You are on page 1of 21

"Desayuna como un rey, almuerza

como un príncipe y cena como un


mendigo"

Nutriziorako
aparatuak

Zer ikasiko dugun


1.Nutrizioa: substantzien trukea
2.Digestio-aparatua
3.Arnas aparatua
4.Zirkulazio-aparatua
5.Sistema linfatikoa
6.Iraitz-aparatua
7.Osasuna eta nutrizio-funtzioa
Nutrizioa: substantzien trukea

Nutrizio-funtzioa egiteko, izaki bizidunek ingurunearen eta zelulen artean substan-


tzien trukea sortzea behar dute. Truke hori ez da modu berean gertatzen da izaki
bizidun zelulabakarretan eta zelula anitzekoetan.

Izaki bizidun zelulabakarrek ingurunearekin substantzien trukea zuzenean eginez


gauzatzen dute nutrizio-funtzioa. Hau da, elikagaiak eta oxigenoa zelularen barrura
sartzen dira mintz plasmatikoaren bidez; hondakinak ere mintz plasmatikoaren bi-
dez kanporatzen dira.

Organismo zelula anitzekoetan, gizakiaren kasuan, esaterako, zelularik gehienak ez


daude kanpoaldearekin kontaktuan, eta ezin dute zuzeneko substantzia-trukerik
egin horrekin. Nutrizio-funtzioa hainbat aparaturen eta sistemaren bidez egiten da.

Gizakien nutrizioan parte hartzen duten aparatuak


hauek dira: digestio-aparatua, arnas aparatua, zir-
kulazio-aparatua, sistema linfatikoa eta iraitz-
aparatua.

 Digestio-aparatua. Hartzen ditugun janariak


substantzia sinpleago(elikagaiak) bihurtzen di-
tuzte; horiek xurgatu egiten dira, eta odolera
doaz.
 Arnas aparatua. Aireko oxigenoa hartzen du,
eta oxigenoa odolera pasatzen da; arnas apara-
tuak odoleko karbono dioxidoa hartu eta kan-
pora botatzen du.
 Zirkulazio-aparatua. Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaiak zeluletara erama-
ten ditu, eta zeluletako hondakin - substantziak iraitz- organoetaraino eramaten
ditu, kanpora botatzeko.
 Sistema linfatikoa. Zirkulazio aparatuari laguntzen dio substantziak garraia-
tzen.
 Iraitz-aparatua. Zelulen jardueran sortu diren hondakin-substantziak odolean
hartu eta kanpora botatzen ditu.
Digestio-aparatua
Digestio-hodia

Digestio-hodia ahoak, faringeak, esofagoak, urdailak, heste meharrak, heste lodiak eta uz-
kiak osatutako hodi luzea da.
Ahoa. Barrunbe bat da, eta, bertan, hortzaginek birrindu egiten dituzte janariak. Ahoan
dago baita mihia ere; dastamen-papila ugari ditu, eta bertan dastamena dago.
Faringea. Digestio-aparatuak eta arnas apara-
tuak erabiltzen duten hodia da; janariak berta-
tik pasatzen dira ahotik esofagoraino, eta airea,
sudurretik laringeraino. Tolestura bat du, epi-
glotisa; horren zeregina arnas hodia ixtea da,
janariek oztopa ez dezaten.
Esofagoa. Janaria bertatik doa urdaileraino,
pareten kontrakzio mugimenduei esker
(mugimendu peristaltikoak).
Urdaila. Esofagoarekin kardia deritzon zulo ba-
ten bidez lotzen da. Urdailak ahalmen handiko
muskuluak ditu paretetan, baita janariekin na-
hasten diren urin gastrikoak jariatzen dituzten
guruinak ere. Heste meharrarekin piloro deri-
tzon zulo baten bidez komunikatzen da.
Heste meharra. oso heste luzea da. paretek
heste-urina jariatzen duten guruinak eta heste-bilo deritzegun tolesturak dituzte. Bilo ho-
riek hodi fin-finak dituzte; horietan zehar odolak zirkulatzen du (kapilarrak), eta digestioan
lortu diren elikagaiak odolera pasatzen dira.
Heste lodia. Digestio hodiaren azken zatia da. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak
xurgatzen dituzte.
Uzkia. Digestio-hodiaren azken partea da, gorozkiak kanpora botatzen dira bertatik.

Guruin erantsiak

Guruin erantsiak digestio-hoditik kanpora daude, baina bertara isurtzen dituzte jariatzen
dituzten substantziak. Listu-guruinak, gibela eta pankrea dira guruin erantsiak.

Listu-guruinak. Ahora listua jariatzen duten sei guruin dira.


Gibela. Gorputzeko organorik handiena da. Garrantzi handiko zereginak ditu . Digestioari
dagokionez, behazun -xixkuan gordetzen den behazuna jariatzen du.
Pankrea. Pankreako urina jariatzen du. Gainera, substantziak askatzen ditu odolera.
Digestioa
Digestio-aparatuan, hartzen ditugun janarien digestioa hainbat etapatan
zehar egiten da: digestio mekanikoan, digestio kimikoan eta sabelustean zehar

Digestio mekanikoa
]anari-partikulak txikiago bihurtzeko eta partikulek digestio-aparatuan zehar aurrera egi-
teko prozesuen multzoa da. Hainbat etapatan zehar gertatzen da:

 Mastekatzea. Ahoan sartu ditugun janariak urratzea, ebakitzea eta birrintzea da. Hor-
tzaginek eta beheko barailaren mugimenduak gauzatzen dute.
 Listuztatzea. Mihiaren mugimenduen bidez janari birrinduak listuarekin nahastea da.
Emaitza elikadura-boloa eratzea da.
 Irenstea. Mugimendu peristaltikoek lagunduta, elikadura-boloari urdaileraino aurrera egin
eragitea da, faringean eta esofagoan zehar.

Digestio kimikoa
Digestio kimikoa, digestio-urinetako substantzien eraginez janariak elikagai bihurtzeko pro-
zesuen multzoa da. Digestio hodiaren ataletan gertatzen da.

 Ahoan. Elikadura-boloa eratzen den artean, listuan dauden substantziek gluzidoei eragiten
die, eta substantzia sinpleago bihurtzen dituzte.
 Urdailean. Elikadura-boloa urdailera heltzen denean, paretek urin gastrikoak jariatzen di-
tuzte, eta proteinei, batez ere, eragiten die. Ondorioz lortzen den ahi erdi-likidoari kimo
esaten zaio.
 Heste meharrean. Heste-paretek jariaturiko heste-urinek, gibelak jariaturiko behazu-
nak, eta pankreak jariaturiko pankrea-urinak jarduten dute. Horien eraginez, elikadura-
boloa eraldatu egiten da, eta kilo esaten zaio. Kiloak ura, digestioan sorturiko elikagaiak
eta digeritu ez diren beste produktu batzuk ditu.

El¡kagaiak xurgatzea
Kiloko elikagaiak heste meharraren paretako tolesturen bidez xurgatzen dira; horiei heste-
bilo esaten zaie. Kiloko elikagaiak odolera doaz, organismo osoko zelulen artean banatzeko.

Egestioa
Egestioaren bidez, digeritu ez diren produktuak (hondakinak) botatzen dira. Prozesua heste
lodian hasten da, hondakinetako ura xurgatzen baita bertan. Bakterio-florak gorozki bihur-
tzen ditu digeritu ez diren produktuak; azkenean,horiek kanpora botatzen dira uzkiaren bi-
dez.
Digestioa
Digestio-aparatuko gaixotasunak

Hona hemen digestio-aparatuko zenbat gaixotasun : txantxarra, idorreria, ultzerak, gastro-


enteritisa eta gibel-zirrosia

Txantxarra. Zenbat bakteriok sorturiko gaixotasun infekziosoa da: bakterioek hortzen


ehun gogorrei egiten diete kalte (esmalteari, dentinari eta zementuari). Ahoan dauden bak-
terioak ahoratutako gluzidoez elikatzen dira eta azidoak sortzen dituzte: eta azido horiek
zuloak egiten dituzte hortzetan. Txantxarrari aurrea hartzeko, onena da gozokiak ez jatea,
hortzak jatorduen ondoren eta oheratu aurretik
garbitzea, eta dentistarenera aldian behin joa-
tea.

Idorreria. Arazo hori duten pertsonek zailtasu-


nak izaten dituzte libratzeko. Hori gertatzen da
heste lodiak ur gehiegi xurgatzen duelako, eta
horrenbestez, gorotz lehorrak eta gogorrak sor-
tzen direlako.. Hainbat faktorek eragiten dute
idorreria; besteak beste, estresak, zenbait sen-
dagaik eta landare-zuntz gutxi hartzeak.

Ultzerak. Digestio-hodiaren barrualdeko paretetako zauriak dira. Urdailean eta duodenoan


izaten dira, batik bat. Era askotako faktoreek eragifen dituzte; adibidez, estresak eta
Helícobacter pylorí bakterioak eragindako infekzioak.

Gastroenteritisa. Urdailaren eta hestearen barrualdeko mintzaren hantura da. Zenbait biru-
sek edo bakteriok eragindako infekzioaren ondorioz sortzen da, batik bat. Gaixotasunak oka
eta beherakoa eragiten ditu, bai eta sabelaldeko ondoeza ere. Hanturaren ondorioz, hesteak
ur eta gatz gutxi xurgatzen du. eta horrenbestez. gorotzak oso likidoak izaten dira.

Gibel-zirrosia. Gaixotasun kroniko horrek gibel-ehunaren pixkanakako heriotza ekartzen


du, eta hori dela-eta, gibelak ez du behar bezala funtzionatzen. Zirrosia, askotan, alkohola
erruz hartzeagatik sortzen da.
Arnas aparatua
Arnas aparatuak gasak kanpoaldearekin trukatzen ditu. Aireko oxigenoa (O2) hartu eta odo-
lera pasatzen du, eta odoletik karbono dioxidoa (CO2) hartu eta kanpora botatzen du.

Bi atal bereizten dira arnas aparatuan: arnasbideak eta birikak.


Arnasbideak kanpoko airea biriketara, eta alderantziz, eramaten duten hodiak dira. Sudur-
hobiek, faringeak, laringeak, trakeak, bronkioek eta bronkioloek osatzen dituzte arnasbide-
ak. Bronkioloak pareta oso meheko eta albeolo izeneko zaku itsuetan amaitzen dira; odol ka-
pilarren sareak inguratzen ditu albeoloak.
Birikak barrunbe torazikoan dauden bi organoak osatzen dituzte. Pleura izeneko mintz bi-
koitzak inguratzen ditu, eta honek pleura-likidoa du barruan; likido horrek birikak kaxa tora-
zikoarekin igurztea ekidin eta arnas mugimenduak egiten laguntzen du.

Arnas aparatuak hiru etapatan egiten du: arnas-


keta: arnasgora, gastrukea eta arnasbehera.

Arnasgoran atmosferako airea sartzen da biriken


barruan. Hori gerta dadin, diafragma uzkurtu eta
birikak zabaldu egiten dira. Airea ahotik edo su-
dur-hobietatik sartzen da arnas aparatuan, berotu
egiten da bertan,eta arnasbideetatik albeoloeta-
raino heltzen da.
Gas-truquea Gasak berez hedatzen dira, hau da:
zelula-mintzak zeharkatzen dituzte,eta kontzen-
traziorik handiena duten lekutik kontzentraziorik txikiena duten lekuetara abiatzen dira.
Horregatik, albeoloen barruan kontzentrazio handian dagoen O2, albeoloen paretak zeharka-
tu eta O2, gutxi duen odolera pasatzen da; oxigeno hori albeoloetara heltzen da, eta horien
inguruko pareta mehea zeharkatzen du; eta, horregatik, zeluletatik datorren odolean dagoen
CO2, ugaria albeoloaren barrualdean hedatzen da (CO2, gutxi dago bertan), eta kanpora bo-
tatzen da.
Arnasbehera.Arnasketan zehar, diafragma erlaxatu eta biriken bolumena txikiagotu egiten
da. Horren ondorioz, karbono dioxidoz beteriko airea kanpora botatzen da arnasbideetan
zehar.
Arnas aparatuko gaixotasunak

Hona hemen arnas aparaluko ohiko gaixotasunetako batzuk:

Bronkitisa : Bronkioen hanturazko gaixotasuna da eta bak-


terio batek eragindako infekzioaren ondorioz sortzen da;
horrek arnasa hartzeko zailtasunak eragiten ditu. Bronkiti-
sa dutenek muki asko sortzen dute denbora luzean, eta gai-
nera, eztula ere ¡zaten dute. Erretzaileengan, tabako-
kearen agente narritagarrien eraginez, gaixotasuna kroniko
bihurtzen da. Gaixotasuna larriagotzen den heinean, gaixo-
ak gero eta zailtasun handiagoa izaten du arnasa hartzeko,
oinez ibiltzeko eta ahalegin fisikoak egiteko, eta horrega-
tik, aparteko oxigeno hartu behar izaten du aldian behin.

Asma: Arnas hodien aldi baterako hertsaduraren ondorioz sorLzen da hertsadura horrek
oxigeno-eskasia eragiten du ehunetan, bai eta arnasa hartzeko arazoak ere. Faktore alergi-
koen ondorioz sortzen da asma (polena, akaroak, hautsa, kutsadura...), ariketa fisiko handia-
ren ondorioz edo arnas infekzioen ondorioz. Asmaren sintomak eztula, arnasa berotzea eta
arnasa hartzean txistu-hotsa egitea dira.

Tuberkulosia. Bakterio batek eragindako gaixotasun kutsa-


korra da: bakterioak birika-ehuna hondatzen du. Pertsonek
airearen bidez kutsatzen diote garxotasuna elkarri. Gaixota-
sunaren aurkako sendabiderik jartzen ezbada,heriotza ekar
dezake.

Hotzeria eta gripea. Birusek eragindako arnasbideen infek-


zio kutsakor- kutsakorrak dira. Ez dago gaixotasun horiek
sendatzeko tratamendurik, eta normalean,berez joaten dira egun batzuen buruan. Ohiko sin-
tomak nekea, doministikuak, muki ugaria eta eztarria narritatzea dira.
Zirkulazio aparatua (odola eta odol hodiak)

Zirkulazio-aparatuak digestioan zehar xurgatutako elikagaiak eta biriketan lortutako oxigenoa zelu-
letaraino eramaten ditu; zelulen jardueran sortutako hondakin-substantziak ere iraitz-
organoetaraino eramaten ditu.

Giza odola likido gorria eta lodia da; urak, gatzek, digestiotik datozen elikagaiek, hondakin-
substantziek, osatutako plasmak eta odol-zelulek osatzen dute; azken horiek hiru eratakoak dira:
globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak.

 Globulu gorriak zelula txikiak dira, eta ez dute nukleorik. Organismoan ugarienak dira (4-5 mi-
lioi daude mm3-ko). Burdina duen koloreko gorriko proteina den hemoglobina dute. Proteina
horrek oxigenoaren eta karbono dioxidoaren garraioan hartzen du parte.
 Globulu zuriak zelula gorriak baino zelula handiagoak dira, eta ez dira horiek bezain ugariak (8
000 mm3 inguru ditugu). organismoa patogenoen eta tumore-zelulen kontra defendatzen dute.
Hainbat eratakoak daude.
 Plaketak ez dira benetako zelulak, zitoplasma zatiak baino. 300 000 inguru daude mm3-ko.
Odola gatzatzen hartzen dute parte.

Odolaren funtzioak

 Substantziak garraiatzen ditu. odolak organismo osoan zehar daramatza elikagaiak eta honda-
kin- substantziak.
 Gorputzeko tenperatura erregulatzen du. odolak gorputzaren tenperaturari eusten laguntzen
du, berotasuna gorputz osoan zabalduz.
 Organismoa babesten du. Globulu zuriek parte hartzen dute organismoaren patogenoen eta
tumore-zelulen kontrako defentsa-mekanismoetan.

Odol hodiak

Odol-hodiak hiru motatakoak dira: arteriak, zainak eta kapilarrak.


 Arteriak pareta lodiak eta elastikoak dituzten odol-hodiak dira. Odola bihotzetik organoetarai-
no eramaten dute. Adarkatu egiten dira, eta arteriola izeneko arteria meheagoak sortzen di-
tuzte.
 Zainak arteriak baino pareta meheagoko eta elastikotasun txikiagoko odol -hodiak dira. Odolak
atzera egitea eragozten duten balbulakdituzte. dola organoetatik bihotzera eramaten dute.
Benula deritzen zain txikiak bilduz eratzen dira.
 Kapilarrak zelula guztietara heltzen diren odol-hodi mikroskopikoak dira. Horietan zehar bat-
zen dira arteriolak eta benulak eta, horrela, zirkuitu itxia sortzen dute. Horien paretak oso
meheak dira, eta elikagaien, gasen eta hondakinen trukea egiten uzten dute odolaren eta zelu-
len artean.
Zirkulazio aparatua (odola eta hodol hodiak)
Zirkulazio aparatua (Bihotza)

Bihotza organo gihartsua eta hutsa da, eta barrunbe torazikoan dago,biriken artean. Bi zati-
tan dago banatuta, eskuinekoa eta ezkerrekoa, luzetarako trenkada baten bidez bananduak.
Erdi bakoitzak, aldiz, bi barrunbe ditu: aurikula eta bentrikulua.

Aurikulak edo goi-barrunbeak. Ezkerreko aurikulan biriketatik datozen birika-zainak amait-


zen dira. Eskuineko aurikulan kaba zainak amaitzen dira; horietan organismoko gainerako zai-
netako odola biltzen da.
Bentrikuluak edo behe-barrunbeak. Odolari atzera egiten uzten ez dioten balbulen bidez
komunikatzen dira aurikulekin. Ezkerreko balbula mitrala da, eta eskuinekoa, trikuspidea. Es-
kuineko bentrikulutik birika-arteria irteten da; horrek odola birika-albeoloetara darama gas-
trukea egiteko; ezkerreko bentrikulutik aorta arteria ateratzen da; horrek oxigenodun odola
gorputz osoan zabaltzen du. Bihotzetik ateratzen diren arteria handiek irteerako aldean
ilargi formako balbulak dituzte, odolak atzera egitea ekiditeko.

Bihotzaren zikloa

Bihotzak muskulu-ehun berezia du, miokardio izenekoa; horri esker uzkurtu eta dilatatu egi-
ten da odola ponpatzeko. Uzkurtzeko (edo sistole) eta dilatatzeko (edo diastole) mugimendu
horien segidari bihotzaren ziklo esaten zaio.
Bihotzaren zikloan zehar, odola zainen bidez sartzen da bihotzean,eta arterien bidez ate-
ratzen da.

 Lehenengo etapa. Odola aurikuletan sartzen da (dilatatuta daude) kaba zainetan eta
birika-zainetan zehar.
 Bigarren etapa. Aurikulak osoan betetzen direnean, uzkurtu egiten dira batera
(aurikula-sistolea) eta odola bentrikuluetan sartzen da balbula mitrala eta trikuspidea
irekitzen direlako.
 Hirugarren etapa. Bentrikuluak odolez bete eta gero, uzkurtu egiten dira (bentrikulu-
sistolea). Odolak aurikuletara atzera egin ez dezan, balbula mitrala eta trikuspidea
itxita egoten dira.
 Laugarren etapa. Odola arterietatik ateratzen da eta ilargi formako balbulei zabaldu
eragiten die. Aldi berean, aurikulak dilatatu egiten dira (aurikula-diastolea), eta berriro
hasten da zikloa.
Zirkulazio aparatua (bihotza)
Zirkulazio aparatua (Odolaren zirkulazioa)

Odolaren zirkulazioa odolak zirkulazio aparatuan zehar egiten duen ibilbidea da. Bi zirkuitu
daude; biriketakoa eta nagusia.

Biriketako zirkuitua edo txikia

1. Karbono dioxidoz, hondakin-substantziaz eta elikagaiz beteriko odola, gorputz osoan


ibilbidea egin eta gero, bihotzera heltzen da, kaba zainetatik sartzen da eskuineko au-
rikulan, eta eskuineko bentrikulura pasatzen da.
2. Odola, birika-arterien bidez, eskuineko bentrikulutik ateratzen da, eta biriketara doa,
bertan karbono dioxidoa utzi eta oxigenoa hartzeko.
3. Biriketatik, birika-zainetan zehar, odola elikagaiz eta oxigenoz beterikdoa, eta ezke-
rreko aurikulara heltzen da.

Zirkuitu nagusia

1. Oxigenoz eta elikagaiz zamatutako odola eskerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura


doa, eta hortik, aorta arteriara. Arteria hori adarkatu egiten da arteria txikiagotan,
eta horiek gorputz osoan banatzen dira.
2. Arteriak, aldiz, kapilarretan adarkatzen dira; kapilarrek oxigenoaeta elikagaiak gorput-
zeko zeluletan banatu eta zelula horiek sortu dituzten hondakinak biltzen dituzte. Bi-
loetan, gainera, digestioanlortu diren elikagaiak biltzen dituzte.
3. Kapilarrak zainetan biltzen dira, eta horiek kaba zainetan amaitzen dira.
4. Kaba zainak eskuineko aurikulara heltzen dira, eta, bertan, birika-zirkuitua hasten da.
Zirkulazio aparatua (bihotza)
Sistema linfatikoa
Zirkulazio-aparatuaren eta zelulen arteko substantzien truke hori ez da zuzenean egiten,
kapilarrak eta zelulak elkar ukitzen ez daude eta horien artean likido bat dago, eta plasma
interstizial esaten zaio. Plasma interstizial hori zelulak inguratzen dituen likidoa da.

Kapilarrek likido horretara isurtzen dituzte elikagaiak eta oxigenoa, eta horiek likido horre-
tatik zeluletara pasatzen dira; zelulek likido horretara isurtzen dituzte hondakin-
substantziak ere, eta horiek kapilarretako odolera pasatzen dira.

Gure organismoak jarduera egokia izateko plasma interstizialaren konposizioak konstante


iraun behar du. Sistema linfatikoak funtzio horretan hartzen du parte.
Sistema linfatikoak zelulen artean geratzen den gehiegizko plasma biltzeko eta odolera it-
zultzeko zeregina du; gainera, hestean xurgatzen diren garuzak eramaten ditu, eta organis-
moaren defentsan hartzendu parte, globulu zuriak fabrikatzeko.

Sistema linfatikoak linfa garraiatzen du; linfa kolore argiko likidoa da eta batez ere plasma
interstizialez osatuta dago. Linfa gorputzaren mugimenduen ondorioz mugitzen da, hau da,
hodi linfatikoen inguruko eskeletoko muskuluek bultzatzen dutenean.

Sistema linfatikoa kapilar linfatikoek, hodi linfatikoek eta gongoil linfatikoek osatzen du-
te:
 Kapilar linfatikoak gorputzaren ehunik gehienetan sartzen direnhodi oso txikiak dira.
 Hodi linfatikoak zainen antzeko hodiak dira. Kapilar linfatikoak elkartzean eratzen di-
ra, eta zirkulazio-aparatura doaz.
 Gongoil linfatikoak hodi linfatikoetan zehar dauden loditzeak dira. Horietan fabrikat-
zen dira globulu zuriak.
Zirkulazio-sistemako gaixotasunak

Arteriosklerosia

Arteriosklerosi hitzak arteriak gogortzea>esan nahi du. Odol-hodien barrualdean gantzak


eta kolesterola metatzeagatik sortzen da, batik bat.Metatze horiek direla eta odol-hodien
barne-diametroa murriztu egiten da eta odola nekezago igarotzen da. Horren ondorioz, tron-
boak sor daitezke. Tronboek organo garrantzitsuetara iristen badira odol-fluxua gelditu eta
tronbosia eraqin dezakete.

Miokardio-infartua

Arteria koronarioren batean tronborik izanez gero, odol-fluxua eten egitenda, eta horren
ondorioz, odol horrek elikatzen dituen gihar-zelulak hil egiten dira. Ha1a, miokardio-
infartuak jo eta hil ere egin gaitezke.
lnfartuaren sintoma torax aldeko presio edo min gorria da, eta min hori, besoetara eta sor-
baldetara ez ezik (batez ere ezkerraldekoetara), bizkarrera, hortze1ara eta masailezurrera
ere zabal daiteke.

Osasun kardiobaskularra
Mendebaldean, gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza-kausa nagusia. Gaixotasun horiei
aurrea hartzeko, garrantzitsua da aztura osasungarriak izatea.

1. Kirola egitea. Kirola egiteak gorputza sasoi onean mantentzen du.Odolaren zirkulazioa
errezten du eta bihotzari behar bezala funtzionatzen laguntzen dio.
2. Behar bezala elikatzea. Dieta desegokiak koipeak eta kolesterola metatzea eragin de-
zake. Substantzia horien zati bat meta daiteke eta arteriosklerosia eragin.
3. Ez erretzea. Nikotinak arterien paretak gogortzen ditu; hori dela eta,odolak ez du hain
erraz zirkulatzen, eta bihotza ahalegin handiagoa egitera behartzen da.
Iraitz-aparatua
Iraiztea organismoko zelulen jardueran sortzen diren hondakin substantziak eta gehiegiz-
koak diren substantzia batzuk botatzea da.

Iraitz- aparatua giltzurrunek eta gernu-bideek osatzen dute. Gernuaren bidez, hondakin-
substantziak iraizten ditu.

Giltzurrunak
Giltzurrunak indaba forma duten eta gerrialdean dauden bi organo sira. Giltzurruna ebakiz
gero, honako hauek bereizten dira:

1. Kanpoaldea, hau da, azala.


2. Piramide itxurako sektoretan banatuta dagoen muina.
3. Giltzurrun-pelbisa, hau da giltzurrunak fabrikatzen duen gernua biltzen duen onil for-
mako barrunbea.
Giltzurrun bakoitza nefrona deritzegun milaka egitura mikroskopikok eratzen dute. Nefrona
bakoitzak kapsula esferiko batek (Bowman-enkapsula)eta giltzurrun-hoditxo batek inguratu-
tako odol-kapilarren harila (glomerulua) du. Hodi biltzaile batean hainbat nefrona amaitzen
dira.

Gernubideak
Gernubideak gernua giltzurrunetatik kanpora daramaten hodiak dira.Ureterrek, gernu-
maskuriak eta uretrak osatzen dituzte.

Iraitz-aparatuaren funtzioak
Giltzurrun bakoitzera giltzurrun-arteria bat heltzen da; horrek hondakinez zamatutako
odola darama, eta giltzurrun bakoitzetik giltzurrun zain bat ateratzen da odol garbiarekin.
Giltzurrunek gernuaren bidez garbitzen dute odola; gernua bi etapatan eratzen da:

Lehenengo etapa; iragaztea. Glomeruluan odolaren lehenengo iragaztea egiten da; horren
bidez, lehen gernua lortzen da; gernu horrek ura, substantzia toxikoak, gatz mineralak eta
sustantzia erabilgarriak (glukosa eta aminoazidoak) ditu.
Bigarren etapa: birxurgatzea. Giltzurrun-hodixkan lehen gernuko substantzien parte handia
birxurgatu eta odolera doa. Emaitza behin betiko gernua da; hodi biltzailera doa, eta, azke-
nean, kanpora botatzen da gernubideetan zehar. Gernua sortzeak, odola garbitu ez ezik, or-
ganismoko ur eta mineral kantitatea erregulatzen du.
Iraitz-aparatua
Ariketak
1.Bilatu esaldi faltsuak eta idatzi zuzen koadernoan: 6. Irudia begiratuz ldatzi ordenan, zer organotan
a) Urdailean, heste-urinek elikadura-boloko zehar igarotzen den airea sudurretik sartzen de-
proteinetan eragiten dute. netik albeoloetara iritsi arte.
b) Irenstea elikadura-boloari aurrera egin eragiteada
mugimendu peristaltikoen bidez.
c) Kiloak dituen elikagaiak heste-biloen bidez xurga-
tzen dira.
d) Egestio-prozesua heste meharrean hasten da.
2.Definitu
Nutrizio, digestio mekaniko, digestio kimiko.
3.Adierazi zer funtzio egiten duten
digestio-aparatuaren organo hauek.
a) Ahoa.
b) Hortzak
c) Mihia.
d) Listu-guruinak.
e) Hestegorria.
4. Zer dira guruin erantsiak? Zergatik esaten zaie
hala? Adierazi zein diren guruin erantsiak eta
7. Eskema honetan, adierazi da zer gas-truke ger-
Digestio hodian nora isurtzen duen bakoitzak bere
tatzen den odolaren, albeolo baten barruko airea-
substantzia.
ren eta ehunen artean.
5. Marrazki honetan digestio-aparatua dago adiera-
zita.
a) Identifikatu zer organo agertzen diren marrazkian.
b) Zer organok isurtzen dituzte urinak digestio hodiko
leku berera? Zer urin isurtzen dituzte?
c) Adierazi nolako ekintza gertatzen den digestio-
aparatuaren zati bakoitzean.

a) Identifikatu zer egitura dauden adierazita A, B


eta C
letren bidez.
b) Zenbakiek kasu bakoitzean zer gas sartzen eta
irteten diren adierazten dute. Identifikatu zer gas
diren.
Ariketak
8. Marraztu bihotza, eta: 12. Azaldu zer den irudi hau eta horretan ger-
a) Margotu urdinez nondik zirkulatzen duen arterie- tatzen den prozesua.
tako odolak, eta gorriz, nondik zirkulatzen duen zaine-
tako odolak.
b) Marratu geziak odolak egiten duen bidea adieraz-
teko, eta idatzi zeharkatu behar dituen balbulen ize-
nak.

9.Eskema honek odolaren zirkulazioa adierazten du,


marren bidez. Kopiatu zure koadernoan eta erantzun
galderei.

7.

13. Zer funtzio betetzen du linfa sistemak?

14. Zer da linfa?

a) Esan odolaren noranzkoa adierazten duten geziak


zuzen jarrita dauden ala ez.
b) Aipatu zenbaki bidez markatutako odol-hodien
izenak.
c) Zer odol mota daukate gorriz margotutako hodiek?
Eta morez margotutakoek?

10. Zuzena al da esatea arterietako odolak oxigeno


ugari daramala, eta zainetakoak, berriz, gutxi?

11. Azaldu zein eta marraztu diren iraitz-


aparatuaren osagai nagusiak eta zer funtzio betetzen
duen bakoitzak.
Proiektua: bihotz taupadak eta kirola

Ariketa fisikoak eragin nabaria du bihotzaren funtzioan, bere bolumena eta indarra handi-
tzen baititu, uzkurtzeko gaitasuna hobetuz. Odol hodietan ere onurak sortzen ditu ariketa
fisiko jarraiak odol hodi gehiago sortzen laguntzen baitu, horrela oxigenoa eta elikagaiak ho-
beto iritsiko dira muskuluetara.

Bihotz-taupadak bihotzak eragindako odolaren ponpatzearen ondoriozko arterien dardarak


dira. Minutuko pultsaziotan neurtzen dira. Neurtzen ditugunean, «pultsua hartzen ari ga-
rela» esaten dugu.

Geldirik gaudela, pertsona osasuntsuaren pultsua minutuko 60 eta 100 taupadaren artean
dago. Gorputz-ariketa egiten ari garela, taupaden kopurua bikoiztu egin daiteke. Normala da
haur oso txikiek taupada kopurua oso handia izatea.

Pultsua hezur bat ukitzen dagoen arterian presio egi-


nez gero igo daiteke. Normalena pultsua eskumutu-
rrean dagoen arteria erradialean hartzea da: pultsua
arteria karotidetan ere har daiteke, lepoaren bi aldian.
Pultsometro bat ere erabili daiteke. Eskuarki, bi ele-
mentuz osatuta dago: bularrerako uhal transmititzailea
eta erloju bat. Bihotzaren taupadak kontrolatzeko bu-
larreko zintak elektrodoak ditu. Informazio hori erra-
dio seinalez erlojuraino transmititzen da.

Proiektu hau natura zientzietako eta kiroleko klasean


batera egingo dugu eta aurreko ekintzak egin beharko
dira.

1. Ezagutu pultsometroen ezaugarriak eta erabilera.


2. Neurtu taldekide guztien pultsoa hurrengo egoeratan:
 Gelgirik egonez
 Ariketa aerobiko egin ondoren
 Ariketa anaerobiko egin ondoren
3. Kalkulatu taldekide guztien minutuko pultsu maximoa.
4. Talde bakoitza kirol bat aukeratu behar du eta ikasiko dute nolakoak izan behar dira en-
trenamenduak eta zer gorputz ezaugarriak dira egokienak kirol hori egiteko.
5. Bildu informazio osoa eta aurkeztu poster batean.

You might also like