You are on page 1of 2

SANTA MARIA IKASTETXEA

LIKIDO ETA SOLIDOEN DENTSITATEAREN KALKULUA

HELBURUA

Dentsitatearen definizioa aplikatuta, solido eta likido desberdinen dentsitatea determinatzea.

OINARRI TEORIKOA

Dentsitateak gorputz baten masa eta gorputz horrek hartzen duen bolumena lotzen ditu.
Gorputz baten dentsitatea gorputz horren materia kantitatea da, hartzen duen espazioarekiko.

Dentsitate berariazko propietatea da eta substantziak elkarrengandik bereizteko balio du.


Nazioarteko Sisteman, dentsitatea kg/m3-tan neurtzen da, baina g/cm3 edo g/L-tan neurtzea ere oso
ohikoa da.

MATERIALA ERREAKTIKOAK

Balantza Solidoak: harriak kanikak,...


Erloju beira Likidoak: esnea, ura,...
Prezipitatu ontzia
Probeta
Pipeta

PROZEDURA

1.- Likidoen dentsitatearen determinazioa.

- Probeta edo prezipitatu ontzi garbi eta lehorrean pisatu aukeratutako likidoaren bolumen
desberdinak: 5mL, 10mL eta 50mL.
- dagokion materiala erabiliz, jaso bolumenaren datu zehatza. Gogoratu nola irakurri behar den
likidoaren maila.

*Dentsimetroarekin alderatu lortutako likidoen dentsitatea.

2.- Solidoen dentsitatearen determinazioa.

2.1-Soido erregularra

- Pisatu garbi eta lehor dagoen erloju-beiran aukeratutako solidoa.


-Bolumena kalkulatzeko erregela edo kalibrea erabili.

1
2.1-Soido irregularra
- Pisatu garbi eta lehor dagoen erloju-beiran aukeratutako solidoa.
- Bete probeta edo prezipitatu ontzia uararekin 100ml izan arte.
-Sartu gorputza ur distilatua daukan probetan edo prezipitatu ontzian eta bolumena kalkulatu

EMAITZAK

LIKODOAREN DENTSITATEA

GORPUTZ MASA/ BOLUMENA/ DENTSITATEA/ Errore abs. Errore erl.


LIKIDOA g mL g/mL

SOLIDOAREN DENTSITATEA

GORPUTZ MASA/ BOLUMENA/ DENTSITATEA/ Errore abs. Errore erl.


SOLIDOA g mL g/mL

GALDERAK
-Zer gertatzen da Coca cola lata desberdinekin? Azaldu dentsitatearen definizioa erabiliz

-Zer gertatzen da ura eta olioa nahasten baditugu?Ze metodo fisikoa erabiliko zenuke bi likido
hauek bereizteko?

You might also like