You are on page 1of 12

DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente

20. Taldea 2021.10.21

15. DERMATITIS ATOPIKOA


1. SARRERA

Dermatitis atopikoa azaleko gaitz kroniko pruriginotsua da. Jatorri endogenoa duen dermatitis mota
ohikoena da. Zonalde eta eboluzio desberdinak ditu pazientearen arabera (adina, historia, aurrekari
pertsonal eta familiarrak…).

● Prebalentzia altua da %10-20 bitartean


● Ohikoagoa da emakumeetan 1:2
● Kasuen %80 baino gehiago haurtzaroan hasten da. Oro har, 3-6 hilabetetik aurrera agertzen
da. Lehenago ez da agertzen amarengandik jasotako immunitate pasiboa dela eta.
○ Kasuen %90n debuta 5 urte bete aurretik izaten da. 5 urte baino beranduago
agertzen diren kasuetan ere, atopiaren zeinuren bat izango dute aurretik.
● Orokorrean, kasuen %75an adinarekin hobetzen joango da.

Dermatitis atopikoa, diatesis atopikoaren edo martxa


atopikoaren lehen adierazpena izaten da. Martxa atopikoa
epitelio ezberdinen sentsibilizazioa eragiten duten gaitzen
pilaketa da. Normalean azala izaten da lehen epitelioa
kanpoko alergenoen aurka jarduten duena. Gaixotasun honen
garapenean bestelako alergiak agertu ohi da: errinitis
alergikoa, elikagai-alergia eta asma. Askotan elikagai-alergia
eta dermatitisa batera garatzen dira eta geroago asma eta
errinitisa.

2.PATOGENIA

Gaixotasunaren garapenean bi faktorek dute eragina:


● Faktore genetikoak (mutazioak): Hainbat mutazio
daude kanpoko alergenoekiko Th2 linfozitoen
erantzuna eragingo dutenak. Erantzun honek
azalaren iragazkortasuna eta autosentsibilizazioa
handitzea eragingo du.

● Ingurune faktoreak: Gaixotasunaren garapen edota


broteak errazten ditu.

Bi faktore horien gehikuntzak gaixotasunaren


heterogeneotasun fenotipikoa sortzen du. Horregatik, bai larritasun bai adierazpenean aniztasuna
egon daiteke dermatitis atopikoan. Honetaz gain, gaininfekzioak jasan daitezke, batez ere inpetigoa,
eta baita herpes orokortua.

1
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

Beraz, dermatitis atopikoan erantzun anomaloa eragiten dutenak Th2


linfozitoak dira. Aldiz, psoriasian Th17 linfozitoak dira, eta kontaktuzko
ekzeman Th1. Gaixotasun bakoitzean agertuko diren zitokinak ere
desberdinak izango dira.

2.1 IMMUNOPATOGENIA
Azalak osatzen duen hesiaren iragazkortasunaren anomalia (faktore
genetikoen ondorioz) eta ingurumen faktoreak direla eta dermatitis
atopikoa hasiera batean dermatitis tipiko gisa hasten da. Ondoren,
barrera funtzioa kaltetuta dagoenez, kanpoko antigenoak (alergenoak) barneratu eta aurkeztuko
dira; beraz, CD4 T linfozitoak aktibatuko dira, aipatutako interleukinak askatuko dira ( IL4, IL5, IL13)
eta Th2-ak aktibatuko dira. Horrela sentsibilizazioa emango da, eta oroimen zelulak eratuko dira.
Hori dela eta, berriz alergeno horiekin kontaktuan jartzean hantura erantzuna piztuko da, eta
dermatitis atopikoa garatuko da. Alergeno horien aurrean, B linfozitoek IgE-ak sintetizatzen dituzte.
Hau honela, paziente hauetan IgE altu egon ohi da. S. aureus gaininfekzioak eta kronifikazioa ere
gertatuko dira. Dermatitis atopiko kronikoetan Th1 zelulen erantzuna ere izango dugu.
Alergenoez gain, norberaren proteinekiko sentsibilizazioa ere jasan daiteke: Dermatitis atopiko
autoalergikoa.

2.2 FILAGRINA eta bere genearen mutazioa


Filagrina keratohialina pikorretan egoten da, eta profilagrina
bezala eratzen da geruza granulotsuan. Profilagrina bakoitza
12 filagrina monomeroz osatuta dago, eta gaixotasun
honetan monomero horiek kaltetuta daude.
Dermatitis atopikoa eragin dezakeen mutazio garrantzitsuena
da.
Filagrina geruza korneoaren keratinozitoen antolakuntza eta
ensanblajerako beharrezkoa denez, proteina horren
mutazioek azalaren iragazkortasunaren anomalia eragiten
dute, eta azalak ez du bere hesi- edo barrera-funtzioa ondo
beteko. Bestetik, filagrina azaleko hidratante naturalaren

2
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

osagaia denez, hau ere kaltetuko da, eta azala deshidratatzea eragingo du. Defizientzia hori dela eta,
geruza korneoan iragazkortasun arazoa sortuko da eta, beraz, ur galera egongo da. Honen ondorioz:
- pH-a igo egiten da
- Infekzio arriskua handitzen da, S. aureus atxikipena handitzen da
- Proteasen aktibitatea handituko da
- Hantura sortzen da azkurarekin

Filagrinaren genea errepikapen ugari dituen genea da.


Horren mutazioak, dermatitis atopikoa edo, erabateko
mutazioa dagoenean, iktiosi arrunta eragiten du. Horraz bi
gaixotasun horiek lotuta joan daitezke.

2.3 IL4 eta IL13 zitokinen eta hauen hartzaileen


MUTAZIOAK
Filagrinaren mutazioen ostean garrantzitsuenak. Interleukina
horien mutazioek gure immunitate-sistemak azalaren gain
duen erantzuna eraldatuko du. Orain dela urtebete farmako
biologikoa atera da IL hartzaileak blokeatzen dituena.
Ikusi da keratinozitoek askatzen dituzten zitokinek eragina
izango dutela arnas bideen inflamazioa eratzeko.

● Kontaktuzko dermatitisa: Langerhans zelulak, dermiseko dendrozitoak eta Th1 zelulek


bideratutako erantzuna izango dugu.

○ Dermatitis irritantea: Kontaktuzko dermatitisa da, kanpoko produktu narritagarrien


kontaktuaren ondorioz agertzen dena. IL1, TNF- ⲁ… izaten dira hantura eragileak.
○ Dermatitis alergikoa: sentsibilizazioa gertatzen da aldez aurretik joera duten
pertsonetan.

● Dermatitis atopikoa: oinarri genetikoa du. Antigenoarekin kontaktua eta hiperaktibitatea


ikusten ditugu. Th2 erantzuna gailenduko da. Guzti hau eragiten duten aldaketek dermatitis
atopikoa izateaz gain dermatitis irritantea eta alergikoa jasateko predisposizioa eragiten dute.

3
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

3.MARTXA ATOPIKOA

Martxa atopikoa hipersentikortasunerako


predisposizio genetikoa da eta kanpoko
alergenoekin kontaktuan jartzean garatu
ditzakegun gaixotasun alergiko edo atopikoen
prozesuari deritzo. Honen lehen adierazpena
dermatitis atopikoa izaten da. Ondoren, bestelako
antigenoen aurrean hipersentikortasuna gara
daiteke. Azalaren ostean, hesteko mukosarekin
kontaktuan dauden alergenoen (elikagaiak)
ondorioz garatutako hesteko gaixotasunak
agertzen dira. Gero, otitis errekurrenteak eta errinitis alergikoa agertzen dira hurrenez hurren.
Azkenik, asma alergikoa agertzen da.
Elikagaien antigenoen sentsibilitatea, batez ere esnekiena, oso altua izaten da haurretan eta
adinarekin gutxituz doa. Alergeno inhalatuekin, aldiz, alderantzizkoa gertatzen da.

Ikusi da dermatitis atopikoa eta filagrinaren mutazioa duen pertsona batek asma garatzeko aukera
handiagotuta dagoela. Filagrinaren mutazioa duen, baina dermatitis atopikorik ez duten batek,
ordea, ez.

Atopia detektatzea eta garaiz tratatzea garrantzitsua da, izan ere, elikagai eta bestelako antigenoen
aurreko sentsibilizazioa murrizten lagun dezake, eta horrela martxa atopikoa murriztu daiteke
nolabait.

4. EZAUGARRI BEREIZGARRIAK

● T linfozitoen funtsezko papera:


○ Th2 motako erantzuna eragin.
○ Normalean odolean eosinofilia detektatzen da: eosinofilia periferikoa
○ IgE serikoa ↑
○ Monozitoetan FceRI ↑(afinitate altuko IgE hartzaileak).
○ T motako linfozitoek alergeno espezifikoen kontra erreakzionatzen dute.

● Dermatitis atopiko estrinsekoa eta intrintsekoa bereizten dira.


○ Dermatitis atopiko estrintsekoa: orain arte ikusi duguna. Dermatitis atopikoen kasuen
%80ean ematen da. Kanpoko alergenoen kontrako errekazioa eta IgE altu izango dugu.
○ Dermatitis atopiko intrintsekoa: IgE ez da handituta egongo, eta bizitzan beranduago
ikusiko da (ez da umeetan ikusten). Forma hau batez ere emakumeetan ikusten da. Eragiten
duen dermatitis atopikoa ez da hain larria izaten, baina kroniko bilakatzeko joera du.

● Umeen %80ak errinitis edo asma garatuko du (martxa atopikoa), nahiz eta dermatitis kliniko edo
subklinikoa izan. Hala ere, ohikoagoa izango da hauek agertzea klinika larriagoa denenan.

4
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

5. EZAUGARRI KLINIKOAK

5.1 FORMA KLINIKOAK


Forma tipikoak edo atipikoak izan ditzakegu.

5.2 FASE KLINIKOAK


Hiru fase bereizten dira, eta fase bakoitzaren arabera lesioen hedapena
eta distribuzioa aldatu egiten da:
● Bular-haurraren fasea: Lesioak buru-azalean, aurpegian eta
enborrean kokatzen dira, baina pixoihalaren eremua ez da
hainbeste erasaten eta aho inguruko triangelua (Filatov
triangelua) errespetatzen da. Agertuko diren lesioak gorritasuna
eta kostra hezeak dira.
● Haurtzaroko fasea: aurrekoaren jarraipena edo gaixotasunaren
hasiera ere izan daiteke. Umeak hazka egiten ikasten du.
Kaltetutako eremuak tolesdura handiak, belaun atzealdea,
ukondo aurrealdea eta lepoa izaten dira; eta agertzen diren
lesioak, gorritasuna, lehortasuna edo xerosia, fisurak eta ezkatak
dira.
● Nerabestasun edo heldu-gazte fasea: Gaixotasuna kronifikatu
egin da fase honetan. Paziente horietan, lesioak betazalean, esku
ahurretan, oin dortsaldean eta zonalde hedatzaileetan
(extensoreetan) ere ager daitezke, hau da, hazka egiteko
gaitasuna dugun eremuetan. Lesioek inflamazio kronikoa
adierazten dute eta ez dago ez kostra ez sekrezio askorik.

5.3 KLINIKA
Dermatitis atopikoaren diagnostikoa klinikoa izan ohi da. Honakoak ikus daitezke forma tipikoetan:
● Pruritoa: dermatitis atopikoaren sintoma kardinala da. Ez balego azkurarik beste gaixotasun
batean pentsatu beharko genuke.
● Lesioak:
○ Ekzema: lesio ohikoenak.
○ Prurigoa: hazka egitearen ondorioz sortzen diren nodulu inflamatorioak dira, hanka
eta besoetan nagusiki.
○ Likenifikazioa: kronikoetan agertzen da batez ere hazka egitearen ondoriozko
hiperplasiagatik. Bioleta antzeko kolorea izango dute.

5
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

5.4 BESTE EZAUGARRIAK


Dermatitis atopikoari loturiko estigmak dira, forma atipikoak:

● Keratosis pilaris / keratosis folikularra (ptiriasi rubra): oso ohikoa da. Oilo
itxurako azala agertzen da, batez ere ere beso, ipurmasail eta izterretan.

● Xerodermia-iktiosia: azal lehorra. Batzuetan ezkata moduko lesioak agertzen


dira. Dermatoglifoak askoz nabariago ikusten dira. Heldutasunean ohikoa da esku
eta hanketan agertzea, nahiz eta dermatitisa hobetu.

● Esku ahur / oinazpietako hiperkeratosia: geruza korneo


lodiagoa. Gaixoen %60an ikusten da, lesio irritatibo/kontaktu
bidezkoa da.

● Ptiriasi alba / artrosa: plaka hipopigmentatu (zurixkak) eta


deskamatiboak dira, batez ere aurpegi eta besoetan agertzen
direnak. Ez dute azkurarik ematen. Beltzaran edo fototipo
altuagoko pertsonetan gehiago nabarmentzen dira, udan
batez ere. Lehortasunaren ondorio izaten direnez, hauen
tratamenduan hidratazioa garrantzitsua izango da.
Diagnostiko diferentziala egin behar da bitiligoarekin.

● Keilitis deskamatiboa: ezpain lehorrak, fisurazioa eman


daiteke. Tikekin okertu egiten da (ezpainak miazkatzea
adibidez).

● Ekzema numularra: hazka egiteagatik agertzen da. Txanpon itxurako lesio


inflamatorioa da, batez ere hanketan agertzen dena. Azkura bizia eta kostra
melizerikoa dute. Normalean atopiarik gabe agertzen den arren, gerta daiteke
atopiarekin ere antzeko koadroa izatea.

● Dennie-Morgan tolesdura: pliege bikoitza agertzen da betazaletan. Hazka


egiteagatik eta lehortasunagatik ager daiteke.

● Prurigo nodularra: hazka egiteagatik agertzen diren lesio nodularrak.


Monomorfoak dira eta beso eta hanketan agertzen dira batez ere.

● Ekzema dishidrotikoa (ponpholyx): papula txiki akutu oso pruriginotsuak


agertzen dira behatz lateraletan eta esku aurrean. Papula hauek eboluzioan
apurtu egingo dira azkura eraginez. Kontaktu bidezko ekzemarekin ere
erlazionatu dira. Sasoiko erritmoa dute, batez ere udan.

6
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

○ Ez dakigu bere oinarria zein den:


■ Estresarekin lotuta egon daitekeela uste da.
■ Izerdi asaldurekin lotura izan dezakeela ere uste da.

6.KONPLIKAZIOAK

● Infekzioak: Esan bezala, azalaren hesia kaltetuta dagoenez infekzio arriskua handiagoa da,
eta ohikoak izaten dira.
○ Bakterioak: ohikoena S. aureus izaten da, eta inpetigoa eragiten du batez ere
○ Birusak.
■ Herpes sinplea: Ohikoa da eta duen arazoa edo larritasuna gehiegi zabaltzea
izaten da, bai barrera funtzioa kaltetuta dagoelako, bai tratamendu gisa
kortikoideak hartzeagatik. Herpes sinplea zabaldu denean ekzema
herpetikoa deritzo. Horrek ingresatzera eraman dezake pazientea, eta zain
bidezko tratamendua behar izaten da.
■ Moluskoak (Molluscum contagiosum)

● Eritrodermia: konplikaziorik larriena eta garrantzitsuena. Dermatitis


atopikoa orokortzean ohikoa da eritrodermia sortzea, batez ere
helduetan. Eritrodermian gorputzaren %50 baino gehiago gorrituta eta
edematotsu egongo da, eta horrek azaletik berotasuna eta likidoa
galtzea eragiten du. Eritrodermia dutenek joera handiagoa izango dute
sepsia garatzeko, beraz, eritodermia urgentzia egoera bat izan daiteke.

Tratamenduari dagokionez, tratamendu topikoarekin ez da nahikoa izango eta aho bidezko


farmakoak erabili beharko ditugu. Dermatitis atopikoaren tratamenduaz gain, infekzioak ez
garatzeko babesa eta ura eta sueroa (hidroelektrikoki osatzeko) izango dira beharrezkoak.

● Aurreko katarata subkapsularra: Kortikoideen erabilerarekin edo hazka


egitearekin egongo da erlazionatua.

7. ALDERDI PSIKOLOGIKOA

Dermatitis atopikoa oinarri genetikodun prozesu immunologiko-alergiko-atopikoa da, non faktore


ezberdinek (klimak, ingurumenak…) garrantzi handia duten. Faktore hauen artean, alderdi
psikologikoak eragin handia du.
● Alde batetik, gaixotasunak afektazio psikologiko handia izan dezake bai umearengan eta
baita gurasoengan ere (lo egiteko arazoak azkurearen ondorioz, hiperaktibidade eta atentzio
defizita (TDAH), kezka…).
● Uste da paziente hauetan SNZeko neurotransmisore batzuk aldatu egiten direla eta honek
bioerritmoaren aldaketa eta bestelako arazoak ekar ditzake, azaleko lesioez gain.
● Bestalde, egoera psikologikoak gaixotasunaren broteak erraz ditzake (triste daudenean,
estresatuta, nekatuta…).

7
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

8. EBOLUZIOA

● %75a sendatu egiten da, baina gorputzean arrastoak gera daitezke:


○ Lehortasuna, xerosia
○ Azal intolerantea kosmetikoen aurka
○ Narritadurako kontaktu bidezkoa ekzema izateko joera
○ Ekzema numularrak, dishidrotikoak…
● %25ean kronifikatu egiten da.

9. TRATAMENDUA

Dermatitis atopikoaren tratamenduak bi oinarri dauzka, pruritoa hobetzera bideratuta daudenak:

● Broteen prebentzioa: ondo dauden bitartean kanpoko faktoreak ahalik eta gehien saihestu
behar dira:
○ Irritanteak saihestu: algodoizko arropa erabili, dutxa/bainu motzak eta ez oso
beroak, jaboi bereziak, perfumerik ez bota, fregatzeko eskularruak jantzi…
○ Azalaren hidratazioa: oso garrantzitsua da azaltzea azala ondo dutenean ere
hidratatzen jarraitu beharko dutela.

● Broteen tratamendua:
○ Brearekin bainuak: batez ere ezkata edo kostrak daudenean (psoriasian ere)
○ Kortikoide topikoak: funtsezko tratamendua dira. Epe laburrean potentzia erdi-
altuko kortikoideak erabiliko dira. Hauen erabilerarako ezinbestekoa da
gaininfekziorik ez egotea.
○ Kaltzineurinaren inhibitzaile topikoak: brote luzeagoetan erabiltzen dira. Hauei esker
kortikoideen erabilera aurrezten da, hauen albo ondorioak ekiditeko. Prebentzio
moduan ere erabili daitezke.
○ Antibiotikoak: gaininfekzioa dagoen kasuetan.
○ Fototerapia: batez ere UVB erabiltzen dira. Gaixotasuna oso zabalduta dagoenean
edo beste tratamenduekiko erresistentea denean erabiltzen da.
○ Immunosopresore sistemikoak eta ahozko kortikoideak: azken aukera bezala
erabiltzen dira, brote oso larrietan, eritrodermian adib.

9.1 TRATAMENDU KONBENTZIONALA


Sintomak arintzera bideratuta dago, batez ere pruritoa arintzera.

● Emolienteak:

8
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

○ Bainu/dutxa ostean dira batez ere erabilgarriak. Hau oso garrantzitsua da, izan ere,
dutxatu ondoren azala irekiagoa dago eta krema hobeto xurgatzen da. Posible
baldin badute egunean behin baino gehiagotan erabiltzea gomendatzen zaie.
○ Lesio akutuen lehenengo momentuan ez dira erabiliko, edozein kremak azala
irritatu eta azkura okertzeko arriskua izango du. Beraz, lesio akutuetan kortikoideak
soilik emango dira aurrena, lesioa hozteko.
○ Irritazio eta pruritoa gutxitu, epitelizazioa erraztu, infekzio arriskua gutxitu,
tratamendu farmakologikoaren beharra jaitsi eta azalaren itxura hobetzen dute,
baina ez dira hain eraginkor edota azkarrak.
○ Emoliente erabilienak:
■ Azido laktikoa duten produktuak %6-12 edo hortik gora eta urea
daukatenak. Oso erabilgarriak dira azala oso lehorra duten kasuetan.
■ Olio ezberdinak eta hauen arteko nahasketak.
■ Oloa edo maizena daukaten substantziak: baineran erabil daitezke azkura
kentzeko.
■ Gantz azidoak, baselina, parafina eta silikonak
○ Eragin desiragaitzak:
■ Urea duten produktuek kontrako efektua dute inguruneko hezetasuna
baxua denean, azkura eta irritazioa emanez.
■ Urea edo gantz azidoak dituzten produktuek pruritoa okertu dezakete.
■ Oloak lehortzean sentsazio deserosoa eragin dezake.
■ Lanolinak (ardiaren gantza duten hidratanteak) kontaktu bidezko
dermatitisa eragin dezake. Ukendu batzuetako kontserbante moduan
erabiltzen da.

● Kotikoide topikoak: gold standard. Oso eraginkorrak dira brote akutuetan, baina hauen
erabilera beti izan da eztabaidarako gaia; izan ere, ardura handia dago hauen erabilera
kronikoarekin batez ere ume eta laktante zein azal fineko zonaldeetan. Kortikoideen beldur
honek atopiaren infratratamendua eragingo du, eta atopiak okerrera egingo du. Horregatik
garrantzitsua izango da informazio egokia ematea eta kortikoide topikoak ondo erabiliz gero
onurak ekarriko dituztela argi uztea.
○ Onurak: ondo erabiliz gero, oso seguruak dira eta hobekuntza azkarra eta oso
eraginkorra lortzen da.
○ Arriskuak:
■ Arrisku lokalak (ohikoenak): azalaren itxura aldaketa, atrofia,
teleangiektasiak, erupzioak...
■ Sistemikoak: hipotalamo-hipofisi-guruin takrosuprarrenal ardatzaren
inhibizioa, Cushing iatrogenikoa, hazkuntza atzerapena. Dena den, arrisku
sistemikoak agetzea oso arraroa da kortikoideak azalera txikian erabiltzen
badira.

● Aho bidezko antihistaminikoak: eraginkorragoak dira Anti H1 antihistaminikoak. Hauek


pruritoa arintzen dute baina somnolentzia eragin dezakete.

9
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

● Fototerapia: UVB izpien bidez, azalera handiko lesioen aurrean erabiltzen da. Bere
erabilgarritasuna mugatua da, denbora batean dermatitis atopikoa hobetu dezake, baina
luzaroan ez da erabilgarria. Ez dauka albo-efektu esanguratsurik. Hala ere, oso terapia
motela da, 12 aste edo gehiagoko tratamendua (astean 3 aldiz joan behar izaten da
pazientea).

● Immunosupresoreak: immunitate sistema ahultzen dutenez monitorizazioa behar dute.


Gainera, toxizitate organikoa ere eragin dezakete. Infekzio arriskua eta txertoekin
interferentzia dute. Dermatologian dosi baxuetan eta epe motzean erabiliko dira.

○ Ziklosporina (giltzurrunetako toxizitatea). 2 urte baino gutxiagoko erabilpena.


○ Metotrexato (gibeleko toxizitatea)
○ Mikofenolatoa
○ Azatioprina

● Kortikoide sistemikoak: orokorrean ez dira asko erabiltzen baino batzuetan denbora


laburrean beharrezkoak izaten dira brotea oso larria bada, bizi kalitatea oso azkar hobetzen
dutelako.

● Neurri orokorrak: azido laktikoa, urea, olioak, olio/ur nahasketak,


oloa, gantz azidoa, baselina, parafina, silikonak. Deskantsoa.

9.2 IMMUNOMODULATZAILE TOPIKOAK

Azken urteetan erabiltzen hasi den tratamendu berria da eta gaur egun asko
erabiltzen dira. Hasiera batean dermatitis atopikoarentzako sortu ziren,
baina orain aurpegian eta zona sentsibleetan dermatitis kronikoa
dagoenean ere erabiltzen dira, bai eta bitiligoan ere. Hainbat farmako
daude:

● Kaltzineurinaren inhibitzaileak: Takrolimus eta Pimekrolimus

Dermatitis atopiko arin-moderatuaren tratamendu akutu eta prebentiboan


erabiltzeaz gain, kortikoideen dependentzia dagoen kasuetan erabiltzen
dira, edota kontrako efektuak agertzen direnean. Gaur egun batez ere
broteen artean erabiltzen dira, hauen intentsitatea jaisteko eta broteen
arteko epea luzatzeko. Topikoki erabiliko ditugu. Dermatitis kronikoetan,
flexuretan eta azal fina dugun eremuetan, mantenimendu moduan oso erabilgarriak dira.

Farmako hauek kaltzineurinaren inhibizioaren bidez T linfozitoen


zitokina inflamatorioen askapena murrizten dute. Ondorioz, azkura,
gorritasuna eta edema gutxituko dute. Eragiten duten azkuraren
hobekuntza azkarra da.

10
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

Dermatitis atopiko arin eta moderatuan erabiliko dira, oso larrian, aldiz, EZ. Xurgapen sistemiko oso
eskasa dutenez, segurtasun handiko farmakoak dira.
Albo efektuei dagokienez, hasieran (lehen aplikazioan batez ere) azala irritatu eta azkura eman
dezakete.

9.3 FARMAKO BIOLOGIKOAK


Dermatitis atopikorako dagoen lehenengo farmako biologikoa da, dupilumab izenekoa. Helduetan
dermatitis forma kroniko eta errefraktarioetan erabiltzen da, ziklosporina lehenago jaso duten
pertsonengan. Tratamendu sistemikoa da.

Botika honek IL4 eta IL13ren hartzailea blokeatzen du, eta honen bidez IL4 eta IL13 murriztu egiten
dira. Murrizketa honen bidez, Th2 erantzuna blokeatzen du. Martxa atopikoaren beste
gaixotasunetan (asma errefraktarioan…) ere erabiltzen da.

12 urtetik aurrera erabiltzen da oraingoz eta injekzio subkutaneo moduan erabiltzen da, 2 astero.
Dosia: 600mg lehenenago, gero 300mg bi astero, baina dosiak ez duela garrantzirik esan du.

Farmako oso segurua da eta kontra efektu gutxi ditu beste tratamendu biologikoekin konparatuz.
Azkuraren hobekuntza oso azkarra eragiten du, hala ere gaixotasuna ez da guztiz sendatzen. Sortzen
duen kontra efektu ohikoena konjuntibitasa da. Infekzio lokalak ere (Herpes simple eta eosinofilia
periferikoa) eragin ditzake.

10. ERREPASORAKO IRUDIAK

● Dermatitisa haurretan: aurpegiko zonalde lateraletan, triangelu


nasogenianoa baztertuz, eritema, deskamazioa, kostrak… agertzen
dira. Umeak agian ez dauka hazka egiteko gaitasunik baino urduri
egongo da eta negar asko egingo du.

● Urteak pasa ahala dermatitis flexurala izaten da tipikoena. Belaunen


atzekaldea eta zona antikubitala izaten dira leku ohikoenak, eta zona
extensoreetan ere gara daiteke. Heldutan dermatitisa batzutan
fokalizatu egiten da. Fokalizazio hori hainbat lekutan eman daiteke:
○ Begi inguruan
○ Eskuetan: badago jendea txikitan oso dermatitis arina zuena
(agian ez dira ezta gogoratzen) eta heldutan eskuetako
dermatitisarekin debutatzen dutenak.
○ Erabat zabalduta ere ager daiteke.

11
DERMATOLOGIA Aitor Xabier de Vicente
20. Taldea 2021.10.21

● Laktantearen dermatitisa: plaka simetrikoak agertzen dira triangelu nasogenianoa


saihestuz, ezkatarik gabe, eritematotxuak eta ondo mugatuak.

● Inpetiginizatutako dermatitis atopikoa: gaininfekzio bat eman da.


Kostra melizerikoak agertzen dira aurpegian eta baita gorputzera
hedatu den hazka egitearen ondoriozko plaka.

● Dermatitis flexurala

● Likenifikazioa: hazka egiteagatik gertatzen da eta marra modukoak ikusten


dira. Batzuetan gris itxurako plakak ager daitezke, psoriasiarekin nahas
daitezkenak.

● Keilitisa: ezpainak eta hauen ingurukoa lehorra dago eta erradialki zabaltzen
diren marrak agertzen dira aho inguruan.

12

You might also like