You are on page 1of 12

DERMATOLOGIA Aitor De Vicente

7. taldea 2021/09/16

2. GAIA. SEMIOLOGIA DERMATOLOGIKOA ETA OINARRIZKO


LESIOAK
Diagnostiko diferentzial on bat egin ahal izateko, lesioak modu egokian deskribatu eta multzokatzea
ezinbestekoa da.

Historia klinikoan deskribatu beharrekoa:


● Egungo gaixotasunaren historia: noiz hasi den, eboluzio azkarra izan duen...
● Osasun orokorra (sukarra, nekea...)
● Azalaren aurretiko gaixotasunak paziente eta senideetan
● Aurretiko gaixotasun orokorrak
● Pazienteak hartutako botikak eta beste farmakoak
● Azalerako hartutako tratamenduak (aurretiazkoak eta oraingoak)
● Ohiturak eta abituak (tabakoa,eguzkia, alkohola, kirola…)
● Alergiak

1. AZALAREN MIAKETA: MIAKETA DERMATOLOGIKOA

1.1. OINARRIZKO LESIOEN DESKRIBAPENA


● Morfologia, oinarrizko lesioak
● Kokapena eta lesioen mugak
● Lesioen ingurunea eta ertzak (garbi/lausoak)
● Koloreak
● Gogortasuna eta trinkotasuna
● Eboluzioa
● Lesioen kopurua eta patroia (multzokatuta dauden edo ez)
● Hedapena

Askotan hau izaten da zailena, hots, begi-bistaz duguna ahalik eta ondoen deskribatzea.

1.2. MIAKETA DERMATOLOGIKORAKO BALDINTZA EGOKIAK


● Argi uniformea eta distiratsua behar da; aukeran, argi naturala (egunekoa). Batzuetan
argitasun tangentziala erabiltzen da. Argi tangentziala argitasun oso zorrotza duen argia da,
lauak diruditen lesioek bolumena duten ala ez zehazten laguntzen duena.
● Miaketa gorputz osokoa izan beharko litzateke.
● Gaixoaren lotsa ezin da ahaztu eta gune batzuk aztertzeko laguntzaile bati eska dakioke.
Adibidez ingalaterran, medikuarekin batera, pazienteen ezaugarriekin bat datorren erizain bat
dago. Hau da, pazientea emakumea bada erizaina ere emakumea izango da, ordea, gizona
bada erizaina ere gizona izango da.

1.3. MORFOLOGIA HIRU MAILATAN DESKRIBATZEN DA


● Makroskopikoa: begi-bistaz ikusten dena zehaztasunez deskribatzea.
● Dermatoskopikoa: lesioa anplifikatzen duen argia da, azaleko geruza korneoaren errefrakzioa
ezabatzen duena. Batez ere, lesio tumoraletan (melanozitarioetan) eta pigmentarioetan
erabiltzen da, melanomak eta nebus melanozitikoak desberdintzeko. Azken urteetan asko

1
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
garatu denez erupzio orokorretan eta sarnan ere erabigarria izan daiteke, akaroaren itxura
ikusteko.
● Histopatologikoa: biopsia eta
mikroskopioaren bidez diagnostikoa
konfirmatzeko.

Helburua hauen korrelazioaren bidez, diagnostikora


heltzea litzateke.

2. OINARRIZKO LESIOAK

Azalak gaixotasun desberdinen aurrean erantzuteko azaltzen dituen oinarrizko patroiak dira.

Azaleko erupzioa gaixo baten azalean agertzen den oinarrizko lesioen multzo, irudikazio eta
distribuzioa da. Mota ezberdientakoa izan daiteke:
● Monomorfoa: Oinarrizko lesio bakarra dagoenean.
● Polimorfoa: lesio mota bat baina gehiago daudenean.

Oinarrizko lesioen artean, primarioak eta sekundarioak bereizten dira:


● Lesio primarioa: hasierako lesioa, azal normalean agertzen dena
● Lesio sekundarioa: lesio primariotik eratorritakoa, honen eboluzioaren poderioz. Berezkoa
edo behartua izan daiteke.

Oinarrizko lesioen beste sailkapen batuzk:


● Solidoak eta likidoak (nagusia)
● Ukimenaren arabera
● Tamainaren arabera

2.1. OINARRIZKO LESIO PRIMARIOAK

2.1.1. LESIO SOLIDOAK


● Makula: Oinarrizko lesiorik arruntena da eta eskua pasatuz gero ezin da ukitu.
○ Azaleko kolore aldaketa soila da, erliebe eta gogortasuna aldatu gabe (laua).
○ Jatorriaren arabera:
■ Makula baskularra: odol-hodien aldaketen ondorioz
odola pilatu edo estrabasatzean.
■ Makula melanikoa: melanozito edo melaninaren
kopuruan aldaketak daudenean.
■ Makula pigmentario ez-melanikoa: Adibidez,
tatuajeak.

2
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
Makula baskularrak, bestalde, hainbat jatorri izan ditzake:
○ Eritema basoaktiboa: gainazaleko plexuen inflamazioa dagoenean eta ondorioz azala
gorritzen denean (momentuko estrabasazioa). Adibidez akne arros
eritrotelangiektatikoan.
○ Dilatazio baskular iraunkorra: iraunkorra den odol hodi bat handituta dagoenean
(telangiektasiak, angioma lauak) makula gorriak azaltzen dira.
○ Purpura: odola estrabasatzen denean eta odol hori finko geratzen denean azalean
more itxurako lesioak sortuz.
■ Tamainaren arabera, petekiak (2mm baino gutxiagoko diametroa) eta
ekimosiak (2mm-tik gorako diametroa) bereizten dira.
○ Zianosia: Odol irrigazioa gutxituta dagoenean gertatzen da.
○ Makula anemikoak: zuritasuna ikusten denean, odol gutxiago heltzen delako. Kasu
honetan zurbiltasuna zirkunskribatuta dago.

Makulen hainbat adibide:

Oporto ardoaren orbaina: malformazio baskular kapilar bat


da. Hasiera batean, makula biolazeo bat ikusten da, ondo
bereizten dena trigeminoaren lehen adarrean (begi
inguruan).

Steven Johnson: exantema purpurikoa (farmako batek


eragindako albo-ondorioa)

Makula melanikoak: melanina falta


edo gehikuntzaren ondoriozkoak izan
daitezke. Melanina galtzen denean
azaltzen dira, dermatitis atopikoari
lotutako lehortasunaren ondorioz,
batez ere beltzarana den
jendearengan. Ezaugarririk esanguratsuena ezkatarik gabeko lesio hipokromiko handiak dira.
Gaixotasun honi pitriasis alba edo dartro deritzo; bertan, tirosinasa aktibitatea gutxituta
dago.

Kafesne-orbainak: lesio lauak, ondo mugatuak, kafesne kolorekoak. Oso ohikoak


dira I. motatako neurofibromatosian.

3
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16

Jaiotzetiko orbaina (nebusa)

● Papula: azaleko goragune solidoa da, normalean, eskua pasatuz,


ukitzen dena.
○ Makularen edo beste lesio batzuen ondoriozkoa izan
daiteke.
○ Tamaina: 0,5cm-1cm.
○ Motak (goragunearen kokapenaren arabera desberdintzen
dira):
■ Epidermikoak: garatxo lauak
■ Dermikoak: bertako egiturak areagotzeagatik
(morfea), sustantzien pilaketagatik (amilodosia),
infiltratuagatik (sifilis sekundarioa) edo dermisaren lodiera aldatzeagatik
(esklerosia).
■ Dermo-epidermikoak: bi geruzak erasaten dituenean. Adibidez: liken laua.
Gaitz honetan hantura gertatzen da juntura demo-epidermikoan, banda
moduko infiltratu bat agertaraziz.

Lesioen forma edo antolakuntzaren arabera ere mota


ezberdinetakoak izan daitezke:
○ Bakarrak.
○ Isolatuak.
○ Bat-egindakoak.
○ Folikularrak: folikuluen irteera-gunean kokatzen
direnean.
○ Begetanteak: tolesguneetan (penfigo mota batzuk).

Histopatologikoki hantura dago dermis papilarrean eta horrek


goragunea eragiten du.

Papulen adibide bat: Liken laua. Honek, lesio poligonal biolazeo,


eritematotsu eta ezkatasuak ditu ezaugarri gisa,
eskuen gainazalean kokatzen direnak.

● Plakak: Ondo mugatutako goraguneak dira. Papula


txikiak elkartzean edota aldaketa sekundarioen ondorioz
(eritemari ezkatak gehitzean psoriasian) sortzen dira. 1cm baino
handiagoak dira eta meseta gisa agertzen dira.

4
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16

Psoriasi arrunta (tipikoena): plaka handi ezkamatsua ikusten da (uki daitekeen lesio gogortua).

● Haboia: Azaleko goragune elastiko, bigun eta


aldakorra da. Urtikariaren definizioko lesioa da:
primarioa, oso ohikoa, gorria (eritematotsua)
eta iragankorra (askotan farmakoen
ondoriozkoa baita). 24 ordu baino gutxiago
dirau lesio mota honek.

● Nodulua: Lesio solidoa, dermis edo hipodermisean


kokatzen dena.
○ Tamaina: >1cm orokorrean.
○ Jatorri inflamatorioa edo tumorala izan dezake.
○ Batzuetan, begi-bistaz ez da ikusten eta ukimen
bidez soilik nabari dezakegu.

Eritema nodosoa: panikulitis mota bat da. Honetan,


hantura ageri da zelula subkutaneoko septoetan. Lesio
hauek mingarriak dira eta hanketan agertu ohi dira.

Nodulu mota bereiziak:


○ Kistea: Epitelioz estalitako barrunbe semisolido edo likidoa (epidermoidea,
listu-kistea, dermoidea, tireoglosoa...)
○ Goma: nodulu antzekoak dira, biguntzeko eta ultzeratzeko joera dutenak. Orbaina
uzten dute desagertzean eta tuberkulosi, lepra, esporotrikosi eta sifili tertziarioan
ikusten dira.

● Tumorea: Noduluen antzeko lesio exofitiko handia da (kanporantz hazten da), tamainaz
etengabe handitzeko eta hazteko joera duena. Kontzeptu biologikoa da, morfologikoa baino
gehiago.

Kartzinoma ezkatatsua Kartzinoma basozelularra Tumorea

5
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
2.1.2. LESIO LIKIDOAK

● Besikula: Eduki likidodun oinarrizko lesio txikiena da (<0,5cm).


○ Anatomopatologikoki, hiru motatakoa izan daiteke:
■ Subkorneoa: geruza korneoaren azpitik sortzen dena.
Adibidez: inpetigoa edo miliaria.
- Milaria erupzioa: haur txikietan gehiegi izerditzean
azaltzen da gaixotasun hau. Bertan, milaria
kristalinoa deritzen papula/besikula txikiak
agertzen dira.
■ Intraepidermikoa. Adibidez: herpes sinplea edo ekzema.
Ekzeman, azalean edema handia dagoenez bertako
desmosomak apurtzen dira eta besikula bat era daiteke.
■ Subepidermikoa (juntura dermo-epidermikoaren azpitik).
Adib.: dermatitis hepetiformean.

Besikulak anpoila, pustula edo kostra bihur daitezke pixkanaka edo oso azkar.

Ekzema dishidrotikoa: besikula antzeko papula arinak


ikus daitezke, distirarekin. Hazkura handia ematen dute
lesio hauek.

Herpes sinplea: besikulak oso pilatuta agertzen dira herpes


sinplearen infekzio kasuetan.

● Anpoila edo baba: Eduki likidodun oinarrizko lesioa da, 0,5mm baino
handiagoa. Kokapenaren arabera, mota
ezberdinak bereizten dira:
○ Subkorneoa, inpetigoan.
○ Intraepidermikoa, penfigoan.
○ Subepidermikoa,penfigoide
anpoilatsuan.

Fliktenak: tamaina handiko anpoilak dira normalean erredurek eragindakoak.

Anpoilek erosio/kostra bihurtzeko joera dute, beraz, ez dute orbainik uzten. Gainera, klinika eta
histoogia ez dira beti gainezartzen.

6
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
Pustula: Kolore zuridun, zornedun (LPMN), oinarrizko lesio likido txikia da,
epidermis edo subepidermisean kokatzen dena. Garrantzitsua da nabarmentzea,
beti ez dela infekziosoa. Izan ere, botikek eta psoriasi pustularrak pustula
aseptikoak eragin ditzakete. Hauek, kostra
horixkan eratortzen dira.

● Pustula anexiala/folikularra: folikulu baten


inguruan azaltzen den pustula.

Ilearen folikulitis kasu bat da. Pustula folikularrak bereizten dira.

Oin-azpietako psoriasi kasua da. Ikus daitekeenez orpoan ezkatak


azaltzen dira, kostra eta lesio pustular txikiekin.

2.2. OINARRIZKO LESIO SEKUNDARIOAK

Kasu askotan, lesio primarioetatik lesio sekundarioak garatzen dira. Berezkoak edo
behartutakoak izan daitezke:

● Ezkatak: Papula edo makulen geruza korneoaren deskamazioaren ondorioz agertzen


dira. Deskamazioa keratinizazio-prozesuaren eteteak sortzen du. Adib: dermatitis
seborreikoan, psoriasian edo iktiosian.

● Kostra: prozesu inflamatorio bateko likidoa azal-gainazalera isurtzean eta


lehortzean azaltzen da. Adibidez, inpetigoan lesioak lehortu ostean
agertzen diren kostra horixkak edo ezti kolorekoak.

● Orbaina: zauri baten sendatze-prozesuaren ohiko ondorioa da; fibrosi


prozesuan larruazal zatia betetzen duen kolageno proliferazioa baita hain
zuzen ere.

Mota desberdinetako orbainak daude:


○ Eutrofikoak: ez dira gehiegizkoak, sakonera eta azalera finkoa
dituzte.
○ Hipertrofikoak: orbaina gehiegizkoa da. Mugak mantendu arren,
inguruko azala baino lodiagoa da. Teknika gaizki egin delako edo
pertsona horrek gehiegi orbaintzeko joera duelako gertatu ohi da.
○ Atrofikoak: lauak eta hondoratuak dira. Epidermisa fina geratzen da.

7
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
● Erosioa: epidermisaren goiko atala galtzen da. Gerora ez du orbainik uzten.
Adibidez, bigarren mailako erreduren erosioak.

● Ultzera: larruazalaren jarraitasuna galtzen da dermis papilarretik erretikularrera.


Erosioaren antzekoa da, baina sakonagoa. Orbaina uzten du. Adibidez, dekubito
ultzera sakona.

● Fisura: Epidermis edota dermisaren galera edo etete lineala da. Askotan
inflamazio lehorrak eragiten du. Adibidez, esku-ahurretan, oin azpian, ekzema
kronikoetan...

● Atrofia: Epidermisa fintzen da betirako. Adibidez, kortikoideen kontsumo


desegokiagatik.

Ezkata Kostra Orbaina Erosioa Ultzera Fisura

3. MIAKETA DERMATOLOGIKOA

3.1. LESIOAREN HEDADURA

Oso garrantzitsua da lokalizaturiko lesioa bakarra den ala ez, lokala den, orokortua den… Lesio
batzuk orokortuak eta beste batzuk dermotomoetan antolatzen dira (adb. herpes zoster).

3.2. LESIOAREN KOKAPENA

Hau ere garrantzitsua da. Erreparatu behar da ea lesioa simetrikoa den ala ez, ea seborreikoa den, ea
eguzkiaren esposizio guneetan dagoen...

8
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
Ordenagailu-programa bereziak laguntza handikoak izan daitezke. Zenbait datu sartu behar dira:
oinarrizko lesioa, kokapena, hedapena… Horrela, programak algoritmo bat egiten du, diagnostikora
hurbiltzen lagun diezagukeena.

3.3. PATROIAK

● Anularra: eraztun formako lesio zirkularra da. Lesio ziklikoa erdigunetik


sendatzean eta eraztun periferikoa bakarrik gelditzean sortzen da.
Adibidez, dermatofitosian (ezkabia) zenbait prozesu kronikotan eta lupus
diskoidean agertzen dira eraztun anularrak.

● Eskarapela (“en diana”): lesio desberdinak dituen patroi


kontzentrikoa da. Adibiderik onena eritema exudatibo
multiformea da: diana formako lesioa, besikula txiki bat barnean
eta eritema biolazeoa inguruan.

● Poliziklikoak: Lesio zirkularren batura da. Oso ondo markaturiko ertz


borobilduak dauzka. 2 kasutan ager daitezke: lesio zirkular isolatuak
batzean edo hasieratik forma poliziklikoarekin agertzean.

● Kontzentrikoak: elementu guztiak berdinak dira eta zirkularki


ordenatuta egoten dira ardatz zentral baten inguruan. Zuhaitz-enbor
itxura dute. Adibidez, mikosietan azaltzen dira. Eskarapelaren antzekoa
da, baina, lesioak monomorfoak dira, mota berdinekoak.

3.4. KRONOLOGIA
Oso garrantzitsua da diagnostiko zein tratamendurako. Lesioak akutuak edo
kronikoak izan daitezke.

Adibideak:
● Ez da berdina alopezia 3 astetan edo 3 urtetan ezartzea. Geroz eta denbora gehiago egon
ile gabe, orduan eta zailagoa izango da tratamendua.

● Psoriasian azkazaletako aldaketa metaboliko oso azkarrak ager daitezke.

● Sifili primarian txankroa zenbat denbora agertzen den garrantzitsua da.

9
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
3.5. MORFOLOGIA
Lesioen morfologia 3 maila aztertzen da:
● Miaketa makroskopikoa: lupa bidez egiten da eta klinikoa da.
Dermatoskopioa oso lagungarria da.
● Miaketa histologiko-mikroskopikoa: biopsien bidez. Olio inmertsio eta
panoramika (sistema lehorra) erabiltzen dira (ppt-an dago baina ez du aipatu).
● Miaketa mikroskopikoa: mikroskopio elektronikoaren bidez.

3.5.1 AZTERKETA DESMATOSKOPIKOA EDO EPILUMINISZENTZIA


Lesioaren eboluzioaren inguruko informazio jakiteko oso teknika baliagarria da. Batez ere nebusak
eta melanomak bereizteko erabiltzen da, baina beste motako tumore eta lesio inflamatorioetan ere
erabiltzen da.

Geruza korneoaren azpitik begiratzen da, honen errefrakzioa gutxituz. Irudia 10 aldiz handitzen du eta
kolore desberdinak hobeto nabarmentzen dira. Koloreak esango digu zein sakontasunetan dagoen
lesioa; adibidez, kolore beltza agertzean oso gainazalekoa da lesioa eta kolore gorri edo urdina
agertzean sakonago dago.

Arrisku altuko pazienteekin asko erabiltzen da kontrol eta mapeo fotografikoa egiteko; denboran
zehar dauden aldaketak ikusteko.

3.5.2 BIOPSIAK
Larruazaletik harturiko azal zati baten morfologia aztertzen da histopatologikoki. Biopsiak burutzeko
teknika desberdinak daude:
● Mozketa arrunta edo Shave: azalekoak diren lesio exozitiko onberak aztertzeko. Artazi bidez
hartzen da lagina. Sakontasuna ezin da ondo bereizi.

● Punch biopsia: teknika ohikoena da eta sakontasuna hobeto aztertzen du. Laban borobil
baten bitartez gutxienez dermis erretikularreraino irits gaitezke, askotan hipodermiseraino
ere. Batez ere erupzioetan erabiltzen da, baina tumoreetan ere erabil daiteke.

10
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
● Biopsia inzisionala: tumore handietan edo elementu desberdinak dituzten lesioetan
erabiltzen da. Bisturiarekin lesioaren zati bat hartzen da ardatz moduan. Adibidez, lesio handi
batek erdian ultzerazioa baldin badauka, lagina ertzetik hartzen da, ultzerazioak ez baitu
informaziorik ematen.
● Biopsia exzisionala: lesioaren erauzketa osoa burutzen da ardatz moduan. Nebusetan
egokiagoa da guztiz kentzea (exzisionala) zati bat (intzisionala) kentzea baino.

Lesioaren arabera biopsia egiten den eremua:


● Tumoreetan → zona gorena edo inbasiboena. Adb. melanoma handietan zonalde beltz
bateko erdiko papulatik (hala ere normalean melanomak bere osotasunean erauzten dira)
● Anpoiletan → lesioaren ertzean, lesioaren eta azal osasuntsuaren mugan.
● Ultzeratan → lesioaren ertzean + azal normalean (ehun nekrotikoak ez du informaziorik
ematen)
● Erupzio polimorfoan → lesio berrienetan. Adb. eritema nodosoan azkenak atera diren
noduluetan
● Baskulitisetan → lesioa berrienetan
● Panikulitisean → lesio berrienetan. Gehienetan biopsia exsizionala egiten da, baina punch
biopsia sakon bat ere egin daiteke.

3.6. OINARRIZKO LESIOAK ETA HISTOLOGIA


Oinarrizko lesio bakoitzak klinika eta histologia espezifikoa ditu. Mikroskopioan informazio osagarria
jasotzen da.

Terminologia mikroskopiko basikoa dago, ezagutu beharrekoa:


● Dermatitis peribaskularra: arina da. Odol hodiak pixkat zabaltzen dira.
● Dermatitis espongiotikoa: Epidermisean edema intraepidermikoa egoten da. Ekzeman
ikusten da batez ere.
● Dermatits psoriasiformea: epidermisa lodiagoa ikusten da. Psoriasiaren azpiko argazkian
papilomatosia eta akantosia ikusten dira.

● Dermatitis besikula-anpoilatsua: Besikula edo apoila (tamainaren


arabera) intraepidermikoa edo subepidermikoa izan daiteke
● Akantosia: epidermisaren hiperplasia; Malpigioren ezkatadun geruza
loditzen da.
● Akantolisia: zelulen loturak (desmosomak) puskatzen direnean.
Penfigoan ikusten da (beheko argazkia).

11
DERMATOLOGIA Aitor De Vicente
7. taldea 2021/09/16
● Papilomatosia: papila dermikoak elongatuta daudenean, hau da, hiperplasiatuta.

Ondorengoa ez du aipatu

● Dermatitis likenoidea: Dermis eta epidermis arteko mugan pilatzean banda baten moduan.
● Dermatitis baskulitikoa.
● Patroi nodular eta sakabanatuko dermatititsa
● Folikulitisa: Zelula inflamatorio edo infekziosoak folikuluaren inguruan pilatzean ematen da.
● Dermatitis fibrosantea: kolagenoa bihurtzen denean.
● Panikulitisa: panikuluan, hipodermisean, inflamazioa dagoenean.
○ Panikulitis nodularra: noduluetan daudenean zelulak.
○ Panikulitis septala: septoetan daudenean zelulak.
● Anpoila
○ Intraepidermikoa
○ Subepidermikoa
● Hiperkeratosia: geruza korneoaren hiperplasia.
○ Ortokeratosikoa: Geruzan ez dago nukleorik. Ezkerreko argazkia behean.
○ Parakeratosikoa: Geruza korneoan nukleoak daude. Eskuineko argazkia behean.

12

You might also like