You are on page 1of 2

LABORATEGIKO PRAKTIKA: ODOL TALDEEN IDENTIFIKAZIOA

Sarrera: Praktika honen bitartez zure odol taldea zein den jakin ahal izango duzu, bai ABO baita
Rh taldea ere.
Materiala:
Odola ateratzeko lantzeta, bat bakoitzarentzako
Odola ateratzeko gailua. Bat denontzako
2 txotx
Porta 1
Antigorputzak: Denontzako
anti-A
anti-B
anti-D
Estalki 1
Mikroskopioa
Koadernoa
Prozedura:
Jarri ezazu porta mahaian dagoen filtro paperaren gainean
Markatu filtro paperan porta non dagoen eta arkatzez banatu 3 zati. Idatzi zati bakoitzaren
ondoan anti-A, anti-B edo anti-D
Garbitu odola aterako duzun hatza alkoholarekin, desinfektatzeko
Irakasleak zulotxoa egingo dizu lantzetarekin
Jarri odol tanta bana portaren gainean, bakoitza lehen egindako zati batean
Odol tanta bati gehitu anti-A antigorputza, besteari anti-B antigorputza eta hirugarrenari
anti-D antigorputza
Itxaron minutu pare bat eta behatu zer gertatzen den. Idatzi koadernoan ikusten duzuna.
Irakasleak erakutsi bezala kendu gehiegizko likidoa eta jarri odol-tanta bakoitzaren gainean
estalki bana.
Behatu mikroskopioan eta idatzi ikusten duzuna

LABORATEGIKO PRAKTIKA: ODOL TALDEEN IDENTIFIKAZIOA


Egin beharrekoa:

Idatzi ezazu praktikaren protokoloa, ondoko atalak dituena:


Sarrera: Zer dira odol taldeak? Zeintzuk dira? Zer eragin praktiko dute odol taldeek
eguneroko bizitzan? Nola heredatzen dira?
Helburua: Zer jakin nahi dugu praktika honen bitartez?
Materiala: Zer erabili dugu praktikarako? Bakoitzetik zenbat?
Prozedura: Nola egin dugu praktika?
Emaitzak eta ondorioak. Atal honetan honako galderak erantzun beharko dituzu:
1. Zer gertatu zaio odol tanta bakoitzari antigorputza gehitzerakoan? Deskribatu eta
marraztu
2. Zein izango da beraz zure odol taldea?
Nori eman ahalko diozu odola? Norengandik jaso ahal izango duzu?
3. Zer itxura du zure odolak mikroskopioan? Zer ikusten da objektibo bakoitzarekin?
Egin marrazki bat objektibo bakoitzarekin ikusten dena erakutsiz
Zure odol taldea zein den jakinda, egizu zure senideen odol taldeen zuhaitz genealogikoa.
Saia zaitez bakoitzaren genotipoa zein den ondorioztatzen

You might also like