You are on page 1of 11

21.

GAIA: LOA

1. SARRERA
2. LOAREN FISIOLOGIA
3. LO ARAZOAK
4. INSOMNIOA
4.1. Tratamendua
4.1.1. Neurri ez farmakologikoak
4.1.2. Tratamendu farmakologikoa
5. HANKA GELDIEZINEN SINDROMEA
6. ERRITMO ZIRKADIANOAREN ALDAKETAK
7. HIPERSOMNIA
7.1. Narkolepsia-kataplejia
8. PARASOMNIA
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

21. GAIA: LOA


1. SARRERA
Loaren patologia nagusiak neurologiak eta neumologiak aztertzen ditu. Loa prozesu aktiboa da eta
honen estruktura ona izan dadin burmuinaren aktibitatea ugaria eta beharrezkoa izango da, loa ez da
inaktibazioaren sinonimoa. Ez-REM eta REM faseetan zatitzen da eta garun enborreko hainbat zentru,
hipotalamoa eta talamoa daude loaren erregulazioan inplikatuak. Iraupena aldakorra izanda ere batez
bestekoa 8h dira. Gaueko 8 orduko loa, 90-120 minutuko 4-5 zikloetan antolatzen da eta ziklo hauen
antolaketa, “barneko erloju” eta inguruneko hainbat estimuluen interakzioen ondorioa da (argia). 24
orduko erritmo zirkadianoa dugu. Gainera, ziklikoak diren beste hainbat funtzioekiko lotura bat dago.
Adibidez, hainbat hormonen jariapenean (kortisola…).

Loaldian kortexaren desaferentizazio bat gertatzen da eta kanpoarekiko deskonektatzen dugu,


burmuinaren aktibitatea galdu gabe. Gizakiaren behar absolutua da eta erregulazio oso konplexua
du. Oraindik ere ez da loaren funtzioa zein den erabat ezagutzen: energia mantentzea, memoria
finkatzea, “jasotako datuak” antolatzea… Funtzio homeostatiko bat behar du izan, behar absolutu
bat da eta pribazioak heriotza ere ekar dezake.

Loaren beharrak pertsona batetik bestera aldatu egiten dira, normalean beharrak 7-8h ingurukoak
direla esaten da, baina 5-9h artean ibiltzen gara gizakiak. Horrez gain badaude pertsonak goiztiarrak
direnak (goiz oheratu eta goiz esnatzen direnak) eta pertsona berantiarrak (berandu oheratu eta
berandu oheratzen direnak). Dena den, badakiguna da norberak dituen beharrak betetzen ez baditu
osasun arazo gehiago izango dituela da. Beraz:
● Loa ez da inaktiboa (garunean prozesu asko ematen baitira, loa emateko).
● Behar absolutua da, pertsona arabera aldakorra den arren.
● Ongi estrukturatua dago.
● Memoria sortzen du.
● Erritmoa zirkadianoa du.
● Homeostasiarako beharrezkoa.
● Kanpoarekin sinkronizatua.
● Siesta motzak (15-20min) onak dira.

*Sistema glinfatikoa: Burmuinean dagoen sistema linfatiko antzekoa. Ez daude hodi linfatikoak eta
adenopatiak baina bai alde interstizialetik “zaborrak” LZR eramaten dituena. Hau gauez gertatzen da.
Zelula glialek parte hartzen dute. Gaizki lo egiten dutenek arrisku gehiago dituzte gaiuxotasun
degeneratiboak izateko.

*Turnizitatea: Ikasketa asko daude ordutegi aldaketak dituztenek (gauez aste bat goizez aste bat…)
Gomendioa pare bat astero egitea aldaketak min, burua hobeto egokitzeko.

2. LOAREN FISIOLOGIA
Loaren behar ertaina 8h-koa da, hala ere adinarekin hainbat aldaketa gertatzen dira loaren beharrean
eta estrukturan. Hasteko adinarekin beharrak gutxiagotu egiten dira fisiologikoki eta gainera egitura

1
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

ere aldatu egiten da, REM lo fasea gutxiagotuz. Bestalde, loa azaleko bihurtzen da, deskantsu falta
sumatuz. Disgregatu egiten da, sinkronia galdu egiten da, aurreratuz edo atzeratuz. Zahartzaroan
beraz aldatu egiten da estruktura eta neke sentsatzioa nabarmentzen da, horren ondorioz siestak
egiten dituzte loa guztiz desestrukturatuz. Lo fasea eta esnatzeko garaia aurreratu egiten dira eta
loaren ordutegi aldaketak ez dituzte ondo onartzen.

Askotan zaharrek lo gaizki edo gutxi egiten dutelaren sentsazioa izaten dute. Hori haien bizi
estiloaren ondorioz izaten da, ez dutenez lanik egiten eta ez dutenez gauza handirik egiteko, ohera
nahiko goiz joaten dira eta oso nekaturik egon gabe, eta beraz oso goiz esnatzen dira. Gainera
egunenan zehar askotan ez dutenez ezer egitekorik, siestak botatzen dituzte eta horrek ere haien lo
orduak kentzen dizkiete. Horregatik askotan gaizki lo egitearen sentsazioa dute, baina kalkuluak
eginez gero, gehiengoak lo-orduak ondo errespetatzen ditu.

Pazienteei argi utzi behar zaie hau fisiologikoa dela eta pilulak hartzea beti ez dela ez beharrezkoa
ezta osasuntsua ere.

3. LO ARAZOAK
HIPERSOMNIA: Egun guztian zehar logura.
PARASOMNIA: Lo dagoela gauza arraroak egin eta ahoskatu, asko mugitu, sonanbuloa…
INSOMNIOA: Ezin lorik egin.

4. INSOMNIOA
Loaren arazo ohikoena da insomnioa. Ez da loa hartzeko ezintasuna soilik, definizioz, loaren kopuru
eta kalitatearen inguruko insatisfakzioa sentitzea da, lo kopurua eznahikoa delako objetiboki eta bizi
kalitatean eragina izan behar du. Beraz, 5h lo egitea ez da insomnioa baldin eta zure bizi kalitatean ez
badu eraginik. Hala ere, sentsazioa hutsa ez da insomnioa. Objetibatu behar da eta gaixoak dioena
frogatu (ordu exkaxak diren, beste arazorik badagoen…) Biztanlegoaren %15-30ak bere bizitzan
noizbait insomnioa izan duela kalkulatzen da. Diagnosia egiteko anamnesi on bat ezinbestekoa da,
orokorrean historia kliniko on batekin lo arazo gehienak diagnostikatzen dira.

Desberdin sailkatu daiteke:


● Denboraren arabera:
○ Insomnio akutua: 1 hilabete baino gutxiago irauten du, normalean arrazoi argia du
eta soluzio ona. Normalean sekundarioak izan ohi dira, arazoren batengatik kezka
etab.
○ Insomnio kronikoa: hilabeteak eta urteak irauten ditu.
● Lo-ezinaren moduaren arabera:
○ Kontziliazio insomnioa: loak ezin hartu.
○ Mantentze insomnioa: loak hartu baina berehala esnatu, arazoak: antsietatea,
depresioa, kezkak...
*Gaixo batzuk nahasketa bat edukitzen dute
● Kausaren arabera:
○ Insomnio primarioa: berez burmuinak duen arazoa.
○ Insomnio sekundarioa: arrazoi baten ondorio dena. (botikak…)

2
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

Oso garrantzitsua da historia kliniko on bat egitea jatorria identifikatzeko, faktore askok eragin
baitezakete insomnioa, botikak, minak dituelako… Egin beharreko galderak: noiztik gertatzen zaizu?
noiztik nora egiten duzu lo?...

4.1. Tratamendua
Ahal den neurrian botikak saihestuko dira baina batzuetan beharrezkoak izango dira. Botikek onura
azkarrak bideratzen dituzte eta bizi kalitatea azkar hobetzen dute, ongi lo ez egitea oso txarra baita
osasunerako. Honela, atxikidura nahiko ona izaten da, baina arriskua dago nolabaiteko “behar” bat
sortzekoa, tolerantzia, menpekotasuna... Insomnio akutua kroniko bihurtu ez dadin ere batzuetan
tratamendua beharrezkoa izango da. Seguruak dira luzaro erabilita ere, nahiz eta menpekotasuna
sortzen den. Halere, adinekoetan kontuz! Gehiegi erabiltzen ditugu.

Maiz, insomnioa beste gaixotasunak sendatzeko erabiltzen diren botikak eragiten


dute. Adibidez:
● Neurologian: Antidepresibo, antiparkinsoniano, anfetaminak,
metilfenidatoa… NSZ-ren oso aktibatzaileak dira.
● Erabilera kardiobaskularrekoak: beta blokeatzaileak, kaltzio antagonistak…
● EPOC eta arnas gaixotasunetan: salbutamol/ventolin (bronkodilatadoreak).
● Hormonak: tiroideen gehiegizko funtzioa dagoenean…

Beraz, lehenik eta behin historia on bat egin, eta gaixoak hartzen dituen botiken
zerrenda gauzatu beharko da botikak kentzeko ahal bada, eta ez jartzeko. Honela,
eragileak ote dauden aztertu eta tratatu; adb. eragilea mina bada analgesikoekin
tratatuko dugu zuzenean orfidal eman beharrean.

4.1.1. Neurri ez farmakologikoak


Eraginkorrak dira, baina geldoak eta horregatik, hauekiko atxikidura txarra da.
● Lo ohitura onak bermatzea, norberaren gorputza ezagutu.
● Suspergarriak kontrolatu.
● Loaren murrizketa, logura dagoenean soilik egin erregulartasuna mantentzeko:
○ Ohea lo egiteko bakarrik erabili, ohean egiten dugun denbora murriztu.
○ Ohetik jeiki 15 minutu eta gero esna jarraitzen badugu. Bertara itzuli logurea
itzultzen denean soilik.
○ Behar den guztietan errepikatu.
○ Egunero ordu berdinean jeiki.
○ Egunez siestarik ez egin.
● Lotara joateko orduan gorputza prestatu, mugikorra ez erabili, argiak kontrolatu…
● Kirol lasaia edo garaizago egin, gauean intentsitate baxukoa.
● Ez gehiegi jan edo edan, afari arinak egin. Gelako tenperaturak egokia behar du izan.
● Sustantzia bizigarriak ez hartu: alkohola, tabakoa, kafea, cocacola…
● Siestak ekidin behar ez badira, eta iraupen laburrekoak izatea hobe.
● Ohiturak sortu, erregulartasuna mantendu.
● Lasaitu, loa hartzen ez saiatu. Berak hartuko gaitu gu… Honetan liburuek laguntzen dute;
izan ere, irakurtzea atentzio/kontzentrazio asko eskatzen duen ekintza bat denez, burmuina
inguruarekiko deskonektatu egiten da.
● Denborak ez behartu.

3
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

4.1.2. Tratamendu farmakologikoa


● Bentzodiazepina agonistak (I motako hartzaileak): Zopliklona, Zolpidem, stilnox.
○ Biziraupen motza. Egunean zehar ez dute logurerik eragiten.
○ Lo fisiologikoa eragiten dute.
○ Abstinentziarik ez.
○ Dependentzia eta tolerantzia gutxiago.
○ Jet lag, edo bidai luzeetan erabiltzen dira. Baita hasierako botika moduan (adb.
insomnio akutuan edo kronifikatzen hasten den batean).
● Bentzodiazepina klasikoak (I eta II motatako hartzaileak): Valium (orfidalak baino biziraupen
luzeagoa, goizean tontotuago), orfidala (berehalako mesedea eskaini eta nahiko biziraupen
motza, beraz goizean ongi egongo da pazientea), lorazepam, diazepam, lormetazepam…
○ Insomnio motaren eta botikaren biziraupenaren arabera aukeratu.
○ Arriskuak: Amnesia (bizi iraupen motza dela eta memoria arazoak), tolerantzia,
ohitura, dependentzia – abstinentzia sindromea eragin, gehiegi hartzea…
○ Batzuetan, paziente batzuk efektu paradoxikoa pairatzen dute: ez dute lo hartzea
lortzen, eta gainera, agitatu egiten dira.
● Antidepresiboak, perfil lasaigarriak dituztenak: Amitriptilina, tryptizol, trazodona (deprax
izen komertziala, ospitalean asko erabiltzen da adinekoetan ondo toleratzen delako eta
antsietatea ere arintzen duelako), duloxetina, nefazodona, paroxetina, mirtazapina.
○ Aurrekoak probatu eta gero onurarik lortzen ez bada hauekin saiatuko gara.
○ Fibromialgia edo min neuropatikoarekin batera azaltzen den insomnioan batez ere,
alegia, minak eragindako insomnioetan. Izan ere, antidepresiboak analgesiko
moduan ere erabiltzen dira, ISRS-ak batez ere.
○ Biziraupen luzea, beraz, goizean zehar logurea sor dezakete.
○ Hanka geldiezinen sindromea areagotzen dute.
● Antiepileptiko lasaigarriak: Pregabalina - Gabapentina, Tiagabina
● Neuroleptiko lasaigarriak: kasu larrienetan.

Gelako zalantza: Melatonina erabiltzen da? Bai, melatonina loa induzitzeko erabiltzen da. Gainera,
geroz eta gehiago, eta zerrenda honetan gehitu beharko lukeela aitortu du irakasleak. Are gehiago,
lehen pausoetan erabiltzen da. Orain urte batzuk ez zegoen preskribatzerik eta jendeak internet bidez
lortzen zuen. Gaur egun preskribatu daiteke, eta gainera oso biziraupen motza duenez ez du goizeko
“mozkorraldirik”/loaldirik eragiten. Gazteetan erabiltzen da.

5. HANKA GELDIEZINEN SINDROMEA


Gaixo hauek nolabaiteko sentsazio arraroa nabaritzen dute hanketan, arratsalde eta oheratze partean
bereziki, eserita edota ohean daudela. Insomnioa, mina, hanka txingurrituak,
zurruntasuna/gogortasuna, beroa, erretasuna, ezinegona,... bezalako sintomak sentitzen dituzte
hanketan; “zainetan coca-cola izango banu bezala” deskribatzen dute gaixoek. Jaiki eta hankak
mugitzeko beharra sentitzen dute, horrek onura sentsazioa ematen baitie eta bestela ez baitute lo
hartzen. Horregatik, askotan lo hartzeko zailtasun bezala (insomnio de conciliación) azaltzen dira,
baina funtsean dagoena hanka geldiezinen sindromea da. Batzuetan hankak bustita ere hobetzen dira
sintomak. Sentsazioak izan daiteke hanka baten, bietan, enborrean, besoetan… baina normalean
hanketan izaten dira.

4
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

Burmuinean hainbat egitura daude inbolukratuak: gongoil basaletako alterazio funtzionala da eta
dopaminarekin zerikusia du. Nahiko ohikoa, geroz eta gehiago; biztanleriaren %5-10ak dauka, eta ez
da batere erraza diagnostikatzen, susmo handia izan behar da. Izan ere, insomnioa duten paziente
asko etorriko dira kontsultara eta barizeekin diagnostiko diferentziala egin behar da tratamendua
ezberdina delako. Historia kliniko ona egiten badugu ohartuko gara jatorria sindrome horretan
dagoela, izan ere, sindrome kliniko bat da. %2-5ean sintomak garrantzitsuak izango dira.

Diagnostikoa bereziki klinikoa izango da. Irizpideak lehen mailakoak eta bigarren mailakoak daude.
● Nagusiak/lehen mailakoak: hankak mugitzeko beharra, geldirik ezin egona, geldirik egotean
eta iluntzean/gauean okerragotzea eta mugitzean hobetzea.
● Bigarren mailakoak: aurrekari familiarrak egotea (ohikoena), botika dopaminergikoekin
hobetzea, hanketako aldizkako mugimenduak izatea, esna-aldi garaietan hanketako
mugimendu ez-borondatezkoak eta lo fasearen atzerapena (insomnioa).

Etiologia:
● Primarioa (ohikoena %60-80): ⅔ forma familiarrak, herentzia autosomiko gainartzailea.
● Sekundiarioak: burdin eskasia egoerek, gutxiegitasun renalak,
haurdunaldiak (burdin eskasiagatik) eta farmakoek (antagonista
dopaminergikoak eta antidepresiboak). Beraz, analitika bat egin.

Polisomnograma diagnostikorako gakoa da: REM fasean muskulu


mugimedurik ez luke egon beharko, baina pertsona horien kasuan
(%88an) hanken mugimendu handia egongo da.

Tratamendua: Aurrez aipatu diren neurri orokor guztiak eta etiologia sekundarioetan jatorria tratatu
(adb. burdina eman). Farmakoei dagokienez:
● Levodopa edota beste farmako dopaminergikoak (Rotigotina) oso dosi txikietan,
parkinsonean baino dosi baxuagoetan. Ikaragarrizko onura eskeintzen dute.
● Antiepilektikoak (gabapentina).
● Bentzodiazepinak, kasu arinetarako.
● Opiazeoak, kasu larrietarako.

Gaixotasun honen berezitasuna denbora aurrera joan eta farmakoak erabili ahala gaixotasunaren
areagotzea/potentziazioa gertatzen dela da, hau da, sintomak txarrera egiten dutela: sintomak beste
hainbat eremuetara zabaldu eta aurreratu, erritmo zirkadianoa galdu, hanketakoa gerrira ere igo,
mugimenduarekin mesede gutxiago… Hori farmakoarekiko adaptazioa/tolerantzia dagoelako
gertatzen da, baina ez da dosia handitu behar; baizik eta dosia jaitsi edota farmakoa aldatu behar da.

6. ERRITMO ZIRKADIANOAREN ALDAKETAK


Primarioak: Erloju biologikoaren disfuntzioak. Sekundarioak: Jet-lak, turnizitatearen ondoriozkoak.

Lo fasea aurreratua
Pertsona honek, arau sozialak direla eta goiz jaiki behar du, eta
bere loaren egunerokoan 22.00etan oheratzen dela ikus
dezakegu; gero, 4.00ak inguru esnatzen dela. Kasu honetan,
insominioa duela pentsatzen du, nahiz eta ordu nahikoa lo

5
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

egiten dituela ikus dezakegun egunerokoari esker. Hortaz, pertsona honi ez diogu botika bat
eskainiko; baizik eta bera ezberdina dela azalduko diogu; bere beharrak aurreratuak daudela. Halere,
arazoak jarraitzen badu, adibidez lanetik gaueko 9etan irteten delako iluntzeetan fototerapia
eskainiko genioke.

Lo fase atzeratua
Goizeko ordu bietan gelditzen da lo eta 8etarako jaikitzen da;
beraz, lo gutxi egiten du (ziurrenik ezin duelako, ez behar ez
duelako) nahiz eta asteburuetan errekuperatu. – LO FALTA
KONPENTSATU EGITEN DA!! Murrizketa bat egiten badugu (adib.
azterketa garaian), gero errekuperatu egiten da. Gaur egun gero
eta gehiago ikusten da insomnioa honen ondorioz. – Kasu honetan
ere, hasteko, pertsona honek bere gorputza horrelakoa dela ulertu
behar du. Arazo bat izan daiteke zure biologiak zerbait eskatzea eta norma sozialak kontrakoa.

Beraz, askotan insomnio hitzaren atzean gauza oso desberdinak aurkitu daitezke; eta hortaz, loaren
egunerokoa egin behar da zer den gertatzen dena aztertzeko.

Tratamendua:
● Fase aurreratua: fototerapia iluntzean (argiarekin jokatu hipotalamoari pentsarazteko lo
egiteko/ez egiteko momentua dela).
● Fase atzeratua: Gauean argia saihestu eta melatonina exogenoa hartu. Goizaldean
fototerapia.
● Lo eta esna-aldi erritmoen irregulartasunean ekintzen programazioa egin.
● Free-running (itsuek): Melatonina hartu oheratu baino 5-7h lehenago.
● Txandak egiten dituzten langileetan: errotazioak aste bat baino tarte handiagoetan
gomendatzen dira, eta ahalik eta gutxien egitea. Fototerapia eta melatonina erabil daitezke.

7. HIPERSOMNIA
Egunean zehar logura izatearen arrazoi nagusia da gauean lo ez egitea. Normalean, goizean lo
geratzen bada, gauean lo nahikoa egin ez duelako da. Bestalde, insomnioa tratatzeko erabiltzen
ditugun botikek perfil sedantea dutenez eragileak ere izan daitezke, lo garaian gertatutako arazoak
bezala; besteak beste loaldiko apnea butxatzaileraen sindromea: Fenotipoa oso argia da, bereziki,
gizona, lepo motza, tripa handia, bronkitikoak… lo hartzean arnasketarako giharrak erlajatzen dira
eta zurrunkak eta apnea agertzen dira. Ondorioz, pertsona esnatu egiten da. Ez dute REM loa egiten
(ez dago lo fisiologikorik) eta ez dute lo sakonik egiten.

Hortaz,loaldiko apnea butxatzaileraen sindromeak eragingo dituen sintomak:


● Zurrungak
● Apnea edo arnas etenak
● Gaueko gernu-egiteak
● Hipersomnia
● Goizeko buruko mina
● Adimen gaitasunaren galera
● Memoria galera
● Libidoa galtzea

6
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

Horretaz gain gogoratu behar dugu lo garaiko arnasketa arazoak arrisku faktore direla aurreko gaietan
azaldutako hainbat patologietan:
● Hipertensio arteriala
● Kardiopatia iskemikoa
● Miokardiopatia
● Arritmiak
● Iktusak
● Nortasun aldaketak
● Istripuak
● Dibortzioak

Beste arazo batzuen ondoriozko hipersomnia sekundarioak ere badaude (mononukleosia,


burmuineko lesioak, alterazio endokrinoak… hauek sintema inmunea aktibatzearen ondorioz
hipotalamoko kalteak eragiten dituzte eta hipersomnia gertatzen da), idiopatikoak bezala edo
hainbat sindrome; besteak beste Kleine-Levin sindromea edota hilekoarekin lotutako hipersomnia.

7.1. Narkolepsia-kataplejia
Sindrome oso berezia da, intzidentzia eta prebalentzia (20-60, 100.000ko kasukoa) altukoa. Honek
esan nahi du gure ingurunean 140 kasu daudela. Genetikoki determinatuta dagoen gaixotasun bat
da: HLA predisposizioa du. % 5ean forma familiarrak dira. Gaixotasuna autoinmunetzat hartzen da.
Erabat desinkronizatuta dituzte loa eta esnaldia eta bakoitzak dituen egiturak ere elkarren artean
nahastuta daude. Gerta daiteke, egunean zehar bat-batean REM fasean sartzea eta aldiz, gauea zehar
gerta daiteke, bat-batean esnatzea. Arrazoia hipotalamoko hipokretina-orexina sistemaren arazoan
dago, beharrezkoa dena loaren erregulaziorako.

KLINIKA:
● Hipersomnia: egunean zehar lo hartzen dute. Batzuetan, lo egiten hartzen dute bat-batean
(hitz egiten egon eta lo geratu)
● Lokuluskekin hobetu egiten dira.
● Kataplejia izaten dute, hau da, lurrera erortzea giharrek tonua galtzen dutelako. Normalean
emozio positiboek (parranda egiteak adibidez) hori gertatzea areagotzen dute.
Kuriositatea: Irakasleak kontatu du, ehiztari bat kataplejiak egiten zituela. Txoria ikustean
hain pozik jartzen, lurrera erortzen zela.
● Loaren paralisia: esnatu eta ezin mugitu. Gu normalean REM fasean esnatzen garenean
atonia batean gaude (ankak ezin ditugu mugitu), baina berehala lortzen dugu mugitzeko
kohordinazioa. Gaixoak, esnatzean burmuineko aktibitatea dute baina muskuletakoa ez eta
ezin dute mugitu. Segunduak, minutuak, ordu erdi… pasa daiteke eta gaixoa mugitu ezinik
egon.
● Aluzinazioak lo hartzean eta esna daudela: Esna egon eta amesten has daitezke.

Gaixo hauek diskriminazio asko jaso dute historian zehar. Zoroak eta alperrak kontsideratzen ziren.

Narkolepsia-kataplejiako sintomei sintoma kardinalak deritze.

7
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

Bestalde HLA espezifikoa duen ikusi dezakegu edota puntzio lunbarra egin hipokretina neurtzeko.
Hipokretina baxu badago, argi esan dezakegu narkolepsia izan dezakeela. Polisomnograma egin
daiteke, loaren faseen desinkronizazioa ikusteko.
Beheko grafika honetan, kataplejia duten pertsonen hipokreatinaren kontzentrazioa baxua dela
ikusten da.

Goiko grafikoan sintomen hasieraren eta diagnostikoaren arteko erlazioa zein den adierazten da.

Narkolepsiaren diagnostikorako irizpideak: hipersomnia izatea 3 hilabetetan gutxienez, kataplejia


izatea eta polisomnogramaren bitartez baieztatzea (gaixo horiei lo hartzen utziz gero berehala

8
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

lokartzen dira eta gero REM fasean bereala esnatzen dira, 8 minutu baino gutxiagoko tartean
esnatzen dira). LZRko Hipokretinaren kopurua (< 110 pg/ml) izatea. Hipersomnia jatorri duten beste
patologiak baztertu behar dora. Azkenik

Bereiztu beharra dago narkolepsia eta hipersomnia idiopatikoa. Narkolepsian


1. Narkolepsia
● lo kuluxkak indarberritzaileak dira eta tratamendu bezala gomendatzen dira
● Loa fragmentatua du,
● REM latentzia laburra
● Hipokretina bajua
2. Hipersomnia idiopatikoa
● Lo asko eta ongi
● Lo kuluxkak ez berritzaileak
● REM latentzia normala
● Hipokretina normala

Garrantzitsua da pazienteei konfiantza eskeintzea pertsonak bere gorputza uler dezan. Izan ere,
sintomak hasi eta diagnostikatzen den arte urteak pasa daitezke, ez dugulako oso ondo ezagutzen
gaxotasuna. Gaur egun badaude markatzaile biologikoak (kontu hau aspaldikoa da).

Tratamendu ez-farmakologikoa; konduktualak: Lo ohitura egokiak, Turno aldaketak sahiestu,


Siestaterapia, alerta maila areagotuko duten ekintza fisiko eta mentalak egingo dituzte, emozioen
kontrola, familia eta inguruaren laguntza.

Tratamendu farmakologikoa:
1. Oxiba-sodikoa, hiru sintoma nagusien (kataplejia, loaren disrupzioa eta hipersomnia) aurka
eraginkorra den farmakoa da. Gainera, botika garbia, ez du interakzioarik eta modafinilorekin
efektua sinergikoa du.
2. Hipersomniaren aurka Modafinilo, Estimulante sinpatikomimetikoak (Metanfetamina,
Dextroanfetamina, Metilfenidato y metilfenidato LR), Mazindol, Reboxetina, Bupropion,
Selegilina, Fenelcina
3. Kataplejiaren aurka Clomipramina (ATZ) eta Fluoxetina. IRSN (Venlafaxima), IMAO
(Selegilina)
4. Loaren disrupzioa: Clomipramina-imipramina, Bizi-iraupen motzeko benzodiacepinak

8. PARASOMNIA
Sonanbulismoa adibidez eta bereziki REM fasean
gertatzen dire jokabide arazoak. Azken horiek
gauaren bigarren erdian jasotzen dira.
Gizonezkoak (% 80-% 90) izaten dira normalean,
adin ertainekoak (50etik gora) eta lo garaian
jokabide bortitzak izaten dituzte, iraupen
motzekoak dira eta ez dute estuporerik
(ostikadak, ohiuak, agitazioa…). Maiztasun
desberdina dute: 1 hilabeteko edo gaueko aldi bat

9
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA I MARIA TERESA MARTINEZ

baina gehagotan. Burmuinean dutena antzezten dute, REM fasean daude baina giharrak ez daude
erlaxatuak, ez dute hipotoniarik edo atoniarik egiten. Ondorioz, amesten ari direna adierazten dute
(borroka batean ematen diren ukabilkadak edo ostikoak simukatzen dituzte, beraz, bikotekidea izaten
da kontsultara joatea nahi izaten duena beraiek jasotzen dutelako, gaixoak ez baidute sintomarik eta
ez dute ezer antzematen.

Gaixotasun hau neurodegenerazioa gertatzen ari denaren seinalea izan daiteke eta jarraipena egin
behar zaie.
1. Sinukleopatiak:
● Parkinsona gaixotasuna
● Lewy gorputz edatuen dementzia
● Atrofia sistemikoa
2. Parkinan mutazioen ondorioz gertaturiko parkinsona
3. Taupatiak
● PSP
4. Machado-Joseph gaixotasuna
5. Potasio kanaleen aurkako antigorputzen encefalitisa

Badira farmakoak REM faseko arazo hori areagotu dezaketenak. Irakasleak aipatu du garrantzitsua
dela lista buruan izatea azterketako galdera izan daitekeelako.
1. Botikak
● Antidepresiboak
- Triziklikoak: amitriptilina
- IRSS y/o NA: venlafaxina eta mirtazapina
- IMAO
● Selegilina
● Bisoprolol
● Tramadol
● AChE inhibodoreak
● Botika dopaminergikoak
2. Hainbat botikei abstinentzia garaiak
3. Alkohola
4. Kafeina
5. Txokolatea

Tratamendua: Farmakoak sendatzeko: klonazepam 0,5-2mg/gauez


Baina beste batzuk ere erabiltzen dira (ez ditu aipatu baina power pointean dago):
1. Desipramina
2. Imipramina
3. Carbamazepina
4. Klonidina
5. Carbidopa/levodopa
6. Pramipexol
7. L-triptofano
8. Gabapentina
9. Melatonina (3-9 mg/dia)

10

You might also like