Nahasteak: nahaste guztiek ez dituzte ezaugarri berberak. HETEROGENEOA: HOMOGENEOA: Area eta ura Haizea Olioa eta ura Brontzea Arroka Maionesa Lokatza Ura
ARROKA - HETEROGENEOA URA - HOMOGENEOA
HOMOGENEOA: Homogeneoa osagaiak ezin dira begi hutsez bereizi. HETEROGENEOA: Heterogeneoa osagaiak begi hutsez bereizten dira.
NAHASTE HETEROGENEOA BANATZEA: Nahaste heterogeneoa banatzeko laua metodo erabiltzen dira:
DEKANTATZEA: Teknika honen bidez, dentsitate ezberdinak dituzten osagaiak bereizten dira. Dentsoenak hondora joango dira; arinenak, aldiz, gainean geldituko dira.
IMANTZEA: Nahastearen osagaietako batek propietate magnetikoak baditu erabiltzen da; esaterako, burdina nahaste batetik banatzeko.
BAHETZEA: Teknika honen bidez, partikula solido disolbaezinak bereizten dira likido batetik, paperezko iragazkia eta inbutua erabilita.
NAHASTE HOMOGENEOAK BANANTZEA: Nahaste homogeneoak banatzeko hiru metodo erabiltzen dira:
BAPORATZEA: Baporatzea bi likidoren nahasteak banantzeko erabiltzen da, edo substantzia solidoa substantzia likido batean disolbatuta badago.
KRISTALTZEA: Likido batean disolbaturik dagoen solidoa bereizteko balio digu teknika honek. Horretarako, likidoa lurruntzen utzi, eta solutuaren kristal solidoak eskuratzen dituzte.
DESTILATZEA: Likido-nahaste batea osagaiak bereizteko teknika da . Horretarako orretarako nahastea apurka- apurka berotzen da osagai bakoitzaren irakite-tenperaturara iritsi arte. Prozesua honela gertatzen da: nahastea berotzen hasi, eta, une batean, lehen likidoa irakiten hasiko da; tenperatura ez da aldatzen harik eta likido ori guztiz lurrundu arte. Ondoren tenperaturak gora egingo du berriro , beste osagai baten irakite-tenperaturara iritsi arte; likido hori era bat lurrundu arte ere, tenperatura ez da aldatuko. Eta horrela jarraitzen da likido guztiak elkarrengandik bereizi arte.