You are on page 1of 13

Andoni Perez Itsaso Akordarrementeria 3C

Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.

Lurrak, atmosferaren gainazalean, 174 petawatioko eguzki erradiazioa jasotzen du. %30 inguru espaziora islatzen da berriz ere, eta gainontzekoa lainoek, itsasoek eta lur masek xurgatzen dute .

Eguzki energia, eguzkiaren irradiazioa helburu praktikoak erdiesteko erabiltzen da. Hala ere, energia berriztagarri guztiek, geotermikoak eta olatuek eragindakoak izan ezik, eguzkiaren eraginez sortzen dute energia.

Historian zehar argiztapena argi natural bitartez egin izan da. Sistema berezi batzuek, kanpoko argi naturala jaso eta barruko argiztapenerako erabiltzen dute. Teknologia pasibo honek energiaren erabilpena murriztu egiten du bi modutan

+ Argiztapen artifiziala murriztuz


+ Eguzki argi ez zuzena izatean, aire girotuaren beharra txikituz

Eguzki-energia fotovoltaikoak eguzki izpiak erabiliak sortutako energia elektrikoa da. Energia berriztagarria da. Zelula fotovoltaikoa da energia ekoizpen honen oinarrian.

Egungo merkatu fotovoltaikoak sistema fidagarriak eskaintzen ditu. Haren kostua ez da lehiakorra oraindik ere. Ezinbestekoa da sistema horien kostua nola edo hala murriztea.

Eguzki-energia termikoa beroa lortzeko eguzkiaren e nergiaz baliatzean datza. Uhin elektromagnetikoek materialei beroatransferitzen diete. Energia mota hau agortezina eta guztiz berriztagarria da, hau da, naturan ez du eraginik.

Xafla erdieroaleak erabiltzen dira efektu fotoelektrikoaren bidez elektrizitatea sortzeko. Elektrizitate bihurtze hau energia fotovoltaiko, eguzki energi kontzentrazio sistema eta hainbat teknologia berrien bitartez egin daiteke.

Eguzki energia ez da eskuragarri gauez, beraz energia biltegiratzea arazo inportantea da gaur egungo sistema modernoek etengabeko energia hornidura eskatzen baitute. Masa termikoan oinarritutako sistemek bero bezala gorde dezakete energia. Sistema hauek bero espezifiko handiko materialak erabiltzen dituzte. Solidotik likidora aldatzen diren materialak beste aukera bat dira parafina argizaria eta Glauberren gatza adibidez.

Eguzki-energiaren garapena geldoa izan da Euskal Herrian, 1980ko hamarkadan isolatutako guneetako baserri eta etxe batzuetan froga modura jartzen hasi zirenetik gaur egun arte, garapenak oztopo handiak izan ditu. .

You might also like