You are on page 1of 8

2. Unitatea: 1. Osagaia: Adierazpen aljebraikoak.

Monomioak eta Polinomioak

1. Adierazpen Aljebraikoak:

Aljebran lan egitea kantitate bat edo gehiago ezezagunak dituzten zenbakizko erlazioak erabiltzea da.
Kantitate ezezagun horiei aldagai edo ezezagun esaten zaie eta letren bidez adierazten dira. Guztiz era
desberdineko adierazpen aljebraikoak daude:

2
a) Monomioak: 7𝑥 ; − 𝑥 ; 4𝜋𝑟
3
b) Polinomioak: 5𝑥 + 𝑥 − 11 ; 2𝜋𝑟ℎ + 2𝜋𝑟

c) Identitateak: Berdintza ezezagunaren edozein baliorako betetzen da

5 ⋅ (𝑥 + 4) = 5𝑥 + 20

d) Ekuazioak: Berdintza ezezagunaren balio jakin batzuetarako bakarrik betetzen da

5 ⋅ (𝑥 + 4) = 𝑥 + 44

2. Monomioak:

 Monomioak adierazpen aljebraiko sinpleenak dira


 Monomioa zenbaki bat bider letra baten edo hainbat letraren (aldagaiak) biderkadura da
 Aldagai bakarreko monomioa 𝑎 ⋅ 𝑥 erako adierazpen aljebraikoa da: 𝑎 edozein zenbaki erreal
da, 𝑥 monomioaren aldagaia eta 𝑛 edozein zenbaki arrunt
 Monomio baten osagaiak hurrengoak dira: 𝑎 ⋅ 𝑥 𝑦 𝑧
 Koefizientea letrazko zatia biderkatzen duen zenbakia da: 𝑎
 Letrazko zatia letrak eta horien berretzaileak dira: 𝑥 𝑦 𝑧
 Maila letrazko zatia osatzen duten berretzaileen arteko batuketa izango da: 𝑛 + 𝑚 + 1
 Bi monomio antzekoak dira beren letrazko zatiak berdinak badira: 5𝑥 𝑦 𝑧 eta 2𝑥 𝑦 𝑧

 Adibidea:

𝟏 𝟐 𝟐
Monomioa −𝟐𝒙𝟐 𝒚𝟐 −𝟖 𝒙𝟐 𝒚 𝒙 𝒚𝒛
𝟑
1
Koefizientea −2 −8 1
3
Letrazko Atala 𝑥 𝑦 Ez dauka 𝑥 𝑦 𝑥 𝑦𝑧

Maila 2+2= 4 2+2= 4 2+1=3 2+1+2 =5


3. Monomioen arteko eragiketak:

3.1. Monomioen arteko batuketak:

Bakarrik antzeko monomioak batu daitezke. Bi monomio antzekoren batura horien antzeko den beste
monomio bat da eta azken horren koefizientea aurrekoen koefizienteen batura da

 Adibideak:

a) 7𝑥 + 4𝑥 = (7 + 4) ⋅ 𝑥 = 11𝑥 c) 3𝑥 𝑦 + 6𝑥 𝑦 = (3 + 6) ⋅ 𝑥 𝑦 = 9𝑥 𝑦

b) −2𝑥 + 4𝑥 = (−2 + 4) ⋅ 𝑥 = 2𝑥 d) 5𝑥 𝑦𝑧 + 8𝑥 𝑦𝑧 = (5 + 8) ⋅ 𝑥 𝑦𝑧 = 13𝑥 𝑦𝑧

3.2. Monomioen arteko kenketak:

Bakarrik antzeko monomioak kendu daitezke. Bi monomio antzekoren kendura horien antzeko den
beste monomio bat da eta azken horren koefizientea aurrekoen koefizienteen kendura da

 Adibideak:

a) 2𝑥 − 4𝑥 = (2 − 4) ⋅ 𝑥 = −2𝑥 c) 9𝑥 𝑦 − 6𝑥 𝑦 = (9 − 6) ⋅ 𝑥 𝑦 = 3𝑥 𝑦

b) −3𝑥 − 5𝑥 = (−3 − 5) ⋅ 𝑥 = −8𝑥 d) 3𝑥 𝑦𝑧 − 8𝑥 𝑦𝑧 = (3 − 8) ⋅ 𝑥 𝑦𝑧 = −5𝑥 𝑦𝑧

3.3. Monomioen arteko biderketak:

Bi monomio edo gehiagoren biderkatura beste monomio bat da eta horren koefizientea koefizienteen
biderkadura da eta, letrazko zatia, letrazko zatien biderkadura

 Adibideak:

a) 3𝑥 ⋅ 4𝑥 = (3 ⋅ 4) ⋅ (𝑥 ⋅ 𝑥 ) = 12𝑥 c) 3𝑥 𝑦 ⋅ 6𝑦 = (3 ⋅ 6) ⋅ (𝑥 𝑦 ⋅ 𝑦) = 18𝑥 𝑦

b) −2𝑥 ⋅ 4𝑥 = (−2 ⋅ 4) ⋅ (𝑥 ⋅ 𝑥) = −8𝑥 d) 𝑥 𝑦𝑧 ⋅ 5𝑥𝑦 = (1 ⋅ 5) ⋅ (𝑥 𝑦𝑧 ⋅ 𝑥𝑦) = 5𝑥 𝑦 𝑧

3.4. Monomioen arteko zatiketak:

Bi monomioren zatidura koefizienteak eta letrazko atalak zatitzearen emaitza da. Monomioa izan
daiteke, edo ez
 Adibideak:

a) 12𝑥 ∶ 4𝑥 = (12 ∶ 4) ⋅ (𝑥 ∶ 𝑥 ) = 3𝑥 c) −8𝑥 ∶ 4𝑥 = (−8 ∶ 4) ⋅ (𝑥 ∶ 𝑥) = −2𝑥

3𝑥 𝑦 1 9𝑥 𝑦 3𝑥
b) = ⋅ 3𝑥 ⟶ monomioa da d) = ⟶ ez da monomioa
6𝑥 𝑦 2 3𝑥 𝑦 𝑦

4. Polinomioak:

 Polinomioak, antzekoak ez diren bi monomio edo gehiagoren batuketak eta kenketak dira
 Polinomioa osatzen duten monomioetako bakoitzari gai esaten zaio
 Polinomioaren maila bat dator bere monomioen artean mailarik altuena duenarekin
 Polinomioa osoa da baldin eta maila handieneko mailara arte maila guztietako gaiak edo
monomioak agertzen badira; gainerakoan, esaten da polinomioa ez-osoa dela

4.1. Polinomio baten zenbakizko balioa:

 𝑃 (𝑥) polinomioaren zenbakizko balioa 𝑥 = 𝑎 denean, 𝑃 (𝑎) adierazten da


 Zenbakizko balio hori lortzeko, nahikoa da aldagaiaren lekuan dagokion zenbakia ordezkatzea eta
eragiketak egitea

 Adibideak:

a) 𝑃 (𝑥) = −𝑥 − 3𝑥 + 6𝑥 + 9 ⟶ 𝑥 = −1

𝑃 (−1) = −(−1) − 3 ⋅ (−1) + 6 ⋅ (−1) + 9 = −(−1) − 3 ⋅ 1 + 6 ⋅ (−1) + 9

𝑃 (−1) = 1 − 3 − 6 + 9 = 1

b) 𝑃 (𝑥) = −2𝑥 + 4𝑥 − 3𝑥 − 5 ⟶ 𝑥 = 2

𝑃 (2) = −2 ⋅ 2 + 4 ⋅ 2 − 3 ⋅ 2 − 5 = −2 ⋅ 8 + 4 ⋅ 4 − 3 ⋅ 2 − 5 = −16 + 16 − 6 − 5 = −11

c) 𝑃 (𝑥) = −2𝑥 + 4𝑥 − 3𝑥 − 5 ⟶ 𝑥 = −2

𝑃 (−2) = −2 ⋅ (−2) + 4 ⋅ (−2) − 3 ⋅ (−2) − 5 = −2 ⋅ (−8) + 4 ⋅ 4 − 3 ⋅ (−2) − 5

𝑃 (−2) = 16 + 16 + 6 − 5 = 33
4.2. Polinomio baten aurkakoa:

𝑃 (𝑥) polinomioaren aurkakoa esaten zaio gai guztien zeinua aldatuz lortzen dugunari. −𝑃 (𝑥)
izendatuko dugu

 Adibideak:

a) 𝑃 (𝑥) = 7𝑥 + 4𝑥 − 4𝑥 + 𝑥 − 1 ⟶ −𝑃 (𝑥) = −7𝑥 − 4𝑥 + 4𝑥 − 𝑥 + 1

b) 𝑃 (𝑥) = −2𝑥 + 4𝑥 − 3𝑥 − 5 ⟶ −𝑃 (𝑥) = 2𝑥 − 4𝑥 + 3𝑥 + 5

5. Polinomioen arteko eragiketak:

5.1. Polinomioen arteko batuketak eta kenketak:

1. Bi polinomioak bata bestearen gainean idatziko ditugu, antzeko monomioak zutabe berean jarriz
Maila bateko monomioa falta bada, hutsune bat utziko dugu
2. Antzeko monomioen artean batuketa edo kenketa egin, zeinuak kontuan hartuz
3. Emaitza beste polinomio bat izango da

 Adibideak:

𝑃 (𝑥) = 2𝑥 + 2𝑥 − 4𝑥 − 1 eta 𝑄 (𝑥) = −2𝑥 − 3𝑥 − 4𝑥 + 2𝑥 − 1 polinomioak emanda


egin hurrengo eragiketak

a) 𝑃 (𝑥) + 𝑄 (𝑥)

2𝑥 +2𝑥 −4𝑥 −1
+
−2𝑥 −3𝑥 −4𝑥 +2𝑥 −1

/ −𝑥 −8𝑥 +2𝑥 −2

b) 𝑃 (𝑥) − 𝑄 (𝑥)

2𝑥 2𝑥 −4𝑥 −1

−2𝑥 −3𝑥 −4𝑥 +2𝑥 −1

4𝑥 +5𝑥 / −2𝑥 /
5.2. Polinomioen arteko biderketak:

1. Bi polinomioak bata bestearen gainean idatziko ditugu


Gomendioa: mailarik handieneko polinomioa goian jarri
Maila bateko monomioa falta bada, hutsune bat utziko dugu
2. Beheko monomioaren gai bakoitza goiko polinomioarekin biderkatu
3. Biderkatzen dugun gai bakoitzeko errenkada bat lortuko dugu
Errenkadak bata bestearen gainean idatziko ditugu, antzeko monomioak zutabe berean jarriz
4. Errenkaden artean batuketa egin, zeinuak errespetatuz
5. Emaitza beste polinomio bat izango da

 Adibideak:

a) 𝑃 (𝑥) = 𝑥 − 3𝑥 − 2𝑥 + 𝑥 − 2 × 𝑄 (𝑥) = −2𝑥 + 𝑥 − 3

𝑥 −3𝑥 −2𝑥 +𝑥 −2
×
−2𝑥 +𝑥 −3

−3𝑥 +9𝑥 +6𝑥 −3𝑥 +6 ⟵ 𝑃 (𝑥) × −3

+ 𝑥 −3𝑥 −2𝑥 +𝑥 −2𝑥 ⟵ 𝑃 (𝑥) × +𝑥

−2𝑥 +6𝑥 +4𝑥 −2𝑥 +4𝑥 ⟵ 𝑃 (𝑥) × −2𝑥

−2𝑥 +6𝑥 +4𝑥 −2𝑥 +4𝑥 −2𝑥 +6

b) 𝑃 (𝑥) = −5𝑥 + 3𝑥 − 1 × 𝑄 (𝑥) = 𝑥 − 2𝑥 − 2

−5𝑥 +3𝑥 −1
×
𝑥 −2𝑥 −2

10𝑥 −6𝑥 +2 ⟵ 𝑃 (𝑥) × −2

+ 10𝑥 −6𝑥 −2𝑥 ⟵ 𝑃 (𝑥) × −2𝑥

−5𝑥 +3𝑥 +𝑥 ⟵ 𝑃 (𝑥) × 𝑥

−5𝑥 +13𝑥 +4𝑥 −5𝑥 −2𝑥 +2


5.3. Polinomioen arteko zatiketak:

Polinomioak zenbaki arruntak bezala zatitzen dira: bi polinomioren arteko zatiketa eginez gero,
zatidura eta hondarra ateratzen dira

1. Zatikizunean, falta diren gaietarako hutsuneak uzten dira


2. Zatikizuneko lehenengo gaia zatitzaileko lehenengo gaiarekin zatitzen da
Hori da zatidurako lehenengo gaia
3. Zatidurako lehenengo gaia zatitzailearekin biderkatuko dugu
4. Biderketaren emaitza zatikizunaren azpian idatzi, antzeko monomioak zutabe berean jarrita
5. Kenketa egingo dugu
6. Lortutako kendurarekin, 2. , 3. , 4. eta 5. pausoak errepikatuko ditugu
7. Prozesua errepikatuko dugu kenduraren maila zatitzailearen maila baino txikiagoa den arte

 Adibideak:

a) 𝑃 (𝑥) = 4𝑥4 − 2𝑥3 + 10𝑥2 + 3𝑥 ∶ 𝑄 (𝑥) = 𝑥2 + 𝑥 + 1

4𝑥 −2𝑥 +10𝑥 +3𝑥 𝑥 +𝑥+1



4𝑥 +4𝑥 +4𝑥 4𝑥 − 6𝑥 + 12 ⟵ 𝑍𝑎𝑡𝑖𝑑𝑢𝑟𝑎

−6𝑥 +6𝑥 +3𝑥



−6𝑥 −6𝑥 −6𝑥 4𝑥 ∶ 𝑥 = 4𝑥

12𝑥 +9𝑥 −6𝑥 ∶ 𝑥 = −6𝑥



12𝑥 +12𝑥 +12 12𝑥 ∶ 𝑥 = 12

−3𝑥 −3 ⟵ 𝐻𝑜𝑛𝑑𝑎𝑟𝑟𝑎

b) 𝑃 (𝑥) = 3𝑥 + 5𝑥 − 2𝑥 + 3 ∶ 𝑄 (𝑥) = 𝑥 − 3𝑥 + 2

3𝑥 +5𝑥 −2𝑥 +3 𝑥 − 3𝑥 + 2

3𝑥 −9𝑥 +6𝑥 3𝑥 + 14𝑥 + 36 ⟵ 𝑍𝑎𝑡𝑖𝑑𝑢𝑟𝑎

14𝑥 −6𝑥 −2𝑥 +3



14𝑥 −42𝑥 +28𝑥 3𝑥 ∶ 𝑥 = 3𝑥

36𝑥 −30𝑥 +3 14𝑥 ∶ 𝑥 = 14𝑥



36𝑥 −108𝑥 +72 36𝑥 ∶ 𝑥 = 36

78𝑥 −69 ⟵ 𝐻𝑜𝑛𝑑𝑎𝑟𝑟𝑎


6. Ruffiniren Erregela:

 Ruffiniren erregelak polinomio bat 𝑥 − 𝑎 binomioarekin zatitzeko balio du


 Horrela, zatiduraren koefizienteak eta zatiketaren hondarra lortzen dira

1. Ilara batean ordenan jarri zatikizunaren koefizienteak


Garrantzitsua!!! Gairen bat agertzen ez denean 0 idatzi
2. Alde batean binomioaren gai askearen balioa jartzen da, zeinuz aldatuz
3. Zuzenean jaisten da maila handiagoko koefizientea
4. Binomioaren gai askea polinomioaren lehenengo koefizientearekin biderkatzen da
5. Emaitza bigarren koefizientearen azpian idatzi
6. Bigarren koefizienteari gehitzen zaio eta emaitza jaitsiko dugu
7. Eragiketa hau gainerako koefiziente guztiekin errepikatzen da
8. Lortzen dugun azkeneko balioa hondar polinomioa da
9. Lortutako beste balioak zatiduraren koefizienteak dira
Garrantzitsua!!! Eskuinetik ezkerrera gai txikienetik handienera

 Adibideak:

a) 𝑃 (𝑥) = 2𝑥3 + 3𝑥2 − 4 ∶ 𝑥+1

2 3 0 −4
−1 −2 −1 1 Zatidura: 2𝑥 + 𝑥 − 1
2 1 −1 −3 Hondarra: −3

b) 𝑃 (𝑥) = 𝑥3 − 3𝑥2 − 11𝑥 ∶ 𝑥+2

1 −3 −11 0
−2 −2 10 2 Zatidura: 𝑥 − 5𝑥 − 1
1 −5 −1 2 Hondarra: 2

c) 𝑃 (𝑥) = 7𝑥 − 11𝑥 − 94𝑥 + 7 ∶ 𝑥−3

7 −11 0 −94 7
3 21 30 90 −12 Zatidura: 7𝑥 + 10𝑥 + 30𝑥 − 4
7 10 30 −4 −5 Hondarra: −5
7. Identitate nabarmenak:

 Batuketaren karratua: (𝑎 + 𝑏) = 𝑎 + 2 ⋅ 𝑎 ⋅ 𝑏 + 𝑏

 Kenketaren karratua: (𝑎 − 𝑏) = 𝑎 − 2 ⋅ 𝑎 ⋅ 𝑏 + 𝑏

 Batuketa bider kenketa: (𝑎 + 𝑏) ⋅ (𝑎 − 𝑏) = 𝑎 − 𝑏

 Adibideak:

Garatu hurrengo identitate nabarmenak:

a) (𝑥 + 3)

(𝑥 + 3) = 𝑥 + 2 ⋅ 3 ⋅ 𝑥 + 3 = 𝑥 + 6𝑥 + 9

b) (𝑥 − 2)

(𝑥 − 2) = 𝑥 − 2 ⋅ 2 ⋅ 𝑥 + 2 = 𝑥 − 4𝑥 + 4

c) (𝑥 + 2) ⋅ (𝑥 − 2)

(𝑥 + 2) ⋅ (𝑥 − 2) = 𝑥 − 2 = 𝑥 − 4

d) (2𝑥 + 1)

(2𝑥 + 1) = (2𝑥) + 2 ⋅ 1 ⋅ 2𝑥 + 1 = 4𝑥 + 4𝑥 + 1

e) (𝑥 − 5)

(𝑥 − 5) = (𝑥 ) − 2 ⋅ 5 ⋅ 𝑥 + 5 = 𝑥 − 10𝑥 + 25

f) (2𝑥 − 4)

(2𝑥 − 4) = (2𝑥 ) − 2 ⋅ 4 ⋅ 𝑥 + 4 = 4𝑥 − 8𝑥 + 16

g) (𝑥 + 5) ⋅ (𝑥 − 5)

(𝑥 + 5) ⋅ (𝑥 − 5) = (𝑥 ) − 5 = 𝑥 − 25

You might also like