You are on page 1of 2

URAREN PROPIETATE BEREZIAK.

AHALMEN DISOLBATZAILEA

Ura oso substantzia berezia da. Beste likido eta solido batzuekin alderatuz gero,
desberdintasun asko daudela ikusten dugu, eta desberdintasun horiek dira, hain zuzen
ere, bizitza ahalbidetzen dutenak.

AHAOLMEN DISOLBATZAILEA AZTERTZEN

MATERIALA
● Hiru prezipitatu ontzi
● Plastikozko koilarak
● Substantziak; gatza, azukrea, olioa

HIPOTESIA

100ml urek zenbat azukre kantitate (zenbat koilarakada) disolbatuko du?

Uste duzu gatz kantitate berdina disolbatuko duela? Eta olioa?
Idatzi hiru galdera horientzat zuzenak direla uste dituzun erantzunak:
______________________________________________________________________

PROZEDURA

• Bota 100 ml ur edalontzi bakoitzean.

• Lehenengoan koilarakada txiki bat azukre botako duzu eta desagertu arte irabiatuko
duzu. Beste bat gehituko duzu eta irabiatzen jarraitu; horrela jarraituko duzu azukrea
hondoan geratzen hasi arte (kontatu koilarakadak).
• Bigarrenean, gauza bera egingo duzu gatzarekin, koilarakada bakoitzaren ondoren
irabiatuz.
• Hirugarrenean, olioarekin. Aurreko kasuetan bezala, disolbatu arte (hau da, olioa
desagertu arte) ez duzu hurrengoa gehituko.
• Begiratu zer gertatzen den kasu bakoitzean, eta idatzi.
Zure hipotesia baieztatu da?
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________

AHAL,EN DISOLBATZAILEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Substantzia bat uretan disolbatzeko, polarra izan behar du, ur-partikulek substantziaren
partikulak inguratu eta bereiztu ahal izateko.
Begiratu marrazkiari: lehenengo kasuan, gatz molekula guztiak batera daudela ikusiko
duzu. Pixkanaka-pixkanaka, ura haien artean sartzen da eta, azkenean, bereizi egiten
dira: orain ur gazia daukagu, hau da, ur guztian zehar banatutako gatz molekulak.

Baina substantziak polarrak ez badira (olioa bezala), beren molekulek bat egiteko joera
dute eta ez diote urari banatzen uzten: uretan disolbaezinak dira.
Uretan, bizitzarako beharrezkoak diren substantzia gehienak disolbatzen dira, polarrak
direnak eta, horrela, zeluletara garraiatu eta irits daitezke.
Landareen izerdian eta animalien odolean disolbatuta daude zelulen bizitzarako behar
diren mantenugaiak.

AZALDU ZURE HITZEKIN DENTSITATEARI BURUZ IKASI DUZUNA.

BIALIA TESTUA IRAKASLEARI.

You might also like