You are on page 1of 7

13. gaia. Rhodophyta filuma.

13. GAIA - RHODOPHYTA FILUMA.

AURKIBIDEA
1. Ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak.
2. Eredu morfologikoak.
3. Banaketa eta ekologia.
4. Garrantzia eta erabilerak.
5. Sailkapena. Klaseak.

Rhodophyta filumean klase bakarra dago: Rhodophyceae klasea (≈5000 sp.).

1. EZAUGARRI OROKORRAK ETA BEREIZGARIAK.


1.1. Ezaugarri orokorrak.
Izenen arrunta: Alga gorriak. Oso talde heterogeneoa da, eredu morfologiko guztiak aurkituko
ditugu, bizi-ziklo ugari... Gehienak itsastarrak dira, izan ere, alga itsastarren proportzio handi bat
alga gorriek osatzen dute.; ur gezetan eta lurzoruan ere aurkitu izan dira.
○ Itsaso epel eta beroetan dibertsitate handia topa daiteke, baina hotzetan ere aurkitu
daitezke.

1.2. Ezaugarri bereizgarriak.


Talde honetan ez dago zelula flagelodunik, ezta espora edo ez gameto mugikorrik ere.
Pareta zelularreko zelulosa proportzio eskasean ageri da: zati nagusia fikokoloideek (agarra
eta karragenina) osatzen dute.
○ Pareta zelularrean, kanpoko geruzan kaltzifikazioa gertatzen da, kaltzita moduan agertuz
→ oso garrantzitsua da koralezko arrezifeetan.

Kaltzitak gehiegizko eguzkiztapenetik babesten du alga. Horrela ez dute pigmenturik galtzen.


Honekin batera babes mekanikoa ekartzen du, beste izaki bizidun batzuetatik babestuz (ez
dituzte jaten).

Pigmentu konplexuari dagokionez:


・ Klorofilak: a eta d klorofilak (d klorofila esklusiboa Rhodophyta dibisioan).
・ α- eta β-karotenoak.
・ Xantofilak (bereziki luteina).
・ Fikobiliproteinak (fikozianina eta fikoeritrina).

Erreserba-substantzia: errodamiloia (alga gorrien almidoi berezia da), zitoplasman kokatuta.


Alga gorriak azaltzen dituzten kloroplastoak zianobakterioen antzekoak dira.

1
13. gaia. Rhodophyta filuma.

2. EREDU MORFOLOGIKOAK.
→ Zelulabakarrak.
→ Harizpiak.
→ Parenkimatikoak (gutxi).
→ Pseudoparenkimatiko xaflakarak.
→ Pseudoparenkimatiko zilindrikoa.

Alga gorrien kasuan, zelulen arteko konexioari sinapsia deritzo. Bi zelulen artean zulo bat dago,
eta horren bidez ematen den elkartrukea tapoi proteiko batek erregulatzen du.

3. SAKABANAKETA ETA EKOLOGIA.


Alga gorri gehienak itsasoan bizi dira, zona sublitoral edo
intermarealean (Porphyridium lur hezetan). Ugariak dira ur epel eta
beroetan.

Fikobilinei esker (argi baxuetan fotosintesia burutzeko gaitasuna) ur


sakonetan aurki daitezke. Mediterraneoan 100 m-etara topa daitezke.

Kaltzifikatuta dauden zenbait forma agertzen dira ur epeletan, hain zuzen


ere, tropikoetan oso ugari izaten dira arrezife koralinoen eraketan
laguntzerako orduan.

○ Pigmentu fotosintetitzaileak, xurgapen-espektrua eta


fotosintesia:
Uhin-luzera (μ) handiena duten izpiek energia (E) gutxi beharko dute.

3.1. Euskal Herriko alga bentikoak bereziak dira.


Kantauri itsasoan egon arren (Mexikoko ur beroak heltzen dira Gulf stream korronteari esker, nahiz
eta latitude altuan egon tenperatura altuagoa da) tenperatura Galizia edo Bretañakoa baino
altuagoa da.

Ur epeletako alga gorrien nagusitasuna nabaria da eta baita Mediterraneoko ur beroagoetan


ohikoak diren espezieak ere.

2
13. gaia. Rhodophyta filuma.

Hau ur azpitik dabilen korronte batengatik pasatzen da. Korronte hau


Mexikotik dator eta ur korronte bero bat da. Honek itsasoa epelagoa
egotea eragiten du, ondorioz alga gorrietan ugariagoa da. Gure itsasora
mediterraneoko alga gorri espezieak iristen ari dira, honek esan nahi
du itsasoa berotzen ari dela.
・ Adibidez: Genidiuma → honen populazioak nahiko egoera
kaxkarrean garatzen ari dira, gehiegizko erradiazioak
eragindakoa (hau klima aldaketarekin erlazionatuta dago).

4. GARRANTZIA ETA ERABILERAK.


→ Porphyra (Nori) → Elikagai giza erabiltzen da, Japonen itsas kultibo
industrialak hazitzen dira alga honekin.

Fikoloideak gure lurraldeetan garrantzia handikoak dira. Agarra, Gelidium eta Gracillaria
generoak, kultiboetarako eta karrogenoa, Gigartina eta Chondrus, gelatinarako).

5. SAILKAPENA. KLASEAK.

3
13. gaia. Rhodophyta filuma.

5.1. Bangiophycidae klasea.


Talde txikia eta sinplea da. Eredu morfologikoari begira, unizelularrak, koloniak, firukariak
eta parenkimak eratu ditzakete. Hazkuntzaren aldetik, modu barreiatuan hazten da. Ugalketa
asexuala da arruntena, bipartizioz, fragmentazioz edo mitosporen garapenez. Ugalketa
sexuala, aldiz, ez da oso arrunta.

➔ Bangiophycidae klasearen bizi-zikloa.


Bi belaunaldi dauzka: Porphyra (lamina itxurakoa) gametofito haploidea eta Conchoelis
diploidea. Honek ekoitziko dituen esporak konkospora izena hartzen dute, eta hauek
meiotikoak izango dira, haploideak.

Porphyrak gametozisteak izango ditu, eta hauek gorputz berean eratzen dira baina espazialki
banatuta. Gune batzuetan gametoziste arrak (espermagonioak) izango ditugu,
espermazioak ematen dituzte, eta beste eremu batean gametoziste emea (karpogonioa)
izango dugu.

Espermazioak askatu egiten dira, eta hauek mugiezinak dira, beraz emeak hodi bat garatzen
du hauek harrapatzeko. Bertan, zigotoa eratzen da ernalketaz baina hau ez da berehala
askatzen, bertan mitosiak pairatzen hasten direlako.

Hortik, karposporak (diploidea) eratzen dira eta hauek askatu egiten dira. Hauetatik
Conchoelis eratzen da (firukara mikroskopikoa) eta bertan esporozisteak garatuko dira,
meiosia emango delarik.

Meiosporak, jada haploideak, uretara kanporatuko dira, eta Konkospora izena hartzen dute.
Konkospora bakoitzak gune egoki bat aurkitzen duenean, egokitu eta berriz ere Porphyra
garatzen hasiko da.

Ugalketa asexuala zigoto mailan ematen denez, zigoto batekin ehundaka esporofito ematen
dira.

4
13. gaia. Rhodophyta filuma.

5.2. Florideophyceae klasea.


Talde hau handiagoa da, eta baita konplexuagoa ere. Sinpleenak firukara adarkatuak izaten
dira, eta gainontzekoak, pseudoparenkimatikoak. Hazkuntzaren aldetik, modu lokalizatuan
hazten dira.

Ugalketa asexuala esporen bidez garatzen dute (tetraspora eta karposporen bidez). Ugalketa
sexualari dagokionez, arrunta edota berezia burutu dezakete (bizi-ziklo trigenetikoa, iso- edota
heteromorfoaizan daitekelarik). Ugalketa sexuala oso zabaldua dago, eta hauetan erabiliena,
trikogamia izaten da (gameto-gametozistegamia, hau da, espermazioa + gametoziste emea).

➔ Florideophyceae klasearen ugalketa sexuala.


Bizi zikloa ziklo trigenetikoa izaten da (iso- eta heteromorfoak izanik). Hiru belaunaldi
ezberdintzen dira:
・ Gametofitoa (n).
・ Karposporofitoa (2n).
・ Tetrasporofitoa (2n).

Ugalketa sexuala oso zabalduta dago eta ernalketa mota zabalduena trikogamia
da.
・ Trikogamia (Gameto-gametozistegamia) = Espermazioa + Trikogina
(Gametoziste emea). Hau da; Gametoziste emea = trikogamia.

*Esperma. Gameto arra flageloduna bada eta mugitzen bada.


*Espermazioa. Ezin bada mugitu espermazioa.

Florideophyceae klasearen ugalketa sexualaren berezitasunak honako hauek dira:


→ Hirugarren belaunaldia karposporofitoa: belaunaldi berria diploidea izango da, eta
gametofito emearen dependentea. Karposporak garatuko dituen egitura da hau, eta
ugaltzeko gaitasuna izango du.
→ Batzuetan babes geruza bat du.
→ Esporofitoa, tetrasporofitoa da. Esporozisteak (tetrasporozisteak) meiosiaren ondoren
beti lau espora (tetrasporak) garatzen ditu.

5
13. gaia. Rhodophyta filuma.

➔ Florideophyceae klasearen bizi-zikloa.


Ziklo trigenetiko isomorfoa da.
Kasu honetan, espeziea monoikoa da. Leku desberdinetan gametozisteak eta emeak garatzen
zaizkigu, dioikoa balitz bi gametoziste bereiztuko ziren eta ez bakarra eta sakabanatua.

Gametoziste arretan espermazioak kanporatu dira eta prest dago gametoziste emea
espermazioarekin hartzeko eta ernalketa gertatzeko (trikogamia).

Zigotoa diploidea da. Gametofitoen adarretan ernalketa gertatzen da zigotoaren eraketa


ekartzen duelarik. Zigotoa ez da kanporatzen, emearen baitan geratzen da. Gametofitoaren
baitan zatiketa mitotikoak jasaten ditu, egitura berria sortuz. Egitura hori bizirauten duen
denboran karpoesporak garatzen ditu, diploideak direnak. Espora bakoitza esporofito bat
ematen du.

Esporofitoaren adarretan esporozisteak sortzen dira, meiosia emango da eta horren ondorioz
lau tetraespora haploide sortzen dira. Tetraespora bakoitza gametofito berri bat ematen du,
zikloa itxiz.

Eboluzioan ugalketan aurreratu dira honelako ugalketa edukiz, karposporofitoa edukiz. Zigoto
ugalkorra denez (egitura plurizelularrra, biziraupen bat duena) ernalketa bakoitzetik
esporofito gehiago lortzen dira.

Biziraupen handiena duena gametofitoa da. Ziklo trigenetikoa duten algen artean, gehienetan
itsasoan ikusten dugun fasea gametofitoa da. Fase bakoitza normalean, bere garaia dauka.

6
13. gaia. Rhodophyta filuma.

➔ Polysiphoniaren bizi-zikloa.
Trigenetikoa da eta bereziki ezberdintasuna egongo da eratzen den zigotoarekin gertatzen
denarekin.

Polisiphonia pseudoparenkimatikoa da. Gainkaldean gametoziste arrak ditugu eta behe


aldean, adarretan karpogonioak edo gametoziste emeak ditugu. Gametoziste arretik garatzen
direnak espermazioak dira, eta aldiz gametoziste emeak garatzen duena trikogeno da, ile
itxurako hodi ugaltzailea. Espermazioa trikogonora ernaltzen da eta egitura konplexu bati
esker, trikogamia ondoren eratzen den zigotoa erretenituta geratzen da karpogonioan bertan,
eta zatiketa mitotiko batzuk pairatzen hasten da karposporofito izeneko gorputz konplexua
eratzen den arte. Hau diploidea da, baina ez du bizitza independenterik, gametofito emean
bizi delako (bizkarroi gisa).

Bertan, karposporozisteak eratzen dira eta hauetan karposporoak. Zigoto batetik beraz,
karposporoziste bat eratzen da eta honek karpospora ugari sortzeko ahalmena dauka.
Batzuetan lotaldi egoeran enkistatzen da. Karpospora bakoitzak esporofito bat emango du, eta
horrek tetrasporofito izena dauka, lau meiospora garatzen dituelako meiosi bidez. Meiospora
bakoitza gai da gametofito berri bat emateko.

You might also like