edo ukimen-korpuskuluak, sare nerbiosoarekin inguratuta,
dermiseko papiletan kokatuak.
iv. Ruffini korpuskuluak bero errezeptoreak dira.

6. PATOLOGIA ETA PREBENTZIO ARAUAK

a. ZAURIAK
Larruazalean zauri ugari ager daitezke, baina
beharbada garrantzi handiena dutenak erredurak
dira, gaixoaren bizitza arriskuan jar baitezakete.
Erredurak aztertzerakoan gorputzean duten azaleko
zabalerak emango digu pronostikoa. Hau ehunekoen
bidez neurtzen da, hurrengo irudiaren arabera.
Burua %9
Goiko gorputz-adar bakoitza %9
Enborra %36
Kanpo-genitalak %1
Beheko gorputz-adar bakoitza %18
Bestalde , sakoneko kaltea gradutan ematen da eta larritasunaren arabera hiru
daude: lehen mailako gradua: larruazalaren gorritasuna; bigarren mailako gradua:
babak agertzen dira, eta hirugarren mailako gradua: ultzerak agertzen dira.
Larruazalaren funtziotariko bat, babestea dugu. Erreduretan larruazala kaltetzen
denez, deshidratazioa eta infekzioak gehitzen dira. Bi prozesu hauek gaixoaren bizitza
arriskuan jar dezakete eta, beraz, erreduren tratamenduan hauen aurka egin behar da.

b. DERMATITISA
Kanpo faktoreek eragindako epidermis eta dermisaren inflamazio akutua edo kronikoa
da. Erreakzio alergiko honen ezaugarri ditugu larruazalaren hazkura edo gorritasuna.
Gaur egun. Industrietan laneko ezintasun kausa nagusia dugu. Pertsona hauek
prebenitzeko modu nagusia gaixotasuna eragiten duten kanpoko faktoreak saihestea da.

c. AKNEA
Ile-folikuluen eta gantz guruinen inflamazio kronikoa da. Aurpegian eta gorputz
enborrean agertzen da batez ere. Emakumeengan 10tik 17 urte bitartera eta gizonengan
14tik 19ra hasten da, larriagoa izanik gizonengan.

Gaur egun kausa ugari erlazionatzen dira patologia honekin eta farmako ugari
erabiltzen dira gaixotasuna tratatzeko, baina ez da frogatu aurpegiaren garbiketa sakonak
gaixotasuna sendatzen duenik.
d. MINBIZIA
Minbizi guztien artean, larruazaleko melanoma dugu prebentzio-programetako
erronka handienetariko bat. Melanomaren osaketa bere sakontasunaren eta neurriaren
araberakoa izaten da: horrexegatik, oinarrizko melanomaren tratamenduak garrantzi
handia du. Azterketa kliniko zorrotz baten bidez, melanomak goiz diagnostikatu behar dira.
Minbizi mota hau eragin dezaketen arrisku-faktore guztietatik eguzkia da nagusi.
Beraz, melanoma prebenitzeko dagoen modu garrantzitsuenetarikoa eguzkitan jartzean
ondo kontrolatzea da. Kontu handienarekin ibili behar dute larruazal argia duten
pertsonek eta kanpoan lan egiten dutenek: baserritarrek, itsas-gizonek, eraikuntzan lan
egiten dutenek, etab.

e. ALOPEZIA ANDROGENIKOA
Predisposizio genetikoagatik eta androgenoak ile-folikuluetan duten eraginagatik
agertzen den buru-soiltasun progresiboa da. Pubertaroaren ostean edozein momentuan
ager daiteke. Normalean beranduago agertzen da emakumeengan (%40 seigarren
hamarkadan agertzen da).
Alopeziaren garapena etengabea izaten da, urtetan edo hamarkadetan.gaur egun ez
dago guztiz eten dezakeen tratamendurik eta ile-transplanteak zenbait pertsonengan soilik
egin daitezke.

You might also like