You are on page 1of 5

DISOLUZIOAK

1. NAHASTEAK
Substantzia kimikoak batera jartzearen ondorioz material berria sortzen
denean esango dugu. Baina jatorrizko substantziak ez dute elkarren artean
erreakzionatuko.

Adibidez, ura eta olioa nahas ditzakegu, batera ipini. Baina urak eta olioak ez
dute elkarren artean erreakzionatzen eta, ondorioz, ez da substantzia berririk
sortuko. Hasierako ura eta olioa egongo dira baina banatuta egon beharrean
biak batera agertuko zaizkugu.

Beraz, nahasteetan substantzia


bi, gutxienez, agertuko zaizkigu
eta hauen, nahaste ondorengo,
partikulen tamainaren arabera
nahaste mota ezberdinak
izango ditugu.

● NAHASTE HOMOGENEOAK

Nahastea osatzen duten


partikulen tamaina oso
txikia denean, 1 nm baino
txikiagoak. Horregatik,
partikulak ez dira
hauspeatzen eta iragazki
guztietatik pasatzen dira.

Nahaste homogeneo
aipagarrienak ​disoluzioak
dira. Hauen partikulak maila
molekularrean nahastuta
daude.
● NAHASTE HETEROGENEOAK

Nahastea osatzen duten


partikulen tamaina 1 nm
baina handiagoak dira, sarri
begi hutsez bereiz
daitezkenak.

Beti ez dira hauspeatzen


baina iragazki egokiak
erabiliz gero banatu
daitezke.

Orokorrean eta modu errazean bereizteko, nahaste batean atal


ezberdinak begi hutsez bereiz ditzakegunean nahastea heterogeneoa
izango da eta dena antzeko ikusten dugunean homegeneo.

2. DISOLUZIOAK
Ikusi dugunez, bi substantzia edo gehiago, proportzio handiagoan edo
txikiagoan eta maila molekularrean homogeneoki nahastuak disoluzioak
dira. Berdin da solido, likido edo gas egoeran.

Horien adibide dira ozpina, airea, odola, itsasoko ura…

Disoluzioen propietateak osagaien propietateen araberakoak dira, nahiz


eta, erlazio hori ez da zuzena izaten. Adibidez, ur purua eta gatza ez dira
elektrizitatearen eroaleak, baina gatzaren eta uraren disoluzioa, aldiz,
bada.

Disoluzioetan osagai ugarienari ​disolbatzailea ​esaten zaio, eta beste


substantziei ​solutua​.

Disoluzioak sarri erabiltzen dira eguneroko bizitzan zein laborategian,


batez ere:

• Substantzien kantitate oso txikiekin (solutua) lan egin


daitekeelako.

• Solutu kantitatea zenbatekoa den erraz kalkula daitekeelako.


• Hauen erabilerarekin, erreakzio-abiadura bizkortu
daitekeelako.

● DISOLUZIOEKIN LAN EGITEKO MAGNITUDEAK

Lehenago aipatu izan dugun lez, disoluzioak solidoak (aleazioak), likidoak


edo gaseosoak izan daitezke. Baina guk disoluzio likidoekin bakarrik lan
egin dugu.

Hauekin lan egiteko eta disoluzioak zelakoak diren jakiteko zenbait


magnitude beharrezkoak izango ditugu:

A- DISOLUZIOA OROKORREAN HARTUTA: DENTSITATEA

Bolumen jakin batek duen masaren gaineko informazioa ematen


digu, hau da, gorputz edo substantzia baten kondentsazio
mailari buruz berba egiten digu.

d letra erabiliko dugu dentsitatea adierazteko eta substantzia


baten masa eta bolumena ezagunak izanda bere kalkulua oso
erraza da:

NSren arabera, dentsitateari dagokion unitatea kg/m​3​da baina


kg/L eta g/mL unitateak ere oso erabiliak dira.

Substantzien dentsitatea, inguruko tenperatura eta presioari


lotuta egongo da. Azken finean, presioarekin gorputzen
bolumena txiki eta handitu daiteke. Eta berdina gertatzen da,
tenperaturarekin. Tenperaturak gorputzak dilatatu eta uzkurtu
egiten dituelako.
Guretzako erreferentzia modua ura hartuko dugu, eta hau
BN-etan (0ºC eta 1 atm) 1 kg/L-ko bolumena izango du.

B- SOLUTUAREN KONTZENTRAZIOA AZTERTZEKO:

- MASA EHUNEKOA

Disoluzio baten masa osoaren ze ehuneko dagokion


solutuari jakiteko erabiliko dugu.

Bere kalkulua ondoko formularen bidez egingo dugu:

Adibidez, ur eta azukre disoluzio batean %25-eko azukre


masa daukagu. Beraz, 500 g disoluzio hartzen baditugu,
bertan 125 g azukre egongo dira (eta ondorioz,
gainontzeko 375 g ura izango da).

- MASA/BOLUMEN KONTZENTRAZIOA

Disoluzio bolumen kantitate batean, zenbat solutu aurki


daitekenaren gaineko informazioa emango digu.

NSren arabera, dentsitateari dagokion unitatea kg/m​3​da


baina kg/L eta g/mL unitateak ere oso erabiliak dira.

You might also like