You are on page 1of 3

URAREN PROPIETATE BEREZIAK.

DENTSITATEA

Ura oso substantzia berezia da. Beste likido eta solido batzuekin alderatuz gero,
desberdintasun asko daudela ikusten dugu, eta desberdintasun horiek dira, hain zuzen
ere, bizitza ahalbidetzen dutenak.

DENTSITATEA AZTERTZEN

MATERIALA
● Edalontzi garden bat (litro erdikoa)
● 25 ml ezti
● 25 ml ur tintatu
● 25 ml kolore berdedun detergentes
● 25 ml alkohol
● 25 ml olio

HIPOTESIA

Zer uste duzu gertatuko dela edalontzian likido horiek guztiak elkarrekin jartzen
dituzunean?
1. hipotesia: nahastu egingo dira eta likido koloreztatu bat geratuko da.
2. hipotesia: ez dira nahastuko, baizik eta batzuen eta besteen burbuilak geratuko
dira edalontzian nahastuta.
3. hipotesia: ez dira nahastuko eta ordenaren arabera geruzetan bereizita
geratuko dira, eta geruza horien ordena ez da berdina izango talde
desberdinetan.
4. hipotesia: ez dira nahastuko eta talde guztietan ordena berean egongo diren
geruzetan geratuko dira.
Aukeratu hipotesi bat eta azaldu zergatik uste duzun gertatuko dela hori:
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
____________________________________________________

PROZEDURA
1. Jarri eztia edalontzian.
2. Gero, kontu handiz, ontziaren hormetatik irrist egin dezan utziz, gehitu ur
koloreztatua. Ikusi zer gertatzen den.
3. Ondoren, gehitu olioa, eta berriro begiratu zer gertatzen den.
4. Gero, bota alkohola astiro, eta begiratu.
5. Azkenik, bota ontzi-garbigailua.
6. Marraztu emaitza.
DENTSITATEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Substantzien dentsitatea partikulak zein "estu" dauden araberakoa da.


Imajinatu tamaina bereko bi zati, bi substantzia desberdinena: A eta B.

A substantziak B substantziak baino partikula gutxiago ditu, nahiz eta bolumena berdina
izan.
A substantzia solido bat balitz eta B substantzia likido bat: A substantzia B
substantziaren gainean jarriz gero zer gertatuko litzake? Flotatu ala hondoratu egingo
litzateke? Zergatik?
Eta alderantziz, A substantzia likido bat balitz eta B substantzia solido bat? Flotatu ala
hondoratu egingo litzateke?
Substantzia batek partikula gutxi dituenean eta partikula hauek elkarrengandik urrun
daudenean, arin da; horregatik, bolumen berdina duen baina partikula gehiago dituen
substantzia baten gainean flotatu egiten du.

1- Objektuaren dentsitatea urarena baino handiagoa denean, objektua hondoratu


egiten da.
2- Objektuaren dentsitatea uraren dentsitatean berdina denean, objektua uraren
barruan gelditzen da.
3- Objektuaren dentsitatea urarena baino txikiagoa denean, objektuak flotatu egiten
du.
Likidoak ez badira nahasten edo disolbatzen ez diren
solidoak badira, dentsitate gutxien dutenak dentsoenen
gainean flotatuko dute.
Substantzia bat likido-egoeran badago eta izozten
bada, solido bihurtuz, bere partikulak estutu egiten dira
eta, beraz, bere dentsitatea handitu egiten da.
Substantzia gehienak uzkurtu egiten dira izozten
direnean; baina ura ez. Izoztean bolumena handitzen da eta dentsitatea gutxitzen da.
Horregatik gelditzen da itzotza uraren gainean. Urak bere dentsitate maximoa 4 ºC-ra
iristen du: hoztu ahala, bere partikulak estutu egiten dira eta tenperatura horretara
iristean duenean, ezin dira gehiago estutu eta, partikulak ordenatuta geratu beharrean,
desordenatu egiten dira eta haien artean espazioak uzten dituzte. Horregatik dute
dentsitate txikiagoa. Honek, poloetako ozeanoak erabat izoztea saihesten du (honegatik
da posible bertan bizitza egotea): sortzen den izotza gainazalean flotatzen geratzen da
eta azpian dagoen ura babesten du, izoztea eragotziz.

AZALDU ZURE HITZEKIN DENTSITATEARI BURUZ IKASI DUZUNA.


BIALIA TESTUA IRAKASLEARI.

You might also like