You are on page 1of 10

BIGARREN SEKTOREA ETA ENERGIA ITURRIAK

ENERGIA ITURRIAK
Energia iturri bat energia lortzeko balio ahal digun edozein gauza da. Energia
iturriak, beraz, natura baliabideak dira, zuzenean naturan aurkitu ahal ditugulako eta
zerbaitetarako balio digutelako. Adibidez, petroleoa natura baliabidea izateaz aparte,
energia iturria da ere. Natura baliabidea da, naturan zuzenean lortu ahal delako. Gainera,
energia iturria da, petroleoarekin energia lortu dezakegulako. Adar bat, bitartean, natura
baliabide bat da, naturan zuzenean dagoelako eta ibiltzeko balio ahal digulako, baina ez da
energia iturri bat, harekin ezin dugulako energiarik sortu.

XIX. mendera arte, egurra zen munduan gehien erabiltzen zen energia iturria. Garai
horretan, Industria Iraultzaren ondorioz, ikatza hasi zen erabiltzen egurra baino gehiago.
Gaur egun, ikatza atzean gelditu eta
petroleoa da gehien erabiltzen den energia
iturria.

Energia iturriak bi modu ezberdinetan


sailkatu ditzakegu:

- Lehenik, jasangarritasuna
(iraupena) kontuan hartuta, energia
berrizagarriak eta berriztaezinak
(fosilak) ditugu. Berriztagarriak nahiz
eta erabili bukatzen ez diren energiak
dira (eguzki energia, haize energia,
marea energia...). Beste alde batetik
berriztaezinak ditugu, erabiltzen ditugunean bukatzen direnak (petroleoa, uranioa,
gas naturala, ikatza...).
- Sailkatzeko beste modua jatorriaren araberakoa da. Lehenak primarioak dira,
naturan zuzenean aurkitu ahal ditugunak. Adibidez, zulo bat egiten dugunean ikatza,
uranioa, petroleoa… aurkitu ditzakegu, guk ezer aldatu gabe. Bigarrenak energia
sekundarioak dira, naturan zuzenean ez daudenak (hauek lortzeko energia primario
bat manipulatu behar dugu). Adibidez, gasolina (energia primarioa den petroleoa
manipulatuz lortzen da) edo elekrizitatea (energia primario diren gasa, ura…
aprobetxatuz lortzen da) energia sekundarioak dira.

ENERGIA BERRIZTAEZINAK
Jasangarritasuna kontuan hartuta, energia berriztaezin (fosil) garrantzitsuenak
petroleoa, gas naturala, ikatza eta uranioa dira.

Petroleoa da munduan gehien kontsumitzen den energia iturria. Gauza askotarako erabil
daiteke (diesela edo gasolina bezalako energia sekundarioak egiteko, asfaltoa bezalako
materialak egiteko...).
XX. mendera arte ez zen petroleorik erabiltzen,
baina mende horretan izugarri erabiltzen hasi
zen, munduan sortu ziren asmakuntza berriek
energia iturri honekin funzionatzen zutelako
(kotxeek, hegazkinek...). Hala ere, energia iturri
hau herrialde aberatsenetan erabiltzen da
gehien bat, eta herrialde hauek petroleo gutxi
daukatenez, erosi egin behar dute. Ondorioz,
XX. mendearen bukaeratik herrialde
aberatsak petroleo gutxiago erabiltzen
hasten saiatu ziren, petroleoa zuten herrialdeen
menpe ez egoteko (eta petroleoak asko
kutsatzen duelako). Hala ere, oraindik petroleo
asko behar dutenez, petroleoa duten
herrialdeetan gerrak sortzen dituzte, energia
iturri hau merkeago lortzeko (mineralekin
gertatzen den bezala).

Munduan petroleo gehien Pertsiako Golfoan (Arabia Saudi, Iran, Irak...) eta Venezuelan
dago.

Hala ere, beheko grafikoak ikusi ondoren, azaldu behar da gauza bat dela petroleoa izatea
eta beste gauza bat petroleo hori ekoiztea. Petroleoarekin energia sekundarioak lortzeko,
baliabide batzuk behar dira, eta baliabide horiek lortu ezin dituzten herrialdeek ezin dute
haien petroleoa aprobetxatu.
Munduan gehien erabiltzen den bigarren energia iturria ikatza da. Ikatza XIX.
mendean hasi zen masiboki erabiltzen, eta XX. mendearen erdialdean petroleoa zabaldu
zen arte, gehien erabiltzen zen energia iturria zen. Hala ere, garatuak ez dauden herrialde
batzuetan gehien erabiltzen den energia iturria da, elektrizitatea sortzeko gehien bat.
Adibidez, Txinan diferentzia handiarekin gehien erabiltzen den energia iturria ikatza da
(herrialde hau da munduan energia iturri hau gehien kontsumitzen duena). Ikatza energia
iturri kutsagarriena da ere, eta ondorioz, herrialde garatu askotan hurrengo urteetan
energia iturri honen erabilerarekin bukatzeko asmoa zegoen. Hala ere, Ukraniako gerraren
ondorioz, Europako herrialde batzuek ikatza gehiago erabiltzen hasiko direla esan dute.

Munduko hirugarren energia iturri erabiliena gas naturala da, eta elektrizitatea
sortzeko, kalefakzioetarako… erabiltzen da. Munduko gas naturalaren gehiengoa Pertsiako
Golkoan (Iran, Katar...), Turkmenistanen edo Errusian dago.

Azkeneko garaietan gas naturala da Europako egoeran gehien eragiten ari den
energia iturria. Europak gasik ez duenez, gure kontinenteko iparraldeko herrialdeek
Errusiatik lortzen zuten baliabide natural hau (beheko mapan ikusten den bezala, Errusia da
hurbilen dagoen gasa duen herrialdea, eta beraz oso merke ateratzen da bertatik gas hau
lortzea).

Baina Ukraniako gerraren ondorioz, Europar Batasunak gas gutxiago erosiko dio Errusiari,
eta ondorioz beste lurralde batzuetatik lortu behar du. Hauetako beste leku batzuk Argelia,
Azerbaian, Turkmenistan… izan daitezke, baina aukera hauek guztiek arazoak dituzte.

Beraz, behar bada, Europak Estatu Batuetako gasa erosi beharko du. Gas hau, hala ere,
likidifikatuta ekarri beharko litzateke Estatu Batuetatik itsasontzietan, eta gero berriro gas
bihurtu, ondorioz, oso garestia izango litzateke.

Ondorioz, Europako iparraldeak gasarekin duen egoera oso zaila da: gasik ez badu lortzen
ikatza edo uranioa bezalako energia kutsakor edo arriskutsuak erabili beharko ditu. Energia
horiek ez baditu erabiltzen, jendeak ezingo du etxea berotu eta protestak egongo dira.
Estatu Batuetatik gasa ekartzen badu, oso garesti aterako zaio, eta familiek pila ordaindu
beharko dute etxea berotzeko eta enpresek produktuak ekoizteko. Europak behar duen
soluzioa energia berriztagarriak askoz gehiago erabiltzea da, baina energia enpresa
boteretsuek presioak egiten dizkiete gobernuei, energia berriztagarrien kontrola ez badute,
energiaren bidez dirua irabaztearen txolloa bukatuko zaielako.

Energia berriztaezinen
artean azkenekoa uranioa
da. Energia iturri hau hainbat
mineraletatik lortzen da, eta
fisio nuklearraren bidez bere
atomoak zatitu eta sekulako
energia sortzen da, batez ere
elektrizitatea lortzeko
erabiltzen dena. Energia
hau sortzeko teknologia
oso aurreratua behar da,
eta ondorioz, herrialde
garatuetan egin daiteke
bakarrik. Energia nuklear
gehien sortzen duten
herrialdeak AEB, Frantzia eta
Japon dira. Energia
nuklearrak duen arazoa bere arriskua da. Izan ere, zentral nuklear batek eztanda egiten
badu mundua suntsitu dezake, edo Tchernobylen gertatu zen bezala, zonalde batzuk
radiazio hilkorrez beteta utzi 10.000 urtetarako. Tchernobylez gain, AEBn Three Mile Island
zentralean edo Japonian Fukushima zentralean istripu larriak gertatu dira ere.

Zentral nuklearrek duten arriskua dela eta, gobernu asko haien zentralak ixten joan
dira azken urteetan, energia nuklearraren ordez gasa edo energia berriztagarriak
erabiltzeko. Hala ere, Ukraniako gerrak ekarri duen gas krisia dela eta, Europako herrialde
batzuk zentral nuklearrak irekitzen ari dira berriz, energia hau erabiltzen ez daudelako
Errusiaren menpe. Jendeak energia nuklearraren berpizte hau onartu dezan, Europar
Batasunak energia mota hau “berde” bezala kalifikatu du, honen ekoizpenak CO2 oso gutxi
sortzen duelako. “Berde” kalifikazio horri esker, energia berdeek energia berriztagarriek
jasotzen dituzten laguntzak jaso ahalko dituzte.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK (BERDEAK)


Energia berriztaezinak erabiltzen jarraitzen badugu mundua suntsituko denez,
herrialde batzuk energia berriztagarriak (berdeak) erabiltzen hasi dira, adibidez Europar
Batasuneko herrialdeak. Energia hauek naturatik zuzenean lortu ditzakegun baliabideak
aprobetxatuz lortzen dira. Energia hauekin hainbat gauza lortu ditzakegu: normalena,
energia hidraulikoa, haize energia, eguzki energia… bezalako energia primarioekin
elektrizitatea energia sekundarioa lortzea da. Baina honetaz aparte, eguzki energiarekin,
biomasarekin… beroa lortu dezakegu ere.
Energia berdeek hainbat abantaila dituzte: hasteko, munduko edozein tokitan aurkitu
daitezke (haizea, adibidez, munduko herrialde guztietan dago, petroleoa ez bezala).
Bestalde, energia fosilak geroz eta garestiagoak izango dira, eta ondorioz, ekonomikoki ere
errentagarriagoa da herrialdeentzat energia berdeak erabiltzea. Lehen esan dugun bezala,
energia berriztaezinen ordez energia berriztagarriak askoz gehiago beharko lirateke, baina
energia enpresa boteretsuek presioak egiten dizkiete gobernuei, energia berriztagarrien
kontrola ez badute, energiaren bidez dirua irabaztearen txolloa bukatuko zaielako. Beheko
irudian ikusten den bezala, herrialdeek nahi badute aukera daukate haien energia modu
garbian lortzeko (Albaniak eta Noruegak, adibidez, haien energiaren ia guztia energia
hidraulikoaren bidez lortzen dute).

Energiekin bukatzeko, esan behar da sortzen den energia guztia berriztagarria izan behar
dela mundua salbatzeko. Baina horretaz aparte, industriak egin behar duena askoz
produktu gutxiago ekoiztea da. Izan ere, energia guztia garbia izango balitz ere, industriak
behar ez ditugun milioika produktu ekoizten jarraitzen badu, lurrarekin bukatuko dugu.

INDUSTRIA IRAULTZA

Orain energia iturriak zer diren dakigula, hauek zertan erabiltzen diren ulertu behar
dugu. Izan ere, energiaren gehiengoa ez da etxeetako kontsumoan (kalefakzioa…)
erabiltzen, bigarren sektorean baizik. Bigarren sektorea (industria) lehen sektoreak
naturatik hartu dituen baliabidideak produktu bihurtzen dituen sektore ekonomikoa da
(adibidez, egurra mahai bihurtzen du bigarren sektoreak). Bigarren sektore honetan oso
jende gutxik (%10ak baino gutxiagok) egiten zuen lan XVIII. mendera arte, jendearen %95a
nekazaritzan aritzen zelako. Baina XVIII. mende honen bukaeran, iraultza1 bat gertatu zen
Ingalaterran (gero Europa guztira zabaldu zen, gehien bat Alemania, Belgika edo Frantziara,
hau da, iparraldeko Europako herrialdeetara), eta honekin berrikuntza batzuk etorri ziren:

Lehenik, produktuak eskuz egin ordez, makinekin egiten hasi ziren (adibidez, beroki bat
lehen eskuz egiten zen, eta orain makina baten bidez egingo zen artilea beroki bihurtzearen
prozesua). Sortu ziren makinarik ospetsuenak lurrunezko makina (ikatza errez lurruna lortu
eta energia lortzen zuen) eta ehuteko makina (arropak…egiten zituen) dira.

Bigarrenik, tailer txikietan egin ordez, fabrikak sortu ziren.

Hirugarrenik, langileak lan zehatz batean espezializatzen hasi ziren. Industria Iraultzaren
aurretik, tailerretan produktu baten fase guztiak egiten zituen langile berdinak (adibidez,
zapata baten suela, kordoiak… langile berdinak egiten zituen). Iraultzaren ondoren, berriz,
langile bakoitza lan zehatz batean espezializatu zen (batek suelak egin, beste batek
kordoiak jarri…), eta horrela lana azkartu zen.

Industria Iraultzan gertatutako aldaketek, hainbat ondorio ekarri zituzten:

Hasteko, askoz produktu gehiago sortu ziren, eta mundua guztiz aldatu egin zen.

Jarraitzeko, industrializatzen lehenak izan ziren herrialdeak munduko boteretsuenak


bihurtu ziren, eta botere hori mantendu dute ordutik. Horregatik da adibidez hain boteretsua
Erresuma Batua, nahiz eta oso txikia izan, beste herrialdeekin konparatuta.

Bukatzeko, Industria Iraultzaren ondorioz, ia mundu guztia herrietan bizitzetik geroz


eta jende gehiago hirietara joaten hasi zen.

BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA

XIX. mendearen bukaeran, Bigarren Industria Iraultza bat gertatu zen, lehen Industria
Iraultzaren ondoren aldaketa batzuk eman zirelako. Hasteko, petroleoa edo elektrizitatea
bezalako energia iturriak agertu ziren, eta hauei esker kotxeak, bonbillak… bezalako
asmakizunak agertu ziren. Gainera, Henry Ford enpresariak sistema berri bat asmatu eta

1
iraultza bat oso denbora laburrean ematen den aldaketa oso handi bat da.
bere kotxe fabriketan martxan jarri zuen,
kate-ekoizpena. Kate ekoizpenean,
langileek katean egiten zuten lan, eta katea
haiengana iristen zenean haien lan zehatza
egin behar zuten, jateak jarraitzeko. Modu
honetan, askoz produktu gehiago sortu
ziren. Bigarren Industria Iraultza hau Estatu
Batuetan sortu zen, eta handik jada Lehen
Industria Iraultzan industrializatu ziren
herrialdeetara zabaldu zen.

INDUSTRIA GAUR EGUN: DESLOKALIZAZIOA ETA KUTSADURA

Industriaren historia ikusi ondoren, gaur egun zein egoeran dagoen ulertu behar da.
Gaur egungo industria ulertzeko deslokalizazioaren kontzeptua, enpresek duten botere
handia, eta kutsadura ulertu behar dira.

Deslokalizazioa enpresa batek bere ekoizpen prozesua herrialde garatu batetik


azpigaratu batera eramatea da, diru gehiago irabazteko. Prozesu hau 1990etik aurrera hasi
zen pila bat indartzen, globalizazioaren indartzearekin batera. Enpresa handi
multinazionalek egiten dute bakarrik deslokalizazioa, eta honekin irabazten duten diru extra
hainbat modutan lortzen dute:
- Langileei soldata txikiagoa ordainduz. Adibidez, Irlandan langile bakoitzari ordaindu
beharreko soldata hilabeteko 1700 eurokoa bada, herrialde honetako Primark enpresak bere
fabrikak Bangladeshera eramanen ditu, eta bertako langileei 27 euro ordaintzen dizkie
hilabetean.

- Baldintza ekologiko ahulagoak aprobetxatuz. Garatzen ari diren herrialde askotan baldintza
ekologikoak txikiagoak dira. Ondorioz, asko kutsatzen duten enpresak herrialde hauetara
joaten dira, haien produktuak egiteko asko kutsatzen dutelako.

Aipatu behar da deslokalizazioa ez dutela edozein produktu ekoizten duten enpresek


egiten, baizik eta sortzeko errazak diren produktuak egiten dutenek. Izan ere, herrialde
azpigaratuetako pobreziaren ondorioz, jendeak haurtzarotik egin behar du lan, eta ondorioz
ezin du ikasi. Horregatik, multinazionalek behar dituzten langileak edo haurrak dira edo ez
dute ikasketarik (haurrak zirenean hasi zirelako lanean), eta ondorioz lan sinpleak egin
behar dituzte. Horregatik, deslokalizatzen diren multinazional gehienak arropa bezalako
egiteko errazak diren produktuekin aritzen dira (Nike, Zara…) eta askoz arraroagoa da
langile espezializatuak behar dituzten enpresak deslokalizatzea (Huawei, Microsoft…).

Bukatzeko, deslokalizazioak ekartzen dituen arazoak aipatu behar dira, herrialde


azpigaratuetan eta herrialde garatuetan sortzen dituztenak ezberdinduz:

- Herrialde azpigaratuetan enpresek langileak esplotatzen dituzte. Gainera,


multinazional hauek oso produktu merkeak saltzen dituztenez, bertako enpresek oso zail
dute haiekin konpetitzeko (primarkek langileak esplotatuz oso kamiseta merkeak saltzen
baditu, bertako enpresa batek ezingo du kamiseten enpresa bat sortu, garestiagoak egingo
dituelako) eta ondorioz, enpresa horien esklabo bihurtzen dira.

- Herrialde garatuetan ere arazoak sortzen ditu deslokalizazioak. Herrialde


garatuetako langileen lan balditzen okertzen dira. Izan ere, multinazionalek
deslokalizazioaren mehatxua dute, langileen soldata eta abar baxuagoa mantentzeko.
Adibidez, multinazionalek gobernua txantajeatu dezakete, soldata minimoa igotzen badu
haien fabrikak beste herrialde batera eramango dituztela esanaz.

Beste adibide bat da, enpresa energetikoek esan dezaketela haien irabaziei mugak
jartzen badizkiete, zergak igotzen badizkiete… ez dutela gehiago inbertituko. Bestalde,
enpresa industrial handiek estatuak txantajeatu ditzakete ere: haien enpresak jartzeko
lurrak prezio txikietan eskatu ditzakete.

Azkeneko arazo nagusiena kutsadurarena da. Gure gaur egungo sistema


ekonomikoak behar du produktuak etengabe ekoizten egotea, produktu horiek salduz dirua
irabazteko. Horren arazo bat da horrenbeste produktu sortzeko izugarri kutsatzen dela
fabriketan.

Bukatzeko, gaur egungo egoerari dagokionez, Europako industria arrisku handian


dagoela aipatu behar da. Izan ere, munduko energia iturrien prezioa izugarri egiten ari da
gora, eta Europak energia iturririk ez duenez kanpotik erosi behar du oso garesti. Prezio altu
hauek horrela jarraitzen badute, enpresak energia iturri merkeak dauden herrialdeetara
joango dira, eta gelditzen badira, langileen baldintzak asko okertzeko arriskuan egongo dira.

You might also like