You are on page 1of 11

OBSTETRIZA 2022-10-18

UMEKIAREN ONGIZATE GALERA


1. DEFINIZIOA
Umeki ongizatearen galera terminoa erabiltzen da, umekian lesioak sor ditzakeen egoera deskribatzeko.
Ongizatea galtzeak, umekian lesio neurologikoak sor ditzakeen egoera bat ematen ari dela adierazten du.
Lesio hauek kausa biokimikoengatik sortzen dira, azidosiagatik hain zuzen ere, oxigeno gutxiegi iristen
zaiolako umekiari. Lesioak iraunkorrak izan daitezke.

Estres egoera konstante baten aurrean umekiak katekolaminak jariatzen ditu, eta honek alterazio
hemodinamikoak sor ditzake. Alterazio hemodinamikoek, fluxua murriztean, hipoxemia egoera eta
ondorioz azidosia eragin dezakete.

Ongizatearen galera hau hiru motatakoa izan daiteke:


● Bat batekoa
● Kronikoa
● Mixtoa

2. UMEKIAREN ONGIZATE GALERARAREN KONTROLA


Umekiaren ongizate galeraren kontrola une ezberdinetan gauzatu daiteke:

2.1. ERDITZE AURREKO UMEKIAREN ONGIZATE GALERAREN KONTROLA


Erditze aurreko garaian metodo ezberdinak daude umekiaren ongizate galeraren diagnostikoa egitea
ahalbidetzen digutenak.

2.1.1 UMEKIAREN MUGIMENDUAK


Haurdunaldiaren 20-22. astetik aurrera ama umekiak egiten dituen mugimenduez jabetzen hasten da.
Amari, hauetan arreta jartzeko eskatzen zaio, umekiaren mugimenduak antzematea umeki hori ondo
aurkitzen denaren zeharkako adierazlea baita. Batez beste 6-12 ordutan 10 mugimendu baino gehiago
nabaritu behar ditu haurdunak. Mugimendu kopurua gutxitzean, eta batez ere, haurdun batek haurra
nabaritzen ez duela esaten duenean umekiaren ongizate galeraren susmoa izan behar da. Hala, froga
osagarriak (ekografia eta kardiotokografia) egitea beharrezkoa izango da hori ziurtatzeko.

2.1.2 OINARRIZKO AZTERKETA OBSTETRIKOA


Oinarrizko azterketa obstetrikoaren barnean hurrengo azterketak egiten dira:
● Umetokiaren altuera: Altuera ezagutzeko, pubisaren sinfisitik umetokiaren hondoraino
dagoen distantzia neurtzen da zentimetrotan. Umetokiaren altuera haurdunaldiko asteen
araberakoa da:
○ 12. astean: umetokia pubisaren goiko ertzera iristen da.
○ 20. astean: umetokia amaren zilborrera heltzen da.
○ 32. astean: umetokia saihetsen beheko ertzera heltzen da.

Umetokiaren altuera haurdunaldiko aste teorikoekin bat ez etortzekotan alterazio bat dagoela
susmatuko da, hala nola, umetoki barruko hazkuntza atzerapena (UBHA).

● Umekiaren estatika: Umekiak amaren sabel barruan daukan posizioa adierazten du.
Umekiaren estatika aztertzean, 4 ezaugarri begiratu beharko ditugu:
OBSTETRIZA 2022-10-18

○ Kokapena: amaren ardatz longitudinalaren eta umekiaren ardatz longitudinalaren


arteko harremana. Longitudinala, transbertsala edo zeharkakoa izan daiteke.
○ Aurkezpena: umekiaren zein atal kokatzen den amaren pelbisean sartuta.
Haurdunaldi amaieran da garrantzitsua.
○ Jarrera: umekiaren gorputzeko atalen arteko erlazioa; hots, gorputzarekiko
umekiaren buruaren flexioa.
○ Posizioa: umekiaren sorbalda eta amaren sabelaldearen arteko erlazioa.
○ Badira maniobra batzuk amaren sabelaldea kanpo aldetik ukituz umekiaren
estatikaren berri ematen dutenak. Leopolden maniobra izenarekin ezagutzen dira
eta 4 dira guztira. Gaur egun ez dira asko erabiltzen, izan ere, ekografia erabiliz
ezagutu daiteke umekiaren estatika.

● Azterketa baginala
● Umekiaren auskultazioa

2.1.3. EKOGRAFIA
Ekografiaren bidez hainbat datu aztertu ditzakegu:
● Umekiaren morfologia eta hazkuntza: biometria bidez
● Likido amniotiko kantitatea: Oligohidramnios edo polihidramnios egoerak bereizi ditzazkegu.
● Umekiaren mugimenduak
● Umekiaren egoera hemodinamikoa: ECO-doppler baten bidez. Doppler fluxometria fetuaren
egoera hemodinamikoa aztertzeko metodo ez-inbasiboa da, zeinari esker iskemia egoerak behatu
ahal izango ditugun, larritasun maila ere behatuz. Dopplerra ez dugu arrisku baxuko
haurdunaldietan egingo, soilik egoera hauetan egingo da:
○ Umekiaren tamainaren garapena egokia ez dela susmatzean.
○ Arrisku altuko haurdunaldietan, odol jarioaren konpromisoa susmatzean.
○ Preeklampsiaren baheketan.
EKO-dopplerraren bidez umetokiko arteria (amaren hemodinamikaren berri emango digu), zilborreste
arteria, erdiko garun arteria eta zain sistema (azken hirurek umekiaren hemodinamikaren berri emango
digute) aztertuko ditugu.

Haurdunaldia kontrolatzeko eta umekiaren ongizatea bermatzeko, garrantzitsua da hiruhilabete


bakoitzean ekografia bat burutzea. Proba honi esker, umekian eman daitezkeen alterazio desberdinak
identifikatu ahal izango ditugu:
● 1. hiruhilabetean: 11-14 asterekin burutzen da. Haurdunaldiaren datazioa, plazenta kopurua,
haurdunaldi ektopikoa, abortu espontaneoa eta fetuaren zenbait anomalia identifikatu
daitezke.
● 2. hiruhilabetean: 20-22 asterekin burutzen da eta hau da morfologikoki garrantzitsuena.
Haurdunaldiaren data baieztatu, fetu eta plazenta kantitatea identifikatu, fetuaren anomaliak
identifikatu, LA kantitatea neurtu, odol-fluxua kontrolatu eta fetuaren hazkuntza kontrolatu
ditzakegu.
● 3. hiruhilabetean: 32- 34 astetik aurrera burutzen da. Umekiaren hazkuntza kontrolatu, LA
kantitatea neurtu, fetuaren posizioa zehaztu eta plazenta ebaluatu dezakegu.

2.1.4 KARDIOTOKOGRAFIA
OBSTETRIZA 2022-10-18

Dagoeneko badakigu kardiotokografiaren bidez 2 funtsezko parametro neur ditzakegula: umekiaren


bihotz frekuentzia eta umetokiko presio aldaketak. Umekiaren ongizateari buruz jakiteko ezinbesteko
froga da. Gerriko bat jartzen zaio amari eta eta honen bidez neurtuko dira umekiaren taupadak eta
umetokiaren presioa. Presio intraamniotikoaren neurketan, bi faktore barnebilduta daude: umekiaren
mugimenduak, eta umetokiaren uzkurdurak (hau da, kontrakzioak).

Azterketa hau, orokorrean 41.en astetik aurrera modu errutinario batean egiten da egiten da, baina
ongizate galera sumatzen bada, hau da umetoki barneko hazkuntza atzerapena, HTA edo oligoamiosa
detektatzen baditugu, lehenago egingo da. Erregistroaren iraupena gutxienez 30 minutukoa izan behar
da. Kardiotokografoaz baliatuz 2 froga mota desberdin egin ditzakegu:

● Oinarrizko kardiotokograma basala edo ez estresantea TNS edo test no estresante bezala ere
ezagutua
● Kardiotokograma intraparto edo test estresantea, POSEren testa bezala era ezagutua

Kardiotokografia sensibilitate altuko froga da fetuaren azidosia aurreikusteko, azidosien %95ak


diagnostikatuko ditu, baina ez da espezifikoa, hau da faltsu positibo asko egongo dira. Sentsibilitate altu
hau kardiotokogramaren azeleazioak detektatzeko gaitasunarekin dago lotua, izan ere, umeki ez
azidotiko eta neurologikoki osasuntsu batek bihotz frekuentzian azelerazio trantsitorioak izango ditu.
Hau, da erregistro batean azelerazio laburrak agertuz gero, umekia ongi dagoenaren seinale izango da.
Azelerazioak ez badira ikusten, ezin da baieztatu umekiaren ongizatearen galera ematen ari denik edo ez;
beste arrazoiren bat ere egon daitekeelako atzetik (esan bezala ez da oso espezifikoa), eta ondorioz,
gehiago aztertu behar dugu umekia.

a)TNS (Test ez-estresagarria)


Beraz, umekiaren ongizate galeraren susmoa badugu KTG ez estresante bat egingo diogu hasteko. Honek
3 emaitza eman ditzake: erreaktiboa izatea, ez-erreaktiboa izatea edo patologikoa izatea.
● Patroiak

PATROIAK NORMALA PATOLOGIKOA DUDAKOA

FREKUENTZIA 110-160 t/min Bradikardia <100 t/min, Bradikardia arina (100-


edo takikardia >180t/min 120t/min) takikardia arina
(160-180t/min)

BARIABILITATEA 6-25 TM ≤ 5TM, >80 min.tan ≤ 5 t/min, 40-80 min.tan


≤ 5TM, 40 min edo ≥ 25 TM 10 min. Baino
gutxiagotan gehiagotan
Ritmo sinusoidala

DEZELERAZIOAK Hasierako azelerazio fasea Hasierazo azelerazio


(aurrealdeko “sorbalda”) faserik ez
Bukaerako azelerazio Bukaerako azelerazio
fasea (atzealdeko faserik ez
“sorbalda”) Bariabilitatea gutxitua
Bariabilitatea mantendu jeitsieran zehar
OBSTETRIZA 2022-10-18

jeitsieran zehar Poliki jeitsi (?), poliki igo


Azkar jeitsi, azkar igo W itxura

AZELERAZIOAK Trantsitorioak: 2/20 min


Anplitudea >15t/min eta
iraupena >15seg.
*azeleraziorik ez dagoenean, ez du esan nahi beti azidosia dagoenik!!

Patroi normal baten aurrean kontrolak normaltasunez egiten jarraituko dugu. Patroi patologiko bat
topatuz gero aldiz haurdunaldia bukatu beharko da

Emaitza ez erreaktiboari dagokionez honela klasifikatuko dugu egoera normal baten baldintzak betetzen
ez dituen baina patologikoa ez den patroi bati. Patroi ez erreaktiboa edo ez lasaigarriak honelako
ezaugarriak izan ditzake
● Azelerazio galera ez aislatua.
● Bariabilitatearen jaitsiera.
● Anomalien persistentzia eta larriagotzea
● Dezelerazioetan atipiak
Honelako patroi baten aurrean kausa aurkitzea da garrantzitsuena eta hau zuzentzen saiatzea: plazenta
gutxiegitasuna, lo-fase fetala (fase del sueño fetal), amari farmako kaltegarriak eman izana etab. Kasu
hauetan egongo da indikatuta test estresante bat egitea.

Beraz, hiru patroi motekin ondorengo jarrera hartu behar dugu:


● Patroi erreaktiboa → kontrol normalekin jarraitu
● Patroi ez erreaktiboa → estimulatu egingo dugu umekia (agian lo dago) eta berriz erez
erreaktiboa bada, test estresantea egingo diogu.
● Patroi patologikoa → haurdunaldia bukatu.

b) Test estresantea (POSE)


Geroz eta gutxiago erabiltzen da. Helburua kardiotokografoaren bidez umekiaren arnasketa funtzioa
ebaluatzea da. Honetarako oxitozina ematen zaio haurdunari eta hala kontrakzioak sortzen direnez
umekian hipoxia transitorio bat sortuko da. Gutxienez 10 kontrakzio lortzea da helburua 3 kontrakzio/10
minutukok frekuentziarekin
● Indikazioak: TNS ez erreaktiboa
● Kontraidikazioak:
○ Placenta previa
○ Plazentaren jaulkitze goiztiarra
○ Abortu mehatsua
○ Umetokiko orbainak
● Sailkapena
● POSE negatiboa: dezelerazio berantiarrik ez edo aldakortasun handirik gabe
● POSE positiboa: desazelerazio berantiarrak edo aldakortasun larriak trazatuaren
%30ean gutxienez. Fetua hipoxian egoteko arriskua dagoela adierazten du honek.
Positiboa denean haurdunaldia amaituko da
OBSTETRIZA 2022-10-18

● Zalantzazko POSE: ez du aipatutako irizpideetako bat ere betetzen

b) Estimulazio bibroakustikoa
Dispositibo elektroniko bat jartzen da amaren sabelaren gainean, haurraren burua egongo litzateken
gunean. Dispositio honek uhin akustikoak bidaltzen dituzte segundu batzuez. Froga hau 28. astetik
aurrera egin daiteke. Uste denez honek umekian takikardia trantsitorio bat sortzen du eta takikardia
fisiologiko hau umekiaren azidosia baztertzen du modu fidagarri batean. Gainera TNSaren iraupena
laburtzeko baliagarria da eta lehendabiziko test neurologiko bezala erabil daiteke

Adibideak:
Orain aipatutako patroien irudi kardiotokografikoen adibide batzuk ikusiko ditugu.
Patroi arrunta edo erreaktiboa:
Gogoratu patroi erreaktiboa edo normala izateko bete behar diren irizpideak:
● Bihotz maiztasun basala 110-160 taupada/minutukoa.
● Aldakortasuna 5 eta 25 taupada minutuko.
● 3 azelerazio, 15 taupada/min baino gehiago igotzen dutenak eta 15 segundu baino
gehiagoko iraupena duena.

Test estresantea burutu osteko


irudi kardiotokografikoa, hau da,
oxitozina erabiliz estresaren
aurrean umekiaren erantzuna
aztertu zen. Test negatiboa da,
dezelerazio gabeko erregistroa
baita. Beraz ez patologikoa. Fetua
ondo egongo da.

Irudi honetan dezelerazio goiztiarrak ikusten dira. Dezelerazio goiztiarrak,kontrakzioarekin hasi eta
bukatzen diren eta bere nadir-ak (puntu bajuak) kontrakzioaren pikoarekin kointziditzen duten
dezelerazioak dira. Ez dute hipoxiarekin loturarik. Kontrakzio momentuan umekiaren presio intrakraneala
igotzen delako agertzen dira (buruaren konpresioa); izan ere, presioagatik buru barruko odol fluxua
OBSTETRIZA 2022-10-18

gutxitu egiten da eta hipoxia iragankorra ematen da. Hipoxia


honek zentru bagala estimulatzen du eta bihotz maiztasuna
txikitzea izango da egoera horren emaitza.
Ez gaitu kezkatu behar. Patroi normala da. Izan ere, gainerako
ezaugarriak betetzen ditu.

Patroi patologikoa:Fetuaren azido-base egoera anormalaren


adierazle izango da.

Bariabilitate eza, marra zuzenak ikusten baitira.


Horretaz gain, irudi hauetan dezelerazio berantiarrak ikus daitezke. Dezelerazio berantiarrek
esanahi patologikoa dute. Kontrakzioen ondoren agertzen dira (30 segundutara) → bere nadir-
ak ez du kontrakzioaren pikoarekin kointziditzen. U itxurakoak. Hipoxiarekin lotura izan
dezakete. Kontrakzioa gertatzen denean zilborrestetik sartzen den odol kopurua gutxitzen da
presio igoeragatik, beraz, oxigeno sarrera momentu horretan txikiagoa izango da. Patologiarik
ez dagoen egoeretan fenomeno honek ez du arazorik sortuko, baina zilborrestetik sartzen ari
den oxigeno kopurua txikiagoa bada, kontrakzio momentuan oraindik oxigeno gutxiago
sartuko da eta honek kontrakzioaren ondorengo bihotz frekuentzia jaistea eragingo du.

Bariabilitate eza eta dezelerazio


berantiarrak. 38 asteko haurduna.
Bat bateko dezelerazio
iraunkorraren ondorioz, zesarea
burutu zen 15 minututra fetuaren
sufrimendu posibleagatik.

Bariabilitate eza eta bradikardia.

Zalantzazko patroia: Ez dira egoera normal baten


baldintzak betetzen baina patologikoa izateko
baldintzak ere ez.

Adibidez, bradicardia baina bariabilitate eza ez dutenak. Bradikardia eta bariabilitate moderatua.
Gogoratu patroi patologikoan bradikardia ikusteaz gain, bariabilitate eza ikusten genula.
OBSTETRIZA 2022-10-18

Dezelerazio bariableak+ bariabilitate minimo edo moderatuak.

Dezelerazio aldakorrak. Bihotz frekuentzia fetala azkar jaisten da, 30 segundu baino gutxiagotan puntu
baxuenerea iristen direlarik. Kontrakzioarekin bat egiten dute eta zilborrestearen kontrakzioa adierazten
dute. Orokorrean ez daude umekiaren hipoxiarekin lotuta, baino 60 segundu baino gehiago irauten
baditu edo bihotzaren maiztasuna 70 taupada/min baino gehigao jiasten bada, hipoxia susmatu beharko
da.

Dezelerazio aldakorrak eta aldakortasun


moderatua.

2.2. ERDITZE AURREKO UMEKIAREN ONGIZATE GALERAREN KONTROLA


Erditze garaian, umekiaren ongizatearen galeraren kontrola oso garrantzitsua izango da, horretarako KTG
eta umeki odolaren analisia (pH) erabiliko dira.

2.2.1 KARDIOTOKOGRAFIA
Erditzean erregistro kardiotokografikoa (UBF eta umetoki kontrakzioak) oso erabilgarriak da umekiaren
ongizatea aztertzeko. Modu honetan, erditze garaian umekiaren egoeraren berri izango dugu modu
batera edo bestera jarduteko.

UMETOKIKO KONTRAKZIOAK: 10 minutuz 30 minutoen promedioan


● Normala: ≤ 5 kontrakzio 10 minutotan
● Takisistolia: >5 kontrakzio 10 minutotan
○ takisistolian dezazelerazioak kontuan hartu

Umetokiaren dilatazioa, iraupena eta erlaxazio denbora kontuan hartu beharko ditugu ere.
OBSTETRIZA 2022-10-18

UMEKIAREN BIHOTZ FREKUENTZIA (UBF):

Honetarako erditze bitartean umekiaren monitorizazio elektronikoa egiten da. Honen bidez umekiaren
oxigenazioa egokia den edo ez eta honen aurrean umekiaren erantzuna aztertzen da. Beraz UBF
interpretatzerakoan hiru gako daude:

● Klinikoki adierazgarria den dezelerazio orok (bariablea, berantiarra edo luzea), oxigenoaren-
transferentziaren etetea adierazten du puntu batean edo gehiagotan.

Oxigenoa umekiak erabili ahal izateko hainbat egitura zeharkatu behar ditu, amaren biriketatik, honen
bihotzera, ondoren karenara eta hortik zilbor-hestetik umekira. Beraz, zilbor-hestearen konpresioagatiko
oxigenoaren oztopoak, dezelerazio bariableak emango lituzke; karenaren perfusio murriztuak kontrakzio
bitartean, dezelerazio berantiarrak; eta bidearen edozein pututan eman daitekeen oztopoak, dezelerazio
luzeak.

Beraz, hirurak ezberdinak izanda ere, jatorri berdina dute: oxigenazioaren oztoporen bat behintzat puntu
batean.

Azterketa momentuan, bariabilitate moderatuak edota azelerazioek umeki azidemiaren ausentzia


iragartzen dute modu fidagarri batean.

Umekiaren oxigenazio faltak asaldura neurologiko hipoxikoak eragin ditzake. Hala ere, lesio honetara
iritsi aurretik zenbait fasetatik igaro behar da. Lehenik eta behin umekian hipoxemiak hipoxia eragin
behar du (ehunen oxigeno falta); hipoxia honek martxan jarriko luke metabolismo anaerobioa eta
produktu azidoak (azido laktiko) sortuko lirateke, honek dakarren azidemia fetalarekin; eta azkenean
honek lesio neurologikoa eragingo luke. Honengatik 2008an National Institute of Child Health and Human
Development Planning Workshopek UBFaren 2 parametro fidagarri aurkitu zituen azidemia metabolikorik
ez zegoela iragartzeko: bariabilitate moderatua eta azelerazioak.

Aldi berean, erditze barneko oxigenazio gabezia akutuak ez luke lesio neurologikorik (garun paralisirik)
sortuko, betiere azidemia metaboliko fetal adierazgarririk ez badago.

Beraz, erditze berneko UBFan oxigenazio gabezia akutuaren adierazleak izan daitezkeen aldaketak ikusiz
gero, azidemia metabolikoa fetal adierazgarririk dagoen aztertu beharko genuke, honen ondoriozko lesio
neurologiko fetala sortu daitekeen jakiteko.

2.2.2 UMEKI ODOLAREN ANALISIA (pH)


Azido-base oreka mantentzeko umekia likido amniotikoaz eta plazentaz baliatzen da, birika eta
giltzurrunak bailiran. Ama eta umekiaren arteko elkartrukea beraz, beharrezkoa izango da umekiaren
oreka hau mantentzeko. Berorren kalteak haurtxoaren azidosia eragingo du: lehenik arnas azidosia (CO 2
ezin kanporatu) eta azidosi mixtoa (bide anaerobioa martxan jartzearen ondoriozko azido laktikoa sortzen
da eta hau ere ezin da egokiro kanporatu) gero. Guzti honek, diagnostiko eta maneiu azkarra behar
dituen umekiaen ongizate galera eragingo ditu.

Garrantzizkoena azidosia ahalik eta azkarren diagnostikatzea izango da. Horretarako kardiotokograma
patologikoa edo zalantzazkoa duten kasutan, (LA mekonioz tindatuta edo pulsioximetrian balore
patologikoak ager ditzakete gainera) umekiaren pH-ren determinazio biokimikoa izango da azidosia
dagoen determinatzeko proben artean gold standar-a. Balio prediktibo positibo altua du; baina, inbasiboa
da. Determinaziorako erabiltzen den lagina, haurtxoaren kalotatik ateratzen den odol tanta bat da eta
OBSTETRIZA 2022-10-18

hau eskuratzeko beharrezkoa izango da mintzen haustura eta umeki lepoaren dilatazio nahikoa (2-3cm)
izatea; hots erditze garaian soilik burutu daiteke.

Umekiaren odolean pH-ak 7.25 - 7.45 bitartekoa behar du izan, egozpen fasean beheko muga 7.2 den
arren. Balio hauetatik behera, umearen azidosia dagoela ondorioztatzen da, balio baxuagoek larritasun
handiagoa iradokiko dutelarik, pH-a 7.1etik behera badago, umekiak azidosi larria izango du.

Ondorengoa da kardiotokograma patologikoa eta azidosia duen umeki baten maneiua:


● pH< edo = 7.20 (azidosi larria) → LARRIALDIA, ERDITZEA BUKATU. Bide azkarrenetik
burutuko da, lepoaren egoeraren eta amaren kontrakzioen arabera.
● pH 7.20-7.24: 15-30 minututan proba errepikatuko da. Balioak errepikatzen badira proba
errepikatu daiteke edo umekia atera ordubete igaro aurretik, kasuan kasu.
● pH 7.25 edo gehiago → erditzearekin jarraitu, kardiotokogramako patroiak hobera egiten ez
badu, proba errepikatuko da 15 minutura.

Bibliografia:
https://www.anestesia.org.ar/search/articulos_completos/2/13/395/c.php
https://www.elsevier.es/es-revista-progresos-obstetricia-ginecologia-151-articulo-monitorizacion-fetal-
intraparto-13074125

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/hd_publicaciones/es_hdon/adjuntos/
Guia_Monitorizacion.pdf

KAHOOT
1. Ekografiaren bidez, ondorengo odol-hodien azterketa egingo dugu batena izan ezik:
a. Umetoki arteria
b. Zilborheste arteria
c. Aurreko garun arteria
d. Zain sistema

2. Noiz dago indikatuta estres froga, erditze aurreko umekiaren ongizate galeraren kontrolean?
a. KTG basalaren emaitza patologikoa denean
b. KTG basalaren emaitza ez erreaktiboa denean
c. Aldez aurreko karena dagoen kasu guztietan
d. Abortu mehatxua dagoen kasu guztietan

3. Zein dezelerazio mota adierazten da kardiotokograma honetan?


OBSTETRIZA 2022-10-18

a. Dezelerazio goiztiarrak
b. Dezelerazio berantiarrak
c. Dezelerazio baribleak
d. Dezelerazio luzeak

4. Zer adierazten du aurreko KTGk?

a. Umekiaren oxigeno-tranferentziaren etetea dago


b. Ezer, umekiaren ongizatea ondo dago
c. Zesarea egin behar da
d. Takisistoliaren ondoriozko umekiaren hipoxemia

4. Zer jarrera hartuko genuke aurreko kasuaren aurrean?


a. Ekografia
b. KTG
OBSTETRIZA 2022-10-18

c. 15 minuturo umekiaren auskultazioa 60 segunduz


d. Umekiaren pH aren determinazioa

5. Umekiaren mugimenduei dagokienez OKERRA aukeratu:


a. Haurdunaldia EKO bidez baieztatzen den momentutik aurrera nabari ditzake amak.
b. Gutxitzeak edo/eta ez nabaritzeak zerbait gaizki doanaren susmoa piztu behar digu.
c. Umekiaren ongizatearen galeraren susmoa daukagunean froga osagarriak burutuko ditugu:
EKO eta KTG.
d. Haurdunaldiaren 20-22. astetik aurrera nabaritzen dira.

6. Hurrengo esaldietatik zuzena dena aukeratu:


a. Dezelerazio goiztiarrak ikusten dira, beti esanahi patologikoa dutenak.
b. Ikusten diren dezelerazioek patroi patologikoa adierazten dute.
c. Dezelerazio berantiarrak ikusten direnez ez da patroi patologikoa izango.
d. Dezelerazio bariableak ikusten dira.

7. KTG-an patroi egokia duen haurduna eta bere umekia ditugu erditze gelan, pH-ren
determinazioari buruz…adierazi zuzena.
a. Umekiaren zilborestetik odola erabiliko da lagin bezala.
b. pH-a 7.20-7.24 artean badago erditzea amaitu behar da bide azkarrenetik.
c. pH-a egokia ez bada, nahi bezainbeste errepika liteke proba ordubete baino lehen.
d. Ez dago pH-aren determinazioa egiteko beharrik.

Erantzunak: c,b,c,a,d,a,b,d

You might also like