You are on page 1of 5

GAIXOTASUN MENTALAK - Ariketak

Erantzun ondorengo galderak. 6.dinamikako “Buruko gaitzak dituzten pertsonei arreta”


dokumentuan topatuko duzue lagungarri izango zaizuen Informazioa.

1. ariketa: Errenteriako Osasun Mentaleko zentroaren inguruko artikulua irakurri eta egiten dituzten
ekintzen eskema bat egin adibeekin http://gureahotsaerrenteria.blogspot.com.es/

Hausnarketa san valentin eguna: bikoterik ez dutenek ere zoriontxuak izan daitezke
2.ariketa: Izan al duzue noizbait desoreka neurotikorik? Eta antsietate krisirik?
Bai. Bai.

3. ariketa. DESOREKA NEUROTIKOAK. Ondorengo galderak erantzun:


● Antsietate orokorra pairatzen duten 3 pertsonen eta trauma-ondoko estresa
pairatzen duten beste 3 pertsonen adibideak jarri.
- Antsietate orokorra izan daitezke bai estresarengatik, bai egoera pertsonalen
batengatik adibidez familiar bat hil denenan eta urduritasunagatik.
- Trauma-ondoko antsietatea izan daiteke akzidente bat izan ondoren, pertsona
horren herruarengatik sortutako antsietatea eta maltratu baten ondorioz.

● Fobiaren bat, pentsamendu obsesibo errepikakorren bat eta jokabide


konpultsiboren bat izan duzun pentsatu. Zerrenda bat egin. Antsietaterik eragiten al
dizu? 0 eta 10 artean puntuatu kontuan izan 0-k antsietate eza eta 10-ak jasan
ezineko antsietatea esan nahi duela.

Bai 10.

• Pentsa ezazu ikaskide batek familiako arazoak dituela eta etorkizuna ilun ikusten
duela. Eguneroko jarduerei heltzen dien arren, aldatu egin dela ikusi duzu: ez da
kalera irteten, triste dago, ozpinduta erreakzionatzen du….
- Laguntza profesionala eskatzeko esan diozu (psikologora joateko), baina ez zaiola bere
gauzak inori esatea gustatzen erantzun dizu, ez duela sinesten psikologoetan eta ez duela
psikologorik ezagutzen
- Binaka edo hirunaka pentsatu nola lagun diezaiokezuen pertsona horri pauso hori ematen.
Proposamen ezberdinak taldean aztertu

Laguntzen saiatu (entzun, bere ondoan egon…)


4. ariketa. GAIXOTASUN PSIKOTIKOAK. Ondorengo galderak erantzun:
● Zeintzuk dira trastorno psikotikoen eta neurotikoen arteko desberdintasuna? Zein
desorekak dira larrienak?Trastorno neurotikoeta beti errealitatea jakiten duzu, trastorno
psikotikooetan berriz ez duzu errealitatea ikusten baizik eta zure buruan dauden
irudikazioak.
● Sintoma eta jokabide psikotikoen zerrenda egin. Gaixotasun hauen antzekoa duen
pertsonarik ezagutzen baduzu, deskriba ezazu pertsona horren jokabidea.
➔ Aluzinazioak
➔ Delirioak
➔ jokaerak ezberdinak izaten ditu, janzkera edo itxura ezhoikoak, portaera desegokia
eta portaera erasokorra.
➔ Pobrezia afektiboa
➔ Alogia (pentsamenduaren pobrezia)
➔ Arreta falta
➔ Abulia- apatia (edozer egiteko nahia edo borondatea galtzea)
➔ Anhedonismoa- tratagaiztasuna (plazerra ematen duten ekintzetan sentsazio
galera)

Ez, eskizofrenia duen ezagun bat daukat baina txikitatik tratatua dagoenez ez dakit zer jokabide
dituen.

● Irakurri ondorengo kasua. Eskizofreniaren diagnostiko bat da:

“Miguel 31 urteko mutila da eta duela 15 urte eskizofrenia diagnostikatu zioten. Migel txikia
zenean mutil introbertitua zen, lotsatia eta kasu egiten zuen, nota onak eskuratzen zituen
eta pianoa jotzen ikasi zuen. 16 urterekin ikasketekiko interesa galtzen hasi zen, institutuko
bere lagunetatik bereizi zen eta bere gelan ixten zen, orduak eta orduak melodiak abesten
pasatuz. Denborarekin egoera larritu zen. Bere itxialdiak gero eta luzeagoak ziren eta
melodiak deliranteagoak. Ez zuen ordutegirik betetzen.

Bere gurasoek ezin zuten berekin hitz egin, eta hitz egitea lortuz gero, Miguel-ek gero eta
haserretuago erantzuten zuen; aita bere jokabidea gaitzesten ari zen aldi batean, Miguel-ek
bultza eta oso ozen erantzun zion…ni musikaria naiz eta inbidia didate!. Egoera honen
aurrean, gurasoek familia-medikuarengana jo zuten eta han gaztearen gaixotasun posibleaz
informatu eta kontsultara eramateko agindu zieten.

Nola edo hala, lortu zuten Miguel medikuarengana eramatea, nahiz eta honek ondo zegoela
esaten zuen, mania ziotela, alegia. Familiako sendagileak psikiatrarengana bidali zuen.
Psikiatrari esan zionez, bere gelan ixten zen jendeak gorroto zuelako eta inbidia ziotelako,
etengabe berataz hitz egiten zutelako, eta nahiz eta bere gelan egon, berak dena entzuten
zuela. Gaineratu zuen berak bazekiela irtetea arriskutsua zela, bera eta bere familia osoa
arriskuan zeudelako. Psikiatrak ospitalean sartzeko konbentzitu zuen, han seguruago
egongo zelako.

Miguel-ek ospitalera joatea onartu zuen ondo zegoela frogatzeko, eta lasaiago egoteko
sendagaiak hartzea onartu zuen. Aste batzuren ondoren, prozesu akutua bertan behera
gelditu zen, eta alta jasotakoan askoz ere soziableagoa zegoen hartutako laguntzaren
onurak onartzera iristeraino.

Miguel-ek eta bere familiak badakite ezinbestekoa dela sendagaiak hartzen jarraitzea, nahiz
eta horrela ere, agian berriz bueltatuko den egoera hartara. Edonola, orain badakite gaixo
dagoela eta tratamenduari heldu behar diotela, eta badakitela nora jo behar izanez gero.”

● Testuan azalduko gaixotasun psikotikoaren sintomak eta adierazpenak zerrendatu

Sintomak:

● Bere gelan ixten zen

● 16 urterekin ikasketekiko interesa galtzen hasi zen

● Bere itxialdiak gero eta luzeagoak ziren eta melodiak deliranteagoak.

● Ez zuen ordutegirik betetzen

● Jokabide txarrak zituen gurasoekin

● Geroz eta haserreago

Adierazpena:

5.ariketa, ondorengo galderak erantzun:

● Zer da depresioa? zein dira sintomak?

Gogo aldartearen desoreka da.


Pertsona triste, balio gabea, errudun edo babesgabe sentitzen da, eta tristura sentimendua
neurrigabea izaten da eragiten duen faktorea kontutan hartuta.

-Pertsona depresiboak inguratzen duen mundua kolorerik eta zentzurik gabe ikusten du.
-Bere emozioak (pozak, sentimenduak,…) ez ditu modu egokian adierazten.
-Inguruan gertatzen denarekin gozatzeko eta ilusionatzeko ahalmenik ez du eta ez da motibatzeko
gai izaten
-Pertsona geldoak bihurtzen dira eta kontzentratzeko zailtasunak izaten dituzte.
-Batzuetan, heriotzan edo suizidioan pentsatzen dute (hauek dira depresioaren sintomarik
larrienak)

● Down sindromea dutenek atzerapen mentala dute. Zeintzuk dira beraien


ezaugarriak?

Aurpegi laua, bereziki sudur-zubian.

Begiak almendra-formakoak, gorantz urratuak.

Lepo motza.

Belarri txikiak.

Ahotik irteteko joera duen hizkuntza.

Orban zuri txiki-txikiak begiaren irisean (zati koloreztatua)

Esku eta oin txikiak.

Prozedura- eta eragiketa-memoria, ongi garatua (ataza sekuentziatuak zehatz egin


ditzakete)

Ikus-oroimena entzumena baino hobea da.

Hiru jarraibide baino gehiago segidan jarraitzea kostatzen zaie.

Ekimen eskasa

Inhibitzeko gaitasun txikiagoa

Jarrerek irauteko eta aldaketari aurre egiteko joera

Inguruneari erantzuteko eta erreakzionatzeko gaitasun txikiagoa

Kolaboratzaileak izaten dira, eta maitekorrak eta lagunkoiak izaten dira.

● Izan al duzu harremanik atzerapen mentala duen gaixoren batekin? Hala bada,
nolakoa izan da zure esperientzia? Batzuetan, pertsona horiekin izandako tratua oso
aberasgarria da. Esan al dezakezu zergatik?

Bai harremanak izan ditugu. Esperientzia oso aberatxgarria izan zen beraiek gauza asko erakutxi
ahal digute.
Nerbio-anorexia eta bulimiari buruzko ondorengo galderak erantzun:

● Zergatik da hain arrunta nerabeen artean?

Denon esku uzten dugu geure burua

● Zer egin beharko litzateke gizartean gaixotasunaren prebalentzia jaisteko?

Estereotipoak alde batera utzi.

● Nola prebenitu daiteke gaixotasun hauen agerpena?

Elikadura osasungarria muturrera jo gabe heztea eta sustatzea (adibidea eman). Neurrizko
jarduera fisikoa sustatzea, sozializazioa idealki sustatuko duena. Autoestimu egokia
eraikitzen laguntzea.Norberaren gorputzen onarpena

● Zer esango zenioke zure lagunik onenari gaixotasun hau duela uste izanez gero?

Laguntza bilatzeko eta espezialisten eskuetan jartzea.

6. ariketa, ondorengo kasua irakurri:


“ Cecilia 71 urteko emakumea da. Juan, bere senarrarekin bizi da, eta ezkondu zenetik
etxeko lanak egitea izan da bere jarduera nagusia. Bera oso apaina izan da beti, eta jubilatu
zirenetik bizitza sozial aktiboa du. Pasiora joan, dantza egin eta bidaiatu egiten dute.
Gizonak kartetara eta dominora jokatuz pasa ohi du denbora. Bera koral baten partaide da
eta emakume jostunen talde batean pasatzen du denbora. Azken boladan, gainera, bere
alaba gazteenak izan duen alaba zaintzen du haurtzaindegira eraman eta ekarriaz, parkera
eramanaz etab. Baina, egoera aldatzen hasi da Ceciliari Alzheimer-a diagnostikatu diotelako
hasierako fasean.”

● Bete ondorengo taula bere bizitza nola aldatuko den eta gaixotasuna garatu ahala
Ceciliaren egoerak izango dituen aldaketak aipatuz:

Hasierako fasea Tarteko fasea Fase aurreratua


● Akatsak oraintzuko memorian. ● Ekintzak ● Hizketaren gaitasuna
● Desorientazioa. errepikatzea,senideen , galtzea.
● Konzentrazioa gutxitzea. aitorpenak ● Inkontinentzia.
● Portaera aldaketak. galtzea,agresibitatea, ● Lagundutako elikadura
zaintzariarekiko izatea.
menperatazuna, hitzak ● Erabateko mendekotasun
ahaztea fisikoa

You might also like