You are on page 1of 4

Xabier Munibe Ikastola BHI

GIZARTE ZIENTZIAK 2, GEOGRAFIA ETA HISTORIA. AZTERKETA


2. Ebaluazioa
Goi Erdi Aroa. Erdi Aroaren hasiera
2014ko otsaila

OHARRA: zuzenketan, txukuntasuna eta zuzentasuna kontuan hartuak


izango dira.

IZEN-
DEITURAK__________________________________NOTA:____

Osatu: frankoak, Justiniano,


Konstantinopla, Meka, meskita, Kordoba,
hiru zatitan, Mahoma, 778. urtean,
bisigodoenak, 476. urtean, Ramadan,
kalifa, hiriburua, kristau ortodoxoak,
Afrikako iparraldera, Bizantziar Inperioa,
VIII. mendean, iparraldean, Arabiako
penintsulan.
1. Erreinu Germaniarrak

- Germaniar herriak Erromatar Inperioaren .


bizi ziren, Rhin eta Danubio ibaietatik haratago. III. mendetik aurrera
Erromatar Inperioan sartzen hasi ziren. Batzuetan, lurralde batean
era baketsuan jartzen ziren bizitzen (migrazioak). Beste batzuetan,
berriz, lur erromatarrak lortzeko erromatarrak garaitu behar izaten
zituzten borroka militarren bitartez.

-. germaniarrek Mendebaldeko Erromatar


Inperioko azken enperadorea garaitu zuten eta Mendebaldeko
Erromatar Inperioa desagertu zen, mila urte baino gehiago iraun
ondoren. Oso gertaera garrantzitsua izan zenez, data horretan
kokatzen da ANTZINAROAREN amaiera eta beste aro historiko baten
hasiera: ERDI AROA.

- Europa Mendebaldea zenbait erreinutan banatu zen eta horietako


bakoitzean germaniar tribu edo leinu bat jarri zen bizitzen:
.., bisigodoak, ostrogodoak, bandaloak,
sueboak, angloak eta saxoiak, besteak beste.

- Erreinu bakoitza errege batek zuzentzen zuen, nobleen eta gerlarien


kontseiluaren laguntzarekin. Garai horretan, bestalde, hiriak
desagertu egin ziren eta ekonomiaren oinarria batez ere, nekazaritza
eta abeltzaintza izaten hasi zen. Merkataritza ere desagertu egin zen
eta kulturak ere beherakada izan zuen. Germaniar artearen arrasto
oso gutxi daude gaur egun: eliza bisigodoak eta urregintza.

-Sortu berriak ziren Erreinu Germaniar gehienek, dena dela, oso


bizitza laburra izan zuten. Galiako Frankoen Erreinuak eta Hispaniako
baino ez zuten egonkortasuna lortu.

- , Frankoen Erreinua Europa


Mendebaldeko garrantzitsuena izatera heldu zen. Erregea Karlomagno
zen, eta Europa erdialdean, Italian eta Iberiar penintsulako
iparraldean lurralde asko konkistatu zituen. Hain zen boteretsua non
enperadore izendatu zuten.
- Karlomagnoren armadak porrot egin zuen
Orreagako guduan edo batailan, baskoien eta musulmanen aurka.

- Karlomagnoren inperioa (edo Inperio Karolingioa) konderri eta


marka ezberdinetan banatuta zegoen. Lurralde horiek gobernatzen
zituzten kondeek eta markesek enperadoreari leial izango zitzaizkiola
zin egiten zuten eta haien aginduak jarraitu behar izaten zituzten.
Garai hartako bizimodua, bestalde, nahiko atzeratua zen: hiriak
txikiak ziren eta ekonomiak nekazaritzan eta abeltzaintzan zuen
oinarria. IX. mendearen erdialdean, Inperio Karolingioa
.. banatu eta desagertu egin zen.

2. Bizantziar Inperioa

- Ekialdeko Erromatar Inperioak germaniar herrien erasoei aurre egin


zien eta mila urtetan bertan garatzen jarraitu zuen,
. izenarenpean.

- Garai gorenean, Bizantziar Inperioa Ekialde Hurbilera, Europako


ekialdera eta hegoaldera eta . zabaltzen
zen.

- Inperioko . Konstantinopla hiria zen.

-Bizantziar Inperioa enperadoreak (basileus) gobernatzen zuen, eta


enperadorerik famatuena . (VI. mendea) izan
zen.

- Bizantziar Inperioan, hiriak (., Efeso eta


Tesalonika) oso garrantzitsuak ziren eta merkataritzak garapen
handia bizi izan zuen.

- Grekera izan zen hizkuntza ofiziala Bizantziar Inperioan eta erlijioz


ziren.

- Artea luxuzkoa zen, eta elizak (Santa Sofiako baseliza,


Konstantinoplan) eta mosaikoak dira aipagarrienak.
3. Islama

- Islama erlijio berria izan zen, eta Mahomak


sortu zuen VII. mendean.

- Musulmandarrek Jainko bakarrarengan sinisten dute, Ala, eta


haien profeta nagusia dela uste dute.

- Haien liburu sakratua Korana da eta ..


hiri sakratua edo santua.

- Musulmanek oinarrizko bost betebehar dituzte: fede aitortza;


egunean bost aldiz otoitz egitea; Mekara peregrinazioa egitea;
. hilabetean baraua egitea; eta
limosna.

- musulmanek otoitz egiteko lekua


da.

- Islama Erdi Aroan sortu eta laster zabaldu zen konkista militarra
zela eta. Hori dela eta, Islamdar Inperioa sortu zen, .
agintari nagusi zuen inperioa.

- Islamdar zibilizazioa batez ere hiritarra izan zen. Hiri


garrantzitsuenak Damasko, Bagdad, eta Kairo
izan ziren.

- Nekazaritzak, gainera, garapen handia bizi izan zuen garai honetan


(ureztatzea, landare berriak); artisautza islamiarra kalitate handikoa
izan zen eta merkataritza, berriz, oso bizia.

- Islamdar zibilizazioa oso aurreratua zegoen, bai arte munduan bai


zientzia munduan (matematikan, medikuntzan eta astronomian,
adibidez).

You might also like