You are on page 1of 20

1.

gaia: emozioak psikologiaren


ikuspegitik
1. EMOZIOAREN DEFINIZIOA ETA IKERKETAREN GARAPENA
ZER DA EMOZIO BAT?
5 ezaugarri→Emozioek norberaren erantzun sistemekin lotuta →Hau aldakortasun
intrapertsonalarekin lotuta dago
-Zenbat eta emozioen aldakortasun gehiago izan, erreakzionatzeko modu
gehiago emango dira
-Hau neuronen azkartasunarekin lotuta dago
-Autoestimua autokontzeptuan oinarritu→Horregatik oso garrantzitsua gure
burua ezagutzea
-Autoestimu faltsua=kk
-Norbera bere burua ezagutzen badu, jakin dezake zer emozio
erregulatu behar duen eta nola egin
→2 mota→OINARRIZKOAK→Jaiotzetik datoztenak→ADB. Negarra, poztasuna
-Oinarri fisiologikoa dutenak
→SOZIALAK→Oinarrizkoekin lotura zuzena, baina kulturak eragindakoak dira
ADB. Hara Kiri
→Emozioek azpiegitura neuronala dute
→Prozesu kognitiboekin guztiz erlazionatuta daude→ADB. Yerkes-Dodson legea

-Oso estresatuta gaudenean→Gure gaitasunen efikazia


gutxitu

→Kulturalak eta idiosinkrasikoak (bakarkakoak, unicas) dira→Baita aldakorrak ere


-Pertsona batetik bestera eta kultura batetik bestera desberdintzen diren osagai
kognitiboak dituzten hainbat eskema emozional daude
DEFINIZIOA
EMOZIOA→Sistema neuronal eta hormonalen bidez, faktore objektibo eta subjektiboen arteko
elkarreragin konplexua
Sistema neuronal eta hormonal→Erreakzioak ez ditugu kontrolatzen, baina erregulatu
daitezke→Ezin denean erregulatu onartu behar
Faktore objektibo eta subjektiboak→Emozioek faktore objektibo eta subjektiboak dituzte

TEORIA POLIBAGALA (Porges)→1994. aurkeztu


-Poli+bago nerbioa→Hau sistema parasinpatikoarekin lotuta
-Bere barneko hodiak gorputzeko hainbat gune elkartu:
-Entzefaloko enborretik buru, torax eta abdomenera
-Nerbio honek 2 alde→Bago bentrala (mielina)→Segurtasuna sumatzean aktibatu
-Taupadak lasaitu, azetilkolina askatu lasaitzeko
ADB. Prosodikoen erabilpena
→Bago dortsala (mielina ez)→Muturreko egoeran aktibatu
-Honekin funtzio guztiak jaitsi eta ez ezer sentitu
ADB. Shock egoeran paralizatzea eragin
-N.S. Autonomoak borondatetik kanpo erabaki zer bago erreakzionatu
-Ezin kontrolatu
-Sistema sinpatiko adrenalak arriskua sumatzean aktibatu eta gorputzan alerta
egoera sortarazi
-Amigdala aktibatu kasu hauetan
Bago bentrala→Nukleo anbiguotik traktu bakartiaren nukleotik hipotalamo, amigdala eta
kortexaren hainbat guneekin konektatu
-Hau aktibatzean amigdalaren aktibazioa murriztu funtzionamendu
kortikala hobetuz
→Garezurreko nerbioekin konektatu→N. Glosofaringeoa (IX. kraneala) eta
aurpegiko nerbioa (VII. kraneala)
→Nodulo sinoaurikularrarekin→Bihotz maiztasuna moteldu eta maiztasunaren
aldakortasuna areagotu
Adrenala→Balazta bagala desaktibatu eta NSSinpatikoa aktibatu
-Nukleo anbiguotik traktu bakarti, nerbio kranealetara eta nodulo
sinoaurikularrean eragin
-Konplexu sinpatiko adrenala aktibatu→Glukortikoideak eta katekolaminen jarioa
energia sortu, glukosa barne eta noradrenalina
bihurtu
-Helburu neurokonduktuala borroka edo ihes egitea denez, amigdalaren bahiketa edo
aurreko kortexaren funtzionamendua kaltetu
Dortsala→Itxurazko heriotza→Kontzientzia galera eta inmobilizazioa eragin
-Bago begetatiboak arriskuan daudenean izozten diren ornodun, anfibio eta narrasti
primitiboen biziraupen estrategia
-Muturreko egoeran dauden organismoen eskari metabolikoak desagertarazi
-3 zirkuitoak dinamikoak→Disoluzio printzipioaz gidatuak→Goi zirkuituak behekoak kontrolatzeko
ahalmena arrisku egoera izan ezean
-Neurozepzioaren arabera arriskua somatu→Mekanismo neuronal ez kontzientea da
-Erreakzio automatikoak bultzatu
-Zentzumenak automatikoki arrisku ebaluazio egin biziraupena bermatzeko
-Interozepzioa→Barneko egoeraren pertzepzioa→Eragina emozioen bizipenean
-Erreakzio emozional automatikoen aurrean erregulazio emozionala egiteko gaitasuna dago

ELKARRERAGINAREN FUNTZIOAK
-Biziraupena bermatu
-Prozesu kognitiboak begirada azkar bat egin eta garrantzitsuenarekin geratu
-Esperientziak-aktibazioak→Begirada eraginkorragoa egin→Tenia que haberlo hecho de otra manera
mas logica
-Jarrera→Emozioek mugimendua sortu→Jarrera azkarrena bultzatu

EMOZIOEN IKERKUNTZA BAZTERTUA


-1960 arte ez da emozioen inguruan ia ezer ikertu
Arrazionalismoa→Pentsatzen zuten emozioek erabaki hartzea zaildu, beraz ez ikertu
Konduktismoa→Estimulua, organismoa eta erantzuna bakarrik inporta→Emozioak baztertu
-Ez dago emozioen alorrean gehienek jarraitzen duten teoriarik (teoria sistematikorik ez)
-Honek eragin emozioen inguruko ikerketa oso eskasa izatea
-Bizipen emozional subjektiboak (BES) segunduz segundu aldakorrak dira
-Sistematikoak=Aldakorrak eta azpisistemez osatuta, honek zaildu emozioen ikerketa

EMOZIOEN IKERKUNTZA GORAKADA


Diziplina biologikoak→Emozioak oinarri biologikoa zutela eta prozesu kognitibo guztiak haien
artean elkarreragiten direla aurkitu zuten
Iraultza kognitibista→Emozioek eragin handia dute prozesu kognitiboetan→ADB. Oroimen, arreta,
motibazioa...
Alderdi soziokulturala→Ondo sentitzeari garrantzi gehiago eman etikari baino
-Kulturalki gure gizarteak plazerraren bila gaude
-Eragin handia emozioen ikerketan
Adimen emozionala→Autoezagutza eta norberaren autoerregulazio emozionalaren kudeaketa
egokia, hau da, gure sentimenduak eta besteenak aitortzeko, motibatzeko
eta harremanak era egoki batean maneiatzeko gaitasuna

EMOZIO KONTZEPTUA ETA BESTE BATZUREN ARTEKO MUGAK:


Sindrome emozionala→Emozio bakoitzak bere sintomak ditu
Egoera emozionala→Nolakoa den erreakzioa→Forma orokor eta egonkor batez ari gara
Erreakzio emozionala→Pertsona batek egoera emozional batean emandako erantzunen multzoa
da, egungoa eta oso aldakorra
-Aurpegiaren espresibitatea+gorputz aldaketa+ageriko jarrerak+esperientzia subjektiboak
eragin
-Erreakzio emozionalak bere baitan hartu sindrome eta egoera emozionalen ezaugarriak
-3 erantzun sistemaz osatuta:
FISIOLOGIKOA→Estimulu emozionalek eragindako aldaketa fisiologikoek osatu
ADB. Izerdia, bihotz-erritmoaren azkartzea, presio arterialaren arintzea...
KOGNITIBOA→Bizipen emozionalaren ebaluazio subjektiboarekin du zerikusia
JOKABIDEZKOA→Estimulu emozionalei erantzutean sortutako jokaera
ADB. Aurpegi-espresioa, ahots-espresioa eta keinu-mintzaira
-Emozioak definitzeko eta ulertzeko, 3 erantzun-sistemak batera aztertu behar, osagai
bakoitzak emozioaren alderdi bat baino ez islatu
EMOZIOAREN DEFINIZIOA IKUSPEGI TEORIKOETATIK
Ikuspegi fisiologikoa→Estimulu edo gertaera esanguratsuen aurrean erantzun bat bilatzeko asmoz,
organismoari info. osagarria biltzeko beharraz ohartarazten dioten barne-
bulkadak dira emozioak
Jokabidezko ikuspegia→Osagai fisiologikoak eta adierazpenezkoak (aurpegi espresioa) dituen
jokabidezko erantzuna da emozioa
-Honek ingurura egokitzeko helburua du
-Emozioek jokabidearen motibazio-iturriak dira→Subjektuaren eta ingurunearen arteko
elkarreraginetan parte hartu egoera bat
lortzeko edo inguruneko baldintzak aldatzeko
Ikuspegi kognitiboa→Erreakzio fisiologikoekin eta jokabideekin batera oroimenean gordetako
gertakari semantiko eta proposizional gisa ulertu emozioak
-Emozioek prozesu kognitiboekin elkareragin→Errealitatea hautematean
→Estimuluei kasu egitean (arretan)
→Info. esanguratsua gordetzean (oroimena)
→Arrazoitzean (adimena)
→Ideia edo irtenbide berriak sortzean (sormena)
Ikuspegi soziokognitiboa→Norbanakoaren bizipenen arabera egindako ebaluazioen emaitzak dira
emozioak
-Averill eta Harré adituen aburuz emozioen jatorria gizartean kokatu
-Hauek kultura jakin bateko portaeretan eta eredu sozialetan oinarritutako eskema
emozionalak nabarmendu pertsonengan

2. OINARRIZKO EMOZIOAK
-Jaiotzetik gizakiok ditugun emozioak→Nazka, tristura, beldurra, haserrea, poza eta harridura
-Hauek beharrezkoak biziraupenerako eta garapenerako
-2 mota:
BALIO POSITIBOKOAK→Erdiestean sentitu
-Proposatutako zerbait lortutakoan ongizatea eta gozamena eragin
BALIO NEGATIBOKOAK→Helmuga bat lortzen ez denean / mehatxu edo galera bat
dagoenean sentitu
-Emozio positiboak ≠ emozio onak // Emozio negatiboak ≠ emozio txarrak
-Charles Darwinek ondorioztatu→Emozioen espresioak unibertsalak eta berezkoak direla eta
hautatuak ere biziraupena bermatzeko
-Aditu gehienek bizipen emozional subjektiboak oinarrizko emozioetatik datozela defendatu
-Bai bakarkakoetatik bai emozioen konbinazioetatik
-Neodarwinistentzat oinarrizko emozioak unibertsalak dira→Gure programazio genetikotik
eratorritakoak
-Nahiz eta jaiotzetik ez agertu, aurrez programatuta denborarekin agertzeko
ADB. Gorrotoarekin lotutako sintomak ez agertu haurrak 4 hilabete arte eta
beldurra 8 hilabete arte
-Lehen mailako emozio horien konbinaziotik sortu emozio konplexuak
-Ez aurpegiko espresio zehatzik eragiten→Portaera berezirik ere ez

EMOZIOEN SAILKAPENA, ERAGILE ETA FUNTZIO NAGUSIAK


BALIOA EMOZIOA ERAGILE FUNTZIO ERLAZIONATUTAKO
NAGUSIAK NAGUSIAK EMOZIO
KONPLEXUAK
POSITIBOA Alaitasuna -Zentzumenek -Arrakastazko -Gozamena
jasotako plazer- estrategiak indartu -Jakin-mina
iturriak -Desira
-Gertakizun alaiak -Trebetasun berrien -Mirespena
-Laudorio bat bilaketa erraztu -Harrotasuna
(cumplido) -Erronka berriei -Estasia
-Estimulu aurre egiten lagundu
higuingarria etetea -Pertsonak haien
artean komunika
daitezen erraztu
POSITIBOA Harridura/Interesa -Estimulu -Ingurutik info. *
erakargarriak eta hartzea eragin
berriak -Harremanak
-Helburuak mantendu daitezen
betetzeko info. erraztu
erabilgarria izatea
NEGATIBOA Haserrea -Jarduera batean -Helmugaren -Lotsa
izandako traba edo alderanzko -Gorrotoa
eragozpenen orientazioa -Jeloskortasuna
ondoriozko berrezarri -Bekaizkeria
frustrazioa -Besteen jokamoldea (envidia)
-Mehatxu fisikoa aldatu -Mespretxua
-Irain bat -Mendekua eragin -Atsekabea
-Gure balioak -Ardura
urratzen dituen -Etsipena
zerbait ikustea -Erruduntasuna
NEGATIBOA Tristura -Maite dugun -Energia mantentzen -Asperdura
objektu edo pertsona lagundu, erronka edo -Konfiantza falta
bat galtzea helburu errazagoak
-Helburu bat ez jarriz
lortzea -Gainerakoei
laguntza eskatzera
bultzatu
NEGATIBOA Beldurra -Mehatxu edo kalte -Bizirik irautea
bat -Kaltea ekidin
-Autoestimuari
eustea
-Gainerakoei adi
egoten lagundu
NEGATIBOA Nazka -Higuingarria den -Estimuluarekin
zerbait kontaktuan jartzea
saihestu
-Jokabidea etetea
-Bizirik irautea

EMOZIOEN FUNTZIOAK
-Ikertzaile gehienek emozioen jatorri filogenetikoa onartu→Baita egokitzapenerako eta
biziraupenerako funtzioa
-Nahiz eta kontrol-mekanismo soziokulturalek gizakiaren emozionaltasun handia mugatu eta
leundu, gizakia animali guztietatik emozionalena da
-Schererren ustez→Pertsona batek estimulu asko hauteman, ebaluatu eta horien aurrean erantzun
ugari eman ditzan prestatzea da emozioen funtzio nagusia
-Plutchik-en arabera→Emozioek 8 ekintza eragin→Babesa, suntsiketa, ugalketa, bilketa, afiliazioa,
errefusatzea, esplorazioa eta orientazioa
-Emozioei esker baliabideak mobiliza daitezke eta emozioekin batera agertutako erantzun
fisiologikoak ekintzarako gaitasuna areagotu
-Adierazpen emozionalek funtzio sozialak bete komunikaziorako indar handiko mezuak direlako
-Aurpegiko espresioaren, ahots-tonuaren eta beste zeinu batzuen bidez egoera afektiboaren
berri eman
-Emozioek besteekiko eta haien ideiekiko dugun posizioa ezarri eta egituratu
-Gu eta besteen artean espazio bat ezarri eta erakarri edo urrundu egiten
gaituzte
-Emozioek ere funtzio garrantzitsua bete pertsonaren eta ingurunearen arteko elkarreraginetan
-Jokabidearen motibazio-faktoreak izan daitezke egoera bat lortzeko edo inguruneko
baldintzak aldatzeko beharrezko baliabideen aktibazioa eraginez
3 funtzio nagusi:
-Emozioek info. balioetsi gertakari jakin batzuen garrantzia azpimarratuz
-Estimuluen eta erantzunen arteko loturak aurkitzeko aukera eman
-Hori oso baliagarria sistemaren segurtasun orokorra bermatzeko
-Gertaera esanguratsuetan info. osagarria biltzeko beharraz ohartarazten duen
barne-estimulu gisa jokatu
-Emozioen ondorio guztiek ez dira funtzionalak subjektuari ondorio larriak ekartzen badiote
-Emozioen funtzioen inguruko ondorioak egoera eta pertsonaren arabera aztertu beharko
BESTE FENOMENO EMOZIONAL BATZUK
-Emozioa afektuaren forma zehatz bat da→Sentimendua emozioaren osagaietako bat da
-Emozioa umoreak baino iraupen txikiagoa→Pertsonak testuinguruarekin duen harremanaren
emaitza da
-Intentziozko fenomenoa da→Subjektuaren eta objektuaren arteko erlazioa dakar
-Emozioarekin lotutako funtsezko fenomenoak:
Afektua→Pertsona batek bizitako egoerari buruz egindako balioespena da
-Afektu positiboetarako sortzetiko joera bat dugu
-Pertsona guztien helburua hedonismoa→Plazerra lortzea
-Afektuak oinarrizko 2 balioen arabera sailkatu:
-POSITIBOA→Plazerra, energia handia eta kontzentrazioa
-NEGATIBOA→Plazer eza, nekea eta tristura
Umorea edo gogo-aldartea→3 irizpideek bereizi umorea emozioetatik:
-Iraupen handiagoa, intentsitate txikiagoak eta izaera
orokorra
-Emozioek umore jakin bat eragin eta umoreak emozio jakin bat eragiteko aukera aldatu
-Ekman-ek emozioaren iraupena segundo batzuetakoa baino ez da
-Gogo-aldarteak hainbat ordutako edo egunetako iraupena
-Iraupen hori aste edo hilabete batzuetara luzatuko balitz desoreka
afektiboa izendatuko litzateke
Sentimendua→Emozio bat sentitzearen emaitza eta pertsona batek gertakari jakin baten
aurrean emozionalki erantzuteko joera
-Jarrera emozionala hartu barne

BIZPEN EMOZIONAL SUBJEKTIBOA


-Gizakiok gainontzeko animalietatik bereizten gaituzten elementuetariko bat→BES
-BES osatutako faktoreak:
-Benetan gertatzen zaigun bizipena
-Bizipena interpretatzen dugun modua→Ematen diogun esanahia eta emozioaz kontzientzia
hartzea
-Bizipenari subjektibotasuna gehitzen dioten hainbat aldagai daude:
-Emozioa erregulatzeko egindako saiakerak
-Erreakzio fisiologikoak
-Emozioaren espresioak
-BESa definitzeko eta neurtzeko saiakeran Russell-ek 2 dimentsio bereiztu:
-Aktibazio maila (altua edo baxua) eta balentzia mota (positibo edo negatibo)
-BES desberdinak zirkulu bateko gune desberdinetan kokatuko lirateke bere aktibazio-
eta plazer-mailaren arabera

RUSSELL-EN EREDU ZIRKULARRA


-Aditu batzuen ustez BESak
desberdintzeko ez dira nahikoak 2
dimentsio horiek eta 3. bat proposatu:
-Estimuluarekiko kontrola
-Emozioa eragin duen estimulua
aldatzeko pertsonak izan dezaken
kontrol mota
-Barneko kontrola
-Norberak estimuluan nahi
adina aldaketa eragiteko
boterea duela sentitzean
datza
-Kanpoko kontrola
-Testuinguruari edo kontrolatu ezin ditugun aldagaiei ematen diegu estimuluan nahi
adina aldaketa eragiteko boterea
-Gehien ikertu diren dimentsioak aktibazioa eta balentzia izan
-BESak horien arabera sailkatzeak aldagai soziodemografikoen araberako konparaketak
egitea ahalbidetu (Sexua, adina, kultura...) antzekoak diren estimulu emozionalen aurrean
-Aktibazioa altuagoa da haurtzaroan eta baxuagoa zahartzaroan

KULTURAREN ERAGINA BESean


-Emozioak izendatzerakoan kulturak badu zeresanik→Emozioak ez ditugu isolaturik sentitzen
-Herrialde, kultura eta gizarte baten parte direlarik
ADB. Japonieraz Amae hitzak ez itzulpenik beste hizkuntzetan→Besteren menpe sentitzearen
sentimendua adierazi
-Amae sentitzen duen pertsonak besteren babesa eta maitasuna desiratu
-Gure kulturan ez dugu sentimendu horren konplexutasuna azaltzen duen hitzik
-Horrek adierazi kulturak emozio baten espresioaz gain, BESa ere zehazten duela

GERTAKARI HISTORIKOEK ETA SOZIALEK


-Pertsonen bizipenak baldintzatu eta horiei emandako esanahian eragin
-Pareko 2 termino emozional existitu arren haien bizipen subjektiboa desberdina izan testuinguru
batetik bestera
-Hofstätter-rek 1957an egindako ikerketan iparramerikarrei eta alemaniarrei galdetu ea bakardadeak
zer-nolako BESa eragiten zien
-Emaitzen arabera 2 herrialde horietako biztanleek modu desberdin batean bizi bakardadea

SENTIMENDU ARAUAK
-Kulturaren, erlijioaren, maila sozialaren, sexuaren edo momentu historikoaren arabera aldatutako
sentimendu-arauak daude
-Russell soziologoak proposatu→Feeling rules terminoa→Senti daitekeena edo ez daiteekena
mugatutako arauak lirateke
-Arau horien arabera→Sentimenduak egokiak edo desegokiak izango ikuspegi sozial edo
kultural batetik
ADB. Desegokia hileta-elizkizun batean alai sentitzea

ESPRESIO ARAUAK
-Emozioak espresatzeko arauak ikasi ditugu
-Hauek filogenetikoki ikasitakoaren gainean berrikasitako arauak lirateke eta herrialde, kultura,
gizarte batetik bestera aldatu
-Nork, noiz eta nola erakuts dezakeen emozio bat definitu
ADB. Emakumeek ez dute gorrotoa gizonezkoen moduan azaltzen eta opari baten aurreko
desengainua errazago disimulatu
-Arau hauek lehen haurtzaroan ikasi→Aldagai soziodemografikoen eta gertakari historikoen eragina
jaso

AURPEGIKO ATZERAELIKADURAREN HIPOTESIA


-Teoria fisiologikoetan kokatu
-Tomkins hipotesi hau proposatzen lehena
-Ondoren Izardek eta Ekmanek berrikusi eta aldatu
-Izarden arabera→Aurpegiko espresioaren atzeraelikadura BESaren funtsezko eragilea
-Nahiz eta aurpegiko espresioak BESaren intentsitate-mailan duen eraginaren
inguruan ebidentzia asko egon ezin da esan hipotesia guztiz babestua izan
denik
-Oinarrizko emozioen aurpegiko espresioak unibertsalak diren heinean,
horien BESa ere halakoa izango dela defendatzen duten adituak daude
-Talde horretan sartu aurpegiko muskuluen paralisi totala izan arren
BES normalak izaten dituztenak
-Aurpegiko espresioak manipula daitezkeen heinean, espresio horien
BESa ere kontrola daitekeela baieztatzen duten adituak badaude

3. EMOZIOEN EREDU TEORIKOAK


EMOZIOEN AURREKARI HISTORIKOAK
-Emozioak 1884an hasi ziren zientifikoki aztertzen→William Jamesek bere buruari “Zer da emozio
bat?” galdetu zionean
-Sokratesen aurreko pentsalariek jada arrazoibidea emozioetatik bereizteko ardura
-Aristotelesek gure garaikoarekin parekatu daitezkeen ekarpena egin zuela esan daiteke
-Harentzat arimaren 2 dimentsioek unitate bakarra osatu (arrazionala (kognizioa) eta
irrazionala (emozioa))

ERRENAZIMENDUA
-Huarte de San Juanek eta Sabuco de Nantesek emozioak ikertzeko interes berezia agertu
-Ikuspegi psikosomatikotik→Emozioek osasunean eta gaixotasunean eragiteko duten
gaitasuna aztertu
-Descartesentzat→Emozioak arimaren eta gorputzaren arteko elkarreraginaren emaitza
-Arimak gorputzarekin elkar eragitean giharrak mugitu
-Emozioak eta haien adierazpen fisikoak sor ditzaketen animalia-espiritu-en (odol
partikulak) aztoramena eragin
-Nietzsche→Emozioak prozesu semantikoen azalpen intelektualak dira
-Ulertzen ez diren gorputz-sentimendu guztiak adimenak interpretatzen ditu

INGALATERRAKO ENPIRISMOA
-Iraganarekin hautsi eta asoziazionismoari eta hedonismoari heldu
-Hobbes-en arabera→Emozioek printzipio hedonistei jarraitu→Jokabidea plazerra bilatzera
eta mina saihestera bideratuz
-Locke adituak→Defendatutako asoziazionismoa psikologiaren axiometako (verdad evidente)
bat da
-Estimuluen arteko edota estimuluen eta erantzunen arteko asoziazioa ikaskuntzaren
eta erantzun emozional askoren oinarria da

DARWIN
-Eboluzioa ezaugarri morfobiologikoen eta psikologikoen (emozioen) garapenari ere aplika
dakiokeela adierazi
-Haren formulazioa funtzionala nagusiki→Jokabide emozionalak (batez ere adierazpenezkoak)
egokitzeko balioa eta biziraupena du helburu
-Postulatu inplizitu ugari:
-Adierazpen emozionala (aurpegikoak) unibertsala
-Hau genetikoki finkatuta
-Larrialdi egoeretan organismoaren egokitze-prozesua errazteko eta bizirauteko aukera
gehiago izateko komunikazio-funtzio bat betetzen duen mekanismo bati erantzun

EMOZIOEN EREDU TEORIKOAK


-4 multzo handitan sailkatu
EREDU FISIOLOGIKOAK
JAMES-LANGE-REN EREDU TEORIKOA
-Teoria fisiologikoak hobekien deskribatutako galdera William Jamesek egindakoa:
-Beldurra sentitzean taupadak bizkortzen zaizkigu ala taupada biziak nabaritzeak beldurra
eragiten digu?
-Jamesen ustez→Estimulu edo egoera biologikoki esanguratsu baten pertzepzioak hainbat gorputz-
erantzun sortu→Fisiologikoak eta motorrak
-Emozioa erantzun horien pertzepzio kontingenteak sortu
-Hortaz→Bihotz taupada biziak nabaritzeak beldurra eragin

-Gorputz erreakzioetan erraiak garrantzi handia dute


-Horregatik erreakzio bereizgarriak eragin bakoitzarengan

-Urtebete beranduago Lange antzeko ikuspuntua proposatu horregatik teoria


honi James eta Langeren teoria deitu
-Eredu honek kritika asko jaso→Garrantzitsuena W.B.Cannon adituarena

CANNON ETA BARD-EN EREDU TEORIKOA


-Cannonek Jamesen teoria kritikatu→Ahulgune ugari zituela egotzi:
-Sentsazio fisiologikoak esperimentatzen ez dituzten animaliek ere erreakzio emozionalak
adierazi
-Erreakzio fisiologikoak zehaztugabeak dira→Ez aldatu emozio batetik bestera
-Gure erantzun fisiologikoen menpe egongo bagina ezin izango genituzke emozio
batzuk besteetatik bereizi
ADB. Zer adierazi gure esku izerdiek?Lotsa?Haserrea?
-Erraiak osagai fisiologiko nahiko sumaezinak
ADB. Beldurra eta komunera joateko gogoa elkarrekin datoz
-Erraietan aldaketak oso poliki gertatu erantzun emozionalaren azkartasunarekin alderatuz
-Zaila horiek esperientzia emozionalaren iturritzat hartzea
-Errealitate fisiologiko zehatzak emozioak sortu?
-Marañon-en lanek erakutsi baliabide artifizialen bidez (Epinefrinarekin) induzitzen diren
aldaketa fisiologikoek ez dutela bere osotasunean emozioaren esperientzia sortzen
-Epinefrina→Bihotz maiztasuna azkartu

-Info iritsi hipotalamo eta


talamora
-Hortik Kortexera eta
NSAra joan
-Gorputzaren erantzuna
bakoitzaren araberakoa
SCHACHTER ETA SINGER-EN EREDU TEORIKOA
-Jamesen eta Cannonen eztabaida abiapuntutzat hartuta eta Marañonen lanak oinarritzat hartuz bi
faktoreen teoria proposatu
-Emozioetan 2 elementuk parte hartzen dutela adierazi
-Aktibazio fisiologikoek egoera ebaluatzeko premia eragin eta norbanakoak egoeraren
azalpen egoki bat bilatu
-Behin azalpena aurkitu denean behin betiko edo nolakotasuna hartu emozioak
-Hauen arabera→2 faktoreak beharrezkoak dira eta horietariko bakarra ez da nahikoa emozioa
sortzeko
-Bi faktoreen teoria frogatzeko oso ezaguna den esperimentu bat burutu:
-Parte hartu zutenei esan zitzaien bitamina baten eragina aztertu nahi zela
Lehenengo fasean→Parte-hartzaileak 2 taldetan banatu substantzia jasotzeko
Bigarren fasean→Talde bakoitza 3 azpitaldetan banatu substantziaren eraginaren
inguruko informazioa jasotzeko
Hirugarren fasean→Azpitaldeak 2 talde txikiagotan banatu egoera sozial baten bideoa
ikusteko
-Pozgarria zen egoera sozial bat ikusarazi zieten “a” baldintza esleitu zitzaien
talde txikiei
-Aktore profesionalek egindako antzezlana zen eta aldez aurretik parte-
hartzaileek ez zekiten antzezpen bat zenik
-Haserrearekin lotutako egoera soziala ikusarazi zieten “b” baldintza zuten
partaideei
-Esperimentua amaitu ostean subjektu guztiek autoebaluazioan oinarritutako eskala bat bete
-Bertan beraien alaitasun- eta haserre-mailak neurtu
-Baita beraien portaera behatu alaitasunaren eta haserrearen adierazleak
aztertzeko asmoarekin
-Ondorioa→Info. zuzena edukitzeak lasaitzen gaituen moduan, info. okerra edo eza izateak
emozioaren aktibazio-maila areagotu
Emaitzak→Injekzioari buruzko info. zuzena zuten subjektuek→Ez zituzten bere emozioak
adierazi, sentitutako erreakzio
fisiologikoak injekzioari
egozten zizkiotelako
→Info. okerra jasotakoek edo info. jaso ez zutenen artean:
-Alaitasuneko egoera ikusi zutenek poza sentitu zutela adierazi
-Haserreko egoera ikusi zutenen artean:
-Info. ez zutenek bakarrik sentitu haserrea
-Eraginik gabeko soluzioetako azpitaldeetan ez zen emoziorik adierazi

-Nahiz eta emaitzak ez ziren erabakigarriak izan hainbat hipotesi frogatzeko balio izan
Hondakin-aktibazioaren hipotesia
-Gure hautemateak eta portaerak aurretik sentitutako emozioen hondakinek
baldintzatuta daudela adierazi
ADB. Gertakizun pozgarri baten ondoren prestutasun handiagoa izango besteei
laguntzeko, gertakizun horrek utzitako hondakin emozionala atsegina
delako

EREDU FISIOLOGIKOEN ONDORIOAK


-Ezin da esan erreakzio fisiologikoek bizipen emozional subjektiborako derrigorrezkoak direnik
-Erreakzio fisiologikoak ez nahikoak haiek bakarrik emozio bat sortzeko→Ez behintzat osotasunean
-Agian erreakzio fisiologikoak emozio batzuetan beste batzuetan baino paper garrantzitsuagoa
jokatzen dutelako
EREDU NEUROFISIOLOGIKOAK
-Azken urteetan neurozientzian emozioekiko interes berezia sortu garunaren anatomian eta
fisiologian lortutako aurkikuntza teknologikoek bultzatuta
-Ondorioztatu adierazpen emozionalak kodifikatu eta erregulatzerakoan, amigdalak zein
neokortexak eginkizun garrantzitsua bete
-Estimulu esanguratsua hautematean info. talamora iritsi
-Hortik aurrera bi bide desberdin→Amigdalara edo neokortexera
AMIGDALA→Emozioarekin, ikaskuntzarekin eta oroimenarekin
erlazionatutako garun-egitura
-Honek maneiatzen duen estimuluaren info. zehaztugabea da,
baina info. oso azkar iritsi, ondorioz amigdalak oso azkar erantzun
-Bide hau→Bigarren mailako bidea deitu
-Info. ez da zehatza→Erantzun azkarra emateak erabilgarria
mehatxuzko egoeretan
NEOKORTEXA→Neurozientzietan gehien aztertutako egitura
-Zehaztasun handiz aztertu talamotik iritsitako info.
-Bide hau→Bide nagusia deitu
-Iristen den estimuluaren info. zehatzagoa→Baina erantzuna
motelagoa
-Posible da neokortexak info. aztertu baino lehen amigdala
erantzuten hastea
-LeDouxek 2 bideen erabilgarritasuna aldarrikatu
-Bide nagusiak gizakiak eta animaliak desberdindu emozioak (BES) tartean izanda ere
-Bigarren mailako bideak gizakiak eta animaliak parekatu

NEUROZIENTZIA AFEKTIBOA
-Emozio bakoitzarentzat garun-zirkuitu zehatzak daudela defendatu
-Papez-ek egitura neuronalek emozioan funtsezko zeregina betetzen dutela adierazi
-Bere ustez→Aferentzia sentsorialek 3 ibilbide egin talamora iritsi ondoren:
-Garun azalerako ibilbideak→Pentsamendu korrontea
-Gongoil basaletarako ibilbideak→Mugimendu korrontea
-Hipotalamorako ibilbideak→Sentimendu korrontea
-Emozioen adierazpen batek erraien kontrol hipotalamikoa dakar→Sentimenduak Papezen zirkuituan
gertatutako konexioetatik sortu
-Papezen zirkuitua→Hipotalamoaz, gorputz mamilarrez, aurreko nukleo talamikoaz eta garun-
azal zingularraz osatuta
-Kortexak emozioan betetako zeregina→Emozio-adierazpenak prozesatzerakoan hemisferio
desberdintasunak daudela berretsi zenbait ikerlanen bidez
-Ezkerreko hemisferioak ahozko osagaietan eta osagai linguistikoetan parte hartzea
handiagoa du
-Horien prozesatze analitikoa eta logikoa erraztu
-Eskuineko hemisferioak→Ahozkoak ez diren faktoreen eta faktore holistikoen ardura du
-Lehentasuna eman info. modu aurrelogikoan, automatikoan eta intuiziozkoan
prozesatzeari
-Identifikazioari, aurpegi-adierazpenari, adierazpen emozionalari eta ahozko adierazpenari
dagokionez eskuineko hemisferioak partaidetza handiagoa duela frogatu da
Davidson arabera→Ezkerreko aurreko gunea→Afektu positiboetan inplikatzen dena
→Eskuineko aurreko gunea→Estimulu negatiboak saihestean
-Frenologia→Ezin du aurreikusi→Pertsona baten burua ikutuz bere nortasuna aztertzen duen
pseudozientzia
EREDU KOGNITIBOAK
-Helburua→Emozioaren eta kognizioaren arteko erlazioa aztertzea
-Richard Lazarus eta Robert Zajonc psikologoek emozioaren psikologian ezaguna izandako
eztabaida izan zuten

LAZARUSEN EREDUA
-Funtzio kognitiboak behar-beharrezkoak ziren emozioa antzemateko
-Eredu hau eragin handia klinika-arloan→Gaur egun appraisal-aren eredu modernoen aitzindaritzat
hartu
-Lehendabiziko azalpenek estresaren inguruko lanetan eragin handia izan
-Lazarus-en arabera→Emozioa kogniziotik dator→1. Kognizioa, 2. emozioa
-1. Gertakariak duen garrantzi-maila ebaluatu→Horren emaitzak eragingo luke erreakzio
emozionala
-Bere ustez emozioa ebaluazio kognitiboaren araberakoa da→Pertsonarentzat ebaluazioa
baldintza beharrezkoa eta
nahikoa da emozioa agertzeko
-Zer esan nahi du ebaluazio kognitiboa Lazarus-en arabera→Prozesu kognitibo bat da non bakoitzak
bere ongizateari begira, egoera baten
balorazio pertsonala egiten duena
esanahi pertsonala egotziz
-Balorazio prozesu hori modu jarraian eman ernai gaudenean→2 ebaluazio mota:
Lehen mailako ebaluazioa→Bertan garrantzirik gabeko egoera bat positiboa edo
estresagarria kontsidera daiteke
Bigarren mailako ebaluazioa→Egoera estresagarri batean zer egin daitekeen aztertu
-Honek larritasunari aurre egiteko estrategiak kontuan hartu
-Ebaluazio kognitiboa beharrezkoa eta nahikoa bada emozioa agertzeko eta
emozioa bere osotasunean ulertzeko pertsonak martxan jarritako estrategiak
aztertu behar
-Estrategia horiek sentitzen dugun emozioan ere eragingo
-Zer da aurre-egitea/coping?→Tentsioa eta tentsioarekin erlazionaturiko emozioak erregulatzeko
saiakeran pentsatu eta egiten duguna
-Lazarus 2 estrategi mota bereiztu:
Arreta arazoetan jartzen dutenak→Arazoak konponbidea duela pentsatzean erabili
ADB. Konfrontazioa, babes soziala bilatzea, konponbideak bilatzea...
Arreta emozioan jartzen dutenak→Arazoak konponbiderik ez duela pentsatzean
erabili
ADB. Autokontrola, urruntze fisikoa, ebaluazio positiboa...
-Lazarus-en ikuspegia oso kritikatua izan Zajonc adituarengatik

ZAJONCEN EREDUA
-Bere ustez→Emozioa eta kognizioa bereizitako 2 sistema independiente
-Emozioa antzematea prozesu kognitiboaren aurrekoa da
-Nahiz eta afektua eta kognizioa loturik egon 2 prozesuak nahiko independienteak
-Afektua aurreprozesu kognitiborik gabe sor daiteke
-Zenbait erreakzioen emozionalen jatorria input sentsorial minimo batzuetan kokatu, ezin
direnak kognizio bezala ulertu
-Eredu hau oso kritikatua izan Lazarus-engatik→Bereziki kritikatu ebaluazio kognitiboa ulertzen den
modua
Lazarus uste→Gizabanakoak ez dutela zertan info. guztia prozesatu info. hori esanahia
izateko
→Ebaluazio kognitiboak ez du zertan hausnarketa arrazionalik edo
kontzientziarik izan
-Zajoncen arabera→Estimulua hauteman ondoren gertatu ebaluazio kognitiboa
-2 adituek ados erantzun emozional bat agertzeko beharrezkoa dela ebaluazio kognitiboa ematea
nahiz eta prozesaketa maila oso sinplea izan
-Desadostasuna ebaluazio kognitiboa gertatutako gunea da:
Zajonc→Estimulua hauteman ondoren
Lazarus→Estimulua hauteman bitartean

LEDOUXEN EREDUA
-Bere ikerketek frogatu estimulu bat hautemateko 2 bide daudela
Lehenengoa→Bide azkarra→Info. begietatik ikusizko talamora doan amigdalako bidea
-Erreakzio fisiologikoak aktibatuz prozesaketa kognitibo sakonik egin gabe
Bigarrena→Geldoagoa→Info. ikusizko gainazalera iritsi eta bertan nahiko denbora emandako
estimuluaren hainbat ezaugarri aztertu
-Baita amigdalara iritsiko diren lehen erreakzioak indartu edo lasaitu
-Izard eta LeDoux adituen lanei esker gero eta adostasun maila handiagoa ideia honekin:
-Ebaluazio kognitiboak emozioak sortzeko funtsezko papera izan arren, ez da nahitaezko
baldintza

LEVENTHAL ETA SCHERERREN EREDUA


-Gertaera bat kognitiboki ebaluatzean izandako prozesaketa-mailak aztertu
-Hauen arabera→Emozioak 5 osagaiko eraikuntza teorikoak dira→Osagai bakoitza bere funtzioa
izan arren, erlazionaturik daude

OSAGAIAK FUNTZIOAK
Ebaluazio kognitiboa Objektuak eta gertaerak ebaluatzea
Aktibazio fisiologikoa Sistema erregulatzea
Motibatutako joera Akziorako prestatzea eta norabidea ezartzea
Mugimenduaren espresioa Erreakzioaren eta portaeraren asmoa komunikatzea
Sentimendu subjektiboa Barne-egoeraren eta testuinguruaren arteko
interakzioa kontrolatzea

-Schererren arabera→Pertsona guztiok estimuluak ebaluatu etengabe “radar” moduko bat dugulako
3 maila desberdinetan egin→Prozesaketa maila errazenetik konplexuenera
-Maila batetik bestera ezin da pasa aurrekoa burutu gabe
Maila sentsorialean→Hau ezin da kognitibotzat hartu
Maila eskematikoan→Automatikoa da, baina kognitiboa dela esan daiteke
-Gauzak nola diren adierazten diguten eskema mentalak ditugu
-Txikitatik osatutakoak eta gure aurreiritziak sortzen laguntzen
digutenak
Maila kontzeptualean→Gertaeraren esanahia litzateke guretzat
-Kognitibotzat hartu daiteke
-Jaiotzen garenetik izandako bizipenek eskema mentalak eraiki→Izan ditugun erreakzio emozional
guztiek eskema horietan parte hartu
-Edozein mailatan aktibatu daiteke erreakzio emozional bat
-Zer da ebaluatzen duguna?→Estimulu bera ebaluatzen da→4 irizpide kontuan hartu:
Estimuluaren garrantzia→Zein neurritan da gertaera garrantzitsua niretzat?
-Niri edo nire taldeari eragiten al dio zuzenean?
-Hauei erantzuteko 3 irizpide kontuan hartu behar:
Nobedadea→Berria da? Ezaguna egiten zait?
Plazer-maila→Gustatzen zait? Taldeari?
Erabilgarritasuna→Helburuak lortzeko lagungarria al da ala oztopo bat?
Estimuluaren inplikazioak→Zein dira gertaera honen ondorioak eta nola eragin nire
ongizateari eta helburuei epe motz eta luzean?
-Egozpen kausalaren azterketa→Zein da ardurarduna? Nahita egindakoa da?
-Emaitzaren probabilitatearen azterketa→Helburuak lortzeko zer aukera daude?
-Aurreikusitako desadostasunaren azterketa→Espero genuenaren eta gertatutakoaren
arteko distantzia
-Zenbat eta handiago orduan eta emozio indartsuagoa
-Estimuluak helburu gidatzen duen azterketa→Ebaluazio garrantzitsuenetako bat
-Gure helburuak lortzen lagunduko digun edo ez erabakitzen dugu modu sendo
batean
-Larrialdiaren azterketa→Baloratzen ari garen gertakizunari erantzun urgentea emateko
dagoen beharra aztertu
Subjektuaren aurre egiteko potentziala→Zer neurritan aurre egin diezaioket? Ondorioetara
egokitu naiteke?
-Kontrol azterketa→Gertatutakoa kanpo-estimulu batek sortu? Hala bada, guk kontrol
txikia dugu
-Botere azterketa→Gaitasunik dugu estimulu horretan eragina izateko? Gu bakarrik edo
besteen laguntzarekin?
-Egokitzapen-aukeraren azterketa→Estimuluaren ondorioetara egokitzeko dugun
gaitasuna
Gertakizunaren edo estimuluaren esanahi normatiboa→Zer esanahi du nire
autokontzeptuarentzat eta
balioentzat?
-Barne-arauen azterketa→Zer neurritan egokitu nire balioetara eta nire etikara?
-Kanpo-arauen azterketa→Zer neurritan egokitu gizarte edo talde esanguratsu baten
arau eta balioetara?
-Lehenengo estimuluen ebaluazioak animalia eta jaioberri gehienetan egin
-Eskala filogenetikoan eta ontogenikoan aurrera egin ahala azterketek eta haien
konplexutasun kognitiboak gora egin
-Estimuluaren ebaluaziotik jatorritako erantzunek sentitzen ditugun emozioak
baldintzatzen dituzte
-Aditu hauek→Emozio prototipiko-en existentzia aldarrikatu
-Estimulu baten aurrean sarri egindako ebaluazio berdintsuek emozio prototipikoa eragingo
dutela (Ebaluazio patroi unibertsalak)
-Honekin ondorioztatu→Gertaeren garrantzia guk ematen diegun esanahiaren araberakoa dela
-Hori aldi berean gure balio, helburu, aurreikuspen...araberakoa da
-Horregatik gertaera berak pertsona desberdinetan efektu oso desberdinak sortu
-Prozesu hau gizabanako zein talde arteko desberdintasunak ulertzeko funtsezkoa
bihurtu
-Gertaeren esanahia aldatzeak emozioaren aldaketa eragin
-Aldaketa hori funtsezkoa izan daitekelako emozioen bizipena eta haien erregulazioa
ulertzeko eta hobetzeko
-Azken urteetan→Giza kognizioaren oinarri neuronalari buruz genuen jakintza progresiboki handitu
-Emozioaren eta kognizioaren zirkuitu neuronalak hainbat prozesuetan elkarreragina dutela
frogatu

EMOZIOEK ARRETA ETA PERTZEPZIOAN DUTEN ERAGINA


-Arreta eta pertzepzioa estimuluak prozesatzeko lehen etapak→Prozesu goiztiar horietan eragiten
duten faktoreek beste funtzio
kognitiboetan ere eragingo
ADB. Oroimenean eta arrazoibidean
-Amigdalaren kokapena zentzumenak prozesatzeko eremuetatik gertu dagoenez ezin hobea
emozioaren bidez pertzepzioan eragiteko, arreta errazteko eta estimulu esanguratsuak lehentasunez
erakartzeko
-Garrantzizkoak edo mehatxuzkoak izan daitezkeen estimuluak lehentasunez antzeman
-Emozioaren bidez arreta estimulatu eta erakarri→Estimulu atseginekin harrigarriekin edo
erakargarriekin ere gertatu
-Emozio positiboek gure arreta fokua gehiago zabaldu emozio negatiboekin konparatuta
-Hau frogatzeko Barbara Fredrickson Zabaltzearen eta eraikuntzaren teoria garatu
-Hau ondorioztatu→Emozio positiboek beraiek bakarrik ez portaera zehatzak azaltzen,
baizik eta ideia eta aukera berriak esploratzera eraman gaituzte
-Berak burututako ikerketa batean→Unibertsitateko hainbat ikasleri film bat ikusteko
eskatu
-2 talde sortu→Lehenengoek→A motako filma ikusi→Dibertsioa eta poza
eragingo ziena
→Bigarrengoek→B motako filma ikusi→Emozio neutroa eragingo
ziena
-Filmak ikusi ondoren filmek iraun duten tartean sentitutako emozio bizienak
adieraztea eskatu zitzaien hitz batean edo bitan
-Hitzak idatzi ondoren filmaz ahazteko eta bere arreta hitz edo emozio
horietan jartzeko eskatu
-Geroago 20 esaldi ireki eman zitzaizkien eta une horretan bertan egin nahiko
luketena idazteko eskaera jaso
-A egoerako ikasleek B egoerakoek baino gauza gehiago egingo zituztela
adierazi
-Adierazitako ekintza horien artean aire libreko ekintzak,
aisialdikoak edo sare sozialekin zerikusia zutenak agertu
-Ikerketaren bigarren fase batean→A egoerakoek (emozio neutrala zutenekin
konparatuta) pentsamendu logikoak
eskatzen duten ariketa hobeto egiten
zituztela ikusi
-Ezaguna den beste ikerketa bat→Bertan ordenagailuko pantaila baten aurrean egonda
zeregin zehatz bat burutzea eskatzen zitzaien parte-
hartzaileei
-Pantailan 2 zenbaki agertuko→Bata ezkerrean beste eskuinean
-Bi zenbakien erdian hitz bat agertuko
-Ezkerreko zenbakia bakoitia denean eta eskuinekoa bikoitia sakatu
botoia
-Zenbakiak 0,3 segundoz behin azalduko direnez, azkarra izan
zaitez
-Ez jarri arreta erdiko hitzari
-Ikasleek denbora gehiago iraun botoia sakatzen bigarren kasuan erdiko hitzak karga
emozionala duelako
-Nahiz eta eginbeharrarekin lotuta ez egon gure arreta erakartzen duelako
-Teoria neodarwinistek ondo azalduko emaitza hau:
-Gure arretaren funtzioen artean gure biziraupena bermatzea dago eta mehatxua
suposatutako edozein estimuluk gure arreta jasoko funtzio hori betetzeko
helburuarekin

EMOZIOA ETA OROIMENA


-Emozioek gure oroitzapenen eraikuntzan eragin→Baita oroitzapenak gorde edo mantentzerakoan
-Karga emozional handiko gertaerak oso garbiak eta zehatzak izan nahiz eta oso fidagarriak
ez izan
-Emozioak oroitzapenak berreskuratzeko prozesurako lagungarriak

Oroitzapenen eraikuntza
-Gure oroitzapenen eraikuntza gertakizunaren balentziak baino gehiago (atsegin/desatsegin),
aktibazio mailak (altua/baxua) eragin
-Ikerketa batean 60 argazki erakutsi parte hartzaileei→Hauek karga emozional altuko egoera
arruntak irudikatu (ADB. auto-istripuak)
-Argazki bat ikusi eta berehala adierazi behar nola sentiarazi zituen 2 irizpide hauek
jarraituz→Ondo / gaizki eta lasai / aktibatua
-Geroago ahalik eta argazki gehien gogoratzeko eskatu eta gehienek aktibazio altua
eragin zietenak gogoratu zituztela aurkitu, balentziaren irizpidea alde batera utziz
-Argazkien ordez hitzak erabiltzen dituzten ikerketek bat egin emaitza hauekin
-Biopsikologiak emaitza antzekoak lortu→Edozein gertakizunen ondoren epinefrinako (adrenalina)
injekzio bat jasoz gero, aukera gehiago daude gertakizuna
oroitzapenean modu sendoan finkatzeko
-Egonkortze fase bat gertatu→Bertan gertakizun hori epe laburreko oroimenetik epe ertain edo
luzerako oroimenera pasa
-Cahill eta McGaugh-ek erakutsi ohiko emozioek oroimenarekin eta ikasteko gaitasunekin zuten
lotura
-Burututako ikerketa batean→Parte hartzaileak 2 taldetan banatu:
-A taldeari adrenalinaren errezeptoreak blokeatutako farmakoa eman
-B taldeari inolako eraginik ez zuen subs. bat→Plazebo
-Guztiek 12 diapositiba ikusi amarekin kalea zeharkatzen ari den haur baten eta ospitalean
gizon bat bisitatzera doan haur baten inguruan
-Talde horiek azpitaldeetan banatu eta ikusitako diapositibekin lotutako istorioak entzun
-a1 eta b1→Istorio neutroa kontatu→Haurraren aita medikua denez amarekin
joaten da bera bisitatzera
-a2 eta b2→Oso istorio hunkigarria eta dramatikoa kontatu
-Auto batek haurra harrapatu duela eta mediku bat hanka josten saiatzen
ari dela
-Astebete geroago diapositibekin lotutako 80 galdera erantzuteko eskatu
-Istorio neutroa entzun zutenek emaitza kaxkarragoak lortu
-Aldiz aktibazioko taldeen oroimena hartutako farmakoaren araberakoa izan zen
-Adrenalina blokeatutako farmakoa hartu eta istorio hunkigarria entzun
zutenek ez zuten istorio neutroa entzun zutenek baino hobeto egin
-Baina plazeboa jaso eta istorio hunkigarria entzun zutenek askoz ere
hobeto egin zuten
-Bi hilabete geroago aurretik abisua eman gabe berriro ere test bat bete
-Istorio neutroa entzun zutenek 12 diapositiben edukiak gogoratzeko gaitasun txikiagoa
erakutsi
-Istorio dramatikoa entzun zutenak istorioaz hobeto oroitu

Oroitzapenak gordetzea edo mantentzea


-Info. gordetzerakoan oso garrantzitsua gertakizunaren aktibazio emozionala
-Emozioen biltegiratze-prozesuaren eragina garbi ikusi Stroop motako esperimentu batean
-Parte hartzaileei koloreztatutako hitzak aurkezten zitzaizkien ordenagailuko pantaila batean
eta ikusitako kolorea aipatu behar hitzari kasurik egin gabe
-Hitzen erdiak animalien izenak ziren eta beste erdia irainak
-Hitz bakoitza errepikatuta agertu 2 edo 3 aldiz eta batzuk beti pantailaren leku
berean
-Frogaren amaieran parte hartzaileei eskatu adierazteko zer hitz agertu
pantailaren kokapen desberdinetan
-Nahiz eta eginbeharra soilik hitzen kolorean arreta jartzea izan
iraingarriak ziren hitzen kokapen zehatza esateko gai
-Baina animalien izenak zituzten hitzenak ez
-Emozionalki intentsuak izan diren gertakizunen oroimena ez batere zehatza
-Gure emozioen naturak eta nolakotasunak erabat kutsatu oroitzapenak berreskuratzeko
prozesua
-Dorre bikien aurkako atentatuak gertatu zirenez ikasle talde baten parte-hartzea eskatu galdesorta
bat betetzeko
-Galdera horiek bi aste beranduago eta 4 hilabete beranduago errepikatu
-Denbora pasa ahala gero eta zehaztasun gutxiagorekin oroitu datuak
-Horiek ziurtasun handiarekin ordezkatu uste edo iritziekin
-Iritzi haiek emozionalki eta ideologikoki kutsatuta zeuden eta
komunikabideetan entzundako datuekin bete hutsuneak

Oroitzapenak berreskuratzea
-Emozioen eragina nabarmena info. berreskuratu nahi dugunean
-Berreskurapen kongruentearen hipotesiak→Norberaren gogo-aldarteak egoera horrekin bat
datorren info.ren berreskurapena erraztuko, batez ere
gogo-aldarte positiboaren kasuan
-Hipotesi frogatzeko Bowerrek pozik eta tristei zeuden pertsonei gertakari esanguratsuak
oroitzeko eskatu
-Poza sentitzen zuten pertsonek gertakari atsegin gehiago oroitu triste sentitzen zirenek
baino
-Gertakizun desatsegin gehiago oroitu gure egoera emozionala tristurazkoa bada
-Triste gaudenean gure oroimenak gutxiago berreskuratu pozik daudenean baino
nahiz eta oroitutakoa sakona izan
-Pertsonak gogoz saiatu oroitzapen positiboak eraikitzen→Ikasturte amaierako bidaiara joandako
ikasle batzuekin egindako ikerketak
-PDAk (agenda elektronikoak) banatu zitzaizkien bere egoera emozionala egunean zazpi aldiz
(zoriz) adierazteko
-Bueltan hainbat galderari erantzun behar→Adierazi behar nola eta zenbat gozatu
bidaian zehar
-PDAn egunetik egunera adierazten zutenarekin alderatuz ikasleek bidaiaren
bueltan emandako erantzunak askoz ere positiboagoak izan
-Emozioak oroimen episodikoaren eraketan eta oroitzapenaren aldaketan erabil ditzakeen zenbait
baliabide zehaztu
-Emozioak, amigdalaren eraginez, oroimen episodikoaren 3 osagai alda daitezkela iradoki:
-Oroitzapenen kodeketa, finkapena eta zentzu subjektiboa
-Oroimen episodikoa garunaren beste gune batzuen menpe modu erabakigarrian egonda ere
amigdala garrantzitsua oroimen episodikoaren zirkuitu neuronalak modulatzeko
-Oroimenaren mekanismo neuronalak arakatzen jarraitzea lagungarria izango emozioak eta giza
oroimen episodikoak dituzten erlazio konplexuak aztertzeko

EMOZIOA ETA PENTSAMENDUA


-Triste daudenek pozik daudenak baino kontu handiagoarekin aztertu ideiak eta hartu erabakiak
-Pozik dauden pertsonak sormena, originaltasuna edo malgutasuna eskatutako zereginetan
eraginkorragoak
-Egoera zehaztugabe batean edo info. falta denean:
-Haserre dauden pertsonek bere buruari egotzi gertakarien errua
-Triste daudenek kanpo egozpenak egin→Kanpoan gertatutako gertakizunei egotzi errua
-Aurreikuspenetan ere emozioek eragin handia dutela ikusi
-Vallejo-k ondorioztatu fibromialgia zuten gaixoek erlazio negatiboa erakutsi
autoeraginkortasuneko aurreikuspen baxuen eta sintoma depresiboen artean
-Anadón ikertzaileak→Adimen emozionalaren konponketa eta baikortasuna deituriko
dimentsioen arteko korrelazio positiboa topatu
-Emaitza horiek iradoki emozio negatiboak konpontzeko gaitasuna duten pertsonek
gertakizunen inguruko aurreikuspen positiboak dituztela
-Cantón eta Checa→Kirolari talde baten emozio positiboak autoeraginkortasuneko
aurreikuspenarekin positiboki erlazionatzen direla aurkitu
-Arousal altuko emozio negatiboak (beldurra eta amorrua) autoeraginkortasuneko
aurreikuspenarekin negatiboki erlazionatu
-Aipatzekoa emozioen eragina pertsonek bere burua eta besteena hautematen duten moduan
-Forgas, Bower eta Krantz→Egoera emozionalek norberaren eta besteen portaera
sozialetan eragina zutela frogatu
-Egoera emozional ona dugunean norberak ekintza positibo gehiago identifikatu egoera
emozional txarrean dagoenean baino
-Joera hori guztiz aldatu ekintza negatiboez oroitzean
-Besteen ebaluazioa egitean gure egoera emozionalak eragina du soilik ekintza positiboak
gogoratzean
-Badirudi gure egoera emozionalak ez duela eragin askorik besteen ekintza negatiboak
gogoratzean

IKASKUNTZA EMOZIONALA
-Gizakiak ez diren animaliekin gauzatutako ikerlanek frogatu amigdalak gustokoa den
baldintzapenean eta sari-ikaskuntzan parte hartzen dutela
-Gizakiekin egindako zenbait proba esan→Beharbada estimuluak emaitza positiboekin lotzen
ikasteko prozesuan amigdalak parte hartzen duela
-Gogo aldarte positiboek ikaskuntza erraztu→Ikaskuntza denbora laburragoa behar izateari
dagokionez
-Gogo aldarte negatiboek ikaskuntza oztopatu
-Efektu berbera ikusi beste hainbat lanetan→Gogo aldarte positiboek erantzunaren bizkortasuna
erraztu, baita hutsegite gutxiago egitea ere

ESTIMULU SOZIALEN ALDERDI EMOZIONALAK PROZESATZEA


-Ikerketen helburu nagusia→Aurpegiko espresioetan emozio bat identifikatzeko erabakigarriak diren
seinale motak ulertzea
-Neurozientzia kognitiboak egindako azken ikerketek→Zenbait prozesu eta seinale multzo hartu
behar kontuan amigdalak info. soziala eta
emozionala hautemateko
ADB.-Arrazak definitutako gizarte-taldeei buruzko info.
-Emozioa igortzen duten gorputz-seinaleak
-Konfiantza igortzen duten aurpegiko espresioak
-Aurpegiko bestelako espresioak eta estimulu ez-sozialetatik abiatutako info. soziala eta
emozionala
-Hauek azpimarratu→Jasotako info.ren alderdi emozionala ulertzeko funtzio
kognitiboak beharrezko osagaiak direla
EMOZIOEN ERREGULAZIOA
-Gure erantzun eta egoera emozionalak erregulatzeko gaitasuna funtsezkoa gizarte-eginkizun
arruntetarako eta ingurunera egokitzeko
-Estimulu jakin batzuek erreakzio emozional bat eragiteko joera izan badezakete ere estimulu
horiek prozesatu eta interpretatzeko moduak eragin handia izan dezakete barne-egoeretan
nahiz jokabide eta ekintzetan
-Estrategia eta praktika kontzienteen bidez pertsonek estimulu zehatzak interpretatzeko modua alda
dezakete eta horrela erreakzio emozionalak aldatu
-Gertakizun emozionalak berriro ebaluatzeak emozioaren bizipena alda dezake
-Amigdalaren aktibazio-maila jaitsi daiteke eta ezker alboko kortex aurrefrontalaren
aktibazio maila handitu
-Ezker alboko eremu hori ezinbestekoa berrebaluazioaren arrakasta bermatzeko,
laneko oroimenaren prozesu exekutiboekin lotura duelako
-Erantzun emozionalak arrazoibide eta estrategien bidez aldatzeko aukera izateak agerian utzi
kognizioak eragin handia duela emozioan

JOKABIDEZKO EREDUAK
-Helburua→Estimulu zehatz batzuen aurrean agertutako gorputz-erreakzioak aztertzea
-Prozesu emozionala aparteko fenomeno batera murriztuta geratu: ikaskuntza mota
desberdinen ondoriozko erantzun batera
-Ikuspegi honen arabera→Emozioa subjektiboa da osaeraz, ez da behagarria eta zeharka bakarrik
ebaluatu korrelatu fisiologiko eta motor batzuen bidez
-Watsonen arabera→Emozioak estimulu zehatzen aurrean emandako gorputz edo erraietako
erantzunak besterik ez dira
-Horretan urdailak, hesteek, arnasketak eta odol-zirkulazioak parte hartu
-Baita gorputz mugimenduak ere
-Skinnerentzat→Emozioak erantzun baten indarraren edo ahultasunaren arabera ondorioztatutako
egoerak
-Ez dira berezko erantzunak, modu jakin batean jokatzeko aurrejoerak baizik
-Bizipen emozional negatibo baten aurrean aldez aurretik atsegina izan den bizipen batera
joateko portaera aktibatuko
-Millenson eta Leslie→Joera emozionalen inguruko ekarpen sistematiko bat landu
-3 emozio hartu kontuan→Antsietatea→Indartzaile negatiboek eragindakoa
→Haserrea→Indartzaile positiboen amaierak eragindakoa
→Poza→Indartzaile positiboen agerpenak zein indartzaile negatiboen
amaierak eragindakoa
-Autore hauek indartzaile positiboen edo negatiboen intentsitate desberdinen emaitzatzat edo
oinarrizko emozioen nahasketatzat hartu emozio desberdinak
-Gross psikologoa→Baldintzatu gabeko estimuluek erreakzio fisiologikoa, gorputzaren aktibazioa
eta egoera emozional bat eragin dezaketela estimulu horren izaeraren
(gustokoa dena edo ez dena ikusi) eta baldintzapen motaren (kitzikatzailea edo
inhibitzailea) arabera

EREDU PSIKOSOZIALAK
-Emozioak esperimentatzeko moduan faktore sozialek eta kulturalek pertsonengan duten eragina
aztertu
-Gertaera baten balioespena hein handi batean gizartean aurki daitezkeen ereduen eta partekatutako
balioen menpe egon daiteke
-Baita hezkuntza- eta sozializazio-prozesuen menpe
-Jarrera erradikal konstrukzionistak giza emozio guztiak produktu sozialak direla defendatu eta
oinarrizko emozioen existentzia baztertu
-Hain erradikala ez den jarrera konstrukzionistak planteamendu neodarwinista aberastu
-Horrela emozioak bakarrik esperientzia indibidualen arabera ezingo lirateke ulertu, sortuak
diren gizarte-sarearen ezaugarriekiko lotura estuan baizik
-Eredu hau emozioaren inguruko ikuspegi kognitibista batean oinarritu
-Testuinguru jakin batean erantzun emozional egokiak izateko pertsona batek ulertu beharko
luke zeintzuk diren egoera horretan gizarteak berarentzat dituen aginduak eta aukerak
-Esperientzia emozionala intentsitate handiagoz hauteman kultura indibidualistetan kultura
kolektibistetan baino
-Botere distantzia handiko kulturetan→Subjektuen adierazpen emozionala txikiagoa izan
-Horrelako kulturetan begirunerik ez ekarriko lukeelako afektibitate handiko gizarte-
adierazpenak
-Emozioen desiragarritasun sozial txikia eragin
-Botere distantziak emozioen intentsitate-mailarekin lotura estua duela frogatuta geratu hainbat
ikerketatan

You might also like