You are on page 1of 2

22- Fusio nuklearra. Deskribapena eta adibideak.

Bonbak eta balizko zentral


nuklearrak. Masa-galera. Einsteinen ekuazioa askatutako energiarako.
-Definizioa (prozesuaren azalpen laburra). Prozesuaren ekuazio bat idaztea (bestela,
ekuazio orokorra idatzi daiteke Z X …adierazpena baliatuz)
A

-Prozesuaren aktibatze-energia.
-Prozesu kontrolatua (gaur egun, garapen-fasean dago fusio-prozesua) eta ez-
kontrolatua (hidrogeno-bonba).
- Masa-galera eta lotura-energia. Einsteinen ekuazioa.

Definizioa
Fusio nuklearra prozesu atomiko bat da, non bi nukleo arin biltzen diren gehiago pisatzen
duen beste nukleo bat osatzeko. Prozesu honekin energia kopuru handia igortzen da.
Fusio-erreakzioen adibide bat behean adierazitakoa da:

2
1
H  31H  42 He  01n  Energia

http://www.visionlearning.com/library/flash_viewer.php?oid=2747&mid=59
http://www.efda.org/wpcms/wp-content/uploads/2012/09/DT-Fusion.swf?f81117

Aktibatze-energia

Fusio erreakzioan nukleoak hurbildu egin


behar dira eta beraien arteko aldarapen
elektrostatikoak gainditzeko energia handia
behar da, aktibatze-energia izenekoa.
Erreakzioa gertatzen denean izugarrizko
energia askatzen da eta horrek mantendu
egiten du erreakzioa. Izan ere, erreakzioaren
jarraipena kontrolatuz gero, energia-iturri
bezala aprobetxatu ahal izango litzateke fusio-
prozesua. Erreakzioa kontrolatu ezean,
eztanda gertatzen da eta hidrogeno-bonba bat
izango genuke.
http://www.efda.org/wpcms/wp-content/uploads/2012/08/REPELLING.swf?f81117

Prozesu ez-kontrolatuak

 Fusio nuklearra izarren barruan (erreakzio termonuklear izenekoetan) gertatzen da,


eta horien sorkuntza eta distira energetikoa ematen dizkie. Adibidez, eguzkian,
fusioa gertatzen da, hidrogenozko atomoen isotopoak elkartuz helioa lortzen da, eta
horrek energia asko askatzen du. Hau eguzkiaren nukleoan 15 milioi gradutan
gertatzen da, presio handia dagoelako, baina Lurrean egin nahiko bagenu, 150
milioi gradu inguru behar izango genituzke.
http://www.efda.org/wpcms/wp-content/uploads/2012/10/sunfusion.swf?f81117
 Lurrean, bonba atomikoetan (hidrogeno-lehergailuan) erabili da. Erreakzioa hasteko
oso tenperatura altua behar da, horregatik, behar den energia lortzeko, lehenengoz,
fisio-erreakzio bat egiten da.

Prozesu kontrolatua

Energia iturri hori elektrizitatea sortzeko prozesua oraindik fase esperimentalean dago.
Fusio-erreakzioak energia-iturri bezala erabiltzeko badaude zailtasunak: materia plasma
egoeran eta oso tenperatura altuan (150 milioi gradutan) egon behar da nukleoak
hurbiltzeko fusioa gerta dadin. Beraz, energiaren aldetik, prozesua ez da errentagarria.
Egindako esperimentuetan plasma berotu eta gero eremu magnetikoak erabili dira
hidrogeno nukleoak konfinatzeko. ITER izeneko proiektuan fusioaren bideragarritasuna
ikertuko dute. Etorkizuneko energi iturritzat hartua izan da, hondar erradiaktibo
arriskutsurik sortzen ez duelako, eta itsas uretako deuterioa (hidrogeno-2) bezain
ekonomikoak diren erregaietatik har daitekeelako.
http://www.efda.org/wpcms/wp-content/uploads/2012/08/powerplant.swf?f81117

Masa-galera eta energia

Fusio erreakzioetan askatzen den energia erreakzio hauetan gertatzen den masa
galeraren ondorioa da. Hasierako substantzien masa eta amaierako substantzien masa
neurtzen baditugu, produktuen masa erreaktiboena baino txikiagoa dela ikusiko dugu:

A+BC+D

(mA + mB )> (mC + mD ) masa-galera = ∆m = (mA + mB )- (mC + mD )

Galtzen den masa hori energia bihurtzen da eta Einsteinen ekuazioaren bitartez
kalkulatzen da:

E = ∆m.c2

You might also like