You are on page 1of 26

Nuestros sentidos nos permiten percibir sólo una pe-

queña porción del mundo exterior.

Nikola Tesla

Harreman-
funtzioa

Zer ikasiko dugun


1.Harreman-funtzioa
2. Hartzaileak
3. Nerbio– Koordinazioa
4. Koordinazio endokrinoa
5. Erantzuna. Lokomozio-aparatua
6. Osasuna eta eralzio– funtzioa
Harreman-funtzioa
.

Harreman-funtzioaren bidez, gizakiek barruko ingurunean zein kanpokoan gerta-


tzen diren aldaketak zein estimuluak jasotzeko, aldaketa horiek interpretatzeko
edo prozesatzeko, eta bizirik irauteko erantzun koordinatuak prestatzeko gauza
gara.

Harreman-funtzioan hiru etapa bereizten dira; estimuluak jasotzea, informazioa


prozesatzea eta erantzuna.

1. Estimuluak jasotzea
Estimulua organismoaren barruan edo kanpoan sortzen den eta organismoan erantzun
bat eragiten duen aldaketa fisikoa edo kimikoa da.
Gure organismoak zelula berezituak, hartzaileak, ditu; horiek jasotzen duten infor-
mazioa koordinazio-zentroetara bidaltzen dute, prozesatzeko.

2. Informazioa prozesatzea
Koordinazio-zentroek hartzaileek bidalitako informazioa jaso, prozesatu eta organo
efektoreetara bidaltzen dute. Koordinazio-zentroak hauek dira: nerbio-sistema, ner-
bio-koordinazioa gauzatzen du, eta sistema endokrinoa, koordinazio endokrinoa buru-
tzen du.
Nerbio-sistemak funtzio horiek nerbio-bulkadaren bidez egitenditu; nerbio-bulkada
hori korronte elektrikoaren antzekoa da, eta osatzen duten neurona izeneko zelulen
bitartez bidaltzen da.
Sistema endokrinoa guruin-endokrinoen multzo batek osatzen du; guruin horiek fa-
brikatzen dituzten substantziak, hormonak, odolera isurtzen dituzte. Hormonek
erreakzio kimikoen bidez kontrolatzen dituzte barruko organoak. Sistema horrek
nerbio-sistemak baino erantzunmotelagoak baina luzaroagokoak koordinatzen ditu.

3. Erantzuna
Efektoreak erantzuna betetzen duten organoak dira. Horien artean honako hauek na-
baritzen dira: muskuluak, eta guruin endokrinoak.
Hartzaileak
Hartzaileak barrukoak edo kanpokoak izan daitezke.

1. Barruko hartzaileak barruko inguruneko aldaketak jasotzen dituztenak dira Organismo


osoan zehar daude eta horren egoera orokorraren berri ematen digute, odoleko glukosa igo-
tzea,esaterako
2.Kanpoko hartzaileak kanpoko inguruneko estimuluak jasotzen dituztenak dira. Estimulua-
ren izaetaren arabera, honako hauek bereizten dira: mekanorrezeptoreak, estimulu mekani-
koak jasotzen badituzte; kimiorrezeptoreak, substantzia kimikoak detektatzen badituzte;
nozizeptoreak, minberak badira, eta fotorrezeptoreak, argiarekiko sentikorrak badira.
Sentipen-hartzaileak bildu egin daitezke, eta, beste egitura batzuekin, zentzumen-organoak
osa ditzakete. Pertsonen zentzumenak usaimena,ukimena, dastamena, entzumena eta
ikusmena dira.

Usaimena

Usaimen-zelulek sudur-hobien goialdea estaltzen dute. Estimulua hartzen dutenean, burmui-


nerainoko nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte, usaimen nerbioaren bidez;burmuinak usaina in-
terpretatu eta identifikatu egiten du.
Hartzaileak
Ukimena

Ukimenaren hartzaileak hainbat eratakoak


dira: hotza eta beroa jasotzen dituzten termo-
rrezeptoreak; kontaktua eta presioa antzema-
ten mekanorrezeptoreak; eta mina jasotzen
duten nozizeptoreak Sentsazio horiek guztiek
ukimena eratzen dute.

Ukimenaren hartzaileak azalean daude, eta ez


daude berdin banatuta azal osoan zehar; ho-
rregatik, gorputz atal guztiek ez dute senti-
kortasun bera.

Ukimenaren hartzaileak estimulua burmuine-


raino bidaltzen dituzte nerbio bulkadez; burmuinak interpretatu eta identifikatu egiten
du.

Dastamena

Dastamen-zelulak listuan disolbatutako substan-


tzia kimikoak antzematen dituzte. Kimiorrecepto-
rak dira. Dastamen zelulak dastamen-botoi egitu-
raren barruan daude. Dasta-botoi horiek, ahoan.
Faringean eta batez ere, mihian daude dastamen
papiletan.

Dastamen-zelulek janariaren sustantzia kimikoen


estimulua jasotzen dute, eta nerbio-bulkadak bi-
daltzen dituzre, dastamen nerbioaren bidez, garu-
neraino; horrek zaporeak interpretatu eta identi-
fikatu egiten ditu. Oinarrizko lau zapore daude:
azidoa, mingotsa, gozoa eta gazia.
Hartzaileak
Entzumena

Entzumeneko hartzaileak entzutearen edo orekaren erantzule diren mekanorrezeptoreak


dira. Lehenengoak airearen dardarekiko (hots-uhinekiko)sentikorrak diren entzumen-zelulak
dira; bigarrenak,orekaren zelulak, mugimenduekiko sentikorrak dira.

Belarriak hiru atal ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.

1.Kanpo-belarria belarri-pabiloiak eta entzunbideak osatzen dute.


2.Erdiko belarria tinpanoak eta tinpanoa barne-belarriarekin lotzen duen hezurtxo-kateak
(mailuak, ingudeak eta estriboak) osatzen dute.
3. Barne-belarria kokleak, bertan daude entzumen-zelulak, eta hodi erdizirkularrek eta ho-
rien oinarrian dauden eta oreka-zelulak dituzten barrunbeek osatzen dituzte. Egitura horiek
guztiak likidoz beterik daude.

Entzumena eta oreka

Entzumena: Soinu-uhinek kanpo-belarria tinpanoraino zeharkatzen dute, eta tinpanoak dar-


dar egiten du. Dardara hori hezurtxo-katearen bidez transmititzen da koklearen barruko
likidoraino. Likidoaren mugimenduak entzumen-zelulak zirikatzen ditu eta horiek nerbio bul-
kadak bidaltzen dituzte, entzumen-nerbioan zehar, garuneraino;han, soinu bihurtzen dira.

Oreka: Orekaren sentipen-zelulak kanal erdizikularretan eta horien oinarriko barrunbeetan


daude. Mugitzen garenean, egitura horien barruko likidoa desplazatu egiten da, eta orekaren
zelulak zirikatzen ditu ditu; horiek nerbio-bulkadak bidaltzen ditu garuneraino nerbio besti-
bularraren bidez; garunak gorputzaren posizioari buruzko informazioa ematen du.
Hartzaileak
Ikusmena

Ikusmenaren hartzaileak begietan daude, eta fotorrezeptoreak argiaren intentsitatea an-


tzematen dute
Begian bi atal bereizten dira: begi-globoa eta egitura erantsiak.

Begi-globoa esfera sabeldua da, likido gardenez (humore urtsuz eta beira-humorez) betea.
Hiru geruza ditu:
1.Esklerotika kanpoen dagoen kolore zuriko geruza da. Aurreko aldean gardena da, eta kor-
nea esaten zaio. Kornea mintz mehe babeslez estalita dago; konjuntiba esaten zaio mintz ho-
rri.
2.Koroidea bitarteko geruza da; iluna da, eta odol-hodi asko ditu. Aurreko aldean irisa era-
tzen du; horrek zulotxo bat du, begi-ninia. Begi-ninia ireki edo itxi egiten da, heltzen zaion
argi kantitatearen arabera. Irisaren atzean kristalinoa dago; kristalinoa irudia erretinan
fokatzeko forma moldatzen duen lentea da.
3. Erretina barne-geruza da. Bertan daude fotorrezeptoreak; kono eta makila deritzegu.

Egitura erantsiak betileak, betazalak, begi-muskuluak eta malko-guruinak dira. Begi-globoa


babestu eta mugitzen uzten diote.

Ikusmena
Argia korneara heltzen da, eta horrek begi-muskuluak bideratzen ditu. Begi-ninia ireki edo
itxi egiten da, argiaren intentsitatearen arabera.
Argiak kristalinoa zeharkatu eta horrek erretinan fokatzen du. Erretinan,zelula fotorrezep-
toreek garunera nerbio optikoaren bidez bidaltzen dituzten nerbio-bulkadak sortzen di-
tuzte; garunean irudi bihurtzen dira.
Nerbio-koordinazioa (neurona)
Nerbio-koordinazioa nerbio-sistemak egiten du. Sistema hori nerbio-ehunak osatzen du; ner-
bio-ehunaren zelulak, neuronak, nerbio bulkaden bidez informazioa transmititzeko gauza
dira.

Neuronan zelula-gorputza, dendritak eta


axoia bereizten dira.

 Zelula-gorputzak nukleoa eta gaine-


rako organuluak ditu.
 Dendritak luzapen labur eta adarka-
tuak dira.
 Axoia luzapen luzea da. Adarkatze
finetan amaitzen da; horien muturrak
zabalduta daude eta amaiera-botoi
esaten zaie.

Gehienetan, axoiak mielina izeneko substantzia zuriak babesten ditu.Hainbat neuronaren


axoiak bildu eta nerbio-zuntzak eratzen dira, eta,horiek, aldiz, bildu eta nerbioak osatzen
dituzte.

Neuronak konektatuta daude beren artean. Neurona beste batekin konektatzen den lekua
sinapsia da. Nerbio-bulkada neurona baten mintzaren bidez, eta horretatik sinapsien bidez
beste neurona batera transmititzen den korronte elektrikoaren antzekoa dela esan deza-
kegu. Sinapsirik gehienetan, neurona igorlea eta hartzailea ez daude elkar ukitzen; horien
artean espazio bat dago (espazio sinaptikoa), eta mezua neurotransmisore deritzen substan-
tzia kimikoen bidez igortzen da bataren eta bestearen artean; neurotransmisore horiek
axoien amaierako botoietan daude metatuta.

Nerbio-bulkadaren sinapsietako transmisioa honela laburbil daiteke:


1. Neuronaren mintzean zehar transmititu den nerbio-bulkada axoiaren muturrera heltzen
da.
2. Axoiaren muturrean, nerbio-bulkada heltzeak neurotransmisoreak espazio sinaptikora
isurtzea eragiten du.
3.Neurotransmisoreak neurona hartzailearen zuntzarekin lotzen dira eta nerbio-bulkada
sortzen dute horretan.
4. Nerbio-bulkada, neurona horren bidez, bere axoiraino transmititzen da; bertan, deskriba-
tutakoaren moduko prozesua sortzen da.
Neurona eta sinapsia
Nerbio-koordinazioa (nerbio-sistema)

Nerbio-sistemak hartzaileen informazioa bildu, prozesatu, koordinatu eta efektoreek bete-


tzen dituzten aginduak sortzen ditu.
Nerbio-sistema Nerbio-Sistema Zentralak, NSZ, eta Nerbio Sistema Periferikoak, NSR
osatzen dute.

Nerbio-Sistema Zentralak, NSZ

Nerbio-sistema zentralak organismoaren funtzio guztiak kontrolatzen ditu. Entzefaloak eta


bizkarrezur-muinak osatzen dute.
1. Entzefaloa
Entzefaloa garezurrak eta hiru mintzek babesten dute, meninge izena dute mintz horiek.
Horien artean likido zefalorrakideoak zirkulatzen du, eta talketatik babesten du. Hiru atal
ditu: garuna, zerebeloa eta enbor entzefalikoa.
A) Garuna bi hemisferiotan dago banatuta, arraildura batek bereizita. Horren azala, kortex
zerebral esaten zaio, zimurra da eta zirkunboluzio izeneko tolesturak ditu. Garunean infor-
mazioa kontziente bihurtzen da, eta bertan daude funtzio aurreratuak; esaterako, oroimena,
adimena eta borondatea.
B)Zerebeloak oreka eta borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu; ibiltzea, korrika
egitea edo bizikleta gainean ibiltzea, adibidez.
C)Enbor entzefalikoak entzefaloa bizkarrezur-muinarekin lotzen du, eta oharkabeko fun-
tzioak kontrolatzen ditu. Adibidez arnasaren mugimenduk eta bihotz-taupaden erritmoa
kontrolatzen ditu.
2. Bizkarrezur-muina
Bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babestutako eta entzefaloa eta gorputzaren gainerakoa
komunikatzen dituen nerbio-kordoia da. Egintza erreflexuak kontrolatzen ditu.

Nerbio Sistema Periferikoak, NSR


Nerbio-sistema periferikoak nerbio-sistema zentrala gorputzeko organoekin lotzen du. Biz-
karrezur-muinetik sortzen diren 31 nerbio parek eta entzefalotik ateratzen diren 12 ner-
biok, hau da garezur-nerbioek, osatzen dute.
Sentipen-nerbioak (hartzaileetatik NSZra eramaten dute informazioa) eta nerbio motorrak
dira (NSZtik efektoreetara eramaten dituzte aginduak).
Nerbio-sistema periferikoa somatikoa edo autonomoa izan daiteke.
* NSP somatikoak borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
* NSP autonomoak oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu. Bi parte ditu: sinpatikoak or-
ganismoa erne jartzen du, eta parasinpatikoak organismoa erlaxatzea eragiten du.
Nerbio-sistema
Nerbio sistema (jarduerak)

Barne- eta kanpo-hartzaileek jasotzen dituzten estimuluak nerbio-sistema zentralera hel-


tzen dira; bertan, inguruneko aldaketei erantzuteko agindu egokia lantzen da.
Erantzunak ez dira beti modu berean gertatzen; oharkabeak izan daitezke, hau da, kontu-
ratu gabe egindakoak, egintza erreflexuetan gertatzen den bezala, edo jakinaren gainean
egindakoak borondatezko egintzetan gertatzen den bezala.

Egintza erreflexuak

Ziztada bat hartzean edo gauza beroan ukitzean pentsatu gabe ari izaten gara. Horrelako
erantzunei egintza erreflexu esaten zaie.

Egintza erreflexuan nerbio-elementuen multzo batek hartzen du parte; arku erreflexu


izena hartzen du, eta honako hauek dira elementuak:

1. Estimulua hartzen duen hartzailea; ziztada bat, kasurako.


2. Bulkada bizkarrezur-muineraino bidaltzen duen sentipen-nerbioa.
3. Berehalako erantzunerako agindua ematen duen elkartze-neurona.
4.Agindua organo efektoreraino daraman nerbio eragilea.
5. Erantzuna exekutatzen duen (eskua kendu) organo efektorea; muskulua,
esaterako.

Borondatezko egintzak

Ordenagailuko sagua edo idazteko bolaluma erabiltzea borondatezko egintzak dira; erabaki
egiten dugu egitea edo ez egitea.
Borondatezko egintzan honako hauek hartzen dute parte:

1. Estimulua hartzen duten hartzaileek.


2. Bulkada bizkarrezur-muineraino, eta, hortik, entzefaloraino, daraman sentipen-nerbioak
3. Informazioa (irudia, forma, hotza...) jakinaren gaineko sentsazio bihurtzen duen garun-
azala; aurreko esperientzietan hartutako eta bildutako informazio baliatuz ,erantzun-
agindua prestatzen du, eta hori, bizkarrezur- muinetik igarota, nerbio eragile bateraino hel-
tzen da.
4. Agindua organo efektoreraino daraman nerbio eragilea.
5. Nahita uzkurtzen den organo efektorea; muskulua, esaterako.
Nerbio-sistemaren jarduerak
Koordinazio endokrinoa
Koordinazio endokrinoa modu motelean baina luzean gorputzeko organo asko kontrolatzen
dituen mekanismoa da. Sistema endokrinoa gorputz osoan dauden guruinez osatuta dago. Sis-
tema endokrinoaren parte diren guruinak hauek dira: hipofisia, tiroidea, para-tiroidea, gil-
tzurrun gaineko guruinak, pankrea, barrabilak eta obulutegiak.

Koordinazio endokrinoa prozesu konplexua da . Koordinazio hori nerbio-sistemak kontrola-


tzen du, hipotalamo hain zuzen ere.
Prozesu hori hiru etapatan bereiziko dugu:

1. Hipotalamoak hipofisia erregulatzen du.


Hipotalamoa nerbio-sistemaren parte da, eta erreakzioa du kanpoko estimuluen eta odoleko
hormonen kontzentrazioaren aldaketen aurrean.
Erreakzio hori hipofisira nerbio-seinaleak bidaltzen du eta hormonak jariatzen ditu.
2. Hipofisiak beste guruin batzuk erregulatzen ditu
Hipotalamoak estimulatzen duenez, hipofisiak hormonak fabrikatzen ditu. Hipofisiaren hor-
monak odolean zehar doaz: batzuk ondorioak dituzte organoetan; beste batzuek erregulatu
egiten dituzte sistema endokrinoko beste guruin batzuk.
3. Hormonek organoen jarduera erregulatzen dute
Guruinek sortutako hormonak odolaren bidez banatzen dira, eta organoen jarduera erregula-
tzen dute.
4. Hormonek geldiarazi egiten dute hipofisiko jariatzea
Odolean hormona horien kantitatea handitzen den heinean, jariaketa inhibitu egiten da.

ESTIMULUA

HIPOTALAMOA HIPOFISIA GURUINA

HORMONA
INHIBITZEN KANTITATE HANDIA
DU ODOLEAN
ORGANO EDO ZE-
LULA

ERANTZUNA
Sistema endokrinoa

..

(gizaki arra ezkerrean, emea eskuinean).


1. guruin pineala
2. Hipofisia
3. Tiroidea
4. Timoa
5. Giltzurrungaineko guruina
6. Pankrea
7. Obulutegia
8. Barrabila
Guruin endokrinoak
Hazkuntza hormona (GH): organismo osoko zelulen eta ehunen hazkuntza era-
Aurrehipofisia edo adenohipofisia
giten du.
Adrenokortikotropina (ACTH): giltzurrungaineko guruinean eragiten du
eta hormona adrenokortikalen jariaketa eragiten du.
Tirotropina (TSH): bere eraginez tiroideak tiroxina eta triiodotironina jariat-
zen ditu.
Hormona folikulu estimulatzailea (FSH): emakumeetan obulazioa gertatu au-
rretik obulutegien hazkuntza eragiten du, gizonetanbarrabile-
tan espermaren ekoizpena.
Hormona luteinizatzailea (LH):obulazioa gertatzeko ezinbestekoa da. Obulute-
gietan hormona sexual emeen eta barrabiletan hormona sexual arren sintesia
eta jariaketa eragiten du.
Prolaktina: bularrak hazten dira eta esnea ekoizten dute bere eraginez

Hormona antidiuretikoa (ADH): giltzurrunetan uraren birxurgapena handitzen


Atzehipofisia edo neurohipofisia
du. Kontzentrazio handian aurkitzen bada, odol hodiak uzkurrarazi eta presio
arterialaren igoera dakar.
Oxitozina: erditzean miometrioaren uzkurketa eragiten du, hau da, kontrakzio-
ak bultzatzen ditu

Kortisola: karbohidrato, lipido eta proteinen erregulazioaz arduratzen da.


Giltzurrungaineko guruina
Aldosterona: giltzurrunek sodio gehiago birxurgatu eta potasio gutxiago iraiz-
tea eragiten du.
Katekolaminak: adrenalina, noradrenalina eta dopamina. Hauek hormonak izate-
az gain neurotransmisoreak ere badira. Hormona eta neurotransmisoreen arte-
ko desberdintasun klasikoa hormonak odolera isurtzen direla da eta neurotrans-
misoreak sinapsi gunera, baina substantzia batzuk bien ezaugarriak dituzte.

Tiroidea Tiroxina eta triiodotironina: organismoko metabolismoa igotzen dute.


Kaltzitonina: hezurretan kaltzioaren metaketa bultzatzen du.

Intsulina: karbohidratoen metabolismoa kontrolatzen du. Glukosa maila odolean


Areko Langerhansen irlak
jaisten du
Glukagoia: Intsulinaren antagonista da: glukosa maila odolean igotzen du.

Obulutegiak Estrogenoak: emakumeen organo sexualen hazkuntza eta ezaugarri sexualen


garapena eragiten dute.
Progesterona: umetokiko fluxuaren jariaketa eta bularreko jario aparatuaren
eta endometrioaren garapena bultzatzen du.

Testosterona: gizonen organo sexualen hazkuntza eta ezaugarri sexualen gara-


Barrabilak
pena eragiten du.

Paratohormona: zelulaz kanpoko likidoan dagoen kaltzio kontzentrazioa erregu-


Paratiroidea
latzen du. Heste mehean kaltzio xurgapena areagotzen du, giltzurrunetako kalt-
zio iraizketa eta hezurretako irteera ere erregulatzen ditu
Lokomozio-aparatua
Lokomozio aparatua barne-euskarria da eta hari esker mugitzen eta ibiltzen gara. Eskeleto
sistemak eta muskulu sistemak osatzen dute.

Eskeleto sistema.

Eskeleto-sistema hezurrek eta artikulazioek eratzen dute. Honako funtzio hauek ditu:

1. Gure gorputzaren barruko egitura izatea.


2. Barruko organoak eta ehunak babestea.
3. Muskuluak finkatzeko lekua izatea.
4. Odol-zelulak fabrikatzea.
5. Kaltzio- eta fosforo-erreserba izatea.

Hezurrak

Hezurrak, kanpoko aldean, batez ere hezur-ehun trinkoz eta, barrukoan, hezur-ehun harroz
osatutako organoak dira. Marruskadurarik ez egoteko, hezurren muturretan bigunagoa eta
elastikoagoa den kartilago ehuna dago. Ehun harroko hutsuneak hezur-muinez beterik daude.
Muin hori bi eratakoa izan daiteke: hezur-muin gorria, odol-zelulak fabrikatzen dira bertan,
eta hezur-muin horia, ehun adiposoz osatua.
Hezurren gogortasuna hezur-ehunak kaltziozko gatz mineralak dituelako da.
Duten formaren arabera, hezurrak luzeak izan daitezke, femurra, kasurako; laburrak, or-
noak eta eskumuturreko hezurrak esaterako, eta lauak, garezurra osatzen duten hezurrak,
adibidez.

Artikulazioak

Artikulazioak hezurren arteko loturak dira. Hiru eratakoak izan daitezke:finkoak, erdi-
mugikorrak eta mugikorrak.
Finkoak. Hezurren mugimendurik egiten uzten ez duten artikulazioak dira; garezurra osa-
tzen duten hezurrak esaterako.
Erdi-mugikorrak. Mugimendu oso mugatuak egiten uzten duten artikulazioak dira; bizkarre-
zurreko ornoenak, adibidez.
Mugikorrak. Hezurrak alde guztietara mugitzen uzten duten artikulazioak dira; ukondoa,
belauna edo aldaka, kasurako. Hezurren arteko ukitze-zonetan marruskadurarik ez sortzeko,
zona horiek kartilago-ehunez eta likido labaingarriz daude estalita; sinobia
esaten zaio likido horri. Artikulazio horietan, hezurrak lotailuen bidez daude batuta.
Eskeleto sistema
Muskulo-sistema
Muskulu-sistema muskuluek osatzen dute. Lokomozio-aparatua osatzen dutenak eskeleto –
muskuluak dira.
Lokomozio-aparatuko muskuluei esker, mugimendu azkarrak eta borondatezkoak egin ditza-
kegu. Tendoien bidez lotzen dira muskuluak hezurrekin; tendoiak erresistentzia handikoak
dira, eta hezurretatik tiratzen dute, mugimendua sortzeko.

Lokomozio-aparatuko muskuluek hainbat forma dituzte:

Fusiformeak, besoetako bizepsa edo trizepsa, esaterako. Horien muturrak bi, hiru edo lau
adarretan banatu daitezke; horren arabera,bizeps, trizeps edo koadrizeps esaten zaie, hu-
rrenez hurren.
Lauak, bularreko muskuluak, adibidez; muskulu horiek besoak aurrera mugitzen dituzte.
Zirkularrak, ezpainetako orbikularrak, kasurako; horiek ezpainak zabaldu eta itxi egiten di-
tuzte

Eskeleto-giharren egitura.
Eskeleto-giharrak gihar-zuntzez osatuta daude. Ehun konjuntibozko geruza mehe-mehe ba-
tez estalita dago zuntz bakoitza; ehun horri endomesio esaten zaio. Zuntzak gihar sortatan
elkartzen dira eta perimesio deritzon ehun konjuntibozko mintz batez inguratuta daude.
Zenbait sortak giharra osatzen dute. Aldi berean, ehun konjuntibozko beste geruza batez
estalita dago giharra; epimesioaz, hain zuzen ere.

Giharren muturrean, ehun konjuntibozko estaldura guztien loturek tendoiek osatzen dute.
Tendoiak hezurrekin lotzen dituzte giharrak.

Muskuluak uzkurtzea muskuluak loditzea eta laburtzea da. Nerbio sistemakkontrolatzen du.
Muskuluak uzkurtzean mugimendua gerta dadin, hainbat muskuluetan sortu behar da era be-
rean eta modu koordinatuan.
Gehienetan, eskeleto-muskuluek bikoteka jarduten dute aurkako muskuluekin: bat uzkurtzen
denean, bestea erlaxatu egiten da. Esaterako,besoko bizepsa eta trizepsa aurkako muskulu
bikotea dira: lehenengoak besoa tolestea eragiten du, eta bigarrenak,luzatzea.
Gizakiaren muskulu nagusiak
Osasuna eta erlazio-funtzioa

Zentumen-organoen gaixotasunik ohikoenak hauek dira.


Osasuna eta erlazio-funtzioa

Zentzumen-organoen zaintza eta higienea

1. Zentzumen-organoek ongi zaintzeko ohitura hauek izan behar dugu:


2. Elikagai egokiak jan behar ditugu, bereziki bitamina era mineral askokoak;
3. behar-beharrezkoak baitira, esaterako, ikusmenerako.
4. Ez da substantzia toxikorik kontsumitu behar, alkohola eta tabakoa.
5. Betaurreko egokiak erabili behar ditugu, begiak eguzki-izpietatik babesteko, eguzki-erradiazio
jakin batzuk kaltegarriak dira erretinarako.
6. Ez da komeni begiak zikintzea. Ez ditugu begiak eskuekin igurtzi behar,begietan azkura dugu-
nean edo nekatuta daudenean. Ur askorekin garbitzea komeni da.
7. Argi oneko lekuetan irakurri behar dugu beti, eta ahal bada, egun-argitan.
8. Ez da komeni leku zaratatsuetan egotea, ezta ke handikoetan ere, kaltegarriak baitira belarrie-
tarako eta begietarako.
9. Neurrizko bolumenean entzun behar da musika, telebista, etab. Entzungailuak ez dira bolumen
altuan erabili behar, horrek entzumen galera lasterra dakar eta.
10. Ez dugu ikusmena behartu behar. Ez diogu Eguzkiari zuzenean begiratu behar, eztaa rgi handi-
handia sortzen duten objektuei ere.
11. Larruazala eguzki-erradiazioetatik babestu behar dugu; horretarako,elastikoak jantzi edo
krema babesgarriak eman behar dira eguzkitan jarribaino lehen, baita egun hodeitsuetan ere.
12. Kanpo-belarria egunero garbitu behar da.Horretarako, ez dugu objektu puntazorrotzik erabili
behar, kaltegarriak izan baitaitezke tinpanorako .
13. Aldian behin, ikusmenaren eta entzumenaren osasun-azterketa egitea komeni da.
14. Otordu bakoitzaren ondoren, hortzak eta mihia eskuilatu behar ditugu.

Nerblo-sistemaren osasuna

Nerbio-sistemaren gaitz nagusiak honako hauek dira:


Psikologia-arazoak, gizarteko edo inguruko egoerak eragindakoestresa edo depresioa, esaterako;
hala ere, arazo organikoek eta pertsona bakoitzaren ezaugarriek ere eragina dute gaitz horretan.
Endekapenezko gaixotasunak, Alzheimerren gaitza, esaterako; gaitz horretan, gaixoek memoria eta
pentsatzeko eta hitz egiteko gaitasuna galtzendute. Gaitz hori, sarri, pertsona nagusien kasuan ageri
izaten da eta asko ikertzen den arren, ez dago horren kontrako tratamendurik
Traumatismoak ezbeharrez sortzen diren gaitzak dira; bizikletan ibiltzean,
buruko babesik gabe patinatu edo automobilean segurtasun gerrikorik
gabe joanez gero, esaterako, gertatzen dira.
Mendetasunak. Alkohola edo beste droga batzuk, kokaina, kalamua
edo pastillak, esate baterako, kontsumitzeak betiko kalteak eragiten
ditu nerbio-sisteman eta, gainera, mendetasuna sortzen dute; ondorioz,
oso zaila da substantzia horiek hartzear uztea.
Osasuna eta erlazio-funtzioa

Sistema endokrinoaren osasuna

Sistema endokrinoari eragiten dioten gaixotasunak odolean hormonak gehitzearen, hau da,
guruin baten hiperfuntzioaren edo hormonak gutxitzearen,hau da guruin baten hipofuntzioa-
ren ondorioz sortzen dira. Nahasmendu horiek eraldatu egin ditzakete organismoaren bizi-
funtzio guztiak
Gaitz horietako bat diabetesa da; pankrearen jarduera txarrak eragiten du, behar den bes-
teko intsulina sortzen ez duenez gero. Intsulina faltak glukosa zeluletara ez igarotzea eta
odolean pilatzea (hipergluzemia) eragiten du; horrek glukosa-defizita eragin eta ondorio la-
rria du organoetan.Diabetesaren ondorioz, itsutasuna, giltzurrunek huts egitea gerta dai-
tezke.
Dieta osasuntsua edukitzea, alkohola duten edaririk ez hartzea edo, kirola egitea ohi-
tura onak dira sistema endokrinoaren osasunerako.

Lokomozio-aparatuaren osasuna

Lokomozio-aparatuko gaitz asko hezurrei, artikulazioei eta muskulueieragiten dieten kol-


peen, mugimendu zakarren edo gorputz-jarrera okerren erruz sortzen dira. Horien artean
daude zaintiratuak, lokatzeak, muskulu-uzkurdurak, haragi-etenak, hausturak edo bizkarre-
zurraren desitxura-tzeak
Hezurren eta giharren egoera ona izateko komeni
da aztura hauek hartzea:

1. Aldian behin ariketa fisiko egitea


2. Dieta orekatua izatea
3. Onetako egokiak janztea.
4. Jarrera egokiak hartzea
5. Bizkarrean pisu handiegirik ez hartzea.
Ariketak
1.Definitu berba hauek estimulu, eran- 5.Kopiatu eta osatu taula, nerbio-
tzun,neurona, hormona, hartzaile, efektore, gu- koordinazioaren eta koordinazio endokrinoaren
ruin endokrino, artikulazio. arteko aldeak seinalatuz:
2.Idatzi esaldi koherentea honako hitz hauekin:
neuronak, nerbioak, nerbio-zuntzak, axoiak.
3Seinalatu esaldi faltsuak, eta idatzi esaldiok
zuzen koadernoan:
a) Egintza-erreflexuak bizkarrezur-muinak kon-
trolatutako borondatezko erantzun bizkorrak
dira.
b) Borondatezko egintzak entzefaloak kontrola-
tutako erantzunak dira.
c) Erantzunak nerbio motorren bidez doaz organo
efektoreetara. 6.Lotu bi zutabeetako elementuak:
d) Estimuluak kontziente bihurtzen dira, a) Minaren
bizkarrezur-muinera heltzen direnean. Hartzaileak 1)Kimiorrezeptoreak
3Adierazi zein diren nerbio-bulkadak zeharka- b)usaimen-zelulak 2)Fotorrezeptoreak
tzen dituen nerbio-bideak ukipen-hartzaile c) Konoak eta makilak 3) Mekanoruezeptorea
bat estimulatzen denetik, bulkada entzefalora d) Entzumenaren
heldu arte. hartzaileak 4) Termorrezeptoreak
4. Adierazi koadernoan zer adierazten duen e) Dastamen-zelulak 5)Nozizeptoreak
zenbaki bakoitzak.
7 .Adierazi adibide bat, eta zehaztu gorputza-
ren zein ataletan dauden:
a) Hezur luze, labur eta lau bana.
b) Artikulazio mugikot erdi-mugikor eta
finko bana.
c) Muskulu fusiforme, lau eta zirkular bana.
8. Kopiatu eta osatu taula hau Koadernoan.

GURUINA FUNTZIOA
INTSULINA

OXITOZINA

ADRENALINA

PROGESTERONA
Ariketak
8.Erabili unitatean ageri diren eskeletoaren et- 10.Honako eskema honek sistema endokrinoak
muskulu-sistemaren irudiak, eta adierazi gorpu- odoleko glukosa-mailak nola erregulatzen
tzaren zein ataletan dauden honako hezur eta dituen erakusten du.
muskulu hauek:
a) Belaunezurra f) Bizepsa
b) Peronea g) Erdizurdazkoa.
c) Humeroa h) Bikia
d) Erradioa e) Bularrezurra
i) Koadrizepsa j) Sartorioa

Erreparatu honako irudi honi, eta erantzun


galderei:

a) Zein muskulu dago uzkurtuta?


b) Zein muskulu dago erlaxatuta?
c) Zer izen hartzen dute irudikoak bezala
diharduten muskulu bikoteek? 11.Erreparatu arretaz eskemari, eta erantzun
honako galdera hauei:
9.Azaldu zer adierazten duen honako irudi honek a) Zer egiten du pankreak, odoleko glukosa
maila igo dela detektatzen duenean?
b) Zer zeregin du intsulinak?
c) Odoleko glukosa jaisten denean, nola
erantzuten du pankreak?
d) Idatzi testu laburra, eskeman adierazten
dena azaltzeko.
e) Zergatik hartzen dute pertsona diabetikoek
intsulina jatorduen aurretik?
Proiektua: alkoholemia-tasa

GAUR egun, gazteak hamabi-hamahiru urterekin hasten dira edaten. Hasieran joko gisa hartzen dute: boteloia
egin edo tabernatara joan. Bertara bakarrik joatea ez da ohikoena izaten, normalean, taldean joaten dira eta
gaua sartzearekin batera edaten hasten dira. Alkohola adinez nagusiak direnei eskatzen diete, bai tabernatan
eta batez ere, boteloia egiteko garaian. Izan ere, dendetan askotan nortasun agiria eskatu eta alkohola esku-
ratu gabe geratzen direnez, inguruan dagoen helduren batengana joan eta mesedea eskatzen diote.

Alkoholak oso ondorio larriak izan ditzake, nahiz eta ez den beti horrela izaten. Normalean, guztiok izaten edo
jasaten dugun ondorioetako bat bestondoa da, ajea. Gainera, zenbaitetan bezperako zenbait ekintza ez dira
oroitzen edo zerbaitegatik damua sentitzen da. Orain arte aipatutako hauek konpontzea oso erraza izan dai-
teke, baina badira konpontzen horren errazak ez diren beste hainbat ondorio, edo agian, konpondu ere egin
ezin daitezkeenak, Esate baterako, alkoholaren eraginez egunero alkohola edateko beharra izatea, alkoholis-
moa, hain zuzen ere. Ondorioz, alkohola ezin uztea.
Beste ondorio bat, adibidez, alkoholaren ondorioz ba-
besik gabeko harreman sexualak izan eta haurdun gera-
tzea, ekintzarekin oroituz edo oroitu gabe.

Festa egunetan, eskuarki, anbulantziak hiri edo herriko


puntu ezberdinetan aurkitzen dira, mozkortuta daude-
nek zerbait behar badute, benetan gaizki sentitzen
badira, borrokaren bat egon bada... lagundu ahal iza-
teko. Medikuak mozkorrekin kezkatu egiten dira eta
gazteak mentalizatzeko kanpainak, iragarkiak... jarri ohi dituzte abian.

Gurasoek, normalean, beren seme-alaben egoera ezagutzen dutela uste dute. Hala ere, denetarik dago; badaude
guztiaren berri duten gurasoak eta ezer ere ez dakitenak. Dakitenek ez dute beste aukerarik eta onartu egin
behar izaten dute. Dena den, nahi duten gauza bakarra bere seme-alabak ongi egotea da. Ez dakitenek, aldiz,
bere seme-alabek ez kontsumitzeko esperantza baino ez dute izaten.

Gazteok, normalean, edariak nahastu egiten ditugu, hau da, gau osoan ez da edari bera edaten, aldatu egiten
da: zapore ezberdineko txupitoak, garagardoa, kalimotxoa edo kubatak. Gainera, askotan alkoholarekin batera
porroak eta tabakoa kontsumitzen dira, eta hauen eragina areagotu egiten da.

Beraz, esan liteke, hauek direla gaur egungo errealitatearen ezaugarriak. Hala ere, gauza guztiekin bezala, kon-
trolatu egiten bada, ondorioak ez dira horren larriak izango. NOTICIAS DE NAVARRA
Proiektua: alkoholemia-tasa zer da?

 Alkoholdun edariek alkohol kantitate jakin bat dute; horri alkohol-gradu esaten zaio eta ehu-
neko hainbestetan adierazten da.
 Adibidez, 14"-ko ardo-botila batean %o 14 alkohola da; litro batean (1000 ml) 140 ml alkohol
dagoela esan nahi du horrek.
 Alkoholdun edaria hartu eta gero, organismoan zenbat alkohol dagoen kalkulatzeko, alkoholemia
-tasa erabiltzen da; tasa hori norbanakoaren masaren eta sexuaren arabera aldatzen da. For-
mula honen bidez kalkulatzen da:

T =[(Alkohol gradua/100) . Flartutako bolumena (ml) X 0,8]/ Pertsonaren masa (kg) . E

formula horretan, E 0,7 da gizonezkoengan, eta 0,6, emakumezkoengan.


Conductores Límite En Sangre* Límite En Aire Espirado*

(1) General 0'5 gr/l 0'25 mg/l


(2) Profesionales 0'3 gr/l 0'15 mg/l

(3) Noveles 0'3 gr/l 0'15 mg/l

Nº copas Bebidas espirituosas Cerveza y vino Resultados globales

Nº fallos Aumento % Nº fallos Aumento % Nº fallos Aumento %

0 copas 3 3% 2 2% 1,8 2%

1 copas 6 9% 4 6% 4,3 6%
2 copas 9 12% 6 8% 6,3 8%
3 copas 11 14% 7 9% 11 13%
4 copas 20 17% 16 14% 20 18%

KALKULATU

70 kg-ko masa duen gizonezko batek 5-ko 330 ml ko bi garagardo eta 12"-ko baso bat ardo hartu di
tuela joko dugu.
a) Kalkulatu pertsona horren alkoholemia-indizea.
b)Zure ustez, zer ondorio izango ditu alkohol horren pertsona horren nerbio-sisteman?
c) Positibo emango ote du alkoholemia-testean?
d)Zure ustez, gidatzeko moduan dago?
e)Gibelak kg-ko eta orduko 0,1 g-ko erritmo konstantean ezabatzen du alkohola . Zenbat ordu be-
harko ditu gizon horrek hartu duen alkohola ezabatzeko?
f) Taldeka Bilatu informazioa eta idatzi txosten bat
T.1 eta 5Alkohola eta trafiko istripuak
T.2 eta 6 Alkohola eta gaixotasunak
T.3 eta 7 Alkohola eta gazteak
T.4 Alkohola eta mendekotasuna.

You might also like