You are on page 1of 80

3.

GURE INGURUKO MATERIA


2.1. Materiaren agregazio-egoerak

Zer da materia?
Materia, espazioan toki bat hartzen duen eta masa duen guztia da.
Aurreko gaian landutako ariketa...
Materiaren egoera guztiek propietate
berberak dituzte?
Materiaren propietateak ikertuz

Materia gure inguruan dago. Bai, bai. Gure inguruan dagoen


guzti-guztia materia da, ezin da geratu “hutsunerik”. Materia
da masa duen eta espazio bat hartzen duen guztia, hau da,
Unibertsoan aurki dezakegun guztia, ikus daitekeena (haitz
bat, esaterako) edo ikus ezin daitekeena (airea, kasurako).
Argazkiari begiratu, eta, arrazoituz, pentsatuko dugu: Hutsik David Raynisley, Pixabay..
Kristal urdinezko ontziak (Jabari publikoa)
daude ontziak?
Inguratzen gaituena behatzen badugu, ikusten dugu materia hiru egoera hauetan egon daitekeela:
solidoa (gure mahaia, adibidez), likidoa (boligrafoaren tinta, kasurako) edo gas-egoera (arnasten
dugun airea, esaterako).
Baina materiaren egoera guztiek propietate berberak dituzte? Sistema material batek masa, forma
edo bolumen bera izaten jarraitzen du ontzia edo egoera aldatzen denean?

Zeregina: Ikertu dezagun

1 Taldeka jarriko gara esperimentu batzuk egiteko eta materiaren egoera guztiek propietate
berberak dituzten ala ez egiaztatzeko. Material hauek beharko ditugu:

➔ Prezipitatu-ontziak ➔ Ura

➔ Probeta (edo Erlenmeyer) ➔ Elikagaien koloragarria

➔ Harria ➔ Ordenagailua eta proiektagailua.


Lehenengo esperimentua
Harria hartu, eta prezipitatu-ontzi batean sartuko dugu. Ondoren, probeta batean edo erlenmeyer
batean sartuko dugu.

1. Masarik badu? Pisatu daiteke?


2. Ontzia aldatzen dugunean:

➔ Harriaren masa aldatu egin da?


➔ Harriaren bolumena aldatu egin da?
➔ Forma aldatu egin da?

Elvira González Cedecerako.


Harria, probeta, erlenmeyer (CC BY-SA)
Bigarren esperimentua

75 mL ur jarriko ditugu janari-koloragarriarekin, prezipitatu-ontzi batean, eta kontu handiz


botako dugu probetara edo erlenmeyerrera, tantarik isuri gabe eta prezipitatu-ontzian urik utzi
gabe.

Pentsa dezagun:
Likidoak badu masarik? Pisatu daiteke?

1. Ontzia aldatzen dugunean:


➔ Likidoaren masa aldatu egin da?
➔ Likidoaren bolumena aldatu egin da?
➔ Forma aldatu egin da?
Elvira González Cedecerako. Ura, koloragarria (
CC BY-SA)
Hirugarren esperimentua

Orain, bideo bat ikusiko dugu. Bertan agertzen den esperientzia oso arriskutsua denez eta gas-
kanpai baten azpian egin behar denez, ezin dugu egin laborategian.

Bertan ikus daitekeenez, erlenmeyer matraze batean kobrezko


txanpon bat jarri eta azido nitrikoa gehituta, gas arre eta kloro
usaineko bat sortuko litzateke: nitrogeno dioxidoa.
Bideoan gasa lurrundu egiten da. Baina zer gertatuko litzateke
erlenmeyerra tapoi zulatu batekin itxi, xiringa batekin 20 mL gas
hartu, eta hermetikoki itxitako beste erlenmeyer batean sartzen
badugu?
Química García. Ácido Nítrico + Cobre, HNO· + Cu

Pentsa dezagun:
1.Gasak badu masarik? Pisatu daiteke?
2. Ontzia aldatzen dugunean:
➔ Gasaren masa aldatu egin da? ➔ Gasaren bolumena aldatu egin da? ➔ Forma aldatu egin da?
2 Ondorioak aterako ditugu:
3 esperientzia horietatik ondorioak ateraz, taula hau osatuko dugu:

Mantentzen da SOLIDOAK LIKIDOAK GASAK


ala ez?
MASA
BOLUMENA
FORMA

➔ Esan dezakegu zein diren inguratzen gaituen materiaren oinarrizko propietateak?


➔ Badago materiaren hiru egoeretan errepikatzen den propietaterik?
➔ Zein aldatzen dira?
➔ Eguneroko bizitzako adibide batzuk jarriko ditugu.
Laburbilduz...
SOLIDOA LIKIDOA GASA

FORMA (konstantea edo Konstantea Aldakorra Aldakorra


aldakorra)
BOLUMENA (konstantea edo Konstantea Konstantea Aldakorra
aldakorra)

HEDATZEN DIRA (bai/ez) Ez Ez Bai

KONPRIMATZEN DIRA Ez Oso oso gutxi Bai


(bai/ez)
Materiaren eredu zinetiko molekularra

► Materia oso partikula txikiz osatuta dago.


► Partikula horiek etengabe mugitzen ari dira.
► Partikulen artean lotura indarrak eta aldarapen indarrak daude.
Teoria zinetikoa eta solidoak

► Partikulak arteko lotura indar handiak.

► Partikulak ordenatuta daude, posizio


finkoetan.

► Bibrazio mugimenduak gehienez.

► Tenperatura handitzerakoan partikulen


mugimendua handitu eta dilatatu egiten dira.
Teoria zinetikoa eta likidoak

► Partikulen arteko lotura indarrak ahulak.

► Partikulak irrista daitezke. (Ez dute posizio


finkorik)

► Tenperatura handitzerakoan partikulen


mugimendua handitu eta dilatatu egiten dira.
Teoria zinetikoa eta gasak

► Partikulen arteko indarrak oso ahulak.

► Partikulak libreki mugitzen dira.

► Partikulak bata bestetik oso urrun


daude, desordenean.
Teoria zinetikoa

Tenperatura Partikulen mugimendua


2.2. Egoera aldaketak
Fusio-puntua
► Substantzia bat solido egoeratik likido egoerara pasatzen den
tenperatura da.
► Substantzien propietate bereizgarria da.
► Egoera aldaketak:
– Fusioa (Urtzea): solidotik likidora.
– Solidotzea: likidotik solidora.
Irakite-puntua
► Substantzia bat likido egoeratik gas egoerara pasatzen den
tenperatura da.
► Substantzien propietate bereizgarria da.
► Egoera aldaketak:
– Baporizazioa (Lurruntzea): likidotik gasera.
– Kondentsazioa: gasetik likidora.
Sublimazioa
► Sublimazioa: solido egoeratik gas
egoerara aldaketa zuzena da.
► Alderantzizko sublimazioa: gas
egoeratik solido egoerara aldaketa
zuzena da.
Irakitea eta lurrunketa
Egoera aldaketen laburpena
Teoria zinetikoa eta egoera-aldaketak
Teoria zinetikoa eta egoera-aldaketak
simulazioekin
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/cur
so/materiales/indice.htm
Uraren tenperatura-denbora grafikoa,
laborategian edo simulazioz
https://docs.google.com/document/d/1uhej1xaNcfSVgPhjJ8dDEQLqT6ZABcfek3LpO_OrDi8/edit
2.3. Dentsitatea
Gure inguruko gorputzen ezaugarriak deskribatzeko propietateak erabiltzen
ditugu.

(...)
Kolorea
Masa

Gogoratzen? Tenperatura
Masa
Gorputz baten masak gorputzaren materia kantitatea neurtzen du.

Unitatea SI sisteman, kg-a

Neurketa tresna, balantza edo balantza


elektronikoa.
Bolumena
Gorputz baten bolumenak gorputzak hartzen duen espazioa neurtzen
du.

Unitatea SI sisteman, m3-a

Neurketa tresna
(laborategian),
probeta.
Bolumena neurtzeko unitate ezberdinak
Dentsitatea
Gorputz baten dentsitatea haren masaren eta bolumenaren arteko
erlazioa da.

► Zeharka neurtu dezakegun propietate bat da.


► Kalkulu batzuk egitea beharrezkoa da.

Unitatea SI sisteman,
kg/m3-a
Dentsitatea simulazioekin
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/
curso/materiales/propiedades/densidad.htm
Solido baten dentsitatearen neurketa
Likido baten dentsitatearen neurketa
Masa kalkulatzeko:

Probetaren irakurketak likidoaren


bolumena emango digu
Simulazio bidezko ariketa
Zeregina: dentsitateen laborategia
Zeregin hau egiten hasteko, bikoteak egingo ditugu, eta “Dentsitateen laborategia” simulazioan
sartuko gara : Dentsitatea.

Begiratu pantailari. Ezkerraldean, material ezberdineko


12 objektu eta balantza bat daude. Eskuinean, probeta
bat eta prezipitatu-ontzi bat, eta barruan duen
likidoaren dentsitatea aukeratu daiteke.
Prest gaude simulazioarekin lanean hasteko. Ikusten
dugun guztiarekin, azken ondorioak aterako ditugu.
Jarraibide erraz hauek beteko ditugu: Jesús Peñas. Educaplus dentsitatearen laborategia (
CC BY)
1. urratsa
Hasteko, objektu bakoitzaren masa neurtuko
dugu balantzan (g). Ondoren, banan-banan
sartuko ditugu probetan, eta bakoitzaren
bolumena (mL) neurtuko dugu. Datuak taulan
idatzi, eta dentsitatea kalkulatuko dugu (g/mL).

2. urratsa
Ondoren, prezipitatu-ontziaren edukiaren dentsitatea 1 g/mL-ra jarriko dugu (uraren
dentsitatea). Objektuak banan-banan sartuko ditugu, eta taula osatuko dugu, hondoratzen diren
edo flotatzen duten idatziz.
Objektua Masa Bolumena (mL) Dentsitatea Flotatzen du /
(g) (g/mL) Hondoratu egin da
Xakeko pieza
Errepideko konoa
Teniseko pilota
Pisako dorrea
Dadoa
Trena
Hondartzako baloia
Autoa
Hegazkina
Ahatetxoa
Koliseoa
Kamioia
3. urratsa
Taulako emaitzak aztertu, eta datuen erregulartasunak bilatuko ditugu.
➔ Objektu bakoitzaren masa eta bolumenak alderatzen baditugu, ba al dago patroirik
flotatzen dutenen artean? Ondoriorik atera dezakegu?
➔ Zerk erabakitzen du zerbaitek flotatu egiten duen ala hondoratu egiten den?
➔ Eta hondoratzen diren guztien artean?

4. urratsa
Orain ikertuko dugu zer gertatzen den likidoaren dentsitatea urarena ez bezalakoa bada.
Horretarako, bi dentsitate-balio aukeratuko ditugu, 1 g/mL baino txikiagoa bata eta handiagoa
bestea, eta taula honetan idatziko ditugu.
Aukeratutako dentsitate-balioa 1 g/mL baino txikiagoa:..................
Aukeratutako dentsitate-balioa 1 g/mL baino handiagoa: ……………………..
Dentsitatearen formula
► Problemak ebazterako garaian, formula transformatzen jakin behar dugu.

✓ Batzuetan masa eta dentsitatea ezagutzen ditugu, eta bolumena


kalkulatu behar dugu:

✓ Bestetan, bolumena eta dentsitatea ezagutzen ditugu eta masa kalkulatu


behar dugu:
Laborategiko arauak
2. Praktika: Dentsitatea
► Sarrera:

Txalupa batean arrantzan egitera joan diren lau lagunek


galdera bera egin diote beren buruari, giltzak uretara erori
eta, noski, hondoratu zaizkienean. Zergatik ez dira giltzak
ur gainean geratu, buiak edo txalupa bera bezala?
• Kolorearengatik izan da?
• Formagatik?
• Bolumena eta masa ote?
Taldeka, diseinatu esperimentu bat lagun talde honi
erantzuna emateko. Zer faktorek eragiten du gorputzen
hondoratzean?
2. Praktika: Dentsitatea
► Helburuak:
– Solido eta likidoen masa eta bolumena neurtzen ikastea.
– Laborategiko oinarrizko materiala erabiltzen ikastea. (Balantza elektronikoa eta
probeta)
– Gorputz ezberdinen dentsitateak kalkulatzen ikastea.
– Laborategiko oinarrizko teknikekin trebatzen jarraitzea.

► Materiala eta erreaktiboak:


– Balantza elektronikoa
– Erregela
– Probeta
– Pieza ezberdinak
– Ura
– ...
► Prozedura:
– Solidoen dentsitatea neurtzeko:
...
...
– Likidoen dentsitatea neurtzeko:
...
...

► Datuak eta kalkuluak:

Azaldu gertatu diren aldaketa guztiak, datuak jarri taula

batean emaitzak azaltzeko edo konparatzeko.

► Ondorioak:

Emaitzetatik ateratako ondorioak aipatzen dira, akatsak

aipatzen dira, bakoitzaren balorazioa aipatzen da.


Solido baten dentsitatearen neurketa
Likido baten dentsitatearen neurketa
Masa kalkulatzeko:

Probetaren irakurketak likidoaren


bolumena emango digu
2.4. Materiaren propietateak

Zer material da egokiena espazio-ontzi


bat eraikitzeko?
ESAko ingeniariei lagunduz
Materialen propietateak aztertzea funtsezko zeregina da
espazio-ontziak diseinatzeko. Haren osagaiek eta egiturek
gai izan behar dute espaziora bidaiatzean jasaten dituzten
muturreko baldintzei aurre egiteko, hala nola azelerazio
eta balaztatze gogorrak, eguzki-haizearen eta erradiazio
elektromagnetikoen eragina, partikulen inpaktuak eta ESA. Espazio-ontzia (Jabari publikoa)

espazioko zaborra.
Orion espazio-ontzia eraikitzen ari dira, gizakia espazioan inoiz baino urrunago eramateko. Europako
Espazio Agentzia (ESA, European Space Agency) Orion ontziaren Europako Zerbitzu Modulua garatzen ari da:
tripulazioari airea eta ibilgailuari elektrizitatea zein propultsioa emateaz arduratzen den nabearen eremua
da, espaziora irtetea ahalbidetuko diona.

Lagun diezaiekegu ESAko ingeniariei (European Space Agency) Orion ibilgailu espazialaren zati
bakoitzeko materialek eduki behar dituzten propietate egokienak aukeratzen?

Zeregina: Espazio-ontzi bat diseinatuko dugu

Ba al dakizu zenbaiten lana espazio-ontzi batean joatea dela?


Noizbait egin duzu amets espazio-ontzi bat gidatzearekin?
Ez da hain erraza, baina agian espazio-ontzien eraikitzaile
izan gaitezke, asko ikasten badugu... Ingeniari espazialen
mailara iritsi nahi dugu, eta espazio-ontzi bat eraikitzeko
materialik onena zein den ikertuko dugu horretarako.
Taldeka jarri, eta has gaitezen, urratsez urrats. Zirraragarria!
Introducción
El estudio de las propiedades de los materiales es una tarea fundamental en el diseño de astronaves. Sus
componentes y estructuras deben ser capaces de resistir las extremas condiciones a las que se someten al
viajar al espacio, como fuertes aceleraciones y frenados, la acción del viento solar y las radiaciones
electromagnéticas, los impactos de partículas y basura espacial…
Sus estructuras deben ser ligeras pues resulta muy costoso enviar materiales al espacio, pero también deben
ser resistentes para que puedan sobrevivir a los impactos de las partículas y basura espacial que pueden
golpear su estructura. Es importante que sean conductores de la electricidad para que cualquier chispa o
subida de tensión que ocurra en su interior no dañe sus componentes electrónicos, pero a su vez deben evitar
que las radiaciones electromagnéticas externas lo hagan. Deben ser capaces tanto de calentarse como de
enfriarse rápidamente con el resto de la astronave para evitar daños relacionados con la temperatura. También
hay que tener en cuenta que los materiales magnéticos pueden interferir en la sensibilidad de los instrumentos
a bordo por lo que debemos evitarlos.

Se propone al alumnado ayudar a los ingenieros e


http://esero.es/wp-content/uploads/2021/05/ia-
ingenieras de la ESA (European Space Agency) a elegir materiales-naves-espaciales-esp-lr.pdf
el mejor material para construir una astronave.
1. Materialak
Zein dira Orion ontziaren ezkutu babesgarrirako
erabiltzen diren materialen ezaugarriak? (Sarrerako
Neurri bereko kuboak, material testua irakurri…)
hauetakoak:
➔ Kobrea
● Zenbait material ditugu hemen, tamaina bereko kubo forman.
➔ Aluminioa
Taldean eztabaidatuko dugu zergatik material batzuk gauza
➔ Letoia
batzuetarako erabiltzen diren eta beste batzuetarako ez.
➔ Altzairua
Ezaugarri horien zerrenda egingo dugu, eta duten garrantziaz
➔ Egurra
eztabaidatuko dugu.
➔ Harria
● Materialak behatu eta ukituko ditugu, arreta jarriz zer diren
➔ Plastikoa esaten saiatzeko.
➔ Poliestirenoa ● Materialak behatu dugunaren arabera multzokatuko ditugu,
➔ Aluminio-aleazioak hala nola astuna edo arina; zimurtsua edo leuna; beroa edo
hotza den ukitzean; distiratsua edo matea.
Taula honetan jasoko ditugu gure behaketak:

Materiala Oharrak

Kobrea

Aluminioa ● Zergatik bildu ditugu materialak


horrela eta ez beste modu batera?
Letoia
● Zer proba egin genitzake materialak
Altzairua konparatzeko?
Egurra ● Materialen aniztasunari buruz
Harria ateratako lehen ondorioak idatziko
ditugu.
Plastikoa

Poliestirenoa

Aluminio-aleazioak
2. Masa Materiala Masa Dentsitatea (g/cm3)
(g)
Ontzi bat espaziora jaurtitzeko, suziri erregai
Kobrea
asko behar da, eta oso garestia da gainera.
Material erresistenteak eta masa gutxikoak Aluminioa

behar ditugu ontzia eraikitzeko. Letoia

Altzairua
3. Dentsitatea
Egurra
Materialen propietate garrantzitsuetako bat Harria
da dentsitatea, kontuan hartu beharrekoa.
Plastikoa
➔ Gure materialaren zerrendatik, zein uste
Poliestirenoa
dugu izango direla dentsitate txikienekoak?
➔ Nola jokatu beharko genuke hori aurkitzeko Aluminiozko
aleazioa
eta zein material behar dira horretarako?
Materialak:
Materiala Masa Dentsitatea
● 2x2x2 cm-ko ontziak, material desberdinetakoak (g) (g/cm3)
● Balantza elektronikoa Kobrea
● Erregela
Aluminioa
● Probeta bat urarekin (aukerakoa)
Prozedura: Letoia

Esperimentu hau egiteko, kuboen bolumena aurki Altzairua


dezakegu, kubo bakoitza ura duen probeta batean sartzean Egurra
zenbat ur mugitzen den kalkulatuz edo, bestela, kubo
Harria
bakoitzaren aldeak neurtuz eta bolumena zenbakizko
eragiketen bidez kalkulatuz. Lana taldean banatuko dugu, Plastikoa
eta bi metodoak erabiliko ditugu lortutako emaitzak Poliestirenoa
erkatzeko; emaitzek baliokideak izan beharko lukete.
Aluminiozko
➔ Emaitzak taulan jasoko ditugu: aleazioa
➔ Betetzen dira gure hipotesiak?
4. Eroankortasun termikoa Materiala Nire sailkapena
1etik 9ra

Kobrea
Espazio-ontzi bateko taldeak eta tripulazioa –Orion
ontzikoa, esaterako–, espazioko muturreko Aluminioa

tenperaturetatik babestu behar dira, eroso lan Letoia


egiteko. Horretarako, tenperatura oso altuak eta oso Altzairua
baxuak jasateko gai diren materialak behar dira.
Egurra
Normalean, material horiek eroale termiko onak
Harria
izaten dira. Gure materialen artetik, zein izango dira
eroale termiko onak, gure ustez? Plastikoa

Gure hipotesiak aurreratuko ditugu: Poliestirenoa

......................... Aluminiozko
aleazioa
Materialak:
● 2x2x2 cm-ko ontziak, material desberdinetakoak
● Paper termokromatikoa
● 2 Petri plaka
● Ur beroa 100ºC-tara (kontuz, ez ukitu)
ESA. Paper termokromatikoa (Jabari publikoa)

Prozedura:
1. Paper termokromatikozko lauki txiki bat jarriko dugu material-kubo bakoitzaren gainean. Horiek
guztiak giro-tenperaturan egon behar dira.
2. Petriren bi plakatan ur beroa isuri, eta gero dagokien estalkiekin estaliko ditugu.
3. Kuboak Petriren plaken estalkien gainean jarriko ditugu.
4. Arretaz eta pazientziaz begiratzen diogu paper termokromatikoari, eta kolorea aldatzen lehenak zein
diren idatziko dugu.
5. Materialak beren eroankortasun termikoaren arabera antolatuko ditugu: beroa azkarrago eroaten
dutenetatik (1) mantsoago eroaten dutenetara (9), eta erantzunak taula batean idatziko ditugu.
6. Lortutako emaitzak aztertuta, gure ondorioak idatziko ditugu. Azalduko dugu material horietatik zein
den eroankortasun termikoa ondoen ahalbidetzen duena...
5. Propietate elektrikoak
Espazio-ontziaren osagai elektrikoak inguratzen dituen materialak eroale elektriko ona izan behar
du, elektrizitatea eroateko eta bestela osagaiak kaltetu ditzaketen karga elektrikoak kentzeko.
Gure materialetako zein izango da eroale elektrikorik onena?
➔ Gure hipotesiak idatziko ditugu: ..................................................

➔ Materialen propietate elektrikoak


egiaztatzeko, zirkuitu elektriko bat
muntatu behar dugu, eta proba egin
behar dugu materialekin banan-banan.
➔ Emaitzak taula batean jasoko ditugu
➔ Lortutako emaitzak aztertuta, gure
ondorioak idatziko ditugu. Azalduko ESA. Zirkuitu elektrikoa (Jabari publikoa)

dugu material horietatik zein diren


eroale elektrikoak eta zein ez.
6. Magnetismoa
Espazioan zehar bidaiatzeko, garrantzitsua da espazio-ontzia material magnetikoz egina ez
izatea. Material magnetikoak saihestu egin behar dira espazio-ontzietan, hondatu egin
ditzaketelako ontzian dauden tresnak, orientazio-sistema adibidez. Sistema horrek Lurraren eremu
magnetikoa erabiltzen du ontzia norabide egokian orientatzeko. Gure materialetatik, zein izango
dira magnetikoak zure ustez?
➔ Gure hipotesiak idatziko ditugu: ..........................................................

➔ Egiaztatuko dugu material horietatik zeinek


interakzionatzen duten iman batekin eta zeinek ez.

➔ Emaitzak taula batean jasoko ditugu

➔ Zer material ez dira magnetikoak? Azaldu ondo zergatik


ez diren magnetikoak.
7. Inpaktuak
Bai espazio-ontziek bai satelite artifizialek abiadura bizian bidaiatzen duten espazio-zaborraren
zatiak jo ditzakete; horregatik, inpaktu horiei aurre egiteko gai diren materialak erabili behar
dira. Zein ote da inpaktuekin kalterik ez jasateko dugun materialik onena?
➔ Gure hipotesiak idatziko ditugu: ...................................................

Metodo eraginkorra izango litzateke arrapala bat erabiltzea, kanika batek proba hau egiteko
erabiltzen ari garen material bakoitzarekin talka egin ondoren izaten duen errebotea neurtzeko.
Zenbat eta errebote handiagoa, orduan eta gutxiago sufrituko du materialak.
➔ Arrapala eraiki, eta egiaztatuko dugu material horietatik zeinek egiten duen errebote
handiagoa. Jaurtiketa hiru aldiz errepikatuko dugu kubo bakoitzarekin, eta hiru erreboteen
batez besteko (batez besteko aritmetikoa) kalkulatuko dugu.
➔ Emaitzak taula batean jasoko ditugu.
➔ Zein materialek dirudite espazio-ontzi bat eraikitzeko egokienak?
Errepasoa
Google Classroom (Ikasgela)

► Errepaso ariketen erantzunak


► Unitate aldaketei buruzko azalpen bideoak.
► Notazio zientifikoa eta borobilketari buruzko
azalpen bideoa.
► Unitatean zehar egindako ariketa batzuen
erantzunak.

You might also like