You are on page 1of 42

IMMANUEL

KANT
1724-1804
Aurretik ikusitakoarekin alderatuta…

● Beste garai bat (XVIII.mendea)


● Gizona/familia/hezkuntza/herrialdea?
● Testuinguru filosofikoa ←→ Testuinguru historiko-ideologikoa
● Platon, San Agustin: batzuentzat (Nietzsche, Marx esaterako)
Kant aurreko filosofiaren jarraitasuna besterik ez da
Gai honetan landuko ditugun kontzeptu eta gatazka
filosofikoak

● A prioritasunaren filosofoa, baina ez soilik


● Arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia
● Arrazoia ezagutzaren teoriaren oinarrian
● Arrazoi praktikoa: morala edo etika?
Filosofia egiteko testuingurua

● Könisberg, erdi-mailako burgesiako familia batean jaio


● Balio moral eta erlijioso zorrotzak bereganatu zituen: pietismoaren eraginez
● Idazlanak:

- Arrazoi hutsaren kritika. (1781)

- Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna. (1784)

- Arrazoi praktikoaren kritika. (1788) Beste hainbat idazki ditu!

- Judizioaren kritika. (1790)


1.2 Testuinguru historikoa

Antzinako Erregimen estamentalaren gainbehera eta


burgesiaren gizarte-ordena klasista berria. Lehen urratsak
nekazaritza eta eskulangintza tradizionalean oinarritutako
egitura zaharretik industria-gizarte modernora igarotzeko.

- Industria Iraultzaren hastapenak: nekazaritzatik


merkataritzara.
- Krisi ekonomikoa: herrialdeak txirotu, biztanleriak gora.
Frantziako Iraultza. Erreformak.
- Politika. Depotismo Ilustratua: molde berriko
monarkia absolutuak. Dena herriarentzat, baina herririk
1.2.2 Testuinguru kulturala eta ideologikoa

a) Ilustrazioa.
b) Argien Mendea
c) Arrazoi kritikoa
d) Pentsamendu askea
e) Aurrerapena hezkuntzaren bidez
f) Erlijio arrazoiduna

Galderak: Zein da Ilustrazioaren

eragin nabarmena gaur egun?


g) Burgesiaren balioak nagusi
- Jabetza pribatua
- Ahalegin eta garapen pertsonala, pribilegioen ordez.
- Lana, pertsona garatzeko bidea.
- Arrazoi esperimentala, jakintza erabilgarria industria-
arloan aplikatzeko.
- Banakoa eta banakoaren duintasuna, aginteen
gainetik
1.2.3 Testuinguru ideologikoa: ideia politikoak

a) Kontratu soziala

- Erregeak ez du boterea Jainkoarengandik

eskuratzen, gizartekideen arteko isileko


kontratutik baizik.
- Teoria kontraktualistak (Hobbes, Locke,
Rousseau…): Estatu Modernoaren legezkotasun berria
aldarrikatzen dute. GIzakiak erabakitzen du nola bizi eta
boterea ematen dio Estatuari eta Erregeari kontratu
sozialaren bidez.
b) Zuzenbide Estatua

c) Konstituzio errepublikarra

- Botereen banaketa
- Askatasunaren printzipioa
- Berdintasun erlatiboa
- Ordezkagaitasunaren printzipioa
Ilustrazioa Euskal Herrian
- Azkoitiko Zalduntxoak: Euskal Herriaren Adiskideen
Elkartea (1764)

Ilustrazioa Alemanian

- Aufklärung. Prusiako Federiko


II. Handiak bultzatuta.
Estatuaren erreforma eta
modernizazioa sustatu.
2. Ilustrazioa: ezaugarri nagusiak

2.1 Arrazoi eredu berria


- Arrazoi enpirikoa eta analitikoa

esperimentua nagusitzen da, eta esperientziatik abiatzen da ezagutza


zientifikoa?
- Arrazoi kritikoa

arrazoiaren beraren autokritika (esperientziak arrazoiaren mugak ezarri)


- Arrazoi autonomoa

arrazoia gizakiaren gidari bakarra, arlo guztietan


2.2 Aurrerapena
Aurrerapen zientifiko-teknikoek ikuskera baikorra ematen diete. Arrazoiaren
bidez natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor
daiteke. Zer uste duzue?

2.3 Tolerantzia
Tolerantzia bai, baina burgesiaren mugak: politikagintza ez da ausarta.

2.4 Erlijio arrazoiduna


Erlijioaren interpretazio arrazionala: gizakiak ezin du Jainkoa ezagutu, eta
Jainkoa berbera da erlijio guztietan.
2.5 Askatasuna

Pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak


arrazoiaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Askatasunaren bidez, gizakiek
burujabetasuna lortu. Erlijio-askatasuna. // Askatasunaren ulerkera desberdinak
daude?

2.6 Naturala

Askatasunez jokatzea da naturala.


3. Kant eta Ilustrazioa: sapere aude

“Ausart zaitez pentsatzera”


→ Kanten iritzian autonomiak bereizten ditu gizakiak, erabaki
pertsonalak hartzeko gaitasunak. Era autonomoan jarduteak,
heldutasunera iritsi dela adierazten du, gizabanakoa bere kabuz
pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonalak erabiliz, bere
buruaren jabe dela.
4. Kant eta Ilustrazioa: Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua

- “Zer da Ilustrazioa? galderari erantzuna” (1784) liburuan


- Arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti;
erabilera pribatua mugatu behar da askotan.
- Erabilera publikoa, adituek publikoaren aurrean
- Erabilera pribatua, postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona.

Hiru adibide: armadako ofizialak, herrikideak, apaizak


Beste
adibideren
bat jarri
Ilustrazioaren dialektika (1944). Horkheimer eta Adorno

- Teoria kritikoa: gizarte modernoan ezarritako egituretatik emantzipatzeko


betebehar sozialarekin konprometitutako korrontea.
- Mitotik→Arrazoiera: Askatasuna, bere barne-kanpo naturarekiko
emantzipazioa
- Ilustrazioa mito bat bezala, hau da, gizakiek kanpoko naturaz egiten duten
domeinu kaltegarri eta kaltegarriaren errepresentazio diskurtsibo eta
kontzeptual batean.
Foucault. Ilustrazioaren inguruan (1994)
- Ilustrazioa aztertu Historiari dagokionez.
Filosofiaren historia lantzen du.
-
GALDERAK

- Kanten filosofiaren lotura bere garaiko testuinguruarekin.

- Ilustrazioa: zeintzuk dira ezaugarriak eta ze lotura izan dezake


Kanten pentsamenduarekin?
5. Arrazionalismoa eta enpirismoa Kanten filosofian

- Arrazionalismoa: ezagutza guztiak


adimenetik etortzen dira. Jatorrizkoak.
- Enpirismoa: ezagutza oro
esperientziatik. Tabula rasa.

→ Pentsamolde kantiarrak
arrazionalismoa eta enpirismoa
gainditu. Zergatik? Nola gainditu
daitezke biak?
26.orrialdean arrazionalismoa eta
enpirismoaren ezaugarriak
(20.orr)
Metafisika ezin daiteke zientzia izan. Zer da metafisika?
a)Ezagutzaren jatorriaren inguruko arazoa
b)Ezagutzaren balidazioaren inguruko arazoa
Kant zientzia horiek (matematika, fisika, etab.) nola garatu diren aztertzen ahalegintzen da, zientzia
horietan eginikoa metafisikan nola aplika daitekeen ikusteko.

Arrazionalismoari arrazoi emanez, adimenean izaera unibertsal duten zenbait eduki


daude eta eduki horiek esperientziaren aurrekoak direla. Aldiz, enpirismoaren alde, a
priorizko eduki horiek esperientzian aplikatu behar direla baieztatzen du Kantek.

Orain arte, dio Kantek, ezagutzaren azalpen orok subjektu ezagutzaileak objektuen
diktaduraren menpe egon behar zuela suposatu. Zer gertatuko litzateke hori aldatzen
bada? Hau da, objektuek giza arrazionaltasunaren eskakizunak bete behar dituzte.
7. Arrazoi teorikoaren kritika

ESANAHIAK ARGITZEN:

- Subjektua/Objektua
- A priori/ A posteriori
- Ezagutza
6. Kanten kritizismoa: planteamendu orokorra.

- Zer ezagutu dezaket?


- Zer egin behar dut?
- Zer itxaron dezaket?
Zergatik egin nahi zuen Kantek Arrazoiaren kritika?

Humek esan zuen, gauzen ezagutzari dagokionez, ezin zela sentimenek


eta oroimenak ezagutarazten digutena baino harago joan.

Galdera da: pentsa al dezakegu naturako gertakarien artean beharrezko


harreman unibertsalik? Humeren arabera, ezin dugu kausalitatearen
printzipioa ez arrazoimenean ez esperientzian oinarritu; hori ohituran
oinarritutako fede irrazional moduko bati bakarrik zor zaio (eguraldiaren
adibidea). Ondorioz, Metafisika ez da posible.
Kantek suposatu zuen argudiatzeko modu horrek ez ziela inolako
oinarririk kentzen Newtonen teoria fisikoei bakarrik, esperientziaren
ezagutza orori baizik. Ezin izango da naturaren edo, oro har,
esperientziaren zientziarik egon, ezagutza kausal batean oinarritzerik
ez badago.

Kantek uste du, esperientziatik beharrezkotasun eta orokortasun hori


etorri ezin denez, eta, gainerakoan, benetako ezagutzaren
beharrezko baldintzak direnez, a priori horren osagai izan behar
dutela. Kausalitatearen ideia eta Metafisikaren oinarrizko nozioak ez
datoz esperientziatik; adimenetik datoz, ezagutzaren egituratik.
Ezagutzak, zientifikoa izatekotan, sintesia egin behar:

- Baldintza enpirikoak. Objektuak emana: esperientziak eskaintzen dizkigun datuak, ezagutzaren


elementu materiala osatzen dute.
- A priorizko baldintza transzendentalak: subjektuak jarria, ezagutzaren elementu formala osatzen
dute.Ezaugarri horiek ezin dira etorri esperientzia aldagarritik eta partikularretik.
7.1. Ezagutza, subjektuaren ekintza
7.2 Noumenoa ezagutezina da
7.3 Metafisika ez da zientzia
7.4 Ilusio traszendentala
7.5 Arrazoiaren antinomiak
7.6 Arrazoi praktikoaren postulatuak
7.1. Ezagutza, subjektuaren ekintza

- Ezagutza, subjektu eraginkorraren ekintza da. Ezagutzan, subjektuak ematen dio izaera objektuari.

- Subjektuak ez du objektuaren argazi hutsa egiten; datu sentigarriak antolatu, ordenatu, egituratu
eta ezagutzeko forma subjektiboetara moldatzen ditu.

- Gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen. Subjektuak objektua eraikitzen du. A priorizko forma eta kategoriak ezartzen
dizkiolako.

EZAGUTZAREN IRAULTZA KOPERNIKARRA


7.2 Noumenoa ezagutezina da

Aurrekoarekin lotuta, gauzak ezagutu


aurretik, ezin dugu esan beren baitan zer-
nolakoak diren. Noumenoa da hori.

FENOMENOA vs. NOUMENOA

Zer deritzozue?
7.3 Metafisika ez da zientzia

Metafisika ezin daiteke zientziatzat hartu, elementu materiala edo enpirikoa falta
zaiola. Kategoriak ezin badaitezke ere fenomenoen mundutik kanpo erabili,
Metafisika horixe egiten ahalegintzen da.

7.4 Ilusio traszendentala

Arrazoia, bere ideiak fenomenoetatik kanpo ezarri edo objektu erreal bihurtzen
dituenean, ilusio transzendentalean murgiltzen da.
7.5 Arrazoiaren antinomiak

Arrazoiak ezin du
ezagutza zientifikorik izan
filosofiaren ohiko objektuei
buruz, noumenoak ezin
direlako ezagutu.

Arrazoiak eremu horietan


egiten dituen ahalegin
guztiak irtenbiderik gabeko
paradoxa bihurtzen dira,
arrazoiaren antinomiak.
7.6 Arrazoi praktikoaren postulatuak

Giza arrazoiak ezagutu ezin ditzakeen ideia horiek pentsatzera bultzatzen gaituzte
behin eta berriro. Alde batetik, ikerkuntzaren aurrerapenaren azken helburuak
direlako: ezagutza arautzen duten idealak. Bestetik, arrazoi praktikoaren postulatu
gisa jarduten dute.

Zer ulertzen duzue? Arrazoi praktikoa zer da?


Nola dira posible a priori judizio sintetikoak matematiketan?

- Judizio sintetikoak: egiazkoa ala faltsua den jakiteko,


enpirikoki aztertu behar da. Informazioa ematen dute.
“Arbela berdea da”.

- A priori
8. Arrazoi praktikoaren kritika

Atalaren izena: Kant eta Ilustrazioa: autonomia morala, caesar non est supra
gramaticos

Arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen praktikoa ere bada, ekintzaren


gida.
- Arrazoi hutsaren edo teorikoaren bidez, zer ezagutzen dugu?
- Arrazoi praktikoaren bidez, izan behar duena ezagutzen dugu.

Lehenengoan eta bigarrenean gu geu gara legegile, a priori.


8.1.1 Kontzientzia morala
Ezin da ukatu kontzientzia morala dagoenik. Zer da kontzientzia morala?

- Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen ditu bere ekintzak. Ekintza onak eta
txarrak bereizten ditu.
- Ekintza-eredu horiek ez dira esperientziaren ezagugaiak, esperientziaren gidariak
baizik. Kontzientzia moralaren ardatza lege morala edo eginbeharra .
Arrazoi praktikoaren legeek, exijentzia bat dira. Exijentzia horiei ez obeditzeko aukera
dugu. Inperatiboak deritze.

Eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:

- A priorizkoa, ez enpirikoa
- Kategorikoa, ez hipotetikoa
- Autonomoa, ez heteronomoa

ARIKETA.

Inperatibo mota horren adibideak eman.


8.1.2 Autonomia morala
- Subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.
Lege morala ezin daiteke gizabanakoaren gainetik dauden elementuetatik eratorri,
arrazoiaren autonomiatik baizik.

- Ezerk ezin dio gizabanakoari aginpide moralik inposatu. → Subjektu bakoitzak bere
buruari agindu morala ezartzen dio, inposiziorik gabe.

- Etikaren oinarria nahimenaren autonomian eta askatasunean dago, arrazoimenak bere


buruari legeak ezartzeko duen gaitasunean. Jainkoak edo Naturak ez digu lege etikorik
ezartzen, eta subjektua bera da bere buruari ezartzen diona.

- Moraltasuna eta legaltasuna bereizi.


Caesar non est supra gramaticos
Enperadorea ere ez dago gramatikaren gainetik.

Ze adierazten du honekin?
8.1.3 Inperatibo kategorikoaren formulazioa

- Jokabidea bideratzen duen printzipio praktikoa.


- Inperatiko kategorikoak lege praktikoak dira, eta ez dituzte ekintzaren
materia edo haren ondorioak kontuan hartzen. Ekintza bat agintzen dute, ona
delakoan.
- A priorizko formari erreparatuz, balintzarik gabekoak dira.

FORMULAZIOA: “Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu
bezala”
8.1.4 Inperatibo kategorikoaren postulatuak
Arrazoi huts teorikoak ukatzen Lege moralaren
dituen ideiak baldintza sine qua posibilitate-baldintzen
non dira arrazoi praktikoan. antzera, gure
Arrazoi teorikoak ezin ditu ideia nahimenaren goreneko
horiek ezagutu. Ideia horiei aspirazio moduan
buruz, ez dago ezagutza baieztatzen ditu arrazoi
posiblerik, baina bai fede praktikoak.
arrazionala.

ASKATASUNA: Moralitatearen aurresuposizio argiena. Gizakiak askatasunik ez badu eta


zerbaitek behartzen badu edonola jokatzera, orduan ezin dugu judizio moralik egin gure jokabideaz.

ARIMAREN HILEZKORTASUNA: hil ondorengo bizitzaren irxaropena.

JAINKOA
Arrazoi praktikoaren kritikari kritikak eta gaur egungo filosofiarekin lotura

- Habermas
- Nietzsche

You might also like