You are on page 1of 18

Giza Anatomia eta Fisiologia

Larruazala

6. UNITAT.: LARRUAZALA ETA ORGANO ERANTSIAK


Sarrerako ariketak
1. Zein ehun mota da larruazala?

2. Zeri zor zaio larruazalaren kolorea eta zergatik aldatzen da?

3. Zergatik jausten zaie ilea gehiago gizonei emakumeei baino?

4. Zein egitura desberdinek osatzen dute larruazala?

5- Aipa itzazu larruazalari dagokien zenbait gaixotasun.

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

1. LARRUAZALAREN MORFOLOGIA, FUNTZIOAK ETA EGITURA.


1.1. Zer da larruazala?
Larruazala organismoaren eta kanpo-ingurunearen arteko muga da, baina ez da gure gorputza biltzen duen
bilgarri hutsa. Beraz, ez da geruza estatiko bilgarria, ongi antolatutako eta etengabe berritzen den sistema zinetikoa baizik.
Banakoa ingurunera egokitzea eta ingurune horrekin harremanetan jartzea da larruazalaren funtzio nagusia.
Horrenbestez, larruazalari esker kanpo-ingurune horren egoerari buruzko informazioa jasotzen dugu, eta eraso
fisikoetatik eta kimikoetatik nahiz biologikoetatik babesten gaitu.
Gure larruazal-estaldura komunikazio-eredua ere bada; izan ere, harremanetarako organo moduan erabiltzen
dugu. Horretaz gain, gure bizi-jardueraren isla da.
Larruazala ez da banakoa kanpo-ingurunetik bereizten duen elementua soilik, kanpo-ingurune horrekin
komunikatzen duen elementua ere bada.
Larruazala giza gorputzeko organo astunena da: larruazalak banakoaren guztizko pisuaren % 5-7 har dezake,
lodieraren arabera. 4 kg izatera irits daiteke; hau da, garunaren pisuaren bikoitza izan dezake.
Azalera handieneko organoa ere bada: neurri ertaineko pertsona heldu batean, 1,2 eta 2 m 2 arteko azalera izan
dezake. Larruazalaren azalera banakoaren altuera eta pisuarekin kalkula daiteke, eta sendagaien dosia kalkulatzeko
ohikoa da hori erabiltzea.
Larruazala asko aldatzen da eremu batetik bestera, bai anatomiari dagokionez, bai fisiologiari dagokionez.
Lodiera aldatu egiten da: eremu batzuk lodiagoak dira, esaterako, oinazpiak eta esku-ahurrak (3 mm-ko lodiera
gehienez); eta beste eremu batzuk, finagoak, esaterako, gorputz-adarren toleste- eta hedatze-eremuak eta
betazalak (1 mm baino gutxiago).
Larruazalaren kolorea aldatu egiten da arrazen eta giza talde etnikoen arabera,eta banakoaren arraza- eta
genetika-faktoreekin (sortzetiko kolorea). Kolore hori aldatu egin daiteke, gainera, izpi ultramoreen eta beste estimulu
batzuen ekintzaren ondorioz (eragindako kolorea).
Sexuen artean ere aldeak daude: eskuarki, gizonen larruazala lodiagoa eta koipetsuagoa da emakumeena
baino.
Ilearen arabera, larruazal mota hauek bereiz daitezke: larruazal iletsua (gorputzaren ia azalera guztia hartzen du:
adatsa, besapeko, pubiseko, bizarreko eta beste hainbat eremutako ile lodiak eta gogorrak, ile hautemanezina
gorputzaren azalera guztian), eta larruazal glabroa edo ilerik gabea (esku-ahurrak, oinazpiak, hatzetako azken
falangea eta erdimukosak baino ez).

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

4.2 Larruazalaren funtzioak


Larruazalak organismoaren segurtasuna eta homeostasia mantentzea bermatzen duten funtzio ugari
betetzen ditu.

Ingurumen-erasoen aurkako lehen defentsa da, baina ez da oztopo zeharkaezina:


o

Larruazala hesi gisa: epidermiseko zelulek babes-hesia osatzen dute kanpo-agenteen, ur-galeren,
substantzien sarreren eta abarren aurrean. Larruazal-flora osatzen duten mikroorganismo ugarik
kolonizatzen dute larruazalaren azalera osoa

Langerhans-en zelulak; immunologia-funtzioa dute.

Eguzkiko izpi ultramoreen aurrean babesten gaitu.

Horretaz gain, kolpeak indargetu eta isolamendu termikoan parte hartzen du

Larruazala erreserba-organoa da:


o

Larruazal azpiko gantz-ehunak, edo hipodermisak, energia-erreserba moduan jokatzen du.

D bitaminaren sintesia ; eguzkiaren argi ultramoreak mekanismo konplexu baten bitartez, D


bitamina bizkortu egiten du.

Odol gordailua, plasma-jatorriko substantziak: ura, ioiak, azukreak, etab. Dermisa uraren egiazko
gordailua da, eta gai da organismoaren beharren arabera ura biltzeko eta trukatzeko

Funtzio homeostatiko garrantzitsuetan parte hartzen du:


o

Gure organismoko tenperaturari eusten laguntzen du.

Baita jariatze-funtzioan ere; larruazalaren jariaketetan aldaketak izaten dira eguneko hainbat
fasetan, urtaroen edo klimaren arabera. Izerdia (izerdi-guruinak dira horren erantzule) eta seboa (seboguruinen produktua) aztertuko dira.

D bitamina kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoarentzat beharrezkoa da, hezurra eratzeko


nahitaezkoa.

Larruazalak ingurunearekin erlazionatzea ahalbidetzen digu


o

Larruazala hautemate-organotzat adierazpen-organotzat har daiteke, bere bitartez ukimenaren,


sentsazioak hautematen ditu: ukimena, presioa, mina, beroa, hotza eta abar.

Hori dela eta bihurtu da estetika gizakiarentzat hain garrantzitsu.

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

4.3 Larruazalaren geruzak


Azalekoena mehea eta oso zelularra da, eta epidermis esaten zaio. Bigarrenari, aurrekoaren azpikoari,
dermis esaten zaio. Dermisa lodiagoa eta haritsuagoa da, eta hodi eta nerbio ugarik zeharkatzen duten ehun
konektibo berezituak osatzen du. Dermisean daude larruazalaren eranskinak: sebo-guruinak, izerdi-guruin ekrinoak
eta apokrinoak, ileak eta azazkalak. Dermisaren azpian, azpiko egitura anatomikoekin lotzen den ehun konektibo
laxo bat dago: larruazalpeko gantz-ehuna edo hipodermisa.

Larruazalaren geruzak:
-

Epidermisa = ehun
epiteliala

Epidermisa

Dermisa

Dermisa = ehun
konjuntiboa

Hipodermisa =
larruazalpeko ehun

Hipodermisa

zelularra (gantza).

2.1. irudia.

1.

Epidermisa

Epidermisa larruazalaren geruza kanpokoena da, eta ingurunetik babesteko hesia ekoizten espezializatutako
zelulek osatzen dute.

Ezaugarriak
Epidermiseko berezko zelulak keratinozitoak dira, eta babes-geruza korneoa osatzen dute; horretarako,
aktiboki banatuko dira, ondoren, eraldatu eta, azkenik, geruzarik kanpokoenetan hiltzeko.
Epitelio geruzatuak eta organizatuak osatzen du eta dermisarekin (azpiko geruzarekin) egiten du muga,
hertsiki lotuta dagoen mintz basalaren bidez.
Zelula ugari eta zelularteko substantzia gutxi ditu (dermisean alderantzizkoa gertatzen da). Ez du berezko
irrigaziorik, eta, horrenbestez, azpiko ehun konektibotik, hau da, dermisetik, hedapenaren bidez elikatzen da.

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Enbriologiaren ikuspegitik, ektodermotik dator; epidermiseko ernetze-geruzatik, inbaginazio bidez,


larruazalaren eranskin hauek osatzen dira: sebo-guruinak, izerdi-guruinak, ileak eta azazkalak. Beraz, horiek
guztiek ere jatorri ektodermikoa dute.

Zelulak
Epidermisean hainbat zelula daude (ikus beheko taula):
Zelula epitelialak edo keratinozitoak; Keratinozitoak epidermiseko berezko zelulak dira, eta horien
eginkizuna keratina izeneko proteina baten bidez babes-hesia sortzea da. Keratinak epidermiseko
azaleko zelulak betetzen ditu, geruza korneoa sortzeko.
Melanozitoak; bere funtzioa pigmentuak ekoiztea da, hau da, melanina ekoiztea eta larruazalari kolorea
eman eta eguzki-izpietatik babesten dute.
Langerhans-en zelulak; Zeregin garrantzitsua dute immunitate-sisteman (aurreratu periferikoena da:
larruazalaren zaintzailea), eta etengabe ematen du banakoa inguratzen duten substantzia arrotzei
buruzko informazioa. Ukipeneko hipersentikortasun-erreakzioen hasieran parte hartzen dute, baita
bereizketa epidermikoaren erregulazioan ere.
Merkel-en zelulak; zentzumen-funtzioa dute, keratinozito basalen artean kokatzen dira, eta egitura
espezializatu batzuk osatzen dituzte: ukimen-diskoak edo ukimen-kupulak.

Zelulak
Keratinozitoak

Funtzioa
Keratinaren sistema aitzindariak.
Melanina sintetizatzen dute (eguzki-

Melanozitoak

argitik babestea).
Larruazalaren koloreari eragiten dio.

Langerhans-en
zelulak
Merkel-en zelulak

Fisiologia
Keratogenesia eta keratinizazioa.
Melanogenesia eta melanosomen
transferentzia.

Immunologikoa (erantzun

Antigenoak hautematea eta

immunozelularrak).

prozesatzea.

Zentzumenak hautematea

Nerbio-estimuluen eta -bulkaden

(mekanorrezeptorea).

arteko transferentzia.

Proportzioa
% 90

%5

% 3-5
% 0-1

Epidermiseko zelulen artean lotura estua dago eta ia ez dute zelularteko espaziorik uzten; beraz, oztopo
moduan jarduten duen egitura trinkoa osatzen dute. Egitura horri hain lotuta eusteko, beharrezkoa da zelularteko
lotura-mekanismoak egotea

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Zelularteko zenbait lotura daude, eta hauek dira garrantzitsuenak: desmosomak eta hemidesmosomak.

Epidermisaren geruzak
Aztertzeko, epidermisa zenbait geruzatan banatzen da. Mikroskopio optikoak emandako irudiaren bidez ezagutu dira, eta
horren arabera izendatu. Histologikoki, bost geruza bereizten dira:

EPIDERMISEAN DAUDEN MELANOZITOEN KOKAPENA


Geruza korneoa
Epidermisaren
geruzarik sakonenean
sakabanatuta daude
melanozitoak. Melanina
sortzen dute.

Geruza luzidoa
Pikor-geruza

Arantza-geruza

Geruza germinatiboa

Melanozitoek melanina sortzen dute, zeinak eguzki-erradiazioen kontrako iragazki gisa balio duen eta larruazala eguzkiak eragindako erreduretatik babesten
duen.

Geruza basala
Ernetze-geruza ere esaten zaio. Epidermisaren geruza sakonena da, eta gaitasun handiko keratinozitoek osatzen
dute. Keratinozito basalak ugaltzeko gaitasuna duten bakarrak dira; elkarri eta ondorengo geruzako zelulei lotuta
daude, desmosomen bidez, eta, behealdetik, berriz, dermisaren eta epidermisaren arteko lotura osatzen duen
azken mintzari lotuta daude, hemidesmosomen bidez.
Geruza horretan daude, halaber, melanozitoak, keratinozitoen artean; hamar keratinozitoko melanozito bat
dago, gutxi gorabehera.
Keratinozito basalei esker, ugaldu ondoren zelula ume bat mintz basaletik banandu eta igo egiten da,
hurrengo geruzan kokatzeko. Prozesu horren ondorioz, ugaltzeko gaitasuna galtzen du eskuarki, eta bereizteko
prozesuari ekiten zaio; zelula horiek ez dira berdinak morfologikoki eta geruza arantzatsuekin identifikatzen dira.
Kanpoko manipulazioen bidez (esaterako, peelinga) geruza korneoko zelula hilak kentzen direnean, geruza
basaleko zelulen mitosia estimulatzen da zeharka, epidermisa zelula-galera hori orekatzen saiatzen baita.
Horrek zinetika epidermikoari bide ematen dio (epidermisaren fisiologiari buruzko atalean aztertuko da).

Arantza-geruza edo Malpighi-ren geruza

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Ezkatatsua ere esaten zaio, eta geruza basalaren gainean dago. Zelulak poligonalak dira, eta 5-10 geruzako
lodierako mosaikoa osatzen dute; eta azalera hurbildu ahala, lautu egiten dira. Basalen moduan, desmosomen
bidez daude elkarri lotuta; mikroskopio optikoaren bidez begiratuz gero, arantza-itxura dute. Antolaketa horrek
kohesio handia ematen dio Malpighi-ren muki-gorputzari.

Geruza pikortsua
Arantza-geruzaren gainean jarritako bizpahiru zelula-lerro lauk osatzen dute. Keratinizazio-prozesuan parte
hartzen duten keratohialinazko zelularteko pikorrak dituzte.

Aldaketa handiak izaten dituzte eta, korneozito

bihurtzeko prozesuan, beren bizi-egiturak (nukleoa, erretikulu endoplasmatikoa, mitokondrioak, etab.) suntsitzen
dituzte. Beraz, tonozuntxezkaz beteta egongo dira, eta mintz plasmatiko lodia izango dute.

Geruza luzidoa
Zenbait histologok geruza luzidoa geruza pikortsuaren azpizatitzat hartzen dute. Geruza hori esku-ahurretako
eta oinazpietako larruazal lodian soilik da nabarmena eta, zenbaiten ustez, finkapen histologikoaren elementua izan
daiteke.

Geruza korneoa
Geruza azalekoena da eta, kasu honetan, ezin da geruzez hitz egin, nukleorik gabeko, organulu zitoplasmatikorik
gabeko eta keratinaz betetako egituraz baizik.
Hauek dira ezaugarri garrantzitsuenak:
Geruza horretako zelulak etengabe mugitzen dira, azalean askatu arte (ezkatatze iraunkor ikusezina).
Mintz zitoplasmatikoa lodituta dago, eta kanpotik glukolipidoen bidez estalita, gutxienik geruza
sakonenetan.
Nukleoa edo organulu zitoplasmatikoak desagertu egiten dira eta barrua keratinazko zuntzez beteta
dago.
Desmosomak korneodesmosomen bidez ordezkatzen dira, eta desagertu egiten dira geruza
azalekoenetan.
Geruza korneoan bi eremu bereiz daitezke: sakonekoa, zelulak oraindik ere kohesionatuta dauden eremua,
estrato compactum deritzo; eta azalekoa, zelulak askatzeko prest dauden eremua, estrato disjuntum deritzo.
Geruza korneoaren lodiera aldatu egiten da: besaurrearen barruko zatian hogei geruza inguru ditu pilatuta, eta
mila baino gehiago oinazpian; igurtzien ondorioa jasan ahala, loditu egiten da. Geruza korneoa da larruazal
lodia eta mehea bereizten dituen ezaugarri nagusia.

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Zelula bizien eta desagertzear daudenen arteko trantsizio-eremuan Rein-en hesia (edo hesia soilik) dago; ura
galtzea galarazten du, baita substantzia arrotzak sartzea ere.

2.

Dermisa

Dermisa epidermisaren beheko larruazal-zatia da, eta dermisaren eta epidermisaren arteko loturak bereizten
ditu elkarrengandik. Dermisak, etxe baten zimenduek bezala, larruazalari eutsi eta forma ematen dio (Cordero).
Dermisa zuntz elastikoz eta kolagenoz osatutako sare aroltzat har daiteke; funtsezko substantzia batek
bustitzen du, eta berezko zelula-elementu gutxi ditu (adipozitoak, fibroblastoak, eta makrofagoak).

Ikuspegi

histologikotik, dermisa jatorri mesodermikoko ehun konjuntiboak osatzen du eta bere funtzioa larruazalari sendotasuna
eta elastikotasuna ematea da. Hor daude larruazalaren eranskinak, eta hortik igarotzen dira odol- eta linfa-hodiak;
hor daude, halaber, larruazalaren zentzumen-errezeptoreak.
Ikuspegi morfologikotik eta funtzionaletik erreparatuta, bi ataletan bana daiteke dermisa:
Dermis papilarra

Epidermisarekin batzean gandorrak osatzen dituelako deitzen zaie papila dermikoak.

Dermisaren eta epidermisaren arteko loturan parte hartzen duten sare-formako zuntzen proportzio
handiena horietan dago. Horien funtzioa epidermisari mantenugaiak ematea da; horretarako, odol- eta linfakapilar ugari ditu. Zentzumenak jasotzea ere bere funtzioa denez, nerbio-bukaera ugari ditu. Eremu horretan,
ugaria da funtsezko substantzia, eta zuntzak baino zelula gehiago ditu.
Sare-formako dermisa Konpartimentu handiena da, eta korion ere esaten zaio. Horren funtzioa larruazalari
erresistentzia ematea da; horretaz gain, hodien, nerbioen eta eranskinen euskarri moduan jarduten du. Horrela
esaten zaio zuntzezko zerrenda lodiek osatzen dutelako; zuntzak trinko estututa daude, azalarekiko
horizontalean, eta fibrozito gutxi dituzte. Dermisean zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta trinkoagoak dira
sortak.

3.

Hipodermisa

Hipodermisa sare-formako dermisaren azpian dagoen larruazalpeko gantzezko ehun-geruza da. Ehun
konektibo laxo moldatua da, ehun adiposoa, hain zuzen; zuntz-bilbe batean sartutako adipozitoek osatzen dute eta
sortak larruazalaren azalerarekiko paralelo daude. Ehun adiposoak organo guztiak inguratzen ditu, baina bereziki
hipodermisean metatzen denean, gantz-panikulua esaten zaio.
Zenbaitek larruazalaren hirugarren geruzatzat hartzen dute hipodermisa. Larruazalpeko gantz-ehunaren
ugaritasuna aldatu egiten da gorputz-eremu batetik bestera, sexuaren arabera (emakumeek gizonezkoek baino
gehiago) eta nutrizio-egoeraren arabera. Horrenbestez, bi talderi buruz hitz egin daiteke:

Androidea. Gizonen berezkoa da. Ehun adiposoa gorputzaren goialdean nagusitzen da, bereziki sabelean,
zilborretik gora.

Ginekoidea. Emakumeen berezkoa da. Gorputzaren behealdean izaten da nagusiki, zilborretik behera
(pelbis-eremuan, ipurmasailetan eta izterretan).

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Banaketa bereizi horren eta beste faktore batzuen arabera (hormonalak, esaterako), gizonek zelulitisa izateko
joera txikiagoa dute emakumeek baino.

2. LARRUAZALAREN FISIOLOGIA.
2.1. Zinetika epidermikoa
Epidermiseko zelulak etengabe ezkatatzen dira. Galera hori orekatzeko, geruza basaleko zelulak banatu eta
geruza guztiak berritzen dituzte. Mitosia geruza basalean edo ernetze-geruzan izaten da, eskuarki, baina
egoera patologikoetan (adibidez, psoriasian) gaineko zeluletan ikus daiteke mitosia, baita gorago ere.
Epidermisa hiru atal zelularretan bana daiteke:

Ugaltzeko atala: zelulak 13 egun inguruko zikloan banatzen dira.

Bereizteko atala: zelulak heldu eta aldatu egiten dira, batez beste, 12 egunetan (igarotze-epea).

Adarkizko atala: geruza korneoan, 14 egunekoa da, gutxi gorabehera, igarotze-epea.

Horrenbestez, epidermis arrunta berritzeko 39 egun behar dira. Eguneko erritmo-aldaketa gertatzen da
epidermisaren mitosi-jardueraren erritmoan (erritmo zirkadianoa), gehienez ere 22 bat ordukoa. Zelulaberrikuntzaren erritmoari eragiten dioten tratamendu estetikoak ematen direnean, azkartu egin ohi da, baina
medikuntzari dagozkion zenbait kasutan, erritmoa moteltzea komeni da esaterako, psoriasian (berrikuntza
epidermikoaren denbora 4-10 egunekoa izan daiteke).

2.2. Keratogenesia eta keratinizazio-prozesuak


Epidermisaren keratinizazioa zelulak banatzeko prozesua da, eta korneozitoak eratzean amaitzen da.
Inguruarekin harremanetan dauden epidermiseko zelula azalekoenak inguruaren erasoak gerarazteko erabiltzen
dira eta kanpo-ingurunean uzten dira. Ezkatatze-fenomeno hori ikusezina izan ohi da, zelulak banaka edo bi,
hiru edo lau zelulako pakete txikitan ezkatatzen baitira. Baina ongi ikusten da askatzen den geruza korneoa
loditua eta eguzkiak beltzarandua bada.
Etengabeko galera hori orekatzeko, etengabe berritu behar da epidermisa. Eta, ikusi dugun moduan, azaletik
zelula korneo bat askatzen den bakoitzean, berehala ordezkatzen da, banaketa izaten baita ernetze-geruzan.
Epidermiseko zelulek, geruza basaletik geruza korneorako bidean, hainbat aldaketa izaten dituzte:
Morfologikoak (forma eta orientazioa)
Egiturazkoak (keratinizatu egiten dira)
Beraz, aldaketak izaten dituzte bai ikuspegi anatomikotik, bai biokimikotik (keratina sintetizatzen
dutelako). Epidermisaren keratinizazizoan bi fenomeno gertatzen dira aldi berean: ernetze-geruzan mitosiaren

Euste- eta mugimendu-sistemak

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

bidez ekoitzitako zelulen migrazio bertikala eta zelula-bereizketa goranzko bide horretan (korneozito bihurtzen
dira).

2.3. Melanogenesia eta melanozitoak


Melanogenesia epidermisean melanina ekoizteko eta banatzeko prozesua da. Gizakiaren larruazalak, ileek eta
adatsak kolore naturala dute. Melanina larruazala babesteko eta kolorea emateko funtsezko pigmentu endogenoa
da, eta zelula espezializatuetan sintetizatzen da: melanozitoetan.
Melanozitoak egiazko guruin zelulabakartzat har daitezke: Golgi-ren konplexuaz, mitokondrioez, erretikulu
endoplasmatiko bikortsuez eta abarrez gain, egitura esferiko edo obalatu batzuk daude zito plasman:
melanosomak.
Epidermiseko zelulen %5 dira, gutxi gorabehera; larruazalean, epidermiseko geruza basalean eta ilefolikuluaren matrizean banatzen dira. Gizakiongan, gorputzeko melanozitoen kopurua berdina da beti, gutxi
gorabehera, sexu eta arraza guztietan. Gorputz-eremuen arabera aldatzen dira, baita bizitzako zikloetan ere.
Horrela, bada, melanozitoen proportzioa txikia da umekian; pixkanaka igotzen da pubertarora iritsi arte, eta jaitsi
egiten da urteen poderioz, %10 inguru hamarkada bakoitzeko.
Epidermiseko melanozitoak nahiko aktiboak dira. Estimulu egoki baten bidez, melanina sintetizatu eta
inguruko keratinozitoetara igortzen dute (melanizazio-unitate epidermikoa esaten zaie), eta haiek arduratuko dira
garraiatu eta suntsitzeaz. Melanozitoa aktibo dagoenean, dendrita-formako pseudopodoak sortzen dituzte, eta, haietatik,
bakuolo-formako egitura espezializatu batzuk ibiliko dira: melanosomak.
Duela urte batzuk jakin ahal izan zen melanina erradiazio ultramorea xurgatzeko gai dela, eta infragorria
oso gutxi 200 eta 2.400 nm arteko tartean xurga dezakeela eta, hala, larruazaleko beste egitura batzuei kalte
egitea eragozten du. Erradiazioaren energia elektromagnetikoa bero bidez xahutuko den bibrazio-energia bihurtzeko
gai da, batez ere uhin-luzera laburragoetara.
Melanina tirosina aminoazidotik (edo haren aitzindari fenilalaninatik) ekoizten da, eta sintesia melanosometan
izaten da. Kolorazio epidermikoa melaninaren mende dago nagusiki, baina beste molekula batzuen efektu
kromatikoak ere erantsi behar zaizkio. Horrela, bada, hauen ondorio dira larruazaleko kolorazioak:
Melanina: kolorazio arrea ematen duena (pigmentazio osagarria, genetikoki zehaztua)
Kanpoko karotenoideak: kolore horixka ematen dute
Hemoglobina oxidatua (gorrixka) eta erreduzitua (urdinxka)
Keratina: kolore horixka larruazal oso keratinizatuetan
Ikusi dugun moduan, banakoen eta arrazen melanozito kopurua berdina da, gutxi gorabehera.
Larruazaleko pigmentu-aldeak, beraz, hiru faktoreren mende egongo dira:
Melanozitoen neurria eta entzima-jarduera: zenbat eta melanozitoa handiagoa eta aktiboagoa izan,
orduan eta ilunagoa izango da larruazala. Arraza beltzeko pertsonen melanozitoak handiagoak dira, eta,
Euste- eta mugimendu-sistemak
10

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

gainera, zurienen melanozitoek baino dendrita gehiago eta handiagoak dituzte. Horretaz gain, entzimajarduera handia dute, larruazal argiko pertsonek ez bezala.
Melanosomen forma eta neurria: arraza beltzeko pertsonen melanosomak (0,5-0,8 mikra) arraza
zurikoenak (0,3-0,5 mikra) baino handiagoak dira
Melaninaren degradazio aldakorra keratinozitoaren barruan. Arraza zuriko pertsonen kasuan,
melanina ia geruza basalean soilik dago, eta pikorrak barreiatuago daude; arraza beltzeko
pertsonen kasuan, berriz, geruza korneoraino irits daitezke eta konplexuak osatzen dituzte.

3. LARRUAZALAREN ORGANOAK
3.1. Ilearen morfologia eta funtzioa
http://www.edukiak.info/units/5/ciencias/biologia3eso/_atlas/pelo/eu_sugerencias.html
Ilea: larruazaleko deribatu bat da, keratinaz osatuta dago eta ile-folikulua izeneko larruazaleko sakonune
batean sortzen da. Ilea zati sakonenetik hazten da eta bere hazte-erritmoa, gutxi gorabehera, hilean 1,25 cm-koa da.
Ilearen haziera ez da jarraitua, eta bost hilean behin, gutxi gorabehera, atseden-fasean sartzen da. Gure ilearen %
10 aldi berean egon daiteke fase horretan. Ilearen kolorea, berriz, melanina pigmentuari dagokio. Buruzuritasuna
adinarekin sortzen den prozesu fisiologikoa da. Dena dela ere, herentziak buruzuritasun goiztiarrean zeregin
garrantzitsua du. Ilearen kolorea herentziazko baldintza da.
Gizakiok, animaliekin alderatuz gero, ile-kopuru txikia
daukagu. Oilo-ipurdia esamolde ospetsu hori ondo datorkie
animaliei, hainbeste ile dutenez. Ile hori guztia tente jartzen

Epidermisa

dutenean bero gutxiago igortzen dute kanporantz.


Sebo-guruina

Honela osatuta dago:


Ilearen
zurtoina

Ilearen muskulu
zutitzailea

Zurtoina ageri dagoen zatia da. Ia luzera


osoan ilea keratinizatutako zelula-hondakinekin
osatua dago. Kanpoen dagoen zatia kutikula
da.

Ile-papila

Sustraia berriz, ile-folikuluan sartuta dago eta


ile-papila izeneko zabaltze bat du. Folikulu bakoitzak sebo-guruin bat du eta horrek sebo
izeneko substantzia sortzen du. Guruin horren azpian eta ile-folikuluaren barnean, ilearen
muskulu-zutitzailea dago dermisean bukatzeraino gorantz doana. Hotza dugunean edo

Euste- eta mugimendu-sistemak


11

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

hunkitzen garenean, muskulu hori uzkurtu egiten da eta, ondorioz, ileari tira egiten dio oilo
ipurdia eraginez.

Gizakiaren ilea
Hiru ile-mota daude:

Ile lanugoa edo fetuaren gorputza estaltzen duen ilea, zeta-antzekoa eta fin-fina da,
haurdunaldiaren azken hiruhilekoan agertzen da.
Angora ile-mota, etengabe hazten da eta gizon helduaren garezurra eta aurpegia
estaltzen ditu.
Behin betiko ilea: luzera jakin bateraino luzatzen da eta ondoren hazteari uzten dio.
Esaterako, bekainetako ileak, besapeko ileak, pubiseko ileak eta betileetako ileak.

Aplikazio ariketak

5. Ilearen inguruko egitura hauek identifikatu:

Euste- eta mugimendu-sistemak


12

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

3.2. Guruinak
Izerdia, seboa edo belarri-ezkoa jariatzen duten talde zelularrak

Sebo-guruina

dira. Guruin-mota ezberdinak daude:

Sebo-guruinak. Ahoan, glandean eta beheko ezpainetan izan


ezik, gainerakoan ile-folikuluari laguntzen dioten guruin bakunak
dira. Sebo izeneko substantzia sortzen dute. Substantzia hori
lipidoz eta zenbait proteinaz osatuta dago eta guruinaren hodi
iraizleetatik ateratzen da. Seboa kanporantz ilearen zulotik
ateratzen da. . Seboak ilea labaindu eta inguratzen duen
larruazala

babestu

eta

iragazgaiztu

egiten

du;

ileari

malgutasuna ematen dio eta larruazala mantentzeko balio du,


ura eta kaloria galtzea galaraziz.

Izerdi-guruinak. Guruin horiek izerdia sortzen dute. Izerdiaren osagaiak ura, gatza, urea, azido urikoa, gantz-azidoa eta beste konposatu batzuen arrastoak dira, nahiz eta oinarrizko osagaia gatza izan (NaCl). Izerdia aldi
oro botatzen dugu eta batzuetan izerdi-jariaketa hori handitu egiten da. Denok dakigu emozioekin izerdia handitu
egiten dela, baina gorputzaren gainazala hozteko ere izerditzen dugu. Horrela gure gorputzaren tenperatura
erregulatu egiten dugu.

Bi motakoak izan daitezke: ekrinoak eta apokrinoak.

Ekrinoak: Larruazal osoan zehar banatuta daude, beheko ezpainetan, glandean eta prepuzioan izan ezik.
Kopetan, bizkarrean, esku-ahurretan eta oin-zoletan asko daude. Dermisaren zati sakonenean daude eta
beraien hodi iraizleek dermis osoa zeharkatzen dute eta epidermisean poro izeneko zuloetan amaitzen dira.
Jariatzen duten produktua izerdia da. Askotan beroa dugunean, edo ariketa fisikoa egiten dugunean edo
hunkitzen garenean, eskuak izerditan hasten zaizkigu.
Apokrinoak: Ile-folikuluarekin zerikusia dute eta besapeetan, eskrotoan, bular-muturraren inguruan, pubisaren
inguruan eta uzkian daude. Guruin hauek ere zati bat sakonean dute eta beraien hodi iraizleak, normalean, ile-folikuluan izaten du amaiera. Jariatzen duten substantzia likidoa da eta horren eginkizunak sexu-erakarpenarekin eduki lezake zerikusia. Guruin apokrinoak pubertarora arte ez dute funtzionatzen.

Guruin zeruminosoak. Guruin horiek zerumen edo belarri-ezkoa jariatzen dute, kolore horixka duen
substantzia, hain zuzen ere. Babesteko balio duen hori-koloreko substantzia da. Intsektuak uxatu egiten ditu
eta tinpanoaren malgutasuna mantendu egiten du.

Euste- eta mugimendu-sistemak


13

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

3.3. Azazkalak.
Lunula

Azazkalaren
ertz librea

Azazkalak

egitura

epidermiko

gogorrak, gardenak eta malguak


dira, eta eskuko hatzen azken

Eponikioa edo
kutikula

Azazkalaren gorputza
(lamina ungeala)

falangearen atzealdeko eremua


hartzen dute. Azazkalak ikusten
den zati bat eta ikusten ez den
beste zati bat ditu.

Ikusten den zatiari azazkal-lamina edo -xafla esaten zaio. Elementu hauek bereizten dira zati horretan:
gorputza, alboko ertzak, ertz proximala eta ertz distala.
Azazkalaren gorputza alboko bi ertzek, ertz proximal batek eta ertz distal batek mugatzen dute. Azazkalohea osatzen duten azpiko ehunei itsatsita dago.
Alboko ertzek alboko larruazal-izurretatik mugatzen dute azazkalaren gorputza.
Ertz proximala tolestura epidermikoak estaltzen du eta kutikula edo eponikio esaten zaio. Azazkal-xaflaren
eremu honetan esne-koloreko eta ilargi-erdiaren formako orban bat egon ohi da: lunula. Ez da azazkal
guztietan izaten; batzuetan, erpuruan soilik izaten da. Inguru horretan dauden keratohialinazko pikorrek
ematen die kolore zurixka hori lunulari.
Ertz distala ikusten dugun azazkal zatia da. Luzera desberdina izaten da, azazkala mozteko
maiztasunaren arabera.

Ikusten ez den eremuak azazkal-ohea osatzen du. Azazkal-xafla eusten duen ehun multzo batek osatzen du.
Eremu proximalean azazkalaren sustraia dago, azazkalaren gaineko izurraren azpian dago. Ernetze-zelulak
daude hor, eta azazkalaren edo azazkal-matrizearen zati sortzailea osatzen dute. Azazkal-matrizea garatzean eta
mugitzean sortzen da azazkal-xafla.
Azazkal-matrizeko ernetze-geruzako zelulak keratinizatzean hazten dira azazkalak. Egunean 0,1 milimetro

hazten dira. Azazkalaren garapenari kanpo-faktoreek (tenperatura, hezetasuna, traumatismoa, azazkalak jateko
ohitura, etab.) eta barne-faktoreek (zirkulazio-asaldurak, nutrizioa, hormonak, sendagaiak, sukarra, etab.) eragiten
diote. Hala ere, ez du inolako loturarik ilearen hazkunde-erritmoarekin, burusoiltasunarekin, azazkaletako
kaltzio kantitatearekin eta funtsik gabeko beste hainbat sineskeriarekin.
Gizakiari oratzen laguntzen dio azazkalak, hatzak babesten ditu eta objektuak hartzeko balio dute eta baita gu
geu babesteko ere. Azazkalak zeharrargiak dira eta azpian arrosa-kolorea ikusten zaie; hori garrantzitsua da, horren
bitartez zianosia hauteman baitaiteke.
Euste- eta mugimendu-sistemak
14

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

4. LARRUAZALAREN BASKULARIZAZIOA ETA INERBAZIOA.

4.1. Baskularizazioa: larruazaleko zirkulazioa


Larruazala giza gorputzeko organo irrigatuenetako bat da, eta, horrenbestez, baldintza arruntetan, odolaren
guztizkoaren % 10-20 igarotzen da larruazalaren hodietatik. Odol-irrigazio bizi hori gehiegizkoa da irrigatzen dituzten
ehunen nutrizio-beharrekin eta behar metabolikoekin alderatuz gero, baina beste funtzio nagusi bat ere betetzen
duelako gertatzen da hori: gorputz-tenperatura erregulatzen duelako.
Larruazaleko zirkulazioa dermisean bakarrik dago, epidermisak ez du odol-hodirik. Odol-hodiak azaleko eta
sakoneko plexu bana osatzen dute. Linfa-basoekin ere gauza bera gertatzen da.
Ez da hodirik sartzen epidermisean, bere behar metabolikoak bermatuta baitaude dermis papilarreko
banaketaren bidez.
Larruazalaren zirkulazioari esker:
Larruazalaren egiturak oxigenatzea eta elikatzea. Aldi berean, bere metabolismoak ekoitzitako
hondakinak drainatzeko balio du.
Tenperatura erregulatzea: hodi-zabalkuntzaren eta -uzkurduraren bidez.
Arteria-presioa erregulatzea.
Defentsa-mekanismoan parte hartzea, hantura-erantzunari bide emanez.

4.2. Larruazalaren inerbazioa


Larruazalak ukimena, mina, beroa eta hotza sentitzeko, nerbio-hartzaileak ditu. Hartzaile horiei esker sentsazio
ezberdinak senti ditzakegu. Ukimenarentzako nerbio-hartzaileek Meissener-korpuskuluak dira. Presioaren nerbio-hartzaileak, berriz, Pacini-korpuskuluak. Hotzaren sentsazioarentzat, Krause-korpuskuluak daude. Ruffiniren
korpuskuluak ukimenarentzat diren edo ez (eta ez beroarentzat orain artean uste izan den bezala), eztabaidatzen ari
dira.
Hartzaile horien ezaugarri garrantzitsuenetako bat hau da: zona batzuetan beste batzuetan baino ugariagoak
izatea. Hori dela eta, sentikortasun handiagoa daukagu hatz-mamian eta ezpainetan, beste zenbait lekutan baino.
Nerbio eferenteak (nerbio-sistema autonomokoak); izerdi-guruinak eta muskulu ile-zutitzailea inerbatzen
dituzte; horretaz gain, odol-fluxua erregulatzen dute, odol-hodien neurria asaldatzen baitute. Inerbazio horrek
barneko homeostasia bermatzen du.
Sebo-guruinak nerbio-estimuluekiko independenteak dira.
Euste- eta mugimendu-sistemak
15

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

5. PATOLOGIA. HIGIENEA ETA PREBENTZIO NEURRIAK


Ingurumen-erasoek (eguzki-erradiazioak, beroa, hotza, hezetasuna, etab.) eta eraso kimikoek (xaboiak,
detergenteak, etab.) hainbat arazo sortzen dituzte: epidermisa deshidratatzen dute eta emultsio epiku taneoaren
deslipidazioa eta pigmentazio-asaldura aktinikoak eragiten dituzte. Ekintza horiek guztiak batzen direnean,
larruazala lehortu eta babesik gabe geratzen da. Kasu horietan, larruazala lehor eta gorri egoten da, latza izaten da
ukitzean, eta erraz sortzen dira erroitz eta fisura txikiak.
Eskuko larruazala da denborak gehien kaltetzen duen eremuetako bat. Zahartzean, larruazalak zenbait
asaldura izaten ditu epidermisean eta dermisean, eta larruazalpeko gantz-ehunak murriztu egiten dira, zimurrak eta
orban pigmentarioak agertzen dira, etab.
Orban pigmentarioak asaldura ohikoenetako bat dira, eta asaldura horren tratamenduak emaitza onak ematen
ditu. Eskuarki onberak diren arren, arriskurik ez izateko, edozein tratamendu estetiko hasi aurretik sendagilearen
diagnostikoa eta idatzizko baimena behar dira.

Keratinizazio-arazoak (keratosia, kailuak, garatxoak)


PATOLOGIA

KONTZEPTUA

KAUSAK

NEURRIAK
Ez da urik eta xaboirik erabili

Ahurreko
keratosia

Geruza korneo epidermikoaren


lodiera handitu egiten da eta ahur-

behar
Herentziazko faktoreak

markak ertz papilar etenak izaten ditu

Larruazala koipeztatu
Keratolitikoak

Kailua

Garatxoa

Hatzetako eta esku-ahurreko geruza Presio jarraitua eta

Medikoa (kailukontrakoa)

korneo epidermikoa loditu egiten da. errepikatua

Kirurgikoa

Azal gogor eta fisuratuko hantura

Medikoa (garatxokontrakoa)

hori-grisaxka; hatzen atzealdean

Birusa

Kirurgikoa (elektrokoagulazioa,

agertu ohi da.

krioterapia, erauzketa).

Pigmentazio-arazoak (bitiligoa, zahar-melanosia)


PATOLOGIA

KONTZEPTUA
Larruazalaren despigmentazio

Bitiligoa

irregularra, larruazal-eremu
pigmentatuago batek mugatua.

Zaharmelanosia

Ongi mugatutako gaztaina-koloreko


orban ilunak.

Euste- eta mugimendu-sistemak


16

KAUSAK
Melaninaren sintesiaren
asaldura

Fotozahartzea

NEURRIAK
Medikoa
Kosmetikoak (pigmentu
estalgarriak)
Mediko-kirurgikoa

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Guruin-arazoak (hiperhidorsia, dishidrosia)


PATOLOGIA

KONTZEPTUA

KAUSAK

NEURRIAK
Ez erretzea eta alkoholik ez

Dishidrosia

Baba txikiak hatzen arteko

Faktore anitz: toxikoak,

edatea

espazioetan eta esku-ahurretan;

alergenoak, onddoak,

Kosmetikoak: emultsio

hazkura bizia ematen dute.

etab.

hidrolipidikoak
Medikoa

Guruinaren drainatze-hodia blokeatuz gero,


infektatu egin daiteke,

Aknea

Ile-folikuluen eta gantz guruinen


hantura kronikoa

eta ondorioz agertzen


da.
Sebo-jariaketan sexu-hormonek eragiten

Garbitasun desegokiak seboa


pilatzea dakar eta horrek
larruazalean narritadurak
eragiten ditu.

dute; bereziki,
androgenoek.

Hiperhidrosia

Izerdi-ekoizpena areagotu eta


larruazala beratu egiten da.

Medikoa
Neuroendokrinoa

Kosmetikoa: desodoranteak eta


izerdi-kontrakoak

Hanturazko arazo ez-kutsakorrak (psoriasia, ekzema)


PATOLOGIA

KONTZEPTUA
Hanturazko dermatosi kronikoa;

Psoriasia

larruazala gorritu eta zilar-koloreko


ezkata handiak sortzen dira.

KAUSAK

NEURRIAK

Herentziazko faktoreak.
Faktore eragileak
(urduritasuna,

Medikoa

traumatismoak, etab.).

Hanturazko dermatitisa; larruazala


gorritu eta ezkatatu egiten da,
Ekzemak

fisurak agertzen dira, larruazalaren


elastikotasuna murrizten da eta,
batzuetan, babak eta zarakarrak

Narritadura- edo alergiaprozesuak substantzia

Medikoa

arrotzek eraginda.

agertzen dira.

Ilearen arazoak (alopezia)


PATOLOGIA

KONTZEPTUA

Euste- eta mugimendu-sistemak


17

KAUSAK

NEURRIAK

Giza Anatomia eta Fisiologia


Larruazala

Buru soiltasun progresiboa da.


Alopezia

Herentziazko faktoreak.

Normalean beranduago agertzen da Faktore eragileak


emakumeengan (%40), eta askoz

(urduritasuna,

larriagoa gizonengan

traumatismoak, etab.).

Ile trasplanteak

Azazkalaren patologia batzuk


PATOLOGIA
Egiturazko
asaldura
Onikolisia
Asaldura
kromatiko
Leukonikia

KONTZEPTUA
Azazkal hautsia Azazkal-xafla
azazkal-ohetik askatzen da, ertz
libretik

KAUSAK

NEURRIAK

Tokiko faktoreak: onddoak,


ekzemak,

psoriasia, Tratamendua mediko-kosmetikoa

hezetasuna eta produktu da


kimikoak.
Kausa ezezagunek, traumek

Azazkalean puntu-formako

(golpeak) eta onddoek

Tratamendua mediko-kosmetikoa

orban zuriak agertzen dira

eragindako infekzioek

da

sortzen dituzte.

Azazkal
inguruko

Azazkalaren ondoko eremuan

asaldura.

goratzen den larruazal zatia da;

Hazpizarra

Tratamendua estetikoa da

minbera da eta traba egiten du.

Azazkaletako patologien diagnostikoa eta tratamendua medikuntzari soilik dagokio. Hala ere, hiru arrazoi
hauengatik da garrantzitsua gaia aztertzea:

Azazkalak zaintzeko eta irudi ona emateko ohitura ezartzea.

Patologiei aurrea hartzea eta patologiak hautematea, berehala bidaltzeko sendagilearengana.

Azazkalari babesa, erosotasuna, erakarpen estetikoa eta abar ematea.


Garrantzitsua da azazkalak zaintzea, eta ez funtzio estetikoagatik soilik: azazkalen higienea eta garbiketa

funtsezkoak dira organismo osasuntsua izateko. Azazkalen bidez, mikroorganismo patogenoak, substantzia toxikoak
eta abar transmiti daitezke.
Azazkalen patologia askoren jatorria onddoak dira. Profesionalak ez du azazkalekin kontakturik izan behar, eta
eskularruak jantzi behar ditu edozein lani ekin aurretik. Manikura egiteko erabiltzen diren tresnek onddoak transmiti
ditzakete eta osasuntsu dauden azazkalei eragin.

Euste- eta mugimendu-sistemak


18

You might also like