You are on page 1of 12

15.

ARTERIA PERIFERIKOEN GUTXIEGITASUNA

ZIRKULAZIO ARTERIAL PERIFERIKOA


Beheko gorputz adarretako tamaina ertaineko arterien
oztopoa da.

Bi funtzio ezberdin bete ditzakete:


1) Odol jarioaren erregulazioa ehunen beharren
araberakoa (TA kontrola)
2) Tenperatura kontrola.

Bi sistema ezberdinek erregulatzen dute odol-hodi hauen kalibrea


(kontrola):
❖ Zentrala: NS sinpatikoak eta agente humoralek
(katekolaminak, ADH, RAA sistema) bideratzen dute.
❖ Lokala: Endotelioak jariatutako faktore
uzkurtzaileek (entodelinak) eta basozabaltzaileek (NO,
adenosina) erregulatzen dute.
❖ Tenperatura: Hotzak eragin basouzkurtzailea
dauka eta beroak basozabaltzailea.

Sindrome arterialak:
1) Iskemia akutu sindromeak
2) Iskemia kroniko sindromeak

ARTERIOPATIA PERIFERIKOA
Gorputz-adar bat odoleztatzen duen arteria baten lesioagatik ehunetara heltzen den odol- fluxua
mugatzen denean.

Explorazio osagarriak:
❖ Doppler efektua (ecografía edo doppler itsua)
❖ Arteriografia (Rx gehi kontrastea)
❖ Tomografia konputerizatua helikoidala (3D irudiak)
❖ Erresonantzia magnetikoa

ISKEMIA AKUTU SINDROMEA


Gorputz-adarraren arteria nagusiaren bat-bateko buxaduraren ondorioz ehunetara heltzen den odol-
fluxua mugatzen da.

1
KAUSAK:
● Tronbosia: In situ sortzen den tronbo arteriala da, estenosiaren gainean ematen dena
(normalean, ateroma plaka bat konplikatzearen ondorioz).
● Enbolismoa arteriala: Odol-fluxura heltzen den tronbo edo material solido baten zatia da
(adb.: ateroma plaka apurtu baten zati bat). Beraz, ateroembolikoa da, ezkerrezko aurikulan
sortzen den tronboa bada, → FIBRILAZIO AURIKULARRA.
● Traumatismoak: Iskemia eragin dezakete mekanismo zuzenen bide (hematomak
eragindako konpresioa, apurtutako hezur zati batek eraginda) edo zeharkako mekanismoen
bidez (geruza intimoa kaltetu eta tronboa sortu).
● Latrogenikoa: Tratamendu medikoen bidez sortzen dena (kirurgia batean).

2
KLINIKA:
● Nerbio hartzaileak: Mina (nerbio bukaerak estimulatzen dituzten eta mina sortzen duten
metabolitoak pilatu), parestesiak (sentikortasun alterazioak), anestesia eta paralisia
(OSOA BADA).
● Espasmoa: Hasieran, azal zurbila eta hotza (espasmoa); gero, urdin erretikulatua
(zianosia). Ez dago pultsorik buxadura dagoen tokitik aurrera.

TRATAMENDUA:
● Koagulazioaren aurkakoa: Heparina ematen zaio lehenik, eta ostean,
antikoagulazioa aho -bidez.
● Birbaskularizazioa:
○ Trombolisia (firbinolitikoak): Tronboa desegiten duten farmakoen bidez.
○ Trombektomia: Tronboa eliminatzen da pazienteari ebaketa bat eginez.
○ Embolektomia kirurgikoa: Pazienteari ebaketa bat eginez.
○ By-pass: Odol-hodi bat birbideratzeko kirurgia-mota.

ISKEMIA KRONIKO SINDROMEA


Gorputz-adar baten arteria nagusiaren estenosiak ehunetara beharrezkoa den baino odol gutxiago heltzea
eragiten du (odoleztatze ezintasun arteriala).
KAUSA: Aterosklerosia da kausarik nagusiena (beheko gorputz adarretan). ONDORIOAK:
● Estenosiaren ezaugarriak:
○ Gradua: Odol-hodiaren %50 baino gehiago estali behar du adierazpen klinikorik
sortzeko.
○ Kokapena: Kokapenaren arabera, eremu zabalago edo estuago batek jasango du
iskemia.
● Kolateralak (urteak behar): Zirkulazio kolaterala blokeatutako odol-hodia ekiditeko sortzen
diren odol-hodiak (arteriak) dira.
● Dilatazioa: Preestenotikoa (aneurismen eraketa).
Buxadura osteko gunean, presioa eta odol-fluxua
murrizten dira; ondorioz, presio diferentzia sortzen da
buxaduraren aurreko eta osteko eremuan.

MIAKETA FISIKOA:
● Behaketa:
○ Azalaren kolorearen aldaketak (zurbiltasuna, zianosia).
○ Azalaren aldaketa trofikoak, ile kopurua gutxitu edo desagertu, atzazkalak ahuldu,
kolore gorria azalean (basozabaltzaile lokalak).
○ Perthersen froga: 45º-90º zeinu klinikoak agertuko dira.

3
● Palpazioa:
○ Tenperatura.
○ Pultsua: ahula.
● Auskultazioa: Estenosia badago, soploak entzun litezke.

4
ADIERAZPEN KLINIKOAK:
Iskemia eta iskemiaren adierazpen klinikoak progresiboak dira.

Adierazpen klinikoen Fontaine sailkapena:


1. Aldia: Konpentsazio aldia da, ez dago adierazpen klinikorik. Hala ere, miaketen bidez
antzeman daitezke soploak, ahultasuna eta pultso eza. Doppler miaketaren bidez odol-fluxua
nahikoa ez dela ikus dezakegu.
2. Aldia: Aldizkako klaudikazioa: Odol-fluxua nahikoa da atsedenean (ez dago sintomarik),
ariketa fisikoa egitean aldiz, sintomak agertzen dira. Horrela, pazienteak distantzia jakin bat
ibili ostean mina eta zurruntasuna nabaritzen du kaltetuta duen hankan eta gelditu behar da
(“síndrome o enfermedad del escaparate”).
3. Aldia: Mina atsedenaldian. Odol-fluxua hain eskasa da non ez den muskuluen ezta
larruazalaren beharrei erantzuteko gai atsedenean (iskemia). Ondorioz, azalaren alterazio
trofikoak agertuko dira: azal hotza eta zurbila, azazkal hauskorrak, ile galera edo izerdi eza...
4. Aldia: GANGRENA. Gorputz-adarraren eremu distalenak nekrosatzen hasten dira eta
zabaltzen dihoa (distaletik proximalera/hurrunetik hurbilera), gangrena eratzen da.

TRATAMENDUA:
Koronarietako gaitza ekiditzeko xedea dutenak: Arrisku faktore kardiobaskularren kontrola:
● TABAKOA, KOLESTEROLA
● DM tratamendua
● HTA kontrola
● Antiagreganteak (plaketen agregazioaren aurkakoak): AAS, Clopidrogel

Tratamendu zehatza:
● Traumatismoen prebentzioa: Oinak traumatismoetatik babestu, kirola egin...
● Medikamentuak: Cilostazol, Pentoxifilina
● Birbaskularizazioa: safena injertuekin, protesiekin edo stent bidez.

BASKULITISAK
Baskulitisa (odol-hodiaren hormaren inflamazioa), konplexu inmuneen depositoak edo erantzun

5
inmunitarioaren bidez sortzen dira.

6
REYNAUD FENOMENOA
Fenomeno basouzkurtzailea da, odol-fluxuaren etetea da hain zuzen ere. Arteria digitaletan
(atzamarrak/behatzak) ematen da.
KAUSAK: HOTZA edo tentsio emozionala. 3
kolore fase ditu:
1. Azala zuria (odol hodien oztopoa)
2. Zianosia (Hb desaturatua)
3. Eritema (odol fluxua berreskuratzean)
ONDORIOAK: Disestesiak, Parestesias eta MINA MOTAK:
● Raynaud Primarioa:
○ Emakumeetan gehiago emango da, 20-40 urte tartean.
○ Esku eta hanketan (% 40) ematen da batez ere.
○ Benignoa da.
● Ondoriozkoa Raynaud

BENEN GAIXOTASUN PERIFERIKOA


Zainen antolakuntza arteriena baino irregularragoa da eta nabari aldatzen da pertsona batetik bestera.

HANKETAN:
❖ BENA sistema sakona (bueltatzen den odolaren % 80 garraioa): Izen berdina duten
arteriarekin doaz aponeurosian.
❖ BENA sitema azalekoa: Safena zainak. Erreserborio funtzionala da eta gorputz
tenperatura erregulatzen laguntzen du.

Bi sistemak elkarlortuta daude zain komunikanteen bidez; hauek odola daramate azaleko zainetatik
zain sakonetara. Bi motetako zainetan fluxu erretrogradoa ekiditen duten balbulak daude.

Itzulera benosoaren eragileak (grabitatearen aurka):


1) Presio ezberdintasuna ezker bentrikuluaren (EB) eta eskuin aurikularen (EA) artean.
2) Toraxaren presio negatiboa (arnasaldiak), xurrupatze-efektua eragiten du.
3) Hurbileko muskuluen kontrakzioa: Uzkurtzean, muskuluek ondoan dauzkaten zainak
komprimitzen dituzte, odola bultzatuz.
4) Hurbileko arterien pultsua.

Miaketa osagarriak:
● Eco doppler
● Flebografia (kontrastea)

BENA SINDROMEAK:

7
BENEN BUXADURA AKUTUA
● Ondorioa: Buxadura akutua (tronbosia)
● Zeinu klinikoak:
○ Presio hidrostatikoa ↑: Iragazkortasuna handitzen da eta likidoa ateratzen da
zainetatik interstiziora. → Edema (UNILATERALA)
○ Hipoxia lokala: Mina (ikutu eta ikutu barik) eragiten du.

8
○ O2 erauzketa handitzen da (zianosi periferikoa).

BENEN GUTXIEGITASUN KRONIKOA


● Kausak:
○ Tronbosiaren ostean, ez denean odol hodien fluxua berriro ezarri (ez da guztiz
sendatu).
○ Bena balbulen gutxiegitasuna.
● Zeinu klinikoak: barizeak eta azalaren aldaketa trofikoak (pigmentazio arrea), ultzerak,
mina.

BARIZEDUN BENAK
❖ Azaleko bena sisteman gertatzen den dilatazioa da.
❖ Normalean, beheko gorputz adarretan ematen da.
❖ Maiztasuna biztanlegoan: % 10 - 20
❖ Emakumeak 2-3 >>> Gizonak
❖ Gehienetan, Safena benan.

PATOGENIA:
● Basoaren horma ahuldu
● Presio intraluminala handitzea
● Genetikoa
● Balbulen funtzioa
DIAGNOSTIKOA: Behaketa
TRATAMENDUA:
● Konpresio sistemak
● Hankak igo
● Eskleroterapia, ablazio termikoa edo laser bidezkoa, kirugia (ligadura eta kentzea)

BENEN OZTOPO AKUTUA


Bat batean gertatzen da oztopoa. Gehienetan muskulu bikietan.

Etiopatogenia: Tronboa eratzen da azaleko bena edo sakoneko bena batean. → TRONBOSIS
BENOSOA edo TROMBOFLEBITISA.
Fraktore eragileak: odol fluxu benosoaren estasia, hiperkoagulabilitatea, genetikoak… Sakoneko
tronbosi benosoa (TVP)
Biriketako arterien tronbosia (TEP)
5
Etiopatogenia eta klinika:
● Presio hirostatikoa ↑↑: EDEMA
● Hipoxia lokala: mina (espontaneoa edo ikutzean)
● O2 gehiagio erauzten dute ehunek:
ZIANOSIA Miaketa fisikoa: Edema, beroa eta zianosia
Palpazioa:
● Homans zeinua: orkatila flexionatu edo zabaltzean mina.
● Denecke zeinua: maléolo atzean dauden basoak ikutzean mina.
6

You might also like