You are on page 1of 24

HAURDUNALDIAREN

KONTROLA
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA

1. Definizio garrantzitsuak
2. Kontsulta aurrekontzezionala
3. Haurdunaldiaren kontrola
4. Ekografiak
5. Jaio aurreko screening teknikak
6. Elikadura haurdunaldian
7. Ariketa eta atsedena

Yolanda Gago Rodríguez


Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola
2022-2023 ikasturtea
1. DEFINIZIO GARRANTZITSUAK
Emakumen baten lehenengo haurdunaldia denean: G1A0P0V0

Emakume bat haurdun dagoenean eta 2 abortu eta 2 seme bizi dituenean: G5A2P2V2

3.haurdunaldia, abortu bat izan du eta seme bizi bat du: G3A1P1V1

G2A0P1V2: 2.haurdunaldia, ez du aborturik izan eta bikiak ditu.


Formula obstetrikoa (GAPV): haurdunaldi kopurua, abortu kopurua, erditze kopurua (baginala eta zesarea, 22 aste edo 500g.
baino gehiagokoa) eta seme biziei buruzko informazioa ematen duen formula.


Nuligesta: haurdun egon ez den emakumea.

Primigesta: lehenengo aldiz haurdun dagoen emakumea.

Multigesta: haurdunaldi bat baino gehiago izan dituen emakumea


Nulipara: inoiz bideragarria den fetorik bide baginalatik erditu duen emakumea.

Primipara: feto bideragarri bat bide baginalatik erditu duen emakumea.
Multigesta den emakume bat nulipara izan daiteke

Multipara: bi feto bideragarri edo gehiago bide baginalatik erditu dituen emakumea.
2. KONTSULTA AURREKONTZEZIONALA

 Hurrengo urtean haurdunaldi baten bila dauden emakumeei eta bere bikoteei zuzenduta.
 Helburua: emakumearen osasun egoera ezagutu, erreprodukzio arriskuen detekzioa, bizi estilo
osasuntsuak sustatu eta osasun heziketa eman.
 Lehen mailako prebentzioa da.

Erabilgarria:

Gaixotasun kronikoak dituzten emakumeetan.

Osasuntsu dauden emakumeetan.

Arrisku faktoreak dituztenetan: adintsuak, toxikoak kontsumitzea, aurreko abortoak izatea...

Datuen bilketa:

Aurrekari pertsonalak eta familiarrak → adina, gaixotasun kronikoak (diabetesa, HTA,
hipertiroidismoa…), toxikoen kontsumoa, aurrekari ginekologikoak...

Azterketa fisikoa → genitalen azterketa, TA, pisua, altuera, GMI...

Froga osagarriak eskatu → hemoglobina, hematokrito, serologia, gluzemia, odol taldea eta RH

Hodi neuralen gaixotasunak prebenitzeko azido folikoaren gomendioa gutxienez haurdunaldia
baino hilabete bat lehenago hartzen hasi (0,4mg egun). Gainontzeko bitaminak ez dira osagarri
moduan hartu behar.
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
KONTSULTEN MAIZTASUNA:

• Haurdunaldiaren 36. astera arte: 4-6 astero


− 8/18/24/32: emaginarekin
− 14/28/36: ginekologoarekin

• 37.astetik-40 astera: 2 astero


− 38. astean: emaginak jaio aurretiko kontsultara egingo du
deribazioa.

• 40. astetik aurrera: bat-hirutan astero. Jaio aurretiko kontsultan:


ginekologo eta emaginarekin. Bigarren mailako prebentzioa.
Erregistro kardiotokografikoa eta ekografia egingo zaie. Batzuetan
taktu baginala. Arrisku altuko gestazioen kontrola ere kontsulta
honetan egiten da (preeklampsia, DM, bikoiztuak).
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
LEHENENGO KONTSULTA: (8.astean emaginarekin)
• Historia klinikoa: arrisku faktoreak, familiaren aurrekariak, toxikoak, aurrekari obstetrikoak,
haurdunaldiaren sintomak...
• Haurdunaren behaketa: altuera, pisua, TA, GMI, behaketa orokorra, ginekologikoa eta
bularretakoa.
• Odol eta gernu analisia: odol taldea eta Rh, serologia (sifilis/errubeola/VHB/VIH/barizela…),
gernu sedimentua eta urokultiboa
• Lehenengo ekografiaren eskaera eta Down sindromea eta bestelako anomalia kromosomikoak
jaio aurretik detektatzeko programa.
• Zitologia eskatu (eguneratua ez baldin badu).
• Erditzea gerta daitekeen data.
• Haurdunaren kartilla ireki eta informazio orokorra eman.
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
HURRENGO KONTSULTETAN:
• Osasunaren sustapena bultzatu, arrisku faktoreen identifikazioa eta zalantzak argitu.
• Kontrolatu: pisua, TA, umetokiaren altuera (zinta metrikoarekin), edemak eta fetuaren
mugimenduak.
• Fetuaren taupadak entzun dopplerarekin 18.astetik aurrera(110-160 taupada minuturo).
• Hiruhilabetero odol analisiaren eskaera (+- 11. astean/ 24. astean / 34. astean).
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
+ ematen badu arriskua du diabetesa izateko
• O´Sullivan test-a: 24-28.astean haurdunaldiaren diabetesaren skreeningarako.
− 1. hiruhilekoan arrisku faktoreak badaude ere eskatu behar da: >35 urte, GMI>30, aurretiko haurdunaldian
diabetesa, lehen mailako familiarretan diabetesa egotea edo aurreko jaioberria makrosoma izatea (>4 kg).
−Ez da baraurik egon behar
−Oinarrizko gluzemia atera, ondoren 50g. glukosa hartu behar ditu eta ordu batean gluzemia berriro neurtu.
−Bigarren gluzemia ≥140 mg/dl bada Screening (+) → Glukosaren Aho tolerantzia testa egin behar da.

• Glukosari Aho tolerantzia test-a (SOG): Diagnostikoa egiteko.


− Egun horretan baraurik eta aurreko 3 egunetan karbohidratoetan mugaketarik ez egitea (>150g/egun)
− 100 g glukosa hartu eta gluzemiaren neurketa 0´, 60´,120´eta 180´.
− (+) da litzake bi emaitzetan hurrengo baloreak badaude:
0´: >= 105
60´: >= 190
120´: >= 165
180´: >= 145
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
• Bagina eta ipurdiko kultiboak 35-37. astean hartzen dira, B taldeko Streptococcus agalactiae
bakteria dagoen jakiteko. Egotekotan, ur poltsa apurtzen denan edota erditze momentuan profilaxi
antibiotikoa (penicilina IV/4 orduro) jarri behar da sepsis neonatala edo meningitisa ekiditeko edo
arriskua murrizteko.

• Txertoak:
− Kukutxeztulako txertoa: Haurdunaldiko 27. astetik 36. astera jartzen da. Txertoak sortzen dituen
antigorputzak fetuari pasatzen dira karenaren bidez, eta haurra babestu egiten dute. Txerto
inaktibatua da (difteria-tetanos-kukutxeztula)
− Gripearen aurkako txertoa: Txerto inaktibatua da. Haurdunak arrisku taldearen barnean daude.
Gripe garaia denean bakarrik.
− Errubeola (triple vírica): Haurdunaldian kontraindikatua dago bizi indargetua delako. Inmunizaturik
ez egotekotan, haurdunaldia planifikatzean jarri daiteke, hurrengo 28 egunetan haurdunaldia
ekiditeko neurriak hartuz. Bestea, erditze ostean jarri behar da.
TXERTOAK HAUEK EZIN DIRA

Txerto bizi indargetuak


debekatuta daude
haurdunaldian. Hauek
jasotzekotan, 4 aste
itxaron behar dira
haurdunaldia bilatzeko.

Kukutxeztulako txertoa
eta gripearen txertoa
batera jarri daitezke
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA

KOOMBS EZ ZUZENA


Ama Rh (-) denean eta aita Rh (+), fetoa Rh (+) izateko aukerak daude eta horrekin batera Rh-aren ez
bateragarritasuna emateko arriskua. Izan ere, Rh(-) den amak Rharekiko anti-gorputzak sortu ditzake
Rh(+) den fetuaren odolarekin kontaktuan egon ostean (erditzean, abortuan, traumatismoetan...). Koombs
ez zuzenak, haurdunaldian kontrolatzen dena, amaren antigorputzak detektatzen ditu:

 Koombs ez zuzena negatiboa: ez ditu antigorputzik, ez dago sentsibilizaziorik, ez da isoinmunizaziorik


eman.
EZ
 Koombs zuzena positiboa: antigorputzak daude, sentsibilizazioa eman da, isoinmunizatuta dago.
3. HAURDUNALDIAREN KONTROLA
KOOMBS EZ ZUZENA

Ama isoinmunizatzen bada (Rh (+) arekin kontaktua izan ostean antigorputzak sortzen baditu), hurrengo haurdunaldian

antigorputz horiek feto Rh (+) eraso ditzakete, eritrozitoak suntsituz (anemia, ikterizia edo hidrops sortuz) → neonatoaren
gaixotasun hemolitikoa, eritroblastosis fetala, antiDarekiko isoinmunizazioa.


Egoera hori ekiditeko, haurdunaldiaren 28.astean, Rh(-) diren emakume GUZTIEI, koombs ez zuzena negatiboa denean
(sentsibilizatuta edo isoinmunizatuta ez daudenean) Gammaglobulina anti-D 300mgr IM jarri behar zaie. Baita abortu, abortu
mehatsu, traumatismo, haurdunaldi ektopiko eta amniozentesia/biopsia koriala/funikuluzentesiaren ostean ere. Modu horretan,
fetuaren odola amarekin kontaktuan egotekotan, gammaglobulinaren antigorputzek amaren antigorputzen sorrera ekiditen
dute.


Erditze-ostean jaioberria Rh (+) bada, Rh (-) diren emakume guztiei gamma-globulina antiDko beste dosi bat jarri behar zaie
lehenengo 72 orduetan.

Tratamendua profilaktikoa da, isoinmunizazioa ekiditeko eta hurrengo haurdunaldietan eritroblastosis fetala prebenitzeko.

EZ da txertoa, gammaglobulina baizik.


Beste txertoekin batera jarri daiteke.
Rh-ren ez bateragarritasuna
4. EKOGRAFIAK
1) 11. eta 13. asteen artean. Zenbat enbrioi dauden, enbrioien gestazio adina,
garondoko tolestura, karena eta umetokiaren azterketa egiten da.

1) 20. astearen inguruan (ekografia morfologikoa). Fetuak anomaliarik dituen, sexua,


karena, zilbor hestea eta likido amniotikoa behatzen dira.

1) 32.-34. asteen artean. Fetuaren ariketa eta hazkundea; likido amniotikoa; karenaren eta
zilbor hestearen kokapena eta ezaugarriak; fetua umetokiaren barnean duen kokapena.
5. JAIO AURREKO SCREENING TEKNIKAK
Down sindromea eta bestelako anomalia kromosomikoak jaio aurretik detektatzeko
programa:

Haurdun dauden emakume guztiei eskaintzen zaie lehenengo hiruhilekoan.

Adina + markagailu biokimikoak (odol analisiak) +
markagailu ekografikoak:
 9.-11. asteen bitartean odol analisia : PAPPA + B-hCG
frakzio askea.
 11.-13.asteen bitartean ekografia: garondoko tolestura
neurtzeko (>3mm patologikoa).


Arriskuari buruzko informazioa ematen du. Bi emaitz mota:
 Arrisku maila txikia → < 1/250.
 Arrisku maila handia  > 1/250. Diagnostiko froga eskeiniko zaie (anmiozentesia edo
biopsia koriala).
5. JAIO AURREKO DIAGNOSI TEKNIKAK
• BIOPSIA KORIALA: - Karenaren atal bat aztertzen da.
− Baginatik edo sabeletik egin daiteke.
− Ez da gomendatzen 10. astea baino lehen egitea.
− Abortu tasa %0,5-1.

• AMNIOZENTESIA:
− Likido amniotikoa hartzean datza.
− Ez da gomendatzen 15. astea baino lehen egitea
− Abortu arriskua %0,5-1.

• FUNIKULUZENTESIA:
− Zilbor-hesteko odol zelulak hartzen dira.
− 18.astetik aurrera. Teknikak egin ostean:
− Abortu arriskua %1-7. Atsedena eta odol jarioa
dagoen behatu.
6. ELIKADURA HAURDUNALDIAN
• ENERGIA: 300-400 kcal/egunean gehitu behar zaizkio dietari haurdunaldi osoan zehar. Pisua
irabazteari dagokionez, aurretiko GMIaren eta feto kupuruaren araberakoa da (GMI igotzen den einean
pisu gutxiago irabaztea gomendatzen da, eta bikoiztuetan aldiz gomendatutakoa baino gehiago).
Normopisua duen emakume batean (GMI 18,5-24,9kg/m2) 11-16 kg irabazketa. Nutrienteen banaketa:
•Proteinak (%10-35): 1 gr prot. / kgr / egunero.
•Karbohidratoak (%45-65): hauek osatu behar dute energi osoaren iturri garrantzitsuena.
•Lipidoak (%20-30): oso garrantzitsua da Omega3, beraz astero hirutan baino gehiagotan jan behar
dute arrainak. Bestela, osagarri moduan hartu behar dute.
• BURDINA: 2. eta 3. hiruhilabeteetan 30-60 mgr/egunero hartu behar dute. Osagarriak behar izatekotan,
otorduetatik kanpo hartu eta inoiz esnea, kafea edota tearekin, xurgapenean eragiten dutelako.
C bitaminarekin batera gomendatu.
• KALTZIOA: 1.200 mgr/egunero. Gutxienez lakteoak egunean zehar hirutan hartuz (esnea, yogur,
gazta). Bestela osagarri moduan hartu.
6. ELIKADURA HAURDUNALDIAN

AZIDO FOLIKOA: Dietaren bidez ez dira egokiak diren baloreak lortzen. Gutxiegitasuna hodi neuralaren
garapenaren akatsekin erlazionatua dago. Osagarri bezala 0,4 mg/ egunero.

IODOA: 200 µg egun hartu (3 lakteo egunean + 2g iodatutako gatza). Aporte hori ez ematekotan,
osagarriak hartu. Iodoaren defizita jaioberriaren atzerapen mentalarekin erlazionatzen da.

ALKOHOLA eta TABAKOA ekidin. Alkoholiko-fetalaren sindromea eman daiteke, fetuaren antsietatea, pisu
baxua…

GAINONTZEKO DROGAK: ez kontsumitzea gomendatu. Fetuaren abstinentzia sindromea eman daiteke,
karenaren askatze goiztiarra, preeklampsia, erditze gozitiarra...
6. ELIKADURA HAURDUNALDIAN
GOMENDIO OROKORRAK
2 litro ur edan

Iodatutako gatza kontsumitu.


Arraina edo haragia plantxa moduan edo irakin.


Barazkiak, fruta, legunbreen kontsumo nahikoa egin.


Litro erdi edo litro bat esne edan egunean zehar, edo kantitate berdina gazta eta yogur

moduan.

Koipea duten elikagaiak ekidin; gurina, hestebeteak, animelietatik eratorritako
elikagaiak...

Gozoak diren elikagaiak murriztu. Apartamoa hartu daiteke, baina sakarinaren
kontsumoa murriztu behar da (karena zeharkatzen du eta ehunetan geratzen da).

Begetarianoak diren emakumeetan burdin kantitatea eskasa izan daiteke. Beganetan
gainera, B12 edo kaltzio gutxi izan dezakete. Osagarriak ematea baloratu.
6. ELIKADURA HAURDUNALDIAN
ELIKADURAREKIN ERLAZIONATURIKO GAIXOTASUNAK

Toxoplasmosia:

Toxoplasma gondii protozooak sortutako infekzioa da, bertikalki, Toxoplasmosi kongenitoa
elikadurarengatik edo katuen gorotzekin kontaktuan egoteagatik Sabin tetrada
transmititzen dena.
Klinika emakumean: sukarra, nekea, ganglio linfatikoen hantura, mialgiak….
 • Garuneko kaltzifikazioak
• Koriorrenitis

Haurdunaldian zehar fetuari pasa daiteke (transmizio arriskua gehiago da
• Hidrozefalia
haurdunaldiaren amaieran, baina larriagoa da haurdunadiaren hasieran) eta
jaioberrian osasun arazo larriak eragin (toxoplasmosi kongenitoa). • Konbultsioak

Listeriosia :

Listeria monocytogenes bakteriak sortutako infekzioa, bertikalki edo
elikadurarengatik transmititzen dena.

Klinika emakumean: sukarra, goragaleak, beherakoak, mialgiak, nekea….

Haurdunaldian: abortuak, umetoki barneko heriotza, erditze goiztiarra...

Jaioberrian: arazo neurologikoak, malformazioak, sepsia, heriotza...
6. ELIKADURA HAURDUNALDIAN
ELIKADURAREKIN ERLAZIONATURIKO GAIXOTASUNAK

Toxoplasmosia eta listeria ekiditeko:



Higieneaz arduratu elikagaiak prestatzerakoan (eskuak, tresnak eta elikagaiak prestatzen diren tokiak sarri garbitu).

Haragiak egoki kozinatu eta berehalaxe kontsumitu.

Ez jan gordinik edo gutxi kozinatuta dauden okelak edo hegaztiak (patea ekidin)

Haragia eta hestebeteak egun batzuetan zehar izoztu -18Cº-tan jan aurretik.

Barazkiak eta fruta ondo garbitu jan aurretik eta ahal izanez gero azala kendu.

Katurik izanez gero, gorotzak ukitzea ekidin, eta egitekotan eskuak ondo garbitu. Katuak etxe barnean mantendu, eta
potoetan datorren janaria eman (ekidin janari gordina).

Gazta freskoak pasteurizatuak izan behar dira (ekidin brie, kamembert, rokefort, feta).

Kozinatu gabe edo ketuak dauden arrainak edo itsaskiak ekidin.

Aurrez prestatuko produktuak edo berriro berotzen diren elikagaien kontsumoa kontrolatu. Hauek hartzekotan, Tª
altuekin prestatu.
7. ARIKETA ETA ATSEDENA HAURDUNALDIAN
• ARIKETA egitea beharrezkoa da, zirkulazioa errazteko, pisu gehiegi ez hartzeko, loa baimentzeko, fetoak
jarrera egokia hartzeko, erditzean parte hartzen duten muskuluak tonifikatzeko.. Ariketa aerobioa astero 3-5
alditan egitea gomendatzen da. Edozein kirol egin dezake, arrisku fisikoak ez badaude beti ere (hala
nola eskia, zaldian ibili, kolpeak jasan dezaken kirola…). Igeriketa eta ibiltzea da gomendatzen dena.

• BIDAI LUZE BAT EGIN BEHAR IZATEKOTAN:


 Ziurtasun uhala erabili (haurdunentzat berezia) → Beheko tira izterren gainean egon behar da,
pelbisaren beheko atalean. Goiko tira bi bularren artean pasa behar da.
 Haurdunaldiaren dokumentazioa eraman beti gainean.
 Hegazkina ez dago kontraindikatua. Aerolinearen arabera izango da.
 Bi orduro bidaia gelditu eta hankak mugitu.

• LOA: Gomendagarria da haurdunak 8 ordu lo egitea. Lo ezina agertzekotan:


− Erlajazio ariketak egin.
− Bizitza erlajatua eta orekatua eraman ahal den heinean.
− Oheratu baino lehen edari beroak edan.

You might also like