You are on page 1of 21

3.1 MINTEGIA. INFEKZIO GINEKOLOGIKO NAGUSIAK.

1. Bulbitisa

2. Bulbobaginitis infekziosoak
2.1. Baginosi bakterianoa
2.2. Bulbobaginosi kandidiasikoa
2.3. Trichomoniasia

3. Zerbizitisa

4. Pelbiseko gaixotasun inflamatorioa

5. Ultzera genital infekziosoak


5.1. Herpes sinplearen birusa
5.2. Txankroidea
5.3. Linfogranuloma benereoa
5.4. Granuloma inginala edo donobanosia

6. Garatxoak eta papula infekziosoak


6.1. Kondiloma akuminatuak
6.2. Molluscum Contagiosum

7. Izurritze pruriginosoak
7.1. Eskabiosia
7.2. Pedikulosis pubis

8. Emakumearen ugal-aparatuko beste infekzio batzuk


8.1. Bartholinitisa

9. Proba diagnostikoak

1
Infekzio ginekologikoak emakumeen ugaltze-aparatuko infekzioak dira, mikroorganismoen
inbasioaren ondorioz gertatzen direnak, hala nola bakterioak, birusak, protozooak eta onddoak
eragindakoak. Zeinu eta sintoma jakin batzuekin agertzen direnak;
- DISURIA. pixa egitean sutsuki sentitzen den mina.
- POLAKIURIA: egunez edo gauez txiza egiteko beharra da, baina normalean baino bolumen
txikiagotan.
- DISPAREUNIA: sexu-harremanetan mina sentitzeari esaten zaio.
- PRURITOA: genitaletan azkura izatea.
- LEUKORREA: baginako gehiegizko fluxua da. Zuria, horia edo berdea izan daiteke, jariaketa
itsaskor eta lodia.

Infekzio ginekologikoak normalean bertan dauden mikroorganismoek eragiten dituzte (inf.


endogenoak), baina sexu-harremanetan ere atrapa daitezke: sexu-transmisiozko infekzioak (STI).

Baginako fluxua: Ugaltzeko adinean dauden emakumeen baginako jariaketa normala, argia eta
likatsua da. Baginako ehunak osasuntsu mantentzen laguntzen du, lubrifikazioa ematen du eta
infekzioen eta narritaduraren aurkako babesa ematen du.

Baginako flora: Floraren parte diren germen gehienak hesteetatik datoz.

- Konposaketa: % 90-95 ura, baginaren zelula epitelialen likido transudatua, umetoki-lepoko


guruinek sortutako muki zerbikala, guruin bestibularren eta Bartholinoren jariaketa.

- Laktobaziloek glukogeno zelularra azido laktikora eraldatzen dute. Laktobaziloen espezie


garrantzitsuena Döderleinen Lactobacillus acidophillus dira. Hauek bakterio anaerobioak
haztea eragozten duen hidrogeno peroxidoa sortzen dute.
- Agente patogenoak haztea eragozteko baginako Ph-a azidoa da(< 4.5) eta ez du neutrofilorik.

BAGINAKO BAKTERIO-FLORA ARRUNTA.

Gehiena Lactobacillus, Corynebacterium, Estreptokoko viridans.


k

Ohiko B eta D tadeko Estreptokokoa, Estafilokoko koagulasa eta arraroago estafilokoko


aureus, Enterobakteriak (Scheria Coli), Anaerobioak (Peptococis, peptoestreptococus,
bacteroides, fusobacterium, clostridium), Mikoplasmak.

Ezohiko A taldeko estreptokokoa, Listeria monocytogenes, Neumokokoa, Haemophylius


influenzae, Mobilincus, Perfringens, Helicobacter.

INFEKZIO GINEKOLOGIKOEN MIKROORGANISMOEN SAILKAPENA.

Bakterio Neisseria gonorrhoeae, treponema pallidum, haemophilus ducreyi, Chlamydia


trachomatis, Mycoplasma hominis, B taldeko Streptokoko, Gardnerella vaginalis,
Shigella.

Birus Herpes sinple birusa, papilomabirusa, moluscum contagiusum, Hepatitis B,


Citomegalobitus, Giza immunoeskasi birusa, Zika.

Besteak. PROTOZOO (trichomonas vaginalis, giardia lamblia) ONDDO ( Candida albicans),

2
ARTOPODO (Phthirus pubis, Sarcoptes Scabei).

1. Bulbitisa.

Bulbitisa dermatitis kronikoak, seborreak edo ekzemak eragindako bulba edo aluaren hantura da.
Baita xaboiek, komuneko paperek, detergenteek edo lurrinek eragindako alergiak izan ohi dira. Era
berean, germenek eragindakoa (onddoak, bakterioak) ere izn daiteke, ondoren, bulbobaginitisetan
zehaztuko ditugunak.

Klinika:
Bulba gorritzea, azkura, bulba handitzea, baginako sekrezio anomaloak.

Tratamendua:
- Eragilea narritagarria bada, erabilera etetea eta kortisona-krema (egunean 2-3 aldiz).
- Leukorrea bulbitisaren jatorria bada, infekzioa tratatzea.
- Tratamenduak porrot egiten badu, egin azaleko biopsia bat, posible den aluaren distrofia
baztertzeko (larruazaleko afekzio kronikoa).

3
2. Bulbobaginitis infekziosoak.

Bulbobaginitis terminoak aluaren eta/edo baginaren eta ehun endozerbikal ektopikoaren


hantura-maila desberdinek ezaugarritutako prozesu guztiei egiten die erreferentzia.

Hanturarekin batera, leukorrea, azkura, erremina, disuria eta dispareunia izaten dira sintomarik
ohikoenak.

Etiologia infekziosoa zein ez-infekziosoa izan ditzakete. Ez infekziosoen artean narritagarri fisikoak
edo bestelakoak, alergiak, hipersentikortasuna eta ukipen-dermatitisa (liken sinplea) edo baginitis
traumatikoa eragindako baginitisak ager daitezke, adibidez. Bestalde, baginitis infekziosoak,
mikroorganismo ezberdinek eragindakoak dira eta horrela banatu ditzakegu:

2.1. BAGINOSI BAKTERIANOA


Baginosi bakterianoa infekzio ginekologikoetako ohikoena da. Gaur egun, ez da sexutransmisio
bidezko infekziotzat hartzen.

ETIOPATOGENIA
- Bakteria anaerobio anitzek eragin ditzakete baginosia: Gardnerella vaginalis, Ureaplasma,
Mobiluncus eta Prevotella ezpeziekoak, Micoplasma hominis… Baina lehenengoa da
patogenorik ohikoena.
- Alde batetik, bakteria anaerobioen proliferazioak eta bestetik flora baginalaren laktobaziloen
ezak, emakumearen flora baginaleko desoreka eta disbiosia sortzen du, baginosia eragiten.
- Haurdunaldian, BB-a erditze goiztiarrekin du erlazioa.

ARRISKU FAKTOREAK
- Bikote sexual anitzak edo berriak, Dutxa baginalak, Tabakoa, Sexu-harremanetan kondoirik
ez erabiltzea eta Baginako laktobazilorik eza.

KLINIKA eta DIAGNOSTIKO


- %50 inguru asintomatikoak dira.
- Sintomarik ohikoena: arrain usaina duen leukorrea grisa edo zurixka da. Pruritoa, disuria eta
dispareunia ez dira koadro honetan agertzen, alegia.
- Irizpide diagnostiko klinikoak Amsel-ek postulatu zituen lehenengo aldiz 1983an. BBaren
diagnostikorako bildutako 4 irizpideetatik 3 bete behar dira:
- 1. Fluxu zurixka grisa, homogeneoa, mehea, baginako hormak emeki estaltzen
dituena.
- 2. Gatz-disoluzioan bagina-jariakinaren prestaketa baten azterketa mikroskopikoa.
- 3. Aminen testa (+): Fluxuak KOH %10-eko disoluzioa bota aurretik edo geroztik
arrain- usaina izatea. Metabolismo anaerobioak sortutako amina lurrunkorrengatik.
- 4. Baginako pH-aren kuantifikazioa: pH > 4,5.

TRATAMENDUA Metronidazola (ATB)


- Ahozkoa 500mg/12h (7 egun)
- Gel baginala %0,75ean; 5g/24h (5 egun)

4
- Tratamendua bukatu eta 24 ordu igaro arte alkoholik ez hartzea gomendatzen da antabus
efektuarengatik..

2.2. BULBOBAGINOSI KANDIDIASIKOA


Candida generoko espezieek eragindako baginako mukosaren eta aluaren azalaren infekzioa da
Kandidiasia. Baginitis herenen arduraduna da, eta %85-90eko kasuetan Candida Albicans da
eragilea. Batzuetan beste Candida espezie batzuek ere parte hartzen dute, C.tropicalis eta C.
glabrata, besteak beste.

ETIOPATOGENIA
- Sintomarik gabeko kolonizaziotik baginitis sintomatikora aldatzeko arrazoia
mikroorganismoen eta baginako babes-mekanismoen erlazioaren oreka galera da.
- Oreka galera hau arrazoi anitzengatik izan daiteke, honako hauek besteak beste:
- Immunodepresioa, Espektru handiko antibiotikoak hartzea, Kontrolatu gabeko diabetesa,
Haurdunaldia, Hiperestrogenismoa (antisorgailu hormonalak, haurdunaldia…),
Sexu-jokabideak (ez da STI-tzat hartzen, baina sexu-jarduerarekin lotzen da), Baginako
mukosaren predisposizio genetikoa, Arropa sintetiko eta estuaren erabilera.

KLINIKA
- Bagina eta aluaren prurito bizia.
- Leukorrea urria, urtsua edo lodia, zurixka, grumosoa, baginako hormari itsatsia dagoena.
- Baginako kongestioa eta hiperemia.
- Disuria eta dispareunia ere agertzen dira.
- Arraroagoak dira eritema eta edema.

DIAGNOSTIKOA
- Diagnostikoa egiteko, kontuan hartzen dira klinika eta espekuloskopia.
- Leukorrearen exudatuaren lagina hartuko da eta behaketa mikroskopikoa egingo da.
- Fluxuaren pH-a 4,5- tik beherakoa da bereizgarria.
- Kultiboa ez da errutinaz egiten, baina erabilgarria da infekzio errepikakorretan edo
zalantzazko kasuetan.

TRATAMENDUA
Kandidiasi infekzioaren larritasunaren eta maiztasunaren araberakoa da.

BULBOBAGINAKO KANDIASIA AKUTUA


- Tratamendu topikoa: 500 mg-ko klotrimazola dosi bakarrean edo 100 mg-ko dosia zazpi
egunez.
- Aho bideko tratamendua: lukonazola 150 mg dosi batean, itrokonazola 200 mg/12 h hiru
egunez edo ketokonazola 200 mg/12 h 5 egunez.

KANDIASI ERREPIKAGARRIAK Flukonazola, 50 mg/24 h, zazpi egunez, eta, ondoren,


klitrimazol topikoa 500 mg, zikloaren bosgarren egunean, sei ziklotan.

HAURDUNALDIAN Tratamendu topikoa zazpi egunez.

5
Higiene-neurriak: kotoizko barruko arropa, plastikozko babesa duen salbaslipik ez erabiltzea,
inguruan hezetasuna saihestea eta oso arropa estua ez erabiltzea.

2.3. TRIKOMONIASIA

ETIOPATOGENIA
Sexu transmisiozko gaixotasun bat da, Trichomona vaginalis parasitoak, protozoo mikroaerofiloak
sortua.

Trikomoniasia emakumeetan diagnostikatzen da maizago, gizonezkoek gehienetan infekzio


asintomatikoa somatzen baitute. Hala ere, trikomonosi baginala duten emakumeen bikotekideen
%60ak ere mikroorganismo hori du gernu-bideetan.

Trichomona vaginalis parasitoa arrisku handiko sexu-jokabidearen adierazle izan ohi da, eta ohikoa da
sexu-harremanaren bidez transmititutako beste patogeno batzuekin batera infekzioa izatea, bereziki N.
gonorrhoeae.

ARRISKU FAKTOREAK
25 urte baino gazteagoa izatea, Bikote-aldaketa anitzak edo sexu-bikote bakarra baino gehiago izatea,
Babesik gabeko sexu-harremanak izatea.

KLINIKA
- Emakumeen %50ek infekzio asintomatikoa izaten dute. Hasierako sintoma disuria izaten da.
- Alua eta baginako prurito eta erredurarekin batera, baginako fluxuaren trinkotasunean
aldaketak gertatzen dira.
- Fluxu ugaria, apartsua, usain txarrekoa eta hori-berde kolorekoa izaten da.
- Sexu-harremanen ostean metroragia eta dispareunia gerta daitezke.
- Marrubi koloreko motatxo bezala ikusten diren umetoki-lepoaren epiteliopeko hemorragia
txikiak agertzen dira.

DIAGNOSTIKOA
- Baginaren hondoan dagoen Douglas zakuaren eta umetoki-lepoaren lagina hartuz eta
mikroskopioan mikroorganismoa behatuz egiten da diagnostikoa.
- Fluxiaren pH-a igotzea.

TRATAMENDUA
Emakume guztiak eta hauen bikoteak tratatu behar dira, nahiz eta asintomatikoak izan, gaixotasunaren
transmisiorik gerta ez dadin eta sintomarik garatu ez dezaten.

Metronidazol (ATB)
- 2 g dosi bakarrean edo 500 mg/12 orduro, zazpi egunez.

Metronidazolarekin antabus efektua ager daiteke, alkoholarekin nahasita, goragalea eta okada handiak
eragin ditzakeena.

Era berean, tratamendua amaitu arte sexu-harremanak saihestu behar dira.

6
3 . Zerbizitisa.

ETIOPATOGENIA
Zerbizitisa jatorri infekziosia zein ez infekziosoa duen zerbixaren edo umetokilepoaren hantura da.
Chlamydia trachomatis eta Neisseria gonorrheae bakterioek dira zerbizitis infekzioaren eragile
nagusienak.

Zerbikitis akutuak, oro har, jatorri infekziosoa du; eta zerbikitis kronikoa, bestalde, ez da infekzio
batek eragindakoa. Zerbikitis infeksiosoa gorantz barreia daiteke endometritisa eta pelbiseko
gaixotasun inflamatorioa eragin dezake.

INFEKZIOSOA -Eragile ohikoena Chlamydia trachomatis da. Ondoren, Neisseria


gonorrheae: sexutransmisioko infekzioak.

Beste eragile batzuk: herpes sinplearen birusa (VHS), Trichomonas vaginalis


eta Mycoplasma genitalium.

EZ -Prozedura ginekologikoak.
INFEKZIOSOA -Gorputz arrotzak (pesarioak, hesiko antisorgailuak)
-Produktu kimikoak (dutxa baginalak, antisorgailu topikoak)
-Alergenoak (latexa adibidez)

KLINIKA.
- Baliteke zerbikitisak sintomarik ez eragitea.
- Sintoma ohikoenak fluxu endozerbikal zornetsua eta hilekoen arteko odoljarioa edo
metrorragia dira.
- Bestelako sintomak: dispareunia, bulba eta/edo baginako narritadura eta/edo disuria,
polakiuria, uretritisarekin batera badoa.
- Narritadura bulbobaginala.
- Eritema eta hantura zerbikala .
- Mina eta sukarra (herpesak infektatzen badute edo infekzioak gora egiten badu endometritisa
zein pelbiseko gaixotasun inflamatorioa eraginez.

DIAGNOSTIKOA
- Exudatu zerbikalarekin (fluxu zornetsua) edo umetoki-lepoaren hoztasuna (zerbixa
ukitzerakoan odol egitea) Kausa zehatz bat edo beste nahasmendu batzuk iradokitzen dituzten
aurkikuntzek honako hauek hartzen dituzte barne:
- Sukarra: pelbiseko gaixotasun inflamatorioa edo HSB infekzioa.
- Zerbixeko mina mugitzerakoan: pelbiseko gaixotasun inflamatorioa.
- Besikulak, bulbako edo baginako mina eta/edo ultzerazioa: HSB infekzioa.
- Odoljario puntazorrotzak (marrubi-orbanak): trikomoniasia.

TRATAMENDUA Eragilearen mendekoa izango da.


- Chlamydia trachomatis-ek eragindako infekzioa: Azitromizina gr1 ahotik dosi bakarrean edo
100 mg Doxiziklinarekin egunean bitan, ahotik, 7 egunez

7
- Neisseria gonorrheae-k eragindakoa bada: ceftriaxona 500 mg IM edo 1 g IM 150kg baino
gehiago pisatzen duten pazienteetan, Gehi azitromizina 1 g ahotik dosi bakarrean.

4. Pelbiseko gaixotasun inflamatorioa.

ETIOPATOGENIA
- Pelbiseko gaixotasun inflamatorioa edo hanturazko gaixotasuna, goiko genitaltraktuaren
infekzioa da.
- Infekzio hau, zerbixaren bidez mikroorgaismoen goranzko barreiaduraren ondorioz gerta
daiteke. Baita pelbisaren ondoko organo infektatuenengatik sortua edota urruneko foko
hematogenoengatik barreiatuta.
- Ugalketa apartaren organo guztiei eragin ditzakete gaixotasunak: umetoki-lepoari, umetokiari,
umetokiko edo falopioko tronpeei edota obulutegiei. Umetoki- lepoko infekzioak
(zerbizitisak) fluxu jariaketa mukopurulentea eragiten du. Tronpen infekzio (salpingitisa) eta
umetokia (endometritisa) batera gerta daitezke. Larria denean, infekzioa obulutegietara
(oforitisa) eta peritoneora (peritonitisa) zabal daiteke.
- Sexu-transmisiozko gaixotasun bakterianoen konplikaziorik ohikoena da. Polimikrobianoa
izan ohi da eta gonokokoa eta chlamydia dira germenik ohikoenak.
- PGI-ak infekzio kronikoa, antzutasuna, haurdunaldi ektopikoa eta pelbiseko min kronikoa
eragin ditzake.

ARRISKU FAKTOREAK
Adina: 25-35 urte baino gutxiago izatea, Sexu-bikote ugari, Baginosi bakterianoa edo
sexu-transmisiozko edozein infekzioa. PGI-ren aurretiko historia, Baginako dutxak, DIU-a jarri
osteko lehen 3 asteak.

KLINIKA
- Hipogastrioko mina eta pelbiseko min akutua, mugimenduekin areagotzen dena. Sukarra,
goragalea eta gorakoak.
- Fluxu zerbikal zornetsua.
- Umetokiko odol jario anormala, batez ere hilekoen artean edo ondoren. Jariaketa zerbikalen
azterketa mikroskopikoan leukozitosiaren agerrera.
- VSG edo PCR proteinaren igoera.

KONPLIKAZIOAK

Fitz-Hugh-Curtisen sindromea gonokoko edo chlamydiako salpingitis akutuak eragin dezake.


Infekzioa kroniko bihur daiteke, gaizkiagotzeekin eta aldizkako erremisioekin.

Salpingitisa duten emakumeen %15ek abzesu tuboobarikoa dute (zornearen bilduma eranskinetan).
Infekzio akutu edo kroniko batekin batera joan daiteke, eta tratamendu berantiarra edo osatugabe
izteagatik hel daiteke konplikazio honetara. Absezua apurtzen bada, shock septikoa gerta daiteke.

Hidrosalpinxa, likido ez zornetsuak eragiten duen distentsioaren eraginez agertzen den tronpen
buxadura da.

8
Salpingitisak orbainak eta brida tubarioak eragin ditzake, eta horiek, oro har, pelbiseko min kronikoa,
antzutasuna eta haurdunaldi ektopikoaren arriskua areagotzea dakarte.

DIAGNOSTIKOA
Susmoko diagnostikoa: ugaltzeko adinean dagoen emakume batek, batez ere arriskufaktoreak baditu,
hipogastrioko mina badu edo zerbix edo baginako fluxu azalezina badu. Baginako odoljario
irregularra, dispareunia edo disuria azalezinak daudenean ere PGI-az susmatuko da.

Pelbiseko hanturazko gaixotasuna susmatzen bada jariaketa zerbikalaren lagina hartu eta aztertuko da
PCR azterketa edo kultiboa eginez.

TRATAMENDUA
Eragilearen mendekoa izango da. N. gonorrhoeae, C. trachomatis eta, batzuetan, beste
mikroorganismo batzuk estaltzen dituzten antibiotikoak emango dira.

Laborategiko emaitzak izan aurretik, antibiotikoak enpirikoki ematen dira N. gonorrhoeae eta C.
trachomatis estaltzeko, eta emaitzen arabera, tratamendua aldatzen da. Tratamendu enpirikoa
beharrezkoa izango da konplikazioak sahiesteko.

N. gonorrhoeae edo C. trachomatis infekzioak dituzten pazienteen sexu-bikoteak tratatu egin behar
dira ere.

9
5. Ultzera genital infekziosoak.

5.1. HERPES SINPLEAREN BIRUSA


Ultzera genitalak dituzten sexualki aktiboak diren emakume gazte askok herpes sinplearen edo
sifiliaren infekzioa dute, baina beste batzuek txankroidea, linfogranuloma benereoa edo
iztaigranuloma izango dute. Funtsean, sexu-harremanen bidez transmititzen diren gaixotasunak dira
guztiak.

ETIOPATOGENIA

Herpes genitala, ulzera genitalak sortzen dituen gaixotasun infekziosoa da. Infekzio biriko kronikoa.
Bi herpes sinple birus mota ezagutzen dira HSB-1 eta HSB- 2, ADN birusak. Lehenengoa da ahoko
lesioen kausa ohikoena. Bigarrena, bestalde, ohikoagoa da genitalen lesioetan, baina bi motek
genitalen herpesak sortzen dituzte.

Kalkuluen arabera 14 eta 49 urte bitarteko emakumeen %2ek HSB-2 birusak eragindako infekzioa
izan du genitaletan, eta hauetatik, %60ak HSB-1 birusarekiko seropositibitatea erakutsiko du.

Gizakia erreserborio bakarra da, lesio mukokutaneoen bidez edo lesioen jariakinekin kontaktu zuzena
izateagatik transmititzen da HSB-a.

Herpes genitala duten emakume haurdunek HSB (normalean HSB-2) transmititu diezaiokete fetuari
edo jaioberriari. Modu tipikoan, HSB-a erditzean transmititzen da HSB-a duten baginako jariakinekin
kontaktuan egotearen bidez.

Jaioberrien HSB-a infekzioa infekzio larria eta potentzialki hilgarria da.

KLINIKA
Infekzioak bi zatitan banatutako historia klinikoa du. Hasiera batekoa, birusaren inokulazioarekin
agertzen dena, primoinfekzio izenekoa. Eta, lehenengo infekzioa agertu ondoren, birusa ezkutuan edo
era latente batean gongoiletan geratzen da ondorengo errezidibak arte. HSB-aren batez besteko
inkubazio-aldia astebete ingurukoa da.

- Primoinfekzioan: sintoma mingarriagoak eta biziagoak pairatzen dira. Lesio herpetikoek


baginan, zerbixean, maskurian, uzkian eta ondestean ere eragin dezakete. Ia beti, emakumeak
beste biremia-zeinu batzuk izango ditu, hala nola, febrikula, zefalea, ondoeza orokorra eta
mialgiak.
- Sintomarik ohikoenak mina eta azkura larruazalean eta mukosetan dira. Lehenik eritema
agertzen da, 24 ordutan besikuletara eboluzionatzen du, eta horiek apurtzen direnean ultzera
mingarria sortzen da. Egun batzuk igaro ondoren, zarakar batekin estaltzen dira, eta 10-15
egunen buruan orbaindu egiten dira.

10
- Iztai-adenopatia ere izan daiteke eta nerbio sentsitiboetatik barreiatzen da gongoil neuronalera
arte, bertan era latentean irauten. Horregaitik, infekzio kroniko eta ziklikotzat hartzen da
HSBa.
- Errezidibak: intentsitate eta iraupen txikiagoko klinika. Lehen infekzioaren larritasunaren
araberakoa izango da. HSV-2 infekzioa duten pazienteen %80an eta HSV-1 infekzioa dutenen
%50ean, lesioak berriro agertzen dira.

Mikzioa hasteko zailtasunak gerta daitezke, disuria, gernu-erretentzioa, idorreria edo sakroko
neuralgia larria baita ere.

DIAGNOSTIKOA
- Herpes genitalaren diagnostikorako lesioen jariaketaren lagina hartzea eta haztea da.
- Espezifikotasun handiko teknika bat da, baina sentikortasun txikia du eta lesioak orbaindu
ahala gutxitu egiten da sentikortasuna. Horregatik, garrantzitsua da esatea laborategiko
emaitza negatiboek ez dutela esan nahi infekzio herpetikorik ez dagoenik.
- Odoleko azterlan serologikoak argigarriagoak izan daitezke.

TRATAMENDUA
- Antibiralak erabiltzen dira. Minari, analgesiko antiinflamatorio ez-esteroideoekin ekin
dakioke, edo narkotiko arin batekin, kodeinarekin adibidez. Batzuetan lidokaina pomada
erabil daiteke. Garrantzitsua da tokiko neurriak hartzea, bakterio-infekzio sekundarioa
saihesteko.
- Herpes genital aktiboa duten emakumeek ez dute sexu- harremanik izan behar.
- Kondoiak HSB-aren transmisioaren arriskua murriztu dezake
- Aziklovir (Zovirax), famziklovir (Famvir) eta valaciclovir (Valtrex) dira antibiral ohikoenak.

Erupzio primarioak honako hauetako batekin trata daitezke:


- Aciclovir 400 mg ahotik egunean 3 aldiz 7-10 egunez

- Valaciclovir 1 g ahotik 12 ordutik behin, 7-10 egunez

- Famciclovir 250 mg ahotik egunean 3 aldiz 7-10 egunez

Erupzio errepikariak honako hauetako batekin trata daitezke:


- Aciclovir 400 mg ahotik egunean hiru aldiz 5 egunez

- Valaciclovir 500 mg ahotik 12 ordutik behin 3 egunez

- Famciclovir 1000 mg ahotik 12 ordutik behin, egun batez

11
5.2. TXANKORIDEA (STG)

ETIOPATOGENIA
Haemophilus Ducreyi bazilo gramnegatibo den bakteria batek eragiten duen sexu-transmisiozko
gaixotasuna da txankroidea. Txankroidea noizbehinkako agerraldietan agertzen da herrialde
garatuetan, eta ultzera genitalen ohiko kausa da garapen-bidean dauden herrialde gehienetan.

Ultzera genital mingarri bat sortzen du. Urradura honek jariakin lodi eta kutsakor bat jariatzen du.

Emakumeetan urradura agertzen den leku ohikoenak urkila, ezpan handien artean, klitoria eta aluaren
ezpainak dira. Txankroidea sifiliaren eta herpes genitalaren oso antzekoa da.

KLINIKA
- 3-7 egun arteko inkubazio-aldiaren ondoren, papula mingarri txikiak agertzen dira, eta
berehala bigunak eta mingarriak diren ertz irregular eta zulodunak dituzten azaleko ultzeratan
bihurtzen dira.
- Txankro sifilikoan ez bezala, bigunak izaten dira.
- Lesioak material zornetsuz estalita egon ohi dira, eta bigarren mailan infektatu daitezke.
- Aldi berean, pertsonen erdiak, gutxi gorabehera, alde bakarreko edo aldebiko iztai-adenopatia
erakusten du.
- Batzuetan zornatu eta fistulak eratzen dituzte, eta drainatze-materialak beste ultzera bat
eratzen du. Iztai-gongoil linfatikoak haztapenarekiko hipersentikorrak dira, tamainaz
handituta baitaude.

DIAGNOSTIKOA
- Ebaluazio klinikoa
- Beharrezkoa izan daiteke PCR bidezko kultiboa edo ebaluazioa egitea
- Ahal den guztietan, buboi baten zorne-lagin bat edo ultzera baten ertzeko exudatu bat lortu
behar da, eta H. ducreyi identifikatu dezakeen laborategi batera bidali behar da.
- Hala ere, diagnostikoa ebaluazio klinikoan oinarritzen da, bakterioa kultiboan isolatzea zaila
delako.
- Proba serologikoak zein herpesearako kultiboak eskatu behar dira sifiliaren eta GIBaren bila.
Ultzera genitalen beste kausa batzuk baztertzeko.

TRATAMENDUA
- Txankroidearen tratamendua ahalik eta arinen hasi behar da, proben emaitzen zain egon gabe.
- Sintomak hasi aurreko 10 egunetan pazientearekin sexu-harremanik izan duten aztertu eta
tratatu behar dira sexu-bikoteak.
- Txankroidea duten pazienteek sifiliserako eta GIBerako proba serologikoak egin behar dituzte
3 hilabetera.

12
Antibiotikoak. Farmako hauetako bat gomendatzen da:
- Azitromizina 1 g dosi bakarra ahotik edo zeftriaxona 250 mg IM
- 500 mg eritromizina ahotik egunean 4 aldiz 7 egunez
- 500 mg ziprofloxazinoa ahotik egunean bitan 3 egunez
5.3. LINFOGRANULOMA BENEROA

ETIOPATOGENIA
Linfogranuloma benereoa Chlamydia trachomatis bakterioaren L1, L2 eta L3 serotipoek eragiten
dute. Serotipo horiek ez datoz bat kamidia uretritisa eta zerbikitisa zein PGI eragiten dituzten
klamidia-serotipoekin.

Endemikoa da Afrikako, Indiako, Asiako hego- ekialdeko, Hego Amerikako eta Karibeko zenbait
eremutan. Askoz ere maizago diagnostikatzen da gizonetan emakumeetan baino.

Beste STI batzuekin gertatzen den bezala, infekzio hau talde sozioekonomiko baxuetan hautematen da
baita sexu-harreman anitzak dituzten pertsonen artean.

Hiru egunetik bi astera bitarteko inkubatze epea du eta haren bilakaera klinikoa hiru fasetan banatzen
dira:
1. Makula-papula txikiak.
2. Iztai-linfadenopatia edo linfadenopatia-femorala.
3. Uzki-genitorektal sindromea.

KLINIKA

1. 3 egun inguruko inkubazio-aldi baten ondoren hasten da lesio txiki batekin. Urradura hain azkar
orbaintzen da, non oharkabean pasa daiteke.

2. 2. eta 4. asteen artean hasi ohi da, alde bakarreko edo bietako iztai-gongoilekin. Gongoil horiek
handitu egiten dira, eta haztatzean mingarriak diren masa handiak eratzen dituzte, batzuetan
gorabeheratsuak (buboiak). Buboiak ehun sakonenei itsasten zaizkie eta larruazal supraiazentearen
hantura sustatzen dute, batzuetan sukarrarekin eta ondoeza orokorrarekin. Emakumeen kasuan,
lunbalgia edo pelbiseko mina ohikoak dira, eta lehenengo lesioak umetoki-lepoan edo baginaren
goialdean detektatzen dira; horrek gongoil linfatiko perirrectal eta pelbiano sakonenen hantura
sustatzen du. Drainatzeibilbide fistuloso ugari egon daitezke, eta hortik zornea edo odola irteten da.

3. Hirugarren fasean, lesioak orbainekin sendatzen dira, baina ibilbide fistulosoak iraun edo berpiztu
egin daitezke. Ondeste-pruritoa eta muki jariaketa ager daiteke. Errektorragia ohikoa da, eta
emakumeak sabeleko mina, sabelaldeko distentsioa, ondesteko mina eta sukarra izan ditzake.
Peritonitisa heste-zulaketaren ondorio izan daiteke. Tenesmoa eta estenosia eragin ditzake ondestean.

DIAGNOSTIKOA
- Linfogranuloma benereoaren susmoa hartzen da ultzera genitalak edota gongoil linfatiko
inginalak edematizatuta dituzten pazienteetan. Zein infekzioa ohikoa den eremuetan bizi
diren, eremu horretara bidaia bat egin duten edo eremu horietan bizi diren pertsonekin
sexu-harremana izan duten pazienteetan.

13
- Linfogranuloma benereoa buboiak dituzten pazienteetan ere susmatzen da.
- Diagnostikoa egiteko, Chlamydiaren endotoxinaren aurkako antigorputzak detektatu ohi dira,
edo PCRan oinarritutako azido nukleikoen proben bidez genotipifikatu.

TRATAMENDUA Batzuetan buboiak drainatu behar dira sintomak murrizteko

Antibiotikoak. Tetraziklinak edo eritromizina ahotik.


- 100 mg ahoko doxiziklina egunean bi aldiz, 21 egunez.
- Beste aukera bat bezala, batzuek 500 mg ahoko eritromizina erabiltzen dute egunean lau
aldiz, denbora tarte berean.

5.4. GRANULOMA INGINALA EDO DONOBANOSIA

ETIOPATOGENIA
Granuloma inginala genitalen eta perineoaren azalaren infekzio arraro eta progresiboa da.

Calymmatobacterium (Klebsiella) Granulomatis bakterio gramnegatibo intrazelularrak eragindakoa.


Dirudienez, gaixotasuna ez da oso kutsakorra, esposizio errepikatuak behar ditu, eta inkubatze-aldiak
aste batetik hilabete batzuetara arte iraun dezake.

KLINIKA
- Nodulu eritematoso usaingabea agertzen da, astiro hazten dena, eta lesio goragokoa, heze eta
leun bihurtzen da, gorri kolorekoa eta usain desatsegina duena.
- Lesioa poliki-poliki handitzen da, askotan urradura egiten da eta azaleko beste eremu
batzuetara barreiatzen da. Gero, lesioak sendatu eta orbainak uzten dituzte.
- Beste bakterio batzuek eragindako infekzio sekundarioak ohikoak dira eta ehunsuntsipen
zabala eragin dezakete. Adenopatia ez da ohikoa.

DIAGNOSTIKOA
Lesio batetik lortutako likidoan Donobanen gorputzak erakusten dituen azterketa mikroskopikoaren
bidez diagnostikatzen da.

Biopsia eskatu behar da diagnostikoa zalantzazkoa bada edo likido-kopuru egokia lortzea ezinezkoa
bada, lesioak lehorrak, esklerotikoak edo nekrotikoak direlako

Iztai-granulomaren susmoa dago lesio bereizgarriak dituzten eremu endemikoetako pazienteengan.


Papua Ginea Berria, Australia, Afrikako hegoaldea, Karibe eta Brasilgo eta Indiako zenbait eremu
dira horietako batzuk.

TRATAMEDUA
Tratamenduaren erantzuna hurrengo 7 egunen barruan ikusi behar da, baina barreiatutako
gaixotasunaren sendaketa motela izan daiteke, eta lesioak berriro banatu daitezke eta tratamendu
luzeagoak eskatu.

14
Sexu-bikoteei azterketak egin behar zaizkie, eta infekzioren bat detektatuz gero, tratamendua jaso
behar dute. Ahotik hartutako antibiotiko ugarik bakterioak hiltzen dituzte, baina tetraziklinak,
makrolidoak eta trimetoprim/sulfametoxazola dira eraginkorrenak.

Gomendatutako tratamendua - Azitromizina 1g astean behin, gutxienez 3 astez, edo lesioak osorik
sendatu arte.
6. Garatxo eta papula infekziosoak.

6.1. KONDILOMA AKUMINATUAK

ETIOPATOGENIA
Giza Papilomako Birusa (GPB) da sexu-transmisiozko infekziorik ohikoena. GPB-a hain ohikoa
denez, gizonen eta emakumeen %80k birusa hartzen dute bizitzako uneren batean.

100 GPB mota baino gehiago dokumentatu dira. GPB-aren serotipo 6 eta 11-ek eragindako garatxo
onberak dira kondiloma akuminatuak. Uzki eta genitaletako eremuaren azala eta mukosa infektatzen
dituzte batez ere, baita orofaringea eta laringea ere.

Kanpoko genitaleetako garatxoak ugaltze-aparatuaren beheko aldean, uretran, uzkian edo ahoan sor
daitezke.

KLINIKA
Garatxoak 1-6 hilabete arteko inkubazio-aldiaren ondoren agertzen dira.

Bigunak, hezeak eta kolore arrosa edo grisaxka ñimiñoak izan ohi dira. Tamainaz handitu daitezke.
Gainazal zimurtsuak dituzte eta taldeka agertzen dira.

Oro har, garatxoak asintomatikoak dira, baina baliteke azkura, berotasuna edo mina sortzea.
Normalean, diagnostiko klinikoaren bidez diagnostikatzen dira.

Garatxoak maizen agertzen dira bulban, baginako horman, umetokiko lepoan eta perineoan, nahiz eta
uretra eta uzkialdea ere kaltetu daitezkeen.

DIAGNOSTIKOA
Genitaletako garatxoak klinikoki diagnostikatu ohi dira. Itxura zimurtsuari esker, sifili sekundarioko
eta kartzinomaren kondiloma lauetatik bereizten dira. Hala ere, sifilirako proba serologikoak eskatzea
gomendatzen da hasierako diagnostikoaren unean eta 3 hilabeteren ondoren. Garatxo atipikoek,
ultzeratuek, odoljarioek edo iraunkorrek biopsia izan dezakete kartzinoma bat baztertzeko.

Garatxo endozerbikalak eta uzkiko garatxoak kolposkopiaren eta anoskopiaren bidez bakarrik bereiz
daitezke.

TRATAMENDUA
- Ez da garatxoentzat guztiz egokiak diren tratamendurik garatu; izan ere, maiz itzultzen dira
eta tratamendu berriak behar dituzte.

- Antisorgailu gisa, preserbatiboa erabiltzea gomendatuko da.

15
Erauzketa mekanikoa: krioterapia, elektrokauterizazioa, laserra edo erausketa kirurgikoa.
Tratamendu topikoa: Imiquimod (Aldara), genitaletako garatxoen aurkako farmako
immunomodulatzailea da. aplikazio asko behar dituzte hilabeten zehar, eta askotan ez dira
eraginkorrak izaten.

6.2. MOLLUSCUM CONTAGIOSUM

ETIOPATOGENIA
Molusku kutsakorraren birusak (Poxvirus) infekzio kroniko lokalizatua eragiten du.

Transmisioa kontaktu zuzenaren bidez; diseminazioa autoinokulazioaren eta fomiteen bidez gertatzen
da (eskuoihalak edo belakiak, adibidez). Molusku kutsakorra ohikoa da haurretan. Helduek infekzioa
hartzen dute infektatutako pertsona batekin azalazalerako kontaktu estuaren bidez. Sexu-harremanetan
normalean.

Molluscum Contagiosum-a larruazalaren edozein lekutan ager daiteke, esku-ahurretan eta onazpietan
izan ezik. Lesioak mahats-mordotan multzokatzen dira.

Lesioak mahats-mordotan multzokatzen dira, eta kupula formako papula larrosa multzo batek
bereizten ditu

Garatxoak 2- 5 mm bitarteko diametrodunak, lauak eta minik sortzen ez dutenak dira.

KLINIKA
Lesioek ez dute pruritorik eragiten eta ez dira mingarriak izaten. Miaketa fisiko ohi batean aurki
daitezke. Hala ere, lesioak handitu daitezke eta azkura eragin, gorputzak birusaren aurka egiten duen
borrokaren seinale gisa.

Lesio gehienak berez arintzen dira 1-2 urteren buruan, baina 2-3 urtez iraun dezakete.

DIAGNOSTIKOA Molusku kutsakorraren diagnostikoa itxura klinikoan oinarritzen da.

TRATAMENDUA
- Dermatologoek terapia konbinatuak erabiltzen dituzte.

- Arrazoi estetikoengatik edo kutsadurak prebenitzeko gomendatzen da. Hauek dira aukerak:

Kuretajeak, kriokirurgia, laser bidezko terapia, elektrokauterizazioa eta azido trikloroazetikoa (%


25-40ko disoluzioa) besteak beste.

Beste tratamendu batzuen artean sartzen dira injekzio intralesionala eta terapia fotodinamikoa.

16
7. Infestazio pruriginosoak.

7.1. ESKABIOSIA

ETIOPATOGENIA
Eskabiosia edo sarna Sarcoptes scabiei akaroak azalean eragindako infestazioa da.

Lesio oso pruriginosoak eragiten ditu, papula eritematoso eta ildoak sortzen ditu atzamarren arteko
espazioetan, eskumuturretan, gerrian edota genitaletan. Gaixotasun hau erraz kutsatzen da pertsona
batetik bestera kontaktu fisikoaren bidez.

Sexu-transmisioko gaixotasuntzat hartzen da giza kontaktu estuaren bidez trasmititzen delako.


Kontaktuaren ondoren 4-6 asteko latentzia izaten du.

KLINIKA
Sarnaren sintoma nagusia prurito bizia da, klasikoki gauez okerrerago egiten dena.

Hasieran, papula eritematosoak agertzen dira kaltetutako guneetan. Tunelak edo ildoak,
gaixotasunaren zeinu patognomonikoak dira, zenbait milimetrotik- 1 cm luzeerako lerro finak dira

DIAGNOSTIKOA
Sarnaren diagnostikoa aurkikuntza fisikoekin susmatzen da, batez ere ildoen presentziarekin, seinale
fisikoekin proportziorik ez duen azkartasunarekin, eta pazientearekin kontaktuan dauden antzeko
sintomekin.

Akaroak, arrautzak edo akaroaren gorozkiak aurkituz baieztatzen da, ildoetatik hartutako materialaren
azterketa mikroskopikoan.

TRATAMENDUA
Gertuko kontaktuak ere aldi berean tratatu behar dira, eta objektu pertsonalak (eskuoihalak, jantziak,
oheko arropa) ur beroarekin garbitu behar dira eta beroarekin lehortu edo gutxienez 3 egunez isolatu
(adibidez, plastikozko poltsa itxi batean).

Pruritoa kortikoidedun pomadekin edo ahoko antihistaminikoekin trata daiteke.

Tratamendu topikoa: Permetrina krema %5ean. Lepotik beheraino geruza mehe bat aplikatzen da.
Aplikazioa egin eta 8- 14 ordu bitartean, bainu bat hartu behar dapomada kentzeko. Aplikazio bakarra
behar da.

17
7.2. PEDIKULOSI PUBIKOA

ETIOPATOGENIA
Zorriak gutxi gorabehera mm1 neurtzen duten ektoparasitoak dira. Hiru espeziek kutsatzen dituzte
gizakiak: gorputz-zorriak (Pediculus humanus), pubis-zorriak (Phthirus pubis) eta buruko zorriak
(Pediculus humanus capitis). Pubis-zorriak ile publikoan eta besapeetan eta aurpegian dagoen antzeko
diametroko ilean kokatzen dira.

Sexualki transmititzen zaizkie nerabeei eta helduei, eta haurrei transmiti dakizkieke gurasoekiko
kontaktu estuaren bidez. Bektore pasiboen bidez ere transmiti daitezke (eskuoihalak, oheko arropa,
jantziak…)

KLINIKA
Pruritoa da sintomarik ohikoena. Hazkatzeak eritema eta hantura sortzen ditu, eta horrek areagotu
egiten du zonaldeko odol-hornidura. Piodermia eta sukarra sor daitezke, ziztaden lekua bigarren
mailan kutsatzen bada.

DIAGNOSTIKOA
Pubiseko zorrien diagnostikoa, azterketa zehatz baten bidez (Woodeko lanpara) edo analisi
mikroskopiko baten bidez bartzak edo zorriak frogatzean oinarritzen da.

Infekzioa dagoela bermatzen duen zeinu bat larruazalean edo barruko arropan marroi-koloreko motots
ilunak (zorriaren gorozkiak) aurkitzea da.

Diagnostikoa egin ondoren, komenigarria da sexu-transmisioko beste gaixotasun batzuen


detekzio-sistema guztiak aplikatzea.

TRATAMENDUA

Pubiseko zorriak farmako topikoekin (piretroideekin) edo ivermektinarekin ahoko tratamenduarekin


tratatzen dira.

Piretrinak intsektizida-jarduera handia duten kriseilu-loreen osagai naturalak dira. Piretroideak


piretrinaren senide sintetikoak eta naturalak dira, eta permetrina piretroide sintetikoa da, erabilera
arruntekoa. Piretrinak azido piperikoaren deribatu batekin (piperonilo butoxidoa) konbinatzen dira
eraginkortasuna hobetzeko.

18
TRATAMENDU AUKERA EZBERDINAK:
- Xanpua lindanoa % 1ean.
- Xanpua piretrina eta piperonilo butoxidoarekin.
- Permetrinadun krema % 1ean.

8. Emakumearen ugal-aparatuko beste infekzio batzuk.

8.1. BARTOLINITISA

ETIOPATOGENIA
Bartolinoren guruinak biribilak dira, oso txikiak, ez dira haztagarriak, eta baginako atze eta alboko
aurpegietan daude. Guruin horiek likido bat jariatzen dute, baginari lubrifikatzen laguntzeko.
Batzuetan, guruin horien irekidurak buxatu egiten dira, eta likidoa guruinera itzultzen da. Guruin
hauen infekzioa da bartolinitisa. Buxadurakausak ezezagunak dira.

Oso gutxitan gertatzen da kisteak sexu-transmisiozko infekzioaren ondorioz gertatzea.

Bartolinoren guruinaren kisteak emakumeen % 2an agertzen dira, oro har bizitzaren hirugarren
hamarkadan. Adinarekin, kisteak ez dira hain ohikoak izaten.

Kiste bat infektatu daiteke eta abzesu bat osatu. Metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus
aureus (SARM) gero eta ohikoagoa da infekzio-mota horietan (eta bulbako beste infekzio batzuetan).

Alde batetik, bakterio aerobioen artean E. coli, S. aureus eta E. faecalis dira abzesuetan sarrien
isolatutako bakterioak. Bestalde, Bacteroides eta Peptostreptococcus anaerobio espezieak dira maizen
aurki daitezkeenak. Batzuetan, N. gonorrhoeae eta C. trachomatis ere identifikatzen dira.

KLINIKA
Bartolinoren kisteak asintomatikoak dira normalean. Kisteak tamaina txikia badu, pertsonak ez du ia
nabaritzen, baia dimentsioa handitzen denean, deserosotasunen bat eragin diezaioke emakumeari.

Kisteak 1- 4 zentimetro arteko bolumena du. Infektatzen bada, honako sintoma hauek eragin ditzake:
- Baginako irekigunearen alboetan fardel sentikor bat agertzea.
- Sukarra.
- Mina sexu-harremanetan.

DIAGNOSTIKOA
Diagnostikoa kistearen miaketaz eta haztapenarekin egiten da.

TRATAMENDUA Klinikaren, eboluzioaren eta lotutako patologien araberakoa izango da.

EZ FARMAKOLOGIKOA: Jesarritako bainuak ur epelarekin edo beroa jarri kaltetutako eremuan.


Izan ere, kisteak txikiak direnean, batzuetan, jesarritako bainuekin nahikoa izaten da. Kistea bera
bakarrik apurtzea eta edukia drainatzea lortzen dutelako.

19
FARMAKOLOGIKOA: Analgesikoak ere har daitezke, eta abzesua infektatzen den pazienteetan
antibiotikoak aplikatuko dira. Hainbat mikroorganismoren aurkako babesa aukeratzen da, besteak
beste trimetoprim (sulfametoxazola), amoxizilina-klabulanikoa, bigarren mailako zefalosporinak edo
fluorokinolonak (ziprofloxazina).

KIRURGIKOA: Kasu konplexuagoetan kirurgia beharrezkoa izan daiteke abzesuaren edukia


9. Proba diagnostikoak.

Miaketa baginala. Alua, bagina, umetoki-lepoaren, umetokiaren,


tronpak edota obulutegien azterketa fisiko zuzena.

Espekuloskopia. Baginan espekulu bat sartzean datza, zerbixaren edo


baginako anormaltasunen presentzia zehaztea ahalbidetzen duena.

Zitologia zerbikala. Umetoki-lepoko esfoliatutako zelulen hartze


zitologikoa da, plastikozko espatula baten bidez.

Baginako exudatua.
- Bagina eta ondestearen exudatuaren bastoitxo batekin lagina jasotzen da.

- Laborategian hazten da mikroorganismoaren presentzia zehazteko.

- Ez da proba mingarria, molestiak eragin ditzake.

Kolposkopia.
- Umetoki-lepoa miatzeko teknika da. Argi berdezko
iragazkiak dituen mikroskopioa erabiltzen duena.
Zerbixaren odol-hodiak ikusteko.

- Zerbixaren garbiketa %2ko azido azetikoarekin egiten


da. Muki zerbikala kentzeko. Funtsezkoa da
zelulaanomaliak detektatzeko.

Histeroskopia.
- Emakume baten umetoki-lepoaren barrualdea eta
umetokia aztertzeko prozedura.

20
- Histeroskopio izeneko baginatik sartzen den hodi mehe bat erabiltzen du. Tutu honek kamera
bat du, umetokiko irudiak bideopantaila batera bidaltzen dituena.

21

You might also like