You are on page 1of 2

EUSKERA ETA LITERATURA

TESTU ANTOLATZAILEAK LANTZEKO ARIKETAK

1. Irakurri testua eta identifikatu agertzen diren testu antolatzaileak.

Txantxiku arrunta anfibio txikia dugu, txaparra eta apo itxurakoa. Neurriari dagokionez, 5 cm-ko luzera
izaten du muturretik uzkira. Beste ezaugarri batzuk ere baditu: alboetako begiak oso nabariak dira eta
begi-nini bertikala dute. Azala, zimurra da bizkarrean eta pikortsua sabelaldean, eta kolore aldakorra
izan dezake.
Igel txiki hau nekez ikus daiteke eskualde menditsuetatik kanpora, eta ez da ageri eremu edo lurralde
lehorretan. Horrez gain, animalia gautarra dela esan daiteke, aktibitatea ilunabarrean hasi eta gau osoan
mantentzen duelako.

Txantxiku arrunta animalia harraparia da; inguruan aurkitzen dituen intsektu txikiak, zizareak eta bareak
jaten ditu. Bestalde, bera harrapatzen ahalegintzen diren etsaiengandik ihes egiteko defentsa-bide
eraginkorrak ditu: alde batetik, azalaren kolorea, kamuflatzeko eta ikusezin bihurtzeko oso aproposa
eta, bestetik, azal-guruinetan gordeta duen likido pozoitsua, usain txarrekoa, gainera.

Hasieran aipatu ditugun ezaugarriez gain, beste berezitasun bat dute txantxikuek. Anfibio hauek hiru
itxura edo forma desberdin hartzen dituzte bizitzan zehar, garapen-prozesu bitxi baten ondorioz:

● Hasieran arrautza izango da txantxikua, barruan enbrioia garatze-prozesuan duen arrautza.


● Enbrioiak garatuta daudenean, eklosioa gertatzen da: txantxiku-arra uretara hurbildu eta
larbak arrautzetatik aterako dira; zapaburu itxura izango dute eta bizimodu akuatiko eta libreari
ekingo diote.
● 2-3 hilabeteko garapenaren ondoren, buztana galduko dute zapaburuek; hankak ere aterako
zaizkie, lau, eta birikak garatuko dituzte zakatzen ordez.

Itxura- edo forma-aldaketak eragiten dituen prozesu horri metamorfosia esaten zaio.

Europan, hego-mendebaldeko eskualdean aurki daiteke, eta Afrikan, Marokko aldean.


Hala ere, anfibio honek habitat ezberdinetara moldatzeko ahalmen handia du; espezieak populazio
ugaria du Euskal Herrian, eta ez dirudi desagertzeko zorian dagoenik.
EUSKERA ETA LITERATURA

2. Beheko koadroan txantxikuei buruzko zenbait esaldi idatzi ditugu antolatzaile eta
guzti. Zuek esaldiak irakurri, antolatzaileak azpimarratu, eta bakoitzak zer funtzio
betetzen duen esango duzue.

1. Lehen esan dugunez, txantxiku arrunta eremu A- Ideia bat aurkezten ari da.
menditsuetan bizi ohi da.

B- Ordena adierazten ari da.


2. Horrez gain, animalia gautarra dela esan daiteke.

C- Arrazoia, zergatia adierazten


3. Alde batetik, azalaren kolorea, kamuflatzeko eta ikusezin ari da.
bihurtzeko oso aproposa, eta, bestetik, azal-guruinetan
gordeta duen likido pozoitsua, usain txarrekoa.

4. Animalia gautarra dela esan daiteke, aktibitatea D- Ideia errepikatzen edo


ilunabarrean hasi eta gau osoan mantentzen duelako. indartzen ari da.

5. Neurriari dagokionez, 5 cm-ko luzera izaten du E- Ideia berri bat txertatzen edo
muturretik uzkira. gehitzen ari da.

F- Kontrako ideia adierazten ari


da.
6. Hala ere, anfibio honek habitat ezberdinetara
moldatzeko ahalmen handia du.

1- 2- 3- 4- 5- 6-

You might also like