You are on page 1of 31

FISIKA ETA KIMIKA

DBH2
1.UNITATEA : ZIENTZIA IKERKETA DA
METODO ZIENTIFIKOA

ZER DA?

Fenomeno natural baten azalpena bilatzeko erabiltzen den tresna da.


1.- Behaketa
Munduari erreparatu, eta ulertu
nahi denari jartzen diogu fokua.
Hori da behatzea. Jakin-minak
eramaten gaitu gizakiak behaketa
egitera, modu naturalean.
2.- Galderak

Behaketaren ondoren, hurrengo pausoa


ikerketa-prozesua bideratuko duen
galdera bat egitea da. Galdera askok
iradokitzen dute jakin-min zientifikoa,
baina batzuk bakarrik dira ikergarriak.
Ikerketa-galderak argia, zehatza,
egingarria, berria eta etikoa izan behar
du.
3.- Hipotesia

Ikerketa-galderaren erantzun posiblea da, hau


da, fenomeno natural hori azaltzeko suposizio
bat egiten duten zientzialariek. Hipotesia
onartu edo baztertu egin behar da
esperimentazioaren bidez.
4.- Esperimentazioa

Esperimentatzea zera da: fenomeno edo


printzipio zientifiko bat aurkitzeko, egiaztatzeko
edo frogatzeko ekintzak garatzea.
Espero diren eta espero ez diren gertaerei
buruzko oharrak jaso behar dira: galdera
gehigarriak, kezkak, prozedurako aldaketak,
ideia berriak...
5.- Emaitzak eta ondorioak

Ikerketa amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira. Aurretik,


gure hipotesia onartzeko edo ez onartzeko nahikoa
ebidentzia dagoen egiaztatu behar da. Eztabaidarako
funtsezkoa da lortutako emaitzak balio teorikoekin, beste
ikerketen datuekin eta espero diren emaitzekin alderatzea.
Hipotesia onartzen bada hipoteasia teoria bilakatuko da eta
emaitzak komunikatuko dira; hipotesia onartzen ez bada,
beste hipotesi bat egingo da eta berriz hasiko da prozesua.
8.- Komunikazioa

Zientziak eta teknologiak gure errealitatea


ulertzea eta eraldatzea lortu dute, elkarren
artean berrelikatu diren ikerketa txiki eta
handi askori esker. Horregatik da hain
garrantzitsua egindako proiektua
komunikatzea.
NOLA KOMUNIKATU? NOLA AURKEZTU EMAITZAK?

ARTIKULU ZIENTIFIKO edo INFORME ZIENTIFIKO baten bidez. Honako atalak izan behar dituzte:

1.Izenburua, izena eta data


2.Sarrera: introdukzioa, gaiari buruz aurkitu dugun informazioa
3.Material eta metodoak: erabili eta egin dugun guztia
4.Emaitzak: lortu dugun informazioa aurkeztu taula edo grafikoetan
5.Ondorioak: lortu ditugun emaitzetatik ateratako ondorioak idatzi behar dira
6.Bibliografia: erabili ditugun informazio iturri guztiak aipatu behar dira
ARIKETA (METODO ZIENTIFIKOA)

Metodo zientifikoa ezagutza berria sortzeko erabiltzen da, baina baliagarria izan daiteke gure

eguneroko bizimoduko arazoak edo zalantzak argitzeko ere, eta askotan, konturatu gabe

erabiltzen dugu. Hurrengo paragrafoan, edonori edonoiz gerta dakioken egoera bat aurkezten

da:

“COVID-19aren kasuak Euskal Herrian gora egin dutela entzun duzu, eta, Teleberrin emango

dituzten azken albisteak ikusteko irrikaz, etxean sartu bezain pronto urrutiko aginteko botoia

sakatu, eta telebista piztu duzu. Alabaina, telebista ez da pizten. Nola aplikatuko zenuke metodo

zientifikoa zer gertatzen den jakiteko?


Erantzun posible bat:

● Behaketa: telebista urrutiko kontrolarekin pizten saiatzean, ez da pizten.

● I Hipotesia: telebista deskonektatuta dago.

● I Esperimentazioa: konexiora hurbildu eta ikusi kablea konektatuta dagoen ala ez.

● I Emaitzen analisia:telebista konektatuta dago.

● I Ondorioak : ez da konexio-arazo bat.Hipotesia birplanteatzen duzu.

● II Hipotesia: urrutiko agintearen pilak agortu dira.

● II Esperimentazioa: etxean pila berriak ez dituzunez sukaldeko irratiari pilak kendu eta urrutiko
agintean jarri dituzu, eta ea telebista pizten den probatu duzu.

● II Emaitzen analisia: telebista pizten da.

● II Ondorioak: urrutiko agintearen pilak agortuta daude. 2. hipotesia baieztatzen da.

● Emaitzak gizarteratzea: Etxeko erosketak egiteko erabiltzen den zerrendan telebistako urrutiko
aginterako pilak apuntatu.
GUTXI GORA BEHERA IRAGARTZEA DA, ZERBAITEN
IRITZIRA KALKULATZEA BALIOA ZEHAZTEKO. BENETAKO BALIORA
HURBILTZEN SAIATZEN GARA.
Iritzira kalkulatzerakoan…
Bi gauza gertatu daitezke:

● GUTXIAGOZ HURBILTZEA: benetako balioa baino balio txikiagoa esaten denean.

● GEHIAGOZ HURBILTZEA: benetako balioa baino balio handiagoa esaten denean.

Adibidez:
Amaiak Murtziatik Palentziara 450 km daudela esaten du; Oierrek, aldiz, bi
hirien arteko distantzia 600 km-koa dela.
Interneten bilatu dute eta benetako distantzia 534 km da. Nor hurbildu da
gehiago? Nor hurbildu da gutxiagoz? Eta gehiagoz?
Iritzira kalkulatzerakoan egindako ERROREA

Balio errealaren eta hurbilketaren arteko kendura da. Hau da, balio errealaren eta hurbilketaren arteko diferentzia.

Zein da Amaiaren errorea? Eta Oierrena?


ARIKETA (IRITZIRA KALKULATZEN)
Alain, Ziortza eta Iñaki sandia bat erostera joan dira. Supermerkatura joan eta bat hartu dute. Alainek esan du sandiaren masa 4,5 kg direla,
Ziortzak, 4,2 kg eta Iñakik uste du 5 kg direla. Pisatzen dute sandia eta 4,72 kg da emaitza.

a)Nor hurbildu da gehien balio errealera?

b)Zenbateko errorea izan du bakoitzak?

c)Adierazi gehiagoz edo gutxiagoz hurbildu diren.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
a)

………………… hurbildu da gehiago

b)

Alainen errorea: …………………..

Ziortzaren errorea:………………

Iñakiren errorea:……………………..

c)

Alain ……………………….hurbildu da.

Ziortza………………… hurbildu da.

Iñaki…………………..hurbildu da.
ARIKETA (IRITZIRA KALKULATZEN)

Amaiak Murtziatik Palentziara 450 km daudela esaten du; Oierrek, aldiz, bi hirien arteko distantzia 600 km-koa dela.
Interneten bilatu dute eta benetako distantzia 534 km da.
1. Nor hurbildu da gehiago?
2. Zein da Amaiaren errorea eta Oierrena?
3. Nor hurbildu da gutxiagoz?
4. Eta gehiagoz?
NAZIOARTEKO UNITATE-SISTEMA

Sarritan, gorputz baten edo sistema material baten propietateak kuantitatiboak izaten
dira; zenbaki baten eta unitate baten bidez adierazten dira. Balio horiek lortzeko
tresna egokiarekin neurtu behar ditugu.

● Magnitudeak materiaren propietate neurgarriak dira, hau da, zenbaki baten eta
unitate baten bidez adierazi daitezkeenak.
● Unitatea magnitude jakin bat neurtzeko, erreferentzia gisa erabiltzen dugun
magnitude horren kantitate bat da.

Unitate desberdinak erabiltzen baditugu, zaila izaten da balio desberdinen konparaketa egitea. Hau errezteko Nazioarteko
unitate-sistema (NS) ezarri zen.

Nazioarteko unitate-sistema (NS) magnitude bakoitzaren oinarrizko unitateez eta haien multiplo eta azpimultiploez
osatuta dago.
NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA

UNITATE DERIBATUAK: bi edo


Magnitudea Unitatea Ikurra
oinarrizko unitate gehiago
Luzera Metroa* m konbinatzen direnean sortzen
diren magnitudeak. Adibidez:
Masa Kilogramoa** Kg abiadura neurtzeko luzera eta
Denbora Segundoa s denbora behar dira, eta metro
Korronte segundotan (m/s) neurtzen da.
Anperea A
elektrikoa
Tenperatura Kelvina K
Materia
Mola mol
kantitatea

Argi-intentsitatea Kandela cd
ARIKETA (NAZIOARTEKO UNITATE-SISTEMA)

Esan hurrengo materiaren ezaugarri hauetatik zein diren magnitudeak:

● Altuera
● Prezioa eurotan
● Edertasuna
● Pisua
● Zaporea
ARIKETA (NAZIOARTEKO UNITATE-SISTEMA)

Oinarrizko zazpi unitateak erabilita, edozein beste unitate atera daiteke. Begiratu beheko taulan
jaso diren magnitudeak eta esan zein oinarrizko magnitude behar diren horiek ateratzeko.

Behar dituen oinarrizko


Magnitudea Unitatea
magnitudeak
Abiadura m/s Luzera eta denbora
Indarra kg·m/s2

Dentsitatea kg/m3

Luminantzia cd/m2

Kontzentrazio
mol/m3
a
OINARRIZKO UNITATE
UNITATEEN MULTIPLOAK ETA GUZTIEKIN BERDIN
AZPIMULTIPLOAK FUNTZIONATZEN DUTE!!!

km
Kg hm hm Metroa (m) Cm mm
dm
kA hg hg Gramoa (g) cg mg
dg
kK hA hA Segundua (s) cs ms
ds
kmol hK hK Anperioa (A) cA mA
dA
kcd hmol hmol Kelvina (K) cK mK
dK
hcd hcd Mol (mol) cmol mmol
dmol
Kandela (cd) ccd mcd
dcd
Salbuespena: DENBORA

Segunduaren azpimultiploak hamartarrak dira, baina multiploak


ordu bat = 60 min / minutu bat = 60 segundo
UNITATE DERIBATUEN MULTIPLOAK ETA AZPIMULTIPLOAK
AZALERA (unitateen multiploak eta azpimultiploak)
BOLUMEN (unitateen multiploak eta azpimultiploak)
BOLUMENA (litro-metro kubiko)
ARIKETA

You might also like