You are on page 1of 4

1.1.

URAREN PROPIETATEAK: Laborategi praktikak

URAREN PROPIETATEAK

1. PRAKTIKA

Irakin dezake urak


paperezko ontzi batean?

Materiala: Paperezko orria, zinta itsaskorra, berogailua, euskarria eta ura

Prozedura: 1. Paperezko orri bat doblatuz eta zinta itsaskorraren laguntzaz ontzi bat
egin
2. Ontzi hori erdiraino urez bete,euskarrian jarri eta berotzen hasi.

Ikusitakoa idatzi.
Ura berotu egiten da? Zer gertatzen zaio paperari? Zergatik?
Ura ez balego zer gertatuko litzaioke paperari?

2. PRAKTIKA

Gainazal-tentsioa

Materiala: Ontzi bat, klip-ak, ura eta xaboi likidoa

Prozedura: 1. Bota ura ontzira, guztia bete gabe.


2. Kontu handiz saia zaitez klip-ak uraren gainazalean jartzen hondoratu
gabe.
3. Bota ezazu xaboi likido pixka bat uretara

Zer gertatzen zaie klip-ei? Zergatik?


Zeinek du dentsitate handiagoa urak edo klip-ak?
Zein da xaboiaren eragina? Zer aldatu da?
3. PRAKTIKA

Ur molekularen polaritatea

Materiala: Plastikozko orrazia edo boligrafo baten plastikozko karkaxa eta ur txorrota

Prozedura: 1. Ireki iturria eta saia zaitez txorrota, jarraia eta ahalik eta estuena
lortzen.
2. Igurtzi ezazu orrazia edo boligrafo karkaxa zure arropen kontra
3. Gertura ezazu boligrafoa ur txorrotara alde desberdinetatik.

Idatz ezazu gertatzen dena eta saia zaitez gertatu dena esplikatzen.
Zer gertatzen zaio orraziari edo boligrafoari igurzten dugunean?
Ze ondorio atera dezakegu uraren molekulen izaerari buruz?

4. PRAKTIKA ( Etxean egiteko)

Zeinek betetzen du espazio gehiago


ur likidoak ur likidoak edo solidoak?

Materiala: Edalontzi bat, aluminiozko papera, ur likidoa eta izozkailua

Prozedura: 1. Urarekin edalontzi bat goraino bete


2. Aluminiozko paperarekin ontzia estali
3. Izozkailuan sartu dena izoztu arte

Gertatutakoa idatz ezazu.


Zeinek betetzen du espazio gehiago ur likidoak edo solidoak?
Dentsitatea sustantzia batek duen masa eta betetzen duen bolumenaren arteko erlazioa
bada, zeinek du dentsitate handiagoa ur likidoak edo solidoak?
5. PRAKTIKA

Zenbat bero behar du urak irakiten


hasteko? hasteko?

Materiala: Ura berotzeko ontzia, ura, berogailua, termometroa

Prozedura: 1. Ontzi batean 200 ml ur jarri eta bere tenperatura neurtu.


2. Ura berotzen jarri, irakiten hasi arte eta tenperatura neurtu.
3. Gertatzen dena idatzi eta irakite prozesuan urak jaso duen beroa
kalkulatu.
4. Ura izan ordez, tenperatura aldaketa berdina izan dezan, masa berdineko
burdin lagin bat izango bagenu, bero gehiago edo gutxiago beharko
genuke? Eta gasolina balitz?

Teoria: Beste eragin batzuen artean , gorputz batek beroa (energia) eman edo jasotzen
duenean, bere tenperatura aldatu egiten da.
Gorputz batean tenperatura aldaketa bat gertatzeko behar den beroa kalkulatzeko hiru
faktore izan behar ditugu kontuan:
m: Gorputzaren masa
C: Bero-espezifikoa ( Gorputzaren masa unitateak(g) bere tenperatura ºC batean
igotzeko behar duen bero kantitatea da )
Bero-espezifikoa sustantzia bakoitzaren propieta fisiko bat da, hau da sustantzia
batzuetatik beste batzuetara aldatu egiten da.
kal
Uraren bero-espezifikoa = 1
g .º C
∆ T: Tenperatura aldaketa ( Bukaerako tenperatura – Hasierako tenperatura)

Q beroa kalkulatzeko ⇒ Q = m . C . ∆ T
6. PRAKTIKA

Urtze – beroa

Materiala: Prezipitatu-ontzi bat, termometroa, berogailua, izotza eta ura.

Prozedura: 1. Ontzian ura eta izotza jarri, nahastu eta tenperatura neurtu.
2. Berotzen hasi, nahasketa etengabe mugituz.
3. Minuturo tenperatura begiratu eta datua jaso. Begiratu zer gertatzen den
izotzarekin.
4. Ze momentuan hasi da tenperatura igotzen?
5. Jaso dituzuen datuekin tenperatura-denbora grafika bat egin ezazu.
6. Badago erlazioren bat tenperatura aldaketa eza eta izotzaren
presentziaren artean? Berotzen jarraitzen dugunez, zergatik ez da
tenperatura aldatzen?

You might also like