You are on page 1of 4

Araknido

Kalitate neurketa : (5.13)

Arachnida edo araknidoak artropodoen barruko klase nagusietako bat da,


Chelicerata azpifilumaren barruan. Arakniko guztiek zortzi hanka dituzte, Araknido
nahiz eta horietako batzuek aurrealdeko bi pareei funtzio sentsorialak eman Devoniar-gaur egun
dizkieten. Hitza grezieratik dator, ἀράχνη (aráchnē) hitzatik, armiarma. PreЄ Є O S D C P T J K PgN

Ia araknido guztiak lur-lehorrekoak dira. Hala ere badira batzuk batzuk ur


gezan bizi direnak eta ingurune pelagikoetan kenduta itsasoan bizi direnak.
100.000 espezie ezagutzen dira eta bere barruan armiarma, eskorpioi eta
akaroak daude.

Dibertsitatea
Araknidoen taldea oso zaharra da. Fosilak Devoniarretik ezagutzen dira, eta
arrakasta handiz konkistatu zuten lur lehorra harrezkeroztik. Konkista
horretarako, ur-galerak murrizteko ezkodun kanpo-kutikula bat, eta airearen
oxigenoa arnasteko liburu-birikak edo filotrakeak lortu zituzten. Araknidoen
artean agertu diren beste lorpen ebolutibo batzuk zeta eskuratzea eta
Irudi gehiago
erabiltzea —armiarma-taldeak, batez ere— edo pozoi-guruinak edukitzea
lirateke. Elikadura-erregimen zaharrena haragijalea da, baina hainbat Sailkapen zientifikoa
espeziek aldatu dute, moldaketa bereziak dituztelako. Adibide gisa,
Erreinua Animalia
aipagarriak dira akaro odol-xurgatzaileen eta saprofagoen edo onddo-jaleen
moldapenak. Ugalketa gehienbat sexuala da eta espermatozoideen Azpierreinua Bilateria
transferentzia espermatoforoen bidez izaten da, edota talde berezietan, Filuma Arthropoda
organo sartzaile edo zakilen bidez. Gehienak erruleak dira eta bizi-zikloetan Subfilum Chelicerata
helduarekiko oso antz handia duten heldu aurreko aleak edo gazteak agertzen
Klasea Arachnida

dira[1].
Cuvier,
1812
Morfologia Ordenak

Armiarmen ordenak aipamen berezia merezi du, 35.000 espezie hartzen Acari
dituelako, batetik, eta lur osoan zehar sakabanatuta daudelako, bestetik. Amblypygi
Ordena honetan talde hauek sartzen dira: mesoteleak primitiboenak dira, Araneae
abdomena segmentatuta agertzen da jadanik eta irun-organoak abdomenaren
erdialdean dituzte. Armiarma migalomorfoak edo Hego Amerikako †Haptopoda
tarantulak tropiko inguruko banaketa erakusten dute eta normalean handiak Opiliones
eta iletsuak dira. Gainontzeko armiarmak araneomorfo taldean sartzen dira Palpigradi
eta armiarma arruntak dira; lur osoan sakabanatuta daude.
†Phalangiotarbi
Akaroen ordenak ere aipamen berezia merezi du; ez bakarrik espezie- Pseudoscorpiones
kopuruagatik —45.000 espezie baino gehiago dira—, araknidoen artean
Ricinulei
gehien dibertsifikatuta daudelako baizik. Dibertsifikatuta daude bai alde
morfologikotik begiratuta, eta baita beren ohitura, ugalketa edo Schizomida
habitatarekiko moldapen-ikuspegitik begiratuta ere. Animalia-taldeen artean Scorpiones
zaharrenetarikoak izango dira ordena honetako fosilak, orain dela 400 milioi Solifugae
urtetik, Devoniar hasieratik, ezagutzen baitira. Gaur egungo espezie berrien
aurkikuntzen kopuru handia dela eta, uste da espezie asko ezagutzeke Thelyphonida
daudela oraindik. Toki guztietan bizi dira, edozein biotopo kolonizatu baitute: †Trigonotarbida
hasi itsaso sakonetatik eta mendi altuetaraino, eta poloetatik ekuatoreraino. †Uraraneida
Badaude akaro harrapatzaile direnak edo bestelako elikatze-ohitura batzuk
dituztenak, baita fitoparasitoak eta zooparasitoak ere. Kaparrek, adibidez, Datu orokorrak
ugaztunen eta hegaztien odola xurgatzen dute. Beste akaro batzuek alergiak Elikadura iturri Intsektua
sorrarazten dituzte, euren gorotzek edo gorputz-zatiek eraginda. Akaroak nagusia
harrapatzen dituzten beste akaro batzuk daude, eta zoruko landare-materia
organikoa deskonposatzera laguntzen dutenak ere bai. Gizakiarentzat aldi berean alderdi onak eta txarrak
dituzten akaroek talderik handiena osatzen dute.

Klasikoki araknidoen artean tratatu izan diren eskorpioiak sailkapen honetatik kanpo uzten dira gaur egun, eta
merostomatuen klase barruan sartzen dira. Datu guztien arabera, eskorpioiak, filogenetikoki, desagertuen
euripteridoetatik eta gaur egungo fosil bizidunen limulidoetatik (ferra-karramarroak) oso hurbil agertzen dira.

Lokomozioa
Araknido gehienek ez dute muskulu hedatzailerik beren apendizeen artikulazio distaletan. Armiarmak eta zigor
eskorpioiak gorputz-adarrak hidraulikoki luzatzen dituzte hemolinfaren presioa erabiliz[2]. Solifugus eta
opiliones batzuek belaunak luzatzen dituzte artikulazio-kutikularen loditze oso elastikoen bidez[2]. Eskorpioi,
eskorpioi faltsu, eta opiliones batzuek, hanketan, bi artikulazio luzatzen dituzten muskuluak garatu dituzte
(izterrezur-patela eta tibia-patela artikulazioak) aldi berean[3][4]. Eskorpioien pedipalpoen artikulazio
baliokideak, ordea, atzerakada elastikoz luzatzen dira[5].

Zetaren ekoizpena eta amaraunen ekoizpena

Armiarma guztiek dute zeta ekoizteko gaitasuna, nahiz eta amarauna, espezie
gutxi batzuek soilik egin. Zeta airearekin kontaktuan solidotzen den
eskleroproteina likido bat da. Ehunak leunak izan daitezke, inbutuan edo
sarean. Armiarmek beste helburu askotarako ere erabiltzen dute zeta:
arrautzak gordetzeko kuskuak egiteko, harrapakinak harrapatzeko jaurtitzen
dituzten sareak eraikitzeko, ernal-hazia garraiatzeko, aldaketen kutikulak
barneratzeko, eraikitzen dituzten galerien barrualdea tapizatzeko, ehiza-
tranpak eraikitzeko, haizez eramanak ahal izateko, eta abar.

Biologia eta ekologia


Araknidoak obiparoak dira (arrautzak errutean ugaltzen dira) baina espezie
batzuk zuzenean amarengandik jaiotzen dira (obobibiparoak). Gorteatzeko
jokabidea oso landua izan ohi da, eta, kasu askotan, gurasoen zaintza ikusten "Araknida" Ernst Haeckel-en
da, ezaugarri arraroa ornodunetatik kanpo. Kunstformen der Natur obran, 1904.

Klima epeletan, ugari eta askotarikoak dira, baina ez polarrak diren klima
guztietan daude, eta armiarma eta pseudoeskorpioien artean, Lurraren gailur garaienetan bizitzeko gai diren
animalia bakanetako batzuk daude.

Sailkapena
Intsektuen atzetik araknidoena bigarren taldea da, espezien kopuruari dagokionez. Gaur egun, 90.000 espezie
inguru ezagutzen dira eta hamaika ordenatan sailkatzen dira; armiarmen eta akaroen ordenak dira
garrantzitsuenak. Ordena batzuk, gainera, euren fosilengatik bakarrik ezagutzen dira. Gutxi gorabehera,
sailkapen klasiko batean hurrengo ordenak sartuko lirateke: anblipigoek lehen hanka-parea zentzumen-zarta
luze bat bilakatuta dute; opilioiek prosoma eta opistosoma elkartuta dituzte; palpigradoek azken aldean flagelo
luze bat dute eta pedipalpo oso argalak; pseudoeskorpioiek matxarda-itxurako pedipalpoak dituzte;
errizinulidoak gogorrak dira eta armiarmen antz handia dute; eskizomidoek azken aldean flagelo labur bat dute;
solifugoek kelizero handiak dituzte; uripigioak azken aldean flagelo luze bat dute eta pedipalpo oso sendoak[1].

Honakoa, sailkapen proposamen bat da[6]:

⁠Arachnida ⁠

Acariformes

Opiliones


Ricinulei

Solifugae

Parasitiformes

Pseudoscorpiones
Arachnopulmonata


Scorpiones  

Tetrapulmonata

⁠ Araneae  

Amblypygi  


Thelyphonida (Uropygi)  

Erreferentziak
1. ↑ a b «ZT Hiztegi Berria» (https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/araknido) zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz
kontsultatua: 2019-04-12).
2. ↑ a b Sensenig, Andrew T.; Shultz, Jeffrey W.. (2003-02-15). «Mechanics of Cuticular Elastic Energy Storage
in Leg Joints Lacking Extensor Muscles in Arachnids (Mecánica del almacenamiento de energía elástica
cuticular en las articulaciones de las patas que carecen de músculos extensores en arácnidos)» Journal of
Experimental Biology 206 (4): 771-784. doi:10.1242/jeb.00182 (https://dx.doi.org/10.1242%2Fjeb.00182).
ISSN 1477-9145 (http://worldcat.org/issn/1477-9145). PMID 12517993 (http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/
12517993)..
3. ↑ Shultz, Jeffrey W.. (6 de febrero de 2005). «Evolution of locomotion in arachnida: The hydraulic pressure
pump of the giant whipscorpion, Mastigoproctus giganteus (Uropygi) (Evolución de la locomoción en los
arácnidos: La bomba de presión hidráulica del escorpión látigo gigante, Mastigoproctus giganteus
(Uropygi))» Journal of Morphology 210 (1): 13-31. doi:10.1002/jmor.1052100103 (https://dx.doi.org/10.100
2%2Fjmor.1052100103). ISSN 1097-4687 (http://worldcat.org/issn/1097-4687). PMID 29865543 (http://www.
ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/29865543)..
4. ↑ Shultz, Jeffrey W.. (1 de enero de 1992). «Muscle Firing Patterns in Two Arachnids Using Different
Methods of Propulsive Leg Extension (Patrones de disparo muscular en dos arácnidos que utilizan
diferentes métodos de extensión de patas propulsoras)» (http://jeb.biologists.org/content/162/1/313) Journal
of Experimental Biology 162 (1): 313-329. doi:10.1242/jeb.162.1.313 (https://dx.doi.org/10.1242%2Fjeb.162.
1.313). ISSN 1477-9145 (http://worldcat.org/issn/1477-9145)..
5. ↑ Sensenig, Andrew T.; Shultz, Jeffrey W.. (2004). «Elastic energy storage in the pedipedal joints of
scorpions and sun-spiders (Arachnida, Scorpiones, Solifugae) (Almacenamiento de energía elástica en las
articulaciones de los pedipalpos de escorpiones y arañas solares (Arachnida, Scorpiones, Solifugae))» (http
s://www.biodiversitylibrary.org/part/228777) Journal of Arachnology 32 (1): 1-10. doi:10.1636/S02-73 (https://
dx.doi.org/10.1636%2FS02-73). ISSN 0161-8202 (http://worldcat.org/issn/0161-8202)..
6. ↑ (Ingelesez) Giribet, Gonzalo; Wheeler, Ward C.; Hormiga, Gustavo; González, Vanessa L.; Pérez-Porro,
Alicia R.; Kaluziak, Stefan T.; Sharma, Prashant P.. (2014-11-01). «Phylogenomic Interrogation of Arachnida
Reveals Systemic Conflicts in Phylogenetic Signal» (https://academic.oup.com/mbe/article/31/11/2963/29256
68) Molecular Biology and Evolution 31 (11): 2963–2984. doi:10.1093/molbev/msu235 (https://dx.doi.org/10.1
093%2Fmolbev%2Fmsu235). ISSN 0737-4038 (http://worldcat.org/issn/0737-4038). (Noiz kontsultatua: 2019-04-
12).

Kanpo estekak
Wikimedia Commons (https://c
ommons.wikimedia.org/wiki/A
zala?uselang=eu)en badira
fitxategi gehiago, gai hau
dutenak: Araknido

Wikimedia proiektuak ·
Datuak: Q1358 ·

Multimedia: Arachnida (https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Arachnida) ·


Espezieak: Arachnida

Identifikadoreak ·
BNE: XX527612 (https://datos.bne.es/resource/XX527612) ·
BNF: 11976790g (https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb11976790g) (data) (http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb11976790g) ·
BNC: 000000043 (http://www.bncatalogo.cl/F/?func=direct&local_base=red10&doc_number=000000043) ·
GND: 4056277-3 (https://d-nb.info/gnd/4056277-3) ·
LCCN: sh85006366 (https://id.loc.gov/authorities/sh85006366) ·
NKC: ph115698 (https://aleph.nkp.cz/F/?func=find-c&local_base=aut&ccl_term=ica=ph115698) ·
AAT: 300249714 (https://www.getty.edu/vow/AATFullDisplay?find=&logic=AND&note=&subjectid=300249714) ·
Autoritate kontrola Hiztegiak eta entziklopediak ·
Britannica: url (https://www.britannica.com/animal/arachnid) ·
Datu taxonomikoak ·
BOLD: 63 (http://www.boldsystems.org/index.php/TaxBrowser_TaxonPage?taxid=63) ·
Dyntaxa: 4000084 (https://www.dyntaxa.se/taxon/info/4000084) ·
EOL: 165 (https://eol.org/pages/165) ·
Fauna Europaea: 10615 (http://www.eu-nomen.eu/portal/taxon.php?GUID=urn:lsid:faunaeur.org:taxname:10615) ·
GBIF: 367 (https://www.gbif.org/species/367) ·
ITIS: 82708 (https://www.itis.gov/servlet/SingleRpt/SingleRpt?search_topic=TSN&search_value=82708) ·
NCBI: 6854 (https://www.ncbi.nlm.nih.gov/Taxonomy/Browser/wwwtax.cgi?mode=Info&id=6854) ·
Paleobiology Database: 19008 (http://www.fossilworks.org/cgi-bin/bridge.pl?a=taxonInfo&taxon_no=19008) ·
WoRMS: 1300 (https://www.marinespecies.org/aphia.php?p=taxdetails&id=1300) ·
Medikuntzako identifikadoreak ·
MeSH: D001097 (https://meshb.nlm.nih.gov/record/ui?ui=D001097)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Araknido&oldid=9101351"(e)tik eskuratuta

You might also like