You are on page 1of 13

eta legeen konbentzionaltasuna.

Periklesen mendean, hots, k.a. V. mendean, demokrazia sistema politikoa


nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen
zitzaien hiritarrei: demokraziak berdin egiten zituen nobleak zirenak eta ez
zirenak, kargu publiko guztiak edozein hiritarren esku egon zitezkeen. Gauzak
horrela, hirikideen eginbeharra zen foruetan eztabaidatzea, entzutea eta
erabakiak hartzea. Hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handia
hartu zuen: komunitatean bizitzeko, nor izateko, nork bere burua eta interesak
babesteko, hitzezko argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza
horietan sortu eta hartu zuten indarra sofistek.

Sofistak ez ziren Atenaskoak, kanpotarrak ziren, eta hiritarrak ez zirenez, hiriko


batzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zuten. Ondorioz, ezin zuten hiriko
politikan parte hartu. Kultura handikoak ziren eta bizi ahal izateko, erretorika
eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten tasak ordaintzen
zituzten gazte aberatsei, lehenengo irakasle profesionalak ziren.

Sofista batzuk eszeptikoak ziren, gizakiak errealitatea ezagutzeko ahalmena


duenik ukatzen zuten. Adibidez, Gorgias­ek esandakoa: “ezer ez da existitzen;
existituko balitz, ezagutzea ezinezkoa litzateke; eta ezagutzerik balego, ezin
izango litzateke igorri.” Gauza eta pertsona guztien gaineko egiarik ez dago,
eta ondorioz ezin da ezagutu: eszeptizismo epistemologikoa.

Argudio berak etikan eta politikan balio du. Erlatibismoa aldarrikatu zuten:
balioak eta kulturaren edukiak zuzenak ala e­z zuzenak, egokiak ala faltsuak
dira, ikuspuntuaren arabera. Gizakiok gizarterako adosten (hitzarmenez)
ditugun arauei jarraiki egiten ditugu komenigarriak, onuragarriak irizten
diegulako, eta horrela egiten ditugu baliozko: horretan datza legeen
konbentzionaltasuna. Konbentzionala adierazi nahi du nomos, akordioa.
Denboraren poderioz, hainbat era edo bide erabiliz, hala nola hezkuntza,
tradizioak eta ohiturak, adostasunak lortu dira. Beraz, gauzak ez dira berez
onak edo txarrak, politak edo itsusiak, egia edo gezurra; dena bere balio
praktikoaren araberakoa da.

Protagorasek esan zuen moduan, “gizakia gauza guztien neurria da ”: kontua


da ez dagoela ongia eta gaitzaren (izatearen eta ez-izatearen) artean
bereizteko irizpide absoluturik. Irizpide bakarra gizona da, gizabanakoa
0.4. Sokrates (k.a. 470-­399): antierlatibismo morala, definizio
unibertsalak, maieutika, eta intelektualismo morala.

Sokrates Atenasen jaio zen K.a. 470 edo 469. urtean. Atenasen bertan hil zen K.a.
399.ean hiltzera kondenatuta polisaren jainkoengan ez sinesteagatik eta gazteria
okerbideratzeagatik. Sokratesek ez zuen eskolarik sortu, baina Atenaseko leku
publikoetan zabaldu zuen bere filosofia. Garaian sekulako arrakasta izan zuen
gazteriaren zein nagusien artean.

Ez zuen libururik idatzi, bere mezua hitzez zabaldu nahi zuen, elkarrizketa eta
dialektikaren bitartez. Bere jarraitzaileek idatzi zituzten Sokratesen doktrina, baina
kontraesan asko dago horien artean. Sokratesi buruz gehien idatzi zuena Platon
izan zen, Sokratesen ikaslea. Baina Platonek bere elkarrizketen pertsonai bezala
sartzen duenez Sokrates zaila da Sokratesen eta Platonen pentsamendua
bereiztea.

❖ Antierlatibismo morala: definizio unibertsalak.

Sokratesek eta sofistek garrantzi handia eman zioten hitzari, nahiz eta helburu
ezberdinekin: sofisten erlatibismoaren kontra, Sokratesek definizio
unibertsalak egon badirela esango du, gauzen artean zerbait komun dagoen
aldetik. Bere ustez definizio bakoitzak definitu nahi duen kontzeptuaren esentzia
du. Esentzia kontzeptu horren barruan sartzen diren objektu guztiek komunean
duten oinarria da, bigarren mailako gainerako ezaugarri guztiak alde batera
utzita. Definizioak bilatzeko erabiltzen duen metodoa induktiboa da: kasu
partikularretatik abiatuta, definizio orokorrera iritsi nahi du.

Sokratesen iritziz, egia bilatu ordez, eztabaida politikoetan eta epaitegietan


hitzari adiera propioa ematera ohitzen ari ziren Atenaseko hiritarrak, norberaren
interesen araberako pentsamolde guztiak ontzat harturik eta erlatibismo
arriskutsuan eroriz.

Erlatibismoari aurpegia eman nahian, Sokratesek zuzentasunari nola


edertasunari dagokionez, definizio zehatza emateak berebiziko garrantzia duela
erakutsiko du. Iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena (egia morala) bilatzea da
gure egitekoa, inori irakatsi ahal izateko.

Platonen maisuak Etikaren eremura daramatza erlatibismoaren kontrako


ikusmolde hauek. Lehen moral arrazionala ezarri zuen.
❖ Intelektualismo etikoa.

Gizakiaren esentzia bere arima da, gizakion ezaugarri bereizgarria eta


arrazoiaren, pentsamenduaren eta portaera etikoaren egonlekua da. Arimaren
bertute nagusia ezagutza edo jakituria da eta bere akats handiena ezjakituria.

Bertutea jakintzari lotzen dio, onbidea jakintzaren menpean jartzen baitu. Inor
ez da okerra bere borondatez, inork ez du gaizkia egiten nahita, baizik eta
jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako edo egoera bati dagozkion inguruko
guztiak ezagutzen ez direlako: gaizkia=ezjakituria

❖ Maieutika: Sokratesen metodoa.

Filosofia ez da pentsamendu amaitua, baizik eta bizitzan arduratzen zaizkigun


gauzez, elkarlanean, solasaldien bidez, mamitzen den gogoeta.
Elkarrizketaren bidez gogoetatzeari ekiteko metodo sokratikoak bi urrats ditu:

→ Ironia. Ironia solaskideari bere ezjakintasunaz ohartaraztea datza,


horretarako galdera egokiak eginez. Sokrates benetan trebea zen
ironiaren aplikazioan. Bere burua jakintsutzat zuena konturatzen zen
ezer ere ez zekiela, Sokratesen galderen eraso zorrotza jasan ondoren.
Galdera horien bidez, kontraesanetan erorarazten zuen aurkaria
→ Maieutika. Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar
du filosofoak. Ezagutzean ez dugu ezer berririk asmatzen (sofisten
kontra), barneko edukiak kanporarazten baizik. Sokratesen ustez, amak
(emagina zen) haurrekin egiten zuena egiten du maieutikak ideiekin:
ateratzen lagundu. Prozesuaren bukaeran, definizioarekin topatzea du
helburu gehienetan.

1. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.


K.a. V. mendearen amaiera eta IV. mendearen hasiera krisi-garaia izan zen
mundu greko osoan, eta bereziki, Atenas Hirian. Gainbehera horretan zerikusi
handia izan zuten, alde batetik, Atenasen eta Espartaren arteko gerrek, eta
bestetik, antolakuntza politikoak.

1.1. Greziarren arteko gerrak.

Greziako biztanleak hiri-estatu (polis­a) autonomoetan bizi ziren. Etsaiengandik


doa. Gorgias, Menon, Kratilo.
● Helduaroko idazlanak: Oturuntza, Fedon, Errepublika, Fedro.
● Zahartzaroko idazlanak: Teeteto, Parmenides, Politikaria, Timeo, Kritias.

2. Ideien teoria: dualismo ontologikoa.

Heraklito eta Parmenidesek sortutako dileman oinarrituz, bien arteko


oreka bilatzen saiatu zen. Heraklitoren arabera, dena mugimenduan dago, eta
zentzumenen bidez aldagarritasun hau hauteman dezakegu. Beste aldetik,
Parmenidesek kontrakoa baieztatu zuen: errealitatea iraunkorra eta betikoa da
eta arrazoairen bidez hauteman daiteke. Zein da Platonen erantzuna?
Errealitatea bikoiztea, bi mundu daudela esanez:

● Errealitate sentigarria edo mundu fisikoa: zentzumenen bidez


hautematen den errealitate materiala, etengabeko aldaketa eta
mugimenduan dagoena ,espazio eta denboran kokatua. Mundu
fisikoaren gauzak askotarikoak, sentipenezkoak, aldakorrak dira
eta partaidetasunagatik existitzen dira. Erdi izatearen mundua da,
mundu ulergarriaren kopia edo irudi hutsa.
Haitzulo barneko eramaileen objektuek eta euren itzalek
irudikatzen dute mundu fisikoa

● Errealitate adigarria edo ideien mundua: arrazoiaren bidez


hauteman daitekeen mundua: errealitate ideala, betiko, iraunkor eta
geldia da. Mundu adigarria errealitate matematikoen eta ideien
mundua da. Ideiak bakarrak,adimenezkoak, perfektuak eta gauzen
ereduak. Berez existitzen dira eta izatearen mundua da.

Haitzuloaren alegorian, haitzulotik kanpoko izaki naturalek eta


euren islek irudikatzen dituzte.

Platonek biak onartu arren, lehentasuna


ematen dio ideien mundua ,mundu
sentigarria, berriz, bigarren mailako
errealitate bezala ikusten du, eta
existitzen da ideien mundu barnean
parte hartzen duelako, mundu
horretakoak ideien kopiak baitira
(partizipazioaren teoria).
❖ Ideien hierarkia

Platonen ustez, ideien arteko erlazioa hierarkikoa da


zeren eta ideia guztiak ez daude maila berean,
ideiarik gorena ongia izanez, mundu adigarria edo
ideien mundua argitzen duena, hots, ulergarri egiten
duena. Ongiaren azpian moralari buruzko ideiak
daude: Zuzentasuna, Ontasuna, Edertasuna; gero,
matematikazko kontzeptuak eta zientziazkoak
aurkitzen dira; azkenik, gauza materialen irudiak.

Platonek gauzen munduaren sorrera azaltzeko Demiurgo asmatu zuen.


Demiurgo artisau bat da, ideiak ezagutuz eta imitatuz, gauzen mundua sortu
zuen. Demiurgo ezin da ulertu jainko kreatzaile bezalakoa berak betidanik
existitu den materia kaotikoa modelatu egin du ideiak eredutzat hartuz.

3. Ezagueraren teoria: zientzia eta iritzia. Dialektika.


Bi ezagutza mota daude:

1. Zentzumenen bitartez doxa (iritzia) lortzen da


Zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen denez, ez gara inoiz
izatearen mailara helduko. Benetako ezagutza ez da pertzepzioa.Bi maila
ezberdin ditu:
● Eikasia/ irudimena (ilusioa): zentzumenen gauzen itxura eta
itzalak dira.
● Pistis/ sinestea(suposizioa): zentzumenen bidez hautemandako
objektu eta gauzak dira.

2. Arrazoimenaren bitartez Episteme (zientzia) eskuratzen da


Adimenaren bidezko ezagutza da eta honen helburua kontzeptu unibertsalak
aurkitzea da ( ideiak).Benetako ezagutza da eta bi maila ditu:
● Dianoia/ bitarteko ezagutza. Elementu ikusgarriekin zerikusia dauka,
eta hipotesiekin (matematika)
● Noesis/ Ulertze Ideiaren hautematen zuena izango litzateke.
ONTOLOGIA, ERREALITEAREN EPISTEMOLOGIA, EZAGUTZA TEORIA
TEORIA

Ideiak Adimen hutsa


(Noesis)
Ideien mundua Dialektika Zientzia
Episteme
Ideia matematikoak Argudiaketa
(Dianoia)
Matematika

Gauzak Sinesmena,
Suposizioa
Mundu fisikoa (pistis) Iritzi
a
Gauza materialen Irudimena Dox
irudiak (eikasia) a

Ezagutzea gogoratzea da.Platonek uste zuen arima beste munduan ideia guztiak
haien hierarkian ezagutzen zituen, baina, akatsa egin zuenetik eta mundu honetara
etortzeagatik, amnesia edo oroimen eza jasaten du, hots, ez du ezer gogoratzen.
Platonen ustez, benetako ideiak ezagutzea ideiak oroitzea da. Ongi pentsatuz
eta arrazoia ondo bideratuz, benetako ideiak gogora ditzakegu. Baina gizaki gutxi
iristen dira jakituria osoa izatera.

Prozesu dialektikoaren benetako helburua ongia eta ideien hierarkikoaren


ezagutza da eta ezagutza-prozesua adierazten du. Bi fase ditu:
● lehenengoa, mundu sentigarriaren izaki naturalen aniztasunetik mundu
adigarriaren ideiaren batasunera igotzen da arima, musika aritmetika,
geometria eta astronomiaz baliatuz
● bigarrena, arimak ideiaren espezieak bereizten ditu, prozesu dialektikoa,
beraz, igoera intelektuala da. Igoera honetan giza arima matematikaz
baliatzen da hasieran, adimenak eta ezagutzaren objektuarenganako
maitasunak bultzaturik, ideien ulermena lortu arte.
4. Ongiaren kontzeptua.
Ezagutza maila batetik bestera igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko.
Haitzuloaren mitoan igoera (hezieraren teoria), kobazulotik kanpora,
iluntasunetik (ezjakituria sinbolizatzen du) argitara (jakituria) arte,
deskribatzen du. Goranzko ikasketa–prozesuak sinbolizatzen du, hau da,
dialektika. Zertan datza? Galderen eta erantzunen bitartez, hots,
elkarrizketaren bidez, zientziaren printzipioak eskuratzean datza. Horretarako
mailaz maila igaro behar da hasierako hipotesi okerrak (iritziak) baztertuz,
kontzeptu aldaezinak (zientzia) eskuratu arte. Zientzia ezagutu ondoren, Ongia
(azken urratsa) ezagutzea lortuko dute. Eta ikaskizunak bukatu ondoren,
hiriaren agintea beren gain hartzeko gai izango dira.

Baina hau gauzatu ondoren, kontrako prozezua egin behar du, kobazulo
mitoan argertzen den moduan: jaitsiera (hezieraren praktika) , kanpotik
kobazulora, argitasunetik iluntasunera. Egia ikusi ondoren, kobazulora
bueltatu behar da ikasitako guztia irakasteko eta esperientzia bereganatzeko .
15 urte geroago, jakituria eta ongia lorturik, 50 urterekin prest dago
gobernatzeko zeren eta Ongia da filosofo gobernatzailearen helburua hiriaren
zoriontasuna eta justizia lortzeko
.
Ongia, ideia gorena, altuena, hobezina eta ederrena da, beste ideia
guztiak zuzentzen duena, eta beraz, gauza guztien zuzendaria.
Eguzkiaren mitoan eguzkia eta ongiaren arteko konparazioa edo paralelismoa
egiten du:

Ideien munduan Ongiak beste ideiei izatea eta ezagungarriak aukera ematen dien
neurrian, eguzkiak mundu fisikoan era berean gauzak izateko eta ikusteko aukera
ematen digu

Amaitzeko, adimena izatea ez da nahikoa ezagutza azaltzeko: maitasuna behar


da. Maitasuna gauza materialetatik ideien edertasunera (ez ulertua zentsu estetiko
batean baizik eta egiarekiko hurbiltasunagatik) eramaten duen bulkada da.
Ongia ikusi ondoren, gorputzetik askatuko gara (transmigraziorik pairatu gabe),
Ideien munduan betirako bizitzeko geratuz.

5. Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima.


Arimaren teoria.
Platonen ustez, gizakiak munduaren bikoiztasunean parte hartzen du,
horregatik bi zatitan banatuta dago:

● Arima: gizakiaren printzipio arrazionala, inmateriala, betidanik existitzen


da.Bere jatorrizko bizilekua ideien mundua da baina, akats bategatik
mundu materialera erori da, gorputz batean preso gelditzen.

● Gorputza: zati materiala, hilkorra, eta gizakiaren zatirik zakarrena.


Arimaren kartzela da. Gorputza berekoia eta materialista da, arimaren
betebeharra ( ideiak ezagutzea) oztopatzen

Gorputza eta arimaren arteko gatazkak heriotza arte


jarraitzen du. Kobazulo mitoan, kobazuloa kartzela
sinbolizatzen du eta ihes egiten duen gatibua arima

Platonek hiru arima mota edo hiru zati bereizten ditu eta haien arteko erlazioa
hegodun gurdiaren alegoriaren bidez erakusten digu Platonek.

● Arrazoizko ­arima edo arima arrazionala gizakiaren


goi-mailako gaitasuna da. Hilezkorra den bakarra da. Buruan
kokatzen du, eta berezko bertutea jakituria da. Bere
funtzioa pentsamendua eta nahimena garatzea da. Mitoan
gurdi-gidariak ordezkatzen du.
Gobernari on bat izateko arima hau garatu behar da.
● Suminezko arimak edo zati oldarkorrak, ausardia edo
koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa
bideratzea du helburua. Berezko bertutea adorea da eta
bihotzean kokatzen du. Mitoan zaldi zuriak ordezkatzen du.
Hiriaren zaintzaile on bat izateko arima hau garatu behar da

● Irritsezko arimak edo zati irritsuak bizirik irauteko sena,


plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentimendu. Sabelean kokaturik
dago, eta berezko bertutea neurritasuna da. Mitoan zaldi beltza da haren
ordezkaria.
Eskulangile on bat izateko arima hau garatu behar da

Arimaren nahia eta betebeharra bere garbitzapena da, hori lortu ondoren ideien
mundura berriro eta betirako itzuliko baita. Horretarako, arimak gorputzetik
askatu behar da, desio materialak baztertuz. Garbitzapen hori, benetako jakituria
eta zorionasuna beraganatzean datza.

6. Bertuteak eta hiri ideala.

Hiria antolatzeko, Platonek kontuan hartzen ditu arimaren hiru zatiak.


Komunitatearen helburua da zuzentasuna lortzea eta horretarako hirikideek
bere gaitasunen arabera, zeregin aproposenak hautatu behar dituzte.
Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, orduan harmonia eta
zoriontasuna nagusituko dira hirian.

Hiru gizarte sail proposatzen ditu:

1. Produktugileak.

Nekazariak, eskulangileak, saltzaileak, etab. Giza talde honi dagokion bertutea


neurritasuna da. Estatu-zati hau materialena, berekoiena, zakarrena da, baina
kopuru aldetik handiena eta Estatuaren oinarria.

2. Zaintzaileak.

Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez


horniturik egon behar dute. Sendotasuna
haien bertutea eta hiriaren defentsa euren
eginbeharra, horregatik, sutsuak, indartsuak,
eta azkarrak izan behar dira. Estatuaren
bakea eta zoriontasuna haien eskuetan
dago.

3. Gobernari filosofoak.

Beraien bertutea zuhurtasuna da eta zuzentasuna eta ongia ezagutzen


dituenak gobernatuko du hiria. Soilik onenak eta adimentsuenak izango dira
agintariak.

Aristokrazia da sistema onena. Berere ustez, beste sistema politikoetan


oinarrizko akats bat dago: timokrazian (ohore eta handinahia), oligarkian
(zekenkeria) , demokrazian (anarkia) eta tiranian (bortxakeria)

Zuzentasuna izateko aberastasuna eta txirotasuna desagertu behar dira:


gobernariek eta soldaduek, ez dute ondasunik izan behar ezta familiarik ere traba
bat izango litzateke; seme-alaben heziera estatuaren ardurapean dago. Baina
eskulangileak bai motibatzeko eta bere lana hobeto bideratzeko. Argi dago eredu
honetan interesa pribatuak hiriaren interesa orokorrean menpean jartzen dira.
ARISTOTELES

1. Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa.

Errealitatea zer den azaltzeko, Platonek adierazi zuen mundu sentikorra ez dela
benetako errealitatea aldakorra baita, Aristotelesek, ordea, bai, Platonen
idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen. Aristotelesen ustez, ez
dago bi mundurik, bi errealitate mota baizik:

● Errealitate substantziala zentzumenez hautematen dugun errealitatea,


lehen substantzia,(izaki konkretuak, Jon) eta bigarren substantzia (honen
definizioa (adibidez gizakia).

● Errealitate akzidentala hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea,


neurria, kolorea, etab.

Aristotelesek aldaketak azaltzeko teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Teoria


honen arabera Izaki guztiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia
eta forma.
○ materia: formaren muina da , zerez eginda dagoen gauza bat (egurra)
○ forma: materiaren gainetik dago, haren esentzia baita (aulkia, atea..)

Aldaketa prozesuan aldatzen dena materiaren forma da, baina formak ez


daude materiatik haratago nonbait (Platonen ideien mundua), materia bati
era banaezinean lotuta baizik.

Beste aldetik, Aristotelesek bereizten ditu:

● aktu: izate bat izaten dena da, aktualitatea da, orain izaki horrek
dituen ezaugarriak (intxaur bat).
● potentzia da izaki bat izan daitekeena, oraindik ez da, baina
gaitasuna dauka izateko (intxaur bat intxaurrondo izateko
gaitasuna)
Orduan, aldaketa guztietan ezin da esan izatetik ezerezarako prozesu bat
dela (edo alderantziz), baizik eta izate bat potentziatik aktora pasatzea.

Bi teoria hauekin (hilemorfismo eta aktu eta potentzia-teoria)


Aristotelesek aldaketa eta mugimendua azaltzen ditu Platonen
ideien mundua gaindituta agertuz.

Errealitatea ulertzeko modu horrek eragina zuzena du ezagutzaren teorian:


Platonen kontra, Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin (zentzumenak
erabiliz) hasten da eta, ondorioz, inolaz ere baztergarria, nahiz eta
esperientziarekin ezagutza ez den amaitzen:

● sentsazio eta pertzepzioak dira ezagutzaren iturria, konkretua


hautematen da
● arrazoiak gauza konkretuen esentzia antzematen du, definizioak
sortuz. Hemendik jaiotzen da zientzia.

Azkenik, arimari dagokionez, Platonen ustez gorputza arimaren kartzela da


(elkarte akzidentala). Aristotelesen arabera, ordea, arima bizi-printzipioa da,
gorputzari lotuta eta, beraz hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala
dira: hots, bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia.

2. Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak.

Gizartea antolatzeko, Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu,


elkartu egin behar da nahitaez, baita perfekzioa gizaki bezala garatzeko ere:
gizakia animalia politikoa da. Elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia
da, gero auzoa eta, azkenik, hiria.

Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak.


Zuzenak dira guztion ongia bilatzen dutenak:, monarkia, aristokrazia eta
errepublika. Gobernatzeko era zuzen bakoitza ustel daiteke: monarkia
usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia, oligarkia, eta demokrazia
demagogia. Hala ere, onena errepublika da, gehiengo erdiko klase batek
ezarritakoa. Aristotelesen arabera, kopurua ez da inportanteena, nork
gobernatzen duen baizik. Demokrazia
ez da guztien gobernua, pobreena
baizik, pobreak gehiengoa direlako.
Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere;
gutxieneko ondasunak izan behar dituzte. Ez du pentsatzen jabetza pribatua
desagertu behar denik, Platonek bezala.

Hiritar guztiek parte hartu ahal dute polisaren erakundeetan bertutea kontuan
hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, adibidez, dirua eta ondasunak
(hala ere, gogoratu behar da Aristotelesen ustez hiriko biztanle guztiak ez
direla hiritarrak, adibidez esklabuak)

Zuzentasuna hirian lortzeko ez da nahikoa jakituria, gobernariak zuhurtasuna


eta bertute etikoak garatzea, arrazoia eta nahimena lantzeko. Ohiturak eta
bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia
oso garrantzitsua da.Platonek zuzentasuna harmoniarekin parekatzen du
baina Aristotelesek legezkotasuna (legeak esandakoaren arabera bizitzea) eta
merezimendua( hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera)
aipatzen ditu.

Zoriontasunari dagokionez, Platonek ezagutzarekin lotzen du eta solik


jakintsuenak lortuko dute, baina Aristotelesen ustez denok lor dezakegu,
praktikaren bitartez nahi dugun helburua betetzen da eta ez berezko gaitasun
batzuei esker.

You might also like