You are on page 1of 8

2.

GAIA: ATMOSFERA
1.Lurraren atmosfera

-Atmosfera planetak biltzen dituen gas-geruza da. Lurraren

atmosfera osatzen duen gas-nahasteari airea deritzo.

-Lurraren atmosferak ondoko osagaiak ditu:

a)Airea izeneko gas nahastea.

b)Partikula esekiak:

-Polen aleak.

-Suteetan eta sumendien erupzioetan

sorturiko errautsak.

-Beste partikula batzuk.

1.1. Airearen osaera

-Aireak ondoko osagaiak ditu:

-Nitrogenoa (N2): airearen %78 osatzen du.

-Oxigenoa (O2): airearen %21 osatzen du.

-Argona (Ar): airearen %0’9 osatzen du.

-Karbono dioxidoa (CO2). Airearen %0’033 osatzen du.

-Ur lurruna: proportzio aldakorrean azaltzen da.

-Beste gas batzuk: ozonoa, hidrogenoa, helioa…


1.2. Atmosferaren geruzak

-Atmosfera ez da homogeneoa. Duen pisuaren eraginez atmosferaren behealdean dago


aire kantitate handiena.

-Atmosferaren tenperatura aldatu egiten altueraren arabera.

-Lurrazaletik goraka goazen neurrian bost geruza bereizten dira atmosferan: troposfera,
estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.

a)Troposfera:-Lurrazaletik 12km inguruko altueraraino hedatzen da.

-Grabitatearen eraginez airearen %80 inguru bertan dago.

-Izaki bizidunak geruza honetan garatu dira.

-Fenomeno meteorologikoak hemen gertatzen dira.

b)Estratosfera:-12km’ko altueratik 50km’ko altueraraino hedatzen da.

-Bertan dago ozono geruza (O3). Gas hau onuragarria da izaki


bizidunentzat Eguzkiak bidalitako izpi ultramoreen zatirik
handiena iragazten du eta. Erradiazio ultramoreak kaltegarriak
dira bizitzarako.

c)Mesosfera:-50km eta 80km’ko altueren artean kokatzen da geruza hau.

-Lurrera iristen diren meteorito txiki gehienak hemen desegiten


dira eta izar iheskor edo izar uxo bihurtzen dira.

Izar iheskorrak distira


txikiko meteoroak dira, espazioko
partikula txikiek Lurraren
atmosferara sartzean
sorrarazitakoak. Gau oskarbi batean,
zerura arretaz behatzen bada,
arrunta da han eta hemen izar
iheskorrak ikustea. Gehienetan
multzoka azaltzen dira urteko garai
beretsuetan. Esate
baterako, abuztuak 12
inguruan Perseidak izeneko izar
iheskorrak ematen dira, eta abenduak
13 inguruan Geminidak.
d)Termosfera:-80km’ko altueratik 500km’ko altuera bitartean dago.

-Geruza honetan eguzkitik datozen X izpiak eta ϒ izpiak iragazten


dira. Izpi hauek kaltegarriak dira izaki bizidunentzat.

-Geruza honetan sortzen dira aurora borealak: aurora borealak


ipar hemisferioan eta aurora australak hego hemisferioan.

Aurora australa Zelanda Berrian Aurora polarra alaskan.

e)Exosfera:-5ookm’ko altitudetik gora hedatzen da.

-Geruza honetan goraka goazen neurrian aire kantitatea asko


gutxitzen doa azkenik kanpo espaziora iritsi arte.
2.Atmosfera eta izaki bizidunak

-Ondoko arrazoiak direla eta Lurreko atmosfera ezinbestekoa da gure planetan bizia
garatzeko:

a)Izaki bizidunentzat funtsezko gasak ditu, hala nola, CO2’a eta O2’a.

b)Eguzki erradiazio kaltegarrietatik babesten ditu izaki bizidunak.

c)Izaki bizidunentzat egokia den tenperaturan mantentzen du lurrazala.

a)Funtsezko gasak ditu bizitzarako

-Oxigenoa organismorik gehienek erabiltzen dute arnasketa prozesuan; prozesu


honetan bizitzarako behar duten energia lortzen dute.

-Fotosintesiaren bidez CO2’a erabiltzen dute landareek; prozesu honetan materia


organikoa sortzen dute.

b)Atmosfera iragazki moduko bat da.

-Atmosferak izaki bizidunentzako kaltegarriak diren erradiazio asko xurgatzen ditu.


Adibidez, ozonoak hain kaltegarriak diren izpi ultramoreak xurgatzen ditu eta
termosferak X izpiak eta ϒ izpiak.

-Bestalde, atmosferak meteoritoen talketatik ere babesten du lurra; nekez iristen dira
haien zatirik lurrazalera, atmosfera zeharkatzen desegiten dira eta.

c)Bizidunentzako tenperatura egokia mantentzen laguntzen du.

-Gure planetak, egunez, eguzkitik erradiazio kantitate handia jasotzen du lurrazala


berotuz. Atmosferarik ez balego, gauez berotasun hori espaziora itzuli eta lurrazala
hoztu egingo litzateke. Atmosferak egunez jasotako bero horren zati bat gorde egiten du
berotegi batetako kristalen antzera jokatuz eta planetako tenperatura modu egokian
mantenduz. Prozesu honi berotegi efektua deitzen zaio.

-Berotegi efektua: fenomeno honen bidez, atmosferako gas batzuk, batez ere
karbono dioxidoak eta ur lurrunak, atxiki egiten dute lurrazalak espaziora itzultzen
duen beroaren zatirik handiena. Bero honi esker, atmosferako behealdeko geruzak eta
gure planetako lurrazala 15°C inguruko tenperaturan daude.
3.Airearen kutsadura

-Airea ezinbestekoa da Lurrean bizitza garatzeko; airearen konposizioaren aldaketa


kaltegarria izan daiteke izaki bizidunen garapenerako.

-Airearen kutsadura hainbat substantzia eta energia formak sortzen dute, airearen
kalitatea aldatuz eta ingurumenean kalteak sorraraziz.

3.1Airearen kutsatzaileak

-Airearen kutsadura, batzuetan naturan emandako hainbat fenomenok sortua da, hau
da, gizakiak ez du eraginik prozesu hauetan, adibidez, sumendien erupzioak edo naturan
berez sortutako suteak. Beste batzuetan aldiz, airearen kutsaduraren erruduna gizakia
da; honen adibide erregai fosilen gehiegizko kontsumoaren ondorioz sorturiko
kutsadura izango litzateke.

Sumendiaren erupzioa sorturiko kea Jarduera Industrialetik sorturiko kea

-Airearen kutsatzaile nagusiak ondokoak dira:

a)Gasak:-Karbono dioxidoa (CO2): gehiena erregai fosilen errekuntzan sortzen da.

-Sufre eta nitrogeno oxidoa: gehiena erregai fosilen errekuntzan sortzen da.

-Klorofluorokarbonoak (CFC): hozgarri eta aerosolak erabiltzen direnean


jaurtitzen dira atmosferara.

b)Partikula solidoak: Partikula hauek, errekuntzetan, eta zementu eta azulejo


industriak bezalakoetan aireratzen dira.

c)Argia eta zarata: gehienbat hirietan sortzen da. Gauez hirietan sorturiko
argitasunaren ondorioz argi kutsadura ikusi dezakegu. Bestalde, zarata kutsadura
pertsona asko pilatzen den guneetan, aireportuetan, trafiko asko dagoen
errepideetan, tren geltokietan, diskoteken inguruan, industria guneetan e.a. ikusi
dezakegu.

Aireportua Hiri bat gauez


3.1Airea kutsatzearen ondorioak

-Airea kutsatzearen ondorioetako batzuk ondokoak dira:

a)Euri azidoa:

-Sufre eta nitrogeno oxidoak bezalako gas batzuk atmosferan dagoen ur lurrunarekin
erreakzionatzean azidoak sortzen dira. Azido hauek hodeietan dabiltza prezipitatu eta
euriarekin erortzen diren arte. Euri horrek azidoa darama bere baitan eta hori dela eta
euri azidoa deitzen zaio.

-Euri azidoa lurrazalera erortzen denean ingurunean korrosioa eragiten du, eta
landareen sustrai eta hostoetan, eraikinetan, lurzoruan e.a. ‘etan izugarrizko kalteak
eragiten ditu.

-Haizeak hodeiak ehunka kilometroetara garraiatu ditzakeenez, euri azidoak sorgunetik


oso urrun izan dezake eragina.

b)Ozono geruzaren suntsitzea:

-CFC gasek eta ozonoak elkarrekin erreakzionatzen dutenean ozonoa desegiten da. Hau
dela eta, ozono geruza mehetzen ari da. Ozono geruza mehetuta dagoela adierazteko
“zuloa” duela esaten da.

-Ozono geruzak izpi ultramoreen zatirik handiena iragazten duenez eta geruza hau
mehetzen ari denez, izpi ultramoreak gero eta indar handiagoarekin iristen ari dira
lurrazalera izaki bizidunetan kalteak eraginez: minbizia, erredurak, begietako gaitzak…
c)Berotegi efektuaren handiatzea:

-Karbono dioxidoa (CO2) erregai fosilak erabiltzean sortzen da. Gas hau atmosferan
pilatzen denean areagotu egiten da berotegi efektua eta lurra piskanaka berotuz doa.
Honek klima aldaketa dakar.

-Berotegi efektuak hainbat ondorio negatibo dakartza gure planetarentzat: zikloi


tropikalak gero eta ugariagoak dira, kasko polarretako eta goi mendietako izotzak
urtzen ari dira eta ondorioz itsas maila gora egiten ari da, planetako hainbat eremuetan
lehorte larriak ematen ari dira…

Berotegi efektuaren eraginez planetako izotzak urtzen ari dira.

d)Kedarra:

-Ikatza eta beste erregai batzuk erretzean sortzen diren partikula txikiak
osatzen dute kedarra.

-Kedarrak hainbat ondorio kaltegarri dakartza: hirietako zikinkeria


areagotzea, eraikin eta monumentuak hondatzea, biriketako gaitzak
sorraraztea pertsonengan …

---Gure osasuna: arnasten dugun aireak eragin zuzena du gure osasunean, hau dela eta,
garrantzitsua da atmosfera garbi dagoen lekuetara jo eta gorputz ariketak-egitea
kutsaduraren ondorioei aurre egiteko.

You might also like