You are on page 1of 13

IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA

IZAKI BIZIDUNAK:
Domeinuak, erreinuak baino handiagoak diren
taldeak dira: bizigabeak eta bizidunak.
Bizidunak bizi funtzio guztiak betetzen dituzte (
ugalketa, erlazioa eta nutrizioa ), bizigabeak
bestalde ez.
Birusen kasuan, ez dira izaki bizidunak era
autonomo batean ez direlako gai ugaltzeko.
Ugaltzeko beste izaki bizidunen zelulak kutsatu
behar dituzte eta zelula horiek kutsatuta
dituztenean zelula horren mekanismoaren
kontrola hartzen dute.

BIZIDUNAK:
5 erreinutan sailkatzen dira: moneroak, onddoak, protistoak, landareak
eta animaliak.

Izaki bizidunak zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke.

Zelulabakarren barruan, prokariotoa ( ez dauka nukleoa ) moneroak


izango ziren. Bestalde, eukariotoen kasuan ( nukleoa bai ) protistoak
izango ziren. Protistoak dira beste erreinuetan sartzen ez diren izaki
bizidunen taldea.

Zelulaniztunen kasuan beti eukariotoak dira, materia organikoa sortzen


duten ala ez kontuan hartuta autotrofoak edo heterotrofoak izan ahal
dira. Autotrofoen barruan landareak ( zelula horma dute zelulosas )
daude eta heterotrofoen kasuan animaliak eta onddoak daude.
Onddoek zelula horma dute baina kitinaz osatuta.

Moneroak: zelulabakarra, prokariotoa, autotrofo/heterotrofo.


Protistoak: zelulabakarra, eukarito, autotrofo/heterotrofo.
Landareak: zelulaniztunak, eukarioto, autotrofo.
Animaliak: zelulaniztunak, eukarioto, heterotrofo.
Onddoak: zelulaniztuna, eukarioto, heterotrofo.
MONEROAK: Zelulabakarra, prokariotoa, autotrofo/heterotrofo.

NUTRIZIOA:
Monero batzuk heterotrofoak eta beste batzuk autotrofoak dira.
- AUTOTROFOAK:
1. Fotosintetikoak: Elikagai propioak sortzeko ahalmena dute eguzkiaren
energiaren bidez.
2. Kimiosintetikoak: Elikagai propioak eraiki dezakete baina errekzio
kimikoek askatzen duten energiaren bitartez.
Erreakzio kimikoa: A + B = C → 2 substantzia desberdin edo gehiago
haien artean nahasten dira substantzia berri bat sortzeko.
- HETEROTROFOAK:
1. Saprofitoak: Deskonposizio bidean dagoen elikagaietaz elikatzen den
gizakia.
2. Sinbiotikoak: Nutrizioari begira 2 izaki bizidunen artean haien artean
onurak ematen direnean. Adibidez, gure gorputzeko bakterioak edo
arraina eta anemona. Sinbiosiaren barruan komensalismoa ( izaki batek
onurak atera bestea kaltetu gabe ) eta sinbiosia ( bi izakiak onurak atera
) daude.
3. Parasitoak: 2 izaki bizidunen artean bata onurak lortzen ditu baina
onura hori beste izaki bizidunari kalteak dakartza. Adibidez, kutxatzen
diguten edozein bakteria. Parasito batek ez du bere huespeda hiltzen,
hiltzen baduelako ez duelako izango elikatzeko erarik.

ERLAZIOA:
Endospora, moneroak sortzen duten egitura bat da inguruko baldintzak
txarrak direnean. Kapsula gogor bat da eta honen barruan moneroak
ingurunearekin duten kontaktua galtzen dute.
Bai onerako eta txarrerako endosporaren barruan daudenean ez dute
kanpoko ezer nabarituko baina ere nutriziorako eta ugaltzerako ahalmena
galdu eta ez hiltzeko letargoa izeneko egoeran sartzen dira. Horrela, haien
metabolismoa minimora jaisten dute eta bizirauten saiatzen dira.

UGALKETA:
Zelula prokarioto guztiak bakarrik ugaldu daitezke asexualki. Banako bakarra
behar da eta ugalketa mota honetan sortutako belaunaldi desberdinak
genetikoki guztiz berdinak dira. Zelula prokariotek ez dute haien genetika
babestuta mutazioak bilatzen dituztelako.

2 mota ugalketa daude:

1. Erdibitzea: Zelula bakar hori erditik zatitzen da bi kopia lortuz.


2. Konjugazioa ( pili ): 2 monero desberdin lotzen dira eta haien pilien
bitartez erlazionatzen dira. Modu honetan plasmidoak aldatzen dituzte
eta hauetatik informazio genetikoa lortzen dute.
MONEROEN BI TALDEAK:

ARKEOBAKTERIAK:
Monero zaharrenak dira. Haien bizitza mugatuta dago bakarrik
muturreko baldintzak dituzten ingurunetan bizi direlako. Hau da,
eubakterioak bizi ez diren lekuetan.

3 arkeobakteria mota:

- Halofiloak: Inguru gazietan bizitzera


moldatu diren arkeobakteriak dira.

- Metanogenoak: Metanoan aberatsak


diren inguruetan bizitzera moldatu
diren arkeobakteriak dira. Adibidez,
zingiretan fermentazioa gertatzen
denean edo sumendietan gasak
botatzean.

- Termoazidofilioak: Sumendietako
inguruetan bizi dira gehienak. Hau da,
tenperatura oso altuetan eta ingurune
azidoetan bizitzeko moldatuta dauden
arkeobakteriak dira.

EUBAKTERIOAK:
Monero berrienak dira eta edozein lekutan aurki ditzakeguz planeta
osoa kolonizatu dutelako.

Egituraren arabera 2 mota:

- Zelula pareta dutenak

- Zelula pareta ez dutenak ( mikoplasma )

Zelula paretaren osagaiaren arabera 2 mota:

- Gram positiboak: peptidoglukanoa du.

- Gram negatiboak: ez du peptidoglukanorik.


PROTISTOAK
Zelulabakarra( alga batzuk izan ezik ) , eukarito, autotrofo/heterotrofo.
Ingurune urtarretan edo oso hezeetan daude. Protistoak baztertze
bidez zehazten den erreinua da; hau da, izaki bizidun bat ez denean
animalien, landareen, moneroen, onddoen erreinuan sartzen protistoen
erreinuan sartzen da.

NUTRIZIOA:

- Autotrofoak: Autotrofoak diren protistoak


fotoautotrofoak edo fotosintetikoak dira. Eguzkiko
energia erabiltzen dute haien elikagaiak lortzeko.

- Heterotrofoak: Heterotrofoak diren protistoak


elikagaiak eta energia materia organikotik lortzen
dituzte.

ERLAZIOA:
Protistoak mugitu daitezke, horretarako zilioak, flageloak eta
pseudopodoak dituzte. Baina bakarrik hauetako 1 erabili dezakete.

Zilioak: Asko eta txikiak dira eta protistoak


ingurunean dagoena mugitzeko erabiltzen
dituzte. Modu honetan ingurunea aldatu
dezakete. Adibidez, nikotina estarriko zilioak
lokartzen ditu eta modu honetan ezin dugu
estarria garbitu zilioak ezin dutelako zikinkeria
kanporantz atera.

Flageloa: Bakarra eta zilioak baino handiago da


eta mugimendurako balio du. Adibidez,
espermatozoideak

Pseudopodoak: Protisto baten pseudopodoak


zitoplasman dagoen ur guztia mugitzen dute eta
ondoren ur guztia korronteen bidez aurrerantz
botatzen du. Modu honetan, zelula mintza deformatzen
da eta zelula aurrerantz mugitzea lortzen da. Mugitzen
jarraitzeko prozesu berdina errepikatzen da.
UGALKETA:

- Asexuala: Bere informazio genetikoaren fotokopia eginez. Banako


bakarra behar da eta ugalketa mota honetan sortutako
belaunaldi desberdinak genetikoki guztiz berdinak dira.

- Sexuala: 2 izaki bizidunen informazio genetikoa nahastu egiten da


eta modu honetan organismo berri bat sortzen da.

PROTISTOEN 3 TALDEAK
Protozooak, onddo izaerako protistoak eta algak.

PROTOZOOAK ( animaliekin antza apur bat dute mugitu daitezkeelako )


eta 4 mota daude:

Zoomastiginoak: Mugimendurako duten


tresna flageloa da. Batzuk bizitza askea dute
eta beste batzuk parasitoak dira.

Errizopodoak: Pseudopodoen bidez mugitu


daitezke. Batzuk bizitza askea dute eta beste
batzuk parasitoak dira.

Ziliatuak: Zilioak erabiltzen dituzte mugitzeko


edo zerbait ehiztatzeko. Denak dute bizitza
askea.

Esporozooak: Ez dute lokomozioarako


aparaturik; hau da, ez dute flagelorik, zilioarik
edo pseudopodorik eta denak dira
parasitoak.
ALGAK
Ingurune urtarretan bizi dira eta
fotoautotrofoak dira.

Fotoautrotofoak→ Elikagai propioak


sortzeko ahalmena dute eguzkiaren
energiaren bidez.

Pigmentu fotosintetikoak dituzte; hala


nola, klorofila ( berde kolorea ematen die )
eta karotenoideak( kolore arrea ematen
diete ).

Zelulabakarrak direnak: ( gehienak )

- Uretan flotatzen dute → fitoplanktona adibidez.

- Onddoekin sinbiosian dauden zelulabakarrak→ likenak dira ( alga


+ ondddoa ). Sinbiosi honi esker likenak algen aldetik
autotrofotasuna lortzen dute berain elikagai propio sortu ahal
izateko eta onddoen aldetik uretatik kanpo bizitzeko ahalmena
lortzen dute.

- Ornogabeekin sinbiosian dauden zelulabakarrak → koralak edo


anemonak.

Zelulaniztunak direnak:

- Sustratuan finkatuta bizi daitezke edo ur gainean flotatzen.

ALGEN SAILKAPENA

- Euglenofitoak: Alga mota hauek flageloa dute, ez dute zelula


pareta eta ur geza geldietan bizi dira. Adibidez → putzuetan.

- Bazilariofitoak: 2 oskola dituzte elkarren arten lotuta daudenak


eta ireki eta itxi daitezke. Ez dute paretarik eta hauek ere ur
gezatan bizi dira.

- Klorofitoak: Zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke.


Klorofila dutenez, berdeak dira eta fotosintesia egin dezakete.
Zelula horma dute eta ur geza eta gazian bizi dira.

- Feofitoak: Algak dira eta Kolore olibatik -


arreraarteko koloreak izan dezakete. Ur
gazian bizi dira.

- Errodofitoak: Karotenoideak dituzte,


horregatik, pigmentu honek kolore gorri
biziagoa ematen die. Ur gazian bizi dira.
ONDDOAK
Denak zelulaniztunak dira ( legamia izan ezik )
Heterotrofoak dira denak → elikagaiak eta
energia materia organikotik lortzen dituzte.

Zelula pareta kitinazkoa dute; landareak berriz,


zelulozaskoa dute.

Energia biltzeko erabilitako polisakaridoa


glukogenoa da.

Onddoak hari forma dauka eta lurraren azpian


sare oso bat sortzen du. Hariak haien artean
korapiltzen dira onddoa sortuz. Ugalketa
orduan onddoak organo bat sortzen du eta
lurretik kanpora ateratzen du modu honetan
ugaltzeko esporak beste leku batean usten ditu.

ONDDOEN EGITURA

- Mizelioa → Onddoak sortzen duen sarea da eta sare horretan


dagoen zuntz bakoitzari hifa deritzo. Hifa guztiek sortutako sare
mizelioa da.

- Txapela → Txapela mozten bada beste geruza bat aurkitzen dugu


eta hori himenioa da. Txapelaren azpian laminak daude.

- Eraztuna→ Onddoaren enborraren goialdea da.

- Oina→ Onddoren enborraren azpialdea da.

- Bolba → Bolba ireki egiten da eta perretxikoa kanporantz


ateratzen da ugaldu ahal izateko.
NUTRIZIOA
Heterotrofoak dira → elikagaiak eta energia materia organikotik lortzen
dituzte. Xurgapenaren bitartez elikatzen dira; hau da, lurreko elikagaiak
deskonposatzean xurgatzen dituzte. ( saprofitoak)
UGALKETA
Sexuala: Ugalketa sexuala duten onddoak
espora normalak (karporoforoak) dituzte.
Espora horietan informazio genetiko erdia dute
horregatik beste onddo baten esporak behar
dituzte ondorengo bat sortzeko.
Asexuala: 2 mota:
Ugalketa asexuala duten onddoak hifen
zatiketaren bidez ugaltzen dira. Lur azpiko
mizelioa zatitzean, 2 mizelio lortuko genituzke.
Mizelio horiek bakoitza independienteki
garatzen jarraituko dira 2 onddo lortu arte.
Konidioak, espora sexugabeak (konidioforoak)
dituzte. Hauek onddoaren kopia osoak dira
eta ez dute behar beste izaki bizidun bat
ugaltzeko. Horregatik espora hori jaisten den
lekuan onddo bat garatzen hasiko da.
ONDDOEN SAILKAPENA
- Likenak → ( alga + onddoa ). Algen eta
onddoen arteko sinbiosi bat dira horregatik algen eta onddoen
erreinukoak dira. Uretatik kanpo bizi ahal dira eta fotosintetikoak
dira. Ez edozein onddo lotu daitezke algekin likenak sortzeko
bakarrik askomizeto eta bazidiomizeto onddoak.
- Zigomizetoak → Hifa trenkatugabeak dituzte; hauek ez dute
hormarik zelulak banatzeko eta ugalketa sexuala edo asexuala izan
dezakete.
- Deuteromizetoak → Konidioen bidezko ugalketa dute. Hau da,
ugalketa asexuala dute eta ez dute behar beste izaki bat ugaltzeko.
Konidioak dituzten esporak informazioa genetiko guztia dute.
Adibidez; Penicillium edo Candida.
- Askomizetoak → Danak dute hifa trenkatuak; hau da, haien zelulak
horma batez banatuta daude eta sexualak edo asexualak izan ahal
dira. Adibidez; saccharomyces ( ogia, ardoa, eta garagardoa sortzeko
balio du ).
- Basidiomizetoak → Jan daitezke eta esporak sortzen dituzte baina
espora horiek informazio genetiko erdia dute beraz beste espora
batzuekin lotu behar dira ugaltzeko. Hau da ugalketa sexuala dute.
Hifa trenkatuak dituzte.
LANDAREAK
Danak dira eukariotoak, fotoautotrofoak eta zelulaniztunak.
Landareak bizi ziklo diplohaplontea dute.

Diplohaplontea → Landareen kasuan posiblea da


obulua ( informaioa genetiko erdia ) landaretik
kanpo bizi ahal izateko. Denbora pasatzean beste
gameto batekin lotu eta horrela informazioa
genetiko osoa duen zelula batean bihurtzen da
horregatik batzuetan landareak informazioa
genetiko erdia du eta beste batzuetan
informazioa genetiko osoa. Modu honetan;
belaunaldi bat 2N kromosoma izango dute eta
hurrengoa N kromosoma hurrengoak 2N
kromosoma eta hurrengoak N kromosoma.
Horregatik landare batzuen belaunaldiak
informazioa genetiko osoarekin bizi dira eta beste
belaunaldi batzuk informazioa genetiko
erdiarekin.
LANDAREEN SAILKAPENA
Briofitoak: Ez dute gorputza eta ez dute ehun
eroalearik. Ehun eroalea → ura eta gatz
mineralak transportatzeko zirkulazio aparatua
da. Beraz, ehun eroalerik ez dutenez, ura eta
gatz mineralak transportatzeko zelulak
xurgatzen dute ura eta gatz mineralak eta
zelulaz zelula pasatzen dute ur eta gatz mineral
horiek horregatik briofitoak ezin dira asko hazi.
Ebolutiboki zaharrenak dira eta hezetasun
handia duten lekuetan bizi dira. Adibidez,
erreken inguruan.

Kormofitoak: Gorputza duten landareak dira;


hau da, zurtoina, hostoak eta sustraiak
dituztenak. Ehun eroaleak dituzte → Floema eta
xilema dute ura eta gatz mineralak
transportatzeko. Horregatik kormofitoak asko
hazi daitezke. Xileman sustraietatik xurgatutako
ura eta gatz mineralak gorantz transportatu
egiten dituzte eta floemak hostoetatik
fotosintesi bidez lortutako elikagaiak landare
osoan zehar banatzen dituzte. Ingurune
lurtarrean bizi dira. Kormofitoen barruan
Pteridofitoak eta espermatofitoak daude:
Pteridofitoak:Kormofito taldearen barruan
dauden landareak dira eta ez dute hazirik eta
horren ordez esporak sortzen dituzte.
Espermatofitoak baino zaharragoak dira eta
hazirik ez dutenez ez dute lorerik.

Espermatofitoak: Espermatofito guztiak loreak


dituzte. Hazi bat sortzen duten landareak dira
baina prozesu hori egin baino lehen egitura
zehatz batzuk izan behar dituzte hazia sortu
ahal izateko ala nola loreak izatea . Hazia →
landareen etapa enbrionarioa da, babestuta
dago eta barruan elikagai asko biltzen ditu.
Haziak abantaila ebolutiboa handia ematen
diete espermatofitoei baldintza egokiak egon
arte itxaron ahal dutelako hazteko. Era berean
landarearentzat hazien dispersio ona da beste
leku batzuetan hazteko.
Hazia 2n informazioa genetikoa dute .
Espermatofitoen barruan Gimnospermak eta
Angiospermak daude:

Gimnospermak: Adibidez → pinua. Pinaburuak lore emeak


dira eta lore arrak polena sortzen dute. Modu honetan,
polena pinaburuetan jausten da eta pinaburuen eskamen
barruan sartzean hazia sortzen da eta eskama horiei
esker babestuta gelditzen da. Haziak haizearen bidez
zabaltzen dira.

Angiospermak: Angiospermen mundua handiagoa da eta


animaliak erabiltzen dituzte haziak mugitzeko. Fruituak
dituzten landareak dira eta 2 talde daude:
Monokotiledonak eta dikotiledonak.
Desberdintasuna Gimnospermen eta Angiospermen
artean→ Angiospermak fruitua dute eta barruan
babestuta hazia. Gimnospermak berriz, ez dute fruiturik eta hazia
batzutan ez dago babestuta.

Kotiledoia → Landare bat hastean sortzen den lehenengo


hostoa da. Landarea hastean 2 hosto baditu dikotiledona da
eta hosto bakarra bada monokotiledona da.

Monokotiledoneak: Handiak egitean, hostoen


nerbioak bertikalean doaz eta paraleloak dira.

Dikotiledoneak: Handiak egitean, hostoak


nerbio dibergenteak dituzte. Nerbio zentraletik
nerbio gehiago hasten dira eskinetara.

UGALKETA ZIKLOAK

BRIOFITOAK

Ugalketa prosesuan dagoen briofitoa adibidez →


Lehenengo fasean gametofitoa dago eta n kromosoma duen landarea da.
Anteridioa → anterozoideak sortzen diren lekua da. Anterozoideak
espermatozoideak bezala dira baina landareen munduan baina 2 buztan
dituzte.
Goroldioaren beste leku batean oosferak sortzen dira eta obulua da.
Anterozoideak oosferetara heltzeko ur tanten barruan heldu daitezke
horregatik ura behar dute ugaltzeko. Anterozoideak eta oosferak bat egitean
haien n kromosomak batzen dira eta esporofito izeneko makila sortzen da 2n
kromosoma duena. Esporofitoa marroia denez ezin du fotosintesia egin eta
ezin duenez bere elikagai propioa lortu gametofitoa parasitatu egiten du
horregatik beti bizi da bere gainean elikagaiak xurgatzeko.
Esporofitoaren ugalketa → bere goikaldean kofia
dauka eta botoi baten forma du. Horren barruan
esporofitoak esporak sortzen ditu eta espora horiek
guztiz helduak direnean kapsula irekitzen da eta
esporak lurrera jaisten dira baina esporak n
kromosoma dute horregatik lurrera jaistean
gametofitoa sortzen da eta berriz hasten da ziklo
berdina. Denboran zehar epe luzeago batean ikusten
da gametofitoa esporofitoa baino.
PTERIDOFITOAK
Hazia sortzen ez dutenak dira horregatik ez
dute lorerik. Denboran zehar epe handiago
baten ikusten da esporofitoa (2n)
gametofitoa(n) baino. Ugaltzeko garaia
denean hostoen azpialdean soroak sortzen
dira eta hauetan esporak daude. Esporak (n)
lurrera jaistean gametofitoa(n) sortzen da.
Protaloa ere deitzen zaio gametofitoari.
Gametofitoaren hostoak haurrak dira eta ur
putzuak sortzean hostoetan anterozoideak
garraiatzen dituzte oosferetararte. Oosfera
eta anterozoideak fusionatu diren protaloan
esporofito (2n) bat sortzen da eta prozesua
hau errepikatzen da.

GIMNOSPERMAK ( 2n dira guztiak ) ( ez dute fruiturik sortzen )


Gimnospermak hazia dute eta loreak sexu bakarrekoak dira eta
pinuetan antolatuta daude. Bakunak diren loreak zuhaitzaren alde
baten emeak diren loreak kokatzen dira eta beste aldean arrak diren
loreak. Ere bai gerta daiteke espezie bereko zuhaitz desberdinetan
zuhaitz baten lore arrak egotea eta beste batean lore emeak. Azkenik
gerta daiteke zuhaitz batean lore hermafroditak egotea.

1. Hermafroditak ( organo berdinean arra eta emea )


2. Monoikoak ( alde baten emea eta bestean arra )
3. Dioikoak ( zuhaitz baten emeak eta bestean arrak )

Monoikoei eta hermafroditei autopolinizazioa gerta dakieke. Hau da,


haien polena haiekin fekundatzea eta ez da zuhaitzek bilatzen duten
prozesua. Badute egitura batzuk, hau saihesteko. Horretarako, lore
arrak behean eta lore emeak goian kokatuta daude ez
autopolinizatzeko.
Hermafroditak autopolinizazio ez gertatzeko organo arrak eta emeak
sasoi desberdinetan garatzen dituzte horregatik bata garatuta
dagoenean bestea ez da garatuta egongo horregatik polena pistiloan
sartuko balitz ez litzateke ezer gertatuko ez dagoelako oosferarik
pistiloaren barruan. Estigmak pistiloan sartzen den polena espezie
berekoa den aztertzen du eta gero erabakitzen du polena pasatzen utzi
edo ez.

Piñak, eskamak dituzte eta helduta daudenean eskamak ireki egiten


dira polena sartzeko. Bertan hazia sortzen da eta biluzik dagoela diogu
hazia ez dagoelako fruitu baten barnean babestuta.

Gimnospermen polinizazioa beti da anemofiloa → Hauen polena


dispertsatzeko arduraduna haizea dela esan nahi du.

ANGIOSPERMAK
Hazia fruitu baten barruan sortzen dituzte.
Angiospermen kasuan anterozoideak polen
aleen barruan haizearen bitartez airetik
bidaiatzen dute. Polen ale hori estigmara
heltzen da eta espezie berdineko polen alea
bada pasatzen utziko dio. Ondoren,
pistiloaren barruan hazia sortuko da eta
pistiloa loditzen eta loditzen joango da
azkenean pistilo hori fruitu bat bihurtu arte.
Ondoren, fruitutik hazia lurrera berriro
jaisten da eta prozesu hau berriro
errepikatzen da.

You might also like