You are on page 1of 4

10

MAGNITUDE FISIKOAK ETA NEURRIAK

NAZIOARTEKO UNITATE-SISTEMA

Sistema metrikoa sortu zen garai berean, Frantziako Iraultzaren hasieran, 1789. urtean, Frantziako Asanblea Nazionalak enkargu bat
1782an, gerora AEBetako hirugarren pre- egin zion Parisko Zientzia Akademiari: neurri- eta unitate-sistema erraz eta zientifiko bat
sidentea izango zen Thomas Jeffersonek diseinatzea eta zehaztea, nazioartean erabiltzeko modukoa.
monetaren lehenengo sistema hamar-
tarra proposatu zuen. Ez zen bide erraza izan: ehun urte behar izan ziren sistema metriko ha-
martarra ezartzeko (1889an ezarri zen). Sistema horrek nazioarte osoan
Proposamen horren eraginez sortu zen du onarpena, eta funtsezko hiru unitate zehazten ditu:
zentaboa, baita garaiko moneta ugari
10en multiplotan zatitzeko aukera ere.
— Kilogramoa, masa neurtzeko.
Biak gaur egun arte mantendu dira.
— Metroa, luzera neurtzeko.

— Segundoa, denbora neurtzeko.

Pisu eta Neurrien XI. Biltzar Nagusian, 1960an, nazioarteko SI sistema ezarri zen, modu
honetara:

— Lehenik eta behin, oinarrizko magnitudeak finkatu ziren, eta haietako bakoitza zer uni-
tatetan adieraziko zen.

— Horietatik abiatuta, magnitude eratorriak eta haien unitateak zehaztu ziren.

Sistema horren azken berrikusketa handia Pisuen eta Neurrien XXVI. Biltzar Nagusiak egin
zuen (2018), eta zera erabaki zuen, nazioarteko SI sistemaren oinarria zazpi konstante fisi-
koren zenbakizko balio finkoak izatea (SI sistemako unitatetan adieraziak). Horien erabiliz,
deduzitzea SI sistemako oinarrizko zazpi unitateen definizioak ondorioztatu ziren.

Alabaina, nahiz eta SI sisteman jada ez diren funtsezkoak, oinarrizko magnitudeen eta magni-
tude eratorrien definizioak onartzen dira oraindik, oso erabilgarriak direlako eta orokortuta
daudelako.

OINARRIZKO MAGNITUDEAK ETA MAGNITUDE ERATORRIAK


Gure inguruan, neurtzeko moduko magnitude asko daudela ematen du. Egiatan, ordea,
zazpi magnitude besterik ezin ditugu zuzenean neurtu: oinarrizko magnitudeak.

OINARRIZKO MAGNITUDEAK
Magnitudea Unitatea Ikurra
Luzera metroa m

SI sistemako oinarrizko unitateak


Masa kilogramoa kg
(BIPM, CC BY-ND 4.0). Denbora segundoa s
Korronte-intentsitatea amperea A
Tenperatura kelvina K
Argi-intentsitatea kandela cd
Substantzia kantitatea mola mol
Magnitude eratorriak oinarrizko magnitudeak konbinatuta sortzen dira.

MAgniTuDE ERATORRiAK
Magnitudea unitatea ikurra
Azalera metro karratua m2
Bolumena metro kubikoa m3
Abiadura metro segundoko m/s
Dentsitatea kilogramo metro kubikoko kg/m3
Indarra newtona N
Energia joulea J
Maiztasuna hertza Hz

uniTATE BATETiK BESTE BATERA ALDATZEA


Pentsatu al duzu inoiz zergatik erabiltzen dugun kilometroa bi hiriren arteko distantzia
Si sistemako unitateen multiploak
adierazteko, eta ez metroa?
Aurrizkia ikurra Faktorea
Unitate batetik beste batera aldatzeko, bihurketa-faktoreak erabiltzen dira. Bihurketa-
faktoreak zatikiak dira, eta zenbakitzaileak eta izendatzaileak kantitate bera adierazten yotta- Y 1024
dute, baina unitate desberdinetan. Beraz, zatikiaren balioa 1 da beti, eta bihurketa- zetta- Z 1021
faktoreak ez du eragiten magnitudearen balioan. exa- E 1018

1km 1000 m peta- P 1015


1 km = 1000 m → = =1 tera- T 1012
1000 m 1km
!###"###$
giga- G 109
Bihurketa-faktorea
ADiBiDEA mega- M 106
kilo- k 103
Disoluzio baten dentsitatea hau da: d = 1,25 g/cm3. Adierazi SI sistemako unitatetan.
hekto- h 102
ULERTU deka- da 101
SI sistemako masa-unitatea kilogramoa da (kg), eta bolumen-unitatea, metro kubikoa (m3).
Beraz, bi unitate aldatu behar ditugu: g-tik kg-ra pasatu behar dugu, eta cm3-tik m3-ra. Kilogra-
moek zenbakitzailean egon behar dute, eta metro kubikoek, berriz, izendatzailean. Si sistemako unitateen azpimultiploak

Aurrizkia ikurra Faktorea


DATUAK
g dezi- d 10−1
Disoluzioaren dentsitatea: d = 1,2 5 .
cm 3 zenti- c 10−2
EBATZI mili- m 10−3
Unitate-aldaketak egingo ditugu, bihurketa-faktoreen bidez. mikro- μ 10−6
g 1 kg 1 0 0 0 0 0 0 cm 3 kg nano- n 10−9
1,2 5 ⋅ ⋅ =1250
cm 3 1000 g 1 m3 m3 piko- p 10−12
femto- f 10−15
EGIAZTATU atto- a 10−18
Emaitza koherentea dela eta unitateak zuzenak direla egiaztatuko dugu. Horrela ez bada, berri- zepto- z 10−21
kusi egingo ditugu kalkuluak.
yokto- y 10−24
11
MAGNITUDE FISIKOAK ETA NEURRIAK

NOTAZIO ZIENTIFIKOA

Oso zenbaki handiak edo oso txikiak erabili behar ditugunean, zaila izaten da horiekin era-
Ikusiko al dugu? giketak egitea. Horregatik, badago zenbaki horiek erraz adierazteko baliabide matematiko
Notazio zientifikoa bat: notazio zientifikoa. Baliabide horrek asko sinplifikatzen ditu kalkuluak:
Notazio zientifikoz adierazitako zenbaki oso batek edo hamartar batek hiru zati ditu: zifra
bakarreko zati oso bat, zero ez dena; zati hamartar bat; eta 10en berretura, berretzaile po-
sitiboa edo negatiboa duena.

Magnitudea Balioa zifra guztiekin Notazio zientifikoa


Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia 152 100 000 000 m 1,521 ⋅ 1011 m
Balea baten masa 1 000 000 kg 1 ⋅ 106 kg
Euri-tanta baten masa 0,000 001 kg 1 ⋅ 10−6 kg
Jet baten abiadura 1600 km/h 1,6 ⋅ 103 km/h

ERAGIKETAK NOTAZIO ZIENTIFIKOAREKIN


— Batuketak edo kenketak egiteko, zenbakiak 10en berretura berarekin idatzi behar
dira, eta zati hamartarrak batu edo kendu.
Hala, 10en berretura egokitzeko, koma ezkerrerantz edo eskuinerantz mugitu behar da.
Koma eskuinerantz mugitzen bada, berretzailea txikitu egin behar da: koma zenbat
bider mugitu den, beste hainbeste unitate txikitu behar da berretzailea. Koma ezkerre-
rantz mugitzen bada, berriz, berretzailea handitu egin behar da: koma zenbat bider
mugitu den, beste hainbeste unitate handitu behar da berretzailea.
1,6 ⋅ 10−5 − 9,5 ⋅ 10−6 = 16 ⋅ 10−6 − 9,5 ⋅ 10−6 = 6,5 ⋅ 10−6

— Biderketak edo zatiketak egiteko, zati hamartarren arteko biderketa edo zatiketa
egin behar da, eta berretzaileak batu edo kendu.
2,03 ⋅ 10−5 ⋅ 6,2 ⋅ 103 = (2,03 ⋅ 6,2) ⋅ 10−5 + 3 = 12,586 ⋅ 10−2 = 1,26 ⋅ 10−1
4 ,0 5 ⋅ 1 0 −5 ⎛ 4 ,0 5 ⎞
=⎜ ⎟ ⋅1 0
−5 − (−9 ) = 2 ,7 ⋅ 1 0 4
1,5 ⋅ 1 0 −9
⎝ 1,5 ⎠
JARDUERAK

1. Ikertu, eta esan zer bihurketa-faktore erabiliko zenukeen uni- 4. Ordenatu kantitate hauek txikienetik handienera:
tate-aldaketa hauek egiteko: a) euroak dolarretara; b) km-ak a) 1500 g; 0,75 kg; 2 ⋅ 106 μg; 14 hg
yardatara; c) urteak ordutara; d) kilometroak argi-urtetara. d
b) 20 m/s; 1000 m/min; 72 km/h; 0,0194 km/s
2. Lehen zutabeko balioak SIko unitatetan eta notazio zientifi- 5. Britainiar Inperioko neurri-sistemak desberdinak izan dira
koz adierazi dira beste zutabean. Lotu: beti, gainerako kulturetako sistemen aldean. Oraindik ere
A. 150 μA 1. 4,00 ⋅ 1011 Hz erabiltzen dituzte unitate horietako asko, eta ezagunak
egingo zaizkizu, seguru: oina, akrea, yarda, pinta, etab. d
B. 0,7 ms 2. 7 ⋅ 10−4 s
— Talde txikitan, ikertu neurri horiek. Bilatu zer baliokidetasun
C. 400 GHz 3. 1,27 ⋅ 104 m duten SI sistemako unitateekin, eta zer balio duten. Aurkeztu
D. 12,7 km 4. 1,50 ⋅ 10−4 A emaitzak horma-irudi batean.
6. Egin eragiketa hauek, kalkulagailurik gabe:
3. Adierazi kantitate hauek SI sistemako unitatetan: a) 1,43 ⋅ 107 + 2,9 ⋅ 106 d) 3,8 ⋅ 10−5 − 9,3 ⋅ 10−6
a) Edalontzi baten bolumena = 0,25 L. b) 23,5 ⋅ 10 − 8,5 ⋅ 10
13 12 e) 6,33 ⋅ 103 ⋅ 1,65 ⋅ 107
b) Soinuaren abiadura = 1234,8 km/h. 2 ,2 5 ⋅1 0 −5
c) 9,1 ⋅ 10−31 ⋅ 3,12 ⋅ 1028 f)
c) Lurraren batez besteko dentsitatea = 5,52 g/cm3. 1,5 ⋅1 0 −9
Lagin hau ez da saltzeko, sustapenerako soilik.

OHARRA: Liburu honetako jarduera guztiak bestelako koaderno batean egin behar dira. Jardueretan txertatutako hutsarteak adierazgarriak
baino ez dira, eta horien helburua, didaktikoa.

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako
salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos)
(www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).
Giltzak arduraz aukeratu ditu web orriak, interesekoak izan daitezkeela iritzita. Dena den, web orri horiek ez dira giltza-edebéren jabetzakoak. Beraz, ezin
dezakegu ziurtatu edukiek bere horretan iraungo dutenik; ez eta erantzukizunik hartu web orri horien bistaratzetik edo edukietatik sor litezkeen kexen aurrean.
Editoreek beren esku zegoen guztia egin dute obra honetan aipatzen diren materialen jabeak aurkitzeko. Gure gogoaren aurka baten bat aipatu gabe geratu
bada, posible denean zuzenduko da delako akatsa.

Jabegoa giltza-edebé taldea


© giltza-edebé, 2022
www.edebe.com

Espainian inprimatua
Printed in Spain

propuesta creditos_muestra_EUS.indd 274 20/1/22 9:08

You might also like