You are on page 1of 1

LABORATEGIKO

IKERKETA FITXA ZULODUN BOTILA Data:

Helburua (Zer jakin nahi dudan)

Presioa likidoetan nola aldatzen den ikustea

Material zerrenda (zer behar dudan ikerketa bideratzeko)

1. Litro bateko edo bi litroko plastikozko botila hutsa 3. Metxeroa


2. Punta metalikoa (iltzea, izar bihurkina, puntzoia, ea) 4. Zinta itsaskorra

Prozedura (nola egingo dudan ikerketa pausoz pauso)

1. Har ezazu plastikozko ur botila handia, edo bestela garbigarri batena, ondo garbitu ondoren.

2. Berotu punta metaliko bat (iltze potolo xamar bat, puntzoi bat, izar bihurkina, ea) metxeroarekin.

3. Egizkiozu hiru zulo berdin-berdinak botilari, lehena goialdean, bigarrena erdialdean eta hirugarrena
behealdean, beheko irudiak erakusten duen bezala.

4. Estali hiru zuloak zinta itsaskorreko tira bakar batekin.

5. Bete botila goraino urez.

6. Kokatu botila arraskaren ondoan, albo batean, eta zerbaiten gainean igota, altuera pixka bat hartu
dezan (buruz behera dagoen eltze baten gainean, adibidez). Zuloak arraskari begira, noski.

7. Kendu zinta itsaskorra hiru zuloei batera eta ondo behatu ura zuloetatik nola erortzen den.

ZULOAK

Ondorioak

Nola azaltzen duzu gertatu dena?

Grabatu behar duzun bideoan azalpenak eman

You might also like