You are on page 1of 2

ERREPASO ARIKETA 1

Aitor Gomez, 24 urte, 2000/08/28an Burgosen jaioa, gaur egun Basaurin bizi da. 2024ko
otsailaren 10ean, giltzurrunen parean min handia izan ondoren, Basurtuko Ospitaleko
larrialdietara joatea erabaki zuen, 00:30ean ospitale horretan koliko nefritiko batekin sartuz.
00274916 osasun-txartelarekin identifikatu zen, eta HK.AG99017837291 zenbakiarekin atera
zen. Bere historian hipertentsioa eta kolesterol altua dituela irakur daiteke, eta medikazioa
hartu duela horretarako, atorvastatina kolesterolerako eta lisinopril hipertentsiorako. 00:35ean
ospitaleratu zuten, eta proba batzuk egin ondoren ebakuntza egitea erabaki zuten. Hurrengo
goizean, 24-02-11n, ebakuntza kirurgikoa egin zioten, ezkerreko giltzurruneko kalkuluak
kentzeko, nefrolitotomia perkutaneoaren bidez. Hasiera batean, ebakuntza itxuraz
arrakastatsua da, baina, ebakuntza egin eta hiru egunera, pazienteak pixa egiteko zailtasunak
ditu, gernu-infekzio baten ondorioz. Horregatik, ezkerreko ureterra drainatzeko zunda besikal
batekin zundatzea erabaki da. Eboluzioan dena ondo doala egiaztatu ondoren, 2024ko
otsailaren 20an 15:30ean alta ematea erabaki zen.

D1:

D2:

D3:

D4:

POAD1:

POAD2:

POAD3:

POAD4:

PROC1:

PROC2:

Koliko nefritikoa: N23

Kolesterola: E78.00

Gernu infekzioa: N39.0

Hipertentsioa: I.10

Nefrolitomia perkutaneoa: 0T514ZZ

Ezkerreko ureterraren drenajea: 0T9770Z


ERREPASO ARIKETA 2

Paziente bat ospitalera joan da buruko min handia, ondoeza, sukarra eta goragalearekin.
Usaimena ere galdu duela konturatu da. Eztarrian plakarik ez duela ikusi denez, eztarriko
infekzio bakterianoa ez dela zehaztu da. Medikuak covid-19 infekzioa delakoaren susmo handia
du. Hala ere, covid-19 testak negatibo eman du. Azkenik, radiografia bat egin ondoren
meningitisa duela ikusi da eta pazientea ingresatuta geratu da.

a. SINTOMAK:
b. ZEINUAK:
c. HASIERAKO DIAGNOSTIKOA(K):
d. DIAGNOSTIKO BAZTERTUA(K):

e. BEHIN BETIKO DIAGNOSTIKOA(K):

You might also like