You are on page 1of 51

1.

IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA

1.0. SARRERA

1.0.1. Sailkapenaren oinarriak:


Historian zehar zientzialariek irizpide ezberdinak erabili dituzte organismoak sailkatzeko. Bi sistema
mota daude nagusiki: sistema artifizialak eta naturalak.

● Sailkapen-sistema artifizialak: Behatzeko errazak diren irizpideak erabiltzen dituzte, baina ez


dute ahaidetasunari buruzku informazioa ematen. Adibidez, lokomozio motaren arabera
sailkatzea; ibiltariak, igerilariak… Eboluzioaren teoriak agertu zirenean sailkapen mota hau
indarra galdu zuen.

● Sailkapen-sistema naturalak: Izaki bizidunak ahaidetasun filogenetiko eta biologikoen arabera


sailkatzean datza. Antzekotasun genetikoetan oinarritzen da, hala nola; anatomia, biokimika,
ezaugarri enbriologikoak etab.

Filogenia organismoen historia ebolutiboa argitzeaz arduratzen da, zuhaitz- formako grafikoak erabiliz,
ezpezieen arteko ahaidetasun-erlazioak irudikatzeko.

1.0.2. Taxonak:
Gaur egungo sailkapen sistemak izaki bizidunak talde handitan banatzen dituzte irizpide orokorren
arabera. Talde handi hauetako bakoitza azpitalde txikiagotan banatzen da irizpide zehatzago batzuk
ezarrita. Talde eta azpitalde hauei taxon esaten zaio.
Ordena horrela da zehatzetik orokorrera: espeziea, generoa, familia, ordena, klasea, filuma eta
erreinua. Egile batzuek domeinua jartzen dute erreinuaren gainetik.

Espeziea taxon garrantzitsuena da. Espezie bereko banakoak ugaldu daitezke, eta ondorengo
ugalkorrak sortzen dituzte. Beraz, espezie bateko banakoak beste espezie bateko banakoetatik
ugalketarako isolatuta egongo litzateke.

1.0.3. Izen zientifikoa:


Izen zientifikoa espezie bakoitzari atxikitzen zaion izen unibertsala da. Carl von Lineo zientzialari
suediarrak asmatu zuen. Honen helburua izenen lekukotasunak sortutako arazoak konpontzea, eta
espeziea era garbian definitzea da.

Izen zientifikoa latinezko bi hitzek osatzen dute: lehenengo hitza espezie horren generoa da, eta
bigarrenak izen espezifiko eta konkretuagoa. Gainera, letra etzan eta xehearekin (generoaren hasierako
letra izan ezik) idatzi behar da. Honetaz gain, batzuetan espeziea lehenengo aldiz deskribatu zuen
ikerlariaren izen laburtua eta urtea idazten da. Adibidez: Laurus nobilis L.(1753)

1.0.4. Sailkapenen historia:


Hasiera batean Aristotelesek bi erreinutan banatu zituen izaki bizidunak: landareak eta animaliak.
Baina mikroskopioaren asmakuntza eta gero, mikroorganismoak biltzeko beste erreinu bat sortu zuten:
protistak.
XX. mendearen erdialdean bakterioak protisten erreinutik bereiztea proposatu zuten eta moneroen
erreinua sortu zen.
1970ean onddoak landareetatik bereiztea proposatu zuten. 1980. urtean algak ere landareen erreinutik
atera eta protistekin sartu zituzten, protoktisten erreinuan.

Horrela, ezagutzen ditugun 5 erreinuak sortu ziren: animaliak, landareak, protoktistak, moneroak eta
onddoak.

Aldi berean sailkapena 3 domeinutan egitea proposatu zuten, moneroen erreinurik gabe: archaea
(arkeobakterioen erreinua), bakterioa (eubakterioen erreinua), eta eukarya (protoktisten, onddoen,
landareen eta animalien erreinua).

1.1. MONEROAK:

1.1.1. Ezaugarri orokorrak:

Zelula prokariotoak dira eta zelulabakarrak. Ia denak mikroskopikoak dira. Formaren araberako
sailkapena: kokoak (esferikoak), baziloak (makiltxoak), espiriloak (kiribilak) eta bibrioiak (koma baten
antza). Batzuetan kolonietan bildu ahal dira.

Nutrizioa:
- Autotrofoak: gutxi batzuk.
- Fotoautotrofoak (adib zianobakterioak)
- Kimioautotrofoak (adib bakterio nitrifikatzaileak)

- Heterotrofoak: gehienak.
- Saprofitoak: Hondakin organikoak edo materia organiko hila deskonposatuz elikatzen dira.
- Sinbiotikoak: Beste izaki bizidunetatik lortzen dituzte elikagaiak eta onuraren bat ematen diete
trukean.
- Parasitoak: Beste izaki bizidunetatik lortzen dituzte elikagaiak, beste organismoari kalteak
eraginez.

- Oxigeno beharraren arabera:


- Aerobioak: oxigenoa behar du bizitzeko.
- Anaerobioak: ez du oxigenorik behar bizitzeko.

Erlazioa: inguruneko aldaketak hautemateko eta aldaketa horiei erantzun egokia emateko gai dira.
Adibidez, inguruko baldintzak okertzen badira, erresistentzia-formak sortzen dituzte (endosporak) eta
horrela geratzen dira ingurunea aldatu arte.
Ugalketa: sexurik gabe ugaltzen dira, erdibitze bidez. Kasu batzuetan fenomeno parasexualak izan
ditzakete. Adib: konjugazioa, non organismoek pilien bitartez DNA zatiak trukatzen dituzte. Piliak egitura
tubular mehe batzuk dira eta hauen bitartez zelulak kontaktuan jartzen dira.

1.1.2. Sailkapena:
Bi talde nagusitan banatzen dira, arkeobakterioak eta eubakterioak.

● Arkeobakterioak: Monero primitiboenak dira eta eubakterioekin alderatuta desberdintasun batzuk


dituzte: RNA, zelula paretaren konposizioa, mintzak osatzen dituzten lipido motak… Muturreko
baldintzetan bizi dira.
3 talde ezberdin daude:
- Halofiloak: ur hipergatzdunetan bizi dira.
- Metanogenoak: oxigenorik gabeko lekuetan bizi dira (anaerobikoak dira).
- Termoazidofiloak: ur termaletan bizi dira. Batzuetan ur horiek oso azidoak dira.

● Eubakterioak: Gainerako bakterio guztiak dira.


Bi motatakoak dira:
- Zelula paretadunak: zelula-paretaren konposizioaren arabera 2 talde daude:
- Gram positiboak: Gram tindaketarekin kolore urdin-morea hartzen dute.
- Gram negatiboa: Gram tindaketarekin kolore gorria hartzen dute.
- Mikoplasmak: beste taldeak baino txikiagoak dira, ez dute zelula paretarik eta gehienak
patogenoak dira.

1.2. PROTOKTISTAK (=PROTISTOAK):

1.2.1. Ezaugarri orokorrak:


Protistoak lehen zelula eukariotodun izakiak izan ziren, zelula prokariotoek jasandako eboluzio
prozesuaren ondorioz jaio zirenak. Gaur egun ezagutzen ditugun landare, onddo eta animaliak
protistoetatik datoz.

Izaki bat protistoa den erabakitzeko baztertze sistema bat erabiltzen da: izakia ez baldin bada landarea,
animalia ezta onddoa, protisto bat dela esaten da.

Hauen ezaugarri fisikoak hurrengoak dira:

- Gehienetan zelulabakarrak dira, alga batzuen kasuan izan ezik. Denak urtarrak edo ingurune
hezeetan bizi dira.

- Heterotrofoak zein autotrofoak izan daitezke.

- Mugitzeko zilioak, flageloak, edo pseudopodoak erabiltzen dituzte.

- Ugalketa sexuala zein asexuala eduki ahal dute.

1.2.2. Sailkapena
Protistoen barruan hiru talde bereizi ahal dira:

Protozooak
Organismo zelulabakar mikroskopikoak dira. Ez dute zelula paretarik, baina batzuetan babes-oskol
batekin inguratuta agertzen dira. Nutrizio heterotrofoa dute. Ur gazi edo gezatan zein lur hezeetan bizi
ahal dira. Aske bizi edo beste organismoekiko erlazio sinbiotikoa edo parasitarioa eduki ahal dute.
Filum nagusiak zoomastiginoak, errizopodoak/sarkodinoak, ziliatuak eta esporozooak/apikonplexuak
dira.

- Zoomastiginoak: Flagelo bat edo gehiagoren bidez mugitzen dira, parasitarioki zein aske bizi
ahal dira. (Ad. Trypanosoma, Leishmania, Giardia)

- Errizopodoak/sarkodinoak; Pseudopodoen bidez mugitzen dira eta elikagaiak harrapatzen


dituzte. Aske bizi ahal dira edo parasitoak izan daitezke. (Ad. Amebak eta Oskol Silizedun
Erradiolak)

- Ziliatuak: Zilioak erabiltzen dituzte elikagaiak harrapatzeko eta mugitzeko. Gainera, aho funtzioa
duen zitostoma bat eta mikronukleo eta makronukleo izeneko bi nukleo dituzte. Gehienak aske
bizi dira eta era sexual (konjugazioa) zein asexualean ugaldu daitezke (Ad. Paramecium,
Vorticella)

- Esporozooak/apikonplexuak: Ez dute mugitzeko egiturarik. Solik parasitoak izan daitezke. Ziklo


biologiko konplexuak dituzte eta era sexual zein asexualean ugaltzeko gaitasuna dute. Ziklo
hauek ostalari batean baino gehiagotan egin ahal dituzte. (Ad. Plasmodium, Toxoplasma)

Onddo izaerako protistoak


Onddoak ez diren baino hauekin ezaugarri komunak dituzten protistoak dira. Beti elikadura
heterotrofoa dute. Talde hau mixomizetoen eta oomizetoen azpitaldeetan banatzen da.

- Mixomizetoak: Lizun lirdingatsuak ere deiturikoak. Organismo zelulabakar mugikor eta


ameboideak dira. Ez dute zelula paretarik, eta hainbat nukleo dituzte barnean. Saprofitoak dira
eta uretan edo gune hezeetan bizi dira (zoru hezeak, usteltzen ari diren enborretan…) (Ad. Lizea,
Physaurum polycephalum…)

- Oomizetoak: Mizelio gorputz egitura dute, hau da, filamentu multzoz edo hifez (nukleo anitzeko
zelula erraldoiez) osatutakoa. Hau onddoen egituraren antzekoa da, baina oomizetoek zelulosa
dute zelula paretean kitina ordez. Saprofitoak zein landare edo animalien parasitoak izan ahal
dira. (Ad. Phytophtora (landare parasitoa) Saprolegnia (arrainen parasitoa) Plasmopara
(mahatsondoaren gaixotasuna))

Algak
Inguru urtarrean soilik bizi ahal diren protisto fotoautotrofoak. Zelulabakar mikroskopikoak edo
zelulanitz makroskopikoak izan daitezke. Azken hauek talo (ehunik gabeko) gorputz egitura dute.
Gehienek zelulosaz egindako zelula pareta dute.
Denek kloroplastoak dituzte. Kloroplastoetan uhin luzera desberdinetako argia xurgatzeko hainbat
pigmentu daude: klorofila (berdea), karotenoideak (laranja) edo beste pigmentu batzuk. Hauetako zein
nagusitzen den arabera, izaki biziduna kolore batekoa edo bestekoa izango da. Hau alga bizi den
sakonerarekin lotuta dago.

Alga gehienak urtarrak diren arren, badaude lehorreko ingurune hezeetan bizi direnak. Zelulabakarrek
uretan flotatzen dute (fitoplaktona, esaterako) edo sinbiosian bizi dira onddoekin (likenak) edo
ornogabeekin (koralak, anemonak…). Zelulaniztunak substratuan finkatzen dira edo airez betetako
poltsetan flotatzen bizi dira.

Era sexual zein asexualean ugaldu daitezke. Zelulanitzetan normalean biak txandakatzen dituzte ziklo
biologikoan.

- Euglenofitoak (euglenak): Zelulanitz flagelodunak, zelula pareta


gabekoak. Ur geza geldietan bizi dira. Klorofila eta karotenoideoak
dituzte.

- Bazilariofitoak (diatomeoak): Zelula paretarik gabeko organismo


zelulabakarrak dira. Silize oskol batez inguratuta daude, eta hau bi
kuskuz osatuta dago. Klorofila, karotenoideak eta beste pigmentu
batzuk dituzte. Itsasoko zein ur gezako plaktonaren osagai nagusia
dira.

- Gamofitoak (alga konjugatuak): Ur gezako organismo


zelulabakarrak, kolore berde bizikoak eta normalean harizpi forma
dutenak. (Ad. Spirogyra, Zygnema)

- Klorofitoak (alga berdeak): Organismo zelulabakar edo


zelulanitzak dira, zelula pareta dute, eta kolore berde bizia,
kloroplastoan klorofila asko baitute. Ur gezan nahiz gazian bizi dira.
Zelulabakarretan, adibide batzuk hauek dira: Chlorella,
Chlamydomonas, Acetabularia mediterranea eta Volvox.
Zelulanitzetan, Utlva edo itxas uraza daude.

- Feofitoak (alga arreak): Alga zelulaniztunak dira, eta gehienak


itsasoan bizi dira. Errodofitoekin batera, protistoen arteko egitura
konplexuenak dituzte. Zelulosaz eta alginaz dago osatuta bere zelula
pareta. Oliba kolorea dute, klorofilari beste pigmentu batzuk nagusitzen
zaizkio eta.

- Errodofitoak (alga gorriak): Itsasoan bizi diren organismo


zelulanitzak dira. Bere zelula pareta zelulosaz, agar-agarrez eta
karbonatuez osatuta dago. Kolore gorrikoak dira, klorofilaz gain
nagusiki beste pigmentu batzuk dituelako. (Ad. Gelidium,
Pterocladia, Gracilaria)
1.3. ONDDOAK:
Onddoak seguruenik protistoetatik datoz: lehen protistoak ziren onddoen ezaugarri batzuekin baina
onddoetan eboluzionatu zuten. 10 000 espezie inguru ezagutzen dira.

1.3.1. Ezaugarri orokorrak:


Onddoen zelula eukariotoak glukogenoa biltegiratzen dute erreserbarako. Kitinazko zelula pareta
dute. Gehienak zelulaniztunak dira, talo erako antolakuntzarekin (ehunik gabe), baina ere onddo
zelulabakarrak daude; adibidez, legamiak.

Onddoen taloei mizelio esten zaie, eta zelulak harizpi bakunak edo
adarkatuak eratzeko kokatzen dira. Harizpi hoiei hifa esaten zaie.

Beraz, mizelioa hifen multzoa da. Eta hifak, adarkatzen diren


harizpiak dira. Bestetik, hifak nukleo anitzeko zelula erraldoi bakar
batez osatuta egon daiteke (hifa zenozitikoak) edo hainbat zelulaz
trenkadez bereizita (hifa trenkatuak).

Nutrizioa: heterotrofoak dira. Digestio entzimak isurtzen dituzte lurrean dauden elikagaien gainean.
Horrela, digestioan mantenugaiak lortzen dira eta paretaren eta mintz plasmatikoaren bitartez
mantenugaiak xurgatzen dituzte.

Ugalketa: Gehienak sexurik gabeko ugalketa dute. Asexualki hiru formen bidez ugaltzen dira:
legamiek gemazioaren bidez, hifen zatiketa eta birsortzearen bidez eta konidioen bidez (espora
sexugabeak).

Baina sexu bidezko ugalketa ere badute: bi onddoen hifak elkartzen direnean zigotoa sortuz. Onddo
batzuetan, gorputz fruitu-emaileak garatzen dira, horiei karpoforo esaten zaie. Elkar gurutzatuta eta oso
estu kokatutako hifen bitartez garatzen dira. Perretxikoak karpoforoak dira. Karpoforoetan dauden
esporak lurrera erortzean, baldintzak egokiak direnean, garatu eta hifa bat sortuko da. Beste espora
batetik sortutako eta kontrako sexuko hifarekin fusionatu eta mizelioa eratzen hasiko dira.

Esporak estalki batekin inguratuta daude eta askatu egiten direnean airearen, uraren edo beste bide
batetik hedatzen dira.Baldintza egokietan ernatuko dute.
1.3.2.Sailkapena:
5 filumetan sailkatzen dira: zigomizetoak, deoteromizetoak, askomizetoak, basidiomizetoak eta likenak
edo mikofitoak.

Zigomizetoa: Hifa zenomizetoak dituzte eta espora sexugabeak (konidioak) zein sexualak
(zigoesporak) sortzen dituzte. Filumak lizun ezagunenetako batzuk biltzen ditu, hala nola; Mucor,
Rhizopus…

Deoteromizetoak: Hifa trenkatuak dituzte eta sexurik gabeko ugalketa dute konidioen bitartez.
Gizakiarentzako parasito batzuk, hala nola Candida (baginako infekzioak eragiten ditu), eta lizunak,
hala nola, Penicillium (antibiotikoak sortzen ditu).

Askomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte eta espora sexugabeak (konidioak) zein sexualak
(zigoesporak) sortzen dituzte. Era askotako espezieak daude: zelulabakarrak, sinbionteak,
parasitoak…

Basidiomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Fruitu emaileetan eratzen diren


esporangioei basidio esaten zaie. Han espora sexualak edo basidiosporak sortzen
dituzte. Landareen parasito batzuk biltzen dira, hala nola gorrina eta ilintia, baita
saprofitoak edo sinbionteak ere, hala nola amanita edo txanpiñoia.

Likenak edo Mikofitoak: Zianobakterioekin edo alga berdeekin


sortzen dituzten elkarte sinbiotikoetan bizi daitezke bakarrik
(organismo fotoautotrofoak fotosintesiaren produktuak ematen ditu,
eta onddoak, berriz, ura eta mineralak ematen ditu). Sexu bidez
zein sexurik gabe ugal daitezke. Lehen kasuan, espora sexualak
sortzen dituzte, eta, bigarren kasuan, zatiketa bidez egiten dute.
1.4.LANDAREAK
Landareak duela 500 milioi urte sortu ziren. Alga berde motaren bat ingurune lehorretara moldatzeko
eboluzionatu egin zuen, horrela gaur egungo landareak sortu arte.

1.4.1 Ezaugarri orokorrak:


- Eukariotoak dira: Material genetikoa nukleoaren barruan daukate.
- Zelulanitzak dira: Zelula bat baino gehiago duten organismoak dira.
- Fotoautotrofoak dira: Argiaren bidez egindako fotosintesiari esker materia organikoa lortzen
dute.
- Diplohaplonteak dira: Bizi ziklo diploide eta haploidea txandakatzen dute.
- Kormo erako egitura dute: Zurtoina, sustraiak eta hostoak dituzte. (Salbuespena: Briofitoak)
Hau da, zelulak diferentziatu (espezializatu) dira eta ehunak osatzen dituzte. Ehunek organoak
eratzen dituzte. Organoak zurtoina, sustraiak… dira.
- Substratuari finkatuta bizi dira. Hortik ura eta gatz mineralak hartzen dituzte.
- Oxigenoa eta CO2 behar dute. Airetik hartzen dute.

1.4.2 Sailkapena:
Egitura kormofitoaren eta ehun eroaleen arabera sailkatzen dira: daukatenak eta ez daukatenak. Kormo
egitura eta ehun eroaleak daukatenei landare baskularra deritze, ez daukatenei aldiz, ez-baskularrak.

(Ehun eroalea: substantziak organismotik garraiatzen dituzten ehunak dira.)

Hepatikoak

EZ-BASKULARRAK Landare hauek xafla gingildun itxura dute.


BRIOFITOAK
Txikiak dira.
Txikiak dira eta
antolamendu sinplea
dute.

Ez dute ehun
eroalerik, beraz, leku
hezeetan bizi behar
Goroldioak
dira.
Gorputz atalak:
Ura behar dute
ugaltzeko. -Filoideak (hosto faltsua): Fotosintesia
egiten dute.
Talo erako -Kauloideak (zurtoin faltsuak)
antolakuntza dute -Errizoideak (sustrai faltsuak): Ura eta
gatz mineralak xurgatzen dituzte.
Azeribuztanak: Hosto puntazorrotzak
dituzte.
Pterofitoak
Iratzeak: Talde
Esporak dituzte. ugariena.
Ez dute ez lorerik ez hazirik.

Kormo egitura bakuna dute:


sustraiak, lurpeko zurtoina
eta hostoak (frondeak)

Gimnospermak

BASKULARRAK Haziak agerian dituzte, ez daude lore


KORMOFITOAK baten barruan.

Kormo egitura dute Handiak eta orratz formako hosto


gogorrekoak dira.
Ehun eroaleak
dituzte Lore ez oso deigarriak dituzte, konoetan
elkartuta.

Loreak sexu bakarrekoak dira.

Ez dute fruiturik.
Espermatofitoak

Loreak eta haziak dituzte.

Hazietan enbrioia babestuta


dago.

Angiospermak
Haziak fruituan babestuta daude.
Lore deigarriak dituzte (polinizazioa
gertatzeko).
Loreak hermafroditak edo sexu
bakarrekoak dira.
Ernalketa azkarra eta eraginkorra dute.
Haziak faktore ezberdinez sakabanatuak
izaten dira.
- Monokotiledoiak: kotiledoi* bakarra
dutenak.
- Polikotiledoiak: 2 kotiledoi edo gehiago
dituztenak.
*Kotiledoia: Landare baten hazitik ateratzen den lehenengo hostoari kotileidoa deritzo.

1.5 ANIMALIAK (metazooak)


Duela 750 milio urte protozoo mota batek zelulaniztuna izatera eboluzionatu zuen, eta zelulak elkarren
artean koordinatzen hasi ziren, lehen animaliak azaldu zirelarik. Geroztik, animaliek antolaketa konplexu
bat garatzea lortu dute, hauen zelulak funtzio ezberdin batzuetara espezializatuz. Horiek, ehun eta
organo independenteak osatzen dituzte.

1.5.1. Ezaugarriak:
- Higitzeko ahalmena dute (behintzat ziklo biologikoaren etaparen batean), eta horri esker
elikagaiak bilatu ditzakete.
- Eukariotoak eta zelulaniztunak dira. Zelulek ez dute kloroplastorik, ez zelula paretarik.
- Heterotrofoak dira: beste izaki bizidun batzuetatik lortzen dute materia organikoa.
- Antolatutako sistema ugari dituzte, horri esker inguruan gertatutako aldaketak antzeman eta
erantzun ditzakete.
- Gehienek ugalketa sexuala dute, baina batzuk asexualki ugaltzen dira.

1.5.2. Sailkapena egiteko irizpideak:


Animaliak bi azpitalde nagusietan sailkatzen dira irizpide desberdinen arabera: parazooak eta
eumetazooak dira. Irizpide nagusiak hauek dira: antolakuntza-maila, gorputz-simetria, eta
enbrioi-garapenaren arabera.

1.5.2.1. Parazooek ez dute ehunik, ez simetriarik, enbrioi-garapen atipikoa dute eta gainerako
animalietan ikusten diren zelula geruzak falta zaizkie. Beste bi taldetan banatzen dira: plakozooak eta
poriferoak (belakiak).

1.5.2.2. Eumetazooek ehunak, organoak eta sistemak dituzte. Hauek sailkatzeko hiru irizpide hartzen
dira kontuan: gorputz-simetria, enbrioi-geruza kopurua eta barne barrunbea izatea edo ez izatea.

● Gorputz-simetria
○ Simetria erradiala: Plano desberdinetatik moztuta, simetria izatean datza, adb:
ekinodermoak (itsas izarrak).
○ Aldebiko simetria: Erditik moztu eta bi alde simetriko osatutako animaliak sartzen dira, adb:
gizakia.

● Enbrioi geruzak: Geruza hauetan zelula espezializatuak kokatzen dira, hauek ondoren ehunak
eta organoak sortzeko. Hauek ere organismoaren sorreran sortzen dira.
○ Diploblastikoak: Bi enbrioi geruzetatik abiatuta gorputz-egitura garatzen dute, knidarioak
adibidez: marmokak, anemonak eta koralak.
○ Triploblastikoak: Hiru geruzetatik abiatuta gorputz-egitura garatzen dute, gizakiak adibidez.

● Barne-barrunbea izatea edo ez izatea. Barne barrunbeak organismoan dauden hutsuneak dira
eta hauetan batez ere organo nagusiak kokatuta daude.
○ Azelomatuak: Ez dute barne-barrunberik.
○ Pseudozelomatuak: Erraietarako barrunbe bat garatzen dute.
○ Zelomatuak: Gorputz osorako barrunbea garatzen dute, likidoz beteta. Organoak hor
kokatzen dira.
1.5.3. Eumetazooen sailkapena:
Simetria erradiala eta diploblastikoak direnak knidarioak dira: organo bakun batzuk dituzte, zelula
erresumingarriak, urtarrak dira eta bi morfologia dituzte (polipoak eta marmokak)

Aldebiko simetria eta triploblastikoak direnak, barne-barrunbea izatea edo ez izatearen arabera horrela
sailkatzen dira:

○ Azelomatuak
■ Platihelminteak: Zizareak dira eta gorputz zapala dute.
● Aske bizi direnak: Planariak
● Barne-parasitoak: Teniak eta fasziolak

○ Pseudozelomatuak
■ Nematodoak: Zizareak dira eta gorputz zilindrikoa dute.
● Aske bizi direnak: Cheilobus, Diplogaster…
● Barne parasitoak: Hesteetako zizareak, trikina…

○ Zelomatuak
■ Moluskuak: Buru bat (ahoa+zentzumen-hartzaileekin), hanka gihartsu bat eta errai-masa bat
organoekin dute. Maskor karedun bat izan dezakete. Urtarrak edo lehortarrak izan daitezke.
● Gasteropodoak: Maskor murriztua dute, pieza bakar batekin, adibidez, bareak.
● Bibalbioak: Maskorra dute, bi pieza artikulatuekin, adibidez, txirlak eta muskuiluak.
● Zefalopodoak: Ez dute maskorrik edo barruan dute, adibidez, olagarroak eta txipiroiak.

■ Anelidoak: Zizareak dira eta metameria dute (gorputza


eraztunetan zatituta dute). Urtarrak edo lehortarrak izan
daitezke, beste batzuk parasitoak dira.
● Poliketoak: apendizeetan keta izeneko zuntz batzuk
edo parapodoak (binaka dauden apendizeak) dituzte ,
adibidez, nereis.
● Oligoketoak: Keta gutxi dituzte eta ez dute parapodorik,
adibidez, lur-zizarea.
● Hirudineak: Ez dute ketarik, baina finkatzeko bi bentosa
dituzte, adibidez, izaina.

■ Artropodoak: metameria dute. Metameroak desberdinak


dira buruan, toraxean eta sabelaldean. Burua eta toraxa soldatuta daudenean zefalotoraxa
osatzen da. Apendize artikulatuak dituzte, eta organoak babesteko kitinazko exoeskeletoa
dute. Eskeleto hau muda izeneko prozesu batez askatzen dute hazi ahal izateko. Normalean
metamorfosia egiten dute.
● Kelizeratuak:
○ Merostomak: Limulua
○ Araknidoak: Armiarmak
● Barailadunak:
○ Miriapodoak: Ehunzangoa
○ Krustazeoak: Karramarroak, lanpernak…
○ Intsektuak: Tximeletak, erleak…

■ Ekinodermoak: helduek simetria erradiala dute. Plaka karedunez osatutako endoeskeleto bat
dute, batzuetan arantzekin. Sistema anbulakrala dute mugitzeko eta elikatzeko. Itsasoan bizi
dira eta finkoak edo mugikorrak izan daitezke.
● Asteroideoak: Gorputz zapala dute, erdian aho batekin, adibidez, itsas izarrak.
● Ekinoideoak: Gorputz globokara bat dute, erdian aho batekin, adibidez, itsas trikua.
● Ofiuroideoak: Gorputz zapala, arantza txikiz inguratua, adibidez, ofiura.
● Holoturoideoak: Gorputz zilindrikoa eta luzatua dute, ahoa garro txikiez inguratuta,
adibidez, itsas luzokerra (holoturia).
● Krinoideoak: Kopa formako gorputza dute, arantzarik gabe, adibidez, komatula.

■ Kordatuak: Ornodunen taldea da, hau da, bizkarrezurra (endoeskeletoa pieza artikulatuekin)
dutenen taldea. Burua, enborra eta isatsa dute. Zefalizazioa dute.
● Arrain kondriktieak: Forma hidrodinamikoa dute eta azala ezkata plakoideekin estalita.
Kartilagozko eskeletoa dute. Bi bular-hegal eta itsas-hegal asimetriko bat dute. Ez dute
igeri-maskuririk. Ahoa sabelean dute. Zakatz-arrail independenteak dituzte (operkulurik
gabe) eta odol hotzekoak dira. Adibidez: Arraiak, marrazoak…
● Arrain osteiktieak: Forma hidrodinamikoa dute eta azala espikuladun ezkatez estalita
dute. Hezurrezko eskeletoa dute. Bular-hegalak, hegal pelbikoa eta isats-hegal
asimetrikoa dute. Zakatz-arrail estaliak dituzte eta odol hotzekoak dira. Adibidez: Izokina,
sardinak, amuarraina…
● Anfibioak: Ezkatarik gabeko azal leuna dute, arnasketarekin laguntzen diena eta
hezurrezko eskeletoa dute. Bi hanka pare dituzte. Larben kasuan zakatz-arrailak dituzte,
helduek aldiz, birikak. Metamorfosia egiten dute. Odol hotzekoak dira. Adibidez: anuroak
isatsik gabe ( Igelak, apoak…) eta urodeloak isatsarekin (arrabioak… )
● Narrastiak: Arrastaka ibiltzen dira. Hezurrezko eskeletoa daukate eta bi hanka parekin
edo hankarik gabe jaiotzen dira. Azal ezkatatua dute, odol hotzekoak eta obiparoak dira
(arrautzetatik jaio). Adb: Sugeak, dordokak, sugandilak…
● Hegaztiak: Gorputza eta hegalak lumez estalita dituzte. Hezurrezko eskeletoa
dute.Ondorengoak txitatzen dituzten arrautzetatik jaiotzen dira. Odol beroa dute.
Aire-zakuak eta birikak dituzte. Adibideak: Arranoa, usoa, pelikanoa…
● Ugaztunak: Azal iletsua, hezurrezko eskeletoa eta gutxienez bi hanka pare dituzte. Birikak
dituzte. Gehienak bibiparoak dira eta emeen sabelean hasten dira kumeak. Odol
berokoak dira.
2. NUTRIZIOA ANIMALIETAN

1. Nutrizioa
a. Truke-azalerak
b. Prozesua
2. Digestioa
a. Digestio motak
3. Digestioa ornogabeetan
a. Digestio-hodirik gabeko gabeko animalietan digestioa
i. Poriferoak
ii. Knidarioak
b. Digestio hodia duten animalietan digestioa
i. Platihelminteak
ii. Anelidoak
iii. Moluskuak
iv. Antropodoak
v. Ekinodermoak
4. Digestio ornodunetan
a. Orkortasunak
i. Prozesuak
b. Atalak eta digestioa
i. Ahoa
ii. Esofagoa
iii. Urdaila
iv. Heste-meharra
v. Heste-lodia
c. Heste-xurgapena
i. Moldaerak
ii. Nola egiten da xurgapena?
● Heste-lodian
● Heste-meharrean
2.1. NUTRIZIOA
Nutrizioaren bidez, gorputzak substantzia batzuk hartzen ditu ingurunetik, bere barnean eraldatu egiten
ditu eta eraldaketa horien ondorioz eratutako beste zenbait substantzia (hondakinak) gorputzetik kanpo
ateratzen ditu.
Animaliak heterotrofoak* direnez ezin dute bere baitan mantenugairik ekoiztu, beraz mantenugaiak
bereganatzeko truke-azalerak daude.

2.1.1. TRUKE AZALERAK: barne eta kanpo inguruneen arteko substantzien trukaketa ahalbidetzen
dute.

● Digestioko xurgatze-azalera: Elikagaien digestio-prozesuan lortutako mantenugaiak sartzen dira.


● Arnasketako azalera: Difusio-mekanismoaren bidez, gasak sartu eta irten, besteak beste,
oxigenoa (mantenugaia) eta karbono dioxidoa (hondakin-produktua).
● Iraizpeneko azalera: Hondakin-substantziak barne-ingurunetik kanpora irten.

TRUKE AZALEREN EBOLUZIOA:

- Sistema konplexuagoak osatu: adibidez, animalia-filumak* zehazten dituzten digestio-, arnas- eta
iraitz-aparatu mota desberdinak.
- Denboran zehar tamaina handitu: habitat berriak kolonizatzeko, baliabideak hobeto
aprobetxatzeko eta barne-ingurunea berdin mantentzeko moldaerazko abantailak dituelako.

→ Tamaina handitzean, truke-azalerak gorputzeko zelula batzuetatik oso urrun gelditu,


beraz, denborarekin zirkulazio-sistema bat sortu da trukeak ahalbidetzeko.

2.1.2 NUTRIZIOAREN PROZESUA: Prozesu honek hainbat etapa ditu, irenstea, digestioa, zirkulazioa
eta iraiztea.
1. Irenstea: Elikagaiak organismoan sartzea egituren (hortzak eta mihia) bitartez. O₂ hartu,
barne-ingurunean sartutako molekulak degradatzeko (arnasketan).
2. Digestioa:
● Organismo zelulaniztun bakunetan: elikagaiak zuzentzen dituen zelulak, elikagaiak
zuzenean hartu eta erantsi.
● Organismo konplexuetan: elikagaiek aldez aurretik tratamendu mekaniko eta kimiko bat
behar dute, zeluletan erants daitezkeen molekula bakunetan (mantenugaiak) bihurtzeko.
3. Zirkulazioa: Xurgatutako eta barne-ingurunean erantsitako mantenugaiak eta oxigenoa
organismo zelulaniztunaren zelula guztietara banatu.
4. Iraiztea:
-Mantenugaiak zeluletara iritsi, metabolizatu, eta organismoak aprobetxa ezin ditzakeen
hondakin-substantziak sortu.
-Zirkulazio-sistemak, egitura espezializatu batera garraiatzen ditu hondakinak, kanpora
botatzeko.
-Mantenugaiak oxidatzean, zeluletan sortzen den karbono dioxidoa arnasketaren bidez kanpora
irten.
◈Iraizpenaren* eta sabel-hustearen* bereizketa: Iraizpenean metabolismoko hondakinak
kanporatzen dira, eta sabel-hustean, aldiz, organismoak xurgatu ezin dituen elikagai-hondarrak
ezabatzen dira.

2.2. DIGESTIOA
DIGESTIOAREN OROKORTASUNAK:
- Elikagaiak molekula handiz osatuta→prestatu eta tamaina txikitu behar dute xurgatzeko eta
zeluletan eransteko.
- Zelula-mintzak zeharkatu behar dituzte zelulek erabili ditzaten

Digestioa(def.): Elikagaiak prestatzeko prozesu mekanikoen eta kimikoen multzoa da.


MOTAK

ZELULA BARNEKOA ZELULAZ KANPOKOA MISTOA

Zelula barnean gertatzen bada Zelula kanpoan gertatzen bada Bi etapa baditu:zelulaz kanpoko
digestiokoa eta zelula barneko
digestiokoa

2.2.1. DIGESTIOA ORNOGABEETAN


Digestio aparatua badute, era desberdinetakoa izan daiteke.

2.2.1.1. DIGESTIO-HODIRIK GABEKO ANIMALIEN DIGESTIOA


Digestio-hodirik gabeko ornogabeen filumak poriferoak eta knidarioak dira.

PORIFEROAK

● Digestioa: zelula barnekoa.


● Zelula flagelodun* batzuek barne barrunbea estaltzen duten
ur-korronteak sortzen dituzte elikagaiak barrurantz herrestatu
(koanozitoak edo zelula lepokodunak).
● Elikagaiak barruan daudenean, fagozitosi-prozesuen bitartez
organismoan sartzen dira, beharrezko elikagaiak hartzen (jaten).

KNIDARIOAK

● Digestioa: mistoa.
● Elikatzeko prozesua:
○ Barrunbe gastrikoaren irekidura inguratzen duten
garroekin harrapatzen dituzte elikagaiak.
○ Knidozito izeneko zelula erresumingarriekin*,
paralisia eragiten diete harrapinei, substantzia
batzuk inokulatzen.
○ Barrunbean sartu.
○ Barruan hasi digeritzen, jariatutako
digestio-entzimei esker.
○ Barrunbeko paretetako zelulek endozitosi bidez hartzen
dituzte erdidigeritutako partikulak, eta digestioa zelulen barruan bukatzen dute.
2.2.1.2. DIGESTIO-HODIA DITUZTEN ANIMALIETAN

- Organismoek eboluzionatzen doazen heinean→kanpo digestioa egin


- Digestio-hodian atal gehiago (atal bakoitza funtzio zehatz baterako espezializatua).
- Digestio-egituren barruan hainbat guruin* (guruinetako entzimek digestioan laguntzen dute).

Platihelminteak

● Digestioa: mistoa.
● Digestio-hodiaren hasikin bat dute: aho batez,
esofagoz, hesteez osatuta, adarkatua eta uzkirik
gabekoa.
● Mutur itsuan iraizkinak metatu, eta heste-garbiketa
bidez ezabatu.

Anelidoak

● Digestioa: zelula kanpokoa


● Digestio-hodi osoa.
● Digestio-hodiko osagaiak
○ ahoa
○ faringea
○ esofagoa
○ paparoa (elikagaiak biltegiratu)
○ hera (elikagaiak birrindu)
○ hestea: digestioan eta digeritutako mantenugaiak xurgatzean espezializatuta dago, eta
uzkia dauka.

Moluskuak

● Digestio-hodi osoa.
● Ahoa elikagai motaren arabera espezializatuta.
○ Gasteropodoek dentikulu txikiez hornitutako
mastekatzeko organo bat dute, erradula
izenekoa.
○ Zefalopodoek moko adarkara antzeko egitura.
● Hestea kanpora irekitzen da uzkiaren bidez, eta
hepatopankrea izeneko guruinak hor jariatzen ditu
digestio-entzimak.

Artropodoak
● Digestio aparatu osoa, eta taldeen araberako
espezializazioak dituzte.
● Ahoan hainbat motatako apendizeak, elikadura motaren
arabera.
● Esofago laburra
● Urdaila bi zatitan banatzen da:
○ biltegiratzeko paparoa
○ birrintzeko hera
● Krustazeoek:
○ hepatopankrea bat
○ urdailean, ehogailu gastrikoa elikagaiak birrintzen laguntzeko.
Ekinodermoak

● Digestio-aparatu osoa.
● Ahoa gorputzaren erdian, Aristotelesen linterna izeneko
egitura horzdun bitxiarekin.
● Esofago laburra dute.
● Itsas izarrek: urdail oso handia eta hortik heste bat irteten
da, bost heste-zakutara adarkatzen dena, eta bakoitza beso
batean hedatzen da; uzkia bizkarrean dute.

2.2.2. NUTRIZIOA ORNODUNETAN:


DIGESTIO APARATUAREN OROKORTASUNAK.
- Animali erreinuan gehien eboluzionatu den aparatua.
- Digestio-hodiak atal oso espezializatuak ditu (ahoa, urdaila…).
- Eboluzioan hainbat guruin erantsi ditu (listu-guruinak, gibela, pankrea).
- Izaki desberdinen artean desberdintasunak→ elikadura mota batera bideratuta.

2.2.2.1. DIGESTIO APARATUAREN PROZESUAK.


Funtzioa: elikagaiak digeritzea eta mantenugaiak xurgatzea.
2 prozesu mota:
- Tratamendu mekanikoa: Ahoko prozesuez eta digestio-hodiko muskuluen uzkurdurez
(uzkurdura peristaltikoak)→elikagaiak zatitu/txikitu→elikadura-boloa digestio hodian zehar
garraiatu.
- Tratamendu kimikoak: Digestio-urinetako entzimen eta behazunaren bitartez, elikagaien
makromolekuletan hidrolisia eragin→ molekula txikiak askatzen dira (mantenugaiak).
Mantenugaiek digestio-pareta zeharkatzean (xurgatzean) barne-ingurunera sartzen dira eta
odolaren bitartez ehunetara iristen dira.

2.2.2.2. DIGESTIO HODIAREN ATALAK


Ahoa:
Funtzioak:
1- Elikagaiak zatikatzea(animali denetan desberdina):
- Hortzdunak(elikaduraren araberako):
- Haragijaleek: letagin garatuak.
- Belarjaleek: letaginik ez. Haginak eta aurreko haginak garatuak.
- Orojaleek: Hagin denak pareko garatuta.
- Hortz-gabeak: mokoa eta antzeko egitura gogorrak.

2- Digestio kimikoa eta lubrifikazioa


Listuaren osagaiak: Ura+entzimak
- Listuaren funtzioa:
1. Entzimek karbohidratoen digestio kimikoa hasi
2. Boloa lubrifikatzea→irenstea erraztu+ aho-mukosa babestu + partikulak disolbatu
→dastamen-papilak estimulatu.
3- Irenstea (ahotik esofagora igarotzeko prozesua.)
Elikagaia (zatikatu eta lubrifikatu ostean) elikadura-boloa bihurtu.
1. Mihiak borondatez boloa faringera bultzatu.
2. Boloa esofagoraino garraiatu.
3. Esofagoan zehar mugitu uzkurdura peristaltikoen bitartez.

Faringea: digestio/arnas-aparatuan bildutako hodia.


Epiglotisa: Faringearen atzeko aldean dago eta irenstean itxi egiten da boloa arnas
bideetan ez sartzeko. (kontrako eztarrira joan zaigula esatean epiglotisak bere funtzioa
ondo bete ez duela esan nahi dugu).

Esofagoa:
Egitura:
- Ahoa eta urdaila komunikatu.
● Hegaztiek: Paparo izeneko zati loditu bat, birrindu gabeko elikagaiak biltegiratzeko.

Funtzioa:
1- Elikagaiaren tratamendu mekanikoa jarraitzea.
2- Digestio kimikoa jarraitzea.
3- Mukiak jariatu (boloa lubrifikatu eta paretak urratzea sahiestu).

Urdaila:
Egitura:
- Digestio hodiaren zati dilatatu bat da.
- Esofagoaren eta hestearen artean.
- Hestearekin komunikatzeko eremuan(duodeno)
→ muskulu-zuntzen garapen handienera iritsi →
uzkurdurak duodenorako sarrera itxi eta piloroa
balbula sortu.
- Paretetako guruin gastrikoek urin gastrikoak
sortu.
● Arrain primitiboek: urdailik ez.
● Hegaztiek: elikagaiak birrintzeko zati
gihartsu bat (hera) + guruin-zati bat urdaila osatzen duena.
● Hausnarkariek: lau barrunbe hausnarketarako.
Funtzioa:
1. Janaria biltegiratu
2. Janaria hesteetara biltegiratzea erregulatu
3. Digestioaren zati bat egin
4. Ura eta sustantzia batzuk xurgatu

Jariakortasun gastrikoak eta hoien erregulazioa:


- Elikagaiak urdailean irabiatu eta urin gastrikoekin nahastu→trinkotasun erdilikidoa hartu (kimo)
- Urin gastrikoak: Urdailaren paretak sortzen dituzten guruinek jariatuak
Osagaiak: Ura, muzina (babesteko), pepsinogenoa (pepsinaren aintzindaria, proteinen
degradaziorako entzima), errenina (esnearen proteinak koagulatu), azido klorhidrikoa (pH
azidoa mantendu entzimak ondo funtzionatzeko eta funtzioa bakterizida)

- Jariakortasun gastrikorako osagaiak:


● Nerbiosoa: elikagaia irenstean, garunak mezu bat bidaltzen die zelula gastrikoei urin gastrikoak
jariatzeko.
● Hormonala: elikagaia urdailera iristean, gastrina hormona jariatu eta azido klorhidrikoa sortzen
duten urdaileko zeluletara iristen da odolaren bitartez. Gastrinak azidoaren ekoizpena
estimulatzen du.

Heste meharra:
Egitura:
- 3 zatitan banatzen da (duodenoa, jeiunoa eta ileona).
- Digestio hodiaren zatirik handiena (luzera elikadura motaren arabera aldakorra. Belarjaleak
luzea, haragijaleak laburragoa)

Funtzioa:
- Digestio kimikoaren eta mantenugaien xurgapen prozesurik handiena hemen gertatzen da.
- Karbohidratoen eta proteinen digestioaren zati handi bat egiten da, eta koipeen digestioa hasten
da (behazunari esker). Horretarako pankreak, gibelak eta hesteetako guruinek isurtzen
dituzten fluidoak kimoarekin nahasten dira uhin peristaltikoei esker.
- Nahaste horren ondoren kimoa hori kilo bihurtzen da.
- Ura, gatz mineralak, monosakaridoak, aminoazidoak… Osagai horiek hesteetako mukosaren
bitartez xurgatzen dira eta zirkulazio aparatura eransten dira.

Pankrea: Guruin mistoa da. Alde batetik hormonak jariatzen ditu, adibidez intsulina eta glukagoia;
bestalde, urin pankreatikoa jariatzen du.

Heste lodia:
Egitura:
- Heste meharra baino askoz laburragoa. Digestio hodiaren amaiera hemen dago. Hiru atal
bereizten dira (itsua, kolona eta ondestea).
- Heste itsua: heste lodiaren hasierako zatia. Atzekaldean luzakin bat dauka apendize bermiforme
(edo apendize soilik ere deiturikoa). Ez du digestio funtziorik betetzen.
- Kolona: heste itsuaren jarraipena. Ondesteraino iritsi.
- Ondestea: amaierako zatia, sabel ustean gorozkiak kamporatzeko prosezua erregulatzen du.
*anfibio, narrasti eta hegaztiek, irteera bakarra iraitz aparatuarentzat eta ugal aparatuarentzat: kloaka.

Funtzioa:
- Ioiak eta ura xurgatu. Honen ondorioa gorozkiak dira. Digestioaren hondarrekin eraikia.
- Heste lodiak dituen estugune batzuen ondorioz, gorozki horiek uzkiraino eramaten dira. Sabel
ustea ondestea erlaxatuz gertatzen da.
2.2.2.3. HESTE-XURGAPENA

Prozesu bat da, non digestioan lortutako produktuek hesteetako paretak zeharkatzen dituzten eta
zirkulazio sisteman sartzen diren.

- MOLDAERAK:
Animali batzuek xurgapen-azalera handitu ahal izateko moldaerak egiten dituzte, esaterako, hodiaren
luzera handitzea eta tolesturak agertzea. Tolesturen artean heste-biloak nabarmenduta daude. Heste
mehearantz sartzen diren tolesdurak dira, eta bertan dauden zelulak mikrobiloak dituzte (luzakin oso
meheak xurgapen azalera oso handia izateko)

- XURGAPEN PROZESUA:
Digestioko produktuak odol-kapilarretara edo kapilar linfatikoetara pasatzea (aminoazidoak eta azukreak
edo gantz-azidoak diren, hurrenez hurren), hesteetako mukosan zehar.

Heste meharrean gertatzen da mantenugai gehiengoen xurgapena eta heste lodian batez ere ioiak eta
ura xurgatzen dira.

Organoak Mugimendua Gehitutako likidoak

Ahoa Murtxikatu Listua

Esofago Peristaltikoak Bat ere ez

Urdaila Urdaileko goiko muskulua erlaxatu Urdail-azidoa eta


egiten da elikagaiak sartu ahal izateko, digestio-entzimak
eta beheko muskuluak elikagaiak
digestio-zukuarekin nahasten ditu.

Heste meharra Peristaltikoak Heste meharraren digestio-zukua

Heste lodia Peristaltikoak Bat ere ez

HIZTEGI LABURRA
Heterotrofoak: beste izaki bizidunetatik elikatu behar diren izakiak, haien molekula organiko propioak sintetizatzeko ahalmena
ez dutelako.

Animalia-filuma: animalien sailkapenean, erreinua baino txikiagoa den eta klaseak bere baitan hartzen dituen taxonomi taldea da,
eredu orokor berbera duten izakiez osatutakoa.

Domeinua> erreinua> filum edo dibisioa> klasea> ordena> familia> generoa> espeziea

Iraizketa: substantzia toxikoak eta metabolismoaren hondakinak izaki bizien barne ingurunetik kanpora igarotzea ahalbidetzen duen
prozesu multzoa da.

Sabel-hustea: animaliek heuren digestio-aparatuan sortutako gorotzak uzkitik kanporatzeko prozesuari deritzo.

Erresumingarri: sumindura edo erretasuna sortzen duena. (Irritante gaztelereaz)

Flageloa: hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira.

Guruin: organo zelulabakar edo zelulaniztuna da, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak (digestiorako urinak, entzimak,
hormonak, esnea, etab.) sintetizatzen dituena. (glándula gazteleraz)
2.3. GASEN TRUKEA:
Organismoak oxigenoa hartzen du metabolismoa egiteko eta bertan sortutako karbono dioxidoa
kanporatzen da. Prozesu hau arnas aparatuak egiten du.
Animaliek bost arnasketa mota egiten dituzte: difusio bakuna, larruazal arnasketa, trakea arnasketa,
zakatz arnasketa eta birika arnasketa.

2.3.1. Arnas-azalera:
Animaliek behar duten bizi-funtzio guztiak egiteko energia behar dute eta hau zelula-arnasketaren
bitartez lortzen dute. Prozesu hau mitokondrioetan egiten da.
Zelula-arnasketa egiteko, kanpo-ingurunearen eta zelularen artean etengabe
eman behar da gas-trukea, prozesu honi kanpo-arnasketa esaten zaio.
Animali batzuk gasen trukean espezializatuta dauden azaleren bitartez
(biriketatik adibidez) arnastu egiten dute, beste batzuk aldiz, azalean dauden
zeluletatik zuzenean arnasten dute. Lehenengoei arnas-azalera esaten zaie.
Gasa truke-azaleratik gorputzeko ehunetara doa eta ehunetatik
truke-azaleretara. Hau zirkulazio-sistemaren bitartez garraiatu behar da.

ARNAS AZALEREN EZAUGARRIAK


Animalia guztietan ematen den gas trukeko azalerek ezaugarri hauek betetzeko beharra dute:
- Gas trukeak egiteko pareta finak izan behar dituzte, gasen difusioa erreztu dadin
- Azalera hezeak izan behar dira, gasek disoluzio bidez zeharkatzen dituztelako. (Animalia urtarrek
ez dute zailtasunik; animalia lehortarrek hezetasuna mantentzeko sistemak garatzen dituzte.)
- Azalera hauek zirkulazio-sistemako kapilar-sare batez estalita egon behar dira.

2.3.2. Arnasketa motak


● Difusio bakuna:
Animali soilenek kanpoaldearekin trukatzen dituzte gasak difusio bakun bidez, adibidez, poriferoek eta
knidarioek. Zelula-mintzen bitartez oxigenoa eta karbono dioxidoa iragazten dira.
● Larruazal arnasketa:
Larruazala zenbat eta finagoa izan, muki gehiago egon (muki-guruinek jariatuta) eta geroz eta hezeagoa
izan, errazagoa da arnasketa mota hau gertatzea. Horregatik uretako eta giro hezeetako animalietan
gertatzen da, hau errezagoa delako. (Adibidez lur-zizareak eta igelak)
Animalia hauek kapilar-sare handi bat dute, zelula guztietara gasak garraiatzeko.
● Trakea arnasketa:
Artropodo lehortarretan (araknidoak, intsektuak, miriapodoak eta krustazeoak).
Arnasketa trakea izeneko hodi txiki, heze eta adarkatuen bidez egiten da. Trakeek zuzenean eramaten
dute kanpoko airea gorputzeko zelula guztietara.
Kanpoko zuloa espirakulu deitzen da. Gutxi eboluzionatu dutenak beti irekita dute baina orokorrean
balbula batzuk kontrolatzen dute gas-trukea.
Trakeak kitinazko eraztunak ditu, bukaeran izan ezik.
Bukaera oso mehea da eta likidoz beteta dago: trakeola izena du. Hauetan gertatzen da gasen trukea
difusioaren bidez.
Aire mugimendua abdomeneko muskuluek kontrolatzen dute: uzkurtzean airea kanpora doa, eta
erlaxatzean sartzen da.

● Zakatz arnasketa:
Zakatz asnarketa batez ere animali urtarren arnasketa-sistema da. Ur eremuan oxigeno kontzentrazioa
oso baxua denez, arnas azalera eta odol zirkulazio handiarekin osatutako egiturak garatu behar izan
dituzte, zakatzak alegia.

Adibidez, arrainei, oxigeno asko eta karbono dioxido gutxiko ura ahotik sartzen zaie, baina, oxigeno gutxi
eta karbono dioxido askoko ura zakatzetatik irteten zaie.

Zakatzak animaliaren kanpoaldean inongo babesik gabe badaude, kanpo-zakatz esaten zaie. Aldiz,
animaliaren barrualdean eta egitura baten babesarekin badaude, barne-zakatz esaten zaie.

Kanpo-zakatza: Axolotea Barne-zakatza: Manta arraia

Kanpo-zakatzak: Hainbat forma dituzte: harikarak, orrizkoak eta zuhaizkarak.


Zakatz hauek krustazeo askok, anelido batzuk, arrain holosteoek eta anfibioen eta intsektuen larbek
dituzte.

Alde txarrak dituzte ere, oso hauskorrak direlako eta mugimendua oztopatzen dutelako. Animali hauek
ez dutenez aireztapen mekanismorik, mugimenduan egon behar dira etengabe zakatzak estaltzen duten
likidoa berritu dadin.

Barne-zakatzak: Kanpo-zakatzak baino askoz eraginkortasun handiagoa dute.

Sistema honetan, zakatz bakoitza harizpi askoz osatuta dago. Harizpi hauek oso kapilarizatuta daude.
Honi esker, oxigenoa uretatik odolera pasatzen da eta karbono dioxidoa kontrako noranzkoan joateko
aukera ematen dute.

Zakatzak xafla batez estalita eta babestuta daude, honi operkulu


esaten zaio.
Aireztapena operkuluaren mugimenduei esker lortzen da.

● Birika arnasketa:
Arnas-sistema eraginkorrena da.

Animaliek ingurune lehortarrean gasa trukatzeko barne-azalera handiak babestuak garatu dituzte.
Barne-azalera horiek pareta oso meheak eta baskularizatuak dituzte, birika esaten zaienak.

Birika-arnasketa gasteropodoen, anfibioen, narrastien, hegaztien eta ugaztunen berezko arnasketa mota
da.
Birika motak:
Difusio-birikak: Oso sinpleak dira, denboran zehar ez dutelako eboluzionatu. Ganbera bakun bat da
tolestura askoekin. Ez dute aireztapen-sistemarik behar, zulo bat beti irekita baitute hortik airea sartu eta
ateratzen delako. Mota horretako birikak ornogabe lehortarrek izatea ohikoa da.

Aireztapen-birikak: Aireztapen-mekanismo aktiboa beharrezkoa da hauentzat. Bi ganberez osatuta


daude. Ganberak albeolo izeneko barrualde txikietan banatuta daude, eta albeoloak kapilarrez
inguratuta daude.

Biriken itxura arola albeoloek ematen dute, eta horien barruan gertatzen da gas trukea. Hauek epitelio
batez estalitako ehun konjuntiboz osatuta daude.

Birikak kanpoaldearekin komunikatzen dira arnasbideen bitartez. Arnasbideak ia beti, mailaz maila
meheagoak eta adarkatuagoak diren kartilagozko hodiez osatuta daude.

Eboluzionatzen diren heinean, biriken barne azalera handitu egiten da, eta horrek gas trukea
eraginkorragoa egiten du.

2.3.3. Biriketako aireztapen-mekanismoak


Birika aireztapenak kanpo ingurune batetik, hau da, atmosfera edo uretatik, sartzean eta berriz
ateratzean ematen dira. Mekanismo desberdinak daude prozesu hau etengabe errepikatzeko.
● Anfibioen kasuan hau presio edo irenste-ponpari esker gertatzen da. Hauen ahoaren oinarrian
mugimendu bertikalak ematen dira, birikak airez betez.
● Narrasti, hegazti eta ugaztunek aldiz, haien biriken laguntzaz eta hurrupatze ponpa baten bidez
airea biriketara sartu eta irteten da etengabe: birikak dauden kaxa torazikoa inguratzen duten
muskuluak uzkurtzearen eta erlaxatzearen ondorioz kaxa honen bolumena aldatzen da.

AIREAREN MUGIMENDUAK AIREZTAPENEAN


Airea bi norabidetan mugitzen da hegaztietan izan ezik.

Arnasgora: Kaxa torazikoko muskuluak uzkurtzen direnenan gertatzen


da, momentu horretan kaxaren bolumena handitu egiten da, beraz,
presio atmosferikoa txikiagoa da. Airea biriketara sartzen da. Gertaera
aktiboa da.

Arnasbehera: Muskulu hauek erlaxatzean ematen den gertaera pasiboa


da, hau da, ez da energiarik kontsumitzen. Beraz kaxa egoera
normalera itzuli, biriken tamaina txikitu eta airea irten egiten da.
2.3.4. Gasen trukea eta garraioa
GAS TRUKEA
Gasen trukea difusio bidez gertatzen da, ehunetan eta biriketan. Biriketako albeloetan dagoen airean,
hauek inguratzen duten odolan baino oxigeno kantitate handiagoa dago, hau da, aireak oxigeno gehiago
du odolak baino. Beraz, oxigenoa albeoloetatik odolera igaroko da difusioz.
Karbono dioxidoak duen kontzentrazioa handiagoa da birika-kapilarretan albeoloen barruko airean
baino; beraz, karbono dioxidoa odoletik albeoloetara ateratzeko joera du.

GASEN GARRAIOA
Ornodunen kasuan, oxigenoa eta karbono dioxidoa odol-zelulen barruan doaz arnas-pigmentu izeneko
proteina batzuen bitartez. Animalia erreinuan gehien hedatu den arnas-pigmentua hemoglobina da.

Birika-albeoloetako kapilarretan oxigeno-kontzentrazioa handia bada, oxigeno gehiagorekin konbinatzen


da hemoglobina kontzentrazio txikiagoa dagoenean baino. Odola oxigeno kontzentrazio txikia duten
gorputzaren eremuetara iristean, hemoglobinak oxigenoa askatzen du, bere egitura aldatzearen
ondorioz. Beste modu batera esanda, hemoglobina gorputzeko baldintzetara egokitzen da eta oxigenoa
askatzen du gorputzak behar duen tokian.

Oxigenoa biriketatik garraiatzen duen odolak karbono dioxidoa ere garraiatu behar du kontrako
norantzan, hau da, odola itzultzen denean. Hau hiru modutan garraiatzen da: ioi bikarbonato eran
disolbatuta, ohikoena dela; hemoglobinarekin konbinatuta eta plasman disolbatuta.

2.4. SUBSTANTZIEN GARRAIOA


Substantzien garraioak funtzio asko ditu. Hormonen eta oxigenoaren garraioaz gain, xurgatutako
mantenugaiak organismoko zelula guztietara eramaten dituzte eta zeluletan eratutako hondakinak iraitz
aparatura higitzen dira ondoren ezabatuak izateko.

Substantziak likido ezberdinez garraiatzen dira beti, baina, animalien konplexutasunaren arabera
garraiobidea aldatu egiten da. Animalia soiletan likido zirkulatzaileak zelulen kanpoaldean kokatzen dira,
ez dago garraiobiderik, konplexuetan, aldiz, bai.

2.4.1. Likido zirkulatzaileak


Likido zirkulatzaileek haien funtzioa bete ahal izateko, pigmentuak dituzte. Hauek, proteinak, gatzak, ura
eta gasak garraiatzea ahalbidetzen dute eta mota ezberdinekoak daude:

● Hidrolinfa: Metabolismoko hondakinak eta mantenugaiak garraiatzen ditu. Itsasoko uraren


antzeko konposizioa du eta ez du gasik garraiatzen. Ekinodermoetan aurkitzen da. Adb. itsas
izarrak
● Odola: Arnasketan parte hartzen du ere. Oxigenoa garraiatzeko pigmentua ornodunetan
hemoglobina da eta anelidoetan hemoeritrina.
● Hemolinfa: Arnasketan parte hartzen du, odolaren analogoa da ornogabeetan. Arnas-pigmentua
hemozianina da molusku eta artropodoetan.
● Linfa: Odol plasmaz, lipidoz eta leukozitoz osatuta dago. Organismoa babesten du arrisku
biologikoetatik (toxinak, birusak…) eta ornodunetan soilik agertzen da.

2.4.2. Hodi edo basoak


Ornodunetan likido zirkulatzaileak hodietan zehar garraiatuak izaten
dira, eta likidoaren arabera bitan sailkatzen dira: odol hodiak eta linfa
hodiak.

Odol hodiak
● Arteriak: Odola bihotzetik ehunetara eramaten dute. Pareta
gogorrak eta elastikoak dituzte, ehun konjuntiboz osatutakoak, bihotzak
eragiten duen presioa jasateko.
Bihotzetik aldendu ahala, diametroa txikitu egiten da arterioletan
bilakatuz.
● Zainak: Odola berriro bihotzera eramaten dute. Arteriak baino
pareta txikiagoak dituzte. Ez dira hain elastikoak ez dutelako hain presio
handia jasaten, baina, diametroz handiagoak dira. Bihotzetik aldentzean, diametroa txikitzen zaie
benuletan bilakatuz.
● Kapilarrak: Diametro txikiko hodi-sareak osatzen dituzte. Kapilarretan mantenugaiak eta gasak
odolaren eta ehunen artean trukatzen dira. Geruza bakar batez osatuta daude eta arteriolak zein
benulak elkartzen dituzte.

Linfa hodiak
Gorputz osoan zehar linfa garraiatzen dute eta kapilar sarez osatuta daude. Oso iragazkorrak dira eta
linfa soilik noranzko batera higitzen da, ezin du atzera egin. Ibilbidean zehar gongoil linfatikoak daude,
non linfozitoak sortzen diren, linfako zelula nagusia eta funtzio inmunologikoa betetzen duena.

Ugaztunetan linfa odolera bi hodien bitartez isurtzen da:


● Hodi torazikoa: Abdomenean kokatuta dago (toraxean). Gorputzeko Behe-ataleko hodiak,
hesteetako hodi kiliferoak eta goi-ataleko ezkerraldeko hodiak elkartzen dira.
● Linfa zaina: Gorputzeko goi-eskuineko atalean kokatuta dauden linfa-hodiak bertan elkartzen
dira.
2.4.3. Propultsio mekanismoa
Organo bultzatzaile edo bihotzaren bitartez likido zirkulatzailea organismo guztiko ataletara heltzen
ahalbidetzen duen mekanismoa da. Organoen muskuluen uzkurtze eta erlaxatze mugimenduen bitartez
gertatzen da.

Bihotz motak
● Tubularrak: Artropodoek (exoeskeletoa duten ornogabeek) dituzte eta hodi-forma dute.
● Osagarriak: Zirkulazioaren eremu zehatz bat bizkortzen dute. Molusku zefalopodoek eta
arrainek dituzte.
● Trenkatuak: Gainontzeko moluskuek eta ornodunek dituzte bihotz mota hauek. Aurikulaz eta
bentrikuluz osatuta daude; lehenengoan odola sartu egiten da eta bigarrengoatik irten.

2.4.4. Zirkulazio-sistema irekiak eta itxiak


Zirkulazioa-sistema irekiak
Jariakin zirkulatzaileek ez dute hodien barruan zirkulatzen eta zuzenean organismoko zelula guztiak
bustitzen dituzte, hau da, zuzeneko kontaktua dute zelulekin. Beste batzuetan, hodietatik zirkulatzen
dute baina amaiaeran gorputz barrunbeetara irekitzen dira eta jariakinak zelulekin kontaktuan jartzen
dira. Artropodoek eta moluskuek sistema hau dute.

Zirkulazio-sistema itxiak
Jariakin zirkulatzaileek hodien barruan zirkulatzen dute organismo guztian zehar. Zelulen eta jariakinen
arteko kontaktua ez da zuzena, baina kapilarren bitartez beharrezko substantziak difusioz iragaz eta
trukatu daitezke.

Zirkuitu kopuruaren arabera bi sistema sailkatzen dira:


● Zirkulazio-sistema bakuna: Zirkuitu bakar bat dago eta likido zirkulatzailea behin bakarrik
igarotzen da bihotzetik. Odol oxigenatua zeluletatik datorren odol oxigenatu gabearekin nahasten
da eta horregatik eraginkortasuna galdu egiten da.

● Zirkulazio-sistema bikoitza: Odola birritan igarotzen da bihotzetik. Bi zirkuitu bereiz ditzakegu:


○ Zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa: Odol oxigenatu gabea bihotzetik irten eta
biriketara joaten da; ondoren, biriketatik bihotzera itzultzen da oxigenoarekin.
○ Zirkulazio handia edo sistemikoa: Odol oxigenatua bihotzetik irteten da eta ehunetara
doa oxigenoa lagatzeko, bertan karbono dioxidoa eta hondakinak hartzen ditu eta
bihotzera berriz ere bueltzatzen da.
Bi zirkuituen bereizte-mailaren araberako sailkapena:
○ Osatugabea: zirkuituak ez daude erabat bananduta.
○ Osatua: Bihotzean dagoen erdiko trenkada (pareta) osoa da eta odol oxigenatua eta
oxigenatu gabea bereizten ditu. Eraginkorragoa da.
2.4.5. Ornogabeen zirkulazio-aparatuak
Poriferoek (belakiak), knidarioek (marmoka), platihelminteek (zizare zapalak) eta nematodoek
(zizare zilindrikoak eraztunik gabekoak) ez dute zirkulazio aparaturik eta garraiobidea zelulaz kanpoko
likido bat da, horrela zelula guztiak bustiz eta mantenugaiak hartuz.

● Artropodoen zirkulazio aparatua:


Artropodoek nahiz eta zirkulazio aparatua izan, zirkulazio
sistema irekia dute. Bihotz tubularra dute eta bizkarraldean
kokatzen da. Bihotzak arterietara hemolinfa (likido
zirkulatzailea) ponpatzen du eta ehun-hutsuneetara isurtzen
da. Xurgatze-ponparen antzeko mekanismo bati esker ostiolo
izeneko zulo batzuetatik bihotzera bueltatzen da. Adb.
kilkerrak.
Urtarren kasuan, bihotzera sartu aurretik zakatzetatik pasatzen da. Adb. ibai karramarroa

● Moluskuen zirkulazio aparatua


○ Molusku zefalopodoak
Zirkulazio sistema itxia dute. Hauen bihotza trenkatua da eta 2-4 aurikulez eta
bentrikulu batez osatuta dago. Odola bentrikuluetatik irteten da eta hodien bidez,
zakatzetara iristen da. Zakatzetako zirkulazioa indartzeko bi bihotz osagarri daude.
Beste molusku batzuk baino aktiboagoak dira. Adb. Olagarroa.

○ Molusku ez-zefalopodoak (gasteropodoak eta bibalbioak)


Zirkulazio aparatu irekia dute eta bizkarraldean kokatutako bihotz trenkatua dute. Bihotza bentrikulu
batez eta aurikula batez edo biz osatuta dago. Hemolinfa bentrikuluetatik hodietara pasatzen da eta
bertatik, ehun-hutsuneetara. Hemolinfa, hutsuneetatik beste hodi batzuetara sartzen da eta zakatzetara
edo difusio-biriketara doa oxigenoa hartzeko. Gero, bihotzera itzultzen da eta ziklo hau behin eta berriz
errepikatzen da. Adb. itsas-barea.

○ Anelidoen zirkulazio aparatua


Zirkulazio-aparatua bi hodiz osatuta dago: bizkarraldekoa eta sabelaldekoa. Bizkarraldeko hodiaren
funtzioa likido zirkulatzailea aurrerantz botatzea da eta sabelaldekoarena hau atzerantz botatzea.
Aipatutako bi hodiak bost bihotz pareren bitartez lotzen dira. Adb. zizareak.

2.4.6. Ornodunen zirkulazio-aparatuak


Zirkulazio-aparatu itxia dute eta bihotz trenkatu dute. Taxonomiaren (sailkatzeko zientziaren) arabera
hiru motatakoak izan daitezke:
● Zirkulazio bakuna
Bihotzak aurikula bat eta bentrikulu bat dauka. Bihotzetik
zakatz-arteria bat irten, eta beste lau arteriatan banatzen da.
Arteria horiek zakatzetara iristean kapilarizatu egiten dira.
Zakatz-arterietan, oxigenoa sartzen da. Jarraian, arteriak bat
egiten dute bizkarraldeko aortan elkartzeko. Azken honek, odola
ehunetaraino eramaten du. Adb. hezurdun arrainak, legatza.

● Zirkulazio bikoitza eta osatugabea


○ Anfibioak
Bihotza bi aurikulaz eta bentrikulu batez osatuta dago eta bi
aurikulak trenkada baten bidez bereizten dira. Oxigenorik
gabeko odola eskuineko aurikulara sartzen da eta odol
oxigenatua (biriketatik datorrena) ezkerreko aurikulara.
Horrela, oxigeno gutxi duen odola eta asko duena bereizi
egiten dira. Aurikulak ia aldi berean uzkurtzen dira eta odola
bentrikulura pasatzen da. Bi zirkulazioen nahastea
erabatekoa ez da nahiz eta bentrikulu bakarra izan. Beraz,
odol oxigenatua zirkuitu sistemikoan sartzen da eta odol oxigenatu gabea birika-zirkuitura
bidaltzen da. Adb. igela

○ Narrastiak
Anfibioen antzeko zirkulazioa dute, krokodiloek izan ezik, guztiz bereizitako bi bentrikulu
dituztelako. Adb. krokodiloak eta dortoka

● Zirkulazio bikoitza eta osatua


Bihotzak bi aurikula eta bi bentrikulu ditu eta birika-zirkulazioa eta zirkulazio sistemikoa guztiz
bereizita daude. Ugaztun eta hegaztietan aurkitzen da.
○ Ugaztunak
Eskuineko aurikulak, ehunetatik datorren odol oxigenatu gabea jaso eta eskuin bentrikulutik
biriketara bultzatzen du. Ezkerreko aldeak aldiz, biriketatik datorren odol oxigenatua jaso eta
ehunetara bidaltzen du, zelulek oxigenoa izan dezaten.

○ Hegaztiak
Ugaztunen kontrakoa gertatzen da, zirkulazio handiak eskuineko
aldea betetzen du (oxigenatutako odolaren ibilbidea).
2.4.7. Bihotzaren funtzionamendua ugaztunetan
Bihotzak muskulu-sistema berezi bat du. Muskulu hauek uzkurdura erritmikoak (taupada edo bihotz
zikloak) sortzen dituzte; uzkurtzean bihotz osoan bulkada
sortzen dute.
● Bihotz zikloa
Bihotz-uzkurdura baten eta hurrengoaren artean igaro den
denbora da. Ziklo bakoitzean, odola zainen bitartez
bihotzera sartzen da eta arterien bidez bihotzetik irten.
Hala ere, odol-hodiak beti egongo dira odolez beteta, ziklo
etengabea baita.
Bihotz ziklo batek segundo bat baino gutxiago irauten du,
denbora hau arindu daiteke estresaren edo ariketa
fisikoaren eginez.

Bihotz zikloaren etapak:


○ Aurikula-sistolea
Aurikulak uzkurtzean datza. Odola bentrikuluetarantz abiatzen da balbula mitraletatik eta
trikuspidetik. Balbula sigmoideak itxita daudenez, odola ez da bentrikuluetatik arterietara irtetzen.
○ Bentrikulu-sistolea
Odola bentrikuluetara iristean, bentrikuluak uzkurtu egiten dira. Balbula mitrala eta trikuspidea itxi
egiten dira; beraz, odola ezin da aurikuletara itzuli. Balbula sigmoideak ireki egiten dira eta odola
bentrikuluetatik arterietara irteten da. Irekitze hau pasiboa da; izan ere, bentrikuluan dagoen
odolak eragiten duen presioaren bidez, irekitzen dira balbulak. Odola aldizka irteten da (ez da
segidan irteten) eta hau arteria-pultsu gisa hautematen da.
○ Diastole orokorra
Aurikulak eta bentrikuluak erlaxatuta daude. Honen ondorioz presio negatiboa sortzen da
aurikuletan eta bentrikuluetan, beraz zainetako odola aurikuletan sartzen da. Bentrikuluak berriz,
hedatzen jarraitzen dute. Aurikulen barnean baino presio gutxiago dutenez, balbulak ireki egiten
dira, odola aurikuletatik bentrikuluetara pasatzeko. Orduan, aurikula-sistole batek aurikuletan
geratzen den odola bultzatzen du eta bentrikuluak guztiz betetzen dira. Horrela zikloa amaituz
eta beste bat hasiz.
2.5 IRAITZ-APARATUEN EREDUAK
Zelula metabolismoaren ondorioz hondakin produktuak sortzen dira. Hondakin produktu batzuk kantitate
zehatz batera iristen badira toxikoak bilakatu daitezke gure organismorako beraz, kanporatuak izan
behar dira. Beste produktu batzuk aldiz, ez dira ez kaltegarriak ez beharrezkoak, baina neurrian
mantendu behar dira.

FUNTZIOAK: Iraizpena hondakinak kanporatzearen prozesua da, baita erregulazio homeostatikoa


(organismoa inguruneko baldintzetara egokitzea) lortzeko bidea ere. Erregulazio homeostatikoak,
barne-ingurunearen konposizio kimikoa eta ezaugarriak mantentzeko balio du.

2.5.1 Hondakin produktu ezberdinak


Animaliek kanporatzen dituzten substantziak bi talde nagusitan bereizten dira eta iraitz aparatuaren edo
beste modu batzuetara kanporatu daitezke.

● NITROGENORIK GABEKO PRODUKTUAK: Ez dira toxikoak, ondorioz barruan pila daitezke.


1. KARBONO DIOXIDOA: arnasketa bidez kanporatzen da.
2. URA: Iraitz aparatua eta beste prozesu batzuen bidez, azaleko izerdia kasurako.
3. GATZ MINERALAK: gernuaren eta izerdiaren bidez.
4. BEHAZUN PIGMENTUAK: hemoglobina degradatzean sortuta, digestio aparatuaren bidez.

● NITROGENODUN PRODUKTUAK: Aminoazido eta azido nukleikoek metabolismoan sortu ohi


dituzten substantzia oso toxikoak dira, eta ondorioz azkar kanporatu behar dira. Iraizten den
substantzia kontutan izanda, animalien sailkapena:
1. AMONIOTELIKOAK (iraizpen-produktua amoniakoa): oso toxiko denez, disolbatzeko ur
asko behar da. Ondorioz, ur nahikoa erabil dezaketen animalien kasua da; arrainak
esaterako.
2. URIKOTELIKOAK (iraizpen-produktua azido urikoa): oso toxikotasun baxua du, eta
ondorioz barnean gorde daiteke denbora labur batez. Disolbaezina denez eta kristal eran
kanporatzen denez, ur gutxi behar da; intsektu, hegazti eta narrastien kasua da ura aurreztu
behar baitute.
3. UROTELIKOAK (iraizpen-produktua urea): toxikotasun baxua dute baina disolbatuta egon
behar da iraizteko. Ondorioz ura behar du, baina ez horrenbeste. Anfibio, dortoka eta
ugaztunen kasua da.
2.5.2. Ornogabeen iraitz-organoak

Alde batetik, gutxi eboluzionatu duten ornogabe taldeek ez dutenez iraizpenerako organorik, hondakinak
gorputzeko azalaren bitartez zuzenean kanporatu behar dituzte. Hauek, poriferoak eta knidarioak dira.
Bestetik, gainerako ornogabeek beste iraitz-sistema ezberdin bat garatu dute, eta alde batetik edo bi
aldeetatik irekiak egoten dira. Egitura hauek protonefridioak, metanefridioak, guruin berdeak eta
Malpighiren hodiak izan daitezke.

- Protonefridioak, hodixka adarkatuak dituen iraitz-sistema bakunena da. Barne-muturrak


bukatzen dira zilioak dituzten zeluletan, gar-zelulak esaten zaie. hauek hondakin-produktuak
hartzen dituzte. Bestetik, flageloak dituzten zelulak daude, solenozitoak esaten zaie. Hauek,
iraitz-likidoaren zirkulazioa bultzatzen dute tutuaren barruan. Amaierako produktua, gehiegizko
ura xurgatutakoan, iraitz-poroen bitartez kanporatzen da, nefridioporo-etatik. Platihelminteek
eta nematodoek dituzte.

- Metanefridioak, anelidoen eta moluskuen iraitz sistemak bi muturrak zabalik dituen tutuak dira.
Kanpoaldera, nefridioporoen bitartez irekiak daude eta barne muturrerantz aldiz, nefrostoma
inbutu ziliatu itxura daukaten hodixka txikien bitartez.
Nefrostoman dauden zilioek, barne aldeko likidoak dituen hondakin-produktuak xurgatzen dituzte.
Gero, substantzia erabilgarriak berriro ere xurgatuak izaten dira eta azkenik hondakinak
nefridioporoen bitartez kanporatzen dira.

- Guruin berdeak krustazeoen iraitz sistemak dira; adibidez, karramarroa.


Osagaiak:
- Hondakin produktuak biltzen dituen zaku itxura duen poltsa.
- Substantzia erabilgarrien xurgaketarako behar den tubulua.
- Maskuria, hondakinak nefridioporoen laguntzaz ezabatzeko.

- Malpighiren hodiak, intsektu eta araknidoen sistema da. Adibidez, matxinsaltoa.


Ezaugarriak:
- Digestio hodiaren luzapen batzuk dira.
- Gorputz- barrunbearekin kontaktuan dagoen muturra itxita.
- Digestio-hodiarekin kontaktuan dagoen muturra, irekita.
- Hemolinfa iragazten dute.
- Atzeko hestean, ura berreskuratzen da.
2.5.3 Ornodunen iraitz organoak

Ornodunen iraitz-organoak giltzurrunak dira eta nefronaz osatuta daude.


● Giltzurrunetan gernua sortzen da eta ureterretatik gernua kanpoaldera isurtzen da.
● Lehorreko ornodunek ura ez galtzeko ahalegina egin behar izaten dute. Ugaztunek galdutako ur
gehiena berreskuratzen dute. Narrastiek eta hegaztiek ur gutxiago galtzen dute, ur asko
xurgatzen dutelako.

NEFRONA
Unitate hauekin giltzurrunak osatzen dira eta nefronak giltzurrun-korpuskuluz eta hodi bihurgunetsuz
osatuta daude.
● GILTZURRUN-KORPUSKULUA: Odoleko likido plasmatikoa (odolaren osagai likidoa) iragazten
du.
● HODI BIHURGUNETSUA: Luzera aldakorra du eta solutuak berriro xurgatzeko edo ezabatzeko
prozesuak hemen ematen dira. Nefronak batu egiten dira hodi hauetan.
● Hainbat nefronako tubuluak hodi biltzaileetan elkartzen dira eta hauek ureterrean amaitzen dira.
Hodiak biribilkatuta aurkitzen dira.

Hegaztietan ureterrak kloakaren bitartez isurtzen ditu hondakinak kanpora eta narrastietan eta
ugaztunetan hondakinak gernu-maskurian isurtzen ditu. Maskuriak gernua biltzen du gero kanpora
ateratzeko.

UGAZTUNEN NEFRONA:

● MALPIGHI-REN KORPUSKULUA: Glomeruluaz (haril


formako kapilar-sarea) eta Bowman-en kapsulaz
(glomeruluaren inguruan) osatuta dago .
● TUBULU BIHURGUNETSUA: Tubulu bihurgunetsu
proximalaz, Henle-ren lakioaz (“U” formarekin) eta
tubulu bihurgunetsu distalaz osatua dago.

GILTZURRUNAK:
● GILTZURRUN KAPSULA: Kanpoko
geruza da.
● EREMU KORTIKALA: giltzurrun kapsularen azpian, barrurako luzakinekin.
● EREMU MEDULARRA EDO MUINA: Nefronetako Henle-ren lakioak eta hodi
biltzaileak hemen daude. Kolore argiagoa dauka.
● GILTZURRUN-PELBISA: Gernua hemen biltzen da, hodiz beteta dago eta ureterra
hemen hasten da.
2.5.4. Iraizketa prozesuak

Kanpo ingurunearekin kontaktuan dagoen azal iragazkor orok iraitz ditzake substantziak.

EGITURA SINPLEA duten organismoetan, azal iragazkorrak substantziak kanporatzeko duen ahalmen
oso garbi ikus daiteke. Bai organismo zelulabakarretan (anelidoen larruazalean, arrainen zakatzetan,
ugaztunen biriketan…) edo egitura bakun-bakuneko organismoetan (protozooak,knidarioak,
platihelminteak…).

Osmosia betetzen duten bakuolo uzkurkorren bidez betetzen dute prozesua. Organismo horien kanpo
ingurunea, barnekoa baino diluituago badago, zelulan ura sartu ahala bakuoloak zabaldu egiten dira.
Nolabaiteko bolumenera iristean, mintz plasmatikoarekin bat egiten du eta ura kanporatu, oreka hidrikoa
mantenduz.

EGITURA KONPLEXUETAN animalien kasuan, zelula guztiek ingurunearekin kontaktu zuzenik ez


dutenez, iraizketa produktuak linfara, hemolinfara edo odolera garraiatu behar dira kanporatuak izan
daitezen. Hala, substantzia baliagarriak atxikitzen dira eta hondakinak soilik jasotzen dira, gero
kanporatuak izan daitezen. Prozesu hori, hots gernuaren eraketa, 3 zatitan bereizten da.

1. IRAGAZKETA: Odola Bowman-en kapsularen


barrura sartu eta bertan iragazi egiten da. Bertan,
masa molekular handia duten substantziek ezin dute
kapsularen paretatik zeharkatu, eta ondorioz, ezin
dira iragazi.

2. BERRIRO XURGATZEA: Aurreko etapan


iragazitako substantzia erabilgarriak
berreskuratzean datza eta nefrona osatzen duten
tubuluetan gertatzen da. Tubulu bakoitzean substantzia mota bat xurgatu eta
odolera itzultzen da.

3. JARIATZEA: Barne likido batzuk, zuzenean nefronan dagoen iragazkira igarotzen dira; hala nola,
potasioa, hidrogeno ioiak edo botika batzuk. Prozesu hau hodixka irazleetako zelulek egiten dute
(tubulu distalek), barne likidoetatik hondakin molekulak atera eta gernura botaz.

3 prozesu horien bitartez, gernua izeneko substantzia sortzen da. Hau hodi biltzaileetara igarotzen da,
gero ureterretara eta azkenik maskurira. Bertan pilatu eta uretratik kanporatua izaten da.
2.5.2.1 Gernuaren kontzentrazioa erregulatzea
Iraizpena ez da hondakin produktua kanporatzeko mekanismo bat bakarrik, barne ingurunea
erregulatzeko ere balio du.
Aldaketak ematen direnean, gernuaren ur kontzentrazioa aldatu egiten da, nefronan xurgatzen den ur
kantitatearen arabera. Hipofisiak (garuneko atal batek) erregulazioari buruzko informazioa jasotzen du,
eta horren arabera basopresina (hormona erregulatzailea) jariatu. Izaki bizidunak ur falta badu,
basopresina askatzen da. Hala, urarekiko nefronak duen iragazkortasuna handitzen da, eta ura berriro
xurgatzen da.

2.5.5. Ornodunen beste iraitz organo batzuk

Aurretik agertu diren iraitz organoez gain, iraizketa-prozesua egiten duten beste organo batzuk badaude
ere. Esaterako, izerdi-guruinak eta gibela.

○ Izerdi-guruinak oso ugariak diren eta larruazal osoan barreiatuta dauden hodi itxurako guruinak
dira. Ugaztunetan, hondakin substantziak ezabatuz gain, beste funtzio batzuk ere betetzen ditu;
esaterako, gorputzaren tenperatura erregulatzen dute izerdia lurruntzean.
○ Gibela. Honek duen iraitz prozesurik garrantzitsuena, aminoazido eta proteinak desintegratuz
hondakin nitrogenatuak sortzea da. Horrez gain, giltzurrunetatik substantzia asko ezabatzen dira,
baina ez denak. Hori dela eta, ezabatu ez direnak, gibelak kanporatzen ditu. Adibidez:
behazun-pigmentuak, behazunaren bitartez ezabatzen dira.
3. ERLAZIOA ANIMALIETAN

3.1 ESTIMULUAK JASO

Erlazio funtzioa, izaki bizidunek ingurunetik barne zein kanpo estimuluak jasotzeko eta beraien bizi
iraupenerako eman behar dizkieten erantzun egokiak sortzeko duten gaitasuna da. Estimulu bat
kanpoko edo barruko seinale bat da, zelula edo organismo batean erreakzioa eragiteko gai dena. Beraz,
estimuluak edozein aldaketa dagoenean gertatzen dira.

Hainbat sistema hartzen dute parte erlazio funtzioan, besteak beste:

A. Nerbio sistema: Sistema honetan neuronak parte hartzen dute. Bere funtzio nagusia nerbio ehunek
osatzea eta nerbio koordinazioaz arduratzea da. Hau da, estimulu bakoitza jasotzean erantzun egokia
emateko gaitasuna du.

B. Sistema endokrinoa: Hormonak sortzen dituzten organo eta guruinen multzoa da. Hormona hauek
gorputzeko hainbat organoei eragiten diete, eta haien funtzio garrantzitsuenetako kontrola hartzen dute.

C. Lokomozio aparatua: Hezurrek eta muskuluek osatzen dute. Erantzun motorrak gauzatzen
arduratzen dira.

Erlazio-funtzioaren faseak hauek dira:


1. Estimuluak hautematea: organo hartzaileak edo errezeptoreak
2. Informazioa prozesatzea: nerbio-sistema eta sistema endokrinoaren bitartez
3. Erantzuna: organo efektoreak (muskuluak eta guruin endokrinoak)

Estimuluen hautematea hainbat zentzumen errezeptoreek egiten dute. Baina errezeptore bakoitzak,
estimulu mota bat (eta ez besteak) hautemateko gai da. Estimulua jaso eta gero, seinalea nerbio
sistemara bidaltzen da.
Gorputzean duten kokapenaren arabera, estimuluak jasotzeko bi motako errezeptoreak daude.
➔ Kanpo-errezeptorea: Organismoaren kanpo estimuluak hautematen dituzte.
➔ Barne-errezeptorea: Organismoaren barne estimuluak hautematen dituzte.

Errezeptoreek duten egituraren arabera dira:

➔ Nerbio bukaera bakunak


➔ Kapsula batez inguratuta dauden zentzumen-zelula multzoa: zentzumen-korpuskuluak
➔ Egitura konplexuak eta espezializatuak: zentzumen organoak

◆ Mekanoerrezeptoreak: Estimulu mekanikoak hautematen dituzte.


● Orekaren organoak: Izaki bizidunak mugitzeko eta orientatu ahal izateko buruzko
informazioa ahalbidatzen du. Espezie bakoitzak mota desberdinetako oreka-organoak ditu.
Estatozistoek ornogabeetan (intsektuetan izan ezik) grabitate-indarra erabiliz hautematen dute zer
posizioan dagoen animalia. Estatozisto hutsune bat da likidoz beteta eta paretetan zilioak dituzten
nerbio-zelulak daude. Hutsune horren barruan aske “harritxo” bat dago eta mugimenduen ondorioz
harritxoa paretetako zelulak ikutzen dituztenean, nerbio-zelula horiek informazioa trasmititzen dute
nerbio sistematik posizioa zuzentzeko.
Ornodunetan belarrietan daude: aparatu bestibularra
● Alboko lerroa arrainetan eta anfibioetan uraren mugimenduak hautematen ditu, beraien
azalean dagoen nerbio lerro bat da eta gorputzaren bi aldeetan kokatzen da.
● Entzumen organoak: Soinu-uhinak hautematen dituzten organoak dira.
Organo tinpanikoa, intsektuek duten organoa da. Intsektuaren arabera bere kokapena aldatzen da.
Belarria, ornodunen entzumen organoa da, eta espezie bakoitzean egitura desberdin bat du.
Barne-belarria arrainetan ematen da, erdi belarria aldiz narrasti eta anfibioetan, azkenik kanpo belarria
krokodilo,hegazti eta ugaztunetan ematen da.

◆ Kimioerrezeptoreak: Substantzia kimikoei sentikorrak dira.


● Usaimen organoak: gas egoeran dauden substantziak usainak eragiten dizkigute. Usain
desberdinak jasotzeko organo-errezeptoreak daude. Ornogabeetan errezeptore hauen kokapena oso
aldakorra da animalia talde batetik bestera. Ornodunetan, arrainetan izan ezik, ahoarekin konektatuta
egoten dira.
● Dastamen organoak: Disolbatutako hainbat substantzia hautematen dituzten organoak
parte hartzen dute, esaterako dastamen botoiak; papilak. Papilen funtzio nagusia zapore guztien
konbinazioa egitea da. Lau zapore desberdin hauteman ditzake; Gozoa, gazia, garratza, mikatza eta
umami dira. Animalia talde ia guztietan ahoan edo ahotik gertu kokatzen dira.

◆ Termoerrezeptoreak: Tenperaturaren gorakadak edo beherakadak hautematen dituzte.


● Ukimen organoak: Kanpo- zein barne-inguruneko aldaketak hautematen dituzte.
Kanpo-ingurunean, azal-sentikortasuna dago, kanpo inguruneko aldaketak hautematen ditu. Hau da,
azalaren bidez eskuratutako sentipenak jasotzen ditu, Hainbat izaki bizidunen gorputzaren leku jakin
batzuetan sentipen hori handiagoa da, besteak beste, eskuetako hatzetan eta ezpainetan.

◆ Fotoerrezeptoreak: Argi-energiarekiko sentikorrak dira.


● Ikusmen organoak: Argi-iturria non dagoen baieztatzen dute, bestalde forma
komplexuak, koloreak, mugimenduak ere hautematen dituzte.
Animali batzuk beste mota desberdinetako ikusmen mota dute:
Knidarioak zelula fotosentikorrek argiaren intentsitatea hautematen dute ozelo izeneko egitura baten
bidez.
Antopodoen kasuan, begi konplexua izeneko begiekin argi iturria hautematen dute.
Ornodunen eta zefalopodoen kasuan begien bidez irudiak hautematen dituzte. Bi motako
fotoerrezeptoreak daude; Konoak, irudien xehetasunak koloreen bitartez ahalbidatzen dute eta
Makiltxoak, beltza eta txuria ñabardurak hautematen dituzte.

3.2. NERBIO-BULKADAREN TRANSMISIOA

Errezeptoreetara iristen diren estimuluak nerbio-bulkada bihurtzen dira. Honetarako estimuluak


gutxieneko intentsitatea izan behar du.

Nerbio-bulkada korronte elektriko bat da, neurona osoan zehar dabilena eta zelularen barne zein kanpo
aldearen artean dagoen karga elektrikoak eragiten ditu.

NERBIO-SISTEMA: Nerbio-sistemaren bulkadak sare neuronalen bidez bidaltzen diren informazioak eta
gorputzaren arteko komunikazioa ahalbidetzen dute. Nerbio-sistemaren transmisioa bezala ezagutzen
da. Transmisio hau neurotransmisoreak askatzean gertatzen da, sinapsia izeneko lotura neuronaletan.
Nerbio-sistema honek prosezu bat jarraitu behar du bere informazioa garraiatzeko. Pausoak hauek dira:

*Lehenengo gogoratu behar dugu zelulen mintz plasmatikoa polarizatuta dagoela. Eta neuronen mintza
beraz, ere: kanpoaldean karga positiboko ioi asko daude eta barrualdean karga negatibokoak.

1. Nahiko intentsitatea duen estimulua neuronaren mintzera iristen da


2. DESPOLARIZAZIOA: zelula-mintza aldi baterako iragazkorragoa da sodioentzat (Na+). Honek
zelularen mintzean sodio ioiak sartzea bultzatzen du. Beraz, puntu horretan polaritatea alderantzikatu
egiten da (ioi positiboa barruan eta negatiboa kanpoan)
3. DOMINO-EFEKTUA: neuronera sartu den sodio ioi positiboak ondoan duen ioi negatiboa
“bultzatzen” du eta aurrera doa. Despolarizazioa mintzean zehar lekualdatzen da: nerbio-bulkada
4. BIRPOLARIZAZIOA: zelula-mintzak bere polaritate naturala berreskuratzeko prozesua da.
Nerbio-bulkada neuronaren bukaerara iristen denean gertatzen da.

3.2.1 SINAPSIA
Sinapsia alboan dauden bi neuronen artean gertatzen den informazioaren komunikazioa da.
Nerbio bulkada axoiaren bukaerara iristen denean, beste neurona edo organo efektore batera
transmititzen da.

Bulkada transmititzen duen neurona, sinapsi aurreko neurona da eta bulkada jasotzen duena sinapsi
ondoko neurona da. Esan daiteke bigarren neurona horrek, aurreko sinapsi neurona izan daitekela
hurrengo neuronarentzat.
Bi sinapsi mota daude, elektrikoa eta kimikoa.

Sinapsi elektrikoa
Neuronak elkarren artean oso gertu daude, eta ioiak neurona
batetik bestera igarotzeko aukera ematen duen proteina baten bidez
konektatzen dira. Transmisio azkarra da eta ohikoagoa da
ornogabeetan. Adibidez: erretinako konoen eta makilen eta
ikusmen-nerbioarekin konektatzen dituzten neuronen artekoa.

Sinapsi kimikoa
Neuronen arteko tarteak sinapsi elektrikoan baino handiagoa da.
Arraildura sinaptikoa bi neuronen artean geratzen den hutsuneari esaten
zaio. Neurotransmisoreak (substantzia kimikoak) besikula sinaptikoen
barnean daude eta horiek, sinapsi aurreko axoien muturretako botoietan
daude. Beraz, axoien muturrean maskuri ugari dituzte (besikula
sinaptikoa) eta neurotransmisorez beteta daude (adb, adrenalina).
Nerbio bulkada bat puntu horietara iristen denean, neurotransmisoreak
askatzen dira arrail sinaptikora. Hauek, sinapsi ondoko neuronara iristen
dira eta bertan hartzaileekin lotu eta hauek aktibatzen dira. Ondorioz, beste bulkada bat sortzen da.
Substantzia lasaigarriak, drogak edo alkoholak neurotransmisoreak oztopatzen dituzte eta nerbio
sisteman aldaketak ematen dituzte.

Hartzaileak eta neurotransmisoreak


Hartzaile bakoitzak espezifikoki dagokion neurotransmisorekin elkartzen da. Hartzaileak aktibatu
ondoren, neurotransmisorea hartzailetatik banatzen dira eta berehala ezabatzen dira.
Neurotransmisoreak batzuetan entzimek suntsitzen dituzte eta beste batzuetan besikuletan gordetzen
dira berriro erabiltzeko.
Neurotransmisoreak bizigarriak (neuronak kitxikatu) edo inhibitzaileak (neuronak “itzali”) izan daitezke.

3.3. ORNOGABEEN NERBIO-SISTEMA

Nerbio sareak edo nerbio-plexuak


Knidarioetan (hidrak , marmokak, itsas anemonak) agertzen dira nerbio
sareak. Neuronen artean sinapsia sortzen da, sare bat sortuz. Sinapsia
bi norabide baino gehiagotara doa eta puntu batean jasotzen den
estimulua norabide guztietara transmititzen da, hau da, organismo osoak
erreakzionatzen du.

Kordazko nerbio sistema


Sistema hau bakarrik platihelminteetan ikusten da. Organismo
hauek, zentzumen-neuronak, neurona motorrak eta
asoziazio-neuronak ditu.
Norabide bateko sinapsia du. Bi nerbio-kordoi ditu, simetria bat
sortuz eta elkarren artean konektatuta daude. Mutur batean nerbio
kordoiak elkartzen dira eta loditze bat garatzen da. Hemen gongoil
zerebroidea osatzen da, garun sinple bat bezala funtzionatzen du.

Gongoilezko nerbio sistema


Sistema hau anelidoek, artropodoek eta molueskoek dute.
● Anelidoak:
Anelidoetan buruaren muturrean gongoil zerebroideak ikus daitezke. Zerebroide hauek sabelaldeko
nerbio-kordoiekin komunikatzen dira. Kordoi hauek zehar loturen bitartez elkartzen dira eta batzuetan
kordoietan gongoilak garatzen dira.
● Artropodoak
Artropodoeek anelidoen antzeko antolakuntza dute.
Artropodo primitiboek bi nerbio kordoi dituzte eta hauek eskailera formako egitura
sortzen dute.
Artropodo eboluzionatuetan, nerbio-sistema zentralizatuagoa dago. Garuna eta
zentzumen organoak askoz ere garatuagoak dituzte.

● Moluskoak
Moluskoetan bi banaketa mota bereiz daitezke, molusko tipikoak eta
eboluzionatuak.
Molusko tipikoek, bi nerbio kordoi pare eta lau gongoil pare dituzte,
nerbio-eraztunen bidez elkarren artean lotzen direnak.
Molusko eboluzionatuetan berriz, gongoilak elkartzeko joera dute eta
garuna sortzen dute. Talde eboluzionatuena zefalopodoak dira eta
hauek ornodunen antzeko garuna dute.

Eraztun sistema
Ekinodermoetan agertzen da. Gongoilik, bururik eta garunik gabeko
sistema primitiboa da. Nerbio-sistema erradiala dute. Digestio hodiaren
inguruan nerbio-eraztun bat dute, eta bost nerbio erradial, besoetan zehar
kanporantz hedatzen direnak. Ez dago nerbio-sistema zentralizaturik (ez
dute garunarik).

3.4. ORNODUNEN NERBIO-SISTEMA


Ornodunen nerbio sistema beste izaki bizidunenak baino garatuagoa eta
eboluzionatuena da. Sistema honen oinarrizko egitura, hodi barne-huts bat da eta hau
burutik isatsera doa.
● Nerbio sistema zentrala (NSZ): garuna eta bizkarrezur-muinaz osatuta dago .
● Nerbio sistema periferikoa (NSP): nerbio eta gongoilez osatuta dago, zuntz
luzeen sorta itxiak direnak, NSZ gorputzeko beste zati guztiekin lotzen dituztenak.

Ornodun talde desberdinen nerbio sistemak konparatuz, haien arteko alde nagusia
garuna da.

3.4.1. Nerbio sistema zentrala


Animalia zelulaniztunetan gorputzaren atal guztien jarduera koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala
da. Hezur egituren bitartez eta meningez, mintzen bitartez, babestuta dago.
Meningea, garunaren eta bizkarrezur muinaren inguruko mintza da eta ugaztunetan hiru geruza ezberdin
daude. Hauetako bien artean, likido zefalorrakideoa dago, traumatismoak saihesteko eta kolpeak
arintzeko.
Nerbio-sistema zentrala osatzen duten neuronek substantzia grisa
(gorputz neuronalez osatua) eta substantzia zuria (axoiez osatua)
sortzen dituzte.

Nerbio sistema zentralaren atalak


Entzefaloa: nerbio-sistemaren organo gorena eta garrantzitsuena da. Bertan prozesatzen da bost
zentzumenek jasotzen duten informazio guztia, baita, gorputzaren mugimenduen kontrolaz arduratzen
da. Substantzia grisa kanpoan kokatzen da, eta subtantzia zuria barruan.

Enbrioiaren garapenean, hiru besikula bakarrik bereizten dira, baina ondoren entzefaloa bost
besikulekin osatzen da.
Garun-azala: Garunaren aurreko zatia da, non ildo sakon baten bitartez bi zatitan banatuta dagoen:
garun-hemisferioak. Azalerak tolestura asko ditu.
Dientzefaloa: Hiru zatitan banatzen da. Epitalamoa, sexu organoen heltze prozesuan parte hartzen du,
talamoa, emozio estimuluekin lotuta, eta hipotalamoa, egarriaren, loaren eta funtzio autonomoen
kontrolerako.
Mesentzefaloa: Entzefaloaren enborraren segmenturik altuena da. Entzefaloaren enborreko zubia, eta
zerebeloa dientzefaloarekin konektatzen ditu. Muskulu tonua, eta ikusmen eta entzumen erreflexuak
kontrolatzen arduratzen da.
Zerebeloa: Bi hemisferio ditu eta bizkarrezur erraboilaren gainean dago. Jarrera, oreka eta ikasitako
mugimenduak kontrolatzen ditu.
Bizkarrezur erraboila: Garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu eta muinetik entzefalora doazen
nerbioak bertatik igarotzen dira. Nahigabeko funtzioak kontrolatzen ditu, esaterako, bihotz-taupadak eta
birika aireztapena.

Ornomuina (bizkarrezur-muina): Bizkarrezurraren barnean, entzefaloaren oinarritik gerrialdeko


bigarren ornoraino dagoen nerbio-kordoia da.
Bizkarrezur-muinean, substantzia grisa barneko zatian ikusten da, H itxurarekin eta horren inguruan
substantzia zuria bereizten da. H horren erdian hodi fin bat dago, ependimo-hodia.

Ornomuinaren funtzioak:
● Nerbio-seinaleen garraioa: harremanetan jartzen ditu gorputza eta garuna. Nerbio-seinaleak
kontrol zentroetara transmititzen dira eta erantzun motorrak nerbio-sistemaren erantzunak exekutatu
egiten ditu.
● Jarduera erreflexuak kontrolatzea: ohartu gabe gauzatzen ditugun erantzunak kontrolatzea.

Zentzumen-nerbioen sustraiak bizkarraldeko adarretara iristen dira eta nerbio motorren sustraiak
sabelaldeko adarretatik irtetzen dira. Ornomuinetik doazen nerbioak gurutzatzen dira, horrela,
entzefaloaren ezkerreko hemisferioak, organismoaren eskuineko alde kontrolatuko du, eta eskuineko
hemisferioa aldiz, ezkerreko aldea.

3.4.2. Nerbio sistema periferikoa


Nerbio sistema periferikoa nerbio eta gongoil periferikoek osatzen dute. Gongoil periferikoak nerbio
sisteman aurkitzen diren egiturak dira eta neuronek osatzen dute. Nerbio sistema periferikoa NSZ-ren
(Nerbio sistema zentralaren) atalekin lotuta dago eta sistema hau gorputz osoan zehar hedatzen da.
Sistema honek, bi azpisistemetan banatzen da, sistema somatikoa eta sistema autonomoa edo
begetatiboa.

Helburua edo funtzioa:


Burmuina eta bizkarrezur muina informazioa bidaltzea eta jasotzea ahalbidetzen du. NSP gorputz osoan
zehar hedatzen denez gorputzeko atal guztietako edo atal gehienetan dagoen informazioa biltzen du eta
atal hauetara bidaltzen dira. Honek gure inguruan dauden estimuluetara erreakzionatzeko aukera
ematen du.

Nerbioen sailkapena:
● Zentzumen nerbioak: Informazioa nerbio sistema zentralerantz garraiatzen duten nerbioak dira
● Nerbio motorrak: Nerbio sistema zentraletik gorputzeko beste tokietara informazioa bidaltzen
dituen nerbioak dira.
● Nerbio mistoak: Nerbio hauek bi motatakoak izan daitezke (motorrak edo zentzumenekoak).

Gorputzeko zer ataletik ateratzen diren arabera bi motatakoak izan daitezke:

○ Nerbio kranialak: Entzefalotik ateratzen diren nerbioak dira, hauek


zentzumenekoak, motorrak eta mistoak izan daitezke.Nerbio hauek burutik,
lepotik, toraxetik eta sabelaldetik banatzen dira. Ugaztunetan 12 nerbio bikote
desberdinak dira.
○ Bizkarrezurreko nerbioak edo espinalak: Ornomuinetik ateratzen direnak. 31 nerbio pare dira
gizakietan.

★ Inerbazioak korronte elektrikoak transmititzen diren gorputzeko ataletan ematen dira eta
organoen eta egitura desberdinen funtzioak eta mugimenduak aktibatzen ditu. Nerbioa organora iristen
denean.

Sistema somatikoa
Sistema somatikoa neurona sentsitiboetaz osatuta dago, hau sentitzen dugunaren informazioa
garraiatzen du eta erantzuna gauzatzen du. Eskeleto-muskuluak kontrolatzen ditu: nahita mugitzen
direnak. Sentitzea ahalbidetzen duten guneak edo atalak gorputz guztian daude: buruan, gorputz
azala(edo larruazala), gorputz-adarrak eta NSZ.

Sistema Autonomoa edo begetatiboa


Sistema hau nerbio motor kranialez eta espinalez eta gongoil begetatiboek osatzen dute, sistema hau
gure gorputzak gu ohartu gabe egin dituen ekintzataz arduratzen da; adibidez, arnas-mugimenduak,
bihotz maiztasuna, digestioa kontrolatzea, begi ninien dilatazioa…..Sistema autonomoa beste bi sistema
desberdin batzuz osatuta dago eta kontrako funtzioak egiten dituzte:
● Sistema autonomo sinpatikoa:
Sistema sinpatikoan biltzen diren gongoil kate batzuk eratzen dituzte ,gongoil hauek zuntz batzuk
dituzte, zuntz hauek lepoko, bizkarreko eta gerriko eremuetatik irtetzen dira. Sistema honek gure
organismoa ekintzetara prestatzen du, adibidez, kirola egiterakoan gure organismoa oxigeno gehiago
behar du beraz, sistema hau bihotz maiztasuna bizkortzen du eta bronkioak erlaxatzen dira(oxigenoa
hobeto garraiatzeko hauen bidez).
Beste funtzio batzuk:
● Begi-niniak zabaldu
● Urdaileko jarduera inibitu, esfortzuak ihes egiteko edo erasotzeko jardueretan
● …

● Sistema autonomo parasinpatikoa:


Sistema parasinpatikoan dauden gongoilak organo efektoreetatik (edo muskuluetatik) gertu egoten dira.
Nerbio zuntz hauek buruhezurretik ornomuinean dagoen errain hezurrera irtetzen dira. Sistema honek
gure organismoa erlajatzen du eta orduan energia aurrezteko oso lagungarria da. Funtzio batzuk bihotz
maiztasuna murriztea, begi-niniak eta bronkioak uzkurtzea izango lirateke.

Ekintza motak
Jasotzen den informazioa nerbio sistema zentralera garraiatzen da denbora guztian, hor informazioa
prozesatzen da eta organo efektoreetara bidaltzen da ekintza bat egiteko. Bi ekintza mota egiten dira,
borondatezkoak eta nahigabeko ekintzak edo erreflexuak.
Borondatezko ekintzak
Ekintza hauek nahita egiten dira eta kontrola ditzakegu. Ekintza honetan garun azaleko goi-zentroa
parte hartzen du.

PROZESUA
1. Hartzaileak jasotzen duten informazioa zentzumen
organoen bidez bizkarrezur muinaren atzealdeko adarretara
transmititzen da, gero bizkarrezur erraboilera eramateko.
2. Erraboiletik sare sinaptiko (neuronek elkartuta
sortzen duten sare antzerakoa) konplexuen bitartez,
hartzailea kokatzen den aldearen kontrako hemisferioko
garun azalera transmitituko da. Atal honetan informazioa
horretaz kontziente gara eta erantzun bat prestatzen da.
3. Amaitzeko nerbio motorren bitartez garunean
sortutako erantzun-agindua efektorera bidaltzen da.

Nahigabeko ekintzak edo erreflexuak


Ekintza mota hau nahigabe egiten da eta bizkarrezur muinak kontrolatzen du,
Prozedura:
1. Hartzaileak estimulua jasotzen dute
2. Zentzumen nerbioak estimuluak muinera eramaten dute.
3. Informazioa ez da garunera iristen, bizkarrezur-muinean geratzen da.
4. Nerbio motorraren bidez agindua efektoreetara (adibidez, muskuluak) eramaten da.
5. Amaitzeko efektorea agindu hori egiten du, hau da erantzun bat sortuko du.

3.5. ERANTZUNA ETA EFEKTOREAK


Erantzulearen arabera, erantzun motorrak eta gongoil-erantzunak daude. Biak nerbio-sistemaren bidez
koordinatzen dira.

3.5.1. Erantzun motorra


Erantzunak ematerako orduan, organo efektoreak muskuluak dira. Muskuluak uzkurtzean, organo eta
hezurrak mugitu egiten dira organismoa edo honen atal bat mugiaraziz.

- ESKELETO MOTAK:
1. ESKELETO HIDRAULIKOA:
Knidario, platihelminte, nematodo eta anelido gehienetan dago. Izaki hauek barruan likidoa dute. Likido
hau gorputzean dauden barrunbe elastikoetan daude gordeta presioaren bidez. Barrunbearen paretak
muskuluz osatuta daude. Muskulu hauek uzkurtzen direnean, barrunbearen bolumena aldatu egiten da
eta honekin batera likidoaren presioa. Ondorioz, forma aldatu eta izaki biziduna mugitu egiten da.
* Barrunbe elastiko: muskuluz osatutako likido biltegi bat.
2. EXOESKELETOA:
Artropodo, molusku eta ekinodermoetan aurkitzen da. Exoeskeletoak epidermisetik sortzen dira eta
kitinaz edo kaltzio-karbonatoz osatuak egon daitezke.
Motel mugitzen diren animaliak exoeskeleto lodi eta zurruna dute sostengua eta babesa emateko. Adb.
muskuiluak edo itsas trikuak.
Azkarrago mugitzen diren animaliek eskeleto zurruna eta arina dute eta artikulazioak dituzte (gorputz
atalak mugitu ahal izateko). Adb. Artropodoak

3. ENDOESKELETOA:
Endoeskeletoa edo barne eskeletoa muskuluen eta organoen euskarria
da.
Belakien kasua: pieza soltez (espikulaz) osatua dago, eta hauen bidez
animaliak forma mantendu eta mugitu daitezke.

Ornodunen kasua: kartilagoz edo hezurrez osatuta egoteaz gain, bietaz


ere osatua egon daiteke. Hezurrak artikulazioen bidez elkartzen dira.
Artikulazioen bidez mugimendua ahalbidetzen da.

Ornodunen barne eskeletoa bi eratakoa izan daiteke:


- Eskeleto axiala: burezurra, bizkarrezurra eta kaxa
torazikoaz osatua.
- Eskeleto apendikularra: sorbalda-gerrikoa, pelbisekoa, eta
gorputz adarrez osatua.

- MUSKULU SISTEMA
Muskuluak hezurrekin bat egiten dute tendoietan. Muskuluak muskulu-zuntzez osatuak daude eta era
berean zuntz hauek miosina eta aktina proteinez osatuak daude. Azken hauei esker, muskuluak ahal
dira uzkurtu.
Neuronek aginduak nerbio-bulkaden bidez bidaltzen dituztenean muskulu-zuntzak uzkurtu egiten dira.
(Neurona eta zuntzaren elkarketa puntuari plaka motor esaten zaio)
3.5.2. Gongoil erantzuna
Gongoil bat da organo efektorea. Honi entzefaloak (garuneko atal
bat) substantzia bat jariatzeko agindua bidaltzen dio.
Nerbio-sistemak agintzen dio gongoilari (sistema endokrinoari)
hormonak jariatzeko. Baina alderantziz ere gertatu daiteke: hormonak
izan daitezke aginduak bidaltzen dituztenak nerbio-sistemari. *
Gongoil: babarrun formako egitura bat da. Immunitate sisteman parte
da.
3.6. HORMONAK
3.6.1. Hormonak eta motak
Hormonak substantzia kimikoak dira. Multzoetan elkartu eta guruinak sortzen dituzten zelulek edo
neurona batzuek jariatzen dituzte. Neurona horiei zelula neurojariatzaile edo neuroendokrino deritze eta
neurohormonak sortzen dituzte.
Hormonak zirkulazio-korrontean isurtzen direnean, organismo osoan barreiatzen dira eta hartzaile
espezifikoak dituzten zeluletan eragiten dute; hartzaileak dituzten zelulei xede-zelula esaten zaie, eta
hormona motaren eta kantitatearen arabera eragiten dituzte erantzunak.

- FEROMONAK
Feromonak substantzia kimikoak dira, zenbait guruin exokrinok ingurunera botatzen dituztenak. Espezie
bereko banakoei eragiten diete eta haien arteko komunikazio-mekanismoetan parte hartzen dute.
Funtzioak:
● Lurraldeak markatzea.
● Ugalketa-garaian arrei emeak aurkitzeko aukera eman.
● Elikagaiak lortzeko bidea adieraztea, intsektu sozialen kasuan.

- HORMONA MOTAK
1. Esteroide-hormonak: Intsektuetan muda eragiten duen hormona edo ornodunen progesterona.
2. Aminoazidoetatik eratorritako hormonak: Adrenalina.
3. Gantz azidoetatik eratorritako hormonak: Intsektuen gazte-hormonak.
4. Proteina-hormonak: Intsulina eta glukagoia.

3.6.2. Hormona-ekintzaren mekanismoak


Atzeraelikadura negatiboko mekanismoek hormonen jariatzea erregulatzen dute. Mekanismoaren
funtzionamendua:
1. Hormona sortzen duen guruinak odolaren edo likido interstizialaren bidez hormonaren
kantitateari buruzko informazioa jasotzen du.
2. Jasotako informazio horretan hormonaren kontzentrazioak maila zehatz bat gainditzen badu
guruin jariatzea ez gertatzea egiten du guruinak.
3. Ordea, bertan hormonaren kontzentrazioa baxua bada, guruina estimulatzen da jariatzea
handitzeko. Hau gertatzean, hormona xede zelulara iristen da eta hormona motaren arabera bi
egoera gerta daitezke:
- Proteina hormonak: Tamaina handia dute eta ezin dute mintz plasmatikoa zeharkatu;
orduan, zelularen hartzaile espezifikoa (proteina bat) zelularen kanpo azalean kokatzen
da eta hartzaile hau eta hormona elkartzean, erreakzio batzuk gertatzen dira xede
zelularen barruan, behar den efektua sortzeko; hau da, hormona xede-zelulara sartu gabe
zelulak beharrezko informazioa jasotzen du.
- Esteroide-hormonak: Tamaina txikia dutenez mintz plasmatikoa zeharkatzeko gai dira.
Xede-zelularen zitoplasman, hormonak proteina hartzaile espezifikoarekin elkartzen dira
eta nukleora igarotzen dira, erantzuna sortuz.

3.6.3 Ornogabeen hormona-sistema


Ornogabeetan dauden hormonak neurohormonak dira. Hormona hauek aniztasun handia dute eta
prozesu askotan hartzen dute parte.
· Zizare zapaletan eta anelidoetan: birsortzea.
· Artropodoetan eta moluskuetan:
- Artropodoetan: mudaren (ekdisona) fenomenoak eta metamorfosiak erregulatzea. Adb. Intsektu
eta krustazeoetan
↳ Intsektuen metamorfosirako erabiltzen diren hormonak: ekdisona (mudak eta
heldutasunerako aldaketak sustatzeko) eta gazte-hormona (larba egoeratik heldutasunera
igarotzeko une egokian)
- Artropodo eta molusku batzuetan, oharkabean joateko pigmentuak eta kolore aldaketak
hormonen esku daude. Adb. moluskuetan olagarroak eta artropodoetan karramarroak

3.6.4 Ornodunen hormona-sistema


Ornodun guztiek antzeko organo endokrinoak dituzte eta hormonen bitartez erregulatzen dira.
- HIPOTALAMO-HIPOFISI SISTEMA
Sistema endokrino osoa zuzentzen du eta sistema neuroendokrinotzat jo daiteke; izan ere,
nerbio-sistemarekin harreman estua du.
Hipotalamoak hormona askatzaileak jariatzen ditu (hipofisian jardun eta hipofisiko hormonen jarioa
erregulatu), hala nola oxitozina eta hormona antidiuretikoa (hipofisian biltegiratu eta behar direnean
askatu).
Hipofisiak beste guruin batzuen jarioa kontrolatzen du; adibidez, pankrea edo tiroideen jariatzeak
kontrolatzen ditu.
- GIZAKION GURUINAK ETA HORIEN HORMONAK
→ HIPOFISIA: hipotalamoan kokatzen da. Bi atal:
-Adenohipofisia edo aurreko hipofisia: hazkundearen
hormona jariatu. Gainera, beste guruin batzuk estimulatzen ditu:
guruin tiroidea, obulutegia edo barrabilak, ugatz-guruinak (titietakoak)
eta azal suprarrenala (giltzurrunetakoa). Melanozito-estimulatzea ere
gertatu daiteke (melanina sintetizatzeko)
- Neurohipofisia edo atzeko hipofisia: oxitozina (umetokiko
muskuluak uzkurtzeko eta erditu ondoren ugatz-guruinek esnea
sortzeko) eta basopresina (giltzurrunetan ura birxurgatzeko)
biltegiratzen ditu.
→TIROIDEA:Tiroxina eta triiodotironina (metabolismoa estimulatu); eta
kaltzitonina (hezurretako kaltzioa askatzea inhibitu)
→ PARATIROIDEA: paratormona (hezurretako kaltzioa askatu eta giltzurrunen xurgatzea estimulatu eta
hobetzeko)
→ TIMOA: Adinarekin hondatu egiten da baina haurtzaroan linfozitoak sortzen ditu
→ PANKREA: Intsulina (zeluletan glukosa xurgatzea ahalbidetzeko) eta glukagoia (gibeleko
glukosa-molekuletan glukogenoaren hidrolisia estimulatzeko)
→ GILTZURRUN GAINEKO KAPSULA: Kortisona (gluzidoen metabolismoan esku hartzeko) eta
adrenalina eta noradrenalina (estres-egoera luzatuetan jarduteko)
→ GONADAK: obulutegiak (estrogenoak) eta barrabilak (androgenoak) dira (karaktere desberdinak
dituzten sexu-hormonak sortzeko). Obulutegiak progesterona ere sortzen du (gorputza ugalketarako
prestatzeko).
→ GURUIN PINEALA: Melatonina (sexu-organoen heltze-prozesuan parte hartzeko eta lo zikloa eta
erritmo zirkandianoa kontrolatzeko).

3.6.5 Hormonen erabilerak


Esne- eta haragi-produkzioa handitzeko eta ugalketan hobekuntzak izateko, hormona sintetiko eta
naturalak erabiltzen dira.
● Esne- eta haragi- produkzioa handitzeko
- Esne-produkzioa: tiroxina eta oxitozinak esnearen sorrera estimulatzeko.
- Haragi-produkzioa: hazkuntza- eta sexu-hormonak ematen zaizkie proteinen sintesia
estimulatzeko animalien muskulu-masa handituz.
● Ugalketan hobekuntzak izateko
Emeen ugal-zikloarekin bukatzeko eta umeske momentu berean iristeko gestagenoak
(haurdunaldia mantentzeko erabilitako hormonak) erabiltzen dira. (Adb. progesterona.). Eme
guztien umeske unea aprobetxatu egiten da intseminazio artifiziala une berean egiteko. Honi
esker, arrazak hobetuz doaz hautatu egiten delako erabiliko den arraren semena.
Hormonen erabileraren gaineko araudia
Europa mailan, hormonen erabilera abeltzaintzan debekatuta dago. Honek gutxirako balio du AEBn eta
Kanadan ez delako horrela. Honek esan nahi du posible dela animaliak hormonatzea eta merkataritza
askearen bidez Europan saltzea. Era honetara Europan jaten den haragia hormonatutakoa izango
litzateke nahiz eta debekatuta egon. Beraz eraginkorra izateko, legedia hau mundu guztian onartu
beharko litzateke.

Abeltzaintza ekologikoa
Azken urteetan zoruarekin lotutako produkzio sistemen bitartez abeltzaintza ekologikoa sustatzeko
mugimendua sortu da. Honen helburua kalitate handiko animalia jatorriko elikagaiak eskaintzea da
osasunaren ikuspuntutik bai elikadura ikuspuntutik. Horretarako bi printzipio errespetatu behar dira:
ingurumena kontserbatzea eta hormona artifizialen erabilera saihestea.

*Guruin: hormonak sortzen dituen zelula multzo bat da.


*Melanozito: melanina sortu eta duten azalean eta begietan dauden zelulak dira.
*Likido intersitziala: zelulen inguruko espazioetan dagoen likidoa.
*Xede-zelula: informazioa jasotzen duen zelula, zelula finala edo azken helbururako zelula.

You might also like