You are on page 1of 2

ZIRKULAZIO APARATUA

Zirkulazio aparatuak hainbat eginkizun edo zeregin ditu:


1. Digestioaren bidez jasotako mantenugaiak gorputz osora eta gorputzeko zelula
guztietara garraiatzen ditu.
2. Gauza bera egiten du arnasketan jasotako oxigenoarekin.
3. Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako
hondakinak.
4. Biriketara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

ODOLA

Odola lau gauzez osatuta dago: odol-plasma, globulu goriak globulu zuriak eta plaketak

Odol-plasma likido horixka bat da eta ura du osagai nagusi. Mantenugaiak


zeluletara eramatea eta zeluletan jasotako hondakinak giltzurrunetara garraiatzea dira
plasmaren funtzio nagusiak.

Globulu gorriak hemoglobina substantzia gorriaz osatuta daude. Beraien


eginkizuna biriketatik zeluletara eta zeluletatik biriketara karbono dioxidoa garraiatzea
da.

Globulu zuriak infekzioetatik babesten dute organismoa eta gorputzean sartzen


diren germen gaixo-eragileak suntsitzen dituzte.

Plaketak zelula zati txiki-txikiak dira, eta zauriak ixteko odolbilduak sortzen dituzte.
Zauri bat egiten dugunean plaketak zauria inguratzen dute eta fibrina substantziarekin
zauria ixten dute.

BIHOTZA

Bihotza oso organo gihartsua da. Lau hutsarte ditu: goiko aldean bi aurikula eta
behekoan bi bentrikulu ditu. Alde bakoitzeko aurikulatik alde bereko bentrikulura

pasatzen du odola eta kontrako bidea ez du inoiz egiten.

Odola bihotzaren eskuin aldetik esker aldera pasatzeko lehenengo biriketara joan eta
oxigenatu egin behar du, eta ezker aldetik eskuin aldera pasatzeko lehenengo oxigenoa
eta mantenugaiak gorputzeko hainbat lekuetara eraman behar ditu.

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA

Bihotzak bi mugimendu ditu: sistolea(uzkurdura) eta diastolea(zabalkuntza)


Mugimendu horiek etengabe errepikatuz egiten du bihotzak . Honako hau da
funtzionamendua: Lehengo, bi aurikulak uzkurtzen dira eta horrela, odola
bentrikuluetara pasatzen da; ondoren, bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola
arterietara joaten da; eta azkenik, zabalkuntzaren bidez , aurikulak eta bentrikuluak
zabaldu egiten dira eta odola berriro aurikuletatik sartzen da.

ODOL-HODIAK

Odol-hodiak eginkizuna
kapilarrak Bihotzetik kanporatzen diren odol-hodiak dira , eta odola
bihotzetik gorputz osora banatzen dute.
benak odola bihotzera eramaten duten odol-hodiak dira.
Gorputz osoan jasotako odola bihotzera ekartzen dute.
arteriak Sare gisara eratuak dauden hodi txikiak dira. Hodi horien
bidez komunikatzen dira arteria-sarea eta bena-sarea.

ODOL ZIRKULAZIOA

Bihotzak taupada bat egiten duenean, odola arteriatik ateratzen da. Bi ibilbide
egiten ditu: Zirkulazio handia eta birika zirkulazioa.
Zirkulazio handia: Odola eskerreko bentrikulutik atera eta gorputz osora doa
Birika zirkulazioa: Odola eskuineko bentrikulutik atera eta biriketara doa.

You might also like