You are on page 1of 6

Erroma

Maialen Bibao Díez DBH 1.A


Erroma eta inperioa

1.Erromaren jatorria (aldiak)

1.1.Erromaren historiaren
noiztik-norakoa.
Erromaren historia hiria
sortu zenetik, k.a.
753.urtean, Mendebaldeko
Erromatar Inperioa erori
zen arte,
k.o.476.urtean,luzatzen da.

1.2.Deskribatu Italiar penintsularen inguru geografikoa.


Italiar penintsula lurralde menditsua da,iparraldean Alpe
mendiak ditu,eta iparraldetik hegoaldera Apeninoek zeharkatzen
dute.Leku estrategikoa du,Mediterraneoa ekialdean eta
mendebaldean du eta.Erroma hiria lurralde horren erdian sortu
zen.

1.3.Zergatik izan ziren estruskoak Erromako azken erregeak?

Erromako herritarrek ez zuten inoiz onartu estruskoen


nagusitasuna,beraz,k.a. 509.urten,matxinada handia gertatu zen
eta azken errege estruskoa gainetik kendu zuten.

1.4.Egin ardatz kronologiko bat eta bertan kokatu Erromaren


historiako 3 aldiak.Aukeratu bat eta jarri aukeratutakoari
dagozkion ezaugarri nagusiak.
Monarkia Monarkia:gobernua erregeen esku zegoen eta
Errepublika aginte absolutua zuten,baina gai batzuen inguruan
Inperioa Adinekoen Senatuan eta Herri Biltzarrak ematen
dituzten aholkuak.

2.Erromako ekonomia

2.1.Zer esan nahi du Erromako ekonomia esklabista izateak?

Erromako ekonomia esklabista izan zen,hau da, esklaboen lana


zuten oinarri.Nekazaritzan zein hiriko jardueratan erabiltzen
zituzten esklaboak.

2.2.Aipatu erromatarrek nekazaritzan sartu zituzten


berrikuntza teknikoak.

Laborantza-teknika berriak ere sartu zituzten;besteak


beste,burdinazko nabar eta guztiko goldea;lehorreko sailetan
lugorria erabiltzea;animaliek mugitutako errotak erabiltzea,irina
lortzeko,eta dolareak,ardoa eta olioa ateratzea.

2.3.Adierazi zein faktorek egin zioten mesede Erromatar


Inperioaren merkataritza garatzeari.

Zenbait faktorek mesede egin zioten merkataritza-jarduera


garatzeari:Inperioaren lurralde osoan diru bakarra
erabiltzeak,Mediterraneo itsasoa kontrolatzeak eta galtzadak
eta portuak egiteak.

2.4.Zer produktu esportatzen eta inportatzen zituen Erromak?

-Esportatu:manufakturak.
-Inportatu:Lehengaiak eta luxuzko gaiak inportatzen
ziren.Nekazaritzarako produktuak eta mineralak,mendebaldeko
probintzietatik;esklaboak,marfila,urrea eta zirkurako
animaliak,Afrikatik;anbarra,larruak,esklaboak eta
artoa,Europaren iparraldetik eta ekialdetik,eta
zetak,espeziak,harribitxiak eta lurrina,Indiatik eta Txinatik.

3.Erromako gizrtea

4.1.Aipatu nortzuk osatzen zuten Erromako gizartea (eskema


bidez adierazi)
4.Erromako erlijioa

4.1.Konparatu Erromako familiako erlijioa eta


erlijio ofiziala.

-Familiako erlijioa:Familiako jainkoak gurtzen


ziren(etxea babesten zuten lar jainkoak eta
penateak,hau da,jakitokia babesten zuten
zaindariak),baita arbasoen espirituak ere
(maneak) .Kultua etxean egiten zen,aitak
zuzentzen zuen,eta jakien,loreen eta lurrinen
opariak egiten ziren.

-Erlijio ofiziala:politeista zen,eta enperadorea gurtzen zuten.

4.1.Nork zuzentzen zituen kultuak?Non egiten ziren?

-Familiako erlijioa:Kultua etxean egiten zen eta aitak zuzentzen


zuen.

-Erlijio ofiziala:Kultua tenpluen kanpoaldean egiten ziren,eta


apaizek zuzentzen zuten.

5.Erromako kultura,hirigintza eta artea

5.1.Zein bi kultura-ekarpen nagusi diegu


zor Erromatarrei?

Erromako kultura-erakarpenetan,bi
azpimarratu behar dira:hizkuntza (latina)
eta zuzenbidea.
5.2.Osatu Erromatar arkitekturari buruzko taula:

Ezaugarri nagusiak Eraginak Materialak


-Zutabeak erabili Askotarikoak,batez Adreilua,harria,marmola
zituzten. ere greziarrak eta eta zementua.
-Eraikin gangadunak estruzkoak,baina
eta dinteldunak. nortasun berezia
izan zuten.

5.3.Zer alde dago greziarren eta erromatarren eskulturen


artean?

-Greziar eskulturak:eskulturak edertasunaren


ideia,proportzioa eta mugimendua erdietsi nahi
izan zituen.Marmola erabili zuten eskulturak
egiteko.

-Erromatar eskulturak:greziar artean oinarritu


ziren,baina tratamendua errealistagoa
zen.Marmola edo brontzea erabiltzen zuten.

DBH 1.A Maialen Bilbao Díez

You might also like