You are on page 1of 9

ZIRKULAZIO APARATUA

Funtzioa
Digeritutako mantenugaiak eta hartutako oxigenoa zeluletara,zeluetan sortutako karbono dioxidoa biriketara eta hondakinak iraitzaparatura eramateko garraioa egiten du odolzirkulazioak. Zirkulazioaren motorra bihotza da.

ZIRKULAZIO APARATUAREN FUNTZIOAK


Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio ditu: 1. Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak gorputz osora eta gorputzeko zelula guztietara garraiatzen ditu. 2. Gauza bera egiten du arnasketan jasotako oxigenoarekin. 3. Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak. 4. Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

ORGANOAK

Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio-sare baten antza du zirkulazio-aparatuak. Odola gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da. Bihotza garraioan dabiltzan ibilgailuen motorra da. Odol-hodiak (benak eta arteriak) gure gorputz osoan zeharkatzen dituzten bideak dira.

ODOLA

Odola gai likidoz (ura batez ere) eta solidoz osaturiko substantzia gorrixka da,eta nahiko erraz bereizten dira osagi likido(plasma) , alde batetik, eta likido horretan flotatzen duten osagaia solidoak(globuxka gorriak,globuxka zuriak eta plaketak).

ODOL-PLASMA

Odol-plasma likido horixka bat da,eta ura du osagai nagusia. Ur horretan disolbatuta daude gatz mineralak, mantenugaiak, hondakinak eta hor flotatzen dute odolaren osagai solidoek. Mantenugaiak zeluletara eramatera eta zeluletan jasotako hondakinak (urea, esaterako) giltzurrunetara garraiatzea dira plasmaren funtzio nagusiak.Odoleko osagai solidoak globuxkak dira.

ODOLAREN OSAGAI SOLIDOAK

Globuxka gorrriak hemoglobina substantzia gorriaz osatuta daude. Substantzia horrek ematen dio odolari kolore gorria. Globuxka gorrien eginkizuna biriketatik zeluletara oxigenoa eta zeluletatik biriketara karbono dioxidoa garraiatzen da. Globuxka zuriak infekzioetatik babesten gaituzte, germen gaixo-eragileak suntsitzen dituzte. Plaketak zelula txiki-txikiak dira, eta zauriak ixteko odolbiduak sortzen dituzte.

BIHOTZA

Bihotza organo oso gihartsua da eta lau hutsarte ditu:goiko aldean bi aurikula eta behekoan bi bentrikulu.Alde bakoitzeko aurikulatik alde bereko bentrikulura pasatzen da odola, baina alderantziko bideak ez du behin ere egiten, hori eragozten duen balbula batzuk baitaude bihotzean. Bihotzaren funtzionamendua ulertzeko lehen urratsa, bihotzak bi mugimendu dituela jakitea da: Sistolea(uzkurdura) eta diastolea (zabalkuntza).

ODOL-ZIRKULAZIOA

Zirkulazio-handia: Odola ezkerreko bentrikulutik ateratzen da zelula guztietara elikagaiak eta oxigenoa eramateko.Ondoren, zeluletan hondakinak etan karbono dioxidoa jaso eta eskuin aurikulatik itzultzen da bihotzera. Birika zirkulazioa: Odola eskuineko bentrikulutik atera eta birika- arterietatik biriketara doan han oxigenoa hartzeko. Gero, birika-benetatik bihotzera itzultzen da ezkerreko aurikulan sartuz.

EGILEAK:Koldo eta Oihan DATA:2012ko Otsailaren 16a ostirala

You might also like