You are on page 1of 1

SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK

Substantzia materiaaren gaia da.

SUBSTANTZIA PURUAK : Substantzia bakar batez osatutako materiak.

NAHASTEAK :Substantzia bat baino gehiagoko materiak.

1. Heterogeneoak:Osagaiak begiz edo lupaz


bereizten dira.
2. Homogeneoak:Osagaiak begiz edo lupaz
bereizterik ez dagoenean.
Disoluzioak: Likido bat izaten da osagai nagusia, disolbatzailea,
eta likido horretan beste likido, gas edo solido, solutua, nahasten
da, baina hortik sortutako nahaste homogeneoan ez da bigarren
osagairen arrastorik agertzen, ez begiz ezta tresna optikorik
erabilita ere.

NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK

1. DEKANTAZIOA : Nahastea biltegi batean utziz osagai solidoak


(astunak) hondora joaten dira.

2. MAGNETISMOA : Nahastetik burdinazko materialak eskuratzeko


elektroimana erabiltzen da.

3. URTZEA : Nahastetako plastikoak bereizteko.

4. LURRUNTZEA ETA KRISTALIZAZIOA : Disoluzio batetako


solutua solidoa bada, solidoa likidotik bereizteko.

MATERIAREN ALDAKETAK

1. FISIKOAK : Materiak oinarrizko aldaketarik ez duenean izaten.

2. KIMIKOAK : Materia erabat eta itzultzeko aukerarik gabe aldatzen da.

You might also like