You are on page 1of 4

NORTASUNAREN PSIKOLOGIA

1. NORTASUNAREN PSIKOLOGIARI SARRERA


1. TEORIA INPLIZITUAK vs. TEORIA ZIENTIFIKOAK
Gizakiak nortasunaren psikologoak-> uneoro besteak behatu eta inferentziak egiten
dituzte.
TEORIA INPLIZITUAK: pertsona arrunten nortasunari buruzko teoria «herrikoiak».
Pertsonen zer ezaugarri elkarrekin agertzen diren adierazten dute-> adb. Militarra:
diziplinatua, zorrotza, eta kontserbatzailea. Ezaugarrien elkarrekikotasunari buruzko
gure usteak biltzen dituzte. Teoriak-> egituratuak daudelako. Inplizituak-> formalki
definituta ez daudelako. Esplizituak ez-> ezin frogatu. Idiosinkratikoak dira (nork
berea). Adostasun maila bat giza talde zehatzetan.
Atsotitz eta errefrauetan islatzen dira: «Azeriak, isatsa luze», «Bat esan eta bestea egin,
nola asmatu horrelakoekin?», «Burla minena, egia dena».

TEORIA ZIENTIFIKOAK: behatzaileen <-> adostasuna fenomenoaren, izendapenaren


eta esanahiaren artean.
Psikologian eredu bakar bat ez Historikok-> nortasunaren psikologian teoria
zientifikoak psikologia klinikotik datoz. Nortasunaren ikuspuntu bakoitzaren atzean->
ideologia bat, gizakiaren irudi jakin bat.

2. NORTASUNAREN KONTZEPTUA
NORTASUNAREN DEFINIZIO OPERATIBOAK vs. DEFINIZIO
HURBILTZAILEAK:
DEFINIZIO OPERATIBOAK: kontzeptua erreproduzitzea eta maneiatzea ahalbidetzen
dutenak (adibidez: Ura=H2O).
DEFINIZIO HURBILTZAILEAK: deskribatu nahi den horren ezaugarriak ematen ditu,
baina antzeko kontzeptuen arteko gainjartzea baimentzen dute (Ura: egarria kentzen
du, fluido bat da, bizitzarako beharrezkoa da, etab.).
Nortasun kontzeptu desberdinek biltzen dituzten elementu komunak:
- Jokaera osoa biltzen dute, behagarriak eta behagarriak ez direnak (emozioak,
motibazioak…)
- Psike-barneko osagaien sendotasunari egiten diote erreferentzia
- Norbanakoaren bakartasuna azpimarratzen dute
- Nortasunaren kontzeptuak eraikuntza teorikoak dira (konstruktu ez
behagarriak)
- Oinarri biologikoa ematen zaie
- Balioei buruzko iritzirik ez dute ematen (Maslow salbuespena)

3. NORTASUNAREN OINARRIZKO KONTZEPTUAK


● TENPERAMENTUA
Nortasunaren sinonimo gisa erabiltzen da, honen oinarri biologikoari dagokio.
Konstituzio fisikoaren menpe dago, eta honi eta eta erreakzionatzeko moduari
erreferentzia egiten dio.
Kontzeptu baliokidea: psikologia konstituzionala-> faktore konstituzionalek
nortasunaren aldaketari jazarpen gehien eragiten dioten faktoreak dira.
Nortasunaren ikerketak 3 ikuspegi nagusitik garatu da-> nortasunaren azterketaren
ikuspegi klinikoa, ikuspegi korrelazionala, eta ikuspegi esperimentala.
● KARAKTEREA
Ezaugarri moralek determinaturiko giza jokabidearen berezitasunak adierazten du.
Nortasun baloratua. Allport: pertsonaren nortasuna etikaren ikuspegitik. Pertsonaren
karakterea, bere esperientziaz eratzen da, eta aldagarria da, norberearen ezagutza eta
esperientzia berriez. Tenperamentuak karakterea baldintzatzen du, baina ez du
determinatzen.
● NORTASUN-BEREIZGARRIAK
Modu jakin 1ean erreakzionatzeko joera orokorra eta iraunkorra adierazten du.
Pertsona jakin baten erantzunen sendotasunaren arrazoia dira. Nortasun-bereizgarri
kopuru handia dugu (5.000 inguru). Nortasun-bereizgarriak kuantitatiboki neur
daitezke, galde sorten bitartez.
● NORTASUN-FAKTOREAK
Nortasun-bereizgarrien multzoa. Esate baterako: alaitasuna, jende zaletasuna,
berriketarako zaletasuna, inpultsibotasuna. Nortasun-bereizgarri hauen multzoari
«faktore» deritzo, kasu honetan->kanporakoitasuna. Nortasun-bereizgarriak bezala,
propietate eskalarrak dituzte eta kuantitatiboki neur daitezke.

● NORTASUN-TIPOAK
Nortasun-bereizgarri eta -faktoreak pertsonarteko graduzko desberdintasunak
adierazten dituzte. Nortasun-tipoak desberdintasun kualitatiboak adierazten dituzte,
txuri ala beltz->Adb.: A eta B tipoko nortasunak->A dena ez da B, eta alderantziz.
● GIZA MOTIBAZIOA eta HELBURU PERTSONALAK
Motibazioa nortasunaren eragile nagusienetako 1 da. Motibazio askotarikoak daude,
batzuetan kontzienteak eta beste batzuetan inkontzienteak.
● BIZITZA-HISTORIAK
18 bat urte bete inguru, mendebaldeko herrialdetako pertsonen identitatea beren
bizitzaren historia baten modura sortzen hasiko dira. Bizitza-historia horiek
askotarikoak izan daitezke, eta pertsonaren bizitzan zehar etengabe joango dira hazten
eta aldatzen.

4. NORTASUNAREN PSIKOLOGIAREN IKERKETA-


METDOLOGIAK
1. NORTASUNAREN IKERKETEN IKUSPEGIAK
3 ikuspegi nagusi:
- IKUSPEGI KLINIKOA:
Behaketa eta teoria ugari sortzeko gai. Teoria horiek enpirikoki frogatzeko zailtasun
gehiago.
Aitzindari batzuk: Jean Marie Charcot (medikoki ulertezinak ziren paralisiak ikertu
zituen, hipnosiaz tratatuz), Pierre Janet (bere pazienteek egoera hipnotikoan esna
egoeran gogoratzen ez zituzten gauzak oroitzen zituzten, Disoziazioaren Teoria),
Sigmund Freud (prozesu inkontzienteen garrantzia nortasunaren eraketan azpimarratu
zuen; behaketa klinikoa), Carl Rogers (organismoak hazkuntzarako eta
autorrealizaziorako berezko joera du, eta horrek nortasunaren eraketan asko eragingo
du), George Kelly (alternatibismo eraikitzailea: edozein gertakarik interpretazio
desberdin ugari izan dezake; konstruktoak).

- IKUSPEGI KORRELAZIONALA:
Garrantzia ≠ indibidualei eta haien <->an ezar litezkeen harremanei. Neurketa
azpimarratzen du. Subjektu kopuru handitatik abiatu. Nortasunaren
funtzionamenduaren elementu gutxi batzuen <-> harremanak aztertu. ≠ indibidualak
neurtu eta horien <-> erlazio estatistikoak ezarri.
Aitzindariak: Francis Galton (psikologia indibidualaren fundatzailea; giza ezaugarriak
heredatu egiten dira; ezaugarri fisikoak ezaugarri psikologikoekin erlazionatuta daude;
korrelazio koefizientearen ideia garatu), Charles Spearman (analisi faktoriala asmatu),
Raymond Cattell (nortasunaren ezaugarrien taxonomia 1 egin nahi->kimikako taula
periodikoa bezala; analisi faktoriala erabiliz 16 faktore nagusi aurkitu), Eysenck (3
faktore nagusi aurkitu-> kanporakoitasuna, neurotizismoa, psikotizismoa)-> geroago
Robert McRae eta Paul Costa (5 handiak aurkitu-> kanporakoitasuna, adeitasuna,
neurotizismoa, erantzunkizuna eta irekitasuna).

- IKUSPEGI ESPERIMENTALA:
Aldagaien manipulazio sistematikoaren bidez ezartzen ditu kausazko harremanak.
Aldagai independentea manipulatu menpeko aldagaian ondorioak neurtzeko. Pertsona
guztien funtzionamendu psikologikoaren lege orokorrak aztertzen ditu.
Ikertzaileak: Pavlov (baldintzapen klasikoa; neurosi esperimentalari buruzko ikerketak;
txakur 1i 2 estimulu kontrajarri (+ eta -) aldi berean erakusten bazaizkio portaera
nahastua erakusten du), Skinner (baldintzapen operantea; errefortzu programen
bitartez erantzun behagarriak moldatu).

2. NORTASUNAREN FOKATZE NOMOTETIKOA eta


IDIOGRAFIKOA
FOKATZE NOMOTETIKOA: pertsonak sailkatzen dira aldez aurretik definitutako
aldagaien arabera. Adb.: barnerakoitasuna neurtu galdesorta baten bitartez.
FOKATZE IDIOGRAFIKOA: banakoa izaki bakarra da, historia eta bereizgarri
errepikaezinak dituena. Adb.: pertsona baten nortasuna ezagutu bere biografia jasoz.

5. NORTASUNAREN EREDU TEORIKOAK


Nortasuna deskribatu, esplikatu eta aurresateko teoriak, 3 eredu nagusitan bilduko
lirateke:

🕑
- EREDU INTERNALISTA:
Gizabanakoek jokabide berezi eta ≠ak dituzte, n zehar egonkorrak direnak. 옷aren
barne-egiturek jokaeraren egonkortasun eta iraunkortasuna eragiten dute.
Subjektuaren nortasun ezaugarriak norbanakoaren ezaugarri bereziak dira, besteen
nortasun-bereizgarriengandik zein ingurumenaren ezaugarriengandik ≠ak. Jokaera
estilo 1 sustatzen duen barne-sistema da. Jokaera estilo hau behagarria eta enpirikoki
aztergarria.
Tentsioaren murrizketa: organismoek tentsioa ↓tzera jo dezakete (teoria
psikodinamikoak).
Tentsioaren gehiagotzea: organismoek tentsioa ↑tzera jo dezakete (teoria humanista
eta existentzialak).

❖ KULTURA: nortasunarekin erlazionatutako hainbat kontzepzio (osasuna,


balioak…), kultur testuinguruak determinatuak dira neurri handi batean.
Subjektuak kultur testuinguru zehatzetan (adb., indibidualtasuna eta
eraginkortasun profesionala lehenesten dituzten kulturak) garatzen diren
neurrian, kultur horiek sustatutako portaerak gauzatzera joko dute.
❖ GIZARTE MAILA: gure jokaeraren parte handi 1 gizarte geruza jakin 1ekoa
izateak arartekotua dago. Gure klase mailak pribilegioak eta betebeharrak
definitzen ditu.
❖ FAMILIA: hazkuntza estiloak, ezagutza estiloak, etab. transmititzen ditu.
Autoestimua neurri handi 1ean inguruneko irudi esanguratsuekiko
elkarreraginean garatzen da.
❖ BIOLOGIA: faktore genetiko eta fisiologikoek portaeraren erantzule handiak dira.
Garapena sostengatzen duten oinarrizko substratua osatzen dute.

- EREDU SITUAZIONISTA:
Organismoaren jokaeraren azalpena ez da barnean bilatu behar, ingurunean baizik.
Nortasuna: subjektu 1ek aurkezten duen jokaeraren repertorium-aren batura eta
antolamendua. Situazioa aldatzen den neurrian, jokaera ere aldatzen da. Jokaeraren
egonkortasuna ematen bada, situazioaren =ak explikatuko du, eta ez subjektuaren
egitura iraunkorrak.
Aldagai independenteak kontrolatzen direnean, gizabanakoaren erreakzionatzeko
moduen <->an egon daitezkeen aldeak desagertuko dira. Mischell (1968): gizakiek
beren jokaeretan konsistentzia transituazional gutxiago erakusten dute eredu
interlistetan baino.
KRITIKAK:
Ingurunearen eta organismoaren <->an pasiboa ez den egokitzapen bat badago. Gure
aurre-jarreren arabera ere behatzen dugu, gure aurre-jarrerak baieztatuko duten
behaketak eginez.

- ELKARRERAGINAREN EREDUA:
Subjektuaren jokaeraren bariantza osotik, zati 1 ezaugarri pertsonalek azaltzen dute,
beste parte 1 situazio testuinguruak eta batez ere, 2 prozesuen <-> elkarreragina.
Organismoaren eginkizun aktiboa azpimarratzen du. Subjektuarentzat esanguratsua eta
baloratua den neurrian kontsideratzen da situazioa. Subjektua-> ez da tabula rasa.

You might also like