You are on page 1of 4

Terminologia kliniko eta patologikoa

Glosarioa
Erroak
Hitzaren elementu nuklear primitiboa da, esanahia ematen diona. Normalean, ehunei,
organoei eta gorputzeko atalei egiten die erreferentzia.

• Gastr(o): Urdailari egiten dio erreferentzia, digestio-aparatuaren parte den eta


digestioa gertatzen den organoa da.

Adibideak: gastroenteritis eta gastropatia.

• Neumo: Birikie egiten die erreferentzia edo zenbaitetan aireari edo arnasari.

Adibideak: Neumotorax eta Neumokoko

• Kardi(o): Bihotzari erreferentzia egiteko erabiltzen den termino orokorra.

Adibideak: Karditis eta Kardiograma

• Uro: Gernuari egiten dio erreferentzia.

Adibideak: Urologia eta Uroskopia


Aurrizkiak
Erro baten aurreko silabak dira, esanahi espezifikoa ematen diotenak termino berriari.

• Dis-: Zailtasuna, anormaltasuna edo inperfekzioa adierazten du.

Adibidea: Dispepsia, zeinak goiko hemiabdomenean


mina edo ondoeza adierazten duen.

• Pi(o)-: Zornea adierazteko erabiltzen da.

Adibidea: Piuria, zeinek gernuan zornea adierazten du.

• Taki-: Zerbai azkarra edo arina dela adierazten du.


Adibidea: Takipnea, arnasa bizkortzea adierazten du.

• Esteno: Estua edo uzkurtua esan nahi du.

Adibidea: Estenosi aortikoa, non aorta-balbula ez da erabat irekitzen,


eta horrek odol-fluxua gutxitzen du bihotzetik.
Atzizkiak
Erro baten atzeko silabak dira, esanahi espezifikoa ematen diotenak termino berriari.

• -megalia: Zerbait loditzea edo handitzea adierazten du.

Adibidea: Trakeo-bronkomegalia, trakearen eta bronkio nagusien


dilatazio anomalo eta lausoa eragiten du.

• -zele: Hernia edo tumefakzioa adierazten du.

Adibidea: Zistozele, gernu-maskuriaren protrusioa edo hernia


adierazten du.

• -tripsia / -trizia: Zerbait zanpatzea edo zatitzea adierazten du.

Adibidea: Kolelitotrizia, oro har, ultrasoinuak aplikatuz behazun-besikularen


kalkuluak birrintzea.

• -klisis: Garbiketa adierazten du.

Adibidea: Fleboklisis, kateter periferiko baten bidez, tantaz tanta,


substantzia likidoak odol-fluxuan injektatzeari deritzo.

You might also like