You are on page 1of 6

LABORATEGIKO PRAKTIKA

FISIKA KIMIKA DBH 3


2023-2024 Ikasturtea

Izen abizenak:

1. PRAKTIKA: materiaren neurketa

Helburuak:
● Materiaren propietate orokorrak: materia orok masa nahiz bolumena duela frogatzea eta hauen
neurketa nola egiten den ikastea.
● Materia neurtzeko erabiltzen diren tresnak nahiz unitateak ezagutu eta aplikatzea.
Materialak:
Probeta, ura, balantza, erregela eta kalkulagailua.
Prozedura:
Hasi aurretik ikusi bideoak neurketak nola egin ulertzeko. Behin ikusita, objektu bakoitzaren masa
neurtuko dugu balantzan (g). Bolumena neurtzeko, bi modu daude: batetik, objektua urez beteriko
probetan sartu eta desplazaturiko ur kantitatea neurtzea.

Gure objektuak flotatu egiten badu, orduan matematikoki kalkulatu beharko dugu bere bolumena.
Nola? Altuera, zabalera nahiz sakonera neurtuz eta balioak bidertuz:
Emaitzak

Objektua Masa Bolumena Dentsitatea Flotatu edo


(g) (mL = cm3) (g/mL) hondoratu?

ONDORIOAK:
Materia masa eta bolumena duen edozer gauza da. Masak materia kantitatea erakusten du.
Bolumena aldiz,materiak zenbateko espazioa hartzen duen. Dentsitatea V jakin batean dagoen M
kantitateari dagokion magnitudea deritzo. Belarritakoak uretan flotatu egingo du, bere dentsitatea
0;45g/ml-koa da eta, hau da urarena baina txikiagoa, eta dentsitate handiena 5-eko txanponak du,
30g/ml-koa da.

2. PRAKTIKA: materiaren agregazio egoeren ezaugarriak

Helburuak:
● Materiaren agregazio egoera bakoitzaren ezaugarriak deskribatzea.
Materialak:
Solido bat, likido bat, globo bat, balantza, bolumena neurtzeko bi ontzi ezberdin.
Prozedura:
Hartu solido bat eta sartu ontzi batean. Ondoren, neurtu bere masa nahiz bolumena. Gero, aldatu
solidoa beste ontzi batera eta neurtu berriro ere bere masa eta bolumena. Aldatu al dira? Berdinak
izaten jarraitzen al dute? Errepikatu prozesua likido nahiz gas batekin eta apuntatu emaitzak beheko
taulan.
Emaitzak:

Finkoa edo SOLIDOAK LIKIDOAK GASAK


aldakorra?

MASA FINKOA FINKOA FINKOA

BOLUMENA FINKOA FINKOA ALDAKORRA

FORMA FINKOA ALDAKORRA ALDAKORRA

Ondorioak:
Bolumenak materiak zenbateko espazioa hartzdn duen adierazten du.
Bolumenari dagokionez, solidoetan bolumena finkoa mantentzen da nahiz eta ontzia aldatu.
Gasetan aldiz, ontzia aldatzean bolumena aldatu egiten da, txkiagoa bada konprimitu egiten
delako ontzira moldatzeko.
Masak materia kantitatea adierazten du.
Masari dagokionez egoera guztietan finkoa mantentzen da nahiz eta ontzia aldatu, Izan ere,
materia kantitatea bera du.
Formari dagokionez egoera solidoan finkoa mantentzen da; baina, likido eta gasek ontziaren forma
hartzen du, aldakorra izanik.

Solidoek partikulen arteko kohesio indarrak eta partikulen ordena oso altual dituzte aldiz
partikulen mgimendua eta partikulen arteko distantzia baxuak.
Likidoek partikulen arteko kohesio indarrak, partikulen ordena, partikulen arteko kohesio indarrak
eta partikulen arteko distantzia ertainak dituzte.
Gasetan aldiz, partikulen arteko distantzi aeta partikulen arteko mugimendua oso altua da.
Bestalde partikulen arteko kohesio indarrak oso ahulak dira eta partikulen ordena oso nahasia.

3. PRAKTIKA: gasen propietateak

Helburuak:
● Gasen propietate bat aztertu eta teoria zinetiko molekularraren bidez azaltzea.
Materialak:
Globo bat, xiringa bat.
Prozedura:
Puztu globo bat, itxi eta sartu xiringa barruan. Mugitu enboloa honela:
Emaitzak:

Irudikatu xiringa barruko Zer gertatu zaio globoari?


gasa

A posizioan

B posizioan

C posizioan

Ondorioak:
Gasen zein propietaterekin dago lotuta goiko praktika?
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________

4. PRAKTIKA: gasen propietateak

Helburuak:
● Gasen propietate bat aztertu eta teoria zinetiko molekularraren bidez azaltzea.
Materialak:
● Globo bat, ur beroa, matraze bat.
Prozedura:
Jarri matrazearen goiko aldean globoa irudian bezala:
Behatu eta irudikatu zer gertatzen zaion ontzi barruko gasari tenperatura ezberdinetan:

Emaitzak:

Irudikatu ontzi barruko Zer gertatu zaio globoari?


gasa

Giro tenperaturan

Tenpera handitzean

Tenperatura jaistean

Ondorioak:
Gasen zein propietaterekin dago lotuta goiko praktika?
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________

5. PRAKTIKA: gasen propietateak

Helburuak:
● Gasen propietate bat aztertu eta teoria zinetiko molekularraren bidez azaltzea.
Materialak:
● Paper zati bat, matraze bat eta ura.
Prozedura:
Bete matrazea urarekin. Ipini papera matrazearen ahoan eta eskua gainean jarrita duzula eman
buelta matrazeari irudietan adierazten den moduan:
Emaitzak:
Zer gertatu da?
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________

Ondorioak:
Gasen zein propietaterekin dago lotuta goiko praktika? Zergatik ez da ura erortzen?
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________

You might also like