You are on page 1of 16

ENERGIA

AURKIBIDEA:

1. Energia

a. Sarrera

b. Energia motak

c. Energiaren eraldaketa

d. Energia iturriak

e. Arazoak

2. Makina termikoak

a. Kanpo errekuntzako motorrak

Lurrun makina

Lurrun turbina

b. Barne errekuntzako motorrak

Leherketa motorra

Diesel motorra

3. Energia elektrikoa ekoizten

a. Energia elektrikoa sortzeko moduak

b. Zentral elektriko motak:

Zentral Hidroelektrikoa

Zentral termikoa

Zentral nuklearra

Zentral eolikoa

Eguzki zentralak

Beste zentral mota batzuk

4. Energia elektrikoa garraiatzen

-.1.-
1.- ENERGIA
SARRERA:

Energia gorputz batek lan bat burutzeko duen ahalmena da.

ENERGI MOTAK:

Energia mota ugari dago. Adibidez:

Energia mekanikoa Energi nuklearra

Energia termikoa Energia elektromagnetikoa

Energia elektrikoa Argi energia

Energia kimikoa Soinu energia,...

ENERGIAREN ERALDAKETA:

Energia ez da ez sortzen ez suntsitzen; forma batzuetatik beste batzuetara


eraldatzen da. Hurrengo adibide hauek erakusten dutenez, ohiko objektu
teknologikoek hasierako energia beste energia mota batean bihurtzen dute:

-.2.-
ENERGIA ITURRIAK:

Energi iturriak baliabide naturalak dira eta horiek erabilera zehatz baterako eralda
daitezke.

Naturatik eskuratzeko eta birsortzeko duten ahalmenaren arabera, energia iturriak


bi multzotan sailkatzen dira:

Ez berriztagarriak: Naturan era mugatuan aurki daitezkeen baliabideak


dira eta erabiltzean agortu egiten dira. Oso motel birsortzen dira (miloika
urte behar dituzte). Gaur egun gehien erabiltzen diren energi iturriak dira.

Berriztagarriak: Oso ugariak eta, printzipioz behintzat, agorrezinak diren


baliabide naturaletatik sortzen dira. Batzuk ez dira kontsumitzen
erabiltzerakoan eta beste batzuk azkar birsortzen dira era natural edo
artifizialean.

Ez berriztagarriak Berriztagarriak

Ikatza, Petrolioa, Gas naturala (erregai Energia hidraulikoa, Eguzki energia,


fosilak) eta Energi nuklearra. Energia eolikoa, Energia maremotriza,
Energia geotermikoa, Biomasa,...

-.3.-
Petrolio garraioa

ARAZOAK:

Energia iturri ez berriztagarriek ematen dute herrialde industrializatuetan


kontsumitzen den energia zatirik handiena eta ingurumenari dagokionean, irtenbide
zaila duten arazoak sortzen dituzte.

Erregai fosilak erabiltzearen ondorioz ingurumenean sortzen diren arazoak:

Marea beltza: Petrolioa kontrolik gabe itsasora isurtzeak eta


petroliontzien istripuen eraginez sortzen diren marea beltzek itsasoko eta
kostaldeko ekosistemak arriskuan jartzen dituzte.

Kutsadura atmosferikoa: Errepideko trafikoak eta jarduera


industrialak sortzen dute, gasen pilaketaren ondorioz ematen da.

Berotegi efektua: Ikatza, petrolioa eta gas naturala erretzean,


karbono dioxidoa (CO2) isurtzen da. Gas hori planetaren atmosferan gehiegi
metatzen bada, lurraren tenperatura igotzen da, atmosferan harrapatutako
eguzki izpi kopurua handitzen baitu. Honi berotegi efektua deitzen zaio.

Euri azidoa: Ikatza eta petrolioa erretzeak sufre eta nitrogeno


oxidoak sortzen ditu eta uraren lurrunarekin erreakzionatzen dute
atmosferan. Azidoak sortzen dira eta, euri tantekin prezipitatzean, euri
azidoa sortzen dute. Euri horrek eragin oso negatiboa du ibai, aintzira eta
basoetan, baita eraikinetan, monumentuetan...

Uraren beroketak: Zentral termikoetako eta nuklearretako hozte-


zirkuitutik sortzen den uraren beroketak ibaien eta itsasoen tenperatura
igotzen du, eta, horren ondorioz, ur horietako floran eta faunan aldaketak
sortzen dira.

-.4.-
Kutsadura atmosferikoa
Euri azidoa

Marea beltza

-.5.-
2.- MAKINA TERMIKOAK
Makina edo motor termikoak era ziklikoan dabiltza eta energia termikoa (erregai
fosilak erabiliaz lortzen dena) energia mekanikoan bihurtzea dute helburu.

Errekuntza egiteko moduaren arabera, motor termikoak bi motatakoak izan


daitezke:

Kanpo errekuntzako motorrak:

- Lurrun makina: Galdaran dagoen ura ikatzaren edo beste erregairen baten
bidez berotzen da lurrun bihurtu arte. Lurrun hori hodi batzuen bitartez
pistoi bat duen zilindro batera iristen da. Orduan, lurrunak pistoia mugitzen
du eta biela-biradera sistema mugiarazten du. Lurrun makina iraganean
erabiltzen zen. Ikatza erabiltzen zuen erregai gisa. Ad: Gurpildun
ibilgailutan; lurrun lokomotorak edo paletako itsasontziak bultzatzeko
erabiltzen zen. Ehungintzan, Manufaktura eta elikagai industrietan ere
erabiltzen zen. Gaur egun lurrun makina ez da asko erabiltzen, motor
elektrikoek eta barne errekuntzakoek ordezkatu baitute.

- Lurrun turbina: Ur lurrunaren presioa edo indarra mugimendu birakari


bihurtzen duen makina da. Gaur egun, energia elektrikoa sortzeko erabiltzen
da asko, zentral termiko eta zentral nuklearretan gehienbat.

Lurrun makina Lurrun turbina

Barne errekuntzako motorrak:

- Leherketa motorra: Irudiko motor honek lau zilindro ditu eta horietan
barrena erregaia erretzen da. Bere funtzionamenduak lau fase ditu:
onarpena, konpresioa, eztanda eta ihesa. Hurrengo orriko koadroan motor
honen funtzionamendua nolakoa den ikus dezakezu.

Motor honek lurrun makinak baino neurri-potentzia lotura hobea du, gasolina
erabiltzen du erregai gisa eta ibilgailu arin eta bizkorretan erabiltzen da batik
bat; automobiletan, esate baterako.

-.6.-
- Diesel motorra: Leherketa motorraren itxurakoa da. Gasolioa erabiltzen
duen erregaia. Motor hau indartsuagoa eta handiagoa da eta erregai
gutxiago behar du. Ibilgailu handietarako bereziki erabilgarria da.

-.7.-
3.- ENERGIA ELEKTRIKO EKOIZTEN
ENERGIA ELEKTRIKOA SORTZEKO MODUAK:

Erreakzio kimikoen bitartez: Bi metal desberdin disoluzio aproposean


murgiltzen direnean, eta metal horiek hari eroale baten bitartez lotzen direnean,
erreakzio kimikoak sortzen dira metalen eta disoluzioen artean, eta korronte
elektrikoa sortzen da. Ad: Pilak eta Bateriak.

Argitik: Metal batzuek elektroiak askatzen dituzte argiak jotzen dituenean.


Elektroi horiek hari eroale batetik pasarazten badira, korronte elektrikoa lor
dezakegu. Zelula fotovoltaikoak.

Mugimendutik: kable elektriko baten aurrean iman bat mugituz gero edo
alderantziz, bertan elektrizitatea sortzen zela ikusi zuen Michael Faraday
zientzilari ingelesak. Hori gertatzen da dinamoen eta alternadoreen kasuan.
Gaur egun Energia elektrikoa ekoizteko gehien erabiltzen den prozedura da.

Alternadorea

-.8.-
Elektrizitatea zentral elektrikoetan ekoizten da eta ezin denez bildu, zuzenean
etxeetara eta fabriketara garraiatzen da. Hau da, erabiltzen ari garen elektrizitatea,
momentuan ekoiztutako elektrizitatea da.

Elektrizitatea modu askotan ekoiztu daiteke eta horrela fabrika mota asko daude.
Elektrizitatea sortzeko erabiltzen den Energia iturriaren arabera deituko zaio
fabrikari. Adibidez, erabilitako energi iturria ura bada Zentral hidroelektrikoa
deituko zaio.
ZENTRAL ELEKTRIKO MOTAK:

Zentral hidroelektrikoak

Zentral hauek zentrala bera baino gorago dauden urtegietan bildutako uraren
energia potentziala erabiltzen dute. Urak, erori ahala, gero eta energia zinetiko
handiagoa hartzen du. Gero, turbinara iristen da, eta, bertan, alternadoreari
eragiten dion biraketa-mugimendua eratu eta korronte elektrikoa sortzen du.

Zentral elektrikoek eman dezaketen potentzia faktore askoren araberakoa da. Baina
faktore garrantzitsuenak urtegiak turbinarekiko duen altuera eta uraren emaria da.

Nota: Turbinak ardatz bati lotutako pala edo beso multzoa du. Fluido batek (urak,
aireak, gasak edo lurrunak) presioa egiten du pala horietan, eta bira eragiten die.

E. Hidraulikoa E. Mekanikoa E. Elektrikoa

Ura
Ur turbina Alternadorea

Abantailak Desabantailak
- Energia hidraulikoaren - Zentralak eraikitzea garestia da.
aprobetxamendu prozesua MERKEA, - Batzuetan herri osoak hustu behar
GARBIA eta EZ-KUTSAGARRIA da dira
- Urtegi handiek talka izugarria
sortzen dute paisaian eta bertako
flora eta faunan aldaketak eragiten
dituzte.
- Hondamendi arriskua dago.

-.9.-
Zentral termikoak

Zentral termoelektrikoa, energia elektrikoa lortzeko behar den energia mekanikoa


lurrunetik lortzen duen instalazioa da. Lurrun hori galdaran ura irakinez sortzen da.
Lurrunak presio handia du eta turbinetara eramaten da, hedatu ahala turbinen
besoak mugi ditzan. Ur-lurruna sortzeko behar den beroa, ikatza, fuela edo gasa
errez lortzen da.

Zentral mota hauek ingurumenari eragiten diote, batetik, atmosferara hondakinak


igortzen dituztelako (erregaiaren errekuntzakoak) eta, bestetik, turbinetatik igaro
den lurruna kondentsatzeko (berriro ur bihurtzeko), ibaietako urak erabili eta hauek
berotu egiten dituztelako.

E. Kimikoa E. Termikoa E. Mekanikoa E. Elektrikoa

Erregai
fosilak: Ikatza,
fuela edo gasa Galdara Lurrun turbina Alternadorea

Abantailak Desabantailak
- Oso errentagarriak dira zentral - Energi ez berriztagarriak erabiltzen
termikoak KW asko ekoizten baitute. dira beroa lortzeko (erregai fosilak)

- Erauzketak gasak sortzen ditu


Berotegi efektua eta Euri azido
efektua areagotuz.

- Inguruko ibaietako urak berotzen


ditu hozte prozesuan.

-.10.-
Zentral nuklearrak

Zentral elektriko nuklearretan, sorgailua bira arazteko, eta, ondorioz, energia


elektrikoa sortzeko, erreaktore nuklearrak erabiltzen dira; erreaktore nuklearren
bidez, ura irakin eta lurrunak turbinari eragiten dio. Lurruna sortzeko behar den
energia fisio nuklearreko erreakzio kontrolatuetatik lortzen da.

Zentral nuklearrak hiru atal ditu:

Erreaktorea: Fisio erreakzioa bertan gertatzen da (uranioa zati txikitan


banatzeari deitzen zaio). Fisioaren ondorioz bero handia askatzen da eta ura
lurrun bihurtzeko erabiliko da.

Sorgailua: Sortutako lurruna turbinetatik pasarazten da, kondentsadorera


heldu arte. Turbinako besoen birak zuzenean eragiten dio alternadoreari, eta
honek energia elektrikoa sortzen du. Turbinatik irteten den ur-lurruna egoera
likidora igaroko da kondentsadorean eta ponpen bitartez, lurrun-sorgailura
itzuliko da, zikloa berriro hasteko.

Hozteko zirkuitua: Kondentsadorea hozteaz arduratzen da ibaitik hartutako


ur-emari baten bitartez.

E. Nuklearra E. Termikoa E. Mekanikoa E. Elektrikoa

Uranio edo
Plutonio
Erreaktore nuklearra Lurrun turbina Alternadorea

Abantailak Desabantailak
- Oso errentagarriak dira zentral - Energi ez berriztagarriak erabiltzen
nuklearrak KW asko ekoizten dira.
baitute.
- Hondakin toxikoak sortzen ditu.
Ehunka urtetan izaki bizidunentzat
kaltegarria izan daitekeen
erradioaktibitatea isurtzen baitute.

- Istripuak izateko arriskua.

-.11.-
Zentral eolikoak edo Parke eolikoak

Zentral eolikoek haizea erabiltzen dute energi iturritzat, energia elektrikoa sortzeko.
Airearen mugimenduaren energiak pala batzuei bira eragiten die, eta pala horiek
korronte-sorgailuari eusten dion ardatza birarazten dute.

Aire sorgailu moderno gehienak ardatz horizontalekoak dira, hiru pala dituzte,
abiadura txikian ematen dute bira, eta motor elektrikoak erabiltzen dituzte
orientazio-mekanismoetan (haizeren norabide onera mugitzeko aire-sorgailua).
Eremu altuetan eta haizeak etengabe jotzen duen lekuetan jartzen dira eta parke
eolikoak osatzen dituzte.

Aire-sorgailuak nabarmen ikusten dira paisaiaren barruan. Hala ez balitz, ez lirateke


ondo jarrita egongo meteorologiaren ikuspegitik. Instalazio mota honek dituen
beste alde txar batzuk sortzen duen kutsadura akustikoa eta, sorgailuen hegalak
jota, hegaztiak hil daitezkeela da.

E. Eolikoa E. Mekanikoa E. Elektrikoa

Haizea
Errotaren palak Alternadorea

Abantailak Desabantailak
- Energi berriztagarria. - Energi iturri aldakorra.

- Ez du kutsadurarik sortzen. - Lurralde gutxi dira haizearen


aprobetxamendua errentagarri zaien
- Parke eolikoak eraiki eta lurraldeak.
mantentzeko kostua txikia da.
- Aire-sorgailuak arriskutsuak dira
hegaztientzat

- Kutsadura akustikoa sortzen dute

-.12.-
Eguzki zentralak: Zentral fotovoltaikoa eta Zentral fototermikoak

Eguzki-zentrala energia elektrikoa sortzeko eguzkiaren erradiazioa erabiltzen duen


instalazioa da. Prozesu hori bi eratan egin daiteke:

Zentral fotovoltaikoa: Eguzki-energia energia elektriko zuzenean bihurtuz.


Horretarako, zelula fotovoltaikoak deritzenak erabiltzen dira.

Zentral fototermikoa: Harturiko beroa eta turbina mugitzeko gauza izango


den lurruna sortzeko erabiliz.

Bigarren kasuan, bi motatako eguzki-zentralak bereiz ditzakegu:

Tenperatura ertainean lan egiten duten zentralak: Zentral hauek erabiltzen


dituzten kolektoreek oso gainazal txikiko elementu hartzailean konzentratzen
dute eguzkitik hartzen duten erradiazioa. Horrela, bada, 300C-rainoko
tenperaturak lortzen dira.

Tenperatura handian lan egiten duten zentralak: Zentral hauetan, eguzki-


erradiazioak heliostatoen eremu deritzonean jotzen du. Horrela esaten zaio
ispilu handiz (heliostatoak) beteriko gainazal handiari. Ispiluek eguzki-
erradiazioa hartzaile batean konzentratzen dute dorrea izaten da,
normalean- eta dorre horretan daude turbina eta sorgailua.

-.13.-
Abantailak Desabantailak
- Energi berriztagarria da. - Oso aldakorra da, argitasun
baldintzak oso ezberdinak baitira
- Eguzki energia garbia da. urtaro, klima eta latitude batetik
bestera.
- Ez du inbertsio handirik eskatzen.
- Panel fotovoltaikoak gutxi zabaldu
- Ekoizten duen potentzia txikia da dira eta beraz ez dira oso merkeak

Beste energia berriztagarri batzuk


Mareen energia (energia maremotriza): Mareen ondorioz egoten diren altuera-
aldaketek ur-lasterrak sortzen dituzte, eta ur-laster horiek sorgailu elektrikoak
mugitzen dituzten turbinak funtzionarazten dituzte. Olatuen energia ere erabil
daiteke. Olatuen joan-etorriak sorgailu elektriko bati konektaturik dagoen
turbinaren helizeak birarazten ditu.

Energia geotermikoa: Lurrazalaren barne-beroan du jatorria. Energia


geotermikoa, tenperatura nahiko handikoa denean, turbina baten bitartez
korronte elektrikoa sortzeko erabil daiteke. Dena dela, energia hori etxeko ura
berotzeko edo berogailuetarako erabil daiteke zuzenena; errentagarriagoa izaten
da horrela erabilita

Biomasaren eta HHS-ren energia: Nekazaritzako hondakinen hartziduratik


biogasa sortu liteke. Biogas hori errez gero, lurruna sortu eta turbinei eragiteko
erabil daiteke. Bestalde, hiri hondakin solidoak (HHS) ere erabil daitezke hauek
erretzerakoan beroa lortzen baita

-.14.-
Mareen energia
Abantailak Desabantailak
- Energi berriztagarria da. - Beharrezkoa da mareen arteko
ezberdintasuna nabarmena izatea.
- Energia garbia da
- Ez da energia konzentratua, ez da
leku askotan ematen.
Energia geotermikoa
Abantailak Desabantailak
- Energi berriztagarria da. - Beharrezkoa da energia iturria
nahiko gainazalean egotea
- Energia garbia da instalazioa bideragarria izan dadin.

- Ez da energia konzentratua, ez da
leku askotan ematen.
Biomasa eta HHS
Abantailak Desabantailak
- Hondakin organiko nahiz ez - Erreketa arriskutsua gerta liteke
organikoak deusezta daitezke eta substantzia toxikoak igortzen baitira
gainera erabilgarri gertatzen da errekuntza prozesuan.
hondakin horiek suntsitzeari
erabilera bat ematen baitzaio. Ad:
HHS-ren kasuan zabor pilaketa
ekiditea lortzen da.

-.15.-
4.- ENERGIA ELEKTRIKO GARRAIATZEN

Linea elektrikoak: Elkarrengandik hainbat kilometrora egoten diren zentral elektrikoen


eta gure etxeen arteko lotura egiteko, normalean, linea elektrikoak erabiltzen dira.
Herrialde batek duen Linea elektriko multzoari Sare elektrikoa deitzen zaio.

Energia elektrikoa kable-sareetan zehar garraiatzeak badu eragozpen handi bat, bero
moduan energia kantitate handia galtzen dela. Hori ekiditeko ekoiztutako korronte
elektrikoaren Tentsio handiagotzen da. Horrela zentraletan, normalean 10.000 eta
20.000 V artean sortzen den korronte elektrikoa, 110.000, 220.000 edo 380.000 V-era
bihurtzen da garraiatu aurretik. Eragiketa hau transformadoreek egiten dute.

Hiri eta kontsumo-gune handietatik hurbil, industrialdeetatik eta ustiapenetatik hurbil,


adibidez, goi-tentsioko korronte elektriko erdi-tentsioko korronte bihurtzen da.
Eragiketa hori estazio transformadoreetan egiten da; horietan, korronte 66.000V-ekoa
bilakatzen da.

Transformazio subestazioetan, are gehiago murrizten da Tentsioa, eta 22.000V-etan


uzten da. Tentsioaren azken murrizketa transformazio zentroetan egiten da, korrontea
220V edo 380V-ekoa egin arte (behe tentsioa).

Estazio
Linea elektrikoa Transformadorea
transformadorea

-.16.-

You might also like