You are on page 1of 38

6.

GAIA:
TXOSTEN PSIKOLOGIKOA

EBALUAZIO ETA DIAGNOSTIKO PSIKOLOGIKOA II


DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
SARRERA
O Ebaluazio psikologikoa emaitzen ahozko
edota idatzizko komunikazioarekin amaitzen
da.

O Txostena esku hartzea hasi aurretik egiten


da baina baita hau amaituta balorazio
orokorra eskeiniz.
Arrazoi legalak
(41/2002 legea)
a) Psikologora doazen pertsonak ebaluaziotik jasotako
informazioa ezagutzeko eskubidea dute.
b) Osasun praktika guztietan pazienteak tratamendu
posibleen artean askatasunez erabakitzeko
eskubidea dauka.
c) Osasun arloan edozein esku hartzerako pazienteak
bere idatzizko adostasuna (batzutan ahozkoarekin
nahikoa) eman behar du.
d) Psikologoek informazioa pazienteari era ulergarrian
eman behar diote honek bere arazoei, pronostikoari
eta tratamenduari buruz psikologoak duen iritzi
profesionala ezagutzeko.
IDATZIZKO TXOSTENA
GARRANTZITSUA, ZERGATIK?
O Psikologoaren lan profesionalaren espresioa: zientifikoa
eta deontologia errespetatzen duena
O Gorde daiteke eta denboran irauten du

O Datu guztiak ditu eta beraz ebaluazioa berdin


errepikatu daiteke
O Emaitzak komunikatzeko ezinbestekoa. Bai bezeroari
bai baimendutako beste norbaiti
O Dokumentu legala

O Oralarekin bakarrik detaile batzuk ihes egiten dute


ARAU eta GIDA ETIKOA
Psikologoen kode deontologikoa
O 12. Zuhurtasunez jokatu

O 39. Intimitate-eskudibea zaindu

O 40. Sekretupean mantendu informazioa

O 41. Informazioa zabaltzeko baimena

O 42. Ebaluazioa beste batek eskatu badu, nork eta edukia

ezagutzeko eskubidea. Salbuespena: kaltea ekartze

O 43. Elkarte batek eskatu badu, konfidentzialtasun berdina


TXOSTEN MOTAK
TXOSTEN MOTAK
1. Tekniketan oinarritutakoa

2. Arazoan oinarritutakoa

3. Teorian oinarritutakoa
1. TEKNIKETAN
OINARRITUTAKOA
O Pasatutako test eta teknika ezberdinen arabera
emaitzak organizatzea

O Egiteko txosten errezena da


 Emaitza kontrajarriak azaltzeko esfortsurik ez

O Desabantaila nagusia: Psikologoak ez diren


pertsonak zailtasunak dituzte halako txostenak
ulertzeko
2. ARAZOAN
OINARRITUTAKOA
O Bezeroak ekarritako arazoen arabera egina
O Adibidez Weed-ek (1971) sortutako arazoan
oinarritutako errejistroa (Problem Oriented Record;
POR). Lau osagai:
O Datu biografikoak, osasun aurrekariak, adimen eta
nortasun emaitzak
O Arazoen zerrenda: portaera eta gizarteratze nahasteak,
gaixotasunak, harreman zailtasunak
O Aipatutako arazo bakoitzarentzat esku hartze
proposamena
O Esku hartzearen jarraipenean errejistrutako aldaketak.
2. ARAZOAN
OINARRITUTAKOA II
ZAILTASUNAK
O Arazo gehienek modalitate ezberdinak dituzte, ez daude
mugatuak.
O Ez ditu aspektu positiboak barne hartzen, aspektu
psikopatologikoak bakarrik

ABANTAILAK
O Pertsonaren arazoak eta bere esku hartzea argi
azalduta.
3. TEORIAN
OINARRITUTAKOA
O Ebaluatzaile bakoitza giza jokaeraren teoria batean
oinarritzen da ebaluazioa egiteko.
O Adibidez, ikuspuntu psikodinamiko batean
“nortasunaren estruktura”, “defentsa mekanismoak”,
etab. agertuko dira.

ZAILTASUNAK: (1) Ikuspuntu hori jarraitzen ez


duenarentzat zaila izango da ulertzea, eta (2)
erabilgarritasuna gal dezake konstrukto jakin batzuetan
bakarrik jartzen duelako arreta.
TXOSTENAREN
EZAUGARRIAK
EZAUGARRIAK
Txostenak hiru ezaugarri bete behar ditu:

1. Dokumentu zientifiko bat izan

2. Komunikaziorako bidea izan

3. Erabilgarria izan
1. Dokumentu zientifikoa
O Komunitate zientifikoak adostutako
prozedura eta kalitate baldintzak bete

O Errepikagarria izan behar da


1. Dokumentu zientifikoa II
Txostenak betebeharreko atalak:
1. Ebaluatzailearen identifikazio datuak
2. Ebaluatua izan den pertsonaren
identifikazio datuak
3. Bezeroaren identifikazio datuak
4. Eskaeraren eta ebaluaketa helburuen
deskribapena
5. Ebaluazio data
1. Dokumentu zientifikoa III
6. Erabilitako test edo tekniken deskribapena
7. Jarraitutako prozedura
8. Emaitza kuantitatiboak
9. Emaitzen integrazioa
10. Konklusio eta gomendioak
11. Ahal den kasuetan, esku hartzearen
diseinu eta balorazioa
2. Komunikazio bidea
O Ebaluaketan gertatu dena argi uzten duen
dokumentu iraunkorra.

O Pertsona desberdinei zuzenduta egon


daiteke eta horren arabera espresatua egon
behar da txostena:
O Lengoaia, hedadura eta eduki formala kasu
bakoitzaren arabera.
2. Komunikazio bidea II:
ULERGARRIA IZATEKO BALDINTZAK

O Baieztapen bakoitza lengoaia argia eta ulerkorra


erabiliz

O Hitz tekniko guztiak azaldu behar dira

O Datuen interpretazioa ez da irakurtzailearentzat utzi


behar

O Konklusioak argi adierazi behar dira eta inferentzia


saialdiak holan seinalatu behar dira, saialdi moduan.
3. ERABILGARRIA IZATEA
Erabilgarria ≠ Onartua

O “Gehiengoaren gainetik adimenean”

O “Ardurak izateko joera dauka baina ez larregi”

O “jendearekin egotea gustatzen zaio, bereziki


ezagutzen duen jendearekin”
3. ERABILGARRIA IZATEA II
O Erabilgarria = emaitzetan oinarrituta,
gomendio praktikoak, ebaluzioaren
helburuekin lotutako orientazioa.
TXOSTENAREN
ANTOLAKETA
ANTOLAKETA
O Urteetan zehar autore ezberdinek txosten antolaketa
ezberdinak proposatu dituzte

O Aurretik ikusitako txosten motak (teknikan


oinarriturik, arazoan oinarriturik eta teorian
oinarriturik) sintetizatzen dituen txosten antolaketa
proposatzen da (Fernandez Ballesteros, 2011).
1. Sujetuaren, bezeroaren eta ebaluatzailearen datuak
eta ebaluazio saioen eta txostenaren datak.
O Sujetuaren izena, sexua, adina, egoera zibila, eskola
maila, profesioa.
O Ebaluatzailearen izen abizenak eta kolegiatu zenbakia
2. Erreferentzia eta Helburuak
O Ebaluazioaren arrazoia eta bezeroaren edota
sujetuaren helburuak (diagnostikoa egitea,
interbentzioa, orientazioa…)
3. Garrantzizko datu biografikoak
O Iragandako testuinguruko baldintzak eta baita
hurbileko testuingurua. Garapen pertsonala eta
arazoaren bilakera. Datu soziodemografikoak.
4. Sujetuak ebaluazioan zehar izandako jokabidea
O Esplorazioan izan dituen jokaerak (motorrak eta
berbalak).
O Jarrerak. Adibidez elkarlanerako gogoa, intolerantzia,
buru-gogorkeria (beti datuekin bermatuta).
5. Teknikak eta prozedurak
O Erabili diren test eta gainontzeko tekniken zerrenda
O Test estandarizatuak erabiliz gero tipikaziorako zein
lagin erabili den adierazi behar da
O Edizio data
O Beste psikologo batek ebaluazioa errepikatu ahal
izateko beste informazio
6. Emaitza kuantitatiboak
O Erabilitako test eta tekniken puntuazio zuzenak eta
tipifikatuak
7. Emaitzen integrazioa
O Eskariaren, arazoaren eta teoriaren araberakoa
O Proposatutako azpiatalak:
1. Ebaluaketaren helburu diren jokaerak. Jokaeren
operatibizazioa maila motorra, fisiologikoa eta
kognitiboa kontutan hartuta.
2. Ezaugarri psikologikoak: adimena, aptitudeak,
oroimena, afektuak, motibazioak, nortasuna,
koordinazio bisomotorra, organizazio espaziala…
3. Baldintza sozialak eta testuingurukoak. Bakarrik gaur
egungoak. Jokaera arazotsua non gertatzen den.
4. Baldintza biologikoak. Froga medikuak. Ez dira beti
agertzen.
Puntu honetan kontutan eduki beharrekoak:

1. Kasu bakoitzarentzat beharrezkoak diren esplorazioak egingo


dira eta beraz txostenean hoiek agertuko dira. Ez da
beharrezkoa denetarik agertzea.

2. Egiten diren afirmazio guztiak datuetan oinarrituak egon behar


dira.
 Adibidez, “Funtzionamendu intelektual normala” esaten badugu,
“WISC: CI totala = 109, Terman Merrill: CI = 105” gehitu beharko
dugu.
8. Konklusioak eta gomendioak: diagnostikoa,
orientazioa, hautaketa eta, dagokionean, aldaketarako
helburuak eta esku hartzea
O Bigarren puntuaren araberakoa
Adibidez, orientazio profesionala helburu bada, atal honetan
zein profesiotarako den ona sujetua azalduko da. Edo
pertsonal aukeraketa baterako bada atal honetan onartua
edo ez izango den azalduko da. Kasu kliniko batean
diagnostikoa.
9. Dagokionean, esku hartzearen diseinua eta balorazioa
O Tratamendua egon den kasuetan
1. Tratamendu plana
2. Tratamenduaren balorazioa
3. Sujetuaren eta bere ondokoen tratamenduari buruzko
iritzia
 Adenda moduan ager daiteke
AHOZKO INFORMEA
AHOZ TXOSTENA EMATEA
O Askotan txosten idatzia ematea ez da nahikoa
O “Itzultze elkarrizketa” deitua.
O Pazientearekin eta dagokion kasuan tutoreekin
O Helburuak:
1. Sujetua edota bezeroa informatzea eta jasotako
emaitzak ulertu ditzala
2. Erabakiak hartzeko balio izatea
3. Psikologo-paziente erlazioa sendotu
Zelan egiten da elkarrizketa hau?
EZAUGARRIAK
O Pazientea aldez aurretik informatu
O 45-60 minutuko saioa
O Pazientearen parte hartze aktiboa eskatu
O Ahozko lengoaia ulerkorra. Behar beste azalpen. Tonu
lasaian.
O Lehenengo pazienteari bere eskaera gogorarazi, zeintzuk
ziren helburuak
O Eskaerarekin erlazionatutako emaitzekin hasi eta ondoren
lortutako gainontzeko emaitzak azaldu.
O Informazioa argiago azaltzeko papera, arbela… erabili
daitezke
O Adibideak erabili (pazienteak emandakoak)
O Diagnostikoa era deskriptiboan azaldu
Zelan egiten da elkarrizketa hau?
EZAUGARRIAK II
O Ahal den neurrian egoera desdramatizatu
O Elkarrizketa osoan zehar aldaketa erraztuko duten
aspektuak azpimarratu.
O Esku hartzea beharrezkoa bada aukera ezberdinak
azaldu, efektu eta kostuekin, alderdi + eta - ekin
O Ebaluatzailea esku hartze hori egiteko prest ez badago
beste profesionalak azaldu.
O Pazienteari bere konfiantzako jendearekin kontsultatu
eta aste bat hartu dezala esan. Aukera bat: berak eska
dezala ordua esku hartzea hasteko.
Zelan egiten da elkarrizketa hau?
EZAUGARRIAK III
O Baimena eskatu (idatziz hobe)
O Galdera guztiak erantzun
O Sujetu edota bezeroaren eskura mantendu edozer
informazio azaltzea behar badu/te.
O Esku hartzearen balorazio aurkezten bada grafikoak
erabili ulerkorragoa izateko
Ahozko informearen erroreak
O Larriena: Ez egitea
 Psikoterapia eredu desberdinek eta legeak gomendatzen dute
1. Bezeroaren hauskortasuna gainestimatzea eta berarekin
kasuaren formulazioa ez kontrastatzea.
2.Gaixoaren tutoreei bakarrik informazioa ematea zenbait kasutan:
adingabea denean, gaixotasunaren kontzientziarik ez duenean
edo defizit kognitibo bat duenean.
3.Lengoia ez egokia erabiltzea: bi muturrak
4.Pazienteari bere diagnostikoa esan kaltegarria denean
5.Datu batzuk ondo ez azaltzea (adb: test bat)
6.Pazientearen galderak ez erantzun
ADIBIDE BAT: Caballo, 2010
“Azken saioan esan nizun moduan gaur
daukagun ordua azken 3 saiotan bildu dudan
informazioa zuri azaltzeko erabiliko dugu.
Horretarako eskema hau prestatu dut. Zure
iritzia eta zalantzak ezagutu nahiko nituzke.
Beraz, nahi duzunean eten eta nahi duzuna
galdetu. Oso garrantzitsua da zalantza guztiak
argitzea honen arabera egingo baitugu esku
hartzea”
Psi: “Nik ikusten dudanaren arabera kontsultara etorri
zinen izu krisiak dituzulako eta horrek egoera ezberdinak
ekiditzera eramaten zaituelako. Zuk esaten zenuen
moduan horrek bizitza normal bat egiten ez dizu uzten”
Pa: Bai batez ere nire familiarekin ditut arazoak. Lanean
gutxi gora behera moldatzen naiz baina nire seme
alabekin hainbat aktibitate egitea gustatuko litzaidake
eta ezin dut.
Psi: “Arazo nagusi moduan honek nabarmendu zenituen:
izu krisiak, leku batzuen ekiditzea eta aktibazio fisiologiko
handia”
O Psi: “Izan ditugun elkarrizketak eta egin duzun
errejistroa erabakigarriak izan dira zure arazoari
buruzko informazioa jasotzeko. Horrela badakigu zer
gertatzen den krisia baino lehen, zer sentitzen duzun
eta zer pentsatzen duzun.”
…………………………..…

O Psi “Zer iruditzen zaizu zure arazoari buruz eman


dizudan azalpenak? Esan ez dudan zerbait gehitu nahi
duzu? Zalantzarik duzu?
Psi “Gaurko saioaren helburu bat esku hartzerako
dauden aukerak zuri azaltzea da. Horregatik zure izu
krisiak, paniko nahastea moduan ezagutzen direnak, eta
egoerak ekiditzeko joerak, agorafobia moduan
ezagutzen denak, konpontzeko dauden teknika
eraginkorrenak azalduko dizkizut”.
Etab.

Psi “Hartu ezazu aste bete azaldu dizudanari buruz


pentsatzeko. Ez baduzu ezer esateko eta ados bazaude
deitu aste bete barru eta esku hartzea hasteko zita
emango dizut, konforme?”

You might also like