4.

UNITATEA

GIHARRAK

1. ATALA: GIHARREN FISIOLOGIA

0. SARRERA

Giharrak lokomozio-aparatuaren atal aktiboak dira. Giharrak nagusiki gihar-ehunez daude osatuta. Giharehunak uzkurtzeko gaitasuna dauka. Zelula eta giharzuntzek gorputzaren atal ezberdinak mugiarazten dituzten uzkurdurak sortzen dituzte. Gihar-sistema da, beraz, mugimenduen arduradun nagusia. Bestalde, gihar-sistemak ematen dio bere egitura gorputzari eta beroa sortzeko gaitasuna du.

bideoa

1. GIHAR MOTAK

3 gihar mota daude:

Gihar eskeletikoak, hezurrak mugitzen ditu. Bihotz-giharrak edo kardiakoa, odola bihotzetik ponpatzen du. Gihar leunak errai hutsetik igarotzen diren gaiak eta odolhodietako odola mugiarazten ditu.

1.1. GIHAR ESKELETIKOA

Gihar-ehun ildaskatuaz eratuta dago. Hezurretan txertatzen dira. 2 motatakoa: BORONDATEZKOA: Nerbio-sistema Zentralak kontrolatzen ditu. Batbatean uzkurtu daitezke, denbora laburrean potentzia handia garatuz. EZ-BORONDATEZKOA: Nerbio-sistema Periferikoak kontrolatzen ditu. Potentzia ertaina garatzen du, denbora-tarte luzeagoetan.

Gihar eskeletikoak 3 funtzio ditu:
– –

Mugimendua sortu Gorputzaren euskarria izan eta jarrera (postura) mantendu. Beroa sortu, bere barnealdean sortzen diren erreakzio metaboliko desberdinen bitartez. Kontsumitutako energia kimiko guztia ez da energia mekaniko bihurtzen
GIHAR ESKELETIKOA (BORONDATEZKOA EDO AILDASKATUA) GIHAR ZÉLULA ILDASKATUA

MIOZUNTXESKAK

NUKLEOAK

1.2. GIHAR KARDIAKOA

Bihotza gihar bat da. Bere egitura ildaskatua da (eskeletikoarena antzera) eta burutzen dituen mugimenduak erritmikoak eta nahigabekoak dira.

1.3. GIHAR LEUNA

Gihar mota honen egitura gihar eskeletikoarenarekin alderatuz oso desberdina da (ildaskarik gabeko gihar zelulek osatzen dute) eta nahigabeko mugimendua burutzen du. Liseriketa hodietan, arnasketa bide batzuetan, kalibre txikiko arteria batzuetan,... aurkitu dezakegu.
GIHAR LEUNA NAHIGABEKO0A NUKLEOA

GIHAR ZÉLULA LEUNAK

2. GIHARREN SAILKAPENA

Funtzioaren arabera:

Gihar estentsoreak gorputz-adarrak luzatzen dutenak dira. Gorputzaren jarrerarekin erlazionatzen dira. Adibidez, trizepsak. Aldiz, flexoreak gorputz-adarrak flexionatzen dutenak dira, adibidez, bizepsak.

2. GIHARREN SAILKAPENA

Funtzioaren arabera:

Gihar estentsoreak gorputz-adarrak luzatzen dutenak dira. Gorputzaren jarrerarekin erlazionatzen dira. Adibidez, trizepsak. Aldiz, flexoreak gorputz-adarrak flexionatzen dutenak dira, adibidez, bizepsak.

Beste gihar batzuk gorputz-adarrak erdiko ardatzetik aldentzen dituzte; abduktoreak dira. Bestalde, beste gihar batzuek gorputz-adarrak erdiko ardatzera hurbiltzen dituzte; aduktoreak dira.

Gihar

errotatzaileak
ardatz longitudinalaren arabera mugitzen dituzte gorputzadarrak.

Esku-ahurrak aurrera begiratzearen mugimendua eragiten duten giharrak

supinatzaileak
dira eta atzera begiratzen jartzen dituztenak berriz, pronatzaileak.

Gihar batzuek, mugimendu konplexuak eragiteko, batera lan egiten dute. Kasu hauetan mugimendu bat baino gehiago burutzen dira, esaterako:

zirkundukzio mugimendua
eragiteko, flexioa, estensioa, abdukzioa, adukzioa eta errotazioa batera burutzen dira.

Bestalde, mugimendu bat egiterakoan duten parte hartzearen arabera honela sailkatu ditzakegu:
a) Agonista:

Egindako mugimenduan aktiboki eta zuzenean parte hartzen duen giharra. Adibidez norbaitek 1 kg. pisuarekin eskua jasotzen saiatzen bada, besoko bizepsa aktibatuko du (besoaren aurrealdeko giharra), honela gihar hau izango da mugimendu horren gihar agonista. gainetik bereizten denean) eta besteak sinergistatzat.

b) Antagonista:

Aurrekoaren, agonistaren, aurkako mugimendua egiteko gai dena, hau da, mugimendu hori oztopatzen duena edo oztopatu dezakeena. Aurreko adibidearen kasuan gihar antagonista besoko trizepsa izango litzake besoaren atzealdeko giharra). Behin eskua jaso eta gero (ukondoa flexionatuz) eskua jaisten saiatuko bagina (oztopo baten aurka adibidez), besoko trizepsa ez litzake antagonista izango, baizik eta aurreko mugimenduaren kontrako mugimenduaren gihar agonista eta besoko bizepsa izango litzake bigarren kasu honetan mugimendu horren gihar antagonista.

c) Sinergismoa:

Mugimendu berdina egiteko gihar edo gihar talde desberdinak aktiboki eta batera parte hartzearen mekanismoari deritzogu. Adibidez, belaunaren flexioan bizepsak, iskiotibialek, bikiek,... parte hartzen dute, honela gihar hauek mugimendu horren sinergistak izango dira. Batzuetan hauetako bat agonistatzat hartzen da (hauetako baten parte hartzea besteenaren gainetik bereizten denean) eta besteak sinergistatzat.

Pikotxean (cuclillas) egoeratik jauzia egiten badugu bikien, kuadrizepsaren, ipurmasaileko giharraren eta enborraren zutikatzaileen (dorsal luzea eta ileo-kostala) uzkurdura sinergikoa ematen da.

3. GIHAR ESKELETIKOAREN UZKURDURA

Giharra uzkurtzeko gaitasuna duten hainbat gihar-zuntzez eratuta dago.

Maila molekularrean muskulu-zelula nagusiki aktina eta miosina izeneko proteinez dago eratuta, sarkomero izeneko unitateetan elkartuta. Aktina eta miosina mikrozuntzen arteko “irristatze-mugimenduari” esker ematen da, nolabait, uzkurketa hori.

http://www.youtube.com/watch? v=zGYSTizwmvo

bideoa

bideoa

bideoa

Gihar eskeletikoaren uzkurdura burutzeko ezinbestekoa da energia. Energia hau glukosaren edo gantz-azidoen oxidaziotik sortzen da, horrela, O2-a beharrezkoa da. Uzkurduran zehar askatutako energiatik, atal bat lan mekanikoan (uzkurdura) xahutzen da eta atal handiena (%70-80) beroan, eta gorputzaren tenperatura mantentzeko erabiliko da.

4. GIHARREN NAHIGABEKO MUGIMENDUAK
4.1. PERISTALTISMOA

Peristaltismoa gihar leunak burutzen duen mugimendua dugu. Giharraren zuntzetan zehar uzkurdura-uhinak hedatzen dira, nahigabeko mugimenduak burutuz. Hauek digestio hodian zehar agertzen dira, bertara heltzen diren elikagaiak hodian zehar garraiatzeko. Gihar hauek inerbazio sinpatikoa eta parasinpatikoa dituzte eta uzkurdura-uhinak erregulatzen dituzte hauek.

BIDEOA 1

BIDEOA 2

4.2. BIHOTZ TAUPADAK

Nahigabeko mugimenduen beste adibide bat dugu. Gihar kardiakoak bihotz-taupadak eragiten ditu. Gihar hau besteen ezberdina da, nerbio-bulkadak gihar-zuntzetan zehar garraiatzeko sistema propioa duelako. Bihotzaren atal bakoitzeko (aurikulakoak eta bentrikuletakoak) gihar-zuntz guztiak batera uzkurtzea lortzen du honek.
BIDEOA 1

5. PATOLOGIA. HIGIENE ETA PREBENTZIOKO ARAUAK
5.1. GIHAR ATROFIA

Erabiltzen ez den giharrak atrofiatzeko joera du. Giharrari inerbazio egokia heltzen ez bazaio, ezin du bere funtzioa, hau da, uzkurdura burutu, eta giharzuntzak atrofiatzen joango dira. Beste kasu batzuetan, artikulazioen inmobilizazio luzeagatik edo artikulazioen zurruntasunagatik gihar atrofiak sor daitezke, giharrak erabiltzen ez direlako. Giharren atrofia saihesteko inmobilizazioa eragotzi beharra dago.

5.2. GIHARREN NEKROSIA

Giharretara heltzen diren odol-hodiak bai traumatismo bidez, bai tronbosi bidez (tronbo batek oztopatzen duenean odol-hodia) oztopatzen badira, elikagaiak zuntzetara ez dira helduko eta hauek hil egingo dira, nekrosia sortuz. Normalean, nekrosia gertatzeko zenbait ordu behar dira, 6 gutxi gorabehera; beraz patologia berezi honetan ezinbestekoa da tratamendua arin ezartzea, giharra hil ez dadin. Bestalde, tronbosiak prebenitzeko modu batzuk daude:
– –

Ibiltzea, giharren zirkulazioa hobetzen baitu. Dieta egokiak egitea. Gehienetan, odol-hodiak gantzez osatutako tronboez (arteroesklerosia) oztopatzen dira eta beraz, dietan kontrolatu behar dira.

5.3. GIHARREN KONTRAKTURA

Gihar-zuntzak denbora luzean uzkurtuta mantentzen badira, haien luzapena ezinezkoa gertatzen da eta laburtuta mantentzen dira; kontraktura deritzogu honi. Sarritan agertzen dira kontrakturak kirolariengan. Bat-batean izugarrizko mina agertzen da halakoetan. Kontrakturak prebenitzeko dagoen metodorik onena giharrak behartu gabe entrenamendu egokiak egitea da. Bestalde, giharren nekrosia gertatzen denean, gihar zuntz hilak ehun fibrosoengatik aldatzen dira; honi kontraktura fibrosoa deitzen zaio, eta artikulazioen deformazioa eragiten du.

WWW BIDEOA 1 BIDEOA 2

5.4. GIHAR-HAUSTURA

Uzkurtuta dagoen gihar batean tentsio handia ezartzen bada, giharzuntzak urra daitezke, kirolariengan ohikoa den gihar haustura sortuz. Honek normalean min handia eragiten du. Hausturek gradu ezberdinak eduki ditzakete eta giharra apurtzera ere irits daiteke. Hausturak prebenitzeko entrenamendu egokiak egin behar dira, giharrak behartu gabe, kontrakturetan bezala. Tratamendua hausturaren graduaren araberakoa izaten da: haustura txiki batean erabateko atsedenaldia nahikoa da, baina apurketa larrietan, kirurgiaz tratatu beharra dago.

BIDEOA 1

WWW

2. ATALA: GIZA MUSKULATURA

1. BURUKO ETA LEPOKO GIHARRAK

Belarri hegalako gihar txikiak, belarri ertainekoak, begi-globoko, mingaineko, ahosabai biguneko eta faringeko giharrak salbu, buruko eta lepoko giharrak 2 taldetan sailkatzen dira, soilik buruan ala burua eta enborrarekin lotzen dutenaren arabera:

1.1. KANPO-GIHARRAK edo ESTRINTSEKOAK 1.1. BARNEKO GIHARRAK edo INTRINTSEKOAK

1. BURUKO ETA LEPOKO GIHARRAK

Belarri hegalako gihar txikiak, belarri ertainekoak, begi-globoko, mingaineko, ahosabai biguneko eta faringeko giharrak salbu, buruko eta lepoko giharrak 2 taldetan sailkatzen dira, soilik buruan ala burua eta enborrarekin lotzen dutenaren arabera:

1.1. KANPO-GIHARRAK edo ESTRINTSEKOAK 1.1. BARNEKO GIHARRAK edo INTRINTSEKOAK

1.1. GIHAR ESTRINTSEKOAK

Jatorria eskeleto axialean dute (sorbaldan, lepoan, bularrean,e.a.) eta buruhezurreko hezurretan txertatzen dira. Gihar hauek gorputz-enborrarekiko buruaren mugikortasuna baimentzen dute. Aipagarrienak:

Gihar esternokleidomastoideoa: bularrezurretik (esterno-) eta

larakotik (-kleido-) loki hezurraren apofisi mastoideora (-mastoideoa) doa.

Gihar eskalenoak: lepoa alderatu eta bular-kaiola arnas hartzean
zertxobait igotzeko erabiltzen dugun gihar txikien masa irregularra. Alde bakarreko ekinean alboko flexio eta errotazio homolaterala eragiten ditu eta alde bikoan lepoko flexioa.

Trapezioa

Trapezioa

1.2. GIHAR INTRINTSEKOAK

Jatorria eta txertaketa buru barruan dute. MURTXIKATZE-GIHARREK eta LARRUAZALEKO GIHARREK osatzen dute. Azken hauek funtzio mimikoak eta estaltzekoak dituzte.

Animalietan, larruazaleko gihar boluntarioak ia gorputz-azal osoan zehar aurkitzen dira. Honela, zaldiak, adibidez, euliak uxatzen ditu larruazala mugituz; katuak arkakuso batek ziztatzen duenean azala mugitzen du. Gizakiak, ordea, borondatez larruazaleko giharrak mugitzeko gaitasuna galdu du, aurpegian salbu. Aurpegiko gihar hauei gihar mimikoak deritze. Hala ere, gihar mimikoak ez dira denongan berdinak: pertsona gehienek sudurra mugitu badezakegu ere, soilik batzuk mugi dezakete buru-azala; edo mingaina bi aldetara tolestu. Gaitasun hauek genetikoki determinaturik daude.

A) GIHAR MURTXIKATZAILEAK ● Izenak berak adierazten duenez, janarien murtxikapena burutzen dutenak dira. Beren zeregina baraila goi masailera hurbiltzea da, hau da, ahoa ixtea. Oso gihar indartsuak dira, laburrak eta zabalak eta burezurraren alboko alde bion gainetik kokatzen dira. ● Inportanteenak, gihar tenporala eta maseteroa dira; ahoa indarrez ixterakoan, aurpegi eta burezurraren gainetik errez aski soma ditzakegularik.

1. Gihar tenporala; 2. gihar maseteroa

B) GIHAR MIMIKOAK
Izenak berak adierazten duenez, mimikaren edo aurpegiko espresioarekin loturiko giharrak dira. ● Tartean daude hainbat zulo zabaldu edo ixteaz arduratzen direnak: ● Begietako gihar orbikularra.

(C ondoko irudian)

Ezpainetako gihar orbikularra. (G ondoko irudian) ● Sudur-hegaletako gihar jasotzaileak. (I ondoko irudian)

Gihar tenporala

Sudur-hegaletako gihar jasotzailea

Ezpainetako gihar orbikularra

maseteroa

2. GIHAR DORTSALAK

Bizkarrezurra oso egitura artikulatua, erresistentea eta malgua da, ornoak elkarri lotuta mantentzen dituen gihar-geruza ezberdinei esker. Bizkarrezurra mugitu eta eusten duten gihar gehienak ornoekiko dortsalki (atzealdean) kokatzen dira.

Gihar sakonenak laburrak dira, ondoz ondoko ornoak elkartzen dituzte. Tarteko giharrak luzeagoak dira eta bizpahiru ornoko distantziara dauden ornoak lotzen dituzte. Azaleko giharrak, berriz, are luzeagoak dira eta elkarrengandik urrun dauden ornoak lotzen dituzte.

Aipagarrienak:

Esplenio giharrak (lepoko zeharkakoa): Gihar bikoiti zabal eta

mehea, buruaren eta lepoaren atzealdean dagoena; burua jasotzea, alboetara makurtzea eta biratzea ahalbidetzen du.
– – – – – –

Erronboideak (handia eta txikia) Trapezioa Deltoidea Dortsal luzea Dortsal zabala Ileo kostala: lepoaldekoa, bizkarraldekoa eta gerrialdekoa
bereizten dira.

esplenioa

3. ENBORREKO GIHARRAK

Bi taldetan banatzen dira:

3.1. BULARRALDEKO GIHARRAK (edo torazikoak) A) INTRINTSEKOAK B) ESTRINTSEKOAK 3.2. SABELALDEKO GIHARRAK (abdominalak)

3.1.A. BULARRALDEKO GIHAR INTRINTSEKOAK

Aipagarrienak:

1. SAIHETSARTEKO GIHARRAK: 11 alde bakoitzean; arnasketan laguntzen dute. 2. SAIHESPEKO GIHARRAK: pareta torazikoaren aurreko barnealdean; saihetsak ornoekin lotzen dituzte.

3.1.B. BULARRALDEKO GIHAR ESTRINTSEKOAK

Aipagarrienak:

1. BULARREKO HANDIA 2. BULARREKO TXIKIA

3. AURREKO MUSKULU ZERRADUNA

4. DIAFRAGMA

3.2. SABELALDEKO GIHAR ESTRINTSEKOAK

Abdominalak moduan ezagunak direnak.
Aipagarrienak:

1. ABDOMENEKO ZEHARKAKO MUSKULUA:

Bere funtzioa sabelaldearen diametroaren gutxitzea da.

2. ABDOMENEKO ZEIHAR TXIKIA EDO BARNEKOA:

Abdomeneko barruko muskulu laprana ere deritzo. Saihetsezurrak jaitsi eta enborraren flexio bentrala eta laterala eragiten ditu.

3. ABDOMENEKO MUSKULU ZEIHAR HANDIA EDO KANPOKOA

Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ere deritzo Toraxa jaitsi, enborra biratu eta albora flexionatzen du

4. ABDOMENEKO MUSKULU ZUZENA

Aldebiko eran enborraren flexioa eragiten du, toraxa jaitsi eta pelbisa igo edo jaso

4. SORBALDAKO GIHARRAK

6 muskulu bereiziko ditugu:
Triangelu itxura duelako deitzen zaio horrela. Konoerdi huts baten antzera biltzen du artikulazio eskapulohumerala. Sorbaldako muskuluetatik azalekoena eta handiena da. Goian, klabikulan eta eskapulan txertatzen da; behean, humeroaren goiko muturrean. Besoa igo eta abduzitu eta biratu egiten du; sorbaldako artikulazioa finkatzen du; gorputzenborra igotzen du

4.1. DELTOIDE MUSKULUA

4.2. MUSKULU SUPRAESPINOSOA

Arantza gaineko muskulua ere deritzo. Eskapularen arantza gaineko hobian dago. Hobi horretatik humero hezurraren goiko muturreraino doa. Besoa igotzen du eta kanpoaldera biratzen. Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

4.3. MUSKULU INFRAESPINOSOA

Arantza azpiko muskulua ere deritzo. Eskapularen arantza azpiko hobian dago. Hobi horretatik humero hezurraren goiko muturreraino doa. Besoa igotzen du eta kanpoaldera biratzen. Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

4.4. MUSKULU BIRIBIL TXIKIA

Infraespinosoaren alboko ertzaren norabideari jarraituz, eskapularen alboko ertzetik gora abiatzen da, eta humero hezurraren goiko muturrean txertatzen da azkenean. Besoa aduzitzen du eta kanpoaldera biratzen. Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

4.5. MUSKULU BIRIBIL HANDIA

Omoplatoaren beheko angelutik humero hezurraren muturreraino doa. Besoa aduzitzen du eta barnealdera biratzen. Bizkarreko muskulu zabalaren (dortsal zabala) agonista da

4.6. MUSKULU SUBESKAPULARRA

Eskapula azpiko muskulua edo sorbalda-hezurpekoa. Eskapula azpiko hobitik humero hezurraren goiko muturreraino. Besoa aduzitzen du eta barnealdera biratzen. Artikulazio eskapulohumerala finkatzen du.

BIDEOA

5. BESOKO GIHARRAK

Bi taldetan sailkatuko ditugu:
5.1. BESOAREN AURREALDEKO MUSKULUAK 5.2. BESOAREN ATZEALDEKO MUSKULUAK

5.1. BESOAREN AURREALDEKO GIHARRAK

Humero hezurraren aurrean dauden 3 muskulu: azaleko geruzan besoko bizeps muskulua; sakoneko planoan, muskulu korakobrakiala eta, behean, besoko aurreko muskulua edo brakiala.

1. BESOKO BIZEPSA:
● ●

Bi zatiz eratuta dago: zati motza eta zati luzea. Omoplatoaren korakoide apofisitik abiatzen da zati motza; omoplatoaren barrunbe glenoideoaren gainetik, berriz, zati luzea. Muskuluaren bi zatiak ukondo aldera abiatzen dira eta bidean biak batu egiten dira, tendoi bakar baten bidez besaurreko erradio hezurraren goiko muturrean txertatzen dira. Zati luzeak besoa abduzitzen du; zati motzak aduzitu.

5.1. BESOAREN AURREALDEKO GIHARRAK 2. MUSKULU KORAKOBRAKIALA

Bizeps muskuluaren zati motzaren erdialdean dago. Omoplatoaren korakoide apofisitik humero hezurraren gorputzaren erdialderaino. Besoa aduzitu eta barnealdera biratzen du.

3. MUSKULU BRAKIALA

Humero hezurraren aurre-behealdean, besoko bizepsaren azpian kokaturik dago. Goian humero hezurraren goiko muturrean txertatzen da. Behean kubito hezurraren goiko muturrean. Besaurrea flexionatzen du

5.2. BESOAREN ATZEALDEKO GIHARRAK

Aipagarriena:

1. BESOKO TRIZEPS MUSKULUA

● ●

Humero hezurraren atzean dago, eta hiru zatiz osaturik dago. Hiru zati horiek bereizita daude goian, bat omoplatoan txertatzen da, eta beste biak humero hezurraren gorputzean. Behean, hiru zatiak batu egiten dira, eta ukondoaren atzealdean txertatzen dira. Besaurrea luzatzen du. Besoa aduzitzen du.

6. UKONDOKO GIHARRAK

Besaurrea nola mugitzen dutenaren arabera: A) UKONDOKO GIHAR FLEXOREAK B) UKONDOKO GIHAR ESTENSOREAK C) UKONDOKO GIHAR PRONATZAILEAK D) UKONDOKO GIHAR SUPINATZAILEAK

Aldiz, besaurrean duten kokapenaren arabera, honela sailka ditzakegu:

Jarraian, besaurreko muskulu aipagarrienetako batzuk ikusiko ditugu.

1. GIHAR SUPINATZAILE LUZEA (edo BRAKIORADIALA)

Humeroaren kanpoko ertzetik radioaren epifisi distalaren kanpoaldean bukatu arte besaurre guztia zeharkatzen du. Ukondoko gihar flexoreak. Bere ekintza nagusia flexioa baina pronazioan eta supinazioan ere parte hartzen du.

2. SUPINATZAILE LABURRA

Bi jatorri ditu, bat epikondiloan (humeroan) eta bestea kubituaren goialdeko kanpo-atzealdean. Bere zuntzek ,sakonak, erradioaren goiko muturra inguratzen dute atzealdetik honen aurre-kanpoaldean bukatzeko. Supinazioa eragiten du.

3. GIHAR ANKONEOA
– –

Ukondoaren atzealdean kokatua. Ukondoaren estensioan parte hartzen du.

4. PRONATZAILE BIRIBILA

Ukondoaren barnealdetik (epitrokleatik eta kubituaren aurreko aurpegitik) erradioaren kanpoko aurpegian bukatzeko. Besurrearen pronazioa eragiten du eta ukondoaren flexioan parte hartzen du.

5. PRONATZAILE KARRATUA

Kubituaren aurreko aurpegitik erradioaren aurreko aurpegira doa. Bakarrik pronatzailea da.

7. ESKUMUTURREKO GIHARRAK

Hiru taldetan sailkatuko ditugu: A) ESKUMUTURREKO GIHAR FLEXOREAK B) ESKUMUTURREKO GIHAR ESTENSOREAK C) ERPURUAREN GIHARRAK

A) ESKUMUTURREKO GIHAR FLEXOREAK

Hauek dira muskulu nagusiak:
– – – – –

Palmar edo Ahur handia Palmar edo Ahur txikia Aurreko gihar kubitala edo aurreko kubitu muskulua Atzamarren gihar flexore sakona Atzamarren gihar flexore azalekoa

MUSKULU PALMAR LUZEA

MUSKULU PALMAR LABURRA

B) ESKUMUTURREKO GIHAR ESTENSOREAK

Hauek dira muskulu nagusiak:
– – – – –

Erradiala Atzeko kubitala Atzamarren gihar estensorea Erakuslearen gihar estensorea Atzamar txikiaren gihar estensorea

C) ERPURUAREN GIHARRAK

Oinarekin alderatuz eskuko erpuruak mugikortasun handiagoa du, besteak beste oratzea baimenduz Hauek dira muskulu nagusiak:
– – – – – – – –

Flexore luzea Flexore laburra Abduktore luzea Abduktore laburra Estensore luze Estensore laburra Aduktorea Erpuruaren gihar oposatzailea

BEHEKO GORPUTZ ADARREKO MUSKULUAK
8. PELBISEKO MUSKULUAK. 9. IZTERREKO MUSKULUAK. 10. ZANGOKO MUSKULUAK. 11. OINEKO MUSKULUAK.

8. PELBISEKO GIHARRAK

Hainbat muskulu dira:
– – – – – – –

Psoas-iliakoa Ipurmasaileko muskulu handia Ipurmasaileko muskulu ertaina Ipurmasaileko muskulu txikia Pelbiseko muskulu piramidala Muskulu geminoak edo bikiak Barneko muskulu hertsatzailea edo butxatzailea Kanpoko muskulu hertsatzailea edo butxatzailea Izterreko muskulu karratua.

Muskulu horiek guztiak pelbis barrunbea inguratzen duten hezurretatik abiatzen dira: pelbiseko muskulu piramidala eta barneko muskulu hertsatzailea pelbisaren barnealdetik abia-tzen dira; beste muskulu guztiak pelbisaren kanpoaldetik abiatzen dira.Femur hezurraren trokanter handian edo haren inguruan txertatuz bukatzen dira muskulu denak.

1) IPURMASAILEKO MUSKULU HANDIA

Ipurmasaileko muskuluetatik azalekoena eta handiena da. Izterra luzatzen du eta kanpoaldera biratzen du. Pelbisa jasotzen du (beheko gorputz-adarren gainean zutik egote-rakoan hartzen du parte).

2) IPURMASAILEKO MUSKULU ERTAINA

Ipurmasaileko muskulu handiaren azpian dago. Izterra abduzitzen du eta barnealdera biratzen du. Pelbisa jasotzen du (beraz, zutik egoterakoan hartzen du parte).

3) IPURMASAILEKO MUSKULU TXIKIA

Abaniko-antzeko muskulua da, eta ipurmasaileko muskulu ertainaren azpian kokaturik dago. Ipurmasaileko muskulu ertainaren funtzio bera du.

4) PELBISEKO MUSKULU PIRAMIDALA

Ipurmasaileko muskulu ertainaren behealdean dago. Izterra abduzitu eta kanpoaldera biratzen du.

4. PSOAS-ILIAKOA

Orno lunbarretako zeharkako apofisietatik eta hobi iliakotik, pelbisa gurutzatuz femurreko, trokanter handira doa. Aldakaren gihar flexorea eta aduktorea

5) BESTELAKOAK
Muskulu geminoak edo bikiak. ● Bi muskulu txiki dira, goikoa eta behekoa. Aldakako artikulazioaren kapsula artikularraren atzean daude, ipurmasaileko muskulu handiaren azpian. Izterra kanpoaldera biratzen dute. Barneko muskulu hertsatzailea. ● Mintz hertsatzailearen barneko aldea estaltzen du. Handik abiatuta, femur hezurraren trokanter handian bukatzen da. Izterra kanpoaldera biratzen du. Kanpoko muskulu hertsatzailea. ● Mintz hertsatzailearen kanpoko aldea estaltzen du. Handik abiatuta, femur hezurraren trokanter handian bukatzen da. Izterra kanpoaldera biratzen du. Izterreko muskulu karratua. ● Beheko muskulu geminoaren behealdean dago, ipurmasaileko muskulu handiaren azpian. Izterra kanpoaldera biratzen du.

9. IZTERREKO GIHARRAK

Bi taldetan sailkatuko ditugu:

A) AURRE-ALBOKO MUSKULUAK. B) ATZE-ERDIALDEKO MUSKULUAK

A. AURRE-ALBOKO MUSKULUAK

Hiru muskulu dira:

1. Faszia lataren muskulu tentsorea 2. Muskulu sartorioa 3. Izterreko kuadrizeps muskulua

1. MUSKULU SARTORIOA

Gune honetako muskuluetatik azalekoena da.Ileon hezurretik berna-hezurraren goiko muturraren erdiko alderaino doa; beraz, izterraren aurrealdea goitik behera eta albotik erdiko aldera zeharkatzen du. Zangoa flexionatzen du; izterra flexionatu, abduzitu eta kanpoaldera biratzen du.

2. IZTERREKO KUADRIZEPS MUSKULUA

Izterraren aurrealdean dago, eta lau faszikuluz eraturik dago:

Aurreko faszikulu zuzena (izterraren aurrealdearen erdian kokaturikoa), Alboko faszikulu zabala (izterraren aurrealdearen alboan kokaturikoa), Erdialdeko faszikulu zabala (izterraren aurrealdearen erdiko aldean kokaturikoa) Izterreko faszikulua edo faszikulu krurala (bi faszikulu zabalen artean, eta aurreko faszikulu zuzenaren azpian kokaturikoa).

Goialdean, lau faszikuluak bereizita daude; behean, faszikuluak elkartu egiten dira, eta tendoi komun baten bidez txertatzen dira errotulan eta berna-hezurraren goiko muturraren aurrealdean. Muskulu honen funtziorik garrantzitsuena zangoa luzatzea da; gainera, izterra flexionatzen du.

1. Aurreko faszikulu zuzena; 2.Izterreko faszikulua; 3. Erdialdeko faszikulu zabala; 4. Alboko faszikulu zabala

B. ATZE-ERDIALDEKO MUSKULUAK

Zortzi muskulu dira:

1. Erdialdeko muskulu zuzena 2. Muskulu pektineoa 3. Izterreko muskulu aduktoreak 4. Izterreko bizeps muskulua 5. Muskulu semitendinosoa 6. Muskulu semimenbranosoa

1. IZTERREKO MUSKULU ADUKTOREAK

Izterraren erdialdean kokaturiko hiru muskulu dira. Aurretik atzera, honela izendatzen dira: lehena edo ertaina, bigarrena edo txikia eta hirugarrena edo handia. Pelbisetik femur hezurraren gorputzeko atzeko lerro latzeraino hedatzen dira. Izterreko muskulu aduktore ertaina muskulu pektineoaren behealdean dago, beste bi muskulu aduktoreen aurrean. Izterreko muskulu aduk-tore txikia muskulu aduktore ertainaren atzealdean eta behealdean dago, muskulu aduktore handiaren aurrean. Izterreko muskulu aduk-tore handia muskulu pektineoaren eta beste bi muskulu aduktoreen atzean dago, izterraren atzeko muskuluen aurrean. Izterra aduzitu eta biratu egiten dute.

2. MUSKULU SEMITENDINOSOA

Iskiotibial semitendinosoa. Izterraren atzealdearen erdiko aldean dago. Goialdea muskulu-ehunezkoa da, eta behealdea tendoizkoa (hortik datorkio izena). Iskion hezurretik bernahezurraren goiko muturraren erdiko alderaino doa. Zangoa flexionatzen du eta barneal-dera biratzen du; izterra luzatzen du.

3. MUSKULU SEMIMENBRANOSOA

Iskiotibial semitendinosoa. Muskulu semitendinosoaren erdiko aldean eta aurrealdean dago. Iskionetik belauneko artikulazioaren erdialderaino doa. Muskulu semitendinosoaren funtzio berak ditu.

10. ZANGOKO GIHARRAK

Hiru taldetan sailkatuko ditugu:

A) ZANGOKO AURREALDEKO MUSKULUAK B) ZANGOKO ALBOKO MUSKULUAK C) ZANGOKO ATZEALDEKO MUSKULUAK

A. ZANGOKO AURREALDEKO MUSKULUAK

Lau muskulu dira:

1. Aurreko muskulu tibiala 2. Behatzen muskulu hedatzaile edo estentsore komuna 3. Behatz lodiaren muskulu hedatzailea 4. Aurreko muskulu peroneoa

Muskulu horiek guztiak zangoko hezur arteko lokailuaren aurrean daude, berna-hezurraren gorputzaren aurreko ertzaren eta perone hezurraren aurreko ertzaren arteko gunean.

1. AURREKO MUSKULU TIBIALA

Aurrealdeko muskuluetatik erdialdekoena da. Berna-hezurraren goiko muturretik oinaren erdialdeko ertzeraino doa. Oina zangoaren kontra flexionatzen du, aduzitu egiten du eta barnealdera biratzen du.

2. BEHATZ LODIAREN MUSKULU HEDATZAILEA

Aurreko muskulu tibialareneta behatzen muskulu hedatzaile komunaren azpian dago. Behean, behatz lodiaren bi falangeen gainean bukatzen da. Muskuluaren funtzio nagusia behatz lodia luzatzea da. Gainera, oina flexionatzen du, aduzitu egiten du eta barnealdera biratzen du.

B. ZANGOKO ALBOKO MUSKULUAK

Perone hezurrean txertaturiko bi muskulu dira:

1. Alboko muskulu peroneo luzea.

Zangoko alboko muskuluetatik azalekoena da. Zangoaren goialdetik eta albotik metatartsoko lehen hezurreraino doa. Oina zangoaren kontra luzatzen du, abduzitu egiten du eta kanpoaldera biratzen du. Alboko muskulu peroneo luzearen azpian dago. Zangoaren alboaren erditik oinaren alboko ertzeraino doa. Oina abduzitzen du eta kanpoaldera biratzen du. Aurretik oina flexionatuta badago, oina luzatu egiten du.

2. Alboko muskulu peroneo motza.

C. ZANGOKO ATZEALDEKO MUSKULUAK

Bi geruzatan (azalekoa eta sakonekoa) ezarririko zazpi muskulu dira.

1. Zangoko muskulu bikiak. 2. Muskulu soleoa. 3. Oinazpiko muskulu mehea. 4. Muskulu popliteoa. 5. Behatzen muskulu flexore komuna. 6. Behatz lodiaren muskulu flexore luzea. 7. Atzeko muskulu tibiala.

1. ZANGOKO MUSKULU BIKIAK

Bi muskulu handi dira, erdialdekoa eta albokoa. Goialdean bereizita daude: erdialdeko muskulu bikia femur hezurraren beheko muturreko erdialdeko kondiloan txertatzen da; alboko muskulu bikia femur hezurraren beheko muturreko alboko kondiloan txertatzen da. Behealdean, Akilesen tendoiaren bidez, orpoaren atzealdean txertatzen dira, kalkaneoan.

Muskulu gastroknemioak ere deitzen
zaie. Orpoa igotzen dute, eta hala oina luzatzen da. Oinen gainean bagaude (zutik), orpoa altxatzen dute eta, aldi berean, baita beheko gorputz-adarra eta gorputz-enborra ere. Muskulu soleoarekin batera, ibiltzerakoan parte hartzen duten muskulu garrantzitsuenak dira. Oina luzatu eta gero, zangoa izterraren kontra flexionatzen dute.

2. MUSKULU SOLEOA

Zangoko bi muskulu bikien azpian dago. Goialdean, zangoko bi hezurretan txertatzen da. Behealdean, Akilesen tendoiaren bidez, orpoaren atzealdean bukatzen da. Oina luzatzen du. Ibiltzerakoan eta salto egiterakoan hartzen du parte.

3. MUSKULU POPLITEOA

Belaunaren atzealdean, muskulu bikien eta oinazpiko muskulu mehearen azpian, kokaturiko muskulu motz bat da. Zangoa izterraren kontra flexionatzen du eta zertxobait barnealdera biratzen du.

11. OINEKO GIHARRAK

Lau taldetan sailkatuko ditugu:

A) OIN-GAINEKO MUSKULUAK. B) OINAZPIKO ERDIALDEKO MUSKULUAK. C) OINAZPIKO ALBOALDEKO MUSKULUAK. D) OINAZPIKO ERDIKO MUSKULUAK.

A. OIN-GAINEKO MUSKULUAK

Muskulu bakarra bereiziko dugu: muskulu

pedioa edo behatzen muskulu hedatzaile motza. Tartsoko

hezurretatik lehen lau behatzetaraino doa. Lehen lau behatzak luzatzen ditu.

B. OINAZPIKO ERDIALDEKO MUSKULUAK

Behatz lodian bukatzen diren hiru muskulu dira:
– – –

Behatz lodiaren muskulu aduktorea, Behatz lodiaren muskulu flexore motza Behatz lodiaren muskulu abduktorea.

Muskuluen izenak adierazten dute beren funtzioa.

C. OINAZPIKO ALBOKO MUSKULUAK

Behatz txikian bukatzen diren hiru muskulu dira:
– – –

Behatz txikiaren muskulu abduktorea, Behatz txikiaren muskulu flexore motza Behatz txikiaren muskulu oposatzailea.

Behatz txikiaren muskulu abduktoreak behatz txikia abduzitzen du. Beste bi muskuluek behatz txikia flexionatzen dute.

D. OINAZPIKO ERDIKO MUSKULUAK

Azaletik sakonera, hauek dira:
– – – –

Oinazpiko muskulu flexore motza Behatzen muskulu flexore luzearen muskulu laguntzailea Muskulu lunbrikalak Hezur arteko muskuluak

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful