You are on page 1of 13

5.

- IKASGAIA
GIZA HARREMANA ETA KOORDINAZIOA (I):
NERBIO-SISTEMA ETA SISTEMA ENDOKRINOA

Aurkibidea:
1.- Koordinazio-
sistemak.
2.- Nerbio-
sistemaren osagaiak.
3.- Nerbio-sistema.
4.- Sistema
endokrinoa.
5.- Nerbio-sistemaren funtzionamendua.
6.- Sistema endokrinoaren funtzionamendua.
7.- Buruko osasuna.
8.- Sistema endokrinoko gaixotasunak.

1.- Koordinazio-sistemak.
Gizakiok era askotako funtzioak betetzen
ditugu: mugitu, amasa hartu, elikagaiak
digeritu, eta abar. Funtzio horiek guztiak
betetzeko, kanpoko nahiz barneko
ingurunearekin harremanetan egon beharra
dugu. Harreman-funtzioen bidez
INFORMAZIOA JASO eta ERANTZUNAK
PRESTATZEN ditugu.

Bi sistema ditugu:

5.1
NERBIO-SISTEMA SISTEMA ENDOKRINOA
Nerbio-ehunez osatuta Guruin endokrinoz osatuta dago
Erantzun laburrak eta lasterrak Erantzun geldoak baina iraunkorrak
Nerbio-bulkaden bidez Mezulari kimikoen bidez (hormonak)
eragiten du eragiten du
Nerbioetan zehar zabaltzen Hormonak odolean zehar mugitzen
dira erantzunak dira

Hona hemen koordinazioan esku


hartzen duten osagaiak:
1. Hartzaileak: estimuluak hauteman
eta nerbioguneetara igortzen dituzte.
Zentzumen-organoak dira.
Estimulua: gorputzaren erantzuna
sorrarazteko gai den aldaketa oro da.
2. Nerbiogunea: Informazioa jaso eta
prozesatu egiten du eta erantzunak
prestatzen ditu.
3. Efektorea: erantzuna ematen du. Bi
efektore mota dauzkagu:
 Giharra edo muskulua: erantzuna
MOTORRA denean: MUGIMENDU bat
eragiten du.
 Guruina: erantzuna JARIATZAILEA
denean: substantzia bat JARIATZEN du.

https://www.youtube.com/watch?
v=iqeylnB1pQo

2.- Nerbio-sistemaren osagaiak.


Nerbio-sistema bi zelula motaz osatuta dago: neuronaz eta glia-zelulaz.
Neuronak: seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleok nerbio-bulkaden bidez
igortzen dira. Hona hemen neuronaren osagaiak:
1) Zelula mintza: izar baten formakoa da.
2) Gorputz zelularra edo soma: bertan nukleoa eta organulu gehienak daude.
3) Luzapenak:
a. Dendritak: ugariak, laburrak eta oso adarkatuak dira. Nerbio-bulkada
jasotzen dute.
5.2
b. Axoia: oso luzea den luzapen bakarra, muturrean dago adarkaturik.
Axoiaren bidez igortzen dio neurona batek beste bati nerbio-bulkada.

Nerbio-bulkada beti norantza berean mugitzen da: dendrita batean sortzen da


uhin elektriko gisa, neurona osoan ibiltzen da eta axoian zehar ateratzen da.
Neuronek ez dute elkar ukitzen, eta sinapsia esaten zaion bereizketa eremu
bat dago haien artean. Neurotransmisoreak izeneko substantzia kimikoen bidez
igortzen da nerbio-bulkada sinapsian zehar. Nerbio-bulkada axoiaren
muturrera iristen denean, neurotransmisoreak eremu sinaptikoan askatzen dira.
Han, hurrengo neuronaren dendritari lotzen zaizkio, eta horren ondorioz, azken
neurona horrek beste nerbio-bulkada bat abiarazten du.
Funtzioaren arabera,
hiru neurona mota daude:
• Sentimen-neuronak:
hartzaileek hartutako
informazioa nerbio-siste-
ma zentraleraino eramaten
dute; hau da,
entzefalorantz eta
bizkarrezur-muinerantz.
• Neurona motorrak:
erantzuna nerbio-sistema
zentraletik efektoree-
taraino bidaltzen dute, eta
giharrak uzkurtzea eta
guruinek jariatzea eragiten dute.
• Elkartze-neuronak edo interneuronak: sentimen-neuronak motorrekin lotzen
dituzte.

Glia-zelulak: Neuronen artean daude tartekatuta. Beren funtzioak neuronak


babestu, isolatu eta elikatzea dira.
5.3
https://www.youtube.com/watch?v=BXs1x899Ppc

https://www.youtube.com/watch?v=3LAKYZmAnLM

3.- Nerbio-sistema.
Kanpoko eta barneko estimuluak aztertu
eta gorputzak funtzionatzeko behar dituen
erantzunak prestatzeaz arduratzen da.
Hauek dira nerbio-sistemako atalak:
1. NERBIO-SISTEMA ZENTRALA:
 Entzefaloak eta bizkarrezur muinak
osatzen dute.
 Garezurrak eta bizkarrezurra dira
organo horien kanpoko babesak.
 Meninge izeneko hiru mintzek eta
likido zefalorrakideoak ere
babesten dituzte nerbio-zentruak.
 Bi atalez osaturik dago:
A) Entzefaloa: hiru osagai
nagusi ditu:
A. Garuna:
o Bi eredu edo hemisferioz
osatuta dago.
o Gainazala oso tolestuta
dago.
 Funtzioak:
 KONTZIENTE
egiten da
hartzaileek
hartutako
informazioa.
 BORONDATEZKO
JARDUERAK
zuzentzen dituzten
aginduak
prestatzen ditu.
 PENTSAMENDU, OROIMEN, HIZKUNTZA, IKASKUNTZA eta
abarren arduraduna da.
 GORPUTZAREN MUGIMENDU, LO, GOSE eta EGARRI bizi-
funtzioen arduraduna da.
B. Zerebeloa:
5.4
 Borondatezko mugimenduak (oinez ibiltzea,…)
koordinatzen ditu.
 Gorputzaren orekaz arduratzen da.
C. Bizkarrzur-erraboila:
 Bizkarrezur-muinari lotuta dago.
 Oharkabeko funtzioak kontrolatzen ditu: bihotz-
taupadak, birika-aireztapena, doministikuak, zotina,
oka, mugimendu peristaltikoak,…
B)Bizkarrezur-muina:
 Ekintza erreflexuak kontrolatzen ditu, hala nola, zerbaitek
ziztatzean eskua kentzea.

2. NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA:
 Hemen neuronen luzapenak elkartu egiten dira NERBIO-ZUNTZAK
osatzeko.
 Zuntzak, sortetan elkarturik, NERBIOAK osatzen dituzte.
 Nerbioak nerbio-sistema zentralean jaio eta gorputz osoan zehar adarkatu
eta banatzen dira.
 Bi sistema bereizten dira:
 Nerbio-sistema somatikoa:
a. Gorputzaren mugimenduan esku hartzen du.
b. Eskeleto-giharrek (borondatez kontrolatuak) osatzen dute.
 Nerbio-sistema autonomoa:
a. Ez dago garunaren mendean.
b. Oharkabean, inkontzienteki eta automatikoki betetzen diren
gorputzaren oinarrizko funtzioak eragiten ditu: bihotz-

5.5
taupadak, biriketako mugimendua edo guruin-jariaketak.
c. Borondatezko jarduera kontzienteak eragina izan dezake
funtzio horietan.
d. Bi azpisistema handitan banatzen da, antagonikoak eta
osagarriak direnak:
 Sinpatikoa: jarduera-egoeretarako prestatzen du
gorputza.
 Parasinpatikoa: atseden-egoeretarako prestatzen
du.

https://www.youtube.com/watch?v=BxI9Xv5EHDM

4.- Sistema endokrinoa.


Sistema endokrino edo hormona-sistema beste koordinazio-sistema bat da.
Lotura handia du nerbio-sistemarekin, eta biak elkarren mendeko dira. Zenbaitetan,
nerbio-sistemak hormonen
jariaketa estimulatu edo
inhibitzen du, eta beste
zenbaitetan, berriz,
hormonek nerbio-
sistemaren ekintza
estimulatu edo inhibitzen
dute.
Sistema endokrinoa
gorputz osoan banatuta
dauden guruinen sorta
batez osatuta dago.
Gorputzaren beste sistema
batzuetako organoak ez
bezala, sistema endokrinoa
osatzen duten organoak,
guruinak, ez daude elkarren
artean lotuta, eta
gorputzaren hainbat tokitan
daude. Guruin endokrinoak
deritze eta beren jariaketak
zuzenean odolera isurtzen
dituzte.
Guruin endokrinoek hormonak deritzen substantzia kimikoak sintetizatzen di-
tuzte. Hormonak, behin sortuta, odolera isuri eta odol-hodien bidez gorputzeko atal

5.6
guztietara garraiatuko dira. Dena dela, beren ekintza zelula edo organo jakin
batzuetan baino ez dute egiten: jomuga-zelulak edo -organoak dira.
Hormonak mezulari kimikoak dira eta ezaugarri hauek dituzte:
- Sintetizatuak izan diren tokitik urrun betetzen dute beren funtzioa.
- Nerbio-sistemak sortutako erantzunak baino erantzun geldoagoak ematen
dituzte, baina iraunkorragoak.
- Behin beren funtzioa beteta, oso arin degradatzen dira.

GURUIN ENDOKRINO NAGUSIAK , HAIEN HORMONAK ETA EKINTZAK


GURUINA HORMONA EKINTZA NAGUSIA
Erdítzean umetokiaren uzkurdurak aktibatu.
NEURO-
Oxitozina Ugatzetan esnea sortzea estimulatzen du.
HIPOFISIA Gernu bidez kanporatzen den ur kantitatea
Antidiuretikoa murrízten du.
Prolaktina Ugatzetako esne-jariaketa sustatzen du.
HIPOFISIA Hazkuntza-hormona Hezurren kazkuntza estimulatzen du.
Gonadotropinak Sexu-guruinen jarduera erregulatzen dute.
ADENO-
Tiroidea estimulatzeko Tiroidearen jariaketa estimulatzen du.
HIPOFISIA
hormona
Giltzurrun gaineko kapsulen jariaketa
Adrenokortikotropina estimulatzen du.
Tiroxina Gorputzaren metabolismoa erreguiatzen du.
TIROIDEA Odoleko kaltzio-mailak murriztu eta
Kaltzitonina hezurretako kaltzio-mailak handitzen ditu.
Odoleko fosforo eta kaltzio kantitatea
PARATIROIDEA Paratohormona erregulatzen du.
Glukosa sortzea estimulatzen du, bai eta
koipeen degradazioa ere.
GILTZURRUN AZALA Kortisona Hanturaren eta alergien kontrako efektuak
GAINEKO
ditu.
GURUINAK
Giharren jarduera gogorra sustatu.
MUINA Adrenalina Gorputza arrisku- egoerarako prestatzen du
Intsulina Odoleko glukosa-mailak murrizten ditu.
PANKREA
Glukagoia Odoleko glukosa-mailak handitzen ditu.
Sexu-organoen eta bigarren mailako sexu-
ezaugarrien garapenean esku hartzen du.
BARRABILAK Testosterona Espermatozoideen ekoizpenean hartzen du
parte ere.
Sexu-organoen eta bigarren mailako sexu-
ezaugarrien garapenean esku hartzen du
Estrogenoak (esaterako, bularren garapenean, pubiseko
OBULUTEGIAK ilearenean, koipea aldaketan metatzean,
etab.).
Obulutegietako zikloa erregulatzen du.
Progesterona Gorputza haurdunaldirako prestatzen du.
5.7
https://www.youtube.com/watch?v=Tk0Ac4KqnZU

https://www.youtube.com/watch?v=dpYk-iJceCA

5.- Nerbio-sistemaren funtzionamendua.


Borondatezko ekintzak
Ahots bat deika entzuten dugunean hotsa datorren tokirantz burua mugitzea
borondatezko ekintza da. Borondatezko ekintza guztiak garunaren kontrolpean
egiten ditugu.
Hartzaileak -kasu honetan, belarriak- bildutako estimulua sentimen-nerbioen
bidez igortzen da, garuneraino. Garunean estimulu hori aztertu eta erantzuna
prestatzen da; burua biratzea, esate baterako. Erantzuna nerbio-bulkada gisa
igortzen da giharretara (efektoreak) nerbio motorren bidez, eta giharrek burua
mugitzen dute.
Borondatezko ekintzan, erantzuna borondatezkoa eta kontzientea da. Erantzuna
garunean prestatzen da.

Ekintza erref lexuak


Ustekabean orratz batek ziztatzen gaituenean eskua kentzen dugu. Ekintza
erreflexua egiten ari gara. Horrelako ekintzak ez daude borondatearen mendean.
Beraz, sortzen dituzten erantzunak ez dira borondatezkoak, eta ez dira kontrolatzen.
Garunak ez du ekintza
erreflexuetan esku hartzen.
Hala, nerbio-bulkadaren
ibilbidea askoz ere
laburragoa da, eta
erantzuna, askoz ere
arinagoa.
Ekintza erref lexuan,
gorputzak oharkabeko
erantzuna ematen du
estimuluaren aurrean, eta
bizkarrezur-muinak
prestatzen du erantzuna.
Ekintza erreflexuak
arku erreflexua deritzon
nerbio-egituraren bidez
egiten dira. Hona hemen
esku hartzen duten osagaiak:
• Hartzailea: estimulua hartzen du; esaterako, larruazalak, ziztada jaso duenak.
5.8
• Sentimen-neurona: hartzailetik bizkarrezur-muinera eramaten du nerbio-
bulkada.
• Elkartze-neurona: bizkarrezur-muinean dago, eta sentimen-neurona eta neurona
motorra harremanetan jartzen ditu.
• Neurona motorra: erantzuna efektoreraino eramaten du.
• Efektorea (giharra): mugimendua eragiten du. Ondorioz, giharra uzkurtzen da eta
besoa mugitzen du.

https://www.youtube.com/watch?v=UETibgPJlOo

6.- Sistema endokrinoaren funtzionamendua.


Hormonek multzo txikitan betetzen dute beren funtzioa, eta behin funtzio hori
eginda, deuseztatu egiten dira.
Guruin endokrinoek ez dituzte hormonak etengabe jariatzen. Mekanismo batek
hormona-ekoizpena eteten du. Gehienetan, odolean dagoen hormona kantitateak
berak edo hormonaren jarduerak eteten du jariaketa.
Erregulazio-mekanismo horri atzeraelikadura negatiboa edo feedbacka
deritzo. Nerbio-sistema zentralak kontrolatzen du mekanismoa, hipotalamoaren eta
hipofisiaren bitartez; eta odolean hormona kantitate egokiei eusteko aukera ematen
du, janaketa eragin duen estimuluak dirauen bitartean.
Mekanismo hori eta berokuntza-sistemen termostatoaren funtzionamendua
antzekoak dira: gelan bero egiten badu, termostatoak berogailua itzali egiten du;
gelako tenperatura hotza bada, berriz, termostatoak berogailua piztu egiten du.

7.- Buruko osasuna.


Elkar eragiten duten hainbat arrazoik sortzen dituzte buruko osasunaren
asaldurak. Arrazoi fisikoak, psikologikoak, soziokulturalak eta are
ondoretasunezkoak ere badira, eta pentsamenduaren, zirraren edo portaeraren
asaldurak eragiten dituzte.

Asaldura fisikoak edo organikoak


Era askotako arrazoiek eragin ditzakete asaldura fisikoak:
A. Gaixotasun infekziosoak: esaterako, poliomielitisa eta meningitisa.
nerbio-sistema zentralari eragiten dioten gaixotasunak.
B. Garuneko arterien buxadura edo haustura: neuronen heriotza eragiten
du, odol-fluxurik ez dagoelako.
C. Kolpeak: bizkarrezur-muinean lesioak eragin ditzakete, bai eta paralisia
ere, beheko ataletan (paraplegia) edo atal guztietan (tetraplegia).
D. Gaixotasun neurodegeneratiboak: esaterako, Alzheimer-en gaitza edo
Parkinson-en gaitza. Gaur egun, bi gaitz horiek dira gure gizartean
zabalduenak, nerbio-sistemako gaixotasunen artean.
5.9
Gaitz horien ezaugarria da NSZren funtzioak pixkanaka baina etengabe
galtzen direla, eta horrek pertsonaren jardueretan eragiten du, bai eta gaitz
horiek dituztenen gizarte- eta lan-harremanean ere.
Oraindik ez dakigu zerk eragiten dituen gaitzok, baina nagusiki
zahartzeari lotuta
daude.
- Alzheimerra:
garun-azaleko
neuronak
endekatzearen
ondorioz
gertatzen da.
Gaixotasu
n sendaezina da. Hasieran, galera arinak gertatzen dira oroimenean,
orientazioan eta arrazoimenean, eta pixkana-pixkana areagotu egiten
dira. Fase aurreratuetan hitz egiteko zailtasunak gertatzen dira,
jarraibideak betetzeko ezintasuna, eta aldaketak portaeran eta
nortasunean. Zoritxarrez, oraindik ez dakigu zerk sortzen duen
gaixotasuna, baina uste da zenbait genetika- eta ingurune-faktorek
batera eragitearen ondorioa dela. Gaur egun, sendaezina da, baina
badira hainbat sendagai sintoma batzuk kontrolatzeko.
- Parkinsona: mugimendua eta jarrera kontrolatzeaz eta koordinatzeaz
arduratzen diren garuneko guneen
neuronak hiltzeari edo
endekatzeari zor zaio. Sintomarik
sarrienak hauek dira: gihar
zurrunak, ibiltzeko zailtasunak,
esku, beso eta hanketako dardara,
eta gorabeherak mugimenduen
koordinazioan. Oraindik ez dakigu
zerk sortzen duen gaixotasuna,
baina badirudí genetika-faktore
jakin batzuek eragiten dutela, bai
eta ingurunean dauden substantzia
toxiko jakin batzuek ere.

Asaldura psikikoak:
Mota askotako asaldura psikologikoak daude. Sarrienen artean, hauek
nabarmentzen dira: antsietatea, gogo-aldartearen gorabeherak, elikadurari
lotutakoak -anorexia eta bulimia, esaterako- eta hiperaktibotasuna.
A. Antsietatea: emozio-egoera desatsegina da; eta horrekin batera,
maiz, fisiologia- eta portaera-aldaketak gertatzen dira, beldurrak
5.10
eragindakoen antzekoak. Antsietatearen sintomak era askotakoak dira:
urduritasuna, kontzentratzeko zailtasuna, loaren gorabeherak eta abar.
B. Arreta falta eta hiperaktibotasuna: asaldura horren ezaugarriak
arretarik eza, hiperaktibotasuna eta oldarkortasuna dira. Gehienetan
haurtzaroan diagnostikatzen bada ere, ez die haurrei soilik eragiten.
C. Depresioa: asaldura
horrek gorputz osoari eta
gogo-aldarteari eragiten
die, eta pertsonaren ohiko
jarduerak nahasten ditu.
Gainera, depresioa ez da
norberaren borondatez
alda daitekeen tristezia
iragankorra. Hau da, egokiro tratatzen ez bada, sintomek urteetan ere
iraun dezakete.
D. Eskizofrenia: garuneko asaldura larri-larria da, eta pertsonak argi
pentsatzeko, bere emozioak kontrolatzeko, erabakiak hartzeko edo
besteekin harremanak izateko duen gaitasunari erasaten dio.
Eskizofreniak jotako pertsona gehienek bizitza osoan dituzte
gaixotasunaren sintomak. Gaitza kontrola daiteke, baina ez dago
sendatzerik.

E. Asaldura obsesibo-konpultsiboa: obsesioak edo konpultsioak, edo bi


asaldurak batera, agertzea da gaixotasunaren ezaugarria. Konpultsioak
portaera errepikakorrak edo errituzkoak dira, eta obsesioari emandako
erantzun gisa osatzen dira; esaterako, gauzak beti halako hurrenkera
jakin batean egitea, gauzak etengabe errepikatzea eta abar.

5.11
F. Nerbio-sistemaren aztura osasungarriak: nerbio-sistemak bere
funtzioak zuzen betetzeko, garrantzitsua da bizi aztura osasungarriak
izatea; besteak beste:
o Elikadura orekatua.
o Bizitza txukuna, bai eta ordutegi erregularrak ere, atseden
hartzeko eta aisiarako aukera izan dezagun.
o Ariketa fisikoa eta gutxienez zortzi orduz lo egitea.
o Aldian behin, buru-jarduerak egitea.
o Nerbio-sistemaren edozein atali kalte egiten dioten egoerak eta
jarduerak saihestea.
o Babes-neurriak hartzea, istripu-lesiorik ez izateko.
o Ez kontsumitzea tabakorik, alkoholik edo nerbio-sistemaren
funtzionamenduari eragiten dion bestelako drogarik.

https://www.youtube.com/watch?v=Hsi1LI13f1Q

https://www.youtube.com/watch?v=84BcMZZfjHs

8.- Sistema endokrinoko gaixotasunak.


Pertsona osasuntsuarengan, gorputzak behar duen adinako kantitatean sortzen
du hormona bakoitza. Dena dela, hainbat faktore direla medio, kantitatea bere
ohiko mailatik gorakoa edo beherakoa izan daiteke, eta horrek asaldura nabarmenak
sortzen ditu. Halakoei hiperfuntzioa odo hipofuntzioa esaten zaie, hurrenez hurren.
Hona hemen sistema endokrinoari lotutako gaixotasun nagusiak:
• Tiroideko gaixotasunak: tiroide-hormona gehiegi edo gutxiegi sortzearen
ondorioz gertatzen dira, eta hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa esaten zaie,
5.12
hurrenez hurren. Hiperfuntzioa edo ohi baino tiroxina gehiago sortzeak areagotu
egiten ditu metabolismoa, urduritasuna, loezina, haserrekortasuna,
hiperaktibotasuna eta pisu-galera. Horrekin batera, tiroidearen bolumena ere
handitzen da; hau da, lepoko hantura agertzen da (goloa).
Hipofuntzioak -hau da, tiroxina gutxiegi sortzeak- gorputzeko funtziorik
garrantzitsuenak moteltzen ditu.
• Nanismoa eta hipofisi-gigantismoa:
garapen-aldian hazkuntza-hormona sortzeko
arazoek eragindako gaixotasunak dira.

• Diabetea: gaixotasun kronikoa da, eta gaur


egun, sendaezina. Intsulina eskasiak edo
intsulinarik ezak sortzen du, eta horren
ondorioz, gorputzak ezin du odoleko glukosa
xurgatu, ezta energia-iturri gisa erabili ere.
Halakoetan, odolak ohi baino azukre kantitate
handiagoa izaten du. Badira hainbat diabete
mota. Hona hemen ohikoenak:
- 1. motako diabetea: intsulinaren
mendekoa ere esaten zaio. Gazteei
eragiten die eta intsulina sortzen duen
pankreako zelularik ez dagoe-lako
gertatzen da. Tratatzeko, gaixoari
intsulina eman behar zaio egunero,
injekzio bidez.
- 2. motako diabetea: ez da intsulinaren
mendekoa. Oro har, 40 urtetik gorako
pertsonei eragiten die. Zelulek intsulina egokiro erabiltzen ez dutelako
gertatzen da. Ondorioz, zelulek glukosa gutxiago kontsumitzen dute, eta
odoleko azukre kantitatea handitzen da. Urteek aurrera egin ahala, odoleko
glukosa-kontzentrazio handiek bihotzeko gaixotasunak, itsutasuna,
giltzurruneko gutxiegitasuna, etab. eragiten dituzte.

https://www.youtube.com/watch?v=ZXyuub3HOyQ

https://www.youtube.com/watch?v=10s4X_Lgt98

https://www.youtube.com/watch?v=ZTem6SDGz5k

5.13

You might also like