You are on page 1of 79

7.

UNITATEA
ARNAS-APARATUA
AURKIBIDEA
0. SARRERA 2. ARNAS-APARATUAREN FISIOLOGIA
1. ARNAS-APARATUAREN ANATOMIA 1. ARNAS-MUGIMENDUAK
1. SUDURRA 2. AIRE-FLUXUA ETA PRESIOAK
2. FARINGEA 3. AZALEKO TENTSIOA
3. LARINGEA 4. ARNAS-HODIEN ERRESISTENTZIA
4. TRAKEA 5. AIREZTAPENA
5. BRONKIOAK 6. HEDAKUNTZA
6. BIRIKAK 7. PERFUSIOA
7. ALBEOLOAK 8. ARNASKETAREN ERREGULAZIOA
8. BIRIKEN IRRIGAZIOA 9. ARNASKETA ZELULARRA
9. PLEURA 3. ARNAS-APARATUAREN PATOLOGIA. HIGIENE
ETA PRENBENTZIORAKO NEURRIAK
10. ARNASKETARAKO GIHARRAK
1. GAIXOTASUN OBSTRUKTIBOAK
2. BIRIKAKO MINBIZIA
3. GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK
0. SARRERA

Gure zelulek digestio-aparatutik lortutako mantenugaietatik
energia lortzeko, ezinbestekoa dute oxigenoa (O2).

Hain zuzen ere, mitokondrioetan, ARNASKETA ZELULARRA
deitzen dugun erreakzio katabolikoari esker, mantenugai horietatik
energia (ATP) lortzen da oxigeno hori baliatuz. Hortaz, zelulek
oxigenoa eskuratu beharra daukate.
● Bestalde, prozesu horretan sortzen den CO2 edo karbono
dioxidoa kanporatu beharra daukagu gorputzetik.

Izaki zelulabakarrek zuzenean mintz plasmatikoaren zehar egiten
dute gas trukaketa hori. Izaki zelulanitz konplexuagoak garenok,
aldiz, gas-truke hori ahalbidetuko duen aparatu bat garatu dugu:
ARNAS-APARATUA.

Gizakion kasuan, arnas-aparatua airea sartzeaz eta odolarekin
kontaktuan jartzeaz arduratuko da. Ondoren, zirkulazio-sistema
izango da O2 hori zelula guztietara garraiatuko duena.
● Arnasketa hitzak bi esanahi ditu: batetik, O 2 eta
molekula organikoen arteko erreakzioa
mitokondrioetan (zelula-arnasketa) eta
bestetik, gasen sarrera eta irteera biriken
albeoloetara (birika-arnasketa).
● Guk gai honetan bigarren adiera honi jarriko
diogu arreta.
1. ARNAS-APARATUAREN
ANATOMIA
● Arnas-aparatuari erreparatuz, honako egitura anatomikoak aurkituko
ditugu:
– SUDURRA/AHOA
– FARINGEA
– LARINGEA
– TRAKEA
– BRONKIO NAGUSIAK
– BRONKIO LOBARRAK ETA SEGMENTARIOAK
– BRONKIOLOAK
– ALBEOLOEN HODIAK ETA ALBEOLOAK
– BIRIKAK
– PLEURA
1.1. SUDURRA
● Arnasa edo airea-sartzea bi
modutan egin dezakegu:
sudurretik edo ahotik.
● Hala ere, gomendagarriagoa
da sudurretik hartzea, izan
ere, hala eginez gero airea
berotu eta hezetu egiten baita
eta hauts-partikulak nahiz
gorputz arrotzak kentzen dira
neurri handi batean.
1.1. SUDURRA
● Sudurraren kanpoaldea
egitura
osteokartilaginoso batek
eratzen du; barrualdera
sudur-barrunbea dago
eta mukosa eta ilez
estalita dago.
● Ile horiek, mukiarekin
batera, hauts-partikulen
eta gorputz arrotzen
sarrera eragozten dute.
1.1. SUDURRA
● Sudur-barrunbea bitan
banatuta dago sudur-
trenkadaren bitartez, bi
sudur-hobi mugatuz.
● Sudur-trenkada aurrealdean
kartilagoz eta atzealdean
bomer eta etmoide hezurrez
dago osatuta.
● Sudur-barrunbearen
oinarrian hezur palatino eta
masailezurrez mugatzen
dute; goialdean, berriz,
hezur frontalak, etmoideak
eta esfenoideak.
1.1. SUDURRA
● Sudur-hobiak mukosa batek estaltzen du
● Bi mukosa bereiz ditzakegu:
A. ARNAS-MUKOSA edo pituitaria gorria
B. USAIMEN-MUKOSA edo pituitaria horia
1.1. SUDURRA
A. ARNAS-MUKOSA edo
pituitaria gorria

Sudur-hobiaren gehiengoa estaltzen
du. Epitelio zilindriko eta ziliarra da.

Zelula ziliatu eta kaliziformez eratua
dago, zeinek mukia jariatzen duten.
● Muki hau bakterizida izateaz gain,
geruza mehe bat eratzen du
mukosaren gainean, non gorputz
arrotz eta hauts-partikulak itsatsita
geratzen diren, ondoren zilioen
mugimendua tarteko, faringera
eraman eta kanporatuak izateko.
● Hortaz gain mukosa honek airea
hezetzeko eta berotzeko balio du
(odol-zirkulazioa handia da bertan,
hortik “gorri” izena).
1.1. SUDURRA
● Sudur barrunbetako barne mukosak airea berotu,
hezetu eta garbitu egiten du.
● Funtzio hauek errazago gertatzen dira sudur
barrunbetako paretak lauak ez direlako (honi esker
airearekin kontaktuan dagoen azalera handitzen da).
Izan ere, hiru gandor moduko hezur-tolesturek
(korneteak edo gongak) 3 espaziotan banatzen
dute sudur barrunbea: sudurreko meatuak.
Azken meatua, koanen bidez faringearekin
komunikatzen da. Koanak sudur-hobietatik faringerako
iraganbideak dira, beraz.
● Korneteak oso kapilarizatuta daude. Hauetako mukosa
inflamatuz gero sudur barrunbea buxatzen da errinitisa
sortuz; eta, hantura sinuetako (hutsarteak)
mukosaraino zabaltzen bada, sinusitisa sortuko da.
1.1. SUDURRA
1.1. SUDURRA
1.1. SUDURRA
1.1. SUDURRA
B. USAIMEN-MUKOSA edo pituitaria horia
● Sudur-hobien goialdean kokatzen da. Bertan,
nerbio-zelula hartzaileak daude,
usaimenaren ardura dutenak, hain zuzen.
● Airearekin sartzen diren gai kimikoek usaimen-
mukosa kitzikatu eta estimuluaren
informazioa nerbio-sistema zentralera
eramanez, usaimenaren sentsazioa eraikitzen
da.
1.1. SUDURRA
1.1. SUDURRA
● Sudur-barrunbean hainbat hutsune edo barrunbe daude,
sinu paranasalak deitutakoak: sinu frontala, sinu
esfenoidea, sinu etmoidalak eta masailezurreko sinuak.
● Sinuen funtzio nagusiak fonaziorako erresonantzia-kutxa
moduan funtzionatzea (ahotsaren erresonantzia) eta airea
hezetzeko eta berotzeko azalera handitzea lirateke.

1. Sinu frontalak
2. Sinu etmoidalak
3. Sinu
esfenoidalak
4. Masailezurreko
sinuak
1.2. FARINGEA
● 12 cm-ko hodia da,
sudur-barrunbearen
eta ahoaren
atzealdean eta
bizkarrezurraren
aurrealdean kokatua.
● Aurrealdean
laringearekin eta
atzealderantz
hestegorriarekin
komunikatzen da.
1.2. FARINGEA
● Faringean 3 atal bereizten dira:

A. NASOFARINGEA
B. OROFARINGEA
C. LARINGOFARINGEA
1.2.A NASOFARINGEA
● Sudur-barrunbearen
atzealdean kokatzen da.
● Atzealdean amigdala
faringeoak (tonsila
faringeak edo adenoidea
ere deituak) daude, ehun
linfatikoaren parte direnak.
Hauek infekzio baten
aurrean handitu eta
sudurretik arnasa hartzea
zailtzen dute.
● Nasofaringean Eustakioren
tronparen zuloak kokatzen
dira, erdiko belarriarekin
komunikatzen delarik.
1.2.B OROFARINGEA
● Ahoaren atzealdean
kokatzen da, ahosabai
bigunaren azpian.
● Alboko hormetan ehun
linfoidearen plakak ageri
dira, ahosabaiko
amigdalak (tonsila
palatinoak).
● Irensketa gertatzen den
bitartean, orofaringe eta
nasofaringe arteko bidea,
ahosabaia igotzearen
ondorioz, itxi egiten da.
1.2.C. LARINGOFARINGEA
● Laringearen
atzealdean kokatzen
da. Aurrealdera
laringearekin
komunikatzen da eta
atzealdera
hestegorriarekin.
● Orofaringearekin
mugan mihiko
amigdalak edo
mingaineko amigdalak
aurkituko ditugu.
1.2. FARINGEA ETA AMIGDALAK
1.3. LARINGEA
● Faringea eta trakea lotzen
dituen hodia.
● Mihipean kokatutako hioide
hezurrarekin lotutako
armazoi kartilaginosoa da.
● Kanpotik, laringea lepoaren
aurrealdean nabari den
gorgoil edo konkor moduko
lodigunea da.
● Laringean ahots-kordak
daude, soinu eta ahotsaren
eragile nagusiak.
1.3. LARINGEA
● Laringea kartilago irregular batzuez osatuta dago, azpimarratzekoenak:
A. TIROIDE-KARTILAGOA
B. KRIKOIDE-KARTILAGOA
C. EPIGLOTISA
D. ARITENOIDE-KARTILAGOAK
1.3.A. TIROIDE-KARTILAGOA
● Neurriz handiena.
● Alboetako hegoak erdian
lotura dute, zeinak
prominentzia laringeoa
edo gorgoila eratzen
duen. Hau gizonengan
emakumeengan baino
handiagoa da, oro har;
ondorioz, gizonezkoek
ahots grabeagoa dute.
1.3.B. KRIKOIDE-KARTILAGOA
● Tiroide-kartilagoaren
azpian kokatua, eraztun
forma dauka.
● Tiroide-guruinak bai
krikoide-kartilagoa, bai
tirode-kartilagoa
inguratzen ditu.
1.3.C. EPIGLOTISA
● Hosto itxura du
● Bertikalki ezarrita dago mihiaren
oinarriaren eta laringearen
goialdeko irekieraren artean;
behetik, tiroide-kartilagoari lotzen
zaio lotailu baten bidez.
● Bere funtzioa irensketan
janariari laringerako igarobidea
ixtea da.
1.3.D. ARITENOIDE-KARTILAGOAK
● Krikoide-kartilagoaren
goialdean kokatzen dira.
● Euren ertzetan
elkartzen dira lotailu
bokalak.
1.3. LARINGEA
1.3. LARINGEA. AHOTS-KORDAK
● Laringearen mukosa-geruzak bi
tolestura ditu albo bakoitzean:
goialdean ahots korda izunak
eratzen dituzte eta ez dute parte
hartzen soinuen sorkuntzan;
behealdekoak, berriz, benetako
ahots-kordak dira, soinuen
sorkuntzaren arduradun nagusiak.
● Benetako ahots-kordek GLOTIS
izeneko irekigunea uzten dute bien
artean, bertatik airea pasatzean
bibratu egiten dutelarik, soinua sortuz.
● Muskulu eskeletiko batzuek ahots-
korden tentsioa erregulatzen dute,
tonua modelatuz.
● Gizonengan ahots-kordak luzeagoak
eta zabalagoak dira, ahots-tonu
baxuagoak sortuz.
1.3. LARINGEA. AHOTS-KORDAK
BIDEOA:
Vocal Cords up close while singing

BIDEOA (4:20tik aurrera):


La increíble maquina humana: El oido y
las cuerdas vocales
1.3. LARINGEA
● Laringeak muki-epitelio ziliatua dauka eta gorputz arrotzak
edo hautsak goragoko arnas-bideetan ez badira harrapatu,
laringean harrapatzen dira eta goialdera bidali, irentsi edo
kanporatzeko.

The ciliated columnar epithelium of the


larynx may be only a few cells in
thickness (left), or it may form a
considerably thicker layer (right).
1.4. TRAKEA
● 13 cm-ko luzera eta 2 cm-ko
diametroa duen hodia.
● Laringea bronkioekin lotzen du.
Goi-muturra lepoaren erdialdean
kokatzen da eta behe-muturra
barrunbe toraziko barruan.
● Hestegorriaren aurrealdean
kokatzen da.
● D 4-5 ornoen parean bitan
banatzen da: BRONKIO
NAGUSIAK eratuz. Banaketa horri
KARINA TRAKEALA deritzo.
1.4. TRAKEA
● Trakearen hormak C forma duten eraztun
kartilaginosoak ditu. Hauen atzealdea laua eta malgua
da, zuntz elastiko eta muskulu leunez eratua. Honela,
irensketan hestegorriaren diametroa handitu daiteke
trakea guztiz itxi gabe.
1.4. TRAKEA

Trakean, laringean bezala, muki-epitelio ziliatua dago eta
guruin muki-jariatzaileak (zelula kaliziformeak) ere. Gorputz
arrotzak mukiari itsatsi eta zilioen bitartez laringera eta ondoren
faringera kanporatzen dira, irentsiak edota kanporatuak izateko.
1.5. BRONKIOAK
● Torax barruan jada, trakea
karinan bi BRONKIO
NAGUSItan banatzen da:
– ESKUINEKOA
bertikalagoa, zabalagoa
eta motzagoa da.
– EZKERREKOA
● Hemen ere C formako
eraztun kartilaginosoak
daude. Barne-geruza
muki-epitelio ziliatuz
osatua dago eta kanpo-
geruza ehun konektiboz.
1.6. BIRIKAK
● Kaiola toraziko barruan
kokatutako bi organo
dira.
● Pleura izeneko mintz
seroso batek estaltzen ditu.
● Mediastino izeneko
espazioaz banandurik
daude.
● Biriken azpian diafragma
izeneko muskulua dago,
zeinak toraxa eta
abdomena mugatzen
dituen.
1.6. BIRIKAK
● Eskuineko birika
ezkerrekoa baino
handiagoa da eta 3 lobulu
dauzka:
– GOIALDEKOA
– ERDIALDEKOA
– BEHEALDEKOA
● Ezkerreko birikak 2 lobulu
dauzka:
– GOIALDEKOA
– BEHEALDEKOA
1.6. BIRIKAK
● Birikek bi aurpegi ezberdin dituzte: mediastinikoa (barruko aurpegia) eta
saihetsezurrekoa (kanpokoa).
● Birikaren goialdeari birika-erpina deritzo eta klabikula baino 2,5 cm gorago kokatzen da;
beheko aldeari oinarria deritzo eta diafragmaren goiko aurpegiarekin kontaktuan dago.
● Birika bakoitzaren alde mediastinikoan hilioa dago, zeinetatik bronkio nagusiak, birika-
arteriak eta birika-benak sartu-irten egiten diren.
1.6. BIRIKAK
● Bronkio nagusiak birikan sartzean
banatu egiten dira: BRONKIO
LOBARRAK osatuz:
– Eskuineko birikan 3 bronkio
lobar:
● GOIKO BRONKIO

LOBARRA
● ERDIKO BRONKIO

LOBARRA
● BEHEKO BRONKIO

LOBARRA
– Ezkerreko birikan, berriz, 2
bronkio lobar:
● GOIKO BRONKIO

LOBARRA
● BEHEKO BRONKIO

LOBARRA
1.6. BIRIKAK
● Bronkio lobarrak
bronkio txikiagoetan
adarkatzen dira:
BRONKIO
SEGMENTARIOAK.
● Izan ere, birika
bakoitzean 10
segmentu bereizten
baitira, bakoitzeko
bronkio segmentario
bat dagoelarik
1.6. BIRIKAK
● Zuhaitz bronkiala ostera
adarkatzen da, gero eta
adar gehiago eta txikiagoak
sortuz: BRONKIOLOAK.
● Adarrak sortu ahala
kartilago eta muki-
guruinak gutxitzen doaz
eta muskulu leuna
gehituz.
● Bronkioek 1 mm-ko
diametroa hartzean,
kartilagoa galdu eta
bronkiolo izena hartzen
dute.
1.6. BIRIKAK
● Birikaren segmentu bakoitza
LOBULUTXOetan banatzen da.

Bronkio segmentarioa lobulutxo batean
sartzean banatu egiten da BRONKIOLO
TERMINALAK sortuz.
● Bestalde, bronkiolo terminal bakoitza adar
askotan banatzen da eta adar hauei
ARNAS-BRONKIOLOAK deritze.

Arnas-bronkiolo bakoitzak aireztatzen duen
birika-atalari BIRIKAKO LOBULUTXO
FUNTZIONAL edo AZINIA deritzo.

Arnas-bronkioloek airearen garraio funtzioa
dute batez ere, baina bertan albeolo gutxi
batzuk ager daitezke.
● Azinia bakoitza arnas-bronkiolo batez
osatuta dago, zeina lehenengo HODI
ALBEOLARretan eta gero ALBEOLOetan
banatzen den.
● Arnas-bronkioloetatik aurrera sortzen den
egitura gasak trukatzeko gaitasuna dauka
eta ARNAS-GERUZA deritzo.
1.7. ALBEOLOAK
● Biriketan 14
milioi hodi
albeolar eta
700 milioi
albeolo daude
g.g.b. Honek
arnas-
geruzaren
azalera
handia izatea
lortzen du,
50-100m2
artekoa.
1.7. ALBEOLOAK

Pneumozitoek albeoloen geruza
eratzen dute.
● Bi motatakoak izan daitezke:
– I PNEUMOZITOAK
● Kopuru handiagoan daude.


Gasen trukaketan parte
hartzen dute
– II PNEUMOZITOAK
● Gutxiago dira.


Surfaktante izeneko gaia
jariatzen dute, fosfolipidoz
osatutako gai
tentsoaktiboa: azaleko
tentsioa gutxitzen du eta
albeoloen kolapsoa galarazi.
1.7. ALBEOLOAK

Albeoloen barrunbean beste
zelula-mota batzuk ere ageri
dira, makrofago albeolarrak.
Hauek bertara heltzen diren
gorputz arrotzak fagozitatzen
dituzte.
1.7. ALBEOLOAK
● Albeoloetan arnas-
geruza birika-
kapilareekin estuki
erlazionaturik dago,
mintz albeolo-
kapilarra sortuz.
1.7. ALBEOLOAK
Alvéolos
pulmonares:
A. Alvéolos
pulmonares,
AS. Septum
alveolar, BR.
Bronquiolo
respiratorio,
BT. Broquiolo
terminal, D.
Glándula
mucosa, DA.
Ductus
alveolaris, M.
Músculo, N.
Nervio, PA.
Rama de la
arteria
pulmonar, PV.
Rama de la
vena
pulmonar.
1.8. BIRIKA-ZIRKULAZIOA
● Birika-arteria bihotzeko eskuin-bentrikulutik irten eta
bi adarretan banatzen da, ezkerrekoa eta
eskuinekoa. Adar bakoitza biriken hiliotik sartu eta adar
askotan banatzen da, zuhaitz bronkialari jarraituz,
albeoloak inguratuko duten kapilarretan amaitu arte.
● Birika-arteriek, beraz, albeoloetara odol ez-
oxigenatua eramaten dute.
● Kapilarrak batuz, birika-benak sortuko dira, zuhaitz
bronkiolari jarraituz; hilio bakoitzetik bi birika-bena irteten
dira, ezkerreko aurikulan bihotzean sartuz.
● Birika-benek odol oxigenatua garraiatzen dute
bihotzera.
1.8. BIRIKA-ZIRKULAZIOA
1.8. BIRIKA-ZIRKULAZIOA
1.9. PLEURA
● Mintz serosoa da.
● Bi geruzez osatuta:
A. GERUZA BISZERALA
● Biriketara estuki lotuta, lobuluek

sortutako guneetan sartzen


delarik.
● Birika osoa estaltzen du, hilioa

salbu.
B. GERUZA PARIETALA
● Toraxeko hormetara eta

diafragmaren goiko aurpegira


itsatsita.
● Bi geruzen artean barrunbe
pleurala dago. Bertan likido
pleurala aurkitzen da: bi geruzen
arteko irristadura ahalbidetzen du
arnasketa burutzean.
1.10. ARNAS-MUSKULUAK
● Arnasketa normal batean parte hartzen duten
giharrak dira:
A. DIAFRAGMA
B. KANPOKO SAIHETSARTEKO
GIHARRAK
1.10. ARNAS-MUSKULUAK
● DIAFRAGMA toraxeko beheko
atalei lotuta dago. Aurrealdean
bularrezurraren gorputzari lotzen
zaio, atzealdean bizkarrezurrari
eta alboetan saihets-hezurrei.
● Diafragman zenbait zulo
daude, zenbait egitura toraxetik
abdomenera pasatzeko: aorta,
beheko kaba bena eta
hestegorria (kardia eratuz).
● Inspirazioa burutzean
diafragma uzkurtzen da eta
beherantz doa, toraxaren
bolumena handitu eta biriken
bolumena ere handituz.
1.10. ARNAS-MUSKULUAK
● Kanpoko
saihetsarteko
giharrak saihets-
hezurren artean
kokatzen dira
● Inspirazioan
saihets-hezurrak
hurbildu egiten
dira.
2. ARNAS-APARATUAREN
FISIOLOGIA
2.1. ARNAS-MUGIMENDUAK
● Aireztapena albeoloetako etengabeko
aireberritzean datza.
● Aireztapena bi mugimenduei esker gertatzen
da:
– INSPIRAZIOA edo arnasa hartzea
– ESPIRAZIOA edo arnasa botatzea
2.1. ARNAS-MUGIMENDUAK
● Birikak ez dira
berez mugitzen,
beraz, arnas-
mugimenduak
eragiteko, batetik
arnas-muskuluak
eta, bestetik,
biriken eta kaxa
torazikoaren
berezko
ezaugarriak hartu
behar dira kontuan.
2.1. ARNAS-MUGIMENDUAK
● Diafragma da airea
sartzearen arduradun
nagusia.
● Diafragma uzkurtzean
beherantz doa, kaxa
torazikoa luzatuz eta
airea biriketan
sartuaraziz.
● Kanpoko saihetsarteko
muskuluen uzkurdurek
saihets-hezurrak gorantz
eta aurrerantz eramaten
dituzte, kaxa
torazikoaren bolumena
handituz.
2.1. ARNAS-MUGIMENDUAK
● Arnasketa arrunt
batean espirazioa
prozesu pasiboa da, ez
da muskulurik uzkurtzen.
● Diafragma lasaitzean
gorantz doa, kaxa
torazikoaren luzera
txikituz eta airea
biriketatik irtenaraziz.
● Aldi berean, kanpoko
saihetsarteko muskuluak
lasaitzean, toraxa
behera dator, diametroa
txikituz.
2.1. ARNAS-MUGIMENDUAK
● Aldiz, espirazio sakon bat burutzekotan, bai
muskulu abdominalek, bai barruko saihetsarteko
giharrek parte hartzen dute.
2.2. AIRE-FLUXUA ETA
PRESIOAK
● Birikek uzkurtzeko joera dute; aldiz, toraxaren
hormak kontrako joera dauka. Hori dela eta,
barrunbe pleuralean agertzen den presioa, presio
atmosferikoa baino txikiagoa da.
● Normalean presio intrapleurala presio
atmosferikoa baino 3 mmHg txikiagoa da.
● Biriken barruko presioa, ostera, presio
atmosferikoaren berdina da.
● Barrunbe pleurala presio txikiagoa duenez,
birikak toraxaren hormara itsatsita egotea
eragiten du; ondorioz, birikek horma
torazikoaren mugimenduei jarraitzen diete.
2.2. AIRE-FLUXUA ETA
PRESIOAK
2.3. AIREZTAPENA
● BIRIKA-AIREZTAPENA (BA) minutu batean
irteten eta sartzen den aire-bolumena da.
● ARNAS-MAIZTASUNA minutuero egiten den
arnasketa-kopurua da, eta 15 arnasketa/minutu
inguruan dago.
● Birika-aireztapena kalkulatzeko arnasketa
bakoitzean sartzen den aire-bolumena (g.g.b.
0,5l), arnas-maiztasunarekin biderkatzen dugu:
BIRIKA-AIREZTAPENA = 0,5 l x 15 arnasketa/min = 7,5 l/min
2.3.A. BIRIKEN EDUKIERA ETA BOLUMENAK
● Birikaren bolumenak espirometro izeneko gailuarekin neurtzen
dira
● Honako bolumen ezberdinak defini daitezke eta batezbesteko
edukierak pertsona arruntetan:
– BOLUMEN ARRUNTA: arnasketa normal batean sartu-irteten
den aire-bolumena. Normalean 0,5 litrokoa izaten da
– ESPIRAZIOAREN ERRESERBA-BOLUMENA: behartutako
espirazio sakon baten ondoren birikek atera dezaketen aire-
bolumen handiena. 1,5 l-koa izaten da.
– HONDAR-BOLUMENA: behartutako espirazio baten ondoren
biriketan geratzen den aire-bolumena; 1,5 l-koa izaten da.
– HONDAR-BOLUMEN FUNTZIONALA: espirazio normal baten
ondoren biriketan geratzen den aire-bolumena. Espirazioaren
erreserba-bolumena eta hondar-bolumenaren batura da; 3 l-
koa.
2.3.A. BIRIKEN EDUKIERA ETA BOLUMENAK

– INSPIRAZIOAREN ERRESERBA-BOLUMENA:
inspirazio sakon baten ondoren biriketan sar
daitekeen aire-bolumen handiena; 2,5 l-koa.
– BIRIKEN EDUKIERA OSOA: inspirazio sakon
baten ondoren biriketan dagoen aire-bolumena.
Bolumen guztiak batuz kalkulatzen da; 6 l-koa
– BIZI-EDUKIERA: Inspirazio sakon baten
ondoren biriketatik atera daitekeen aire-bolumen
osoa; hots, biriken edukiera osoari hondar-
bolumena kenduz geratzen dena; 4,5 l-koa
2.3.A. BIRIKEN EDUKIERA ETA BOLUMENAK
2.3.B. ALBEOLOEN AIREZTAPENA ETA
ESPAZIO ANATOMIKO HILA
● Arnas-hodietan sartzen den aire-bolumen osoak ez du
gasen trukean parte hartzen, zati bat garraio-bideetan
kokatzen da eta ez du arnas-geruzarekin kontakturik.
● Arnas-bideetan dagoen aire-bolumen horri espazio
anatomiko hila esaten zaio eta 0,5 l-koa izaten da.
● Arnasketa arrunt bakoitzean sartzen diren 0,5 l-tik,
albeoloetan 0,35 l sartzen da.
● Minutuero albeoloetan sartzen den aire bolumenari
AIREZTAPEN ALBEOLARRA (AA) esaten zaio:
AIREZTAPEN ALBEOLARRA = (bolumen arrunta – espazio
anatomiko hila) x arnasketa-maiztasuna
AA = (0,5 – 0,15) X 15 = 5,25 l/min
2.3.B. ALBEOLOEN AIREZTAPENA ETA
ESPAZIO ANATOMIKO HILA
2.4. HEDAKUNTZA
● Gas-trukean aireko gasek mintz batzuk zeharkatu behar
dituzte eta ekintza honi HEDAPENA esaten zaio.
● Zeharkatu beharreko arnas-geruzan hainbat zelula ezberdin
aurkituko ditugu: pneumozitoak, interstizioa, endotelioa eta
eritrozitoak...
● Gasak kontzentrazio handitik txikira igaroko dira, difusioz.
2.5. PERFUSIOA

● Beste organoekin konparatuz, biriketako odol-


hodiek presio baxuagoa pairatzen dute, odol-
erresistentzia txikiagoa delako. Ondorioz, odolari
errazago egiten zaio biriketako leku guztietara
iristea.
2.5.A. OXIGENOAREN GARRAIOA
● Oxigenoak odolean duen solugarritasuna txikia da. Horregatik
garraiatzaile bat beharrezkoa du, gure kasuan, hemoglobina.
● Oxigenoa hemoglobinarekin konbinatzean oxihemoglobina
eratzen da.
● Modu horretan, odoleko 100 ml bakoitzeko 20 ml oxigeno
garraiatzen dira biriketatik ateratzen den odolean.
2.5.B. CO2-AREN GARRAIOA
● Karbono dioxidoa 3 eratan garraiatzen da:
– Bikarbonato eran
● Odol-plasmako edo eritrozitoetako urarekin

erreakzionatu eta bikarbonato-ioiak emanez.


● Modu honetan garraiatzen da CO -aren %75a
2

– Hemoglobinaren amino-taldeekin konbinatuta


● Karboxihemoglobina eratzen du.

● Modu honetan garraiatzen da CO -aren %20a


2

– Disolbatuta
● %10a odol-plasman disolbatuta garraiatzen da.
2.5.C. AIREZTAPENAREN GAS-OSAERA
2.6. ARNASKETAREN
ERREGULAZIOA
2.6.A. NERBIO-KONTROLA
● Arnas-mugimenduak automatikoak dira
normalki, nahiz eta boluntarioki ere kontrola
ditzakegun neurri batean.
● Arnas-maiztasuna eta sakontasuna egoera
bakoitzeko beharretara moldatzen da.
Erraboilaren arnas-zentroak
kontrolatzen du .
● Nerbio-zentrotik erritmikoki iristen dira
nerbio-bulkadak diafragmara (nerbio
frenikoaren bidez) eta saihetsarteko
muskuluetara (saihetsarteko nerbioen
bidez), hauek modu erregularrean
uzkurraraziz. Bi nerbio hauek moztuko
bagenitu arnasketa berehala geldituko
litzateke.
● Arnas-hartze eta arnas-botatze zirkuitu bi
dira eta ez dute batera funtzionatzen, batak
bestearen ekintza inhibitzen baitu.
2.6.B. KONTROL KIMIKOA
● Odolaren CO2-aren kontzentrazioarekiko
eta odolaren pH-arekiko sentikorrak
diren kimiohartzaileen bidez gertatzen da
erregulazio hau: odolaren CO2-aren
kontzentrazioa handitzean edo pH-a
jaistean arnas-maiztasuna handitu
egiten da.
● Kimiohartzaileak honako leku hauetan
aurkitzen dira nagusiki:
– AORTAREN MAKOAN: bertako
estimuluak nerbio bagoaren bidez
garraiatzen dira nerbio-sistema
zentralera.
– KAROTIDA ARTERIAN: nerbio
glosofaringeoaren bidez garraiatzen da
estimulua.
– ERRABOILEKO KIMIHARTZAILEEN
ZENTROAN.
2.6.C. MEKANOHARTZAILEAK

● Biriketan hartzaile ezberdinak daude, hala


nola luzapen-hartzaileak, narritadura-
hartzaileak eta oinaze-hartzaileak.
● Hauek kitzikatzean, informazioa nerbio bagoaren
bidez garraiatzen da NSZan kokatutako arnas-
zentroetara.

You might also like